Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2000
‎Eta, jauregiaren izena zenbatenaz gorago zeramala eta izenaren itzala zenbatenaz urrunago, hainbatenaz hertsiago ezarri zituen aitak jauregiko barren arauak, ordenantzak eta zirimonia suerte haiek guztiak. Eta, are gehiago, zeren, Villagrandeko dukeari jauregirat etortzeko gonbita egin zionean, eta jakin zuenean ezen dukeak gonbita onartu zuela, Donibane Lohizunetik ekarri baitzuen, izendatuki eta espreski, dukea jauregiratu baino bi hilabete eskas lehenago, kontu haietan aditua zen zirimonia maisu bat, jaun Louis Delapierre zeritzana, Borde len jaioa eta euskaraz ez zekiena, baina bai gaztelaniaz, frantsesez bezain ongi, etxeko sehiak eta zerbitzariak ohitura eta usantza haietan aitzinago zitezen eta finago zitezen.
‎Kristinaren geografiako bertze bazter batzuk alde batera utziz, nire eskuek aldakak xerkatzen zizkioten amodioa egiterakoan. Azkenekoz, banandu baino bi hilabete lehenago. Handik goiti, egunak zenbaturik nituen:
2004
‎–Ayman duela bi urte hil zuten, bigarren Intifada hasi baino bi hilabete lehenago, asentamentu bati erasotzean. Baina eraso orduko hil zituzten kolonoek.
2008
‎...uze, bakartietan; eta berak kendu zion dena; berak aurkitu zuen altxorra eta atera zuen lur azpitik, bere pikotxaren kirtena zen zuloan hautsita zegoena?; eta berak eraman zuen bizkarrean hartuta, hamaika bidaia nekagarri eginez, pinu luzearen oinetik bi gailurreko muinoan zeukan leize bateraino, uhartearen ipar ekialdeko angeluan; eta hantxe egon zen, toki seguruan gordeta, Hispaniolaren helduera baino bi hilabete lehenagotik.
2009
‎Lau urte bakarrik egin zituen, ordea. Mallon anderea erail baino bi hilabete lehenago aterea zen giltzapetik.
2015
‎Atentatua egin baino bi hilabete lehenago Gara ri emandako elkarrizketan, PSOEko militanteak jomugan izatearen argudioa honela laburbildu zuten ETAko bozeramaileek, PSE EEren Balmasedako egoitzaren aurka egindako atentatuaz galdetu zienean kazetariak: –Dei egiten diegu PSOEko militanteei galde egin diezaioten Rubalcaba ministroari, Zapatero beren presidenteari, edota Ares bezalako faxistei, noraino iristeko prest dauden beren praktika errepresiboetan.
2017
‎Txekiar Errepublikako presidentea, Milos Zeman, Etxe Zurira joateko gonbita egin zioten Europako lehenengo agintaria izan zen. . Estatubatuarra izango banintz, Donald Trumpen alde bozkatuko nuke?, esan zuen Zemanek hauteskundeak baino bi hilabete lehenago, Europako agintariak isilik edo kezkatuta agertzen ari ziren bitartean. Estatu Batuetako presidenteak ondo daki Txekiar Errepublika txikia non dagoen, haren emaztea han jaio baitzen, eta hango presidenteak Trumpen alde hitz egin baitzuen hauteskunde kanpainan zehar.
2018
‎John Stuart Mill izan zen mugimendu feministaren alde egin zuten gizon urrietako bat, eta baita babes hori praktikara eramaten saiatu ziren gutxietako bat ere. Ezkontza kontratuari kritika bat egin zion, eta adierazpen batean laburbildu zuen 1851n, hain justu Harriet Taylor eta biak ezkondu baino bi hilabete lehenago. Adierazpen hartan, Millek erabat uko egin zien senar gisa eskuratzekoa zen lege botereei (nahiz eta uko hark ez zuen baliorik legez), eta, modu solemnean promes egin?
‎Zazpi seme alaba izan zituzten garaikoetxea urrizatarrek, bost mutil eta bi neska. Carlos seigarrena; bera jaio baino bi hilabete lehenago hil zen bi urteko anaiaren izen bera jarri zioten pontean: Juan Carlos.
2019
‎Nazioartera begiratuta, 2010eko hamarkadako hainbat gertakarik ere erakutsi edo berretsi zuten arazoaren izaera globala: Argentinan, 2013an, Ni una menos mugimendua sortu zen, hilketa matxisten aurka; AEBetan, sona handia izan zuen Donald Trump presidente izendatu osteko Emakumeen Martxak; eta, sanferminetako eraso hura gertatu baino bi hilabete eskas lehenago, Brasilen 16 urteko neska batek salatu zuen 30 gizonek bortxatu zutela. Albisteak munduari buelta eman zion berehala.
2022
‎Hileta baino bi hilabete lehenago ospatu zuten Galaxia osoan Euskaliaren jaiotzaren berrehungarren urteurrena, eta, hor ere, izan zuten lekua sevillana dantzariek eta zezenbot zezenketek. Zirku hura ikustean, barruan zeraman amorruak osorik irentsi zuen Ugutz.
2023
‎Azterketak baino bi hilabete lehenago, umea haurtzaindegira eramatea erabaki nuen, eta horrekin batera errudun sentitzea, nola ez. Han entregatzen nion zaintzaileari gorputz txiki biluzia harrerako leihatilan, eta, egunaren amaieran, lanak izaten nituen mantal koadrodunaz jantzitako mutikotea lehen begi kolpean ezagutzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia