Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 218

2003
‎Nik, aldiz, etxeko tiraderak poemaz eta nobela bukatu gabez beteak nituen. Beste batzuek maitalearen gorputza arakatzeko jartzen duten ardura eta sukar bertsuarekin igarotzen zituen orduak nire obraren zoko moko eta ezkutukiak aztertzen, pasarte luzeak buruz ikasteraino, eta horrek ni ere hunkitu egiten ninduen, ezagutu nuenean bere marrazkiek baino askoz ere gehiago, oso sentipen arraroa da norbere obrari buruz inori hain ezaupide hurbilarekin hitz egiten entzutea, horrek lotura iraunkor bat sortzen du, geure baitan norbaiten gorputza sentitzeak sortzen duen bezala –esan zuen, eta eskuekin imintzio bat egin zuen azken esaldi hori ezabatzeko aginduz bezala.
2004
‎Katalanak ditu 5 milioi hiztun. Guk milioi erdi besterik ez!?. 90 Ez gara hemen hasiko mundu zabalean Estatu hizkuntza txiki askoak, katalana baino askoz ere murritzagoak, zein ederki moldatzen diren izendatzen eta epaitzen. Gurea baino txikiagoak ere ez gutxi.
‎Argitaratzen diren liburuek, Estatukoen aldean, ez dute zertan lotsaturik. Bere proportzioari dagokiona baino askoz ere altuagoa da euskal literaturaren maila. Sarrionandiak esango lukeen bezala, euskal literatura herria baino hobeto dago?.
‎Suomieraren gainbehera gelditua zen politika aldakuntzak izan baino askoz ere lehenagotik.
‎Pabloren etxe paretik pasatu da. Ez du jakin zer ordu zen, baina ohi baino askoz ere goizago, edozelan ere. Sua txikiagoa zen, baina sua.
‎Gaurkoa bezalako egunak Lucaren plazeretako bat dira, lagunentzako saioa prestatzen hasten denean, gauerdia baino askoz ere lehenago.
‎–Milesker, Oskar –erran zidan– Milesker egun hauengatik. Egia erran, bolada honetan azken urteetan baino askoz ere zoriontsuago izan naiz. Ez dut merezi, baina halaxe izan da.
‎Eguna lainotsu zegoen eta tarteka elurra bota zigun. Askoz ere kontu handiagoz gidatu behar izan nuen, errepide hura ordura arte ibilitakoak baino askoz ere mehar eta kaskarragoa baitzen. Büren herriko karrika ederrak zeharkatu genituenean, elurra mara mara ari zuen.
‎Urrats batzuk egin zituen logelan zehar. Gelan sartzean baino askoz ere zaharrago ematen zuen.
‎Hala ere, kopeta zabal hura apur bat gorritu zitzaiola iruditu zitzaidan. Lipar bateko kontua besterik ez zen izan, baina une labur hartan susmoa izan nuen Ibarrak kontatzen zidana baino askoz ere gehiago zekiela. Eta hark alde egin ondorengo orduetan ere barnean hozka izan nuen susmo hura.
‎militarrak, politikariak, enpresa gizonak... Baina Eisenhower jeneralak susmoa zuen haiek guztiak baino askoz ere xelebreagoa gertatuko zela bere idazkariaren bulegoan zain zegoen gizona. Haraino ekarri zuen kontua, behintzat, jeneralak gogoratzen ahal zuen harrigarriena zen dudarik gabe.
‎Baina Ikek amets zabalagoak zituen. San Antonioko base hautseztatu hura baino askoz ere handiagoak. Betidanik izan zuen susmoa Patuak zerbait ekarriko ziola.
‎Parisko karriketako harat honat erogarrian berriro barneratzen nintzen bitartean, pentsatu nuen segur aski nik egin beharreko lana espioi nobeletakoa baino askoz ere ilunagoa izanen zela, prosaikoagoa... eta emakume misteriotsurik gabea. Alemanian benetako agente sekreturen batek bildutako informazioa hartu eta Frantziara eramatea edo halako zerbait.
‎Ene Jainkoa, uste dut oihuka erran dudala!, pentsatu nuen, txunditurik. Barkamena eskatzeko keinua egin nuen, baina neure barne barneko zerbaitek izoztu egin zituen desenkusak, hitzak garunean mamitu baino askoz ere lehenago. Emakume gaixoa dar dar batean zegoen:
‎Garestitxoa ere bai. Susmatzen hasia nintzen Parisko bizimodua Iparraldekoa baino askoz ere garestiagoa zela. Kontuz ibili nuen Mitxelenak emandako diruarekin.
2005
‎Amona Kontxiren euforiaren kontrastean, ongi bai ongi itzali zitzaizkion Inesi gurasoen bereizketak eragindako buruhausteak? halaxe sentitzen baitzuen Inesek amonaren arrakasta, beste buruhauste bat bezala, aurrekoak baino askoz ere handiagoa zena eta beste guztiak eklipsatzen zituena.
‎jelosia. Borrokaren erdian baino askoz ere okerrago sentitzen nintzen, dena iruditzen zitzaidan ilun eta mingarri, inguruan neukana hotz eta bortitz. Eta Kixmi joana zen, ni bakardade izugarri hartan utzita.
‎Imajinatzen nuen Miren, goizean esnatzean, munstro kiratsu tripontzi hura bere ohean... Trauma hura unibertsitateko krisialdia baino askoz ere garratzagoa izan zitekeen!
‎–Eire... –erantzun zidan–, izen galesa da, zuk aipatu duzun hori baino askoz ere politagoa.
2007
‎Bizitzak dituen paradoxak. Denek diote Rakel zu baino askoz ere irakasle hobea dela, eta egia esan ez da txarra. Nirekin behintzat erruz saiatu izan da, eta klaseak oso ongi prestatzen ditu.
‎Ez ote zara ohartu urduritasunez ezin nintzela zutik egon ere? Batzuetan pentsatzen dut gizonezkoak gu baino askoz ere tontoagoak zaretela.
2008
‎Hartarako, baina, Nataliak beste bide batetik bideratu behar zuen bere barne indarra, baita bidea aurkitu ere, aitak jauregian zuèn liburutegian: liburuak eta liburuak irakurtzen zituen, mota guztietakoak, geografi liburuak, filosofiakoak, nobelak eta abar?, haiek beste errealitate bat eskainiko baliote bezala, eguneroko errealitatea baino askoz ere jasangarriagoa. Udaberria iritsi zenean, berriz, etxeko loreak zaintzeari ekin zion?
‎Beharbada, hala eta guztiz ere, bere buruari nortasun eta kontzientzia nazional euskaldunik aitortzen ez zioten herritarrez osatua egongo zen. Euskal herri etnolinguistiko hura egungo euskal herri nazionala baino askoz ere euskaldunagoa zen, ez daukagu zalantza izpirik. Kontzientzia nazionalean asko irabazi omen dugu, hala diote abertzale guztiek aho batez, baina gauza bat ahantzi bide zaie hori aitortzean:
‎Lore sorta eskuetan zuela han aurkitu nuen gizonak nire adina izango zuen, urte pare bat gorabehera, baina oraindik gordina zegoen, gimnasiora joaten jarraituko zuela pentsatu nuen, ez zuen inondik ere bakarrik bizi garenoi adinak kutsatu ohi digun itxura maiztu eta etsi hori, zahardadea bera baino askoz ere nardagarriagoa dena. Emakume gazteren batekin biziko zela erabaki nuen, hurkoaren bizitzaz eta zorionaz erabakitzeko tarteka izan ohi dugun erraztasunarekin.
‎Hartarako, baina, Nataliak beste bide batetik bideratu behar zuen bere barne indarra, baita bidea aurkitu ere, aitak jauregian zuèn liburutegian: liburuak eta liburuak irakurtzen zituen, mota guztietakoak –geografi liburuak, filosofiakoak, nobelak eta abar–, haiek beste errealitate bat eskainiko baliote bezala, eguneroko errealitatea baino askoz ere jasangarriagoa. Udaberria iritsi zenean, berriz, etxeko loreak zaintzeari ekin zion... munduan ez balego bezala loreak eta liburuak baizik, liburuak eta loreak.
2009
‎Lagunak sakratuak dira. Neskak baino askoz ere sakratuagoak.
‎–Baina nola irents dezakezue halako gezur izugarririk! Egia esan, nik uste baino askoz ere inozoagoak zarete!
‎Hezur junturek goxo goxo hartzen zizkioten hainbestetan madarikatzen zituen elizbideko, eta espartinak eskuan hartuta, oinutsik jaisten zen Artzapera, moila gaineko harrizko petrilera. Amak ere, nik bezala, bigarren behatza behatz lodia baino askoz ere luzeagoa zuen, zentimetro bat luzeagoa gutxienez, eta juanikotea minbera oso. Esaten zuen Tomaxa sorginaren errua zela, begizkoa bota ziola azken haurdunaldian, laugarren hilabetean, sabelean igarri ziola.
‎XVIII. mende oraindik hurbilean, Errege Katolikoek fundaturiko eta beti monarkiaren menpe ibiliriko Espainiako Inkisizioak 111 lagun bizirik erre zituen, heliozentrismoa aldezteagatik edo judu kiratsa zerielakoan. Nazismoak baino askoz ere jende gehiago akabatu du Elizak. Bide batez, Pio XII.a aita santua ezin hobeki konpondu zen naziekin.
‎Lan alienatzailea duzu zalantza barik, beste asko bezala, eta hobe desagertuko balitz, baina, gaur egun, prostituzioa dekretuz desagerraraziz, sexuaren langileak kaltetuko dituzu batez ere. Ezagutzen ditudan prostitutei behintzat, bezerorik koipeztoenak baino askoz ere beldurgarriagoak zaizkie dirurik ematen ez dieten borondate oneko errukitsu eta salbatzaileak. Gurasokeria baita inondik inora behar ez dutena:
‎Hiritar eredugarri izateko ez da aski legea txintxo txintxo betetzea. Legea goitik behera betetzea baino askoz ere konplikatuagoa eta interesgarriagoa da elkarrekin bizitzen ikastea. Herri bateko kide peto izateko, legeria esplizitua ezagutzeaz gain, ezinbestekoa da jakitea legeak debekatzen duen arren denda jakin batek jaiegunetan ere irekitzen duela, eta, legea gorabehera, guztiok onartzen dugula.
2010
‎Eta Rodriguez Zapatero ez zegoen bakarrik, Espainiako oposizioko alderdi nagusia, PP, hortzak erakusten ari zitzaion arren. Su etenak nazioarteko erakundeetan oihartzun bereziki handia izan zuen, ETAren aurreko etenaldiek baino askoz ere handiagoa. Ezagun zuen Espainiako diplomaziak aurrez lan handia egina zuela.
‎Lanak dena betetzen zuen eta gerra makina berrien bitartez zibil eta militarren arteko desberdintasuna desagertzen hasi zen, sumendi batean bezala. Vulkanoren sutegietan eraldatutako Estatu industrializatu borrokalariek fenomeno historiko berri bat taiutu zuten, Frantziako Iraultzarena baino askoz ere handiagoa. Mobilizazio honen eragina edonon ikusi zuen Jüngerrek:
‎Hala ere, ezin esan garai hartan ederra ez nintzenik. Ederra nintzen, agian ez June bezain, baina orduan uste nuena baino askoz ere gehiago. Hogeita bi urte nituen gainera.
‎Jarri genituen gure erosgaiak mostradorearen gainean, eta June eta biok batera baino askoz ere ederragoa zen trajedun emakumeak bere bularren kontra hurbildu zituen. Banaka sakatu zituen prezioak azazkal nakaratuak erabilita, eta pantailan totala agertu zenean txekera atera nuen.
2011
‎Garbitzaileen hotsak eta aginduak entzuten ziren ondoko bulegoetan. Beren artean hiruzpalau hizkuntzatan mintzatzen ziren, bertako katedradunak baino askoz ere aiseago. Pasillo huts eta luzeetatik barrena atera ginen kanpora pausaje asimetriko samarrarekin, berak nire parean jartzeko tarteka takoidun zapaten gainean korrikaldi laburrak egiten baitzituen, eta atarian etxera gerturatuko nuela esan nionean begitartea argitu zitzaion.
‎Gobernuaren aldetik erakutsi diren barkamen asmoak gorabehera, zurikeriaren politikak indarrean segitzen du Australian. Itxurazko barkamen formalak eta ofizialak antzeztea baino askoz ere zuzenagoa bailitzateke gertatu zen basakeriak egungo hizkuntza eta kultura egoerekin daukan kausa ondorio harremana aztertzea. Harreman hori estaltzeko trikimailua, esan dezagun bidenabar, orokorra izan da estatu kolonizatzaile guztien aldetik.
‎Apaizak falta zuen begia haztakatu zuen; plazatik sekulako garrasia igo zen gure belarrietara, ordu arteraino entzunak genituenak baino askoz ere latzagoa. Lehergailu bat.
2012
‎Ni baino askoz ere gazteagoa zen, baina lagun bat egin nuela iruditu zitzaidan, alaba bat. Ordurako nireek ere bere adina izango zuten.
‎Gainetik kendu behar izaten duzu, mantarekin egiten den bezala. Baina maindireak baino askoz ere pisutsuagoa da loa, eta sentsazioa egunetan luzatu daiteke, batzuetan baita bizitza osoa ere, ematen zigutenaren arabera.
‎Neure buruak ez zidan belarrarekin izan nuen lehen kontaktua sentitzen utzi. Eta lehen irteera plazer puntturik gabea izan zenez, hurrengo egunetan gustukoen nuen pasilloan gora eta behera ibiltzen jarraitu nuen, neure buruari kanpoan aurki nezakeena baino askoz ere hobea zela sinistaraziz.
‎Neu izaten lagundu zidan, amari aurre egiten nire bizimoduan muturra sartzen zuenean, neuk markatutako bideari jarraitzen; berarekin mintzatzean nire nahien entresaka egiten zidan, erraz jalgi ohi ziren, nire burua argituz. Hasieratik miretsi nuen, nahiz eta inguruko bizilagunak bezain aberaskumea izan, edo gehiago; nolanahi ere, berak ez zion horri garrantzi berezirik ematen; besteak baino askoz ere bizkorragoa zen, axolagabeagoa, indartsuagoa. Etxeko sofan panpina apurtu baten moduan ikusteak ez ninduen adoregabetu:
‎Dirkekin zenuen laugarren saioa zen. Dagoeneko, bizi izandako 30 urteetan jazotako gauza garrantzitsuenak kontatu zenizkion, inori baino askoz ere detaile gehiagorekin. Kontsultara joaten zinen bakoitzean hustu egiten zinela sentitzen zenuen, hitzak erraietatik aterako bazenitu bezala.
‎Eta horrek nabarmen berotzen zintuen. Nik baino askoz ere gehiago.
‎Rosenthaler plaza Berlinen erdialdearen eta Prenz lauerberg auzoaren arteko mugan zegoen. Berlingo Harresiaren garaian komunisten eremuan egon zen, baina harresia bota zutenean artista asko Prenzlauerbergera mugitu ziren, pisuak mendebaldeko auzoetan baino askoz ere merkeagoak zirelako. Gauzak horrela, auzoa langile eta artisten bizileku bihurtu zen, auzoko denda merkeak eta sorkuntza artistikoak bikain uztartuz.
‎Ez zen hala izan, ordea. Carrefour-ekoa baino askoz ere txikiagoa izateaz gain, Mamut eko liburu dendan ezin zen besterik gabe eseri eta irakurtzen hasi: komikiak eta liburuak erosteko zeuden soilik, jesarri bezain pronto langile batek adierazi zidan bezala:
‎–Mundialak?. . Eta esnea ez dago Carrefour-en baino askoz ere garestiago?. –Ezta jogurtak ere?.
‎–Esan beharrik ere ez dago, adierazi zuen Dupinek, nire oharren azterketa amaitu zuenean?, Morgue kalekoa baino askoz ere kasu zailagoa dela hau; puntu garrantzitsu batean da haren desberdina. Krimen hau, higuingarria bada ere, arrunta da.
‎»Bazen beste gertaera harrigarri bat ideia horiek biziki sendotzen zituena, eta ziurtatzeko grina piztu zidana; izan ere, upela zirudien gauza bat gainditzen genuen jira bakoitzean, edo ontzi baten bela zurruna edo masta, eta haien antzeko beste asko. Eta horra non konturatzen naizen ezen, zurrunbiloaren zoragarria ikusi nahian begiak zabaldu nituenean, lehen gure maila berean egondako gauzak gu baino askoz ere gorago zeudela oraingoan, eta ez zuela ematen askorik mugitu zirenik hasieran zeuden lekutik.
‎»Arboladia berezia da, oso arboladi berezia zinez. Ohi baino askoz ere sarriagoa da. Itxitura berez hesitu horren barruan hiru harri daude, oso bereziak, atzealdea eta aulkitxoa zituen eserleku bat osatzen dutenak. Eta arboladi hori, antze naturalean hain aberatsa, Madame Deluc en etxearen ondoan dago, handik metro gutxira, eta haren umeek sasien artean ibiltzeko ohitura dute, harrautsi belarraren azalaren bila.
‎Oker nengoen berriro: basati horien amodioa ez da andere handikiena baino askoz ere hobea; batzuen ezjakintasuna eta xalotasuna besteen irtirinkeria bezain gogaikarriak dira. Jakin nahi baduzu, oraindik maite dut, esker ona zor diot biziarazi didan zenbait une gozorengatik, bizia emango nuke harengatik, baina dagoeneko aspertuta nauka...
2013
‎–A, bai, bigarren proba. Aurrekoa baino askoz ere gogorragoa izan zen. Alde teorikoa aise gainditu nuen, baina praktikoan huts egin nuen, eta nola gainera!
‎Baina oro har, eta ia lerro bakoitzean, Janeren estiloak ezaugarri izan ohi zuen alaitasuna falta zen, nahiz eta alaitasun hura ia ez zen inoiz lainotzen, bere buruarekin bakean egoteaz gain, beste guztiak gozo hartzen zituen gogo bare batetik baitzetorren. Elizabethek begi eman zien egonezaren ideia adierazten zuten esaldi guztiei, lehen irakurketan baino askoz ere arreta handiagoa jarriz. Besteri halako zorigaitza ekartzeko gai izateaz gainera, Darcy jauna horretaz hain lotsagarriro harrotzeak biziago sentiarazten zizkion ahizparen sufrimenduak.
‎Bost bostetan dama biak arropaz aldatzeko erretiratu ziren, eta sei eta erdietan Elizabethi bazkaritarako deia egin zitzaion. Erabidezko galderak goian behean erori zitzaizkion orduan, eta Bingley jaunak egindakoetan besteenetan baino askoz ere ardura handiagoa zegoela antzeman zuen Elizabethek atseginez, baina, hala ere, ezin izan zien itaunoi erantzun lasaigarririk eman. Janek ez zuen hobera jotzen, inola ere.
‎–Zeharo neska xarmagarria da, dudarik gabe. Lady Catherinek berak esaten du, benetako edertasuna denaz bezainbatean, De Bourgh andereñoa bere sexuko ederrena baino askoz ere gorago dagoela; haren hazpegiek etxe oneko sehaskan jaiotako emakume gazteak izan ohi duen nolabaiteko ezaugarri hori ispilatzen dute, izan ere. Osasun bigunekoa da, tamalez, eta horrek hainbat trebeziatan aurrera egitea eragotzi dio, gauzak bestela izatera inolaz ere gertatuko ez zena; hori guztia De Bourgh andereñoaren heziketa zaindu zuen damak, zein oraino ere haiekin bizi den, jakinarazi zidan.
‎Darcyk gizon moduzkoaren irudia zuela iritzi zioten jaunek, hura Bingley jauna baino askoz ere ederragoa zela adierazi zuten andereek, eta, gauaren erdialdera arte edo, miresmen handiz begiratu zioten denek, harik eta haren moduek sortu zuten erresuminak gizonaren aipuaren nolakoa aldatu zuen arte; izanez ere, Darcy jauna harroa zela, bere burua lagunen gainetik jartzen zuela eta atseginez egoteko ere goregi zegoela jakin zuten guztiek; eta Derbyshiren zituen ondasun guztiek ez z...
‎lehen ikusi dugu zein indartsu zegoen nobela gotikoa garai horretako Ingalaterran, eta zein gogoko zituen (nahiz eta gero satirizatu) Austenek berak halako liburuak. Egia esan, XVIII. mendea irudi sinplifikatu hura baino askoz ere aberatsagoa da, hain zuzen ere muturreko bi joera horien arteko (simetria, hoztasuna, arrazoi hutsa vs. gorabeherak, beroa, pasioa) hamaika nahaste eta sintesitarako bidea ematen zuelako. Jane Austenen benetako pentsaera, haren obran nagusi dena, ez zetorren bat Sense and Sensibility ko banaketa zurrun horrekin (bide batez esanda, obra horretan Marianne askoz ere maitagarriago egiten zaio irakurleari Elinor baino).
‎Erantzun hori nahikoa izango da oraingoz. Beharbada luze gabe nik ere esan nezake dantzaldi pribatuak publikoak baino askoz ere atseginagoak direla. Baina orain isilik egotea dagokigu.
‎Janeri idatzi eta guzti ere egin zion berriak beregan sortutako poza adierazteko, eta bere begirunezko aitormen zahar guztiak errepikatzeko. Ez zuen Jane engainatu, baina bai ukitu; eta, sinesterik batere ematen ez zion arren, Janek ezin izan zion eutsi hartzaileak merezi baino askoz ere erantzun goxoagoa idazteari, egileak berak ondo zekienez.
‎Baina ez zuen Gardiner jaun andereen jakin minaz beldur izateko arrazoirik; ez zuten iloba ezer kontatzera behartu gura. Argi eta garbi zegoen Elizabethek eurek uste baino askoz ere hobeto ezagutzen zuela Darcy; argi eta garbi zegoen gizona erabat maiteminduta zegoela euren ilobarekin. Jakingura pizteko gauza asko ikusten zuten, baina batto ere ez galdezka hastea zuritzeko.
‎–Berriz ere egon naiz horretaz pentsatzen, Elizabeth, esan zuen osabak kotxea herritik irteten ari zela?; eta, egia esan, ondo aztertuta, lehen baino askoz ere gertuago nago kontu hau guztia zure ahizpa nagusiak bezala juzgatzeko. Gizon gazte batek neska baten kontra halako asmoak ibiltzea, neska hori babes gabe edo lagun gabe inolaz ere ez egonda, eta, areago, bere koronelaren etxeko gonbidatua zelarik... hain iruditzen zait gauza sinesgaitza, guztiz jarria bainago onena itxarotera.
‎Bingley txintxo joan zen bere zitara; eta berak eta Bennet jaunak elkarrekin eman zuten goiza, erabakia zegoen legez. Etxeko jauna bere ehiza lagunak espero baino askoz ere atseginago egon zen. Bingleyrengan ez zen batere hantuste edo txorakeriarik, Bennet jaunaren iseka sortu edo haserrearen haserrez gizona isiltzera bultza zezakeenik; eta Janeren aita inoizko berritsuen egon zen, eta sekula baino bitxikeria gutxiago egin eta esan zuen.
‎–Ez da ezer Rosingsen ondoan, ene Ladya, hori esango nuke; baina zinez diotsot berorri Sir William Lucasena baino askoz ere handiagoa dela.
‎Wickham jaunaren diosala bere emaztearena baino askoz ere amultsuagoa izan zen. Irribarre egin, eder eder azaldu, eta gauza polit asko esan zituen.
2014
‎Baina nik badakit hori baino askoz ere gehiago akabatu nuela gau hartan.
‎Une batetik aurrera, amaz gero eta gutxiago arduratzen hasi nintzen, eta azkenaldi honetan zuzenean joaten naiz De Jorge andereari bisita egitera. Nirea baino askoz ere memoria hobea dauka, eta haurtzaroan gertatu zitzaidan gauza piloaz jabetzen ari naiz bere jardunari esker. Erresidentziako harrerakoek entzun nahi duten guztiei kontatzen diete astean zenbat aldiz joaten naizen bertara; Arantza, bestalde, harro dago nitaz; ezagutzen nauenetik lehenbiziko aldiz zinezko seme baten gisa portatzen ari naizela esaten dit; eta, zer esanik ez, leun leun doa Esther nire arrebarekikoa:
‎Zer uste duzu esango lizukeela emazteak harengana kontu kontari joango bazina? Barre egingo luke, nik baino askoz ere ozenago, edo, agian, denbora batez, ziria sartuko lizuke, zu garrantzizko sentiarazteko. Ez zenioke mesederik egingo, zin degizut.
‎357 Ez dauzkadan gauza guztietan pentsatzen dut maiz eta konturatzen naiz sekula edukitzea amestu nuena baino askoz ere gehiago dela.
2015
‎Aldapa oker batean behera zetozen, ordura artekoak baino askoz ere okerragoa. Gainera, kurba egiten zuen.
‎Sartu zenean baino askoz ere puztuago atera zen bulegotik Jose. Nagore kafearen makinara joan, eta kafe hutsa atera zuen.
‎Muntaketa kateek gelditu egin behar izan zuten, espedienteak mahai hutsetan pilatu ziren, ibilgailu batzuek ez zeukaten nork gidaturik. Hala, hilabete gutxiren buruan, herriaren ekonomia ehunak behea jo zuen, eta langabezia tasak gora egin zuen, Gobernuak neurri drastikoak hartu aurretik zegoena baino askoz ere gorago.
‎Handik, eragozpenik gabe ikusi genuen aurreko gauean zeharkatu genuen basoa, zabaltzen zena. Hurbilago, guk nahiko genukeen baino askoz ere hurbilago behintzat, soldadu talde bat ikusi genuen zuhaitzen artean aurreratzen. Zakur batzuk zeramatzaten, uhal luzeetatik tiraka eta muturrak lurrean, usnaka.
‎–Borroka hau irabazten badugu, orain arteko nire borroka guztiekin baino askoz ere gehiago lortuko dut.
‎erantzun die buru kolpe batez, ez kezkatzeko horrekin. Aszesio eta Domingo ere ados daude, nola ez, sutondoko epelean enbataren astinduen menpe baino askoz ere hobeto egoten da eta.
‎Izan ere, eguraldi makurraren ondorioz euskaldunen aurkako ekinaldia bi egunez atzeratu badute ere, hobetzera egin du dezente: haizea baretu du eta, euria ari badu ere, aurreko egunetan baino askoz ere arinago.
‎Baina hala egin bazuen, ez dugu ezagutzen. Dakiguna da errealismo politikoaren bidetik Erasmo baino askoz ere urrunago iritsi zela, gaztetako amets urdinei uko eginez eta enperadorearen bidea argi eta garbi hautatuz. Ondorioak ikusita, nik ez dut uste txarto jokatu zuenik.
‎BUPeko 2 ikasturtean, Lengua eta Literaturako irakaslea Felipe Agirre izeneko bat genuen, eskolapio tolosarra bera, erdalduna, borondate onekoa baina zokormazoa baino kamutsagoa. Beste apaiz gehienak baino gazteagoa izanda ere, haiek baino askoz ere atzerakoiagoa zen, guri atzera eragiteraino bera ikuste hutsarekin, itxura ere pelikuletako apaiz fatxa baten karikaturazkoa baitzuen: antiojo beltzak, begi txiki eta okerrak ezkutatzen zizkiotenak, ile beltz koipetsua, gai likatsuren batekin atzerantz orraztua, eta beti alkandora beltz bat goraino lotua, goiko botoiaren parean lepoko txuria bistan.
‎Nolanahi ere, errealitateak fikzioa gainditu ohi du, eta kasu honetan ere halaxe da zinez: gure Lorenzo telebistako Marlon delako hori baino askoz ere pertsonaia bitxiagoa dugu.
‎Zonbi filosofikoa gogamenari buruzko eztabaida itxuraz burutsu horietan agertu izan da. Eztabaidak, dena den, pentsa dezakezuna baino askoz ere aberatsagoak eta entretenigarriagoak dira. Ni zu izanik animatu egingo nintzateke horietan barrena zer edo zer ikustera.
‎Jakina, gogamenaren funtzionamenduaren deskribapena Euskotreneko makinarena baino askoz ere konplexuagoa da, baina biek partekatzen dute jite funtzionala. Gogamenaren kasuan ere materiala ez da garrantzizkoa, egiten duena baizik.
‎Kubrickek 1956an The Killing5 (Atraco perfecto) filmean edo Tarantinok Pulp fiction (1994) arrakastatsuan egin zutena baino askoz ere erradikalagoa da Godarden jarrera, txikitzaileagoa, zinerako balioko duen narratiba propio baten bilaketan askatzaileagoa eta iraultzaileagoa.6 Kubrickena zein Tarantinorena film komertzialak dira, estilistikoki lortuak nahi bada, saiatzen dira denboraren egitura hausten, baina haustura ordenatu bat da, oso erraza zaio ikusleari puzzlea osatzea. Ez, ordea, Godarden kasuan:
‎Hain proposamen erradikalak lortu nahi duen efektuaren kontrakoa lor dezakeelakoan nago, ordea: ikusle harrituak hutsune horretan jartzen baitu arreta, edozein dekoratu neutrotan jarriko lukeen baino askoz ere neurri handiagoan, ohitura faltak eraginik.
‎ez da gauza bera elkarrizketa bat sofa batean horizontalki eta sudurrez sudur gauzatzea, edota eskailera batean, batak besteari goitik behera hitz egiten diola. Eszenaratzeaz ari gara, baina hori baino askoz ere gehiago da: indar sinbolikoz hornitutako motibo ikonografiko hauek dira zinemaren arima.
‎idiosinkrasia eta ohitura exotikoez gain, gure zinemarekiko erabat ezberdina den erritmo bat aurkitzen dugu sarri, telesail estatubatuarrak ikusiz hazi eta ohitu garenon ikuspegitik geldo suerta daitekeena. Ez da bidezkoa, dena den, ekialdeko zinema balizko geldotasun horrekin lotzea; men debaldeko zinema jaialdietan ikusten ditugun filmen eredua hori den arren, txinatarrak zein hego-korearrak iaioak baitira akzioz gainezka dauden filmak ekoizten (euren herrialdeetan eredu geldo izendatu ditugun honetako filmek baino askoz ere arrakasta handiagoa dutenak, bidenabar: Scorsesek berak Infernal Affairs46 thriller hongkongdarra hartu zuen oinarri The Departed egiteko 2006an).
‎harreman homosexuala eta horrek sinesmen erlijiosoen baitan sortzen dituen pitzadurak, biolentzia, heriotza, arteari buruzko hausnarketak, klase ezberdintasunak (hilotzak apaintzen dituen gizonaren jatorri sozial baxuagoak eraginak, kasu)? Erranak erran, gaur egun argitaratzen diren liburu gehienetan baino askoz ere literatura gehiago atzeman izan dut nik batzuetan telesail horretan. Gehiegi ote da Faulknerren As I lay dying gogora ekarri eta harekin parekatzea?
‎Esan bezala, Kemen 3.ak ere garai hartan ikusi zuen argia, eta besteek baino askoz ere zehatzago azaltzen zituen nire ustez gauzak: –Oraindik ez dugu gaur egungo egoera aztertu, eta fronte militarraren egokitzapen taktikoa egin gabe dago.
‎Zeren baliteke neskaren miopiaren errua izatea, baina, nolanahi ere, zirrikitutik atera duen larru maxkala ez da ezpain lapitza baino askoz ere handiago.
‎Benetako bizitza bere helmenetik kanpo ari da gertatzen, eta berak telefono txiki bat baino ez du esku artean, plastikozko puska gris soil bat azken batean. Hala ere, bederatzi zenbaki ausaz markatu, eta zain gelditu da telefonoak jotzen duen bitartean, nahiz eta ondo jakin ez zaiola untxi hanka bat baino askoz ere baliagarriagoa izango.
‎Angelaren irribarre maltzurretik botila ilunera aldatu nuen begirada sinesgaitza. Banekien Angela ni txunditu nahian zebilela eta segur aski hura guztia haur joko inozo bat baizik ez zela... edo hala errepikatzen nuen neure baitarako, apur bat lasaitu beharrez, baina une hartan, soto ilun itogarri hartan, ni baino askoz ere handiagoa zen joko batean sarturik sentitu nintzen, nora eramanen ninduen edo nola bukatuko zen ere ez nekien joko batean. Helduentzako joko batean.
‎Baina gauza bat erranen diat: erregea baino askoz ere indartsuagoa duk. Erregea hain duk inportantea, non jokalariak inoiz gutxitan ausartzen baitira mugitzera.
‎–Nik ez dakit zer egingo nukeen gaztea banintz, eta nire irtenbide bakarra balitz borrokatzea, ikastea eta gazte komunistetan militatzea? Nik hori baino askoz ere asmo handiagoak izan ditut, idatzi nahi izan dut, bidaiatu. Ni Uruguain geratzera behartu izan banindute, disidentea izango nintzen akaso, ez dakit.
‎Krisiak, ordea, eragin positiboak ere izan zituen, soziologo katalanaren ustez: . Botere publikoarentzat jasangarritasunaren paradigma lehen baino askoz ere garrantzitsuagoa izaten hasi zen. Sobiet Batasunaren kontsumo energetikoaren ereduak kostu itzelak zituen?
‎Hedabideetan eztabaida zabaldu litzateke gehiago, eta herritarren esku hartzeko aukerak ere berdin. Nik oroitzen ditut iraganeko aldiak, zeinetan esku hartzeko bideak egun baino askoz ere handiagoak ziren, langileen eta auzo batzarretan, adibidez. Alderdiaren barruan bertan, iruditzen zait, eztabaida oso txikia dela, eta guztia goitik behera iristen dela, betetzeko aginduarekin.
‎Milioika dolar eskaini dizkiote AEBetara joateko entrenatzera, eta beti egin die uko eskaintza oparoei: . Gure herriak munduko diru guztiak baino askoz ere gehiago balio du?, dio. Apaltasunez, ez ditu bere egin nahi boxeoak hamarkadotan izan dituen garaipenik sonatuenak.
‎Egundoko erraztasunez egiten zuten Hegoaldekoek Lapurdiko portuetara, eta alderantziz. Gipuzkoa, Bizkaia eta Lapurdiko portuen arteko harremanak uste duguna baino askoz ere sakonagoak izan dira Historian zehar.
‎Xiberoko Botza da hiru irrati hauen artean gutxien entzuten dena, %0, 2ko entzuleria tasarekin soilik. (...) Médiamétrieren galdeketaren desabantaila gisa aipatu behar da, hiru euskal irratien hedapen eremua baino askoz ere zabalagoa dena kontuan hartzen duela(...) Irrati hauen ehunekoak askoz ere hobeak izango lirateke galdeketa honen emaitzak, herrialdeka egingo balira. Hiru euskal irratiek Siadecori eskaturiko inkesta baten arabera [ikus Siadeco, 1996b], Irulegiko Irratiak bereganatze tasa handia du Ipar Euskal Herrian (21.000 entzule) eta batez ere Behe Nafarroan(...) Gure Irratiak(...) 24.000 entzule ditu Ipar Euskal Herrian, hauetarik 22.000 Lapurdin; hau [euskal hiztunen] %44, 4 da.
‎5. Han dago Askatasunaren Estatua ospetsua, gertutik ikusita argazkietan eta fi lmetan baino askoz ere
baino askoz ere handiagoa izaten da.
2016
‎Laster lurralde guziak bigarren motako jende arruntez bete ziren, ikertzaile adituek kasta berezi bat eginez. Haien pentsa ahalmen paregabea sortuenarena baino askoz ere handiago zen eta horretan zagerien bien arteko desberdintasun nagusia.
‎Baina Sterne erabat gai izan zen katedrala alde guztiz saihesteko. Saten berdezko poltsa bat daraman neska bat Notre Dame baino askoz ere inportanteagoa izan daiteke. Zeren, Sternek iradokitzen bide digunez, ez dago balio eskala unibertsalik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia