2005
|
|
Bouguer grabitate anomaliak oso txikiak dira Rhineko eremu hondoratuan zehar(? 25 mgal etik behera), aldiz, oso nabarmenak Rio Grandeko edo Afrikako ekialdeko riftetan zehar(? 300 mgal). Grabitate anomalia negatibo hauek iradokitzen dute sakonean arruntak direnak
|
baino
dentsitate txikiagoko materialak daudela. Dentsitate txikiagoko arroka horiek litosfera hotza ordezkatzen duten partzialki galdatutako astenosferako peridotitak dira.
|
|
Era horretan sortutako magmak mafikoak dira. Magma mafikoek gaineko litosfera
|
baino
dentsitate txikiagoa dutenez, gorantz abiatzeko joera izango dute. Magmen goranzko bidaia ez da, hasieran pentsatzen zen bezala, rifta mugatzen duten failetatik zehar egiten eremu nahiko trinkotuak direlako.
|
|
1.000 m ko garaiera ezberdintasunak ez du desoreka isostatikorik sortzen. Lurrazalean neurri horretako konkordura bat eragiteko mantuan normalean
|
baino
dentsitate txikiagoko eremu handia egon behar da. Ikerketa geofisikoek eta eredu matematikoek iradokitzen dute eremu horrek 200 km-ko sakonera eta mantuaren batez besteko tenperatura baino 100 K gehiago dituela.
|
|
– Kontinente eta ozeanoetako lurrazalaren dentsitateak ezagutzen ziren, eta fisikoki ezinezkoa da kontinenteak hondoratzea ozeanoak
|
baino
dentsitate txikiagoa izanik.
|
|
Sakonera horietan ezpalak berak zein ezpalaren gaineko mantuak fusio partziala jasaten dute. Behin fusioa gertatzen hasten denean, magmek inguruko materialek
|
baino
dentsitate txikiagoko diapiroak eratzen dituzte eta goranzko bideari ekin. Bolkanismoaren eta hondoratutako ezpalaren sakoneraren artean dagoen erlazio estuak iradokitzen du magmen jatorria, batez ere, presioaren eraginpeko prozesuen menpe dagoela.
|
|
Edozein arro sedimentariotan burututako neurketa grabimetrikoek asko jota g ren 10 miligaleko anomalia erakusten dute, sedimentuek inguruko arrokek
|
baino
dentsitate txikiagoa dutelako. Lurraren azaleko geruzen lodiera aldaketek eragin zuzena dute grabitatean, zeren dentsitate bateko geruza zati bat dentsitate ezberdineko beste geruza batek ordezkatzen baitu.
|
|
Zuzenketa aurrera eramateko onartzen da itsas mailaren eta neurketa egindako puntuaren artean lurrazal kontinentaleko geruza uniformea dagoela, hau da, mendiak desagerrarazi eta haranak inguruko arroken dentsitate bera duten materialekin bete ondoren grabitateak kota horretan izango lukeen balioa lortzen da. Itsa soan hartutako datuetarako onartzen da urak masa murrizketa bat sortzen duela arrokak
|
baino
dentsitate txikiagoa duelako, eta lortutako datuetan zuzenketa bat egiten da ur zutabeak eragiten duen grabitate murrizketa ekiditeko. Beraz, Bouguer anomaliak aire askeko zuzenketak eta Bouguer zuzenketak egin ondoren lortzen diren grabitate anomaliak dira eta sakoneko masa edo dentsitate aldaketak ikertzeko oso erabilgarriak dira.
|
|
Isostasiaren kontzeptua erraz uler daiteke adibide baten bidez. Imajinatu lodiera ezberdineko egur blokeak uretan flotatzen daudela (1.25.A. irudia). Blokeak ez dira hondoratzen egurrak urak
|
baino
dentsitate txikiagoa duelako, eta uraren gainetik ageri den bloke handienaren zatia tamaina txikiagoko blokeena baino handiagoa da. Era berean, bloke handiena besteak baino gehiago hondoratzen da ur mailaren azpitik.
|
|
Mantuaren barnean murgiltzen den lurrazalaren zatiari lurrazalaren erroa deritzo. Lurrazalak mantuak
|
baino
dentsitate txikiagoa du eta egurrezko blokeek uretan aurkeztutako jokaera bera erakusten du.
|
|
Subdukzio eremu batean hondoratzen ari den plakaren gainean lurrazal kontinentala edo uharte arkuetako lurrazala bi plaken arteko mugaraino garraiatzen denean, subdukzioa bukatu eta kolisioa hasten dela esan daiteke. Dentsitate txikiko lurrazala subdukzio eremuan barneratzeak plaken geometria eta zinematikaren aldaketa dakar, astenosferak
|
baino
dentsitate txikiagoko gorputzak ezin direlako bertan murgildu, aurretik subdukzioan nagusi izan den indarra desagerraraziz.
|
|
Horren arabera, subdukzio eremuak subdukzio eremu azpikontinental eta azpiozeanikoetan sailkatzen dira. Astenosferan murgiltzen den plakaren lurrazala beti ozeanikoa izango da, ezinezkoa delako mantuak
|
baino
dentsitate txikiagoa duen lurrazal kontinentalaren subdukzioa. Beraz, subduzkio eremuetan bi plaka kontinentalek topo egitean, subdukzioak ezin izango du denbora luzez iraun eta beste prozesu bat hasten da:
|