Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2001
‎Joaquin Sorolla valentziarra eta Ignacio Zuloaga eibartarra. Obra garaikideak ziren, mendeko lehen urte horietan eginiko lanak izaki, baina une horretan Pariseko abangoardiaren lehen lerroetan zeuden espainiarrei
2003
‎Azken mugarri hori, II. Inperioaren erorketak Frantzian (eta Ipar Euskal Herrian), eta foru abolizioak Hegoaldean markatu zuten. 1876tik aurrera giro euskaltzale foruzale nabarmena azaldu zen, agian hamarkada batzuk lehenagotik zetorrena, baina une horretatik agerpen politiko zein literario guztiz berriak garatu zituena, epe berri bat irekiz. Horra bada, mugarria hor finkatzeko arrazoietako bat.
‎Sukaldeko leihotik golfeko zelaia ikusten omen zuen, bere muino leun eta belar soilgune borobilekin, zelaiaren mugan itsasoa sumatzen zela. Ekaitz egunetan olatuen urrumak eta haizearen uluak entzungo ziren idazlearen etxetik, baina une horretan, bazkalondo sargorian, sukaldeko kanilaren ur tanten jarioa bakarrik entzuten omen zen, segundoak markatuz. Gosaritako baxera zikinak sukaldeko mahai gainean jarraitzen zuen.
‎Oskarrek baietz esan zuen baina une horretan niri begiratu zidan. Ni banintz bezala emaztegaia.
2004
‎Ziurgabetasun bidea Gaur egun ia egunero egiten dena ziurgabetasun bide bat izan zen urte askoan. 1954an lortu zen lehen arrakasta, baina une horretara iristeko porrot asko izan ziren. Adibidez, 1906 urtean Frantziako medikuek 40 giltzurrun transplante egin zituzten, baina paziente guztiak hil ziren.
‎Begiratzera joan naiz, eta leiho puskatu bat ikusi dut. Tira, badakit burugabekeria dirudiela, baina une horretan ongi iritzi diot etxean sartzeari, badakizue, lapur gehiagorik ba ote zen ikusteko.
‎Carlos gaixo izan zen bitartean Marckek hil ondorenerako ariketak egin zituen, buruz baldin bazen ere. Askotan irudikatu zuen nola portatuko zen, nola eginen zion aurre Carlosen gabeziari; baina une horretan sentitutako ziztadak, ziztada bakar horrek, Carlosi buruz dena inoiz ez zuela jakinen jakiteak, irudikatu guztiak baino min handiagoa eragin zion. Apalategian bermatu zen zetorkion zorabioari eusteko.
2007
‎Nik ikusi nuen gizona, ordea, bakarra iruditu zitzaidan. Gizon hark puru handi bat zuen zintzilika ezpainetan, kea zeriola etengabe, baina une horretan hori zen gutxien inporta zitzaiona berari. Zuhatzari lotuta, zapi gorritik zintzilika, hegan, zegoen neska hark lapurtua zion arreta osoa.
‎" lehenengo unetik gugana hurbildu zen jende asko zerbait egin behar zuela sentitzen zuelako, eta, Galizian izandako ustelkeria politikoa ikusita, ez ziren administrazioez fidatzen. Hiritarrei galdetu litzaieke, baina une horretan jende askorentzat kreditu handia genuela ikusi zen".
2008
‎KOLDO erantzutera doa, baina une horretan telebistako berriak lapurtuko du bere arreta guztia. (berria lehenagotik etorriko da azpitik)
‎Bat baino gehiago egonez gero, bat edo beste aktibatuko da, prezioaren bilakaeraren arabera, eta bezeroaren posizioan ordaintzeko dagoen bitartean. Baliteke stop agindu bat aktibatzeko baldintza betetzea, baina une horretan posizioan behar adina eraginkor ez egotea, arrazoi bat edo gehiago direla medio: posizioa itxita dago, kokapen osoa edo zati bat ixteko aginduen alta eman da, edo horrelako beste agindu batzuk aktibatzeko baldintza bete da, eta posizio osoak edo zati batek mugatutako aginduak sortu dira.
‎McDonaldek hiruko ikusgarri hori sartu zuen arte. Bi minutu geratzen ziren partida bukatzeko, baina une horretan bertan bukatu zen.
‎Gero, lokatz gunea inguraturik, gizonarengana hurbiltzen da. Parez pare daude, batak bestearen arnasa entzuteko moduan ia, baina une horretan motozerra berriro lanean hasi baita, Apezak oihuka ekiten dio Inaziori:
2009
‎Etxean, berriro alaba jo zuen, baina une horretan neskaren lagun batzuk heldu ziren etxebizitzara.
2010
‎Ordu horretan, poliziak abiadura handian zihoan auto batera hurbildu ziren, barruan zeudenak identifikatzeko asmoz, baina une horretan beste auto batzuk gerturatu zitzaizkien eta tiro egin zieten.
‎1975ko martxoaren 31an jazo zen lehen bilera. Horretan, Israeleko ofizialek gaitasun nuklearra zuten Jerico misilak eskaini zizkieten Hegoafrikari, baina une horretan, Hegoafrikak ez zuen arma nuklearrak garatzeko beharrezko teknologiarik.
‎EIDER abiatzera doa, baina une horretan, IKER ikusten dugu hantxe, NAIAri begira, harrituta.
‎NEKANE erantzutera doa, baina une horretan bertan, PILAR iritsiko da etxera eta biak mutu geratuko dira.
‎KLAUDIA zerbait esaten hasten da, baina une horretan LEO sartzen da bulegoan, zeharo haserre hatzarekin seinalatuz.
2011
‎Bai, galdera ere estandarra da, baina une hori nola bizi zenuen jakin nahi dugu...
‎Seguru nago ertzainak atzetik izango ditudala, jarraitu nuen. Dena gezurra zen, baina une horretan esaten nuena sinetsi ere egiten nuen.
‎Ahazteko esan behar nion, ez baita bere errua, baina une horretan gelako atea zabaldu da. Nire lagunak sartu dira, bonboi kaxa batekin, ospitaleko denbora pixka bat gozatzen lagunduko duen zerbait.
‎ALIZIAurduritzen, baina une horretan LEOeta IBIsartzen dira Bogara.
‎ALIZIA erantzutera doa, baina une horretan NAIA agertzen da kaletik eta LEO rengana hurbiltzen da, maitagarri.
‎Eztabaidan hasi behar dute berriz, baina une horretan, MANEX agertzen da. Hura ikustean, JOANA isildu egiten da.
‎Pipa azal bat erori egin zaio sofaren azpian. Biltzeko imintzioa egin du gizonak, baina une horretan gol baten errepikapena ematen ari ziren, eta amore eman du. Pipa azala lurrean gelditu da, beste zenbaitekin batera.
‎Lazkanok ez zuen sekula ahaztuko nola eta zein modutan puztu eta poztu zen Soto, kamarero gazteak paristarra ote zen galdetu zionean. Poz hori, gu ez garen baina une horretan izan nahi genukeen norbaitekin nahasten gaituztenekoa, gu ez garen eta sekula izan nahi ez genukeen norbaitekin nahasten gaituztenekoak anulatzen gaituen adina harrotzen gaituena.
2012
‎Errebelazio bat izan zen niretzat; amets batetik atera berri banengo edo, hobeto esanda, amesgaizto baten erdian esnatu banintz bezala. Anderrek hitz egiten jarraitu zuen, baina une horretatik aurrera ez nion ezer aditu. Gure alabekin jolasten irudikatzen nuen, parkean adibidez, edo oporretan hondartzan, bere atsegin irribarre zabal horrekin, eta hitzaldian defendatzen zituen ideiekiko kontraesana zenbaterainokoa zen jabetu nintzen.
‎Branka osorik egon balitz eta txopa hondatua, iruditzen zait bidaldia ona izango zela niretzat; izan ere, bi kutxa horietan aurkitu nuenak bidea ematen zidan ontzian ondasun pila handia zegoela uste izateko; eta zeraman bideari begiratuta, esango nuke Ameriketako hegoaldean, Brasil baino urrunago zegoen Buenos Airesetik edo Rio de la Platatik abiatu, eta Mexikoko golkoan zegoen Habanara zihoala, eta handik agian Espainiara. Bazuen, zalantzarik gabe, altxor handi bat barruan, baina une horretan alferrikakoa edonorentzat; gainerako ontzigizonei zer gertatu zitzaien ez nekien.
‎Berriz deitzera doa, baina une horretan ateko txirrina entzungo dugu.
2013
‎Lehenbiziko lana bilatzen ari bagara, adierazi behar genuke dirua alderdi garrantzitsua dela, baina une horretan garrantzitsuagoa iruditzen zaigula lana aurkitzea eta lan munduan esperientzia pilatzea.
‎ALIZIA oso gaizki geldituko da. GERMAN joaten hasiko da, baina une horretan MIREIA sartuko da tabernan eta:
‎Horretan, MIREIA joaten hasiko da, baina une horretan telefonoak jokodioeta gelditu egingo da.
‎Zaila da zehaztea zein izan zen historiako lehenengo jarduera turistikoa, baina une horretatik gaur egun arte asko dira sektore hori egituratu duten gertakariak. Taula honetan jaso ditugu turismoaren fenomenoari gaur egungo itxura eman dioten gertakari historiko esanguratsuenak.
‎Garai horretan gehien aplikatu zen zuzenbidea gobernatzen zutenen ohitura germaniarra izan zen, ordu arte ahoz zabaldutakoa baina une horretan batu eta idatziz jaso zena. Eurikoren Kodearekin gertatu bezala, agintariek jurista zein kopiatzaile galiar erromatarren laguntza behar izan zuten, eta, horrexegatik, testua latinez idatzi zen.
2014
‎–Eskerrik asko, nik, eta mahaira itzuli nintzen, baina une horretan ere banekien diru hori ez zegokidala niri, lehenbizian bueltak ondo emanak zizkidala, billeteak hortik hurbil behar zuela, nonbait.
‎Badakit posible dela izu laborriak harturik jardun izana eta nire arrazoibideak oso logikoa ez ematea, baina une horretan sinetsi nuen hori zela modu bakarra niri ez zegozkidan hamar euro haien gainean eroritako zorigaitza garbitzeko. Komunera joateko zutituko nintzen eta billetea toki ikusgarri batean erortzen utziko nuen, lerro bereko bidaidearen eta nire arteko eserlekuaren gainean, adibidez:
‎Txarly Ruiz de Zaratek Bukaneroen aldeko penaltya pitatu du. Hezur Apurtzaileek ez diote inori muturrik hautsi, baina une horretan bertan erretiratu dira kantxatik, norgehiagoka ganoraz amaitu gabe.
2015
‎Arrazoia ukatzera abiatu da ordea M, baina une horretan iritsi da azkenean kebabeko zerbitzaria eta atzamarra katutik aldentzera behartu ditu biak ere. Presaka eta turkiar azentu itxiaz euro gutxiren truke aukeran dituzten lau menu formulak errezitatu dizkie.
‎–Ez, hori ez, gauza asko zegok egiteko kultura mailan? baina une horretan ez zitzaidan bat bera ere bururatzen?. Ba, horrela, bote motzean, zera...
‎Dropleten URLa. Askotan, artikulu interesgarri bat aurkitzen du Interneten, baina une horretan ez du irakurtzeko astirik. Tresna horren bidez, artikulu horien helbidea (URL) Dropbox era bidal daiteke, eskura edukitzeko denbora dagoenean.
2016
‎15 Lehen aipatu dugun salbuespena kontuan izanda, jakina, behatu ditugun elkarrizketen artean izango zirelako Aian bizi ez direnenak, baina une horretan Aian zeudenak.
‎Gogoan dut astelehenean bertan sentitu nuela halako hunkidurazko negargura bat. Batek daki non jaioa, baina une horretan nire begietan bizi zena. Eta aste osoa pasako zuena nirekin.
‎Orain arteko isiltasunak CDUren deserosotasuna salatzen du: une egokiaren zain dago, baina une hori ez da heltzen.
‎Jakin minak guziz harrapatu aitzin urratsa bizkortu dut, ahalik eta fiteen heltzeko autora. Irrika eta ikara bitxi batek harrapatu naute orduan, arruntean aski ausarta izaten naiz, baina une horretan, ez dakit. Ez dakit.
‎Argazki albumak bezala, argazki albumak zeuden garaietan?, une gozagarrietako argazkiak baino ez zituztenak gordetzen, oroimenak orokorrean halakoak dakartza gogora. Jakina, txarrak azalera ekartzen ere banekien, behar zenean, baina une horretan momentu onen ilara luzea neukan aurrean, kausa efektu luze bat, paradigma bat, patroia, une onak gozatzen banekiela erakusten zidana, une onak sortzen eta garatzen abila nintzela frogatzen zidan esperientzia luze eta logikoki kontsekuentea.
‎PEIOk irribarre egiten du? baina une horretan IRATIk kurba hartzen du eta desagertu egiten da beste bide batetik. PEIOri irribarrea desagertzen zaio.
‎Berehala ikusten du URKO, kaxak bata bestearen ondoan metatzen, gihar indartsuak agerian geratzen zaizkiola. JONTXU gelditu eta jiratzen hasten da koldar baten moduan ihes egiteko asmoz, baina une horretan erortzen den kaxa baten zaratak beldurtu eta geldiarazi egiten du.
‎1976an, hemeretzi urte zituela, eta Lotta Continua taldeko militantea zela, neska ikasle gazte baten gorpu odoldua aurkitzen du Massimo Carlottok; hil arte sastakatu dute. Orduan Karabineroengana doa, lekuko izateko; baina une horretan hiltzailea izateaz akusatzen dute. Lehen prozesuan absolbitu egiten dute, frogarik ez dagoelako.
‎Badakit gizon arrazoizkoa ematen dudala baina une horretan aztoratua nengoen.
2017
‎Kondomanolios ahoa zabaltzen hasi zen zerbait galdetzeko, baina une horretan mendiko bidezidor harritsuan bost monje agertu ziren, mando bana azpian. Seigarren bat haien aurrean korrika eta oihuz heldu zen, zurezko gurutze handi bat bizkarrean zekarrela.
‎Maitasunerako aukera galdu dut, eta laster,, baita edertasuna ere. Eta pergamino zaharra bezain ximurtua nagoenean, agian azken eta bisita egingo dit, baina une horretan berdin izango zait etortzea ala ez etortzea, zeren elkar ikusiko bagenu ere, elkarri begiratzeko ere ez litzateke geldituko. Eta berarekiko senti dezakedan maitasuna bukatu gabe ustelduko da, nire gorputz hondatuarekin batera.
‎Bidaia horretan Amereiketan Minari lagundu zioten Montilla koronela eta Joaquin Infante kazetaria ere joan ziren. Mariano Montilla Caracaskoa zen eta Bolivarren ondoan borrokatu zen Venezuelan, baina une horretan Baltimoren zegoen Jamaikatik etorri berria baitzen, hara Santa Mariari lagundu baitzion, Minaren agindua betez. Joaquin Infante kubatarra zen, eta Soto la Marinaraino joan zen Minarekin, bera izan baitzen espedizioko auditorea.
2018
‎Joan egin zen, besterik gabe. Beyonce burumakur geratu zen baina une horretan zortzi urte inguruko neskatxo bi gerturatu zitzaizkion.
‎Zer edo zer gehiago esatera zoaz, baina une horretan ohartu zara ahots hori ez dela zure alabarena, emakume hori ez duzula ezagutzen eta ez dakizula nola nahastu ahal izan zaren, eta pixka bat urduri jarri zara; baina, badaezpada, isilik geratu zara, zain baina, aldi berean, adi. Izan ere, ez da lehenengo aldia halako zerbait gertatzen zaizula, eta azkenaldi honetan maiztxo dela esango zenuke.
‎Amets, zapuztuta, sagarra ematen hasten da Izarori, baina une horretan Izaroren mugikorrak jotzen du.
‎Ezkurdia deseroso ibili zen, eta kosta egin zitzaion arerioen defentsan guneak topatzea eta izugarri gogortu zen partida. 17 ra berdindu eta gero, Irribarriaren bi erremateei esker 17 eta 19 aurreratu ziten gipuzkoarra eta errioxarra, baina une horretan konfiantza berreskuratu zuen Ezkurdiak eta Arbizukoak bi tanto egin zituen jarraian, 19ra berdinduz. Azken koska horretara sakandarrak freskoago iritsi ziren; arriskatu behar izan zuten urdinek, eta hiru akats egin zituzten segidan.
‎Baina egia da desobedientziak ematen dizula ahalduntze hori, erabakitzen baituzu horixe dela une horretan egin behar dena. Beste une batzuetan beste gauza batzuk izan daitezke, baina une horretan horixe da. Hori sentiarazten dizu, eta oso garrantzitsua da.
2019
‎Mila bider kontatu diren setioaren historien beste errepikapen bat baizik ez, errege jendearen esan eginen eta egondako tokien deskribapena, gurutzatuak Portora iritsi zirenekoa, nabigazioa Tajon sartu ziren arte, S. Pedro eguneko gertaerak, hiriari egin zioten ultimatuma, setioaren lanak, eraso eta borrokaldiak, errendizioa, azkenik arpilaketa, die vero quo omnium sanctorum celebratur ad laudem et honorem nominis Christi et sanctissimae ejus genitricis purificatum est templum, idatzi omen zuen Osbernok, letren hilezkortasunean sartuz, Lisboa setiatu eta hartu izanari nola gertaera hauei buruz kontatu ziren historiei esker, latin honek, dakienaren bizkarraren gainetik itzulirik, esan nahi duelarik ezen Santu Guztien egunean meskita usteldua eliza katoliko aratz izatera pasatu zela, eta orain bai, orain almuedanoak ezin izango ditu sekula gehiago sinestunak Alaren alde otoitz egitera deitu, ordezkatu egingo dute, eta bere ordez kanpaia edo kanpaitxoa ezarriko dute, jainko baten ordez beste bat jarri eta gero, joaten utzi izan baliote zorionekoa zatekeen, Itsu da, koitadua, non eta ez zen Osberno gurutzatua sumin odoltsuak itsuturik zebilena, hain zuzen, gurutzatua izenez bakarrik, bere ezpataren aurrean ihes egiteko ere indarrik ez zuen mairu zahar bat ikusi zuena, beharbada, han lurrean zilipurdika, hanka besoak astinduz, lurpean ezkutatu nahi izango bailuen, egiazko beldurrez, eta ez bestez, imajinarioez, akabatzen, eta lurpean ezkutatzea lortuko du, bai, oraino bizirik dagoela bezain seguru, bizirik baina ez askoz denbora luzeagorako, diogu guk, eta bera bakarrik ezin izango da lurpean sartu, ordurako hilik egongo baita, pentsatu zuen zuzentzaileak, baina bitartean hobi komunak zulatzen ari dira. Tarteka, ibaitik, sirenaren marruma erlatsa entzuten da, goizetik entzuten ari da, itsasontziei gaztigatzeko, baina une horretara arte ez da Raimundo Silva konturatu, beharbada bere baitaren baitan bat bateko isiltasun handia egin delako.
‎Administrazio eraikinaren atzetik itzuli da. Lalek badaki esparrua inguratzen duen hesia ez dagoela askoz urrunago, bera ez da inoiz ausartu haraino joaten, baina une horretan jakin minak indar handiagoa du. Kamioiaren atzetik abiatu da, esanez bezala:
‎Jasotzen ari diren adreiluzko eraikin berrietara jo du Lalek, bestela bezala. Ez dute ematen presoak hartzeko blokeak, baina une horretan Laleri ez zaio batere interesatzen haien balizko erabilera. Bi gizoni hurbildu zaie, bata zaharragoa bestea baino, zinez lanpetuak biak, eta jarri zain dauzkaten adreilu mordoaren ondoan kuzkurtu da Lale.
‎Karmen zerbait esatera zihoan baina une horretan Otto sartu da eta isilik geratu da. Ottok bi musurekin agurtu du Karmen, nik bere bisitaren arrazoia azaldu diot.
‎Bukatu zen Atte hil aurretik eta Atarrabiatik deitu ninduten hogei minutuko pieza txiki bat aurkezteko, baina une horretan ez neukan ezer. Pertsonaia hau hartu eta hara eraman nuen.
2020
‎Horren atzean biztanleria aktiboaren murrizketa dago, estatistika institutuak 13.200 aktibo gutxiago zenbatu baititu (1.329.000). Aktiboak ez diren pertsonen kopuruaren hazkundeak, ziurrenez, islatzen du jendea lanik gabe gelditu dela martxoaren amaieran, baina une horretan ez zituztela betetzen langabetzat jotzeko baldintzak.
‎1.000 metrora heltzean, posizioak berdinak ziren, baina errumaniarrek aldea handitu zuten, 3.33ra greziarrekiko eta 4.24ra Virginiaren eta Ainaren ontziarekiko. 1.500 metrotik pasatzeak ez zuen egoera aldatu, baina une horretatik aurrera Diaz eta Cid euren lehiakideekiko aldea murrizten hasi ziren, eta Grezia gainditu eta bigarren jartzea lortu zuten.Iaz Lucernako finalean ikusitako azken txanpagaz egiten zuten amets. Iaz Diazek eta Cidek azken metroetan hegaz egin eta garaipena lortu zuten, baina atzo, azken ahalegina egin arren, ezinezkoa izan zen azken 500 metroetan oso indartsu agertu zen ontzi errumaniarra harrapatzea.
‎Mikel frustratuta zegoen eta amore ematen hasi zen. Hasperen batez, zutik jartzeko keinua egin zuen baina une horretan Marianen begiak beregan josita nabaritu zituen. Elkarri begira geratu ziren segundo batean.
‎Mikelek odoletan zeukan saihetsa baina une horretan ez zitzaion axola izan. Hil egingo zen?
‎Orduantxe, ortots luze bat aditu da urrunean. Ezin arrazoituzko kontua izan da, baina une horretan berean erabaki du Laurenek berandu gabe eskapu egin behar duela Txarrorengandik eta haren inguruko mundu zimeletik, hots, gerrillatik.
2021
‎Tik tak baten denak taxitik kanpo zeuden, maletak eta fardelak eskuan. Anttonek atean jotzeko imintzioa egin zuen, baina une horretan etxeko atea zabaldu zuten barrutik.
‎Ez zen inora heldu baina bueltan da neska hura. Eta uneren batean zurekin topo egin du baina une hori atzeratzen saiatzen ari da. Bitartean, partekatzen ditugun pareten kontra jartzen dut bizkarra.
2022
‎Azkenean, pozik egoteko moduko zerbait lortu duk, hala uste duk behintzat. Ez dik izugarrizko kalitatea, egia esan, baina une horren magia eta lilura gordetzen dituela iruditzen zaik4 Ia hamaikak dituk, orain arte ez haiz ohartu ere egin dardarka hengoela, hotzak akabatzen: trasteak bildu eta segi lotara!
‎Orain argi du hasierako «ukazio» horretatik «onarpenerako» bidea ezinbestekoa izan zela, eta estimatzen du halako prozesu bat bakarrik egitea idorregia eta malkarregia zela ulertzeko izan zuen argitasuna ere: «Beti izan naiz oso pertsona independentea, baina une horretan jabetzen nintzen ez nintzela bakarrik aterako: laguntza onartu nuen».
‎Bizpahiru urrats baino ez zaizkio falta lurrean datzan gorputzera iristeko, baina une horretan hirugarren abisua eman du mugikorrak. Oraingoan, argia itzali egin da, eta Cesterori gustatzen zaion kafea bezain beltza bilakatu da dena.
‎Ez uzteko erregutu zenidan, maitasuna eskatu ezin den gauza bakarra dela ahaztuta. Denbora emango zenidala, distantzia, behar nuen guztia, baina une horretan pena besterik ezin zenidan eman.
‎Kantari bat dago bertan ezkon nahi taldea entretenitzen, heroi greziarrek etxera bueltako bidaian jasaten dituzten gorabeherak kantatzen. Gai hori ez duenez gustuko, oroi bere senar Ulises ez dela oraino Troiatik itzuli?, beste gai bat aukera dezaten eskatzen die, baina une horretan berean Telemako seme gazteak mozten dio: " Ama maitea, joan zaitez etxe barrura eta egin itzazu dagozkizun lanak.
2023
‎Theori artista izan behar zuela sarritan esaten bazion ere, Vincent babesgabe uzten zuen Theok lana gal zezakeela pentsatzeak; horregatik, beste lan bat aurkitu bitartean lan hori ez uzteko esaten zion. 1883ko urriaren 6 (332) Drenthe-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion sinesten zuela hura artista izan zitekeela, baina une horretan haren arima gaixo zegoela, ez baitzen naturaren zati sentitzen; horixe bera gertatu zitzaiola berari ere; nagusiak gauzak oso zailak jarri zizkiola Theori, baina bakarrik ez zuela sentitu behar; kezka handiegia zela bakarrik jasateko; minari ez uzteko berataz jabetzen; ez onartzeko lanetik kaleratzerik, lan berri bat lortzeko aukerarik gabe; eta egoerarik okerrenean, ez joateko Ameri...
‎Amodio kontuak ziren nagusi Vincenten bihotzean. Vincentek Theori 1881ko azaroaren 12ko (157) gutunean esaten zion ordura arte garunaz lan egin zuela, baina une horretan maitemindua zegoela eta bihotzak mugitzen zuela ekintzara; zer egin behar zuen jakiteko ez ziola buruari galdetzen, bihotzari baizik; zalantzazko maitasuna izan balitz, aitak eta amak esandakoari men egongo ziokeela, baina Kee benetan maite zuela eta energiaz beterik zegoela; maite zuen norbait topatu zuela: hura maite zuela eta ez beste inor.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia