Emaitzak: 1
2017 | ||
Hiru laurdenak hasi ziren. Aurreneko nota aditu zen, neurtua eta lasaia, barea eta behin betikoa, isiltasun presa gabea hustuz hurrengo notari tokia egiteko eta hori da jendeak tankera horretan bata bestearen tokian jartzerik | baleuka betiko sugar harrotu bat bezala une batez gailendu eta gero garbiro iluntasun hotzean betiko itzali han etzanda gelditu ordez hamakaz ez gogoratzeko ahaleginak egiten azkenean zedro guztiek Benjyk hainbeste gorrotatzen zuen perfume usain hil bizi hura hartzen zuten arte. Zuhaitz multzoa imajinatze hutsarekin murmurioak oldar sekretuak aditzen nituela iruditzen zitzaidan odol beroaren taupaden usaina sentitzen nuela haragi sekretu gabe basatiaren azpitik betazal gorrien kontra binaka libratutako txerriak ikusiz itsasorantz jotzen parekatuta eta hark esna egon beharra daukagu gaizkia nola egiten den ikusteko pixka batean ez da beti eta nik gizon kementsu batentzat ez du hain luzea izan beharrik ere eta hark hori kemena iruditzen al zaizu eta nik bai jauna zuri ez eta hark gizon bakoitza bere bertuteen arbitroa da zuri kementsua iruditzea ala ez inportanteagoa da ekintza bera baino edozein ekintza baino bestela zinateke egiatan aritu eta nik ez naizela benetan ari uste al duzu eta hark serioegia zarela iruditzen zait niri kezkatzeko arrazoirik emateko bestela ez zenuen zeure burua intzestua egin duzula esatera behartua ikusiko eta nik ez nintzen gezurretan ari ez nintzen gezurretan ari eta hark gizonak berezkoa duen erotasunaren parte bat horrore bihurtzeraino sublimatu nahi zenuen gero egiaren bitartez exortzizatzeko eta nik caddy mundu zalapartatsu horretatik isolatzeagatik zen mundua guri bizkarra ematera behartzeagatik eta orduan haren hotsa halakorik sekula existitu ez balitz bezala izango zen eta hark sekula saiatu al zara bera horretara behartzen eta nik beldurra ematen zidan beldurra ematen zidan berak beharbada eta orduan ez zuen ezertarako balioko baina nik zuri hura egin genuela esaten banizun izan egingo zen eta orduan besteak desberdinak izango ziren eta orduan mundua zalaparta batean urrunduko zen eta hark eta orain beste kontu hori orain ere ez zara gezurretan ari baina oraindik ez duzu ikusten zeure baitan dagoena egia jeneralaren parte hori gizon guztien kopeta baita benjyrena ere iluntzen duen gertaera naturalen eta dagozkien kausen sekuentzia hori ez zara gauza bukatu batean pentsatzen ari apoteosi bati begira zaude zeinetan denbora bateko aldartea simetrikoa bihurtuko den haragiaren gainetik eta kontzientea bai bere buruaz bai haragiaz ez zaitu erabat baztertuko hilda ere ez da egongo eta nik aldi batez eta hark ezin duzu eraman egunen batean ez dizula orain bezala sufriaraziko pentsatzea orain bide onetik goaz badirudi nolabait esateko zuk besterik gabe gauetik goizera ileak zurituko dizkizun esperientzia bat bezala ikusten duzula zure itxura batere aldatu gabe ez duzu baldintza horien pean egingo apustu bat izango da eta zelebreena da gizonak halabeharrez sortua izanik eta bere arnasa bakoitza jokaldi berri bat besterik ez delarik bere kontra trukatutako dadoekin ez diola aurre egin nahi azken apustu horri nahiz aldez aurretik jakin aurre egin diola aurre egin indarkeriatik hasi eta trikimailu ziztrinetaraino doazen bitartekoak probatu gabe ume bat ere engainatuko ez luketen bitartekoak eta azkenean egunen batean nazkak bultzatuta alde itsuaz gora jarritako karta batean arriskatzen du dena gizon batek ez du horrelakorik egiten lehen etsipen edo alhadura edo atsekabezko haserre joeran bakar bakarrik egiten du konturatzen denean etsipenak edo alhadurak edo atsekabeak ez dutela inportantzia berezirik dado botatzaile ilunarentzat eta nik aldi batez eta hark zaila da sinestea maitasuna atsekabea beste asmorik gabe erositako obligazioak direla eta heldutasunera ailegatzen direla nahi eta nahi ez eta inolako abisurik gabe beren jabeagana bihurtzen direla haien tokian une horretan jaungoikoek bidaltzen duten beste edozein gauza jartzeko ez ez duzu horrelakorik egingo konprenitu arte berak ere ez zuela zure etsipen hori merezi beharbada eta nik nik inoiz ez dut hori egingo inork ez daki nik dakidana eta hark uste dut hobe duzula oraintxe bertan cambridgera joatea mainera ere joan zintezke hilabete pasatzera modurik baduzu kontuz ibiltzen baldin bazara sosak bertatik bertara zaintzeak jesusek baino orbain gehiago sendatu ditu eta nik egizu kontu konprenitzen dudala zure ustetan han datorren astean edo datorren hilabetean konprenituko dudana eta hark orduan gogoan izan zure amaren ametsa jaio zinenez gero zu harvardera joatea izan dela eta compsondar batek sekula ez diola dama bati kale egin eta nik denbora batez hobe izango da niretzat denontzat eta hark gizon bakoitza bere bertuteen arbitroa da baina ez dezala inongo gizonek beste bati zer komeni zaion erabaki eta nik denbora batez eta hark denetan hitzik tristeena zen ez da besterik munduan ez da etsipena harik eta denbora bera denbora ere ez den arte izan zena den arte |
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
eduki | 1 (0,01) |
Lehen forma
baleuka | 1 (0,01) |
Argitaratzailea
ELKAR | 1 (0,01) |
Konbinazioak (2 lema)
eduki betiko | 1 (0,01) |
Konbinazioak (3 lema)
eduki betiko sugar | 1 (0,01) |
Urtea
Bilaketarako laguntza: adibideak
Oinarrizko galderak | |
---|---|
katu | "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu |
!katuaren | "katuaren" formaren agerpenak bilatu |
katu* | "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu |
!katu* | "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu |
*ganatu | "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu |
!*ganatu | "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu |
katu + handi | "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu |
katu + !handia | "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu |
Distantziak | |
katu +3 handi | "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu |
katu +2 !handia | "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu |
katu +2 !handi* | "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu |
Formen konbinazioa desberdinak | |
bero + handi | asko | "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu |
bero +2 !handi* | !asko* | "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak |
!bero + handi|asko|gutxi|txiki | "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak |
Ezaugarri morfologikoekin | |
proba + m:adj | "proba" lema eta jarraian adjketibo bat |
proba +2 m:adj | "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat |
bero + handi|asko + m:adi | "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat |
proba + m:izearr-erg | "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta |
Ezaugarri morfologikoak
KATEGORIA
adb | adberbioa |
---|---|
adi | aditza |
adilok | aditz-lokuzioa |
adj | adjektiboa |
det | determinatzailea |
ior | izenordaina |
izearr | izen arrunta |
izepib | pertsona-izena |
izelib | leku-izena |
izeizb | erakunde-izena |
lbt | laburtzapena |
lotjnt | juntagailua |
lotlok | lokailua |
esr | esaera |
esk | esklamazioa |
prt | partikula |
ono | onomatopeia |
tit | titulua |
KASUA
abs | absolutiboa |
---|---|
abl | ablatiboa |
ala | adlatiboa |
ban | banatzailea |
dat | datiboa |
des | destinatiboa |
erg | ergatiboa |
abz | hurbiltze-adlatiboa |
ine | inesiboa |
ins | instrumentala |
gel | leku-genitiboa |
mot | motibatiboa |
abu | muga-adlatiboa |
par | partitiboa |
psp | postposizioa |
pro | prolatiboa |
soz | soziatiboa |
MUGATASUNA/NUMEROA
mg | mugagabea |
---|---|
ms | mugatu singularra |
mp | mugatu plurala |
mph | mugatu plural hurbila |
ADITZ MOTA
da | da |
---|---|
du | du |
dio | dio |
zaio | zaio |
da-du | da-du |
du-zaio | du-zaio |
dio-zaio | dio-zaio |
da-zaio | da-zaio |
du-dio | du-dio |
da-zaio-du | da-zaio-du |
da-zaio-du-dio | da-zaio-du-dio |