Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2000
‎Eta ez, haiek ez ziren ohartu ere, jakina, hesiaren bertzaldean nengoela, hain zeuden beren ezkutuko eginbeharretarat emanak... Eta, nola ez bainuen nahi ene presentziaz ohar zitezen, hala, ikusi beharrekoak ikusi ondoren, gibela egin nuen, ezkutuan eta isil gordean, berriro logelarantz.
‎" Tentagarriak, zatozte eneganat eta ez iragan aitzinat, zeren ostatu bila bainabilkizue, eta zeren ez baitago zuen besoak baino ostatu hoberik". Eta nik tentazionearen boza aditu nuen, eta, denbora batean bezala, kasik oharkabean, ezetz erran nion neure buruari, edo ezetz erran zidan, hobeki, kontzientzian gorderik nuen harrak eta betiko harrak, zeina, neure iraganarekin hausterat deliberatu nintzenez geroztik, aurizki eta ito nahi bainuen, zeren eta ez bainuen nahi neure etorkizuna eta neure kontzientziaren gorabehera guztiak haren ezezkoek erabakitzea, baina baiezko batek eta mila baiezkok. Eta, beraz, ezezko hari baiezko bat eta mila baiezko zerraizkiola, are gehiago zabaldu nituen begiak...
2005
‎Hala ere, Adelaren ibaia zabala eta sakona zen, eta hondoan zeramana ezin nuen ikusi; biziki kezkatzen ninduen horrek. Idoiari ez nion ezer gehiagorik esan Adelaz nituen kezkei buruz, ez bainuen nahi nire neskaren bizitasuna geldotu, lehendik ere bazeukan-eta nahikoa buruhauste etxean, bere aiurri gozoa ez mikaztea harrigarriro lortzen bazuen ere. Erizaintza Eskolan matrikulatu zen, eta ilusio handiz hasi zituen ikasketak.
2006
‎Une batez muinoan lotu nintzen. Ez luzaz, ez bainuen nahi inork Poliziari dei egin ziezaion, arrotz bat han geldi zegoela eta. Veterans Day!
2010
‎Proletario alienatuaren pentsaera tipikoa, pentsatu nuen, baina ez nintzen ausartu hari aurre egiten, ikusten bainuen nahiko disgustu zeukala bestela ere, nik beste bat eransteko.
2012
‎Eta nik gezurra esan behar, jakina. Ahal nuen denbora gehiena bakarrik pasatzen nuen, ez bainuen nahi inork jatera behartzerik; ez, ez nuen nahi inor kontura zedin ez nuela ezertxo ere jaten. Ezin nuen eraman niri begiratzean jartzen zuten aurpegi patetiko hura; pena eta nazka biak batera ematen nizkiela zirudien.
2015
‎Baina erabakia hartuta neukan, eta, nire bistatik desagertu zirenean, zubia gurutzatu eta pagadiko bidea hartu nuen. Neuk ere poliki igo nuen aldapa, ez bainuen nahi gizonak eta tximinoak ustez ateratzen zidaten aldea txikitzerik eta haiengana gehiegi gerturatzerik, baina gizonaren mugimenduen geldotasuna nitaz jabetu zela sentitu nuen, misterioak eta errotako gizonak nigan sortzen zuen erakarmenak oharkabean haren geldotasuna errepikatzera bultzatuko banindute bezala. Sastraken parera ailegatu nintzenean, gelditu egin nintzen ni ere.
‎Denak bildu eta itzuli nituen presaka zeuden lekura, liburutegiko apalera. Estuturik joan nintzen aterantz, ez bainuen nahi Louisek bere gauzak arakatzen ibilia nintzenik pentsa zezan. Topo egin nuen baina egongelako mahaitxo batekin eta telefonoa atera zen zilipurdika lurre raino.
‎2 Apain janzten hasi nintzen eta itxura onez agertzean atsegin eman nahi izaten nuen, kontu handia izanez esku eta ileekin eta usain gozoekin eta horretarako izan ahal nituen banitate guztiekin, eta asko ziren, oso txukuna bainintzen. Ez nuen asmo txarrik, nigatik inork Jainkoa iraintzerik ez bainuen nahi. Urte askoan iraun zidan gehiegizko garbitasunaren ardura biziak, baita ez zirela inola ere bekatu niri iruditzen zitzaizkidan gauzak ere.
‎Orduan ez zuen oraindik eskumenik Andaluzian baizik, Beasen zela dei egin baitzion Nuntzioak beragana, eta orduan eman baitzion Gaztelako Probintziako fraide eta moja oinutsentzat. Hainbestekoa zen nire espirituaren poza, non egun haietan ez bainintzen asetzen gure Jaunari eskerrak ematen, ezta ez bainuen nahi beste gauzarik egiterik ere.
‎5 Nola dago kondesa?, eta korrejidorearena? Jakin beza nire partetik, eta esan biezat; nik berorren ahizpa nola dagoen idatziko diot, hori jakin arte ez bainuen nahi Navarrori bidaltzerik, zerbaiten berri eman diezaion. Bihar gogoratzen banaiz, honek eramango ditu hamasei errealak, gaur ere ahaztu egin zait-eta.
2016
‎Oherakoan La Fleurrek pozik asko lagunduko zidan eranzten; baina nola ez bainuen nahi halako gizaseme zintzo batek nire masailean ikus zezan bihotzekoak jotzeko moduko deusik ere, inoren laguntzarik gabe oheratuko nintzela esan nion, eta arren eskatu nion berdin egin zezala berak ere.
‎Gero, sutondoan utzi ninduzunean, neure ahulezia gora-behera, pentsatzen jardun nuen. Estrategia baten arabera jokatu behar nuen, ez bainuen nahi etxean jakin zezaten hemen nengoela eta ez lan bidaian. Egun batez berandutzea ez zen problema handia, nolabait justifika nezakeen; alabaina, jakitun nintzen atentatu bat jasan nuena, eta polizia tartean sartuz gero, ondo agerian geldituko zela hemen izan nintzela asteburuan.
2017
‎Aitzinetik banekien ez nintzela gustatuko eta hala hala gertatu! Funtsean, hirugarren ezkontza zen, horrela, azken momentu arte dudan egonik, erdi bortxaz nindoala... ez bainuen nahi ezkon-berriek eta bereziki herriko haien familiakoek gaizki har zezaten ene errefusa...
2018
‎Eta barre murritz bat erantsi nuen azalpenaren ondoren, argi adierazteko ateraldi bat izan zela, ez bainuen nahi Farraday jaunak bere berezko jolasgura ezkutatzerik ustezko begirunearen izenean.
‎Nire emazteak ipiniko lukeen aurpegia akordutik uxatzen ahaleginduz, Btwinaren aurreko gurpilaren ondoan disimulu handiz makurtu, balbulari estalkia kendu, eta aire pixka bat atera nion. Ez zen asko izan behar, ez bainuen nahi erroberak itxura hustuegia hartu eta jabea berehala ohar zedin, handik ateratzean: gutxienez metro batzuk korritu behar zituen zerri horrek biraoka hasi aurretik.
2021
‎Lehertuko nintzen, bestela! Hamabiak jo arte itxaron nuen, ez bainuen nahi inorekin gurutzatu, ezta ezein bizilagun zororen nerbioak dantzan jarri ere. Baina zerbait egin behar nuen, erotuko ez banintzen.
‎–Ba, nire Virgilio horrekin ari nintzen, eta bertso batekin eskua probatzea pentsatu dut, ez bainuen nahi... O, zera, ia ezinezkoa da gauza eder bat irakurtzea gauza eder bat egiteko gogoa sentitu gabe.
‎Françoise Polonian jaio zen, baina bere pauso alderraiek Parisera eraman zuten, eta han liburu saltzailearen ofizioa eta haren sotiltasunak ikasi zituen(" Irakurlearen izaeraz, aldarteaz edo pentsamenduaz jabetzeko, aski nuen erreparatzea norbaitek nola hartzen zuen liburua ia samurtasunez, edo nolako leuntasunarekin pasatzen zituen orrialdeak, edo nolako errukiaz irakurtzen zuen, edo nola zebilen laster orri pasaka, arreta galdurik, eta nola uzten zuen liburua berriz nolanahi mahai gainean, orri mutur delikatuak hondatuz zenbaitetan. Zuhurtziaz, nire ustez irakurlearentzat egokia zen liburua haren eskuan jartzera ere ausartzen nintzen, ez bainuen nahi nire gomendio batek eragin handiegirik izaterik. Bere gustukoa iruditzen bazitzaion, ni pozez zoratzen nintzen").
2022
‎Basora jo nuen deliberatuki bizi nahi nuelako, bizitzan funtsezko diren gauzei bakarrik erreparatuz, eta ikusi nahi nuelako ea gai nintzen hark irakasteko duena ikasteko; ez bainuen nahi, hiltzerakoan, ez naizela bizi izan konturatzea. Ez nuen bizi nahi bizitza ez dena, hain maitea izanik bizitza; ezta etsitzea ere, premiazkoa ez bazen behintzat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia