Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2000
‎Konplizitate kutsu bat antzeman nion luzatu zidan irriñoari. Nik, bizkitartean, oharrak hartu eta hartu, hitzik galtzen ez niola.
‎Aitzitik, berak ere paketea arindu zuen. Lehenbiziko xurgaldian bake une labur bat antzeman nion, ke goxoaren oroitzapen berritua birikak zeharkatzen.
2003
‎Amorrazio keinuren bat eginez itzuli bide nintzen. Atalburutik pasatzean atezaina sumatu nuen bere garitako leihatilatik zelatan, eta irribarre okertuan halako bozkario bat antzeman nion, barre haize bat. Irakasleon kontaduria sentimentala eramaten zuen eta pozik zegoen nonbait aspaldiko partez zerbait ganorazkoa, zerbait berria, deskubritu uste zuelako.
2004
‎Bihotz Salataria, Usher Etxearen Hondamena... Hamaika aldiz irakurriak banituen ere, ipuin sorgindu haiek bazuten xarma berezi bat, eta irakurtzen nituen aldi bakoitzean ñabardura berriren bat, iradokizun ilunen bat antzematen nien.
‎Holandarra, Parsifal... Azken honen azalean arrasto horixka bat antzeman nuen. Sudurrera hurbildu eta tabako usaina zeriola ohartu nintzen.
‎Judu zaharrak bi eskuak hartu zizkidan: hil edo biziko premia bat antzeman nion esku ihar haien estutuari.
2006
‎Ez al zenidan zuk zeuk esaten Monalisarena nuela irribarrea? Antz hori fisionomikoa ez baina animikoa izango zen, hots, misterio bat antzematen zenidan, nonbait: zulatu, argitu, atzeman beharreko sekretua.
2008
‎Horrek Ben Gunn maroonarekin topo egin nuen tokira eraman ninduen, eta zuhurrago jarraitu nuen aurrera, alde guztietara begira. Ilunabarrak emana zion gauari bidea, eta, bi gailurren arteko tartea azaldu zitzaidanean, distira dardarati bat antzeman nuen zeruaren kontra, nire ustetan uharteko gizona bere afaria prestatzen ariko zen tokian, su eder baten ondoan. Ezin nuen, ordea, ulertu nola izan zitekeen hain axolagabea.
‎Beharbada Jon Sarasuaren artikuluetan, oker ez banago, Berria n argitaratuak? eta oro har beste euskaltzale askoren burubideetan antzeko joeraren bat antzeman zezakeen Arangurenek. Ez ditugula, alegia, behar bezala orekatzen euskal nazioaren ezaugarriak elkarrekiko jardun dialektikoan.
‎Iritsi orduko orain urmael ia idor den aintzirak salatu digu basamortua atzean utzi eta Sahelaren atarian gaudela, Senegal ibaitik 60 kilometrora. Jendeei ere beste kolore bat antzematen zaie bai oihaletan bai azalaren beltzean: arabiar Afrika amaitu eta beltza dugu aurrean, toucouleur etniakoak dira hemengo biztanleak.
‎Eleberriak idazten zituen. Orain bi urte gaitz sendaezin bat antzeman ziotela-eta, ekintza arriskutsuak burutzeko eskaini zuen bere burua. Alderdiak ez zuen konfiantzarik eta atentatuen gidoiak idazteko eskatu zion.
2009
‎Bat batean, itzal bat antzeman nuen kalean. Lehengo katua, pentsatu nuen, ondo nabari ez bazen ere.
‎Mielek kezkatua zirudien. Bare itxurak egiten ari zen, baina ahotsean dardara txiki bat antzeman nion. Begiak larri.
2010
‎Edonola ere, orain beldurra ematen dit kalera irteteak, urduri ipintzen nau logelan egoteak, eta gaurko denbora gehiena sentiera atsegina eragiten didaten leku urrietako baten eman dut, ostatuko terrazan. Hemen baretasun pixkatxo bat antzematen dut, behintzat, zerurantz edo alboko eraikinen terrazetara begiratzen dudanean. Hor ezker aldean ikusten dudan andereño pinpirinak zeharka so egiten dit lantzean behin paseatu bitartean, irribarre lotsatiaz.
2011
‎–Herria deuseztatzeko eta ibaia hondatzeko asmoa duzue, baina ez ahantz, gaizki tratatuz gero, suge beldurgarri bihur litekeela ibaia, eta ibaiak berak eramanen zaituztela hondamendira!?. Begiratu nioan alkateari, eta irri bat antzeman nioan, hotza bezain ironikoa; begiratu nioan, halaber, Faustinori, eta berdin: honek, baina, kezkatuta behar zian, adur gaitzeko txoriek kezkatzen zutenez gero?
‎Horrelakoa irudikatzen nuen nik Karla ere taxian etxera gindoazela. Tarteka bere aurpegiari erreparatzen nion eta aldiko kolore ezberdin bat antzematen nion, zeharkatzen genituen neoizko argien arabera. Elkarrengandik aparte jarraitzen genuen, segurtasun tartea zainduz nolanahi ere, eta gauak luze joko zuela ondorioztatu nuen, nekeak eraisten baititu askotan, desioak baino areago, lehen gauetan oheratzeko izaten ditugun erreparoak.
‎Pinturako liliak benetakoak bezain zinezkoak ziren. Urmael margotua ere gardena zen, gorrigune bat antzematen zen, igerian ari zen arraingorria izan zitekeena. Txorien koloretako lumak nahiz zuhaitzen itzala goroldioan, natura bera zegoen koadroaren barruan, kanpoan bezala.
2012
‎Neska portzelanazko panpina bat bezalakoa zen. Dasilvak tolesgabetasun, garbitasun jasanezin bat antzeman zion neskari. Gau hartako uneren batean Mourek kontrola galdu zuen.
‎Gogoratzeko ahalegin sarri eta burutsuen artean, nire arima eroria zen itxurazko ezerezezko egoeraren seinaleren bat antzemateko borroka latzen artean, izan dira arrakastaren ametsa izan ditudan uneak; izan dira aldi labur batzuk, aldi laburrak oso, oroitzapen batzuk erdietsi ahal izan ditudanak, geroztiko arrazoi argitu batek itxurazko oharkabetasun horri baizik ezin zegozkiokeela ziurtatzen dizkidanak. Memoriaren itzal horiek, oso modu lausoan, hartu eta isil isilik berekin ninderamaten irudi luzeak erakutsi dizkidate, beherantz beti, beherago oraindik, harik eta beheraldiaren azkengabearen ideia hutsak zorabio ezin jasanezko bat gaineratu zidan arte.
‎Baina, zutik jarri eta muino horretatik itsasoa ikusi nuenean, ekialderantz zihoan ur laster indartsu eta oso zakar bat antzeman nuen, ia lurmuturreraino iristen zena. Arreta handiz begiratu nuen, arriskua egon zitekeelako han, bertara hurbildu eta haren indarrak itsasoan barrena bultza nintzakeelako eta berriro uhartera itzultzen ez utzi.
‎Kapitainak begia keinatu zion Gruxnitskiri, eta honek, beldurrak jota nengoelakoan, itxura harroa hartu zuen, nahiz eta une horretara arte zurbiltasun hits batek biltzen zizkion masailak. Heldu ginenetik, aurreneko aldiz jaso zituen begiak niganantz; halako larritasun bat antzeman nion begiradan, barne gatazkaren adierazgarri.
‎Etxera heldu arte, hizketan eta barrez aritu da etengabe. Halako bizitasun sutsu bat antzematen zitzaion mugimenduetan; behin ere ez dit begiratu. Denak ohartu dira ezohiko alaitasun horretaz.
2013
‎–doinua erabat aldatua zuen. Lotsa apur bat antzematen zitzaion hitz egiterakoan.
‎–Bai, agian amaierako gaixotasun horietako bat antzemango zioten. Bueltarik ez daukaten horietako bat.
‎nahiz eta haren tonua ez zen zirt edo zartekoa izan, etxeko buruzagiari une hartan zegokiokeena, kio bat ere atera zitzaion erranaren erdian?, bere dudak zituèn gizon batena baizik: . Estudioak ez ditun emakumeen kontua, Raissa??; orduan, baina, Abdul Alimen tonuari halako funsgabetasun bat antzeman ziolako edo, osaba Tayyebek, gizon dogmatikoa zen arren, Raissaganako sentimendua zuen ahulgune, erran zuen:
‎Lydia Lydia zen oraindik; hezigabea, lotsagaitza, txoroa, zaratatsua eta beldurbakoa. Ahizpa gaztea batetik bestera joan zen zorionak eskatzen, eta azkenik denak jesarri zirenean gela inguruetara begiratu zuen gogo biziz; aldaketa txikiren bat antzeman zuen, eta zera ohartarazi zien barre batez, aspaldi luzea zela gela horretan azkenekoz egon zenetik.
‎Zazpi zortzi urte zituen neskak –1385 86an8 bizi ziren, beraz– bere arrazoi hura eman zuenean; Raissa, gero, bere amari begira paratu, ama aitari... eta honek bere aburua eman zuen, buruzagi gisa eman ere... nahiz eta haren tonua ez zen zirt edo zartekoa izan, etxeko buruzagiari une hartan zegokiokeena –kio bat ere atera zitzaion erranaren erdian–, bere dudak zituèn gizon batena baizik: " Estudioak ez ditun emakumeen kontua, Raissa..."; orduan, baina, Abdul Alimen tonuari halako funsgabetasun bat antzeman ziolako edo, osaba Tayyebek –gizon dogmatikoa zen arren, Raissaganako sentimendua zuen ahulgune– erran zuen: " Zer gabiltza gu, Abdul Alim, Raissa oztopatzen, neskak Allahren izena laudatzeko eta goresteko gogoa badu?
2014
‎Bazekien arriskurik ez zegoela, eta ezagutu ere egingo zutela. Itzal bat antzeman zuen lubeten oinetaraino narrasean zetorrena.
‎Emakumeak baiezkoa egin zuen. Oinazearekin batera, Asiainek amorru distira bat antzeman uste izan zuen haren begietan.
2015
‎Besteak baino ilunagoa zen itzal bat antzematea iruditu zitzaion ezkerraldeko palet ilararen artean. Lasai Juande, ez diot inori kontatuko lapurretarena esaten hasi zen, baina kolpera isildu behar izan zuen, hotsik atera ez zuen tiro batek bere burutik zentimetro gutxira zegoen liburu pila bat bete betean zulatu eta txirtxilatu zuenean.
‎Aitak eztarriko minbizia zeukan. Gogora etorri zitzaionean, nola geratu zen neskamea, nola esan zuen «Etxeko mendiak hain dira ederrak», eta itxaropenik ez, batere itxaropenik ez?, amorraziozko dardara bat antzeman eta zorrotz jaulki zion Jamesi:
‎Tximisten menpean orduak hara eta hona ibili ostean, aurkitu dute harkaitz luze bat. Haren azpian, elur geruza bat trabatik kenduta, 2 metro luze eta bat zabaleko babesleku bat antzeman dute. Ez da ohe bat, ez dira denak eroso sartuko, baina lasai geratu ahal izango dira bertan, tximista batek kiskali edota, indarrak ahituta, eta izoztuta, lurrera ziplo erortzeko arriskurik gabe.
‎Hala eta guztiz, bere zaletasunen berri bazekitelako edo nahi gabeko keinuren bat antzeman ziotelako, halaxe esan zion Josuk, ezizenez Druida deitzen ziotenak: –Etzak aurpegi hori jarri, motell.
‎Desio dudana, nire burua aurkitzea da. Bizitzari lerro bat antzematea eta lerro horretaz ziur egotea eta, behin ziur nagoenean, lerro horretatik bereizten ez den lana eta lerro horretatik aldentzen ez den gizon bat aurkitzea... Eta, batez ere, den dena nik egitea:
‎Aldameneko gizona emaztearen ohatilaren atzetik atera zenean, Trinik amaren bisaian irribarre goxo bat antzeman zuen, desira konplituak aurpegian utzi zion haize ukitu bat... behinola, ganbaran gordetako soineko zuriarekin dantzaldira joan zenean, orkideo sorta eder bat oparitu ziotela gogoratzean bezala...
‎Mila metrotik gora zegoen, hotz izugarria geneukan, eta elurra ari zuen. Iluntzen hasia zegoen, eta urrutian, mendian behera, errepide bat antzeman genuen bihurkari, eta, ondoren, argi txiki batzuk distiraka.
‎Isilpeko aiene apal xume bat antzeman zenion, eta banetxekian esan zizun gero.
‎Ordu berean egiten dizkizu azken aldian galdeketak, goiz erdian, eta beste jokaera bat antzeman diozu; eguneroko bulego lanetan ari izango balitz bezala. Beste zerbait otu zaizu kontakizunari sinisgarritasun handiagoa emateko:
‎Gizona, zigarro bat pizturik, gortinarik gabeko leihotik begira geratu zen. Ikara latz bat antzematen zitzaion eskuetan eta negar egiteko puntuan zegoen.
‎Goiz hartan, Hilde andereari buruz hasi zitzaidalarik, neskaren ahotsean muzin punttu bat antzematen nuela iruditu zitzaidan. Eta ahots ñabardura hark, apur bat harritu baninduen ere, halako atsegin ezkutu bat piztu zuen neure baitan.
‎Angelaren etxerantz jo nuen. Plazaren erditik etxeko aitzinalde ilunari erreparatu nion, zantzu lasaigarriren bat antzeman nahirik, nire buruko irudi beltzak ezeztatuko zituen arrastoren bat. Leiho itxiak eta euriak zipriztinduriko harri axolakabea baizik ez nuen topatu, ordea.
‎Isiltasuna nagusitu da berriro, burumakur geratu dira; badirudi futbolerako gogoa galdu egin dutela bat batean eta isiltasun horrek helduago bilakatu dituela. Tristezia moduko bat antzematen zaie aurpegietan, eta tristea da umeen aurpegian tristezia ikustea. Orduantxe ikusi dute beheko aldekoek zerua iluntzen eta hodei ilun trinkoak hurbiltzen.
2016
‎Bestalde, oso beldurtia da. Inguru minguruan arriskuren bat antzematen duenean, erraz izutzen da, batzuetan negar egiteraino.
‎Hazpegi finetakoa zen, aurpegiaren harmoniari sendotasuna ematen zion masailezur indartsu baten jabe. Keinuek, gorputzaren mugimenduek eta janzkera zainduak berak ere indartu egiten zuten zuzendariari zerion irmotasuna, eta besaulkian erlaxatuta eta burua pixka bat atzera botata esertzeko moduak areagotu egiten zuen gizon seguruaren tankera, baina zaintzaileak batzuetan halako hauskortasun izpi bat antzematen zion begiradan, agian aspalditik ezagutzen zutenen aurrean gizon hark oraindik ere sentitzen zuen babesgabetasunaren arrastoa izan zitekeena, haren gaztetako ibileren berri zutenentzat ezin ezkutatuzko ahulezia bat baleuka bezala.
‎Aldi hartan, behintzat, baietz esango nuke, dudarik gabe. Kontua da gau hartatik aurrera etengabe nire bertsoak ozenki errezitatzen hasi zela, esanez lerro apur haietan posible zela «irekiune» bat antzematea kaligrafismoaren eta hermetismoaren ur meheetan hondartuta zegoen Italiako poesia garaikidearentzat. Eta, aitortu dut, orduan askoz gusturago entzuten nuen esaten zuena.
‎Haren mutil begi urdin abertzaletasunez beteetan nolabaiteko zimiko baten itzala irakurtzen nuen. Nonbait, behaztoporen bat antzeman zuen, ustekabeko eragozpen desatseginen bat.
‎Asko nekatzen zen, baina minik ez zuenez... Azkenean, leuzemia mota arraro bat antzeman zioten. Itxaropen bakarra eman ziguten, tratamendu esperimental bat Suitzako klinika batean.
‎Aldizkari ebakinekin egindako collage koloretsuek estaltzen zituzten margoaren arrakalak. Asiainek etsipen sor bat antzeman zion gela hari.
‎Presio jasanezinari akabera eman nahian, Iruñeko Udalak Iruñeko auzitegian aurkeztu zituen auziari buruzko txosten, agiri eta material guztiak. Otsailaren 23an, azkenik, auzia artxibatu egin zuen Otamendi epaileak, delitu zantzu bakar bat antzeman ezinik. Susmoaren hazia, baina, ereinda zegoen ordurako.
2017
‎Luster beste pixka bat tentetu eta makilkazo bat eman zion Queenie elkorrari, begiratu bat botaz plaza ingurura. «Hara, Mr Jasonen automobila», esan zuen, eta orduan beste beltz talde bat antzeman zuen. «Goazen beltz horiei erakustera zer den nor izatea, Benjy», esan zuen.
‎Zirudienez, Micaelaren ospea ez zen, bizirik zegoela ere, kontesa batengandik espero zitekeen bezain ona. Neskameak, zuzenki aipatu ez bazidan ere, sorginkeriaren arrasto bat antzeman nion haren kontaketan. Oso pertsona gutxi ausartzen zen nire lehengusinaren etxera hurbiltzera, eta egiten zenean, ez luzaroko.
‎Lehen ez bezala, begiak ohitzen ari zitzaizkion ilunpe hartan. Itzalitako bonbila zahar bat antzeman zuen sabaian, eta haruntzago, zeldaren bestaldean, norbait bazela somatu zuen.
‎Denoi gertatu izan zaigu, egia esan, aldameneko inor gaixo dagoenean, on egiteko asmoz eta hobe beharrez, gaixoaren iritzia jakiteke, ezer esan gabe haren ordez hartzen ditugula erabakiak, ohean eta eri dagoenak nahimenik eta adimenik ez balu bezala; denok egin izan dugu inoiz edo behin hori, eta hilurranak hurbil izan ditugunok gehiagotan, baina norberari egokitu artean ez gara horretaz ohartu ohi. Nire buruaz ari naiz, noski, baina okerrena ez da nire borondatea aintzat ez hartzea, askoz okerragoa da nire gizontasunaz ere ahaztea, nor den emakume zintzo batek sasoiko gizaseme baten aurrean sekula egingo ez lituzkeenak egiteraino. Adibidez, goizean goiz etortzen zaizkit ama edo alaba, egunonak eman, leihoa zabaldu, zer moduz nagoen galdetu eta abarrekoetara, eta ahotsean halako ardura erakusten baldin badute ere, ezaxola lasa bat antzematen zaie ibileran, keinuetan, batetik bestera mugitzeko eran, nire aurrean orain artean erakutsi gabeko baina bakarrik daudenean ohizkoa dutela sumatzen dudan ezaxola. Dena dela, ama eta alaba ez dira berdin berdinak, funtsean jokabide bertsua badute ere.
‎–Ikusi mendizaleak? lehendik ere askotan kantatua genuen, anaia Romualdok mendira eramaten gintuen guztietan, baina orain esanahi ezkutu bat antzematen genion, lehen oharkabean joaten zena; eta bukaerako zatia iristen zenean,. Gu, euskaldunak gara, Euskal Herrikoak?, gogo biziz eta indar berriz kantatzen genuen, sekretuaren jabe sentituz; ez genekien hori ere debekatuta ote zegoen, beharbada Franco konturatu gabe zegoen, baina gu bai, ondo asko genekien zer esaten genuen, eta delitu hark, gaseosa lapurtu genuenekoan baino are kilika h...
‎Auzokoak bost axola, baita auzokondokoak ere, baina emaztea zer egin edo esan ez zekiela aurrean ikustea, niri eta leihoaz bestaldeko putaseme hari altematiboki begira. Gorroto izpi bat antzeman nion behiala liluratuta eduki nuen emakumeari. Berdin zitzaion auto arrosako nortasun borrero hari, nik uste egun hartan miserable hark autoestima gilotinatu zidala?
‎Lehenbizikoz, beldurraren moduko zer bat antzeman zion begietan.
‎Asiainek distira bat antzeman zuen neskaren begietan. Dir dir ikusgaitz bat besterik ez zen, baina Asiainek ederki ezagutu zuen:
‎zirrikitu bat antzematea duzu esperantza
2018
‎Kenton andereñoa nahasi antzean geratu zen lipar batez. Nigana biratu zelarik, halako larridura bat antzeman nion aurpegieran.
‎Emantzipazio sexualaren eredu foucaultar honen arabera, «sexua» eraisteak jatorrizko aniztasun sexualaren askapena dakar, oso urrun ez dagoena psikoanalisiak postulatutako jatorrizko polimorfismotik edo Marcuseren jatorrizko Eros irudimentsu eta bisexualetik, gero kultura instrumentalistak erreprimitzen zuen hartatik. Foucaultek Sexualitatearen historia ko lehen partean agertzen duen jarreraren eta Herculine Barbin en sarreran erakusten duenaren arteko diferentzia esanguratsu hori nabari zen dagoeneko Sexualitatearen historia n, halako tentsio bideratu gabe bat antzeman baitzitzaion (plazer «bukoliko» eta «xaloak» aipatzen zituen, estrategia erregulatzaileak inposatu aurreko belaunaldiarteko truke sexualez mintzatzean [31]). Alde batetik, Foucaultek argudiatzen du ez dagoela berezko «sexurik», hau da, diskurtsoaren eta boterearen arteko harreman konplexuek ekoitzia ez den sexurik, baina, bestetik, badirudi berezko «plazeren aniztasun» bat dagoela, inongo diskurtso/ botere trukeren ondorio ez dena.
‎Eltxoak. Ez zuen ezer esan familiari buruz eta ukitu malenkoniatsu bat antzeman zion neskari. Bakarrik zegoen munduan.
‎Zer uste nuen ba? Halako batean 21 urteko Jaderen begietan txinparta maltzur bat antzeman nuela gogora etorriko zitzaidala, eta, historiaren bidea kontrako noranzkoan hartuta, guztiak izango zuela zentzua, gure topaketak, bere gaiztakeriak, ume hilek eta abarrek. Ez, ezta?
‎Azkenik eskua jaso eta goian eusten dio. Ez du ezer galdetzen eta Edyren begietan ikara arrastoren bat antzematea iruditzen zaio Saioari. Bere ikararen isla izan daitekeela erabaki eta oinez jarraitzen du.
2019
‎Horrexegatik maite dut. Inoiz bizioren bat antzematen badiot, alde egingo dut. Lehenbiziko aldian, bezeroa ez da sekula ausartzen, eta normala ematen du; berriro etortzen denean, ordea, bestelako gauzak nahi izaten ditu...
‎Aipatu Manual de Pintura e Caligrafía hartan jada antzematen dira Saramagoren idazkeraren ezaugarri nagusiak diren joritasuna eta perpausa bihurritzeko joera, baina oraingoz, nolabait esan, bide baten hasieran gaudela konturatzen gara, egileak bide hartan barneratu ahala erdietsiko zituen lorpenen iragarkia balitz bezala. Esan liteke 1980 urteen artean idatzi zituen nobeletan harrapatu zuela estilo horrek bere gailurra sofistikazioari eta inplizituki zeuzkan ahalbideen garapenari dagokienez; hortik aurrera idatzi zituen nobeletan, aldiz, estilo oparo eta emankor horren dekantazio moduko bat antzematen da, soiltze aldera egindako ahalegin bat, baina estilo horren nortasun agergarri funtsezkoenak galdu gabe, noski; horretan ikusten da, hogeita hamar bat urteko epean, Saramagoren idazkerak ziklo oso bat bete zuela.
‎Iñakik egin zuen irribarrean, Leirek konplizitate zantzu bat antzeman uste izan zuen.
‎–Ni, erantzun zuen gizonak urrats bat atzera eginez. Leirek beldur keinu bat antzeman uste izan zuen haren aurpegian.
‎Lanbroak giroari eransten zion hotz hezeak etxera itzularazi zuen, burua babesteko txano baten bila. Bigarren aldiz ateratzean, mugimendu bat antzeman uste izan zuen handik gertu, baina, lainoa hain zen itxia, non ez baitzuen uzten bizpahiru metro harago ikusten.
‎»Urrats zalantzati bat baino ez ninan eman aurrera, inondik ere espero ez nuen bigarren itzal bat antzeman nuenerako: lehengo figura, lainoaz libratu nahian, niregana erabakitasunez inguratzen zetorren une berean, azaldu zen hura, hain justu ere,
‎Ez da bera apaiza baino gutxiago izango, eta ia gainezka egiteraino betetzen du barren urreztatua duen zilarrezko edalontzia; lipar bat geroago, eta batere gupidarik gabe, di da husteko erabat. Burua susperturik sentitzen du berriro ere, eta hirugarrenez garrafoiari eraso behar diolarik, hara non, arasako beheko apalean, botila bat antzematen duen.
‎Bere lagunaren zain egotez aspertu, eta elizara itzultzea erabakitzen duelarik, hara non harrabots bitxi bat antzematen duen basoaren barrenetik berarengana inguratzen. Badaezpada ere, Joxe bide bazterrean gordetzen da.
‎–Eta zein arrazoi emango diezu Gregoriori eta gainerako alderdikideei? Txostena irakurrita, badirudi Errusiarena ez gainontzeko hautuak errotik baztertuak gelditzen direla, desafio kutsu bat antzematen zaie Evaren hitzoi, lehengo erantzunaren zakarkeriaz mindurik edo.
2021
‎Beharbada euskal literaturaren ahots hori hobeto entzungo da kanpotik, ez dakit. Fernando Trueba zine zuzendariak esaten du obra baten egileari estilo bat antzematen zaionean, benetakoa bada, imitaezina dela. Batzuetan antzematen da estilo hori argi, eta beste batzuetan ikusezinagoa da.
‎Gizonak hartu zituen hurrengo erremedio, sendabide, plazebo edo dena delakoak zerrendatu egingo ditut, zerrendaren luzeak berak lagun diezagun berez haren etsipenaren tamainaren zantzuren bat antzematen: Vichy esnea, bi ordurik behin, aldi bakoitzean Graine de sainté de Franck pilula batekin; Hôpital:
‎Hori, aipatu gutunean igartzen delakoan nago, onartzen baitzuen hitzen aldetik ez zegoela ezer kentzekorik –" En realidad nada había en él que por la letra fuese tachable" –, baina, oi! esateko moduaren aldetik materialistek erabiltzen zuten berbera zen –" pero como la manera de expresarse que V. empleaba era la misma que suelen usar los materialistas" –, eta, ondorioz, gai haietan jantziak zirenek halako mami heretiko bat antzeman ziezaioketen zerari. Beraz, egoki iritzi ziola izkribuari hitzik aldatu ez eta zati bat kentzea, kito!
‎Begi ankerrekin begiratu zidan. Bozkariozko erabakitasun halako bat antzeman nion begietan... poza. Gero, bat batean, kopeta zimurtu, ezpatari atzera eragin eta gorputzean iltzatu zidan.
2022
‎Eremu korazatuarena gustatu zaio, adore erasokorra adierazten du. Horixe bere hautuaren arrazoia, hain zuzen, aurrez aurre daukanarengan kemen gartsu bat antzeman izana. Osotasun baten pusketa ziztrina delako aipamenak, ordea, sabelpea kolpatu dio.
‎–erran zuen Andia jaunak, papertxoa nire sorbalda gainetik irakurriz. Erruki doinu bat antzeman nion haren ahotsean.
‎Katenaria sostengatzen duten zutoinetako batean, urre koloreko zerbait ageri da zinta itsasgarri arrunt batez lotua. Gerturatzean, bere buruaren irudi txikiagotu bat antzeman du. Mugikor haren pantailan bere nahasdura keinua ikusteak harri eta zur utzi du.
‎Konplexutasun hori azpimarratzeak ez du esan nahi gizarte egituraren garrantzia ukatzen denik, ez eta gertatzen den horri forma bat antzematen ez diogunik ere. Xehetasunak xehetasun, narratiba hauetan guztietan momentu logiko berberak ageri dira:
‎Benetan esaten dizut, uste dut adarra jotzen aritu zaizkigula. Pixka bat aurrerago antzinako aktoreek aurpegian hain ondo erakusten zuten gogortasun edo gaiztakeria keinu bat antzematen omen zaizula diote, baina oso noizbehinka hori ere. Ez iezadak adarrik jo, antzinako aktoreek aurpegian erakusten zuten gogortasun keinua!
‎Sakelakoak utzi dizkiete mutikoei, linterna piztu dezaten, ea uretan animaliaren bat bistaratu dezaketen. Harrik itsas izar bat antzeman omen du laburki, laranja laranja, baina Zigorrek ez dio ikuskapenari konfirmazio ofizialik eman nahi izan. Txiringitoa itxita dago –" Esan dizut...", Aitorrek–, eta zapuztu zaie bertatik mojito bat edo margarita bat plastikozko edalontzietan eramateko asmoa.
‎Zin degizut, hala ere, egunen batean zugana joango naizela". " Zugana" esan nion, bai, postalean ikusi nuèn paisaia hari, ikusi orduko, beste dimentsio bat antzeman banio bezala; izan ere, ez nuen zalantzarik postalaren elementu nagusia materia zela –Timanfayako lurrak! –, baina, aldi berean, beste zerbait zegoen postal hartan, sorgin argi batek guztia hartua balu bezala, materiaren izatea haratago bultzatzen zuena: dimentsio espiritual batera, nolabait esatearren, non denboraren orratzek eternitatearen ordua –desordua– markatzen baitzuten.
2023
‎Eskopeta bat antzeman zuten baserriko lanabesak jasotzeko eraikitako egurrezko txabolan, baina Telmo Zabalak berehala erakutsi zien lizentziaren paper guztiak eguneratuta zituela.
‎Ni nahiko hotz agertu nintzen, nire egiteko profesionala gogoratuz etengabe, harengandik babesteko ezkutu bat banu bezala. Sakonean arriskuren bat antzematen banengo bezala nire leku ezkuturen batean sartzen saiatzen ari zelako. Hala ere, gustatu zitzaidan egiaztatzea haren gustukoa nintzela, eta, konturatu gabe, nire onena erakusteko beharra eragin zidan.
‎Bulegora heltzean, Laiak esan zidana dut gogoan. Agian nik ere ez nuen maitasun bat antzematen jakin. Ez nuen ikusi Santiren eta bere emaztearen maitasuna, bere lagunari ziotena, gezur hura dena antolatzeko indarra eman ziena.
‎Izututa, zikin eta ohi baino meheago zegoen. Beldurra edo lotsa sakonen bat antzeman nuen haren begirada uzkurreko begi hutsen barruan. Pasatzen utzi nien, apokalipsiaren osteko modelo desfilea ikusten banengo bezala.
‎Bristada bat antzeman dut. Besoak luzatu ditut eta aurrera segitu dut argia gidari dudala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia