2020
|
|
Bien bitartean, eta benetan diot, zerbait egitearren, hainbeste komediante zein mozkorrante artean erabat ez nazkatzeko, honaino ia indarrez ekarri nauen uholde barruan azkenean ez itotzeko, agian ere bi neskekin berriro topo egin arte denpora alperrik galtzeko aukerarik onena, katedralaren ataurrean antzeztekotan dagoenari adi adi egongo naiz besterik ezean. Badago antzezle pila, gehienak sarebegiz egindako armadurez mozorrotuak, haietako bakan batzuk zaldi gainean, larruzko atorrak zein kapelak janzten dituzten baleztariak eta nire ustez ikuskizunaren nondik norakoak ondo
|
baino
hobeto adierazten dituen banderak eta zutoihal bat airean harro harro eta etengabe astintzen egiten dituzten beste sare begidun batzuk. Haizeak kulunkatzen duen trapu horian azaltzen den arrano beltza antzeman orduko espero zaiguna benetan negar egiteko modukoa izango delakoan behin berriro ahapeka bakarrik esateko gauza naizen zoazte denak pikutara botatzen dut.
|
2021
|
|
Gaur egun, hain zuzen ere, guztiz kontrakoa esatera bultzatzen dituen giro berri honetakoak bezalakoak. Hori dela eta, nire neba ez da etorri, ez da etorriko, nire nebak ezin ditu barkatu, ezin da fidatu euren hitzen zintzotasunaz, benetan pentsatzen dutena esateko ausardiaz, eta edonola ere, badu oso argi orduan pentsatzen zutena, gure aitari buruzkoa bereziki, ondo
|
baino
hobeto adierazi egin zigutela euren mesprezu eta isiltasunaz.
|
|
Berdin gertatzen zait nigana ozta ozta arrapaladan udaletxeko harmailetan behera datorkidan zinegotzi jatorrarekin, ezin dudala, nahita ere, auzokotzat hartu. Horra hor domina bat eseki nahi didan zinegotzi txit gazte eta atsegina, hala gogoratzen diot Sergyri, oraindik muturtuta azaltzen zaidan senarra nire bat bateko erreakzioagatik, hitzen beharrik sarri baino gehiagotan ohi duenez izan ez duena bere sudurraren zimurduraz ondo
|
baino
hobeto adierazi baitit beranduegi dela atzera egiteko, honaino ailegatu baldin bagara, hots, udaletxeko harmailetaraino, biok elkarrekin eta euskutik oratuta sartuko gara barrura derrigorrez, larri larri eta ahaide ere dudan zinegotzi gazteak aurpegira bota berri didan bezala, eta honen bidez ere zain ditugun agintari eta auzoko guztiekin agindu bezala.
|
|
Badaezpada, ezin nintzen amildu, ez behintzat garai haietan neramatzan soineko garestietan erreparatzeke. Hala eta guztiz ere, eta nire kaleko lagunek nire zaletasun sasi sekretuari buruz zituzten susmoak alde batera lagata, ez dut uste inoiz pianoa nire ogibidea bihurtuko zela asmatu zutenik, are gutxiago nire arloan hain goraino iritsiko nintzela, nire ustez orain dela gutxi emandako Liverpooleko sariak ondo
|
baino
hobeto adierazten duenez, beharbada munduan diren musika sari handietariko garrantzitsuena, batez ere musikari gazte baten karrera sustatzeko orduan. Eskuarki, gertatutakoa gertatu eta Luzarotik alde egin eta gero beste edozein zereginetan, buruhauste handirik edo ezer egiteko lan handirik emango ez zidana, jarduten nuelakoan egongo ziren, hain zuzen ere oraindik ere gogora ekartzeko guztiz gogorra, mingarria, atsekabe hutsa, egiten zaidana ahazteko bidean, edo bestela esanda, isilpeko edozein gauza, gehienok ahanztura isilean bakarrik antzeman ohi duguna.
|