Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2002
‎Bestalde, Txerri Iberikoaren Hazleen Elkarteko (Aeceriber) idazkari teknikoak, Elena Diéguezek, adierazi zuen arazoa kostuen arloko eskumena dela, kalitatean ez baitago halako eskumenik. Hala ere, onartu zuen iberiko puruaren hazleentzako kaltea oso handia dela, imitazioek oso kostu txikia baitute eta benetakoa baino merkeago saltzen baitira. Gainera, kontsumitzailea engainatzen ari da, ez baitaki animalia modu estentsibo edo intentsiboan hazi zen, gehitu zuen.
2003
‎Gainera, erakunde horrek azpimarratzen du beheratutako produktuek salgai egon ohi direnak izan behar dutela eta, era berean, merkealdietako salmenta hasi baino hilabete lehenago establezimenduko izakinen parte izan behar dutela. Horrela, galarazita dago “hondatutako produktuak edo ohiko prezioan baino merkeago saltzeko erosi direnak” merkeago eskaintzea.
2004
‎Jean Ziegler Nazio Batuen elikatze eskubideari buruzko kontalariak atzo salatu zuen Bruselan herrialde pobreek elikagai inportazioekiko duten mendekotasuna eta herrialde garatuetako produktuen lehia desleiala, “beren ekoizpen kostuak baino merkeago saltzen baitituzte”. Genevan biltzen den NBEko Giza Eskubideen Batzordeari urteko txostena aurkeztu ziotenean, Zieglerrek adierazi zuen egoera horren ondorioz “behar beharrezko produktuak tokiko produkziotik kanpo uztea eta nekazarien bizimodua gutxitzea” ekarri duela garapen bidean dauden herrialdeek.
2005
‎Gure arbasoek ez zuten euskara aintzakotzat hartzen, bera ren balioa ezagutzen ez zutelako. Nik ikusi izan dut baserri batzuetan, aspaldiko kutxa zoragarriak, zaharrak zirela eta, errekara botatzen edo ijitoei merke baino merkeago saltzen.
2007
‎Baina “soberakin” hori ez zaio geratzen erakundearentzat, piezaren jabeari ematen zaio. Objektua emandako kreditua baino merkeago saltzen bada, mailegu hartzaileak ordaindu du aldea. Kasuen %95ean, pertsonek berreskuratu egiten dute bahitutako objektua, maileguaren zenbatekoa gehi erakundeak erabakitako interesak ordainduta.
‎Hain zuzen, azken izendatzaile hori burtsako analisten ustez ez da oso gomendagarri egiten aurreztaile txiki eta ertainarentzat. Izan ere, une jakin batean akzioak saldu nahi baditu, agian du saldu, eta lortzen duenean, gehienetan, gaizki saltzen dira, hau da, erositako prezioan baino merkeago saltzen dira. Prezioetan izaten diren aldaketak indartsuagoak izan ohi dira, bai gorantz bai beherantz, beste ekintza mota batzuekin alderatuta, hala nola blue chipekin.
2008
‎Salmenta librearen aldeko lehen eskakizuna 1842koa dugu, Hirurteko Aurrerakoiaren abagunean Jose Joaquín Arano haragi hornitzaileak haragia eta beste gai batzuk libreki saltzeko baimena eskatu zuenekoa937 Ez dakigu eskakizuna zertan gelditu zen. Askoz entzutetsuagoa izan zen 1847an Garamendik eta beste batzuek Buruzagi Politikoaren aurrean erremateen kontra egindako protesta, udala eta errematatzaileak bat eginda zeudela salatuz, eta salmenta librea eskatzeko938 Udalak, aurreko urteetan zehar Eibarren ardoa inguruko herrietan baino merkeago saldu zela azaldu ostean,«, no concibe como estos individuos cacarean tanto el nombre del comun cuando de este modo desconocen sus intereses»939 erantzun zuen.
‎Bastidako golf zelaiaren inguruko eztabaida herenegun piztu zen Arabako Fiskaltzaren erabaki baten ondorioz. Besteak beste, Ignacio Gil Bastidako alkate ohiari lurrak izan behar zirena baino merkeago saltzea egotzi dio. Horrez gain, golf zelaiaren hiru sustatzaile ere salatu ditu, enpresa pribatuetako kideak.
2009
‎Krisi ekonomikoak besterik iragar zezakeen arren, arte garaikidearen sendotasuna erakutsi du Madrilgo Arco azokak, antolatzaileek nabarmendu dutenez. Lourdes Fernandez azokako zuzendariak hedabideen aurrean atzo egindako balantzearen arabera, krisi ekonomikoa ez du nabaritu azokak, salmentak ohiko neurrian mantendu dira ohi baino merkeago saldu dira piezak, baina ohi baino erosle gehiago izan dira, eta bisitariak ere 200.000 inguru izan dira bost egunean, hau da, aurreko urteetan bezalatsu. Hala ere, salmenta datu zehatzik ez zuten aipatu antolatzaileek, galeristek daturik eman nahi ez dutela izaten argudiatuta:
2010
‎Hocevarren ondorioa da edozein modutan honelako enpresari interesatuko zaiola hizkuntza gutxituko ondasunak ekoiztea, hauek hizkuntza nagusiko ondasunak baino merkeago salduko dituelarik.
‎Aurrekoaren ondorioz, orekako ekoizpena zerbait murriztuko da (Q2 tik, Q´2 ra hizkuntza gutxituko ondasunentzat eta Q1 etik Q´1 era hizkuntza nagusikoentzat, hain zuzen), eta eskari funtzioak behartuta, prezioak zerbait igoko, baina edozein modutan, konkurrentzia monopolistakoan aritzen den enpresa honek aparteko mozkinak irabazten jarraituko du. Hocevarren ondorioa da edozein modutan honelako enpresari interesatuko zaiola hizkuntza gutxituko ondasunak ekoiztea, hauek hizkuntza nagusiko ondasunak baino merkeago salduko dituelarik. Erabakiko balu ere prezio bereizketarik ez egitea, bi hizkuntzetako ondasunak salduz hizkuntza gutxituko ondasunen prezioan (bietatik merkeenean), hala ere aparteko mozkinak irabazten jarraituko luke.
2011
‎Eroslea nahasi ez dadin, saltegiek garbi adierazi behar dute zehazki zer janzki edo objektu dauden beheratuak merkealdiagatik, eta zein diren saldoak, eskaintzak edo likidazioak (ohi baino merkeago saltzen diren gauzak, negozioa aldi baterako edo betiko ixtera doazelako).
‎Lanetik datozen diru sarrerak murriztearen ondorioz, gero eta pertsona gehiagok zailtasunak dituzte hipotekaren kuotei aurre egiteko. Hori gertatzen denean, lehenengo aukerak maileguaren baldintzak bankuarekin berriro negoziatzea dira, baina ordaindu ezin dutenek beste erabaki batzuk hartu dituzte, hala nola etxebizitza bankuari ematea, merkatuko balioa baino merkeago saltzea, etxebizitzan interesa duen pertsona bat aurkitzen duten bitartekariekin harremanetan jartzea eta, are, porrotean deklaratzea. Bitartean, diru sarrerak lortu behar dira, bai etxeko gelaren bat alokatuz, bai baliozko objektuak salduz.
2012
‎; beren zerbitzu teknikoek konponduak izaten dira, eta berriak baino merkeago saltzen dituzte.
2013
‎Bi ardatz nagusi ageri dira: batetik, sistema kapitalistaren produkzio ereduaren jasanezintasuna salatzen dute, zentzurik ez baitauka milaka kilometro egin dituzten lehengaiak bertan ekoitzitakoak baino merkeago saltzeak. Bestetik, etiketa ekologikoarekin ere kritiko agertzen dira.
‎Gisa guziez, halako azalpenak beharrezkoak ziren, murrizte erabakiak ez zirelako sekula errazak onarrarazteko. Funtsean, beste aste batez, Frantziako Gobernuak populazioarengan sor zitezkeen kexuen kezka zerbait bazuelako seinale gisa aurkeztu zuen ogia laborariei erosi baino merkeago saltzea. Alabaina, Laborantzako ministroa «ikaran» omen zegoen jendea oldar zedin, bizia sobera kariotzen bazen.
‎Bestelako produktuak Kontu korronteetan, aurrezki planetan eta abarretan aurkezten diren planteamenduak antzekoak dira. libretak … Zigorrak, minusbaliotasunak… Beste kasu batzuetan, penalizazioak aplikatzen dira, edo, are okerrago, inbertitutako zenbatekoa berreskuratzeko, erositakoa baino merkeago saldu behar da produktua. Banku produktu horietan kontu handia izan behar da ezartzen den diruarekin; izan ere, behar izanez gero, diru hori berreskuratzea oso zaila izan daiteke, bai epeei dagokienez, bai erreskateari berari dagokionez.
2015
‎Egia da laborari eta abere hazle ainitz zinez gaizki direla beren ekoizpenekin. Izan haragi ala esne, gosta prezioa baino merkeago saldu behar laborariek. Izigarriko galtzetan, gastuak aldiz beti gorago doatzilarik!
2016
‎Dumpinga: gobernu baten diru-laguntzei, zerga salbuespenei edo zerga arintzeei esker, herrialde batek produktu bat atzerrian etxean baino merkeago saltzea.
‎batek produktu bat atzerrian etxean baino merkeago saltzeari.
‎Aldiz, hiri eta hiribildu handietako pósitoek (Madrilekoa edo Zaragozakoa, adibidez) batik bat okindegien hornikuntza bermatzea zuten helburu nagusi edo, askotan, bakarra (Castro, 1987; Mateos Royo, 2008). Horretarako, uzta ondoren garia merke erosi eta, urtean zehar haren prezioak gora egin ahala, okindegiei merkatuko prezioa baino merkeago saltzen zieten, ogia prezio jakin batean saltzeko baldintzarekin. Hala, hirietako pósitoak prezioen igoera bortitzek kontsumitzaileengan sor zezaketen ezinegona ekiditeko tresna baliotsu bilakatu ziren (Tello, 1994).
‎Estaduak bi miliar xahutu eta, kirolzelai berri egiten edo antolatzen. Denbora berean, behi esnea gosta baino merkeago saltzen baitute milaka laborarik eta zergak pagatzen, normal zauku. Ezetz erranen duzue, bainan telebistari so gaudela, badakigu behazale gehiago eta telebistak diru gehiago sartuko duela sakelan...
2017
‎Maliko andere horrek berak salatu du behi esne errautsak ere ondorio eta kalte berak ekartzen dituela Afrikako herrialde askotan. Nola bizi behar dute han berean esne egitera lehiatzen diren laborariek, gosta saria baino merkeago saldu behar badute beren esnea. Eta bada beste zenbat holako etsenplu, mugasaririk gabeko komertzio libreak areagotzen duenik!
2018
‎1848ko iraultzan elkarren ondoan egin zuten borrokan; hori dela-eta, atxilotua izan zen laguna, eta hiru urte luze egin zituen Mazas presondegian. Azken aldian, behin bakarrik ikusi zuten elkar, eta Leok orduantxe jakin zuenez, Labatek, bizitza aurrera ater  tzeko, etxean bertan saltzen zuen ospitale militar batean lapurtzen zuen morfina, botiketan baino merkeago saldu ere. Arazo bat zegoen, ordea:
2019
‎Auzo askotan espazio horiek ugaritzeak arkupeetako eta billaretako jolas areto tradizionalak aldatzea ekarri du. Areto horietan, normalean baino merkeago saltzen dira garagardoak, eta, oro har, ohikoa da ordainpeko futbolaz gozatzeko aukera izatea, doan eta pantaila handian. Hori guztia, zuzeneko lehiaketetan edo munduko edozein tokitan, futboletik hasi eta Irlandako galgo lasterketetaraino, jokatzeagatik konbinatutako ehunka apustutan dirua arriskatzen den bitartean.
2020
‎Amazonek bertako saltoki batek baino merkeago saltzen duenean, urrezko kaiola berri bat baino ez da eskaintzen ari. Euskal start up berri batek zerbitzu modernotxo berri bat eskaintzen duenean punta puntako marketinarekin eta aplikazio apain batekin, giza balio jakin batzuk eskaintzen ari da egiatan.
‎Lorezaintza enpresa bat genuen koinatuak eta biok, baina itxi behar izan genuen, zorrez itota, zor zigutena zor genuena baino askoz ere gehiago izanik ere. Lanabesak eta furgoneta merke baino merkeago saldu behar izan genituen, Kutxarekiko zorrak kitatzeko; eta, azak ontzeko, kredituak gora eta gora hasi ziren. Motz gelditu zitzaigun guztiz Lupek udal turismo bulegoan irabazten duen soldata.
2021
‎Riberak zehaztu zuen enpresa edo teknologia jakin batek gasaren igoerari esker irabazi handiagoak lortzen dituen kasuetan bakarrik aplikatuko dela minorizazioa, eta irailaren 16a baino lehenago sinaturiko kontratu finkoak salbuetsita daudela, egun hartan sinatu baitzen minorizazioa arautzeko dekretua. Horiek hala, konpainiek energia erosi zutena baino merkeago saltzeko arriskua saihestuko dute.
‎Espainiak jada erreformatu du zerga kalkulatzeko modua, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako arauei dagokie orain. Dena den, foru ogasunek jada egina zuten moldaketa handi bat, 2017an erabaki baitzuten zergarik ez kobratzea etxebizitza saltzean irabazirik ez zegoenean; alegia, erosi zenean baino merkeago saldu bazuten.
2022
‎Emaitza larria da: orokorrean kostu prezioa baino merkeago saltzen dituzte barazkiak baratzezain ekologikoek, 27 orriko koadroan ikus daitekeenez. Edozein azokatara joanda aurkitzen ditugun prezioak zehazteko, bi erreferentzia ematen ditu ikerketak:
‎garraioaren kostuak izugarri handitu dira, itsasontziak eta haien kargamenduari aseguruak egiteko arazoak hedatzen ari dira, eta operazioak itxi ahal izateko segurtasun txikia dute bi aldeek. Horren ondorioz, upela Brenta baino merkeago saldu arren, ekoizle errusiarrak arazoak izaten ari dira erosleak aurkitzeko.
‎Berez, gerra hasi zenetik petrolio gutxiago erosten ari zaizkio Europako konpainiak Errusiari, eta Uraleko upela —Errusiako petrolioa— Brent upela baino merkeago saltzen ari dira orain, erosleak erakartzeko. Asiara begira ari direla onartu du Aleksandr Novak Errusiako lehen ministrordeak, baina Moskuren datu ofizialek diote Europara doala oraindik bere petrolio gehiena:
‎Dagoeneko gehienak irtenak dira hegaluzearen bila, kuota %12 handitu izanaren akuilu itxaropentsuarekin, baina, aldi berean, antxoaren kanpainak utzitako aho zapore gazi gozoarekin. «Gure lonjetan berdela baino merkeago saldu da freskorako antxoa. Kuota guk kudeatu ahal izatea inoiz baino garrantzitsuagoa da», aldarrikatu du Miren Garmendia Gipuzkoako Kofradiako idazkariak.
2023
‎«Etxebizitza inbertsio gisa ikusten da. Behar gorria izan ezean, etxejabeak ez du erosi zuena baino merkeago saldu nahi etxea».
‎Perezek azaldu du: «Etxejabeei asko kostatzen zaie etxea erosi zuten baino merkeago saltzea. Aurrezteko modu gisa ikusten dugu jabetza, eta Euskadin etxeak garestiak dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia