Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2000
‎Tira, hori Rakelek erabaki du, ezta? Orain beste kontu bat argitu behar dugu: zer egingo dugu hemendik aurrera, zelan jokatuko dugu?
2001
‎Guk oraingo gauzak dauzkagu gogoan eta ez dugu sekula pentsatzen gauzak orduan nola ziren. Orain pixka bat argitzen hasi den bezala, Felipe II.aren invenciblek eta gainerako istiluek hemengo arrantza, bale edo bakailaoaren arrantza, alde honetakoa, zeharo lur jota utzi zuten eta gelditu zirenak hara joan ziren eta hangoa ugaldu egin zen; gero Luis XIVgarrenak, hemen lehen gertatu zen bezala, dena berriz hondatu zuen arte. Axular nolako jendearentzat ari den ikusteko aski dugu beste norbait hartzea eta har dezagun lehen esan bezala zenbaiten ustez Euskal Herriko lehenbiziko burgesa ematen digun liburua.
2003
‎Hara azkenean historiako puntu ilun bat argitzen dela. Jende ekintzen eta harreman txukunen gibelean, beti bada amodio ezeztatu baten itzal luzea.
‎Tira, horrek gauzak pixka bat argitzen ditu. Funtzionario izatea, egun, egokitu lekigukeen loteriarik onena da.
‎Hauxe da askotan errepikatu izan den kontu bat argitzeko abagunea. Euskal izaera –serioa, zorrotza, latza eta oso jainkozalea omen dena– postulatu jansenistetik arras gertu dagoela esan izan da.
2007
‎Funtsezko puntu bat argitu behar dut lehenbailehen. Prestakuntzaz historialaria naizen arren, honako hau ez da saiakera historiko bat.
2009
‎Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, aski dugu bakarra, mundu hau latza baita, ados, Sara, bakarra ekarriko dugu, neska edo mutila, berdin dio, eta Felix deituko diogu, edo Lidia, ez dut txorakeria gehiagorik egingo, Sara, agintzen dizut, ez dizut gehiago eskurik erantsiko, inoiz ez, besoa moztu nahiago, zuk nahi bezala joko dugu larrua, gauzak diren bezala adieraziko ditut, larrua jo, izorratu, ostiaputa eta halakoak botako ditut, zure gurasoak bisitatzera joango gara eta oilasko zati bat ere jango dut, eta baso bat ardo edan, haiekin esker oneko agertzeko eta zoriontsu sentiarazteko, zure nebarekin aurrez aurre eztabaidatuko dut eta teoria iraultzaile usteko horiek eraitsiko dizkiot, ozen hitz egingo dugu, builaka, zer ostia, berari gustatzen zaion bezala, eta kopa bat ordaintzen utziko diot adiskidetzeko, baina gure diferentziak berdindu gabe noski; zure lehengo lagunak gonbidatuko ditugu, eta esango diegu etor daitezkeela Italiara edo bizitzen jartzen garen lekura, nahi dutenean, zure gurasoak ere etorriko dira, eta bidaia ahaztezin bat oparituko diegu, Florentzia, Erroma, Venezia, Bergamo... zuk nahi dituzun lekuetan barrena, ez naiz zutaz jeloskor jarriko berriz, Sara, nire emazte leiala, eta egunen batean norbaitek limurtzen bazaitu, ulertuko dut, urte hauetan guztietan ito egin baitzaitut, ezereztu, eskubidea duzu maitale bat hartzeko, edota nahi dituzun guztiak, ez galdu irribarre hori, horrela, horrela, dena ongi aterako da, hankek ez diote eusten zure gorputzari, baina hemen nago ni, ikusiko duzu, berriro eskalatzera igoko gara eta mendiz mendi ibilaldiak egingo ditugu, Apeninoak eta Dolomitak zeharkatu, Suitza eta Austria bisitatu, gure seme Felixi edo gure alaba Lidiari eskalatzen erakutsiko diogu txikitandik, ausarta izango da, karrera bat ikasiko du edo gustuko duen lanean arituko da, familia bat osatuko du edo bakarrik biziko da, berak nahi bezala, utikan arraza berria, Sara, arraza berria giza arraza bera da, etengabe berrituz doana, Kali Yuga, Satya Yuga, arketipo sinboliko zaharrak dira, ez ditut gehiago mekanikoki erabiliko gure bizitzan, itzuli nigana, Sara, munduko emakumerik onena, bakarra niretzat, arrazoi duzu, amak abandonatutako ume koxkor bat naiz, beldurrez betea, eta mitologia fantastiko bat eraiki dut zulo hori estaltzeko, arimako zauritik odolik isur ez dakidan, zulo huts hori zuk betetzea nahi izan dut, hori ez da maitasuna, badakit Sara, ulertu dut, ulertu dut, hori zu mirabetzat hartzea da, ulertu dut, berriro hutsetik hasiko dugu harremana, heldutasunez, zuk hasieratik jokatu duzun bezala, neuk bidali nuen dena pikutara, orain neu izango naiz zure atzetik ibiliko dena, bizkor ikasiko dut, fida zaitez nitaz, ez galdu irribarre hori, nik salbatuko zaitut eta gero zuk gidatuko nauzu, nora eraman zaitut, nora, eskerrak garaiz ohartu zaren, bestela erotu egingo nintzen, Iñigo bezala amaituko nuen, hura bai pertsona ona, idealez betea, baina eromenik handienari atxikia; ni haren bide beretik nindoan, baina garaiz konturatu naiz, zuri esker, auto txiki bat erosiko dugu, gainerakoek bezala, hipermerkatuetara joango gara erosketak egitera, pizzak jango ditugu, ez dut berriro jalvarik prestatuko hainbat urtean, haren zaporea ahaztu arte, gauero gauero jalva, aitak erakutsia zidalako, titietaraino zeunden jalvaz, ikusten?, hasi naiz zure lagunak eta neba bezala mintzatzen, gauzak gordin adierazten, mahai gainera potroak atera behar direnean ateratzen. Sara, eutsi pixka bat gehiago, eutsi, segi irribarrez, elur malutek zure begi ninietan bizitza berri bat argitzen dute, ilun argiekin, garbitasun osorik ez dago, ulertzen dut, ulertzen dut, ikusiko duzu nola aldatuko den guztia, jarri aurpegitxo hori nire lepoaren kontra, hotz zaude, berotu nire lepoan, kilimak egiten dizkidazu sudurraz, ezpainez, segi musu ematen, nolatan ez ote naiz lehenago jabetu zenbat maite nauzun, ergel hutsa izan naiz, ia dena hondatu nuen, eskerrak garaiz konturarazi nauzun...
‎–Dagoeneko badakigu nondik datorkigun bizirik irauteko ahalmena. Prozesu hori, halere, apur bat argitzea gustatuko litzaidake. Jatorrizko iturburua, lehen azaldu dugunez, mintzamena zen.
2011
‎Ikusmin apartekorik gabe bada ere, gorputz urdurien nahastura ilunari begira dago. Gas farola baten sugarrak, bat batean, belauneraino biluzik dagoen emakume hanka luze bat argitu du: mugimendu gozo eta erritmiko batekin kulunkatzen da.
‎etorkizuna. Gipuzkoan jaioak ziren gehienak, euskara guztiz herdoildua zutenak asko, eta nik bakarrik dakit zer nolako energiak gastatu behar izaten nituen hango giro guztiz erdaldunean Axular ez zela bertsolari bat argitzen edo auzo-lana zer den esplikatzen. Baina ez naiz entretenituko tarte luze horretan ikusi eta ikasi nituenak deskribatzen.
‎nire burua euskaldun bezala eta euskal gizartean gaizki sentitzearen zera hori eraman nahi izan nuen kanta horretara, eta, gero, ikusten eta ezagutzen ari nintzen haustura prozesu batzuen komentario bat egin nahi izan nuela, ikusten bainuen zenbait jende euskaltzale izatetik, abertzale izatetik pixka bat desatxikimendura eta postura kritikoetara pasatzen ari zela, batzuk hemendik kanpora alde egiten zutela, aspertuta zeudelako... Nik nahi nuen prozesu hori pixka bat argitu, zergatik ote zitekeen, eta orduan iruditu zitzaidan hori ez zela bakarrik zilbor hestea urratzea, baizik eta zerbait gehiago ere bazela, kontzientzia lazeratu baten adierazpena, eta jende asko, hori zela eta, gero eta gaizkiago sentitzen zela hemen barruan.
2018
‎Pare bat minutu egin genituen zurubian behera, harik eta aldapa bukatu zen arte. Txintxarriaren zuziak bira zabala eman zuen airean, eta gela handi bat argitu. Zuziaren sugarra dardarka hasi zen gero.
2019
‎Pasatuko zaio, baina minduta dago. Nolanahi ere, gauza bat argitu nahi dizut: gaizki hartu nuen atzo bidali zenidan maila, esanez hobe dela biak elkarrekin ez egotea, gazteegiak direla oraindik eta ez dakit zer gehiago; onartezina iruditzen zait halakorik bidaltzea.
‎Neguko hegoaldietan eman ohi den bigarren tranpatxo bat argitu nahi dizut orain, irakurle horri: alderanzketa termikoa deritzana da.
2020
‎Halaber, push up bonba delakoak ezin, minotauroa gogora ekartzen zidatelako aitzakia txarrak ditun. Ongi gogoetatu ondoren hire harrokeriaren beste zoko bat argitu dun, hire ezinezkoa hire armiarma beso luze, meharrei zor dion, bestalde hire beso eta zangoen artean sinkronizatzen ez dunalako ikasi.
‎Bestalde, gauza bat argitu nahi nuke. Oraintsu irakurri dut, nik denboraldi amaieran partidu ofizial bat jokatuz agurtu nahi nituela zaleak, baina zuzendaritzakoek ez zidatela horretarako aukerarik eman.
2022
‎Horrexek baino atsegin handiagorik ez ziokeela ezerk emango. Horrelako mutila nola zigortuko zukeen deskribatu zidan, misterio korapilatsu bat argitzen ari balitz bezala. Horrexek emango ziokeela, esan zuen, munduko atseginik handiena; eta ahotsa, monotonoki misterioan barneratzen ninduelarik, ia maitekorra bihurtu zitzaion, eta ematen zuen uler niezaiola erregutzen zidala.
‎Iruditu zi  tzaion taberna jendez beteta zegoela, eta jendeak jakin minez begiratzen ziola. Ezker eskuin begiratu zuen bizkor (bekokia pixka bat zimurtzen zuela, hara sartzeko zuen arrazoia serioa zela itxura emateko), baina, ikusmena pixka bat argitu zitzaionean, ikusi zuen inor ez zitzaiola begiratzeko itzuli; eta han zegoen, noski, Ignatius Gallaher, bizkarra barraren kontra eta hankak zabal zabal.
‎Biharamun goizean ateri zegoen. Eguzkiak lur epel, heze eta zoriontsu bat argitzen zuen. Goizean goiz, Lucile, gauean oso lo gutxi eginda, atariko jarleku batean eserita zegoen, alemana noiz agertuko zain.
‎Eta horrelakorik sinetsi ezin zutenez, alemanaren hitzak laudoriotzat hartu zituzten eta balakatuak sentitu ziren. Eskalapoigileari berari ere pixka bat argitu egin zitzaion bere bekozko iluna. Senar emazteak mahaira eseri ziren familiako gainerako kideekin batera eta alemanak aparte kokatu ziren, dendako tabureteetan.
2023
‎Mirenek erran du zeru oskarbiak eta gau izarratuak ere izaten dituztela Erronkarin. Gauza bat argitu nahi du: " Anitzek adierazi dute goiko ilargia dela erronkarieraz; ene ustean, ez da horrela, gaiko da elea, hau da, gauko, norbait makurtuko zen bidean".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia