2005
|
|
Ez dakit ondo edo gaizki egiten ote dudan hau guztia zuri idaztean, baina iruditzen zait arindu egiten naizela nirea ez den zama baten pisutik. Gaizki jokatu eta hanka sartu badut behar ez den tokian, aurrez eskatzen dizut barkamena,
|
baina
sinets iezadazu, ez zen hori nire asmoa.
|
2007
|
|
Horregatik esan dezaket, orduan ezer asko uste ez banuen ere, zedarri bat izan zela hura nire bizitzan, egun haietan hasitakoa dela gaurdaino ekarri nauen clochard bide galduaren erreten hau, ordukoxea dut, halaber, libururik gehiago ez irakurtzeko xedea, zertarako liburuak? Ehunka eta milaka ukango nituen ordurako irakurriak mesederako izango zirelakoan,
|
baina
sinets iezadazu, mon ami, liburuak kalterako baino ez dira, kaka zahar hutsa, denbora alferrik galtzeko asmatu diren trepetak baino ez, batez ere nobelaren ezpalekoak. Zertarako behar duzu irakurri eguzkia zein den eder itsas gainean etzaten denean?
|
|
Ondoren, besoa lepoan konfidentzietarako moduan jarrita, galdetu egin zidan ea nola egiten nuen berak baino barbo eta lutxo gehiago harrapatzeko, berak arrantza aparailu eta amu onentxoenak ekarriak zituela Estatu Batuetatik, garestienetakoak bai behintzat, eta esateko zein zen nire sekretua. Zerbait bazela han ezkutuan gordetzen nuena,
|
baina
sinets iezadazu, mon ami, ez nuela egiten ezer apartekorik, soilik zerura behatu eta hodeien koloreko amua hautatu, eguraldiaren arabera, besterik ez.
|
|
Hala ere, eta neuk esatea ondo ez badago ere, sinets iezadazu, Lourdesko Amabirjina baino bedeinkazio handiagoa izan zela Plasmarentzat Lyongo ospitale hartan nirekin topo egin izana. Hirurogeita hamar ditut juxtu urteak, ikusiak ditut munduaren zatirik gehienak, atzean utzitakoa naiz bizpahiru gerra,
|
baina
sinets iezadazu, mon ami, sekula ez dudala kausitu gizonik Plasma egun haietan bezain apurturik, suntsiturik eta alferrik galdurik. Dedio, hura zen ikuskizun negargarria, gizon gaztea era hartan birrindurik begien aurrean.
|
2014
|
|
Ambrose, Amos, Albert... Kontatzen du internetek Ambroseren arrebetako bat kanibalen artean desagertu zela Afrikako misioetan zegoenean,
|
baina
sinesteko zaila ere bada, gehiegizkoa ere bai beharbada, gehiegikerietarako joera dago beti interneten. Indianan bizi izan zen familia hainbat urtez, hori seguru jakin daiteke, Kosciusko konderrian.
|
2019
|
|
Inoiz dendaren batean sartu eta, gazteleraz ez dakidala esaten diedanean, harritu egiten zaizkit. Ez da egia,
|
baina
sinetsi egiten didate. Uste dute atzerriko unibertsitate exotikoren batean ikasi dudala euskaraz egiten.
|
|
Ahaleginak egin nituen neuk ere, baina ez nintzen gauza izan behar adina indar biltzeko. Ez nenbilen erremediorik gabeko ezeren bila,
|
baina
sinetsi nahi nuen, odoletan ikusiz gero, ospitalera eraman nindutela. Alkandoraren poltsikoan, halako batean, klip bat aurkitu nuen eta, nola ez!, Malerowsky eta bere asmakizun miragarriekin gogoratu nintzen; horrela, bada, burdin haria zuzendu, eta eskumuturreko zainen bat harrapatzen ote nuen saiatu nintzen.
|
2021
|
|
Neure burua da agian ezagutzen dudan errealitate bakarra,
|
baina
sinetsita nago neure buruaz zintzo idatzita irakurleaz ere ari naizela, beste batzuen barruetan dauden beldur eta mamuekin bat egin dezakedala. Nitaz idaztea da zutaz idazteko nire modua.
|