Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎Rocíok barre etsi bat eskaini dit. " Bizitza normalean ez du hainbeste makilaje erabiltzen", esan dit, eta madarikazio bat bota du ozen, astean behin baino ezin duelako bere amarekin aurrez aurre egon, eta orduan ere denbora laburrez.
2004
‎Eskuak aho inguruan jarri ditu bozgorailuarena egiteko, eta oihuka esan du bakoitzak boto bat, bakoitzak boto bat, bat bakarrik bakoitzak. Baina jendeak badaki hainbeste, ez baitute burua alferrik apurtu erantzun bakar baten bila, eta ondo dakite boto bakarra dutela edo, beste modu batean esateko, pertsona baten izena baino ezin dutela jarri papertxoan, nahiz eta askok nahiko lukeen bi edo sei izen jartzeko aukera ere izatea, baina kartelek eskatzen zuten pentsatzeko ba ote dagoen inor Mussolini baino garrantzitsuagorik, inor existitzen bada hain garrantzitsua.
‎Harreragileak goitik behera miatu zuen etorri berria. Gizon luzanga eta higatu hark zientzialaria edo eroa baino ezin zuen izan. Hala ere, agindu oso zehatzak zeuzkan, ezin zen arriskatu.
2005
‎babarrunak, dilistak... edozer, baina lapikokoa. Aratzek kartan zegoena baino ezin zuela eskatu eta bezeroak lapikokoa behar zuela, berak gogor egiten zuela lan eta ondo jan ezean zuela oraindik gelditzen zitzaion lana burutu.
2006
‎" Similar orientación hacia un realismo espiritual en armonía con los instintos más hondos de la raza..." (65);" esperemos, pues, que la literatura española lleve a cabo la fusión del intelecto y del instinto de la raza..." (Ib.). Beste testu batzuetan, aldiz, arrazak adiera biologikoa baino ezin duela ukan, ematen du (egungo hizkuntzaren azpianagoko izpirituan, etab.).
2007
‎Parentesi bat zilegi badut hemen: euskal irakurleak dibertiturik baino ezin du deskubritu, nola profesore espainoltxu batek, hori ere Lakoff eta Johnson-en irakurlea, metaforaren estudioa, munduko nazionalismo guztietan arruntena dela aitortu eta hurrengo lerroan bertan, euskal nazionalismoa, ez analisatzeko, baizik, aitortuki, konbatitzeko armarik erraustaileena bihurtu gura duen. Izan ere,, patologia nazionalistaren?
‎gaitzetsiz orain. Pasartea interesgarria da, bere aitzindariek kontzeptu horiekin gaizki espresatu dutena (Dilthey-k oso ongi horien eskasia ikusten du), zientifikoki hobeto nola atzeman, berak oraindik proiektu metodologiko bat baino ezin duela eskaini, ikusten baitugu975 Bere luze osoan aldatuko dut:
‎Negoziatu daiteke, noski. Esango diogu, adibidez, gerritik gora baino ezin gaituela ukitu. Horrekin aski eta sobera.
2008
‎Jantzi iluneko gizona Gariren ondotxoan jesarri da, baina pittin bat, metro erdi bat atzerago. Garik betertzez baino ezin du ikusi.
‎Bidaiako egunik txarrena da. Beraz, positiboki pentsa dezagun, hobera baino ezin du egin. Bazter ditzagun susmo txarrak.
2011
‎Historia bere horretantxe uzten du. Hain zuzen, ordea, arazoa ez da erreboltak historia bere horretan uzten duela bakarrik, ezpada historiari bere horretan utzi baino ezin dugula besterik egin. Camusentzat, berriro humanizatzeko, pentsamendu historizistari uko egin behar diogu.
‎Zituen pasioak ikusita, badirudi bere etorkizunak bi bide baino ezin zituela izan. Hasieran, horietako bati ekin zion:
‎begiak irekita iritsi nintzen, kamera jarri eta ikertzeko asmoz, dokumentalgintzaren antzinako klasikoen antzera, hein batean inuzente. Hori behin baino ezin duzu egin, eta leku eta une egokian egon nintzen. Elkarrizketatuei ohartarazi nien batzuei ez zitzaiela erabat gustatuko, oso ikuspuntu desberdinak baitzituzten, baina adostasun maila bat lortzea zen xedea.
2012
‎Baina aurrera baino ezin dut egin.
‎Ez zara agertzen erroldatan. Zure baitarako baino ezin duzu hitz egin.
‎Historia bere horretantxe uzten du. Hain zuzen, ordea, arazoa ez da erreboltak historia bere horretan uzten duela bakarrik, ezpada historiari bere horretan utzi baino ezin dugula besterik egin. Camusentzat, berriro humanizatzeko, pentsamendu historizistari uko egin behar diogu.
‎Istripuz gertatu bazen, ez zen izan talde bati gertatua. Pertsona bakar baten istripua izan zela baino ezin dugu pentsatu. Ikus dezagun.
‎Ezin imajina genezake, zoritxarreko igande gau hartan, errugabe eta aldi berean doilorkeriaren ezjakin. Hala ere, hori baino ezin dugu pentsatu, bizirik bazegoen, hiltzaileak nolaz ez zituen salatu ulertu nahi badugu.
‎Baina negar baino ezin dut egin,
‎haren ondoan baino ezin baitut. Beste zioa, berriz
‎Aurreko eta atzeko hanketako azazkalei buruz, berriz, hain motz eta bigunak direnez, gure yahooetako batek ihes eragingo lioke zuetako hamabiko bati. Eta gudan hildakoen kopurua kalkulatzerakoan, ez dena esan duzula baino ezin dut pentsatu».
2013
‎–Bai edo ez baino ezin dut erantzun.
2014
‎Ez zen ezer gertatuko amak ganbarara bidali izan ez banindu presio eltze baten bila, aurrezki kutxetan tarteka oparitzea lortzen duen horietako bat berreskuratzera alegia. Ez nuen berehala aurkitu, ganbara, begiratu batean dirudien baino handiagoa da?, eta armairuetako bat irekitzean kutxa bat gainera erori zitzaidan kasik, lurrean talka egindakoan atera zuen soinuagatik liburuak baino ezin zituena eduki. Armairura itzuli baino lehen, erdi irekita zegoenez, ohartu nintzen institutu garaiko gauzak zirela, apunteak eta testu-liburuak.
‎eremu estatalak finkatzeko, erlijioa eta monarkia ez ziren ordurako irizpide egokiak. Horien faltan, nazioek baino ezin dituzte eman eredu bermatzaileak arazo hori bideratzeko? 79 Nola hori, nazionalitateen printzipiorik gabe, autodeterminaziorik ere gabe?, eta nola lotzen da hori eta konferentzia. Jarraituz, batzuetan kontzeptu frantses eta alemanaren artean ematen du oposiziorik ez dagoela, edo ozta dagoela, Renanen aldetik bederen.
‎Eboluzio hau, naziora itzuliz? esfera diferenteetan nabari liteke, laburki aipatu baino ezin ditugunak egin.
‎Zoritxarrez, lehenengo trumoien dunbotsek ekaitza hurbil zegoela adierazten zuten, eta izugarria izango zen, eguratsa karga karga egina zegoen eta. Eztanda bortitz batek baino ezin zuen askatu airean pilaturik zegoen tentsio elektriko itzel hura.
‎Andre zahar hark axolagabetasun estoikoz erantzuten zien eguneroko bizimoduaren nahigabe materialei. Gorputzeko mina arbuiatzen zuen, eta erdeinu horretarako indarra barneko min batetik baino ezin zuen atera Marfa zaharrak, berea bezalako min moral batetik baino ez. Horretan zegoen Nadia, eta ez zebilen oker.
2015
‎–Badakizu hogei kilo baino ezin dituzula eraman, ezta. Astunagoa bada, aireportuan bertan atera dituzu gauzak, ohartarazi dit.
‎Kalitate onekoa da, eta gehiago lortzen baduzu berriro erosiko dizugu, baina ez dezazula ahaztu zuk ezin duzula saldu. Arkitektoak dio berak baino ezin duela kalean saldu. Ez ezazu ahaztu, eta etorri bezala, balantzaka alde egin zuen bertatik.
‎Horregatik, ia hogeita hamar urte beranduago, industrialdeko hiltegi oparoaren gerente tituluarekin ere, txandalaren ordez markako arropaz jantzita eta baserri kutsua kolonia garestien azpian ezkutatuta ere, Migeli begiratzean adiskideak traizionatu zuen mutil koskor isolatua baino ezin zuen ikusi Errek. Haren momentuko irribarre erdeinua.
‎Esperantza, berriz, txikixeagoa da: 200 tona pisatzen du, 18 metroko luzera du eta 700 upel baino ezin ditu eraman.
‎Arraunak astinduz mantso abiatu dira, eta, gehiegi urrutiratu baino lehen, atzera so egin du Martinek, pentsatu gabeko keinu batez. Grimsson sumatu du etxeko leihotik, arretatsu, eta haren begirada mesfidatia iltzatuta geratu zaio, ahaztu nahi lukeen baino ezin duen amesgaizto baten oroitzapenaren antzera.
‎Predikuarekin nahiz praktikarekin erakutsi du hiri burgesaren eredu oligarkiko medicitarraren aurka beste eredu bat posible dela, populista(, austeritate politika, rena, esango litzateke gaur), eta Eliza erromatar ustel baten aurka posible dela Eliza ebangeliko pobre eta pobreentzako bat. Erakutsi du halaber, ordea, Jerusalem Berriaren utopia zerutarrak, haur polizia eta banitateen suekin, katastrofe infernutarrera baino ezin duela eraman. Historia miragarri bezain tragikoa, pasadizo sordiesekin.
‎Miretsita eseri nintzen. Zeru hura amestu baino ezin nuenez egin, lurrera itzuli nituen begiak. Zamarra eranztearekin batera, egongela dotore hartan bildutako lagunen zenbatekoa egin nuen disimuluz.
‎Gainera, oso prezio onak ziren guretzat. Nik ongi baino ezin dut hitz egin sobietarrei buruz, beti oso modu onean tratatu gintuztelako, anaia batzuk bezala?.
‎Sodio atomoek lotura ionikoak baino ezin dituzte eratu, konfigurazio elektronikoari
2016
‎Izan ere, bertan egon edo lanean aritzeko, zertarako eduki inguruan gauza itsusiak edota, apika, antigoalekoak? Eta Giampi Malnate (pixka bat gorritu zen izena aipatzean) alferrik saiatuko zen erdizka esaten horrela jantzitako estudio batek areago dirudiela garçonnière bat, berez estudioa baino, aditzera emanez, gainera, komunista on baten gisan, gauzek gehienez ere paliatiboak edo suzedaneoak baino ezin dituztela eman; bera edonolako paliatibo eta suzedaneoen aurka baitzegoen, printzipioz, baita teknikaren aurka ere, baldin eta teknika horrek, itxura batean, itxiera perfektuko kajoi bati utzi nahi badio, esate baterako, norbanakoaren arazo guztien konponketa, arazo moral eta politikoak barne. Berak, hala ere, hatz batez bere bularra ukitu zuen?, bestelako iritzia zuen.
‎fundamentu gutxikoen gainetik: Saizarbitoriaren nobelaren azpian dagoen oinarri nagusia, bertan arnasten den usteldura moral askorena azken urteetako gure historia tristeak baino ezin du esplikatu, eta hor funtsezkoa da, nire ustez, Juliaren pertsonaia. Horregatik esan dut inoiz Twist gatazkaren inguruko nobela neurri batean faltsua dela, eta Martutene, ordea, gatazkaren nobela neurri batean ezkutua.
‎Sodio atomoek lotura ionikoak baino ezin dituzte eratu, konfi gurazio elektronikoari
2017
‎kontzeptuak aldaketa prozesu luze batean eta gizarte mota batzuetan pentsatzen laguntzen digu; gizarte mota horietan, metatze kapitalistarekin batera, baziren nagusiki kapitalistak ez ziren formazio politikoak ere. Dena den, pixkanakako garapen lineal eta historiko bat iradokitzen digu terminoak, izendatzen duen garai hura munduaren historiako odoltsuenetakoa eta etenik handienekikoa izan arren, aldaketa apokaliptikoak bizi izan zituen garaia, historialariek hitzik gogorrenak erabiliz baino ezin dutena deskribatu: Burdin Aroa (Kamen), Harrapaketen Aroa (Hoskins), eta Zigorraren Aroa (Stone)?.
‎–Horrelako tokietatik baino ezin dugu dokumentatu Poliziaren errepresioa?, azaldu zuen gazteak, istiluak jasoko zituen kaleari begira. Etxeko jabeak, saharar familia bat, prest zegoen Equipe Mediari berea uzteko.
‎–Elkarrekin baino ezin dugu bizirik iraun?, borobiltzen zuen ekintzaileak maiz, diskurtsoa esaldi bakar horretan labur zitekeela.
‎Populaziorik gabe ez daukagu herririk, eta, herririk gabe ez dugu herri burujabetzarik. Hortaz, herri burujabetzak edo autogobernuak lurraldea behar du, ezin baita autogobernurako gaitasun politiko indibidual eta kolektiborik eduki materialki markatutako eremu politiko zehatzik gabe, baina gaur egun ezin da funtzionala den eremu politiko materialik izan eremu horrek ez baditu instituzio eskudun eta lotesleak, eta instituzio publiko lotesle orok lurraldeturik baino ezin du existitu eta funtzionatu.
‎Populaziorik gabe ez daukagu herririk, eta herririk gabe ez dugu herri soberaniarik edo burujabetzarik. Hortaz, herri burujabetzak edo autogobernuak lurraldea behar du, ezin baita autogobernurako gaitasun politiko indibidual eta kolektiborik eduki materialki markatutako eremu politiko zehatzik gabe, baina gaur egun ezin da funtzionala den eremu politiko materialik izan eremu horrek ez baditu instituzio eskudun eta lotesleak, eta instituzio publiko lotesle orok lurraldeturik baino ezin du existitu eta funtzionatu.
‎Alkatetza galdu ostean, Ainhoa Iturriren ondoan jarraitu zuen. Horrek, andrearen jenio bizia ezagututa, irakurketa bat baino ezin zuen izan: alkate andreak ez zituen Piperminen aholkuak jarraitu kanpainan zehar.
‎Bere liburuan, Phetersonek Freud aipatzen du: «Joera samurrak eta joera sentsualak izaki zibilizatu gutxi batzuengan baizik ez dute behar bezala bat egiten; emakumearenganako begirunearen ondorioz, gizonak ia beti mugatuak sentitzen dira beren sexu jardunean eta gutxietsitako sexu objektu baten aurrean baino ezin dute garatu beren sexu indar osoa; horren oinarrian gizonen sexu irriketako osagai gaiztoak ere badaude, gizonek beren buruari jarritako arauak dioelako ezin dituztela asebete begirunea zor dioten emakume batekin».
2018
‎Apala izan behar zuen, ezen ez apetatsua, horrela Emilek, ohore egin ahal izan ziezaion emaztearen kastitateari, haren hoztasunaz kexatu beharrik gabe?. Gomendio hura, ordea, nahiko alferrekoa zen, zeren Emilek baino ezin baitzuen erabaki, neurrian, beretuko zuen edo ez Sophieren gorputza.
‎Kontratuaren bidez erakusten eta adierazten da askatasuna, ekintza, jatorrizko? hori beti berritu baitaiteke, eta norbanakoaren eskumenak baino ezin baitu mugatu modu legitimoan. Askatasuna ekintza bat da:
‎Aldi berean, ordea, emakume bat ama subrogatua izan liteke, soil soilik, emakumea delako. Halaber, gizonak subrogazio kontratuan ematen duen jabetza garrantzitsu hori gizon batek baino ezin du eman: gizon hori aita bihur dezakeen jabetza da.
‎inguruko hesiak eraisteari ekin zitzaion nabarmen, eta, hala, ezabatu egin dira garai batean emakumeek ezkontzaz kanpoko sexu jardunerako zeuzkaten muga sozial gehienak. Arrazoibide kontraktualaren arabera, norbanakoak baino ezin du erabaki ea bere sexu jabetza kontratu bidez eman nahi duen eta, ematekotan, nola. Kontratuari ezin zaio ezarri mugarik aurrez.
‎Konstrukzio horrek, hain justu, bere hartantxe iraun behar du norbanako kontzeptuak esanahirik izango badu eta hala emakumeei nola gizonei libertatearen promesa egingo badie, jakin dezaten zer izan behar duten helburu. Konstrukzio hori erreprimituta baino ezin dute emakumeek halako helbururik izan. Egia da harreman heterosexualak ez direla beti ezinbestean izaten ugazaba baten eta haren mendekoaren artekoak, baina harreman askeak sortzea ezinezkoa da kontratuaren eta estatusaren arteko kontrakotasun patriarkal horren barruan, maskulinitatearen eta feminitatearen artekoan.
‎Emakumeei ukatu egiten zaie askeak eta elkarren berdinak diren norbanakoen estatusa, ez direlako gai eramateko Rousseauren arabera gizonengan gertatzen den aldaketa nabarmen hori, non sortzen diren bai gizarte zibila eta bai justizia (jokabide arau gisa). Ordena zibilari eusteko eta herritar gisa zuzenbide zibil unibertsala mantentzeko behar den justizia sen hori gizonek baino ezin dute garatu. Juliet Mitchellek, auzi hori hizpide izanik Freud aipatzen duenean, esaten du emakume batek ezin duela, izan zuzenbide ukitutxo hori; bere burua horren kontrako gisa ezartzean datza haren mendekotasuna?.
‎Estatuak eta legeak babesa ematen diete norbanako zibilei (Hobbesek darabil hitz hori), eta babes hori sortu eta babesteko behar diren gauzetatik, bakar bat ere ez dute emakumezkoek. Norbanakoek baino ezin dituzte egin kontratuak, eta haiek baino ezin diete eutsi jatorrizko kontratuaren baldintzei. Emakumeak zuzenbide zibilaren, kontrakoa?
‎Lockek aipatzen dituen norbanakoek beren baitako jabetza daukate, beren lan indarra barne. Jabeak baino ezin du erabaki nola erabili hobekien bere jabetza; beraz, Lockeren zerbitzariak ez leukake inolako motiborik pentsatzeko ugazaba berarekin bizi guztirako kontratu bat egiteak ez liokeenik emango dagoen babesik handiena. Baina, halako kontratu batean sartuko balitz, zer estatus izango luke?
‎ugazaba patriarkal gisa. Eta hori emakumeak baino ezin du egin.
‎bat zela familia gizarte zibil estatu multzoaren dialektika zabalagoaren barruan, erabat beharrezkoa zitzaion emakumeak ere kontratu batean sartzea, eta kontratuaren teorialariek ere horixe behar zuten esan ahal izateko ezkontzan norberaren baitako jabetza trukatzen dela. Kantek, halaber, emakumeak kontratu batean sartzen baziren baino ezin zuen esan ezkontideak aldi berean jabetza eta pertsona zirela elkarrentzat.
‎Lan indarraren segregazio sexual horrek bere hartan iraun du nabarmen XX. mendean, eta lantokiak ere anaitasunezko elkartasun esparru dira oraindik. Emakume gehienek estatus eta soldata apaleko lanbide gutxi batzuetan baino ezin dute aurkitu enplegu ordaindu bat; oro har, gainera, beste emakume batzuekin batera lan egiten dute, baina gizonen ardurapean, eta, soldata berdintasunerako legeak gorabehera, gizonek baino gutxiago kobratzen dute. Ezkontza, beraz, ekonomikoki onuragarria da oraindik ere emakume gehienentzat, eta emazte izateko presio soziala presio ekonomikoa bezain hertsagarria da.
‎Gizabanakoa bere baitako jabetzaren jabe bada, orduan berak (eta soilik berak) erabaki behar du nola erabili behar den jabetza hori. Norbanako jabeak baino ezin du erabaki ea komeni zaion edo ez kontratu jakin batean sartzea, eta baliteke ebaztea beretzat onena dela zerbitzu batzuk kontratupean ematea bizi guztirako, kontratu horrek trukean ematen dion babesaren (irauteko moduaren) truke. Pentsatzen bada norbanakoak bere baitako jabetzarekiko, bere gaitasun eta zerbitzuekiko daukan posizioa eta edozein jabek bere jabetza materialarekiko duen posizioa berdinak direla, orduan askatasunak eta esklabotzak kontrakoak izateari uzten diote, eta, hala, esklabotza zibila kontratu legitimo baten eredu bat besterik ez da bihurtzen.
‎Halako kontratua sinatzen dutenei baino ez litzaieke onartu behar umeak familia pribatuari atxikitzea. Eta kontratu hori, egoera ekonomiko lasaia dutenek baino ezin dute ondo bete. Falta den azken urratsa da gizarte normalizatua ezartzeko.
‎Hori bakarrik egitea bekatu larria zen gure etxean: egongelako musika aparatua aitak baino ezin zuen erabili, eta, gure musika han entzun nahi bagenuen, baimena eskatu behar genion derrigorrez. Orduan bera etortzen zen eta, kontu handiz, katearen aparatu guztiak piztu, ipini nahi genuen diskoa arretaz garbitu, zetazko galtzerdi zahar batzuk zeuzkan zeregin horretarako, amarenak izandakoak?, jogailuan paratu, eta play ari sakatzen zion; prozesua hain zen luzea eta solemnea ezen guztiz disuasorioa gertatzen baitzen, eta laster utzi genion diskoak jartzeko eskatzeari, han lortzen zen soinu kalitatea oso ona bazen ere.
‎Lortu duenean harro dago. Edyk bakarra baino ezin du erabili bakoitzean, eta hori ere nekez. Esku biekin makuluari heldu eta aurrerantz egiten du, min imintzioak aurpegian.
2019
‎Coralinek bihotz taupada bakarrean erreakzionatu behar zuen. Bi gauza baino ezin zituen egin: edo garrasi egin eta ihes egiten saiatu, eta ondorioz larba itxurako gauza erraldoi haren jazarpena sufritu soto ilun hartan, harik eta, azkenik, harrapatu egingo zuen arte; edo, bestela, beste zerbait ere egin zezakeen.
‎Gizonak mundua atzemateko duen modua ezin neurtu daitekeen bezala, abstraktuan ezin neurtu daiteke nolako zama den emakumearentzat ugaltze funtzioa: animalietan, amatasunak banakoaren bizitzarekin duen harremana modu naturalean moldatzen da, araldiaren eta urtaroen arabera; emakumearentzat, berriz, harreman hori zehaztugabea da; gizarteak baino ezin du erabaki; gizarteak jaiotza gehiago edo gutxiago nahi dituen, haurdunaldiaren eta erditzearen baldintza higienikoak nolakoak diren, horren arabera izaten da handiagoa edo txikiagoa emakumea espeziearekin lotzen duen esklabotasuna. Hala, esan daiteke goi animalietan arraren existentzia indibiduala irmoago berresten dela emearena baino, baina gizadian egoera ekonomikoaren eta sozialaren araberakoak dira, posibilitate?
‎Nolanahi ere, sistema bat bestea baino hobea delako nozio horiek guztiek berekin dakartzate, eboluzioari dagokionez, teoria guztiz eztabaidagarriak. Hau baino ezin dugu seguru esan: ugaltzeko bi sistema horiek daudela naturan; bai batak eta bai besteak espezieak iraunarazten dituztela, eta, gametoen heterogeneotasuna bezala, organismo gonadadunen heterogeneotasuna ere akzidentala dela.
‎Jakina, fede txarraren ilunpetan baino ezin dugu amestu Misterioaren errealitate positiboarekin; haluzinazio marjinal batzuk nola, halaxe desagertzen da zehazten saiatuz gero. Literaturak huts egiten du emakume, misteriotsuak?
‎ama ezin da barneratu haurraren kontzientzian; haren ametsen, fobien, obsesioen, desiren mundua ez da gardena: amak kanpotik eta itsumustuka baino ezin du araupetu izaki hori, eta izaki horrentzat bortxa zentzugabea dira lege abstraktu horiek. Haurrak, hazten denean, oraindik hortxe du ulertu ezina:
‎autoritateak jadanik ez du balio; emakumeak epaitu eta kritikatu beharra dauka, ezin da izan oihartzun otzan soil bat. Gainera, emakumea doilortzea da hari inposatzea bere kabuz libreki bere egiten ez dituen printzipioak, balioak; emaztea bat etor daiteke senarraren pentsaerarekin, baina bere juzgu autonomo batez baino ezin du halakorik egin; arrotza zaiona ez du zertan onartu edo arbuiatu; bere existitzeko arrazoiak ezin dizkio besteri maileguz hartu.
‎Bere egoera buru argiz eta zinezkotasunez bizi nahi duen emakumeak, askotan, harrotasun estoiko bat du irtenbide bakarra. Guztiaren eta guztien mende dagoenez, askatasun osoki barneko bat baino ezin du izan, hau da, askatasun abstraktu bat; printzipio eta balio onetsiei uko egin, juzgatu, galdetu egiten du, eta halaxe ihes egiten dio ezkon esklabotzari; haren erreserba harroa,, paira ezan eta ez ezan egin, formulari dion atxikimendua, ordea, ez dira jarrera negatibo bat baino.
‎sexualki esplotatu nahi badute; dena dela, normalean emakumeak izaten du ohelagunak tresna gisa erabilia izateko irudipena. Mirespen sutsuak baino ezin du konpentsatu amore ematetzat jotzen duen ekintza horrek dakarkion umiliazioa. Ikusia dugu amodio saioak alienazio sakona eskatzen diola emakumeari; pasibotasunaren langiduran hondoratzen da; begiak itxita, anonimo, galdurik, emakumea uhinka altxatua sentitzen da, ekaitzak inguratua, gauean ehortzia:
‎azkenean, berak bihurtzen du maitalea harrapakin. Gorputz batek baino ezin du ukitu beste gorputz bat; gizonak, hainbeste desiratzen duen haragi hori menderatzeko, haragi bihurtu beharra dauka; Eva Adami emana zaio, hark emakumearengan mamitu dezan bere transzendentzia, baina Evak immanentziaren gauera eramaten du; amak semearentzat moldatzen duen ganga beltzean, semeak ihes egin nahi dion ganga horretan, emakume maitaleak buztin ilunez inguratzen du plazeraren zor... Gizonak norbaiten jabe izan nahi zuen, baina horra hor bera norbaiten jabetza bihurturik.
‎Konplazentzia nartzisista horiekin batean, zenbait neska gaztek modu konkretuagoan sentitzen dute gidari baten, nagusi baten premia. Gurasoen eraginpetik alde egiten dutenean, deseroso aurkitzen dira autonomia dela kausa, ez baitaude ohituta; haren erabilera negatiboa baino ezin dute egin; apetan eta nabarmenkerian erortzen dira; deseatzen daude beren askatasuna alde batera uzteko ostera. Neska gazte apetatsu, harro, lotsagabe eta eramanezina, gizon zentzudun bati uzten diona maitekiro beza dezan:
‎nola erabakiko du bera dela inesentziala? Baina neure burua Beste gisa baino ezin badut mamitu, nola egingo diot uko nire Niari. Horra hor emakume izateko bidean zalantzan dabilen neskaren dilema estugarria.
‎Askatasun hori, ordea, modu negatiboan baino ezin du erabili neska nerabeak. Nolanahi ere, prest dagoenez, jasotzeko ahalmen baliotsu bat sor dakioke barrenean; hala bada, norbaiti emana agertuko da, arretatsu, ulerbera, amultsu.
‎Hona ekarri ditudan testuek argiro erakusten dute neska nerabeak zer helduleku aurkitzen dituen landa eremuan eta basoan. Aitaren etxea amaren erreinua da, legeena, usadioarena, errutinarena, eta neskak alde egin nahi du iragan horretatik; era berean, subjektu subirano bihurtu nahi du, baina, gizartean, emakumetuz baino ezin du eskuratu heldu baten bizimodua; askatzearen truke, amore eman beharra dauka; landare eta animalien artean, berriz, gizaki bat da; aldi berean familiatik eta gizonengandik askatua da, subjektu bat da, libertate bat. Bere arimaren bakardadearen irudi bat aurkitzen du basoen ezkutukoan, eta transzendentziaren figura sentibera, berriz, ordokien ostertz zabaletan; bera da larre amaigabe hori, zerurantz goraturiko gailur hori; segi diezaieke, segituko die etorkizun ezezagunerantz doazen bide horiei; muinoaren goialdean eserita, munduko aberastasun guztiak menderatzen ditu, denak bere oinetara hantxe, eskainiak; uraren pilpiraren bitartez, argiaren dirdiraren bitartez, sumatzen ditu oraindik ezagutzen ez dituen pozak, malkoak, estasiak; bere bihotzaren abenturak promesten dizkiote urmaelaren uhinek, eguzkiaren orbanek, nahasiki.
‎Dudarik gabe, emakumea misteriotsua da nolabait,, misteriotsua jende guztia nola?, Maeterlincken hitzetan. Nor bere buruarentzat baino ez da subjektua; nork bere burua baino ezin du hauteman bere immanentzian; ikuspegi horretatik, bestea beti da misterioa. Gizonen begietan, nor bere buruarentzat horren iluntasuna nabariagoa da bestetasun femeninoan; ezin dute ulertu, inolako sinpatiaren eraginez, haren esperientzia singularra:
‎Ez da hala izaten emakumearentzat, alde batera utzirik ezohiko kasu batzuk, besteak beste, Madame de Staël, lehenik aipatua?: bere burua eskaini, horixe baino ezin du egin emakumeak, zeren gizon gehienek gogotik eusten baitiote beren rolari; irrits singularra piztu nahi dute emakumearengan, ez dute nahi haren irrika orokorra asetzeko aukeratuak izan: hala aukeratuak direnean, esplotaturik sentitzen dira.
‎Dioenez, Marte eta Gurdi Handiaren konstelazioa ditu zaindari, eta Marte Gurdiaren eremuan jartzen den eguna izango ei da bere arrakastarena. Ordea, hain da pobrea zeruko goi babes hori, non astean behin baino ezin baitu ostatuan okela errea jan eta kuartillo bat ardo edan. Ez da zoriontsua, zeren, dioenez, dirurik gabe bailuke hasi ezer handirik egiten.
‎–Ez, entzun dudanagatik berak baino ezin du ikusi.
‎aurrera baino ezin duelako egin batek,
‎irautera baino ezin duelako egin batek,
‎ateak baino ezin ditu urratu.
2020
‎Estatu kide ahulek milaka milioi euro gehiago ordaintzeko iradokizuna, beren buruei maileguak bermatuz, jasanezina da, halaber, ekonomia asko eta azkar uzkurtzen ari diren honetan. Ikuspegi horrek ESM maileguekiko etengabeko mendekotasuna eta zor subirano itogarria areagotzea baino ezin du ekarri. Azkenik, ESMren kreditu lerroek baldintzarik izango ez zutela zioten baieztapenak ere iruzurra ziren, maileguak eskuratzeko ez da baldintzarik izango, baina maileguak berak ikuskatu egin dira.
‎Eta aurrera egin behar dela eta antzeko huskeriak esango zituzten inguruan; baina hori ikasi bitartean izenik gabeko gauzak ez omen dira, eta horregatik ez da ahizpa, eta horregatik ezin nuen sehaskatik haren ahotsik oihukatu. Birika jaio berriekin dolua abestu baino ezin nuelako egin, sehaska kanta bat bailitzan. Eta galdetzen dut hala abestu behar ote den bizitza –eta heriotza bera ere bai–, inori ezertarako baimenik eskatu gabe.
‎–Haientzat, abandonatutako emazte gajoaren papera baino ezin dut jokatu.
‎Gelditu eta reset egin. Eta hori mendian baino ezin dut lortu, altitudean. Presio gutxiagorekin hobeto funtzionatzen dit buruak; atmosferikoaz ari naiz, jakina.
‎Hiriaren aldirietan kokatua, noski, ez errebaletan. Bertako etxe puskak intuitu baino ezin nituen egin. Inguratzen zituzten hesitzarrak ikusita, proportzionalak izango al ziren zaintzen zituzten palazioak?
2021
‎Horrela, gure gazteak ez dira tronpatuko, gorputz higatuetan nekez ikusiko baitute ezer eredugarririk. Etengabe berritu behar dira ideiak, eta gazte garen bitartean baino ezin dugu halakorik egin.
‎Bitartean, traba gara beste espezieen eboluziorako ere, blokeatuta daukagu espezie nagusi gisa ordezka gaitzakeenaren bidea. Gure ekintzak baino ezin du eboluzioa bere bidetik okertu, botere nahia bizirauteko baliagarri bihurtuz berriz ere. Moldaera abantaila bat izatea berriz.
‎Utopien amaiera ote da? Irudimen utopikorik gabe pandemia apokaliptikoak baino ezin ditugu asmatu. Kontrakoak al dira utopiak eta indibidualismoa?
‎Nik dakit zer hausnarketa umore txarreko egiten hasi nintzen. Guztiagatik ere, zergatik itzuli behar nuen nik bizitza osorako lan gogorrera eta estutasunetara, irainetara eta betiko atsekabera, zertarako eta ehunka milioi lagun, maite ez nituenak, sarriegi mespretxatu baino ezin nituenak, salbatzeko gerraren eta betiereko desgobernuaren estutasun eta larritasunetik. Gainera, huts egin nezakeen.
‎Sendaketa egitera etortzen zitzaizkionean, izara bat altxatzen zioten aurpegiaren aurrean, babesteko, erizainen hitzetan. Alde egiten zutenean, hanka osoa hartzen zuen bendajea baino ezin zuen ikusi. Belarriaz, egun osoko probaldi baten ondoren, entzumena errekuperatuko zuela agindu zioten medikuek.
‎Itziarrek lasaitu egin ninduen. Orduan ohartzen hasi nintzen heriotza harekin itxi egin niela bidea nire biziak hartzeko izan zitzakeen aukerei, nire baitakoak fin gaiztoa baino ezin zuela izan.
‎Austriaren anexioa baketsua izango da; naziek ez dute nekerik izango boterea bereganatzeko; leku guztietan daude –Blumenfelden ahotsak dar dar egiten zuen– Schuschniggek zatika ematen die herrialdea; iturri onetik dakit haiekin beste itun bat sinatzen ari dela. Hitlerrek ez du hitz bat esan behar baino –estu eta suminez so egin zigun atzera ere– Frantziak baino ezin du geldiarazi.
2022
‎Kurdistaneko iraultzaileek ere hasieratik emakumeak barne hartu zituzten askapen nazionalaren borrokan. Emakumeek parte hartze aktiboaren bidez baino ezin zuten askatasuna lortu. Askoz Leyla gehiago behar ziren.
‎Bada, bai. Zorigaiztokoek errebantxan baino ezin baitute aurkitu sosegua.
‎Uniformedun ertzain batzuek eragotzi diete berriemaileei Cesteroren atzetik joatea. Heriotza itxuraz bortitz baten agertoki bihurtu da monasterioa, eta poliziek baino ezin dituzte oinak han jarri.
‎–Zure gustua goraipatu baino ezin dut egin –esan zion Elenak, erreberentzia moduko bat zirriborratuz idazmahaiaren beste aldetik– Bide batez, Txekhov ez da benetan idazle errealista bat, moralista bat delako, funtsean. Baina hain ondo disimulatzen du, ezen errealismoaren zakutoan sartzea, abiatzeko behintzat, zilegi baita haren kasuan...
‎Goragalea etorri zait, baina mamuek ez dute eztarritik gora ihes egiteko asmorik. Urduritasuna belarrietara iritsi zait eta ez dut mundua entzuten, bere arnasa sakona baino ezin dut entzun, gero eta ozenago, gero eta gertuago. Iluntasuna ilunegia denean alferrik da begiak zabalduta izatea, eta tapakia gorantz tiratu dut, azpian desagertu nahian.
2023
‎Ez da aukeratzen zer mundutan jaio garen. Mundu horretan guk zer egiten dugun baino ezin dugu hautatu, eta horretan ere nahiko mugatuta egoten gara. Zer esan nahi du zure izenak?
‎Oso bestela erantzungo nizuke. Nik esker ona baino ezin dut adierazi. Ba al dakizu zer den loa berriro ere gozo egitea, loaldia oturuntza baten antzera dastatu ahal izatea, gauaren irrikaz egotea?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia