Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 113

2000
‎takoirik gabe ibiltzea erabaki zuela, adibidez. Baina inor ez zen ezertaz ohartu, eta Brown jaunak ahaztu egin zituen estura haiek guztiak lanean jardun zuen bitartean; eta etxeratzerakoan, jabetu zen hurbilago ikusten zuela orain espaloi zorua, eta hanka haiek bereak baino askoz ere indartsuagoak zirela, gihartsuagoak, horiek kuadrizepsak eta izterrak, hura nekerik gabeko abaila, riii raau, eta besoak ere berdin, ikusi besterik ez zegoen bizeps haien taxua eta sendotasuna, mendi gailur leunak, horixe pentsatu zuen bere kabutan Brown jaunak, ispiluaren aurrean besoak luzatu eta bildu ordu erdiz jardun zuen goiz urratu berrian.
2001
‎Zalantzarik gabe, lurra galdu zen, Akitania euskaldunean adibidez edota, ekialdera, Pirinio hegoaldean, baina dirudienez zabaltze bat ere gertatu zen hego mendebaldean, lurralde pobre eta soberasko bete hauetatik zihoazen jendakiek hizkuntza bertara zeramatela. Errioxan eta Burgosen Erdi Aroko euskara ez bide da erromanizazioan bizirik iraun zuen hondakina; baliteke, halaz guztiz, X. mendea baino askoz ere lehenago hedatzen hastea Ebro hegoalde horretara17.
2002
‎Egia da administrazio publikora joanez gero behin baino gehiagotan ez direla euskaldunak aurkitzen egon behar luketen tokietan. Baina egia da, horrekin batera, lehenago baino askoz ere euskaldun gehiago kausituko duzula, duda gabe, mahai ofizial horietan eserita. Memoria pixka bat besterik ez da behar, buru pixka bat esan behar nuen baina hitz hori, buruarena alegia, anbiguo samar gertatzen denez" memoria" esango dut, memoria pixka bat behar da lehenago gertatzen dena eta orain dugun aukera parean jartzeko.
‎Ez zaizu idurituko zuri, baina hala den uste dut, eta ez naiz bakarra, hori, edo holako zerbait, izan baita zenbait idazlek mahai gainean jarri duten arazoa. Atxagak berak esan zuen aitzin horretan euskara gaizki dabilela, etorkizun beltza duela, ez dezagula gure burua engaina, uste baino askoz ere kopuru txikiagoa dela euskaldunena. Ramon Saizabitoriak ere aipatu ditu gazteen artean gertatu diren aldaketa soziologiko horiek hizkuntzari dagokionez:
‎Hizkuntza serio guztiei gustatzen zaie" sukaldetara" aritzea: aski da ikustea zer nolako arau zehatzak, Euskaltzaindiak inoiz ere emango ez dituenak baino askoz ere zehatzagoak, dituzten aldizkariek zerbait ingelesez ateratzeko, esate baterako. Eta bai dela hizkuntza askea ingelesa!
‎Urrun nago, beraz, garai bateko baldintzarik gabeko nire atxikimendu garaitik, zeinetan euskarazko literaturari buruzko artikulu erabat panegirikoa idatzi bainuen, Atxagak bere lanak gaztelaniaz edo euskaraz idazten ote zituen zalantzan jartzen zuen gure arteko gaztelaniazko idazle (ustez) ironiko bati arrapostua emateko hain zuzen ere; bestelako gehiegikerien artean, hauxe nioen: hemengo gaztelaniazko literatura baino askoz ere interesgarriagoa zela euskarazkoa, eta, batik bat, gure egungo arazoei lotuagoa zegoela. Gaur egun ez nago horren seguru, batik bat Pedro Ugarte edo Luisa Etxenike bezalako idazleen lanak irakurri ondoren (Anjel Lertxundik:
2005
‎Franco hil eta gero, garai nahasiak etorri ziren, eta ez zen guztia askatasun aire bihurtu, langabezia ere aldi berean heldu baitzen, eta berdin drogak? 68ko maiatzaren eta mugimendu kontrakulturalaren eragin berandukoa, ordura arte oso kasu berezietan baino ez baitzen ageri halakorik gure artean?; drogak bihurtu ziren askatasun seinale, eta, aldi berean, gatibu tristeen ikur. Eta drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa; banan banan garbitu zituen gazte deserrotuak eta ez konformeak, politikaz etsia hartutakoak, utopia iraultzaileez nazkatuak; diktaduraren azken urteetako deuseztatzea baino askoz ere odoltsuagoa izan zen hura. Batzuetan, iruditzen zitzaidan bere buruaz beste egiten ari zela jende multzo handi bat, etsiak jota, hainbeste urtetako borrokak eta sufrikarioak nora ekarri gintuzten ikusita.
2006
‎Korrika hasi naiz, baina izkinara heldu baino lehenago entzun da eztanda: gogoratzen nuena baino askoz ere ozenago heldu da nire belarrietara. Guardia Zibilaren Land Rover haren aurkako bonbaren eztanda.
‎Ganbara gauzez mukuru dago; egin nuen azkeneko bisitaldian baino askoz ere gehiago. Beste plater garbigailu zahar bat dago, nondik aterako ote zuen??, bizpahiru josteko makina (Alfa, modelo ezberdinak), PVCko hodi zatien bilduma berria eta hainbat liburu zahar, gehienak Reno best-seller bildumakoak, ziurrenik aiton amonen etxetik erreskatatuak; hango apalategi batean gogoratzen ditut nik behintzat.
‎Angelok gogo beltz jarraitzen zuen, baina haren aurpegierak adierazten zidan krisia gainditzen ari zela: ordu erdi lehenago baino askoz ere lasaiago hartzen zuen arnasa; begiradari dagokionez, artean abaildua izanagatik ere, argiagoa eta ziurragoa zuen.
‎Haurra nintzenean, bazuan hemen bertan beste sinagoga bat, horko hori baino askoz ere apalagoa, baina, aldi berean, hunkigarriagoa, juduon neurriragokoa. Hura txikia gelditzen zitzaiela, eta beste hau egin zitean.
‎Müller jaunak lo zorrak kitatzen segitzen zuen ez baitzuen begirik zabaltzen, eta nik bidaiarako liburu bat hartu ez izana madarikatu nuen. Caffarelli kaleko sotoa nire ganbaratxoa baino askoz ere hurbilago baitzegoen tren geltokitik, bezperan han egin nuen lauzpabost ordu doiko loa, eta ez nuen nire apartamendutik pasatzeko egokierarik izan. Horregatik nengoen libururik gabe.
‎Eskerrak Umbertok bizpahiru egunez behin ekartzen zizkidan liburuei, haietan bilatu nahi izaten nuen-eta eguneroko bizitzan aurkitzen ez nuen ukendua. Liburuetako istorioak ez ziren, gehienetan behintzat, nirea baino askoz ere atseginagoak. Arretatsuen hartzen ditugun istorioak abailduran sortuak eta abailduraren ingurukoak direlako izango da.
2008
‎Hermann guztiz bere baitara bilduta dago. Dena prest daukanean, metodikoki garbitzen ditu sukalde osoan zehar sakabanatuta geratu diren hondakinak, hasi aurretik zegoena baino askoz ere garbiago utzi arte.
‎Bidea luzea da, eta bide horretako etapa guztiei maitasuna deitzen zaie: ametsari, pasio fisikoari, komenientziazko elkar bizitzari, errutinari, gorrotoak adeitasunak baino askoz ere ordu eta barren txoko gehiago hartzen dituen bizitzari...
‎Ez zion, nonbait, zirrikiturik zabaldu nahi amorante baten aukerari. Beharbada, senarra putekin ibiltzeak baino askoz ere min handiagoa ematen zion beren bizitzan beste emakume bat zegoela pentsatzeak. Putekin baldin bazebilen, Tomas zen barregarria.
‎Horixe genuen hurrengo mugarria, garrantzitsua erabat, data horrek zure seme alabaren asignazioa noiz iritsiko den adierazten baitu. Garai batean, sarrera data eta asignazioaren arteko tartea guri egokitu zitzaiguna baino askoz ere handiagoa zen. Hamabost, hemezortzi, edota hogei hilabete ingurukoa izaten zen.
‎Aukeran, neskato bat nahiago genuen, ezin uka, baina sexuak ere ez zuen garrantzi handirik. Kontua da imajinazioaren abiadura errealitatearena baino askoz ere handiagoa dela eta aukera guztiak aurreikusita ez baizik eta aurreimajinatuta genituela. Neska izatea, mutila izatea, txiki txikia izatea, urte eta erdi inguru edukitzea... aukera guztiak aldez aurretik imajinatuta genituen.
‎Era berean, adopzioaren aldeko panfleto bat nahi duena ere oker dabil. Ezin ukatuko dut Enara Fuhan guregana iritsi (ala gu Enara Fuhanengana iritsi ginela esan ote genuke?) baino askoz ere lehenagotik naizela adopzioaren aldeko militante, baina horrek ez du esan nahi etengabe nazioarteko adopzioaren apologia egin behar dudanik. Ez dago Enararekin paseoan ateratzea bezalakorik jende askok begi onez ikusten gaituela ohartzeko.
2009
‎Gutako bat zara ia!"), Asfar umiliatuak, Asfar irainduak, mendeku hartzen du promesa faltsuak eginez. " Atsegin dut zu ni baino askoz ere gorago zaudela sentitzea, aitortzen dio Sylvie eskuragaitzari?. Eta gorroto zaitut batzuetan.
‎Nirea ez da, ordea, bakardade aukeratua, bilatua, baizik eta umiliatua, garratza, guztietan txarrena, abandonuarena, traizioarena10". 1942ko azaroan, bere senar Michel Epsteinek, hiru hilabete baitzeraman haren berri jakin gabe, uste baino askoz ere urrutiago lortu zuen harekin batzea, Ekialdeko Europan: Poloniako Oswiecim en, Auschwitz-en, alemanez.
‎Tribunalak epaia berretsi du: beti egin nezake egiten ari naizena baino askoz ere gehiago.
‎Hilkutxa bat Orioko Goiko Kalen behera. Jende asko ari da negarrez, ohiko hiletetan baino askoz ere gehiago. Hilkutxa ere ez da ohikoa, ez da ordu arte ikusi ditudanak bezalakoa; ez da beltza, ez da astuna, ez da pertsona helduen luze laburrekoa.
‎Horregatik dago gure ametsetako Ithaka bidaia agentzietakoa baino askoz ere urrunago.
‎suge bat ikusi du zozo bat irensten. Eszenak guztiz izutu du neska, baina ikusitako krudelkeria baino askoz ere lazgarriagoa da eszenak bihotz barruan eragin dion deskalabrua: munduaz zuen ikuspegi ezti dultzea orbaindu dio.
‎Eman berri dudan zerrenda baino luzexeagoa da Kunderarena, eta, izatez, Kunderarena baino askoz ere luzeagoa da biktimen zerrenda, Kunderak ez baititu aipatzen frankismoaren biktimak, kastrismoarenak, McCarthyren antikomunismoarenak, Pinochetenak...
‎Askotarikoa da gu guztion erreferentzia sarea. Gure aurreko belaunaldiena baino askoz ere ugariagoa. Eta baita oso bestelakoa ere.
‎Eta hona aintzat hartzekoa iruditzen zaidan perspektiba bat: euskal irakurleen galbahetik pasatutakoak dira beste hizkuntzetako irakurleek ezagutu berri dituzten euskal idazleak; nire obrak beste hizkuntza batzuetara itzuli baino askoz ere lehenago, euskararen lurrean bazen irakurle mordoxka idazle egin ninduena, idazletzat nindukana.
‎Ohargarria da: bat batean modan jartzen diren teknika eta narratzeko era gehienek oso gutxi irauten dute; modu konbentzionalagoetan kontatutako fundamentuzko istorioek baino askoz ere gutxiago.
‎Laburra da oso gogoratzen dudan orduko gure etxeko irakurgarri guztien zerrenda: ...beste aldizkari batzuen ale mordoa, ganbarara ematen zuten eskaileren albo batean pilatuta; baita liburu solte batzuk ere, amaren gau mahaitxoan eta armairuan, erlijioarekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa zutenak asko; igandetan erositako edo anaia nagusiak trukean ekarritako komikiak (txiste deitzen genien guk, hitzaren oinarrizko irrigarritasun bera gordetzen duen komiki Euskaltzaindiak hobetsi baino askoz ere lehenago); bazen bertso liburutxo bat ere, gogoratzen dudan euskarazko bakarra. Basarrik Atano III.ari eskainitako laudorioekin osatua; baziren eraikuntzarekin zerikusia zuten bizpahiru liburu tekniko ere, nahiz gure aita ez nuen ikusten liburu batekin...
2010
baino askoz ere gehiago da.
2011
‎urak hodietan zehar ateratzen zituen kurrunka hotsak. Oro har, zarata guztiak lehen baino askoz ere ozenago entzuten ziren: azpiko apartamentuko pauso hotsak, bertan emakume zahar bat besterik bizi ez den arren; dena den, pauso hots horiek hain ozenak gertatzea alfonbrak kendu izanari zor zaio gehienbat.
‎Ez ba, ez dugu ahazten. Emakumeak ez du ezer ere ahazten, alderantziz, gizonezkoak baino askoz ere trebeagoak dira den dena gogoan gordetzeko, pentsatu zuen, izan ere ez baita gure oroimena gogoratzen dena, gure haragia baizik bere sakontasunean.
‎Dena zen oparoa, lasaia, ongi antolatua. Ni jaio baino askoz ere lehenago zen hori. Neure eskuetan hartu nituen haurraren eskutxoak.
‎Orain zu zara urrutiratu dena. Baina seme bat aitarengandik urrutiratzen denean baino askoz ere urrutirago joan zara. Seme bat urrutiratzen denean, liskarrak liskar, posible da hurbilketa.
‎Hangoa, ordea, Bartzelonako etxea da. Hau baino askoz ere dotoreagoa eta erosoagoa, baina honen apendize moduko bat baino ez. Ia ia ez etxe bat, batak zein besteak beren baitan gordetzen dituzten argiei, oihartzunei eta usainei erreparatuz gero, behintzat.
‎Baina etxe honek Bartzelonakoarekin duen alderik handiena oihartzunena da. Etxe honek hark baino askoz ere oihartzun gehiago ditu. Eta hangoak ez bezalakoak.
‎Torturapean ere aitortuko ez nukeen arrazoi bat zegoela autoa erosteko motiboaren atzean? E, aizue, zein animatzen da bihar Lesakara joateko, sanferminak dituk, Iruñekoak baino askoz ere animatuagoak. Gasolina denon artean jartzen genuen, eta koadrilakoak pozik.
‎Epe labur batean, behintzat. Gaitzaz ez dakit zuk dakizun baino askoz ere gehiago, horixe da drama.
‎Aurretik esan izan dut gutxi gorabehera zenbat irabazten zen kontrabandoa eginez. Lekuko guztiak ez dira ados jartzen kopuruan, baina edozein beste lanetan arituta baino askoz ere gehiago zela ez dago zalantzarik.
‎Egia da, kontrabandorik egin ez duten pertsona askok ere badituztela horrelako molda ezineko gaitzak, baina gure inguru honetan beste toki zenbaitetan baino askoz ere pertsona gehiago dugu bizkarrezur eta/ edo aldakako higadurekin. Garai batean, kontrabandoan ibiltzearekin bat datorrela uste dut.
‎Eta arazoa ez da bera, arazoa gu gara. Denek diogu naturari min ematen ari garela, baina oker gaude, natura hori baino askoz ere fuerteagoa da. Mina geronen buruari ari gara egiten.
‎Eta gero, egoitzak, etxeak, arkitektura, urbanistika bat badago. Zer esanik ez, hegoaldean baino askoz ere zainduagoa.
‎...da dena, eta ni ere sentitzen naiz seguruago, ziurrago, eta gero eszenatokitik publikoarekiko harreman horrek, komunikazio horrek, hor martxan jartzen dituen mekanismo horiek, eta hor sortzen diren gauza hunkigarri horiek eta emozio horiek eta, beno, hor esaten dituzun hitz horiek eduki dezaketen arrakastak eta jendearen erantzunak asko motibatzen nau eta motibazio handi batekin nabil orain, lehen baino askoz ere gehiagorekin.
‎Eta hala izan zen, eskema hori garbi geratu zen, eta nik uste dut gainera ondo aplikatu zela. Baina ez da pentsatu behar Imanol Murua nire entzule soila zenik, nik esaten niona egiten zuenik, ez, Imanol Muruak berez, bere kasa, bere kabuz, guk denek baino askoz ere iniziatiba gehiago izan zituen eta oso garrantzitsuak izan zirenak eta oso urte gutxitan sustatu eta gero garatzera eraman zituenak. Adibidez, Gipuzkoan orain dauden zenbait kultur zerbitzu puntakoak, eta ez bakarrik ohore bat direnak Euskal Herriarentzat baizik eta Espainia guztian, Estatu guztian erreferente bezala hartuta daudenak, konkretuki Arteleku arte zentroa eta Koldo Mitxelena kulturgunea, ba hori Imanol Muruaren ideia izan zen, eta gainera ideia bortizki defenditua eta zailtasun askoren erdian, ez baitzeuden denok oso ados.
2012
‎Baina erabakita neukan bost urteren buruan itzuli eta elkarrekin ezkonduko ginela. Hamazazpirekin, ordea, ezkondu egin zen; gizona, oso jatorra, bera baino askoz ere zaharragoa zen. Amaordearengandik libratzeko nik uste dut edonorekin ezkonduko zela.
‎Ez zekien ezer termitei buruz, baina atzo, dentistarenean zegoela, haiei buruzko erreportaje bat irakurri zuen dibulgazio zientifikoko aldizkari batean. Bizi osoan termitei buruz jakin duen guztia baino askoz ere gehiago ikasi zuen atzo bost minutu doitan haien izaeraz, ezaugarriez, jokaerez.
2018
‎Kalera atera da Olivier. Okupazioaz geroztik, oso astiro ibil  tzen da bere makuluarekin, normalean baino askoz ere  astiroago. Soldadu alemaniarren errukia bilatzen du.
‎" Nire eskuek oraintxe ematen dute meatzari batenak", pentsatu du, eta negar egin du komedianteak, negar egin du gogotik, Marco Polo kodea aplikatu ziotenean baino askoz ere jarraikiago eta luzeago eta ozenago. Gero harro sentitu da bere meatzari eskuez.
‎New Yorkek ez zeukan imajinatu zuenarekin zerikusirik. Uste baino askoz ere ederragoa zen. Central Parkeko zelaiak, portuko joan etorri etengabeak.
‎Guk uste baino askoz ere garrantzitsuagoa izan zen Trianet, aurreikusten ez genituen onurak ekarri baitzizkigun. Garrantzitsuena, haur gazteak irabazi genituela.
‎–Zerorrek jasoa ere izan daiteke... Egingo nuke ez dituela hogei urte baino askoz ere gehiago, esan zuen, aditu baten ganoraz.
‎Listua irentsi nuen, eta, listuarekin batera, lehertzeko gogoa: den dena zekienaren hartarainoko xalo plantak amorrarazten ninduen, horrexek ateratzen ninduen neure onetik, Aba Yakueren amarru zikoitzenak baino askoz ere areago.
‎Gainpe hezeko harlauzak hormetakoak baino askoz ere txikiagoak eta lauagoak ziren. Bat askatuz gero, ez nekien zer eror zekidakeen gainera, baina ez neukan astirik zalantzetarako, eta, sabaiko lanari laburrago iritzita, handik hastea erabaki nuen.
‎Etxeko atea jo zuenean baino askoz ere zaharragoa iruditu zi  tzaidan, bere kontakizunak iraun zuen gau partea mende oso bilakatu bailitzaion. Elezahar batez gogoratu nintzen:
‎–Senak esaten didanez, uste duan baino askoz ere gertuago dituk Baroneten borreroak. Eta arratsa gainean aterpe eske etorri den gizagaixoa, hire erasotzailea duk zalantzarik gabe.
‎Entzumenak ere ez zidan ikusmenak baino askoz ere informazio gehiago ematen. Arratoi zapalduen txaflastak eta kurrixka antzeko txirrio etenak entzuten nituen, baina hain ziren ugariak batzuk zein besteak, non alde guztietatik ematen baitzidaten beren presentziaren abisu, haien txirrioak isiltasuna bezain trinko eta etenik gabeak bailiran.
2019
‎Kontakizun asko daude askoz ere xeheago dokumentatzen dituztenak garai hartan gertatu ziren gorabeherak, nobela batean justifika daitezkeenak baino, eta animatu nahi nituzke horietan interesatuak dauden irakurleak bila ditzaten. Lalek zaintzaile eta preso asko ezagutu zituen Auschwitz Birkenaun gatibu egon zen garaian, orrialde hauetan agertzen direnak baino askoz ere gehiago; kasu batzuetan pertsonaia batzuk asmatu ditut, hainbat pertsona irudikatu beharrez, eta gertaera batzuk sinplifikatu ere egin ditut. Egia da hemen hainbat topaketa eta elkarrizketa imajinatu egin direla, baina egia da, era berean, nobela honetako gertaerak hemen deskribatzen diren bezalaxe izan zirela neurri handi batean.
‎Lalek berea utzi, eta Sokolov deitura hartu zuen, arreba ezkonduaren errusiar izena. Eisenberg baino askoz ere errazago onartzeko moduko deitura zen sobietarren menpeko Eslovakia hartan. Lale eta Gita 1945eko urrian ezkondu ziren, eta Bratislavan jarri ziren bizi  tzen.
‎Euskal Herrian turismoak eragin dezakeen kaltea ekarri genuen hizpidera, bakea, Ezpeletan amaitzekoa den Tour aren etapa, Euskal Herrian sukaldaritza hartzen ari den presentzia neurriz kanpokoa. Nik bizitza kulturala aipatu nuen, uste baino askoz ere indartsuagoa eta agian ez merezi bezain preziatua; euskarak Interneten duen indarra ere goraipatu nuen, baina, horrekin batera, izan lukeen prestigioa eta erakarmena nabarmendu nizkien.
‎Espero nuena baino askoz ere gehiago da hori. Nire urtebetetzea ospatuko dugu.
‎Kikildu egiten nau. Gauza pila bat daki, nik baino askoz ere gehiago, eta, batez ere, ikaragarri bidaiatu du.
‎Ahulak gara, barregarri ahulak. Gu baino askoz ere indartsuagoa da Jainkoa, eta Harengan bilatu genuke anparoa, edo Lurrean dituen ordezkariengan; adibidez, gure artzainarengan. Nik neure buruari galdetzen diot nola hautatuko ote dituen Jainkoak bere ordezkariak, gurekin komunikatzen ez bada.
‎Zentroko errekreoak Institutukoak baino askoz ere interesgarriagoak dira. Edo lasaiagoak bai behintzat.
‎Mario zutik jarri da salto batean, ipurditik pipermin bat sartu baliote bezala. Txetxu mutil kankailua da, Mario baino askoz ere handiagoa. Tira, mundu guztia da Txetxu baino baxuagoa.
‎Liburuak irakurtzen. Zuk eta nik batera baino askoz ere gehiago daki ia guztiaz.
‎Dutxan sartu naiz. Amak betikoa esan du, beti bezala (aitak baino askoz ere hobeto darama amak guztia; ez dut esango minik ematen ez dionik, baina gutxiago estutzen nau; negar egiten badu, nik ikusten ez dudanean egiten du):
‎Eskerrak istripua gertatu baino askoz ere lehenago hazi nintzen. Esplikatu zidatenez, koman egon nin  tzen denboran nire haziera desazeleratu egin zen (hitz hori erabili zuen medikuak, indarra galduz doan auto batez ariko balitz bezala).
‎Ez da, ordea, zuzena: duen kostua baino askoz ere gehiago ematen dio gizarteari. Arazoa da ematen duena ezin dela dirutan –errentagarritasunaren galgan– neurtu, eta ez naiz administrazioko itzulpenez (bakarrik) ari.
‎Idazleak nabarmen du eleaniztasuna ez zaiola arrotz, elebidunak dira bere istorio askotako pertsonaiak, geografia elebidunetan kokatu zituen nobela dezente: badaki aurpegien edo keinuen edo ibileren deskribapen ederrenek baino askoz ere gehiago konta dezakeela pertsonaien jardun, ohitura, abilezia (edo zailtasun) linguistikoak aditzera emanez.
‎Horretan ere, itzulpengintzak sona baino askoz ere handiagoa du meritua.
‎Errepublika literarioaren proiekzioak uste duguna baino askoz ere mugatuagoa du eremua. Den horretarako da.
2020
‎Atxilotuen txarrantxa hesira daramate. Denen aurretik, erretorea, buruzut, eta beste egoera batean haren gorputz erkinduak lezakeen baino askoz ere adore handiagoz. Nirekin hizketan ari zenean ez bezalako energia erakusten ari da zalapartaren eta bere kontrako biraoen erdian.
‎–Eta eskolan aparta zen. Ni baino askoz ere argiagoa. Poesia ere idazten zuen, baina koadernoa erre zioten harrapatu zutenean.
‎Gauean zehar denerako astia izan zuen: aurrena errudun sentitu zen agureari negar eginarazteagatik, baina gero pentsatu zuen berak ez zuela ezeren errurik, zaharra ez baitzebilen zekiena esaten; izan zuen erreakzio hark agerian uzten zuen kontatzen ari zena baino askoz ere gehiago zekiela, bestela zertara zetozen halako negarrak eta erreakzio hunkitua. Gaua esna pasatzeak balio izan zion zerbait argiago ikusteko ere, Dario Rocha gezurretan ari zela Ramon Gandara delako hura ezagutzen ez zuela esatean.
‎Itoa, soka hain laburra izaki. Eta granadaz eta balaz eta fusil zatiz beteriko kaxak nonahi, etxeak onartzen zituen baino askoz ere gehiago. Mendian goiti, mendi lagunetan goiti, behar  tzen zaituen itomena.
‎Burua altxatu dut, eta borrokarako prest dauden eta hemen egotea baino askoz ere gauza hobeak egin ditzaketen begi irribarretsu batzuez begiratu dit. Azeri nazkatu baten begiak dira horiek, herri honetako mutilez, eta herri honetako ikuspegiz eta perspektibez nazkaturiko azeri batenak.
‎Garondoan senti  tzen ditut, bi hatz. Ikusi baino askoz lehenago sentitzen ditut, eta entzun baino askoz ere lehenago, eta kokatzen saiatu naiz, eta biratu egin naiz orduan eta han daude, biak, orkatzaren begiak, zabal zabalik, putzuak iduri. Heze eta beltz.
‎Eta nola poztu nauen Oriol ez izateak eta orain Hilari izateak, Oriol baino askoz ere konpainia hobea baita Hilari, zeinahi konpainia baino askoz ere konpainia hobea, eta egunero egunero egiten dudalako Hilari mira.
‎Eta nola poztu nauen Oriol ez izateak eta orain Hilari izateak, Oriol baino askoz ere konpainia hobea baita Hilari, zeinahi konpainia baino askoz ere konpainia hobea, eta egunero egunero egiten dudalako Hilari mira.
‎Sexuetan azkarrak eta minak dira usainak eta mingainean eta sudurrean sartzen zaizkizu, eta biziago usaindu nahi zenituzke, eta dastatu nahi zenituzke, berehalakoan galduko diren beldur, egarria eta jakin mina eta larrua jotzeko gogoa sorrarazten dituelako sexuen usainak. Usain bihurria eta jostakina eragiten dute ipurdiek, eta oinen usaina baino askoz ere interesgarriagoa da, inolaz ere, aspergarria baita hori; izan ere, zapatek dakarten usaina baizik ez da, eta askoz ere dibertigarriagoa da zapatak hortzikatzea, duten arratoi itxuragatik; ez, ordea, zapore edo usain onekoak izateagatik.
‎Lehenak. Gizonak eta emakumeak baino askoz ere lehenagotik. Lehenak izan ginen iristen eta gureak ziren mendi hauek, hotz hau, zeru hau, baso hau eta ibai hau eta barrenean duten guztia, arrainak eta hostoak, gureak ziren.
‎Ez niri gero esanarazi, sustraiak nire hondo sakonean finkatu dituzuelarik, habia, on eta leial, abegi egiten hasia zaizuelarik, nire ur freskoa irentsi duzuelarik, begitxoak itxi dituzuelarik, eta seme alabatxoei izen bana eman diezuelarik, ez niri gero esanarazi, bortizkeria itsuaren ukaldia berriro burrunbatuko dela, ni baino askoz ere zaharragoa, ni baino askoz ere mugagabeagoa, ni baino askoz ere gupidagabeagoa delako. Eta indar berriak bideratuko dituelako.
‎Ez niri gero esanarazi, sustraiak nire hondo sakonean finkatu dituzuelarik, habia, on eta leial, abegi egiten hasia zaizuelarik, nire ur freskoa irentsi duzuelarik, begitxoak itxi dituzuelarik, eta seme alabatxoei izen bana eman diezuelarik, ez niri gero esanarazi, bortizkeria itsuaren ukaldia berriro burrunbatuko dela, ni baino askoz ere zaharragoa, ni baino askoz ere mugagabeagoa, ni baino askoz ere gupidagabeagoa delako. Eta indar berriak bideratuko dituelako.
‎Ez niri gero esanarazi, sustraiak nire hondo sakonean finkatu dituzuelarik, habia, on eta leial, abegi egiten hasia zaizuelarik, nire ur freskoa irentsi duzuelarik, begitxoak itxi dituzuelarik, eta seme alabatxoei izen bana eman diezuelarik, ez niri gero esanarazi, bortizkeria itsuaren ukaldia berriro burrunbatuko dela, ni baino askoz ere zaharragoa, ni baino askoz ere mugagabeagoa, ni baino askoz ere gupidagabeagoa delako. Eta indar berriak bideratuko dituelako.
2021
‎Ez zegoen gehiago eskatzerik. Berak inoiz espero baino askoz ere harago heldu omen zen harreman hura. Niri kontatu nahi lizkidake esperientzia haren ñabardurak aurrez aurre, nire iritzia entzun; ziur dago berak uste ez duen alderen bat aurkituko diodala harreman horri.
‎Puntu horretan, posible zen haiek babestea, hamabi gizonak, batez ere, haiek gabe ez baitzegoen bikoterik eta, inondik ere, haietako batzuek besterik ez zuten izango arabar deitura konposatua, edo hiltzailearen planekin bat zetorren adin zehatza. Baina horretara heltzeak berrogeita bi arabar hildakoren porrota onartzea esan nahiko luke, eta hori nire kontzientziak onar zezakeena baino askoz ere gehiago zen.
‎–Nik ez nukeen horren berri izan nahi, are gutxiago horrela, sendagile jauna, baina Gerra Zibila bizi izan nuen, eta zuk pentsa dezakezuna baino askoz ere indarkeria handiagoa ikusi dut auzoen artean, zu haurra baitzinen garai hartan eta, ziur asko, goseaz besterik ez zinen ohartu. Nire lana, hemen, da ikustea, aditzea eta isiltzea, baina batzuetan isiltzeak ez du ezer konpontzen, egoera larriagotu baizik.
‎Nik esango nizuke oraingo Tasio hau zernahi egiteko gai iruditzen zaidala, eta, dudarik gabe, baita anaiaz mendeku hartzeko gai ere, kartzela zuloan ikusi nahi izateraino. Ikusi berri dugun bikien bertsio urre koloreko hori baino askoz ere morroi arraroagoa da Tasio.
‎Aberatsentzako luxuzko urbanizazioa izan behar zuena zabortegi zikin bat zen ustelkeriaz, hezetasunez eta zabarkeriaz betea. Joan zen urtean baino askoz ere sastraka gehiago zegoen, edo hori iruditu zitzaion behintzat. Arropa zikina eta koltxoi baten hondakinak ere bazeuden, eta horrek esan nahi zuen han jendea bizi izan zela noiz edo noiz; bistan zegoen, ordea, ez zirela modu" normalean" bizi.
‎–Hor barruan daukazuen gizon horrek metadona dosi bat berehala hartzen ez badu, ni egunero ikusi beharra baino askoz ere problema larriagoa izango duk.
‎–teknika edo ezagupenen bat? uste baino askoz ere zaharragoa denean. Ikerlarien harridurak, oro har, ongi erakusten du nondik jo ohi duten beren hipotesiek.
‎Gizakiek, edo hominidoek? uste zena baino askoz ere denbora luzeago daramate lurrean. Hasteko, nola erabaki duela bi edo hiru milioi urteko gizakiak gizadi beraren kidetzat hartu ala ez?
2022
‎Eta Quimek, belarri fina izateaz gainera bere aita sendatzeko gogo izugarria zuenak, esan berri zuena argi azaltzeko erregutu zioan emakumeari. Andreak esan zionez, liburu bera baino askoz ere zaharragoek aipu zitean gaitz guztiak eta, haien artean, herio  tzaren gaitz sendaezina bera ere, senda zitzakeen lore bat. Esan ere egin zioan andreak ezagutza hura hain zaharra zela non jakintza eta kondaira bereizten dituen marra ezabatu baitzen, eta berak ezagututako inortxok ere ez zuela sekula landare hura ikusi.
‎Oihu egin zuen basurdeak, eta zintzurrean durunditu zen oihua hil ondoan, leize barreneko oihartzunaren an  tzera. Eta airean egin zuen LluÃsek hegan, katapulta batek aireratu balu bezala, arin eta motel, Victòriaren begien aurrean, motorra baino askoz ere gorago, eta ilun, arras ilun, zuhaitzak zeru urdin arrosaren gainetik aireratu balira bezala. Hildako basurdekumearen ondotik atera zen basurde familia osoa.
‎Zutitu egin behar izaten dut nire laneko mahaitik leihora joateko, baina gaurko argi puruak belaunikatzea eskatzen zidan. Aulkia hartu dut belauniko jartzeko bertan eta zeru urdinari begiratzeko garai bateko errezoetan baino askoz ere kontzentratuago. Aulkia leihora arrimatzen ari nintzela, poema bat bururatu zait, agian esaldi labur distiratsu bat zen.
‎izutu egin behar gintuzke eta zentzatu: efimeroak gara ipurtargiak bezala, eta, bat batera, gai gara hondatzeko guk baino askoz ere gehiago iraungo duen Lurra, maite ditugunen etorkizuna, gizakion historiak eraikitako zibilizazioak.
‎Bai, efimeroak gara. Ez dugu irauten ipurtargi batek baino askoz ere gehiago. Eta hala ere...
‎Sakonago jarrita, pentsatu nahi dut hurrengo uda noiz iritsiko den desiatzen hasteko desio dudala uda hau bukatzea. Gauza jakina baita desioa beti errealitatea baino askoz ere gauza biziagoa dela.
‎Liburu honetan adierazi dudan bezala, Kanadako egoera ez da analista batzuek iradoki duten bezain irekia (haien artean, Pelletier, 2006: 535), baina, hala ere, Espainian baino askoz ere abagune handiagoa dago maniobratzeko. Horren arrazoia da, hein handi batean, subiranotasunaren erabilera ez dela berdin hautematen eragile politiko, goi funtzionario eta magistratuen artean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia