2000
|
|
Baina Mattinekin nituen harremanetan, ni nintzen beti galtzeko, zeren, oratoria eserzizio haietan ere, oro har, hura
|
baino
trebeagoa nintzen arren, iduriz bainintzen trebeago: izan ere, gero, bizitza errealean, nik erabil nitzakeen mila hitzen aitzinean, Mattinek bakarra edo bakar batzuk erabiltzen zituen, guztiz mintzen nindutenak eta bere mihi ahalkegabeaz jaurtikitzen zizkidanak, ene hitzen kolpatzeko, desegiteko eta xehetzeko, nola okilak enborra, halako suertez, non azkenean bere hitz edo erran bakar hark ene argumentu guztiek baino gehiago balio izaiten baitzuen, nihaur haserretzen, jauzten eta enkoniatzen nintzelako, finean, ez hura...
|
2006
|
|
–Izanen da bazterretan ni
|
baino
trebeagorik. Etxeberri bera... edo bertze ministro euskaldunen bat –ausartu nintzaion.
|
2009
|
|
–Ni ez naiz osaba Ismael eta ez naiz izango. Bestela esango nizuke usoak eta oilagorrak eltzeitsu hegalariak balira???, beste ehiza mota askotan trebea
|
baino
trebeagoa baitzen Domingo, intsektuak harrapatzen eta akabatzen, esate baterako, edo Regina enea inguruko harresiguneetako sugandilak, hari lakio batekin bereganatzen zituenak?, Regina enetik tiragomarekin ateratzen ez zenean, zaletasun hura gerokoa izan zen, halere?, hiriko kale utzietako arratoiak helburu.
|
|
Pater Noster, Ave Maria, Salve Regina, Ego Peccator... Henrike ni
|
baino
trebeago agertzen zen, baina horretan merezimendu handirik ez zuen, ez baitzituen bere gogotik ezabatuak papista zeneko denborak. Halako abantailarik izan gabe ere, horri abantaila erraten ahal bazaio?, nire buruak leku egin zion hitz sorta arrotzari.
|
|
" Ni ez naiz osaba Ismael eta ez naiz izango. Bestela esango nizuke usoak eta oilagorrak eltzeitsu hegalariak balira..." –, beste ehiza mota askotan trebea
|
baino
trebeagoa baitzen Domingo, intsektuak harrapatzen eta akabatzen, esate baterako, edo Regina enea inguruko harresiguneetako sugandilak, hari lakio batekin bereganatzen zituenak..., Regina enetik tiragomarekin ateratzen ez zenean –zaletasun hura gerokoa izan zen, halere–, hiriko kale utzietako arratoiak helburu.
|
2012
|
|
Orduan bururatu zitzaidan, beharbada, animaliaren larrua modu batera edo bestera baliagarria izan zitekeela guretzat, eta erabaki nuen, ahal izanez gero, piztia larrutzea. Beraz, biok lanari ekin genion; Xury, ordea, ni
|
baino
trebeagoa zen lan horretan, nik ez bainuen batere ongi asmatzen. Egia esateko, egun osoa eman genuen lanean, eta azkenean animalia larrutu genuen erabat; eta ontziko gelaren gainean zabalik utzita, eguzkiak bi egunetan erabat lehortu zuen, eta handik aurrera gainean etzateko erabili nuen.
|
2014
|
|
edo frantsesez zekièn espioi baten bila. Aukera hura, hala ere, ez zegoen guztiz baztertzerik, Beñatek bai baitzekien boterea trebea
|
baino
trebeagoa izan ohi dela biderik bihurrienak baliatzen ere, eta horrela, zuhurtasunez, erdibideko erantzuna eman zion Beñatek:
|
2016
|
|
Argi dago, beraz, erregimenak eskarmentu handia daukala nahi duena lortzen, kosta ahala kosta. Eta mahai gainean eztabaidatzen dena gustuko ez badu, inor
|
baino
trebeagoa dela mahai azpian negoziatzen.
|
2017
|
|
Azal kolore jakin bateko jaiotzen bazara, horrek ez zaitu biologikoki beltz (beltzaran, etab.) bilakatzen, sozio ekonomikoki beltz baizik, izan ere, kategoria sozio-politikoa da arraza. Patriarkatuaren kasuan (hau da, gu geu bizi garen gizarte sistema, nahiz eta autore hauek modu sistematikoan ez aipatu), gizon zuriek soldata handiagoak eta izen ona dauzkate, haiek kudeatzen dituzte sistema politikoa, finantzarioa eta juridikoa, haiek kudeatzen dituzte bankuak eta enpresak, eta ez preseski emakumeak edo beltzak
|
baino
trebeagoak, azkarragoak edo arrazoimen handiagokoak direlako, baizik eta zakilarekin eta azal kolore jakin batekin jaio zirelako. Eta zakilak (edo azal kolore jakin batek), sistema patriarkal batean (edo sistema arrazista batean), zenbait pribilegio eskuratzeko aukera ematen dizulako, hala nola emakumeei baino gehiago ordaindu diezazutela (eta AEBetan beltzei baino gehiago, eta Turkian armeniarrei baino gehiago, eta Espainian eta Frantzian marokoarrei baino gehiago), hala nola herrialdeak eta bankuak goberna ditzazula, bai eta zeu izan zaitezela historiaren, jakintzaren eta zientziaren protagonista, emakumeak ez bezala (edo AEBetako beltzak, edo Turkiako armeniarrak etab. ez bezala).
|
|
Hori diostazu, anaia maite horrek, hitz leunagoz, esamolde gozoagoz, arrazoibide egokiz eta aipu dotorez jantzirik. Beti izan zara ni
|
baino
trebeago burutazioak bata bestearen ondoan txukun paratzen. Ni, berriz, ezagutzen nauzu, etorri ahala pasatzen nituen denak paperera, zirenak eta ez zirenak, egokiak eta baita agian isildu beharrekoak ere.
|
|
Astakilo samarra baitzen Juanmartin, astakilo hutsa askoren iritziz. Baina, astakiloa izanagatik, edo horrexegatik beharbada, beste inor
|
baino
trebeagoa zen bizikleta gainean; inon diren akrobazia guztiak egin ohi zituen: eskurik gabe ibili, aulki gainean zutik, atzerantz begira, pedalei eskuekin eraginez...
|
2018
|
|
Batzuetan berak egiten du janaria, beste batzuetan nik. Ez naiz sukaldari txarra, eta bera
|
baino
trebeagoa naiz jada plater batzuk prestatzen. Ardo botila bat irekitzen dugu, eta batzuetan baita hustu ere.
|
2019
|
|
Biharamunean, nahasi samarturik joan nintzen bulegora. Eskuak erakutsi zizkidan, nik eginiko harramazkez josiak[...] Eskatu zidan maizago elkartzeko[...] Amore eman nion, ez oso lasai, baina jakin minez beterik[...] Nire sexura hurbiltzen zenean, atzera egiten nuen lehengo tokira itzultzeko, baina behin, ni
|
baino
trebeago, gainean jarri zitzaidan, eta hatza sartu bide zidan baginan. Negar egin nuen minez.
|
|
Mogueimek dio, gauaren isilean izan zen, egunsentira arte zain egon ginen, sakan estali eta ezkutuan, hiritik hain gertu non harresiko zaindarien oihuak entzuten baikenituen, zaldiak uhaletatik heldurik geneuzkan, irrintzirik egin ez zezaten, eta ilargiaren aldia iritsi zenean, kapitainek ulertu zutelarik zaindariak erdi lo zeudela, denok lekuak hustu genituen, sakanean morroiak zaldiekin baizik ez ziren gelditu, eta bidexka harturik Atamarmako iturriraino iritsi ginen, iturriari izen hau eman zioten bere ura goxoa delako, eta pixka bat harantzago joanez harresira hurbildu ginen, baina justu une hartan erronda pasatzen ari zen, eta ezinbestean geldi geratu behar izan genuen, berriz ere, isil isilik gari alor batean, eta nirekin zeuden guztien buru egiten zuen Mem Ramiresi ongi iruditu zitzaionean, malda igotzen hasi ginen, azkar azkar, gure asmoa zen zurubi bat lantza baten gainean paratu eta harresian eranstea, baina zorte txarra eduki genuen, edo Txerrenek hala oztopatu nahi izan zuen gure lana, zeren zurubiak irrist egin baitzuen, hots handia ateraz, eta eltzegile baten teilatu gainean erori zen, gu guztiok atsekabeturik eta larriturik utziz, zaindariak iratzartzen baziren ekintza galduko baitzen, kizkurtu ginen, harresiaren itzalari josiak, eta gero, mairuek fitsik ere ateratzen ez zutenez, Mem Ramiresek dei egin zidan, ni bainintzen denetan altuena, eta agindu zidan bere sorbalda gainean igo nendin, neronek erantsi nuen zurubia han goian, gero bera igo zen, ni berarekin, eta gero beste bat, eta besteak noiz igoko zain geundenean zaindariak iratzarri ziren, eta horietako batek galdetu zuen, Menfu, esan nahi baita, Nor dabil hor, eta Mem Ramiresek, arabieraz mintzatzen dena mairua bailitzan, esan zuen errondakoak ginela eta atzera itzuliak ginela hala agindu zigutelako, eta mairua dorretik jaitsi baitzen, burua moztu zion, eta burua kanpora bota genuen, guretarrek seguru jakin zezaten plaza barruan geundela, baina bigarren zaindaria konturatu zen nortzuk ginen eta deiadarka hasi zen, Anauchara, anauchara, beren hizkuntzan Kristauen segada esan nahi duena, ordurako hamar ginen harresi gainean, orduan erronda etorri zen, arineketan, eta alde bietatik labankadak hasi ziren, Mem Ramiresek oihu egiten zuen Espainiako patroia den Santiagoren laguntza eske, eta Afonso erregeak, kanpotik, garrasika erantzuten zuen, esanez, Santiago eta Andredena Maria, lagun iezaguzue, eta hori ez ezik beste hau ere esaten zuen, Hil itzazue denak, ez dezala bakar batek ihes egin, tira, betiko oihuak, bitartean beste aldetik beste hogeita bost guretar igo ziren, ateetara jo zuten hauek irekitzeko asmoz, baina ez zuten lortu kanpotik burdinazko borra bat jaulki zieten arte, horrekin hautsi zituzten sarrailak eta maratilak, eta orduan sartu ziren erregea eta bere gizonak, erregea belauniko erori zen atearen erdian eta Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, baina laster asko zutitu zen, mairuak bazetozelako atea defenditzera, baina hiltzeko tenorea iritsia zitzaien, guretarrek, arrabolaren moduan aurrera eginez, hil baitzituzten, eta horiek ez ezik emakume eta haur asko, baita azienda ugari ere, eta isuri zen odolak ibai bat osatu zuen kaleetan zehar, eta honelaxe irabazi genuen Santarem, bertan izan nintzen, baita hemen nirekin dauden beste batzuk ere. Aipatutako batzuek baietz egin zuten buruaz, zalantzarik gabe edukiko zuten haiek ere zer kontatua, baina beti hitza falta duten horietakoak izanik, lehenbizi nahikoa hitz ez dutelako ezagutzen, eta bigarrenik etortzeko eskatzen dietenean ez direlako etortzen, zeuden bezala gelditu ziren, hau da, isilik eta portugesez mintzatzeko artean beraiek
|
baino
trebeagoa zenari adi, eta barkatu gehiegikeria, munduko hizkuntzarik aurreratuena edukiko baikenuke baldin eta, orain zortzi mende eta erdi, graduaziorik gabeko militar soil batek eratu ahal izan balu halako mintzaldi garbia, zeinean aurkikuntza narratibo zoriontsuak ere badiren, luzea eta laburra tartekatzea, bat bateko etena, plano aldaketa, suspentsioa, are eta ironia poxi begirune gabe bat er... Erreklutetako batek, gerrako esperientzia bakartzat armada pasatzen ikustea zuenak, baina zorrotz eta zentzudunak, guardia zaharreko inork ez zuela mintzatu nahi ulerturik, esan zuen seguru asko denak pentsatzen ari zirena, Nik uste dut Lisboa hezur gogorragoa izango dela, metafora interesgarria, berriz txakurra eta txakurrak harira dakartzana, txakur asko da, asko baina, handik goitik erronka egiten diguten harresi garai eta kementsuei, non armen dirdira eta albornozen zuria antzematen baitira, hortza sartu ahal izateko.
|
|
Bistan da, bestalde, portugaldarrak ez direla erabat basa gai honi dagokionez, azken finean aukerak jende guztiaren eskura dauden baliabideen araberakoak baitira, baina falta dituzte, hau ere bistakoa da, dotorezia eta imajinazioa, mugimendu fina egiteko talentua, suspentsio jakintsurako trebezia, hitz batez, zibilizazioa eta kultura. Inork ez beza pentsa Mogueime, historia honetako heroia izate hutsagatik, beste edozein
|
baino
trebeagoa eta artistagoa denik. Aldamenean Lorençok plazerezko marrumak eta Elvirak oihu egin bazuten, hemen, bi hauek, besteak bezain sutsu ibiliko dira, are, Doroteak bihotzez hartu du bestearen atzean ez gelditzekoa, oparotasunari eta jolasteko grinari dagokienez, eta Mogueimek, gustura dagoenez, ez du isilik irauteko arrazoirik.
|
2021
|
|
Sei urterekin, Tularecito gai zen gizon heldu baten lana egiteko. Haren eskuetako atzamar luzeak gizon gehienenak
|
baino
trebeagoak eta indartsuagoak ziren. Arrantxoan, ondo etortzen ziren Tularecitoren atzamar haiek.
|
2022
|
|
" Zeuk ikusi neska gajoari kale egin nahi diozun" oihu egin zidan komunetik dutxako ura zabaldu aurretik. Ismael beti izan da gauza horietan ni
|
baino
trebeagoa, eta amore eman nuen. Nerabezaroan ere bera zen kuadrillako guztion maite kontuez arduratzen zena.
|
2023
|
|
aski da ezerezkeria bat –begirada bat, iruzkin bat– jo eta bertan eraisteko. Eta euren ziztadatxoekin besteok adoregabetzen, horretan trebe
|
baino
trebeagoak dira Brigitte eta gelakideak. Baina nik ez dut haien gustua egin behar, mutilena baizik.
|