Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2004
‎Etengabeko lotura izan da gaixotasun kardiobaskularren eta diabetesaren arrisku faktoreak murriztearen eta kaloria gutxitzearen artean, baina beti lotu izan da akuriekin egindako ikerketekin. Washington University School of Medicine ko talde bat San Luisen (AEB) argitaratu berri du 18 boluntariok 3 eta 15 urte bitartean egindako lehen ikerketa, aztertutako guztien artean denborarik luzeena. “Proceedings” argitaratu berri den ikerketa honetan, kolesterola, triglizeridoak edo glukosa bezalako arrisku faktoreen markatzaileen murrizketa kaloria gutxiago kontsumitzera doitzen da.
2005
‎Joan den asteazkenean, lohi ibai bat San Lucas sumenditik irristatu zen eta une hartan lo zeuden indigenen etxebizitzak suntsitu zituen.
‎Cruzek baieztatu du oraindik ez dela hartu erabakirik ia lau kilometro karratuko eremu bat “hobi komun” deklaratzeko ideiaz, non indigenen etxebizitza hauskorrak lurperatuta geratu baitziren. Tragedia joan den asteazkenean hasi zen, lohi ibai bat San Lucas sumenditik irristatu eta une hartan lo zeuden indigenen etxebizitzak suntsitu zituenean. Errepideek itxita jarraitzen dute, eta horrek zaildu egiten du laguntza iristea, nahiz eta atzotik helikopteroak erabiltzen ari diren leku iristezinetara iristeko, Cruzek baieztatu duenez.
2006
‎Federalismoaren ondorioz, estatu bakoitza aske da bere ezkontzasistema arautzeko. Massachusets-en aldeko lege bat onartu zen eta Kalifornian, aldiz, kontrako bat San Franciscoko alkatea homosexualak, legerik gabe, ezkontzen hasi zenean sortutako iskanbilak bultzatuta.
2007
‎propioa menpegabeki baiesteko, aurrena erlijioan eta politikan, gero literaturan eta artean ere. Katolizismoari Hobbes ek, esaterako (Europako historiarik izpiritualena ere ez dabil Volksgeistik gabe), erromatar jentil hutsa dela leporatzen dio, kultu erromatar zaharrei izen berriak ematea besterik gabe,, eta lehen adibidez Venus edo Cupidoren imajina izana Ama Birjinaren edo haren Seme gure Salbatzailearen imajina bihurtzea, edo Jupiter bat Bernabe, edo Merkurio bat San Paulo, e.a.(?). Santuen kanonizazioa da jentilismoaren beste geldikin bat. Ez dago Idazteunaren interpretazio okerrean oinarriturik, eta ez da Erromako Elizaren asmakizun berri bat ere, erromatar Estatua bera bezain zaharra den ohitura bat baizik.
2008
‎Horregatik zion, hain zuzen ere, sor Imeldak halako debozio berezi bat san Pedrori. Eta jakin zuenean kristau herriari san Mamertoren eskutik zetozkiola errogatibak, hark zuèn ahalmena ere, hitz jarioa ur jario bihurtzekoa, ez zen nolanahikoa!?, san Mamertori ere debozio berezia hartu zion, komentuan areagotu zitzaiona, Vienako artzapezpikuarekiko eguneroko bizikidetzak edo eraginda.
‎Horregatik zion, hain zuzen ere, sor Imeldak halako debozio berezi bat san Pedrori. Eta jakin zuenean kristau herriari san Mamertoren eskutik zetozkiola errogatibak –hark zuèn ahalmena ere, hitz jarioa ur jario bihurtzekoa, ez zen nolanahikoa! –, san Mamertori ere debozio berezia hartu zion, komentuan areagotu zitzaiona, Vienako artzapezpikuarekiko eguneroko bizikidetzak edo eraginda.
‎Bihotz Etxeko buruzagi den Erramun iragan da tauletara eta mintzo ezti batez jakinarazi du Bihotz Etxea batasunaren izenean sari baten ekarle dela, urrezko lepo gate bat San Kristobalen medailarekin Maddalen Iturhotxekoari eskaintzen diola, hoin pollitki kantatu duen" Urrungo Euskaldun" kantuarentzat.
2009
‎Eta igual ardi lodi bet edo, eta orrek ardi lodik ixete siren seoseattik umerik in barik lotzen dana, se ardi ume itten dauna argal egoten da. Baia umerik in barikedo lotzen dana edo olan, lodittu itten da, eta orretariko bat San Lorentzotan. Ta artxo bere bai esta, ta gero ba, olau egun batzuk ixete siren, egun señaladuk oten siren artxo yateko.
‎Gauza guztien gainetik Harvey Milki entzundako esaldi batek markatu zuen gidoilaria: Tokiren batean, baliteke Des Moinesen edota San Antonion gay gazte batek egunkari bat ireki eta homosexual bat San Franciscoko zinegotzi aukeratu dutela irakurriko du. Esperantza, mundu hobe bat eta etorkizun hobe bat badela pentsatuko du.
‎Muñiz Fernandez, lapur bat San Mamesen
‎Zehaztu gabeko film bat Amaroz auzoan 22: 30eanAbuztuak 21: Zehaztu gabeko film bat San Esteban auzoan 22:30ean
‎8, 3, etab.) eta Hebrearrei Gutunak sakrifizio espiaziozkoen eskemarekin interpretatu dute, gizadiaren bekatuagatik ordain odolezko gisa, gero denok hala ikasi izan baitugu. Jesus izan zen Galileako juduaren heriotzak irakurketa politiko, juridiko, erlijioso ezberdinak izan ditzake, eta gertakari historikoaren irakurketa erlijioso posible bat San Pauloren hori da, dudarik gabe. Baina, literalki ulertuta, Jesusengan salbatzaile miragarri bat irakurtzearren, Jainko horrorezko bat odolgosea suposatzea da, basakeria hutsa.
‎Goiz lainotsuan, zazpietan, Graham eta kamioi gidari bat San Frantziskoko aireportura heldu ziren. Honolulutik zetorren diru pila jaso zuten.
‎Hasieratik egin zitzaion pairagaitz etakideari, berak herriari bizia ematen zion bitartean, herria emozio handiz arbitroari hijoputaka ibiltzea. Etakide batek oso ondo kontatu du zelako amorrua sentitu zuen gure herria sartua zen ataka gaizto horietako batean, bere ustez hil edo bizikoa, bera sasian, ezkutuko kontaktu bat San Mames inguruan egin behar eta zaleen orroak entzutean, zaleen pasioa. ETAk ezin izan du amodio hori bereganatu.
‎Hortaz, kontrarioen entrenatzaileek badakite zer nolako partida jokatuko duten Athleticen kontra ariko direnean. Badakite baloiak luze jokatuko dituela, bultzaka ariko dela, batik bat San Mamesen, eta sortuko duela aukeraren bat. Ba hori guztia egin zuen atzo Athleticek etxean, Ligako 32 jardunaldian, baina zerbait gehiago behar da partidak irabazteko.
2010
‎Argi dago sasoi honetako egoerak denoi eragin digula, zaleei ere bai. Izan ere, harmailetan aurreko denboraldietan baino askoz ere jende gutxiagok egiten du bat San Antonioren partidetan. Lehen mailako aurkariak etortzen direnean ere ez da betetzen.
2011
‎Txabolien aurrien etze txikitxu bet, eurentzako bibiendie, da antxe bisi sien. (...) Enparekue san nire amuma, angue, da au baserridxe, Paixarreta, bibienda bikue san da ori Enparekuek eindde edo, ta terrenue basakorta bat san ori. Basakortie (k) taus andi dxen da txikidxen, klase bi daus orrek.
‎da kazetariak egoera deskribatzeko erabiltzen duen hitza, gertatu zen, ankerkeriarik? handiena gazte talde bat San Frantzisko Pasealekuko lanpara elektrikoak suntsitzen ibiltzea izan zelarik. Ez da sindikalisten antolaketan gehiegi sartzen, bat ere sartzen ez dela ez esateagatik, baina kontakizunak orokorrean ematen digun irudia zera da, grebalariak modu ordenatu eta disziplinatu batean ibili zirela, eta ez prentsa kontserbadoreak Iraultzari buruz ematen zuen irudi kaotikoaren arabera.
‎Bost lagunek eroan dituzte Nuño Enriquez eta haren semea Basora, begiak estalita eta eskuak ondo lotuta dituztela. Beste lagun bat San Carlos Misiora joan da, Luzio Agirreri Basora joan ote daitekeen itauntzen.
2012
‎Bi eremu aztergai Baratza ekologikoak herriko bi lekutan jartzea aztertzen ari da udala. Lursail bat San Jose egoitza atzeko eremuan dago, eta bestea Iraeta auzoko futbol zelai inguruan. Etxeberriak adierazi du bi eremuetarako eman dutela izena herritarrek; lehenengoan bost eta zortzi partzela inguru jartzeko lekua dago, eta bigarrengoan 18 partzela.
‎Udalak bi eremu aztertuko ditu baratzak ezartzeko; horietako bat San Jose egoitza atzeko gunea (irudian) da (Ane Olaizola/ Urola Kostako Hitza)
‎Baratza ekologikoak herriko bi lekutan jartzea aztertzen ari da udala. Lursail bat San Jose egoitza atzeko eremuan dago, eta bestea Iraeta auzoko futbol zelai inguruan. Etxeberriak adierazi du bi eremuetarako eman dutela izena herritarrek; lehenengoan bost eta zortzi partzela inguru jartzeko lekua dago, eta bigarrengoan 18 partzela.
2013
‎Jeanne zerbitzari eta neskame lanetan aritzen zen palazio hartan Felix Yusupoff printzearen emaztearentzat, Irina Alexandrovna printzesarentzat. Irina Alexandrovna oso emakume ezaguna zen hiriburu osoan, batik bat San Petersburgoko goi mailako jendearen artean. Oso emakume ederra zen aurpegiz, ospetsuak ziren oso bere figura bikaina, gerri fina, bular oparoak, ile hori luze zaindua?
‎Harekin kausituz gero, ez ziren sinesgarriak izanen gure argibideak. Hiri guztia zeharkatu beharra zegoen Auzo Berriko Karrika Nagusitik Sandu Handiarenera, eta bazen denbora puska bat San Zerningo elizkizuna hasteko. Nekez garbituko nuen neure burua, oren hartan eta leku hartan egonik.
‎Espainiako Gerra Zibilean eta Frantziako Konbentzio Gudan iraun zuen eraikinetako bat San Andres eliza izan zen, alegia, herriaren jaiotza markatu zuen tenplua. Ez dago Eibar inguruko aurreneko kokalekuak noizkoak diren zehazterik, baina bai XIII. mendeko San Andres elizaren inguruko eta haren altzoan hasi zen elizatearen inguruko informaziorik.
‎Oso proiektu handia da eta bi zatitan dago: bat San Telmon eta beste bat Untzi Museoan. Erakusketa hori Pedro G. Romeroren proiektu bat da, bere ikuspuntutik egindakoa.
‎" Zahartua nago eta ilea erabat urdinduta daukat; eta, urteek errurik badutela onartuta ere, nire postu honek eta batik bat San Diegoko arduradun gisa betetzera noan bost urteko epeak erritmoa azkartu dute. Lur hau apostoluentzat baino ez da, eta hemengo jendea ni baino apostolu handiagoen beharrean dago; baina, Jainkoari eskerrak, osasuna badugu, eta probetxuzko gauzaren baterako erabiltzen saiatuko gara, herrenka bada ere". 237 Bizitzaren azkenetan dagoen norbaiten hitzak dirudite, eta hala ere, eskutitza idatzi zuenean, 1782an, Lasuenek 46 urte baino ez zituen.
2014
‎193 A. Schweitzerrek ridikulizatzen duen puntu bat San Joanen ebanjelioa lehen mailako dokumentu historikotzat hartu izatea da, eta horretarako Renanen, arrazoiak?, ik., loc. cit., 209 eta hurr. Hain zuzen horixe goratzen zion A. Villasantek (loc. cit., 32): –Garai artako razionalistek ia ao batez Joanen ebanjelioa zokoratu egiten zuten, historia aldetik batere baliogabekotzat joaz.
‎Algortako Tamarises hotelean egon ziren Ingalaterrako selekziokoak munduko futbol txapelketaren hasieran, lehenengo hiru partiduak San Mamesen jokatu zituztelako, Bryan Robson, Kevin Keegan. Hogeita zazpigarren segundoan sartu zion Robsonek gola Frantziari, munduko kopen historian golik goiztiarrenetako bat San Mamesen. Azpimarratu egiten da oso nazionalista gutxi dagoela munduan, baina asko estimatzen dira selekzioak gero.
2015
‎Hau da, auzo bakotxarentzat bat: bat Geldokoentzat, beste bat Dañoetarako eta beste bat San Antolinerako. Eta iraun eben, ez dakit zenbat denpora, baina han iraun eben.
‎Bere garaiko teologo eta espiritualen artean zabal zebiltzan iritziez ari da; hauetako bat San Pedro Alcántarako zen; honek gutun bat idatzi zion Teresari esanez, harriturik zegoela, honek (Teresak) letradunen eskuetan jartzen zuelako letradunei ez zegokiena, perfekzio bizitzako gauzak perfekzio hori bizi dutenekin bakarrik tratatu behar baitira bere iritziz.
‎Asko eskatu diogun Jainkoari ongi egon dadin. Menbrillo batzuk bidaltzen dizkiot, berorren giltzariak kontserba ditzan eta jatordu amaieran jan dezan, eta marmelada kaxa bat, eta beste bat San Josereneko priore ordearentzat, ahulezia handiak izaten dituela baitiost. Esan biezaio jan dezala, eta berorri eskatzen diot ez emateko hortik inori, nire izenean jan dezala baizik; eta amaitzen denean, jakinaraz diezadala, hemen merke baitago eta ez baita komentuko dirutik erosia; aita Graciánek agindu zidan obedientziaren pean egin ohi nuena egiteko, nik nuen ahalmena ez baitzen niretzat, Ordenarentzat baizik.
‎Azaroaren 3a.Langile mordo bat San Kristobalen lubakiak zabaltzen ari zela ikusita, jeneralak su egitea agindu du lan horiek galarazteko. Baina proiektila heldu denerako babesturik zeuden karlistak, tiroa ikusi eta lurrera egotzi ondoren.
‎Joan den egunean zure gomuta etorri zitzaidan zuzenean, zeren Donibaneko Zabalgunean, Antso Azkarraren hiribide ondoan (serietik fuerakoa), eraikitzaile dinamikoak hiru etxetto haien baratzez isolatu egin dituzu hamalau solairutako blokeen artean. Hiruetariko bat San Joan tabernaxka duzu, ezagutua dukezu ausaz, igel jokoa daukana. Auzoak hor zutuzun, eta brontzezko txapen hotsa entzungai zuzun errotan edo igelaren ahoan.
‎Seme bat aritua zaio Donibaneko Arin taldean. Semetxi edo semeso bat San Mamesen ariko menturaz?
2016
‎Zergatik da beharrezkoa Emakumeen Etxe bat San Frantziskon?
‎«Etxabek eskatzen didanean arraunlariak behar dituela, nire taldekoak prest izatea izango da nire lana. Hori da niretzat emaitza».Abiatzera doa, hortaz, aro berri bat San Juanen. Dena ondo jarria eta antolatua dagoela ematen du.
‎Badira batzuk T. n. Nik hauek dauzkat kontrolatuak: bi edukiontzi (bat urdina, beste bat horia) Zumakarregi kalean, postontzi bat Hiruki Plazan, Kutxako kutxazain bat San Inazio kalean, kondoi banatzaile bat Orreaga botikan, tabako makina bat Tolstoi tabernan, kutxazain automatiko bat Veleta lurrazpiko aparkalekuan eta opiltxo makina bat Anbulatorioan. Baina gehiago ere izango dira, noski.
‎Burgosko alkintran egileekin eta gurdi zaleekin. Sakanako jende askorekin dagoeneko harremana badutela gaineratu zuen, “pila bat San Juan baleontzia ikusten egon da. Harreman horien bitartez, ausartuko nintzateke esaten San Juanen familia sortzen ari garela.
‎Eta gero, xerra bat San Franciscon.
‎Selauru hustea Ibarrungo plazan maiatzaren 16an: Mendekoste biharamunean iraganen da selauru huste bat San Josepe eskolako burasoek antolaturik. Orain modan den ekitaldi hori arrakasta handituz dabil, sal-erosketa mota hori biziki preziatua delakotz.
‎Erramuko mezak izanen dira larunbat aratsean 19:00etan Uztaritzen; igandean 8: 45etan Arruntzan eta Jatsun; 10: 30etan Larresoron eta Uztaritzen. Mezen ondotik bixkotxa saltze bat San Frantses kolegioaren fagoretan. Asteartean 20:00etan komentuan barkamenaren ospakizuna.
2017
‎Hartarako edireten da beste bat san Jeronimo baitan (ikus Quaestiones Hebraicae, super hunc locum), eta, ene ustez, ez gaiztoa.
‎Arabaren mugan, karaun esaten da gaur egun Oñatin. «Artzie» otzara moduko bat san, garaue ta lekie apartatzeko erabilltte sana? «artza» otzara moduko bat zen, garaua eta leka bereizteko erabiltzen zena? [Otzara, saskia] | Lepo aldie garaues beteta euken, lepo aldea garauez beteta zeukan?
‎Hegazkin bat San Josep lizeoan Urte bat huntan, Hazparneko San Josep lizeoan hasia zen bi lekutako hegazkin baten muntaketa, lekuko ikasle eta erakasle batzu elgarretaraturik Angeluko" Aeroclub basque" taldeko kide zonbaitekin. Hegazkin horrek egin du bere lehen ateraldia eskolako jolastokian juanden martxoaren 17an.
2018
‎Berotuz doa. «Edo zergatik ez egin performance bat San Ferminekin eta hiriaren ikono desberdinekin islatzeko gure garaiko gizarte atomizatu, indibidualizatuak...». Alkateak bekaina altxatu du. «Errespetu instituzionaletik, hiri hau ez dago oraindik prestatua halako ezertarako».
‎San Juan plazako oroitzapen bat da, udaletxe aurreko plazakoa. Huraxe izaten da jaiaren eremu garrantzitsuenetariko bat San Martzial egunean; hantxe batzen dira tropak. Orain urte pare batekoa da pasadizoa:
2019
‎Hemen esaten da hauek izan zirela San Antoniok, bizirik zegoela, egin zituen mirakulurik garrantzizkoenak, baina hil eta gero ere zenbatu ezin ahala mirakulu egin zituela, eta hain kalitate handikoak non ez baitaude zorretan, gaur den egunera arte, bere presentziaren bidez eragin zituenekin, paper honetan horietako bat aipatzen da, esan den guztiaren frogagarri, eta honako hau da, San Antoniok bere debotoa zen emakume antzu bat emankor bilakatu zuela, eta itxura gabeko puska batez erditu zelarik, izaki dotore bihurtu zuela, hala mirakulu erdia baizik ez zena mirakulu oso bilakatu zuelarik. ...enaren arabera, portugaldarrenean, Eta gero, Gero bi hitz motelak zaldunaren hilobira itzuli zitunan, lehen baino debozio handiagoarekin, hau litekeena baldin bada, baina beren otoitzak otoitz galduak izan zitunan, bizi guztirako hitz motel gelditu baitziren, eta horrek ez gintizken horrenbeste harritu behar, zeren, bistan denez, mirakulu kontuetan ezin baitaitezke alderatu Henrique zalduna delako bat San Antoniorekin.
‎lankidea besterik gabe agurtu ala bere bihozkadari kasu egin eta alarma jo?. Prestatu patruila bat San Pedrora bidaltzeko. Baliteke behar izatea.
‎Bueno, ezin da zerrenda dena aipatu. Esan, Araban bakarrik, 35 elizetan eta parrokiatan dagoela aldareren bat San Martin bertan dagoena; eta beste 13 ermitatan. Gipuzkoan 14 parrokia eta elizetan, eta beste 13 ermitatan.
2020
‎Soldadu kopuru honi gehitu zitzaizkien Donostian babestu ziren Foyren dibisioko zazpiehun gizonak. Defentsarako batailoi bat San Bartolome komentuko gainean kokatu zuen, berrogei bat soldadu Santa Katalina zubia babesten eta hogeita bost gizon Santa Klara Klara uhartean bertako kapera gotortu ondoren. Donostia gotortuan babestu aurretik, harresietatik kanpo zeuden San Martin eta Santa Katalina auzoak errearazi zituen.
‎Otsailaren 21ean, Alde Zaharreko kalejira batean, Poliziaren furgoneta bat San Frantzisko plazan sartu zen abiada bizian, eta 14 urteko neska bat harrapatu zuen, lekukoen arabera; komisariatik pasatu ostean, gaztetxoa erietxera eraman zuten. Astebete egin zuen ospitaleratuta.
‎Beste moldaketa batzuk ere egin dituzte Basurtun, eta, adibidez, joan den asteartetik indarrean dago aparkaleku berezi bat San Mames inguruan, soilki Basurtun aritzen diren osasungintzako langileek erabiltzekoa. Ospitalearen barruan, zereginak berriro banatu dituzte:
‎Alde Zaharreko lau gazte deklaratzera deitu dituzte irailaren 17an. Aurtengo inauterietan, poliziaren furgoneta batek hamalau urteko gazte bat San Frantzisko kalean jarraitu eta harrapatu ostean sortutako gertaeren ondorioz, desordena publikoak eta kalteak eragitea egozten dizkiete lau gazteei. Poliziaren oldartzearen ondorioz, hamalau urteko gaztea, lehenengo, komisaldegira eraman, eta ondoren, ospitaleratu zuten pelbisean fisura bat zuela.
‎Psikiatraren bloga itxi zuen. Sarari otu zitzaion berak iraganean jasandako hitzak aditzen ariko zela une horretan pazienteren bat San Damian Klinika Sendategiaren eraikin berrian. Halaber, galdetu zion bere buruari nolatan laga zien pantailatxoan irakurritako zuri beltzeko eskuorri zahar bateko hitzei bere baitarako bidea hartzen, nolatan gela huts haren erdian egonda jantzi zituen aspaldiko jakak.
‎Paperak partitzeko ere kale bakoitzean arduradun bat izendatu genuen: bat San Bartolomen, bestea Errosarion, San Frantziskon… Egin genituen merkatarien arteko afari batzuk giro onean, denok elkartuta, jendeak ez zuen sinesten, “dendariak bat eginda? ”. Gerora, ahalegindu ginen tabernariekin ere elkartzen, baina ez zuen funtzionatu.
2021
‎Miguel Martinek, Donostiako Jazzaldiaren zuzendariak, aurtengoa abeslarien eta pianisten jaialdi bat izango dela esan zuen BERRIAn. Hasteko, egunero antolatu dute piano kontzertu bat San Telmon, 11:00etan. Gaur, Franco D' Andreak abiatuko du sail hori, eta haren atzetik iritsiko dira Marcin Masecki, Marco Mezquida eta Iñaki Salvador.
‎Gainera, proiektu arkeologikoaren helburuetako bat San Pedro Askuren oroimenerako gune bihurtzea da, ezagutza zientifikoaren eta giza eskubideen sustapenaren ikuspegitik pedagogia publikoa lantzeko. Irteera Josu Santamarina Otaolak gidatuko du, Euskal Herriko Gerra Zibileko Paisaiaren Arkeologiari buruzko doktorego tesia amaitzen ari den EHUko ikertzaileak.
‎Erritu gutxi daude emakumeak protagonista dituenak. Haietako bat San Joan Kantaita da. " Berezia da protagonismoa izatea, eta aztertu nahi izan nuen zergatik duen emakumeak protagonismoa erritu horretan".
‎Drone bat San Mamesen
2022
‎Eguna ohiko ‘moxkor salda’ ederrarekin bururatuko da. Zorionak eta mila esker handi bat San Frantziskoko laguneri, etxe hau sortu eta biziarazi duteneri; elgarretaratze hau 40 urtez prestatu duteneri, eta urteotan euskal kulturaren suia elikatu duten guzieri, gure kulturaren taupada baitira.
‎Aho tik sartzen dugun haizea, esan nahi da. Orixe idazle eta maisu handiak ere ho nela itzuli zuen pasarte bat San Agustinen Aitorkizunak obran: " Ats egin duzu ta arnas artu dut, Zu zaitut arnasten".
‎Beste gau gogoangarri bat San Mamesen, eta Athletic Espainiako Kopako final laurdenetan dago, Bartzelona kanpoan utzi ostean (3). Zuri gorriek kanporaketak gainditzerakoan espezialistak direla erakutsi dute azken denboraldietan, eta beste behin berretsi dute.
‎Beste hildako bat San Lazaro egoitzan, baina positibo berri bakarra atzeman dute azken astean
‎Gainera sendatu berrien kopurua (341) atzemandako positiboen kopurua baino handiagoa da. Hildakoei dagokionez, lau lagun zendu ziren COVID, urtarrilaren 25etik otsailaren 1era bitartean; horietako bat San Lazaro egoitzan. Aurreko astean baino hiru egoiliar gutxiago hil dira azken astean Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko egoitzetan.
‎Berenerko bazkide eginda zuzenean egiten da bat San Martingo proiektuko erabiltzaile?
‎Arraunlariei dagokienez, aurreko denboraldiko arraunlari gehienek jarraitu egiten dute, eta taldera batu dira batzuk: bi arraunlari Lapurditik itzuli dira etxera, Getariatik ere arraunlari bat etorri da, eta beste bat San Juanetik.
‎usnaka dabilen txakur bat paseatzen ari den gizon bat da. Pixka bat harago, oinetarainoko sotana daraman apaiz bat San Bieito elizako atea irekitzen ari da– Aitarena oso gogorra izan zen.
‎Non duzue zuek burua? Horrelako txakur bat San Petersburgon edo Moskun azalduko balitz, badakizue zer gertatuko litzaiokeen. Legeari begira geratu ordez, berehala hilko luketela!
2023
‎Norbait GIBduna zela susmatze hutsa aski zen harengana ez gerturatzeko. Lagun bat San Frantziskon [AEB] aritu zen lanean, gizonekin sexu harremanak zituzten gizonentzako laguntza emozionaleko taldeetan. Hemen halakoak behar genituela pentsatuta, GIBdunen eta haien gertukoen laguntzarako elkartea sortu genuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia