2000
|
|
Izan ere, nik uste nuen ezen, etxeko tigrearekin gertatuaren ondotik, ez zeudela etxekoak ezta Urbiaingo herritarrak ere ipuin berrietarako, baina ez, zeren baitzirudien ezen Lutheroren baitan piztu zela piztitzarra, aita Bartolomeren aburuz bai bederen. Eta, baldin zalantzaren bat banuen, ongi bai ongi aditu nion nik aita jesuitari hurrengo igandeetako sermoietan, erraiten eta errepikatzen zuelarik behin eta berriro ezen mastin zuri handi haren baitan inkarnatu eta mozorrotu zela Eislebengo heresea, zeina deabruen printze izendatu
|
baitzuten
han infernuan, Pagabasoko leizean, alegia, eta kalte eta gaitz izugarriak ekarri zizkiela urbiaindarrei, izurri hura lekuko, eta are gehiago ekarriko zizkiela, baldin neurriren bat hartzen ez bazuten. Eta gauza haiek guztiak Urbiaingo parrokiako pulpitutik erraiten zituen igande oroz, Urbiango elizako erretore don Laureano, gizon ezin koldarragoa zena, haren erranetarat zegoenez gero.
|
2004
|
|
–Behin batean, ba omen ziren bi ero, trenbidetik zihoazenak, zerura joateko asmotan, ikusten
|
baitzuten
han, Arizonako desertuan, trenbideak eta zeruak bat egiten zutela horizontean. Eta bazihoazen eta bazihoazen, eta batak besteari esan zion:
|
2011
|
|
Braveheart pelikula esaterako, historia liburu asko baino eraginkorragoa izan da eskoziarren irudia munduan hedatzeko?. Almandoz bera urrutira iritsi da bere lanekin, eta aitortu dit sentsazio kitzikagarria dela ikustea gurearekiko hain kultura ezberdina duen Iran herrialdeak nola hartzen duen aintzat bere obra, Columba Palumbus saritu
|
baitzuten
han. Zuzendariaren aburuz, autore zinema izan daiteke bidea, akziozko zineman, berbarako, esperientzia eta baliabide gehiago dituztelako Hollywooden;, guk geure begirada bilatu genuke, munduan interesgarri egiten gaituena?.
|
2013
|
|
Hierro, Saiz Oceja, Dominguez eta Marey auto batean sartu ziren, eta Amedo eta Planchuelo, beste batean. «Dantxarineko mugara joan ziren denak, aurretik abisua emana
|
baitzuten
han poliziarik egon ez zedin Frantziara lasai pasatzeko. Oinez egin zuten bidea[...], Segundo Marey arrastaka zeramatela.
|
2015
|
|
Eskolapioetan ikasten genuenean bazkaldu ere bertan egiten genuen kanpotarrak ginenok, eta bazkalondoan, ordubete edo gehixeago izaten genuenez arratsaldeko klaseak hasi bitartean, Tolosara jaisten ginen koadrila bat; ez denak, gehienek nahiago izaten
|
baitzuten
han goian gelditu, futbolean jolasten edo. Ni artean ez nintzen gaur bezalako ezkirola, baina eguerdian herrira jaisteak bazuen halako lotura bat norberaren buru osasunarekin, bestela ere nahiko ordu pasatzen baikenuen apaizen eskuetan, libre geneukan aukera bakarrean ere ikastetxe barruan gelditzeko, kirol zelaietan izanda ere.
|
2016
|
|
Gogoa hoztu egiten zait noiz eta gaineratu behar dudan ezen, Calaisera azkeneko aldiz itzuli nintzenean, aita Lorentzoz galdetzean entzun nuela bazirela hiru bat hilabete hil zela, eta, haren nahia betez, lur eman ziotela ez bere komentuan, baizik eta komentuarena zen eta bi legoatara zegoen kanposantu txiki batean. Gogo bizia piztu zitzaidan ikusteko lur eman zioten lekua; eta han, hilobi ondoan eseri eta fraide gaixoak eman zidan adarrezko tabakontzia atera, eta hilobiaren buruan zeuden asun lore bat edo bi kendu nituelarik, zeinek ez
|
baitzuten
han hazteko batere eskubiderik, halako eszenak hain bortizki eragin zien ene sentimenei, ezen negar anpuluak lehertu baitzitzaizkidan hitzetik hortzera. Baina emakume bat bezain ahula naiz; eta munduari erregu egiten diot ez dezala nitaz barre egin, baizik eta gupida izan dezala.
|
2021
|
|
Jendearen ahotan garaiezina zen haren armada, eta aurka egiten zion edonoren zigortzaile ankerra; Alamuteko jendeak nahiago izan zuen borrokarik gabe mogolen errukiaren mende jarri. Zimenduetaraino eraitsi zuten, mogolek nahiago
|
baitzuten
han gotortuko zen inoren beldur ez izatea inoiz.
|
2023
|
|
Ordurako, gerra zela kausa, basamortuan bizi izandako sahararrak hirietan ezartzen joan ziren pixkanaka pixkanaka; hasieran, periferian, haimekin, eta, gero, hirian, etxe xumeetan. Exodo txiki bat egon zen, basamortuan ez zegoena aurkitzen
|
baitzuten
han: lana, eskolak, osasun zerbitzuak, dendak, autoak, tabernak, zinemak...
|