Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2000
‎Zer ote zuten horren desberdina, Eiderren iritziz Dublin izeneko mosaiko erraldoi bat eraikitzeko gauza ziren milaka aurpegi haiek. Lehenago, aterpetxera heldu arteko bidean, makina bat jenderekin gurutzatu zen, eta baita behin baino gehiagotan galdetu ere kale hau edo beste hau non zegoen; baina, zinez, aurpegi haietan ez zuen inongo mirakulurik ikusi. Akaso egunerokoa irakurri eta gero, Eiderrekin birtualki ordu erdiz egon eta gero, bost sentimenak erneago izango zituen, prestatuago Pavlov-en erreflexu baldintzatua egia bihurtzeko.
2002
‎bost urte haietan ezagun egin zituèn herriko gizon emakumeei, esate baterako. Haietako batek baino gehiagok galdetu izan baitzion zer moduz ote zegoen Sergio, aspaldi ez zutela ikusi... " Aita hil zitzaion, eta Malagan dago", erantzuten zien Sarak.
2004
‎–Bai, uste diat hi izan haizen hotel batean baino gehiagotan galdetu dudala neuk ere. Enplegatu izutuek atzerritar kutsuko jendarme amorratu baten berri eman zidatek –erran zion Del Vallek, alaia izan nahi zuen tonuan.
‎Gaztetxoa nintzen arren, ongi bai ongi ohartzen nintzen zein zoritxarrekoa izan zitekeen gizon hura: geroztik, behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari, gizon hark ez ote zuen adimena zoritxar iturri, hain baitzen argia. Eta, bere argi hura barrura proiektatzen zuela, zenbat munstro izugarri ez ote zituen ikusi arimaren leize zuloetan –batzuk bere baitakoak, eta besteak bere kontsultatik pasatutako ehunka gaixoren baitakoak–, zoo bat eta mila zoo ere sobera hornitzeko adina?
2008
‎Behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari zer egingo nuen nik Artetaren atakan egon izan banintz. Zein bide aukeratuko nuen.
2009
‎Haren erranetan, joan den udan oso erorita ikusi zuen Ana. Behin baino gehiagotan galdetu zion zer zuen, eta azkenean Anak dena kontatu zion: senarra beste gizon batekin ari zen oheratzen.
‎Edozein gisaz, EAEn ez bezala Nafarroan batere arazorik gabe ematen dizute Nolotila, sarritan irribarrez. Behin baino gehiagotan galdetu izan didate zenbat kutxa nahi ditudan. Hots, hiruzpalau anpulu kutxa Nolotil eskatzea Nafarroan ez da deigarri edo kezkagarri.
2010
‎Behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari, zergatik eman nion baietza proposamen hari. Independentziaren eta sozialismoaren aldeko jarrera dago erabaki horretan, noski, baita gaztearen berezko bulkada ere, batzuentzat idealismo eskuzabala izango dena eta beste batzuentzat fanatismo itsua.
2012
‎Ez nuen jarraitu, ikasi nuen niretzat nahi ez nituen gauzak besteei ez ematen eta horrelako toki batean norbaiti nahi baino gehiago galdetzea ez da ideia ona izaten.
‎Ziur aski Anderrek zerrenditis arena kontatuko zion? Behin baino gehiagotan galdetu diot neure buruari zertan nabilen emakume honekin; zeren zain nago ospa egiteko?
2015
‎Loiolako hegiak liburuan jaso nituen konponbide prozesu huts egindako hari buruzko gorabeherak. Liburua zela-eta jendaurrean hitz egin behar izan nuenean, behin baino gehiagotan galdetu zidaten ea inoiz jarraipena argitaratuko nuen. Erdi txantxetan erantzun ohi nuen, idaztekotan, bukaera zoriontsuagoko liburua idatzi nahi nuela.
‎Behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari zergatik bidali ninduten gurasoek Tolosara ikastera. –Hobe beharrez?
‎horren balada zaharra eta horren luzea, itsas girokoa gainera. Behin baino gehiagotan galdetu izan diot Augustini ea nori entzun zion balada hura. Berak garrantzia kentzen zion nire galderari, esanaz ez zela gogoratzen, arrain kontserbetan lan egiten zuten emakumeek kantatzen zutela garai batean.
‎Gaixoak ere, aukeran, nahiago izango zukeen halako edaberik ez dastatu. Behin baino gehiagotan galdetua zion bere buruari zergatik esaten ote zen minbiziari aurre egitea esperientzia aberasgarria zela, eta erantzun bera aurkitzen zuen beti: Mozarten Requiem a.
2016
‎zein lehenago, zein geroago. Alabaina, Alsinak amari behin baino gehiagotan galdetu izan zion arren, beti disimuluan eta jakin minaren helburu zehatza ondo gordean, Begoñak beti erantzuten zion ez zela gogoratzen, barku hartan egun guztiak zirela berdinak eta berak galdua zuela asteen eta hilabeteen kontua, egun horiei zegokiena batik bat, oso bestelako kezka, gogai eta sentipenak erabili baitzituen buruan bere ezkontzaren ingurubirako egunetan; bai eztei aur...
‎Orain pentsatu nahiko luke harridura keinuren bat edo egin zuela amak, baina ez du halako ezer oroitzen. Esan zion deitura ere, Bazeta, ozta ozta hartu zuen gogoan, harrezkeroztik ere behin baino gehiagotan galdetu izan baitzion, deitura hori gogoratu nahi eta ezinean. Gero, berdintsu zitzaion ahaztu zuen edo gogoan ote zuen, ez baitzuen horretaz inoiz ere pentsatzen.
‎Behin baino gehiagotan galdetu didate ea zergatik ez dudan euskarara itzuli Ese idioma raro y poderoso. Once decisiones cruciales que un escritor vasco está obligado a tomar saiakeratxoa (Lengua de Trapo, 2012).
2017
‎Orrazi eta makillajeen etsaia, beretzat behintzat. Martari behin baino gehiagotan galdetu nion eta inork ez zekiela asko berari buruz esaten zidan; hala ere, mundu guztiak onartzen zuen oso ona zela berean. Alkatetza galdu ostean, Ainhoa Iturriren ondoan jarraitu zuen.
‎Kasua izan zen gurea. Batek baino gehiagok galdetu dit erregulazio espedientea aurkeztu, jendea kaleratu, gero itxi, eta hala eta guztiz ere zalapartarik nolatan ez zen sortu. Bada, gardentasun horregatik, jendeak bazekielako egoera zein zen.
2018
‎Ezkutatu egin zion egia. Beirek behin baino gehiagotan galdetu izan zion ea zerbait gertatzen zen eta berak beti ezezkoa erantzun izan zion. Orain damututa zegoen:
2019
‎Ez da zoriontsua, zeren, dioenez, dirurik gabe bailuke hasi ezer handirik egiten. Behin baino gehiagotan galdetu dit zer egin daitekeen dirua azkar eskuratzeko, aditzera emanez bezala prest legokeela edozer egiteko, arriskutsua izanda ere; baita erresumako ordenaren kontrakoa balitz ere. Gaur egun zaila dela ezer erdiestea bide zuzenetik.
‎Hara, P.: inguruko jendeak adar-jotzailetzat izan nau beti; horregatik, beharbada, batek baino gehiagok galdetu izan zidan denbora batean zergatik idazten nituen beti drama tristeak eta ilunak (Babilonia, Consummatum est?); nire erantzuna: –Idatziko dut bat, baina nik nahi dudanean, ez zuek?.
‎Onintza Zabaleta doktoreak behin baino gehiagotan galdetu izan zion, azken urte hartan bi aldiz, bitan joan baitzitzaion Telmo kontsultara, katarroak harrapatuta batean, eta gripeak bestean, ea nola zuen prostata, hura ere begiratu beharra zegoela, adin batetik aurrera.
‎Goizeko hamaiketan joan behar zuen aitak tartaren bila. Bezperan, behin baino gehiagotan galdetu niolako nekien hori. Azkenengoetan erantzun ere ez zidan egiten.
2020
‎Liburua prestatzen jardun dudanean behin baino gehiago galdetu diot neure buruari honek guztiak eduki behar dituen inplikazio ekonomikoei buruz. Bai, badakit hori ez dela ezer eragindako minaren ondoan, eta ez dela, ezta hurrik eman ere, familiaren kezkarik handiena; baina badakit, halaber, dirua dirua dela, eta kalte morala handiagoa izateak ez duela kalte ekonomikoa arintzen.
2021
‎Lekunberri Aranatzera ailegatu beharra nuen, banekien han egongo zela Mikel, familiarekin, Nafarroa gure ama lurra zelako kontu haren aitzakian erosi zuen bigarren etxebizitzan, aitaginarrebaren laguntzarekin, hori bai; Mikelen aitaginarreba On Unberto Atutxa zen, betiko EAJko familia batekoa, oso aberatsa ez bazen ere, bai seme alaba guztiak herentziaren babesaz hornitzeko adina. Behin baino gehiagotan galdetu nion neure buruari nola kontatuko zizkien Mikelek andreari eta haren familiari atentatu baten harira atxilotu eta komisarian emandako zortzi egunak. Jakin ere jakingo ote zuten?
2022
‎Arrebak kontaturik nekien aitona urduri zebilela. Gure elkarrizketak aspaldiko mamuak astindu zizkion eta bati baino gehiagori galdetu zion gerrari buruz egoitza barruan. Erizain batek antifrankismoari buruzko dokumentala jarri zion bazkaloste batean, eta arreta handiz jarraitu zuen, osorik.
2023
‎Baina berak, hala ere, lagundu egin zion gazte horri. Neure buruari behin baino gehiagotan galdetu izan diot zergatik erail zuten Juana. Ez da herrian egiteko moduko galdera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia