2000
|
|
Ongi oroitzen dut, konparazione, nola, presondegian sartu aitzin, usna onekoa nintzen, eta nola, halatan, sartu berrian kiratsa aditzen nuen eta kiratsaren aditzeaz erraiak nahasten zitzaizkidan, artean sentikor nintzelako; ordea, handik denbora baterat, hainbertzeraino eratxiki zitzaidan kirats hura neure azalerat eta neure baitaren baitarat, non usaindu ere ez
|
bainuen
egiten, hain bihurtu zitzaidan usain hura ohiko eta azturazko. Zeren kirats hura baitzen ene egunorozko airea, eta kirats hartarik bizi beharra nuen, aire hartaz bertzerik ez balego bezala.
|
2006
|
|
Bestalde, egun haietan banuen aski zer egin bestela ere, zure gutun haietaz pentsatzen jartzeko. Ez eginkizun pila elkartu zitzaidalako, bat eta bakarra
|
bainuen
egitekoa: lan bat bilatzea, nire karrerarekin zerikusia zeukana, ahal zela.
|
2012
|
|
Bizilekuari ez nion atea jarri sarrera gisa, hesi gainetik sartzeko erabiltzen nuen eskailera motz bat baizik. Ni barrura sartu ondoren, eskailera jasotzen nuen, eta era horretan erabat babestua geratzen nintzen hesi barruan, eta, nik uste nuen bezala, mundu osotik gotortua; horrela lasai egiten nuen lo, bestela ez
|
bainuen
egingo, nahiz eta gero ikusi ez zegoela ustez arriskutsuak izango ziren etsaien kontra neurriak hartzeko premiarik.
|
|
Legea bezalako zientzia batean ez nengoela oso jantzia baieztatu nion jaun ohoragarri hari, egin zidaten zenbait bidegabekeria medio alfer alferrik abokatuak kontratatzea baino ez
|
bainuen
egin; halere, asebeteko nuela haren jakin mina ahal bezain ongi.
|
2013
|
|
–Atzo ez
|
bainuen
egin, zerbaitez ohartarazteko tenorea dut, Mailu. Gure artean gelditzeko etorri bazara, ez erran inoiz Nafarroako errege Henrike Borboikoaz ari zarenean.
|
2019
|
|
Hogeita hemeretzi urteko emakume batek hau idatzi zion Janeti, atsekabeturik abandonatua izateagatik, bost urtean bere lanetan partaide gisa aipatu zuen literato batek utzi zuenean: . Halako bizitza aberatsa zuen, eta hain zen tiranikoa, non hartaz arduratu besterik ezin
|
bainuen
egin, beste ezertan pentsatu gabe?.
|
2021
|
|
Lehen aldia zen kontu horiek inori kontatzen nizkiona, eta ohartu nintzen heldu batek bezala hitz egiten niola eta heldutasunak horrelako zerbait izan behar zuela erabaki nuen, iraganera begira jarri eta oroitzapenak trumilka datozela ohartzea alegia. ...gorputz biguna nire bularren kontra estutzen nuela Jean Pierreren gorputz hezurtsuaren oroitzapena etorri zitzaidan gogora, baina orain beste mutil bat, orain François gustatzen zitzaidala esan nion, hori ere lehen aldiz, inori ez bainion halakorik kontatu, eta, behin nire oroitzapenak kontatzen hasita, haurtzaroraino joan nintzen eta gure aitari buruzko batzuk berritu nituen, amaren aipurik ezin
|
bainuen
egin, ezta nirearenik ere, eta aita kanpotik zeinen gizon lehorra eta gogorra zen agertu nion Maddiri, adierazpenetan urria alegia, baina aldi berean ustel hutsa eta sentibera barrutik, eta, haren ahotsa imitatuz, aginduak nola ematen zituen kontatzen hasi nintzelarik, nola diren gauzak, neskatoak beste behin irribarre murritz bat egiten ote zuen iruditu zitzaidan. Umeak ginenean tarteka, oso tarteka, jostailuak egiten zizkigula ere kontatu nion, egurrezko panpinak neskoi, eta haientzako soinekoak josten zituen ahizpa zaharrenak orain Coco Chanelentzako lan egiten zuela Biarritzen gogorarazi nion eta berak zeramanaren antzeko soinekoak josten zituela.
|