Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2002
‎Ohi baino begitarte argiagoa zeukala eta automobila ohi baino arretatsuago gidatzen zuela, hori bai. Bestalde, halako baretasun bat ageri zuen, hitz bakar batez edo esaldi labur batez erantzuten zidanean. Hori ere, alde batera, beti gertatzen zen horrela.
2003
‎Mota guztietakoak daude. Batzuek aurpegi bat ageri dute amnistia edo gogoan zaitugu! hitzen gainean, beste batzuek aldarrikapenak baino ez dituzte, harridura ikurrekin denak, eta beste batzuk, gutxi?, handiagoak eta koloretsuagoak dira.
2004
‎Hortzen moldea alderatuta ez dago dudarik. Eta hortzez gain ere, ezkerreko besoak neskak izandako haustura zahar bat ageri zuen. Ez dago batere dudarik, gazte.
‎Pagotxa gutxi energiaren arloan. Hala ere, egileak itxaropen txiki bat ageri zuen: energia nuklearra.
2005
‎Pausoren baten hotsa sumatu uste izan zuten, baina erronka infantil itxurako hark eragin lehen momentuko inertzia hutsa izan zen, inor ez zen zutitu, inork ez zuen Losada fusilatzen ikusi nahi, alferrik jo zuen ziztuak, eta Falangekoek kapilauaren laguntzaren bila alde egin zutenean ere gaseztaturiko troparen antzo gelditu ziren jesarririk hirugarreneko petralak eta bigarreneko txatxuak, lanbroa jantegiko lurrun hotz, xardeak koilarak labanatxoak min hartzeraino estutuz beren benetako buruzagien agindu gogorren baten beldur. Baina Barbeitok irri erori bat ageri zuen zigarro itzalia kentzea ahantzita zeukan ezpainetan, Dopazo tristetasun akigarri batek zeukan mukertuta," Vladimir Ilich" errepikatzen zuen ahapean, Aldazek mahaiko xikinen artxipielagoan zeukan galdua behakoa, menturaz hankagorri lotsabako hark mastarakoan egin zion tuaren imintzioa gogoan. Eta denek ere Losada zoroaren oihua estaliko zuen deskarga espero zutelarik, Urbasa osoko basurdeak kanpamendua hartzen hasiak ziren denda guztietako galletak mermeladak txokolateak tabakoak linternak esne kondentsatuak gutun paperak eguzki kremak argazki kamerak kapilauaren aldizkariak eta Aldazek maiatzaren aurreneko bazkalondo luzeetan aitari ikasitako Pilatosen Balkoia esaten zitzaion faxisten hiltegi klandestino hartan ezarri nahi zuen pirograbatua txehetzeko:
2009
‎Hotza eta beroa, gaua eta eguna, irria eta negarra, iragana eta oraina... Bitasun bat ageri duzu liburuan. Ekialdeko filosofia heldu zait gogora.
‎Ez, ordea, neskatoak. Niri so zeuden, halako irriño lotsati bat ageri zutela, zerbaiten esperoan iduri. Louisek hatza luzatu zuen ganbera erdian zegoen aska suerte haren aldera.
‎Elo sarrerako Unzue ostatuak ere iragarki handi bat ageri du ezkerreko horman. Jakarako norabidean doazen autoentzako dago hor.
‎Idazleen eskaerak aztertu eta gero, egutegi bat egingo dute denei aukera emateko. Helburu ez baita lanik onenari sari bat ematea, duintasun minimo bat ageri duten eskatzaileei aterpea ematea baizik, jaso du hitzarmenak. Antolaketa lan horiek denak amaitutakoan, Aste Santuko oporren ondotik hasiko da martxan Hugoenea.
‎Isfahan labea da arrastiko lehen orduetara arte. Baina Pertsiako hiriburu zaharrak beste itxura bat ageri du ilunabarrean. Poetak, dantzariak eta musikariak daude zubietan.
‎Koadroetako batean erraldoiari txupetea eskaintzen ageri da gurasoen gainean dagoen ume horietako bat. Bada Iru, eko koadrila oso bat ageri duen beste koadro bat ere.
‎Hitzaldiaren ostean, eguerdian, manifestazioa egin zuten ELAko militanteek Bilboko Kale Nagusitik. Lelo bat ageri zuten pankartak zeramatzaten zuzendaritzako kideek: Gure aldarrikapenak indartzeko borrokan.
‎Jakin nahi nikek nork idatzi zuen ostiakeria hura, auzo lotsa eragiteko modukoa. Goian, argazki bat ageri duk, Ibarra Francorekin 1963an, Bilboko alkate izendatu berritan. Eta ziok:
‎Areto handi samar batean gaudek. Erdian, mahai biribil bat ageri duk, eta hiru gizon aulkietan eserita, liburu eta paper ugari aurrean dituztela. Guri begira geratu dituk, mutu.
2011
‎«Aspalditik dago hor gizajoa», dio, barrez. Ironia salatzaile horren beste adibide bat da Y itxurako arbola bat ageri duen 2009ko margolana. Txistu eta danbolin bana ditu alboan, eta Euskal Y-a irudikatzen duela azaldu du artistak.
‎Akronimoak R bat ageri badu aurrean, horrek adierazi nahi du produktu horrek plastikozko material birziklatuak dauzkala.
‎Sukarrarekin batera, pikorrak atera bazaizkio, arnasa hartzeko zailtasunak baditu, goitika egiten badu eta/ edo beherakoa badu, edo konorte nahasmenduren bat ageri badu (haurra lausotua eta desorientatua badago).
‎Azkenik, pazienteak ematen duen informazioa arretaz aztertu behar da. Mina, hazkura, sumina edo antzeko aztarnaren bat ageri badu zaurian, erizainari abisatu behar zaio, baita larruaren kolorazioan asaldurarik baldin dago, edo usain arrarorik edo edemarik agertzen bada ere.
‎Guztiak gaixo daudenean ez dago gaixorik, edo gaixo marka jarriko zaio sanotasun zantzuren bat ageri duenari. Bada, neurotikoa ez da hondamendia seinalatzen ari dena, berau ikusten ez duena baizik, hain da suntsipena gertakari normala eta normalizatua?.
‎Ilundu zabal bat ageri zuten galtza grisek sabelpean gu guztiontzat, han geunden mutil guztion begirako, ziritxo batean ziztaturiko obulua, obulua kopa hankadunaren hondoan, zabaltzen zuen gorritasuna edan, edan, edan.
2012
‎Azken esku tinka egitean, Cyrius ek ahoa zabaldurik zeukan eta mihi daldara bat ageri zuen, hitz bat ez zitzaigun gehiago atera ez bati, ez besteari.
2013
‎Azterketak egin, eta ikusi zuten nahasmendua zeukaten guztiek mutazio genetiko bat ageri zutela kromosoma horretan.
‎Gainera, atzerantz doan kronometro bat ageri du, eta Eguberriak iristeko zenbat egun, ordu, minutu eta segundo falta diren adierazten du.
‎Higanotaren begitarte eriak leku apur bat egin dio argiari. Erran liteke halako miresmen miko bat ageri duela. Bezperan ziegan utzi dituen orri guztiak biharamun goizerako irakurri ditu Agerrek.
‎Buruan mantelina zeraman oraingoan ere, baina bisaia agerian. Halako desafio aire bat ageri zuen begietan, bera eta bereak zer eta nornahitaz ere defenditzeko prest. Haren ondoan, gupidagarri ematen zuen abokatuak.
‎Aitzitik, berba egiten duenean bere ahoak badu zer edo zer atsegina. Eta bere aurpegierak halako duintasun bat ageri du, bere bihotzaren uste txarrik emango ez lukeena. Baina etxea erakutsi digun dama bihotzon horrek distiraz pintatu digu bere nagusia, hori ezin ukatu!
2014
‎Aurreko beirate eskerga urdin krematsuz tindatua zen, Maxfield Parrish ek margotutako ilargipe batean bezala; argiantzak kristala sakatuz jatetxera indarka sartu nahi balu bezalako urdin bat ageri zuen. Egunsentia iritsia zen Columbus Circlera, egunsenti magiko zirraragarri bat, Kristobal hilezkorraren estatua erraldoiaren silueta marrazten zuena, eta bitxiki eta harrigarriro nahasten zena kaleko argi hori elektriko gero eta apalagoarekin.
‎Bakeroak jantzita agertu nintzen ni eta txandalaz bera, baina haren arropei distira zerien, ez herrietako merkatuetan erosten direnen distira deigarria, denda on eta garestietako distira baino, garbiketekin alde egiten ez duen hori. Nikiak lau hankako animalia bat ageri zuen paparrean. Ilea moztu berria zuen, nik ezagutzen niona baino laburragoa.
2015
‎Amodioa iritsi nahi eta ezin bat ageri dute poemok behin eta berriz, eta batek ez daki poetak darabilen, zu, hori hezur haragizko maite bat ote den, ala bere bihotz barneko frustrazio eta komunikazio ezinen sublimazio hutsa; abstrakzio hipotesiaren alde egiten dute tituluek eurek:
2016
‎Harry Potter eta Suaren kopa liburu lodikotea atera zuen bere maleta handitik. Mutiko betaurrekodun bat ageri zuen azaleko irudian, eskuan urrezkoa zirudien arrautza bat zuela. Atzeko azalean, aldiz, herensuge beldurgarri baten irudia zegoen, su zarraztada hori gorria botatzen.
‎Hori esatean, eskuan birritan muin egiten utzi zidan, eta, sentiberatasuna eta kezka nahasian zerizkion begirada bat ageri zuela, kotxetik irten, eta adio esan zidan.
‎(zakarregi, halako ilundura bat ageri zuela bekokian)
2017
‎Minutu eskas batera lo zetzan, goxo goxo; poltsiko zabalean, marroi koloreko kartazal lodi bat ageri zuelarik.
‎Begirada azkar bat egin zidan eta irribarre egin zuen. Begietan holako eztitasun salbai bat ageri zuen. Presaka jarri zuen berriro mantalina buru gainean, iduri lotsatua agerian uzteagatik emakumearen sekretu sakonenetako bat:
‎Seigarren egunean Kastrotik orrialde ugariko gutun bat iritsi zitzaidan, izugarriko nahaste borrastea. Arrosa koloreko paper perfumatu batean idatzia zegoen eta orriaren kantoi batean bihotz bat ageri zuen, gezi batek alderen alde zeharkatua.
‎«Hi, mutiko, hator hona eta heldu maleta horiei». Hartan maleta mendi mugikor bat hurbiltzen zen, atzean hamabosten bat urteko mutiko zuri bat ageri zuena, eta Diakonoak nola edo hala beste maleta bat gainean jarri eta bidali egiten zuen. «Ez gero erortzen utzi.
‎Gero Antxorasera joatea proposatu zidan, Mundaka parean dagoen kala zoragarri batera. Bidean, furgonetan, bere ipar forro beltzaren azpitik kamiseta zuri bat ageri zuela, ez zait hasten ba kontatzen zalantzak dituela Reimskoarekin, urruti dagoela, eta hemengo norbait lukeela. Klaro, ni, ilusioak egin eta egin.
2018
‎Itzul gaitezen haren gutunera, baina. Tarteka, halako etsipen bat ageri du beraren oraingo egoera dela eta; aski kezkagarria, bestalde. Honela hasten du esaldi bat:
2019
‎Haren koadro bakarra geratu duk Brabanzio fecit sinadurarekin. Milango galeria pribatu txiki batean zegok, eta bertan gizon bat ageri duk portuko taberna batean eserita, agian margolaria bera, eta atso zantar bi inguruan bultzaka, gizona besarkatu guran; nire ustez, bata izurria duk; bestea, hil oihala bezain hitsa, ahanztura.
‎Kabroi horiek nahi duten gauza bakarra nik porrot egitea da. . Haren begi tristeek herra sakon bat ageri zuten bat batean?. Inbidia didate.
‎Hamar bat minuturen buruan abiatzen dira berriro, Inaxio gidaria dela. Handik pixka batera, mendi tontor koxkor bat ikusiko dute bidezidorretik gertu, gainaldean gurutze bat ageri duena.
‎Halako gogoetan murgildurik dabil, noiz eta, eskailera hurrengo leihoaren parera jartzera doala, hormaren kontra jarrita dagoen, eta gurutze handi bat eta beste hainbat erlijio ezaugarri ageri dituen oihal gorri zabal baten atzean, ataka bat topatzen duenean. Atexkak sarraila herdoildu bat ageri du, baina aski da Joxek trintxarekin pare bat kolpe latz jotzea, lehengo bultzadaren aurrean amore eman eta, karranka luze baten ostean, guztiz irekitzeko. Bestaldean ez dago argirik, basoaren usaina garraioan daraman haizearen firfira baino ez du antzematen gazte libertarioak.
‎Gero, alde egin du Lalek. Pausoan poz txiki bat ageri du. Beharbada, Gitaren bizimodua pixka bat errazagoa izan dadin lortuko du.
2020
‎Labana eta sardexka mahaian utzi eta Connellek Marianneri begiratu zion. Mariannek urduritasun pixka bat ageri zuen aurpegian.
2021
‎10.3.3a Perpaus tipo bakoitzak sintaxi (eta morfologia) jakin bat ageri du, eta funtzio semantiko jakin batekin loturik dago prototipikoki: asertzioa (Heldu naiz), informazio eskea (Bazoaz?), erreakzio psikologikoa (Irabazi duzu (eta)!), agindua (Ireki (ezazu) atea), exhortazioa (Ez dezagula (behintzat) etsi).
‎Ez zait erabat ezezaguna. Gizon zaharra, bizarduna, aurpegian amorru edo haserre keinu okertu bat ageri du. Keinu hori nabarmenago egiten duena agian zera da, eskuak kasik kokotseraino altxaturik dituela, eta eskuotan artilezko esku babeserako batzuk dituela, abituaren marroi kolore berberekoak, eskua osorik estali beharrean hatz muturrak agerian uzten dizkiotenak.
‎Gorputzaz. Hala abiatu dute Katakrakeko kideek pentsalari feministaren lan berrienari egindako oharra, argitaletxearen ohiko hitzaurrea, sabel puztu bat goitik behera ebakitzen duen orbana eta hura ukitzen duen esku bat ageri dituen irudiaren ondoan. Federiciren Larruazalaren periferiaz haraindi ekarri du oraingoan euskarara Katakrakek, Amaia Astobiza Uriarteren itzulpenean —Federiciren beste hiru lan ditu euskaratuak Astobizak haiekin—, eta aurreko lanetatik hona «haustura bat» dagoela azpimarratu dute Hedoi Etxarte eta Maitane Unzu argitaletxeko kideek.
‎Giro onirikoa eta surrealismo kutsu bat ageri dute Marta Marugan eta Ramon Zuriarrain pintoreen margolanek. Ekain galerian batera erakutsi dituzte formatu ezberdinetako obrak
‎Koloretan zein zuri beltzean, andreak dira erretratatutako gehienak, munduko hainbat lekutakoak. Eta emakumeak dira nagusi, lehen planoan izan gabe, giza figuraren bat ageri duten beste argazki gehienetan ere; adibidez, dantzari bana erretratatu dituzte Galarzak zein Arantza Kortajarenak, eta emakumezko baten figura antzeman daiteke Susana Gajacak eraikin baten barruko argi itzalekin jolas eginez osatutako irudietan ere.
‎Gorputzean eta hanketan puntu beltzak izaten ditu josiak bere larruazal grisaxkan. Hurrena, isats luze eta lodi bat ageri du eta hori banda beltz eta grisez tartekatua ageri zaio. Aurpegiari dagokionez, azeri itxurako aurpegia dute katajinetek, belarri eta begi handi batzuekin apainduak.
‎Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren jabetzakoa zen eraikina, eta sartu orduko hantxe ageri ziren bi bulego mahai, lehen solairura bidea irekitzen zuten; beirate eta zur astunezko nahaste bitxi bat ageri zuen sabai zutabeetan.
‎Ezagutzen den lehen adibidea Varronen Imagines dira, obra galdua baina Pliniok deskribatua, zazpiehun greziar eta erromatar ospetsuren bizitzak azaltzen zituena. K.a. 39 urte inguruan argitaratu omen zen liburu handinahi hau, eta famatu bakoitzaren erretratu bat ageri zuen epigrama batekin eta deskribapen batekin. Proiektuaren tamainak pentsarazten digu erromatarrek, beharbada, estanpazio metodoren bat garatu izanen zutela liburuen salerosketarako.
2022
‎Agerikoa zen umiliazio honetan pentsatze hutsak kolokan jartzen zuela. Zurbil bazegoen ere, distira arriskutsu bat ageri zuen betaurrekoetan; baina, zer egin erabaki ezinik zegoela, ohartu zen zalgurdiaren gidaria arretaz ari zela zelatatzen kaletik eszena bitxi hura, eta, aldi berean, begia bota zigun salako taldetxokooi, denak tabernaren zoko aldean pilaturik. Horrenbeste lekuko aurrean ikustean, handik berehala hanka egitea deliberatu zuen.
‎Uigurren bizimoduaren irudiak dituzten tapizek dekoratzen dute jatetxea; atari urdin eta zuri bat ageri dituena adierazi du argazkia egiteko, «familiaren etxea». Jatetxeko plater ezagunena korma haragia da:
‎Egunsentia da. Itsasoak kolore metaliko eder bat ageri du; zeruak, berriz, gris astun bat, zeina eguzkiaren irteerak gorri lotsatiz tindatu baitu Ogoño lurmuturraren atzean. Surflari goiztiarrenen siluetak ikus daitezke olatuak zamalkatzen.
‎Armadek iruditeria horretatik nahieran edan dute soldatuak errekrutatzeko. " Estatu Batuetako Armadak GIZONAK egiten ditu", zioen errekrutamendu poster batek 1917an, eta ariar mesomorfo bat ageri zuen, atleta, eskulangile, soldadu gurutzatu eta soldadu pribatu gisa aldi berean.
2023
‎Han ziren beste hainbat istilu zale zehaztugabe, zaildu eta mizkin ere gordean, murmurioka. Jornettek eurekiko ere erruki puntu bat ageri zuen, eszena hura ikustea zaila gertatuko zitzaien aldetik. Eurek hainbeste maite zituzten hitz militarrak erabiliz, su lagunak sortutako biktima malerusa baitzuten zerraldo aurrez aurre.
‎Madibari bizi itxaropena. Gauez eta urrunetik ateratako foto lausoak anbulantzia bat ageri du. Orria pasa eta Nelson Mandela presidente ohia bart goizeko 01:30 ak aldera Pretoriako ospitale batera larritasunez eraman behar izan dutela dio, bere osasun egoerak biriketako edema bat medio, erorikoa izanagatik.
‎Ortubaik, bere hitzaldiaren hasieran, bineta bat ageri zuen kartel bat erakutsi zuen. Polizia bat ageri zen marrazkian; «zure segurtasunaren mesedetan, jarraitu ezazu beldurtuta», zioen agenteak.
‎Bazegoen tranbia elektriko bat jendea erakusketa erraldoiaren alde batetik bestera garraiatzen zuena. Inoiz egindako lehen" filma" ere eman zuten, segundo gutxiko emanaldi bat gizon bat ageri zuena doministikuka: ikus entzuleak txundituta geratzen ziren irudi mugikor haiekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia