Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 116

2000
‎Txuma eta Jabito, bi junki zorrizu. Haien deskripzioa eta guzti ematen ahal diat, baina seguru nagok zuen fitxetan izanen direla... Non ez den zuen nominetan.
‎—Horixe zioten han zebiltzan suhiltzaile eta poliziek —ahalik eta lasaien nik— Ez diat irakurri, baina seguru nagok Isabel Sanjosek ere suizidioa aipatu zuela larunbateko bere zaborrerian.
2003
‎Bai, eta kondoia leherterazo, beharrezkoa bada, baina seguru nago ez dozula gelditzerik gura.
‎Apurtuta, horixe da berba egokia. Seguruenik ez dau atzoko esperientzia errepikatuko, baina seguru egon inoiz baino gehiago gozatu ebala be. Itaunduiozu ene partez ikusten dozunean.
‎San Antongo zubian dago, eta olerkaria ei da. Ez dakit, baina seguru nago; olerkaria izan behar gauez hor egoteko, itsasadarrari begira, kale argiek itxura emandako hiriak zer barneratzen dion ezagutu nahian. Bai, nik badazagut sentsazio hori, arrazoi argirik gabe bihotza taupa hasten zaizunean; une batez mundu osoa besarkatu nahi duzu jarraian zakarrontzira bota nahi izateko.
‎–Orain ikusi egingo dik, baina lehendik zeukak horrek burua pitzatzen hasia, entzun ez diot egin, baina seguru nago halakoak esaten dizkiola. Aurretik hitz ederrak eta, atzetik, putzak minak.
‎Horrelako galderak egin izan ditu bera lo dagoela egiaztatzeko. Garai batean telebista itzaltzeko galdetzen zuen, bera askotan mandoa eskuan lo seko geratzen da-eta, baina seguru dago aspaldi honetan isil gordean telebista ikusi ahal izateko egiten dituela horrelakoak. Ederki daki hori berak.
2004
‎Dela patinetan dela izotz gainean, norberak irrist egin eta bolari edo xaflari irrist eginaraztean datza hockeyaren sekretua. Oraingo honetan, Kataluniako hockeyaren arduradunek irrist egin ote duten ez dakit nik, baina seguru nago irrist eginarazi dietela Espainiakoei. Irabazi duten ustean egongo badira ere, irrist egin eta han joan baitira, hankaz gora eta kaka bistan, erdipurdiko ideologiaren galtzontzilo kuleroak apenas iristen baitzaizkie inperioaren ipurdia estaltzera.
‎Isilik geratu nintzen, ez nekien nondik etorri nintzen ere, baina seguru nengoen hori zela ekarri ninduen zeregina. Yitzhadek, seguruenik, nire angustia irakurtzen zuen nire begietan, zeren, besarkatuz, zera esan zidan:
‎Oraindik honetan jarraitzen dut. Harrezkeroztik ez dut inoren berririk izan, baina seguru nago sarritan gogoratuko direla nitaz, onerako ez bada txarrerako. Txominen heriotza jainkoak ezarritako zigor bat izan zela ziur nago.
2005
‎Kabroi bat zentzu onean. Otaku2 zoroa da, agian, baina seguru nago horrek helbide honekin mirariak egin ditzakeela.
‎Erantzuna itxaron gabe kanpoko atea itxi eta autoan babestu nintzen, baina seguru nago bere begiradak atea ere zulatu zuela.
‎Ez, ez zuen beste azalpenik, baina seguru zegoen senarrak ez zuela bere burua hil, eta mutil horrenak azaldu zezakeen, bere iritziz, zergatik garbitu zuten. Bere paper guztiak arakatuko zituen, ordenagailua miatu; Fernandori buruzko zerbait agertu zen.
2006
‎Hala ere, eta Getxokoaren ustez, gipuzkerak eragin handia dauka oraindik Bizkaiko euskaltegietan: «Inork ez du esango eskoletan `erori' lehenetsi behar denik `jausi' ren kaltetan, baina seguru nago askok buruan daukatela, konturatu gabe bada ere. Kalean modu batez egingo dute, eta eskola ematean beste batez».
‎–Itxaropena nuen morroi hau aitonaren argazkietan agertuko zela, baina seguru nago ezetz.
‎Ez dakit zergatik, baina seguru nengoen hartu behar ninduen militarra iharra, garaia, nerbio handikoa izango zela. Ez dut esango mahaiaren atzean eta zutik hartu ninduenaren itxura nik espero nuenarenaren justu kontrakoa zenik, baina harrituta utzi ninduten haren luze zabal karratuak eta haren lepo labur lodiak, ez bai  tzetozen bat nik nuen militarraren irudiarekin.
‎Lindemann jauna, ez dakit zertan ari zaren, baina seguru nago egiten ari zaren hori ez dela batere alemana; alemana aleman denak, arreta gehiago jartzen du filosofiako eskoletan.
‎Burura etorritakoak esan nizkion, egiarik bakar bat ere ez, eta nire kontakizuna amaitutakoan, neu izan nintzen bere bizitzaz galdetu ziona. Ezer gutxi kontatu zidan, baina seguru nago egia zela esandako guztia:
‎Sortzaileak buztinaz moldatu zian Adan, eta gero, buztinari hats eginik, bizitza eman zioan. Hik badakik hori guztia, jakina, baina seguru nagok ez dakiala Talmudek dioena.
2007
‎Zaila da eta. Zuk Segovia eta Martutene aipatu dituzu, baina seguru egon askoz ere gehiagotan saiatuko zirela ihes egiten. Saio asko izan dira, baina arrakastarik izan ez dutenak.
‎Gainera, goizetan garaiz heltzen hasi zinateke, aitzakiarik ez emateko nagusiari. Frogaren bat lortu behar duzu, baina seguru zaude epaitegietara jo nahi duzula?
2008
‎Zein izango da hurrena? Pedro Mari Solaberrietak aitortu du neurri batean arrantzalea bera dela arrainaren galeraren erruduna; baina seguru dago errudun nagusia Prestige petrolio ontziaren isurketa ikaragarri hura izan zela: " Antxoak planktona jaten du, eta isuritako petrolio hark akabatu egin du plankton hori, eta antxoak ez dauka zer jan".
‎–(?) Zure ilusioa nire ilusioa da eta ez dakizu zenbat poztu nauen zure azkenekoak. (?) Gauza bakarrean nago desados, Nazario, baina seguru nago ongi ulertuko didazula. Badakizu, izan ere, nola san Pablok esan zuen bere epistoletako batean emazteak senarraren mendeko behar duela.
‎Eta harrapatutako ehunka legatz horien artean gure aitak bat bakarra aukeratu etxera eramateko eta legatz hura izatea ezkontzako eraztuna irentsi zuena. Ez dakit zenbateko probabilitatea egongo den horrelako zerbait gertatzeko, baina seguru nago infinitesimala dela aukera. Okerrena da, izebak oraindik ere esaten didala zinez egia dela eraztunarena, benetan gertatu zela.
‎Zalantzarik gabe, Watson maitea. Akaso pintore batenak, edo bestela poetarenak; baina seguru zaude bere begiak artistaren batenak direla. Osterantzean, ez lirateke hain ederrak izango:
‎Hori noiz gertatuko den? Ez dakit, baina seguru nago gertatuko dela.
‎Konstituzionalak ez duela galdeketa egitea ahalbidetuko ziurtzat eman du, eta erabaki horren aurkako protestek ez dutela ezertarako balio izango. «Hirukoak egin dezala nahi duena, baina seguru nago euskal gizarteak ez duela bat egingo gatazka eta konfrontazioaren bide horretan».
‎Ez nekien, ez. Ez dugu horretaz hitz egin, baina seguru nago ez zela nirea bezain gol dotorea izan, kar kar kar. Txantxetan ari naiz, kar kar, ez nekien, ez.
‎"(...) Zure ilusioa nire ilusioa da eta ez dakizu zenbat poztu nauen zure azkenekoak. (...) Gauza bakarrean nago desados, Nazario, baina seguru nago ongi ulertuko didazula. Badakizu, izan ere, nola san Pablok esan zuen bere epistoletako batean emazteak senarraren mendeko behar duela.
‎Horiek eta gehiago kontatu zizkidan Rosak, baina seguru nago gehiago direla kontatu ez zizkidanak. Eta irudipena dut oinaze gehiago dagoela kontatu gabe utzi zizkidanetan koaderno batera pasatzen ari naizen hauetan baino.
2009
‎Baina Goikoetxearen etxeko miaketan 125.000 euro aurkitu ditugu kutxa gotor batean. Zaila izanen zaigu diru horren lorratza segitzea, baina seguru nago Salinastarren kontu ezkutuetatik aterea dela.
‎Lehenik eta behin, erredaktoreak bere kezka adierazten zion, zoritxarreko mendi istripu? hari buruz, baina seguru zegoen dena ongi amaituko zela. Segidan, mintzo sudurkariak jakinarazten zion ulertzen zuela aste hartako artikulua bidali ez izana, baina ez kezkatzeko, beste kazetari bat arduratuko baitzen horretaz.
‎Janari apurren bat eramateko itzuliko nintzela zuregana bururatu zitzaidanean, berehala gogoratu nintzen Eroski bat ikusi nuela autobusaren geltokitik zu zeunden tokirantz nindoala. Ez nintzen akordatzen non ikusi nuen, baina seguru nengoen gai izango nintzela biharamunean ere aurkitzeko. Eroski hartan erosiko nituen zuri eramango nizkizun janariak.
2010
‎Bi generoen arteko zubia norbere ahotsaren bilaketa da. Ez dut esan nahi zure ahotsa bertsotan eta narratiban berdina izango denik, baina seguru nago ezaugarri komunak izango dituela. Ahotsa diodanean munduari begiratzeko modua, adierazteko modua, imaginarioa esan nahi dut.
‎Bai. Jatorrizkoaren antz antzekoa da, baina seguru nago potentzia eta iraupena askoz txikiagoa dituela. Segurtasunak asko kezkatzen nau.
‎Eta neuk: . Ez dakit nolako demokraziaz ari zaren, baina seguru nago justiziak/ zuzentasunak ez zaituela babesten atxilotuei holako tratu inhumanoa eman diezaieten baimenduz?. –No tengo por qué discutir con Vd.?, epaileak;. Yo tampoco?, neure aldetik.
‎Alisia ez zen ausartu kontrako argudiorik ateratzen jakintsu haien aginpidearen aurrean, baina seguru zegoen hura Akiles zela: harekin egona zen, eta bertutetsu eta nobletzat zeukan, heroi baten moduan.
2011
‎Ez beti, baina batzuetan elkarrekin zapaldutako kaleetan barrena ibiltzen nintzen eta, tabernaren batean sartu eta bion adiskide izandako jendea aurkitzen banuen, ezagunei buruzko mila zertzelada galdetzen nien lehenik, eta orduak aurrera joan ahala nire neska etortzen zitzaidan gogora, nire neska ohia esan nahi dut, eta azken orduan gogoratu nintzen itxurak eginez galdetzen nien berari buruz, askorik axolako ez balitzait bezala, baina ahotsak salatzen ninduen, dardara puntu batekin ateratzen baitzitzaizkidan galderak. Ezer gutxi zekiten itxurak eginez erantzuten zidaten gehienek, gutxi gorabeherako kontuak aipatuz, gutxitan ikusten zutela esanez batzuek, baina seguru nengoen, haien hitz egiteko moduagatik nekien hori, haientzat ere gaia deserosoa zela. Beharbada bi morroiak orain inguruan ibiliko zituzten, agian beren artean zeudekeen ni tabernan agertu eta galderak egiten hasten nintzaienean, ez bainituen ezagutzen; hain zuzen ere, gertakariaren egunean gelako atea zabaldu eta ohean atzeman nituenean biluzik baitzeuden eta biluztasunak zaildu egiten baitu identifikazioa.
‎Baina dagoeneko gai sentitzen nintzen beste idazle batzuen lanak ere eredutzat hartzeko eta, hori inoiz jakiten ez bada ere, neure estilo bat eraikitzen hasia ote nengoen pentsatzen nuen batzuetan. Mendetasunen bat jasan dutenen ezbaiak izaten nituen, baina seguru nengoen maisuaren morrontzatik aldentzen ari nintzela. Tarteka, neure burua probatze aldera, haren obrei buruzko iritzi eta azterketak irakurtzen nituen literatura edo filologia aldizkarietan.
‎–Ez dakit zer egin duzun, baina seguru nago zeu izan ez bazara zerikusia izan duzula, txamarraren kremailera ireki zuen. Praka loratuak eta blusa horia zeramatzan azpian.
‎Argi mintzatuz, ez zuten modurik belarria falta zuen gizon hura Lucíaren aitonak zaurituriko mutila ote zen jakiteko. Mikelek sekula ez zion Lucíari halakorik erranen, baina seguru zegoen neskaren aitona bizitza aldrebestu zion misterioa argitu gabe hilko zela.
‎Uda bukaeran Alemaniara ere joango naiz bertze nazioarteko konpetizio batera. Hroiek dire oraingoz joango naizenak, baina seguru nago uda honetan holako proba gehiago aterako direla» dio itxaropentsu.
‎Mukizu bat duk, batere lotutasunik gabea, beren bidea azkar erretzen duten horietakoa. Ordu arte ez nian sekula ikusi, baina seguru nagok Neskak edo Neskaren lagunek bidalia zela.
‎–Ongi dago hori, baina seguru nago urtea pasatzean ez zarela geratuko.
‎Guk bezeroak jakinaren gainean jartzen ditiagu, baina ez zegok modurik honela lan egiteko. Tipotxoa ez diagu ezagutzen, ez duk hemengoa, errusiar itxura dik, baina seguru gaudek beste kofradiakoekin elkar hartuta dabilela. Gizon puska duk, burusoila, tatuajez josita, ahozikina.
‎Bistan da, dena dela,* Dartikutza,* Tartikutza> Artikutza-n bezala, hemen ere disimilazioa izan dela, kasu honetan belar ahostunarena, hots, g — g> 0 — ggertatu dela (Gogaitolo> Ogaitolo; ikus Salaberri, 2011). Lehen lekukotasuneko elu bukaerak latinetikako ellu ren eratorria dela pentsarazten digu (cf. gaztelu castellu edo Uxueko Zautelu* sautellu saltellu), baina seguru egoteko oinarria zer den jakin behar genuke, eta ez dakigu.
2012
‎Horregatik, gobernuko ardura uztea erabaki du. Esan du «asko pentsatuta» hartu duen erabaki «zaila» izan dela, baina seguru dagoela erabaki zuzena dela. Harro azaldu da egindako lanaz, eta hutsak ere egin dituela esan arren, autokritika gutxi egin zuen atzo, erabakia jakinarazteko prentsaurrekoan.
‎–Gauza bakarra bota nuen faltan. Tontakeria da, ezinezkoa baita inork halakorik lapurtu nahi izatea... baina seguru nago nik ez nituela bota. Hortzak zuzentzeko traste hori hizpidera atera denez, burura etorri zait.
‎nola baieztatu halakorik, akaso inork idatzi al zuen ezer hari buruz? Nik ez nekien halakorik gertatu ote zen ala ez, baina seguru nengoen igande hartan bertan norbaitek jasoko zuela harria. Zalantza bakarra, hauxe:
‎MIREIA. Oraindik ez dut traturik itxi, baina seguru nago animatuko dela bateon bat.
‎Eta zure arrebarena ere bai. Egunen batean, duzu gurasoekin baina seguru nago haiek ere berdin pentsatzen dutela
2013
‎Baina ez zetozen esku hutsik, tramankulu gurpildun bat baitzekarten. Nik ez dut inoiz traktore bat ikusi, baina seguru nago traktore bat zela: kamioi bat bezalakoa zen bederen, atzeko gurpilak handi handiak zituena.
‎–Bagara bi, jarraitu du berak laineza puntu batekin, eta berehala jakin dut bere azken senargaiaren edo dena delakoaren historia kontatuko didala. Freud begira izan ez banu, desenkusa traketsen bat bilatu eta alde egingo nuen, baina seguru nengoen berriro jauzika hasiko zitzaidala.
‎Larruzko galtza estuak eta bota puntadunak zeramatzan. Ez nion paketerik ikusi, baina seguru nengoen bere gizontasunaren frogak nabarmenki erakutsi nahiko zituela. Bigarren sekuentzian bulego ilun batean agertzen zen, mahai ertzean eserita zigarroa erretzen, oraindik bere beroki luzea soinean, kentzeko asmorik gabe, beraz, eta ordenagailu aurrean lanean ari zen neskari ari zitzaion hizketan, hari begiratzen zion, baina ez zion begiratzen gizonezko askok egiten dugun eran, modu orokorrean edo begirada mugituz bederen (bi begietara lehenik, ezpainetara gero, triangelu bat marraztuz betiere), zuzenean baizik, eskotera begiratzen ziola esango nuke, eta lotsarik gabe gainera.
‎MIREIA. Badakit Malenengatik diozula? baina seguru nago berak ere onartzeko esango lizukeela.
‎Argi zagon hire neba ez dela psikopata bat! Ez zakinat nola izan zunan, baina seguru nagon ez zuela Jessi hiltzeko intentziorik! Asko maite zinan!
‎Baina ez zetozen esku hutsik, tramankulu gurpildun bat baitzekarten. Nik ez dut inoiz traktore bat ikusi, baina seguru nago traktore bat zela: kamioi bat bezalakoa zen bederen, atzeko gurpilak handi handiak zituena.
2014
‎ikusiko genuela? Beharbada euskararen prestigioak halako eszenaratze handinahi bat behar zuen, ez dut uste?, baina seguru nago antzerkiaren arteak ez duela horren beharrik, eta gaur eta hemen Hamlet hau sortu zaigu: kementsua, sormentsua, egiaz betea, ezin euskaldunagoa.
‎Gautu zuenean, anaiaren etxearen espaloi bereko eserleku batean eseri nintzen. Aratzek etxean behar zuen, oraindik goiz baitzen, baina seguru nengoen aterako zela. Banekien dirua zuela eta ez zela etxean gelditzearen zale.
‎Guk, Aratzek eta nik, ez genekien nori esan zion anaiak lantegian zegoenean deitzeko. Zabalburu plazatik egin zen deia?, eta ez genekien, ezta ere, zer egingo zuen azkenean Oliveirak tiro egin ez balio, baina seguru geunden biok berriro ahaleginduko zela.
‎Anaia ez zen sekula oso musikazalea izan, are gutxiago biolin musikarena, baina seguru nago bertan izan balitz harro sentituko zela. Kontzertua bukatu zenean zutik jarri eta neure indar guztiekin txalotu nuen iloba.
2015
‎Ez zen jiratu ere egin, baina seguru nago aurpegia mudatu egin zitzaiola. Burua jaisteko modu hori, lurra oinaz tapa tapa jotzeko keinu urduri hori?
‎Harritu ninduen Zapierrek ezer gogoratzeak eskolako garaietatik. Pilota Eroa ez da jakinduria garatzeko kirolik hoberena, baina seguru nengoen Zapierrek txikitan lanak zituela bere izena gogoratzeko ere.
‎soldadu inperialek ez gintuzten harrapatu, eta arkaniarrek jende adeitsua ziruditen. Maisuaren egoerak kezkatzen ninduen, baina seguru nengoen arkaniarrek ongi artatuko zutela.
‎abertzale ma non troppo, ezkerrekoa baina gehiegikeriarik gabe (artean modan jarri gabe zegoen light hitza), beti eta nonahi ongi ikusiak, progresismoaren ban dera egoki guztien eramaile. Ez dut geroztik haien berri izan, baina seguru nago berandu gabe PSOEren itzalera bilduko zirela.
‎Zer pentsatzen ote zuten nitaz? Ez zuten, beharbada, nire jarrera ulertuko, baina seguru nengoen errespetuz eta estimuz gogoratuko nindutela oraindik.
‎Iratzargailuak 05:30ean jo du, eta Santi izerditan esnatu da, bihotza saltoka. Ez da ezertaz gogoratzen, baina seguru dago ohiko amesgaizto desatsegin hori izan duela berriro ere. Begi beltz handiena, begi arranpaloena.
‎Ez dakit zein egunetan asmatu zintudan, baina seguru nago ez zarela egiazkoa, eta nire neurrira egin zintudala noizbait. Nire hutsunearen neurriari tankera hartu nion, eta tamaina berekoa egin zintudan nire gogoan.
‎Kazetariak komentatzen zuen, ironia handiz, galai hark bere denbora preziatutik ez zuela segundo bakar bat ere galtzen. Tex Rickard managerrak bazekien Uzkudun bere mutila Lupe Velez eta Clara Bow aktoreen fabore sexualak disfrutatzen ari zela, biak batera gozatuz, baina seguru zegoen ez zituela ezagutzen bi maitale haien gainontzeko endredoak gizonezko gehiagorekin.
2016
‎Bestea bai, gaztea da eta poeta. Komisarioak ez du komentariorik egin, baina seguru nago bera dela irakaslearen benetako maitalea.
‎–Bai, bidean gaudela badakit, baina seguru zaude norabide zuzenean goazela?
‎—Orain arte ez gaituk seguru egon. Susmoa izan bai, zeren, badakik, Frantzian egon ginenean elkarrekin ibili gintuan Laura eta biok bolada batez, baina seguru egon ez. Orain, ordea, ez zegok inolako dudarik.
‎Alderdi bien arrazoiei erantzun die Andoni Agirrebeitia alkateak: “Aldaketa honen erantzule handiena ni naiz, neure egingo dut komertzio txikia kaltetua izan bada eta barkamena eskatuko dut, baina seguru nago ez dela kaltetuta irtengo”.
2017
‎pentsatu du Gabrielak, gazteengana joaten ikusi duenean. Irakaslearen zapatiletan sartzen ikusi du, baina seguru dago gorago ere igo duena. Mugimendu arraroak egiten hasi delako zango eta besoekin.
‎Begira, di da batean konprenitu nuen, baina seguru egotearren joan eta txapina hartu eta ekarri egin nuen, eta nik pentsatutakoa izan, ikusi zuenean akabatu nahi bagenu bezalaxe jarri baitzen. Beraz Dilsey aitortzera behartu nuen, gero Amari kontatu nion.
‎Gauza asko hobetu behar ditu unibertsitateak, baina seguru nago ikasketak amaitzen ditudanean faltan botako dudala?.
‎Nola erreakzionatu behar zuen ba?! Agian ez zuen halakorik espero, baina seguru nago pozik dagoela
‎Bortxatze arrastorik ez. Ez zuen inorekin hitz egiteko gogorik, baina seguru egon behar zuen. Pareko etxebizitzaren txirrina jo zuen.
2018
‎Ez gara txakurtxo baten lapurreta ikertzen ari; senar batek bere emaztea krudelki hil duen ari gara ikertzen. Ez dut hona zerrenda ekarriko, luzeegia litzatekeelako, baina seguru nago gure bioikusleek erraz gogoratuko dituztela iraganeko kasuak zeinetan, guztien ustean inoiz kalterik egin gabeak ziren gizonen atzean, ikerketek aurrera egin ahala, ezusteko basakeriak edo bizio barkaezinak aurkitu diren. Bestalde, genero indarkeriaren emaitza emakumearen hilketa denean, legez, Estatuari, Bizkaiko Aldundiari kasu honetan, dagokio biktimaren tokia hartu eta ofizioz jardutea.
‎Gizarteak? Egia da, oker bagenbiltza, kalte bikoitza litzatekeela seme alabentzat, baina seguru nago eman ditugun pisuzko arrazoiak ulertuko lituzketela, are gehiago gure sistema politikoaren partaide izateko prestatzen ari den alaba nagusiak, hiritar zintzoak baitira hirurak eta, gainera, balizko kasu horretan, seme alaben eta aitaren arteko loturak sendoagoak lirateke, aita hiltzailea ez dela bermatzen duen prozesu baten ondorioz leudekeelako elkarrekin.... Eta hil bi eskatu ditugu ikertzeko, ez urtebete.
‎Txetxu Urruti ustezko hiltzailearen eta Nere Poza biktimaren seme alaben arteko lehiaketa zirraragarria. Xehetasunak AiTBk emango zituen laster, baina seguru zeuden biopantailetatik txinpartak aterako zirela, batez ere Naomi alaba txikiak azken egunetan kasuari eman zion ezusteko biraren ondoren.
‎–Behar genuen gasolina bota dio suari gizajo horrek, guk eskatu gabe ere, esan zien programazio koordinatzaileak hurrengo bileran?. Lan apur bat gehiago eman dizut, Mariasun, badakit, baina seguru nago jakingo duzula zelan baliatu, eta begia kliskatu zion.
‎Haren lanen baten izenburua, eta gutxieneko datu biografikoak. Ez daki zergatik, baina seguru dago hari ez zitzaiola batere gustatuko bere esaldia horrela hutsaltzea. Nazka sentimendua izan du berriz ere, idazlearekiko konplizitatez, hark sentituko zuen higuina bere eginez.
‎Hurrengo ataletan ikusiko dugunez, noren horren karietara, leku bateko euskara nolakoa zen jakiteko testu zaharretara jotzen dugunean, idazle bat jantzia (ikasia) izateak edo testua elizarako edo argitaratzeko prestatu izanak badu eraginik testuko hizkeran bertan, eta hori ez zaigu beti aldeko, lekuan lekuko hizkeraren ezaugarriak modu fidagarrian identifikatu nahi ditugunean: hala Joan Beriainek XVII. mendean nola Elkanoko Lizarragak XIX.ean Iruñeko eta Iruñerriko euskara baliatu zutela adierazi zuten beren testuetan, baina seguru egon gaitezke alde nabarmenak egongo zirela beren testuetan aurkitzen dugun hizkeraren eta kalean entzun zitekeenaren artean, besteak beste idazle ikasiak (kultuak) zirelako.
2019
‎ondarea, kultura eta, are, gure udalerria. Azterka hasi eta Gamiz eta Alaitza azaldu zitzaizkidan, baina seguru nago merezi duten izen gehiago ere badirela Arraia Maeztun. Bestalde, alkate baino lehen, zinegotzi izan nintzen, 19 urterekin, eta, besteak beste, kultura batzordean lan egin nuen, horixe baita nire zaletasuna.
‎Aurka egiten dute familia medikuek, negozio txikiak dituzte, eta esaten dute ez daukatela baliabide ekonomikorik eta bestelakorik hizkuntzari heltzeko. Oraingoz ez daude derrigortuta, baina seguru nago iritsiko zaiela. Medikuei ikusarazi behar diegu zaintza egoki egiteko betebeharra dela galesez egitea.
‎Gauzak ongi egiten direnean kontatu egin behar dira. Egun batean normaltasunez hitz egingo dugu horretaz, baina seguru nago askok pentsatzen dutela demostratu badu aukerak berdinak izan behar direla emakume zein gizonentzat. Hori postura post matxista da, ez gaude berdintasun egoera batean.
‎Z... k kontatzen du, hark oso ongi ezagutzen du Brecker. Horrek ez luke esan nahiko historia hau egia denik, baina seguru nago egiazkoa dela. Zeren ez baita bukatzen.
‎Eta ni ere bai. Baina gero diskurtso luze bat bota zidan, esanez mutil harroputza eta asoziala dela eta joan zen urtekoak agerian jarri zuela nolakoa den benetan; gainera, soziopata omen da (hori ere esan zuen, baina seguru nago Rutek ez dakiela zer esan nahi duten aurreko hiru hitzetatik bik ere), eta txikiegia omen da niretzat eta besterik ez nuela behar.
‎Alde txarra, ordea, penagarria, izan zen txango zalapartatsu haren kariaz ezin izan nuela amona behar bezala agurtu eta, gainera, aitona ikusteko aukerarik gabe geratu nintzela. Horrek dezente penatu ninduen, baina seguru nago bera askoz gehiago tristatu zela. Orain Buenos Airesen nengoen, txirula jotzaile mutilarekin.
2020
‎Ezker abertzaleak sufrimendua eragin du bai, baina seguru nago jasan eta pairatu askoz gehiago. Eta segitzen du pairatzen, Espainia eta Frantzia ezagutzeko bidaia turistikoak egiten kartzeletara Hernanin bizi naiz, herriko 19 daude preso, eta batez beste 700 km-ra daude; beraz, 1.400 km egin behar dituzte senitartekoek.
‎Botila honek Kaliforniako urre guztiak baino gehiago balio du. Ez dakit zergatik saldu didaten bi zentimotan; baina seguru egon zaitez zentimo batengatik ez dizudala salduko.
‎Ezin nuen burutik kendu Torres Galindorekin egin genezakeela topo klubeko atean bertan eta ea nondik gentozen galdetuko zigula. Urtebete lehenago ezagutu genuela elkar eta bigarren eztei bidaia egiten ari ginela erantzun niezaiokeen, baina seguru nengoen azentuagatik berehala antzemango zigula euskaldunak ginela. Eta, gainera, berehala susmatuko zuen ez ginela bikote normala ere.
‎Konfinamendu egunak gogorrak izaten ari dira, baina seguru nago krisi honen momentu latzenak ez direla oraindik heldu. Horregatik, egoera honen ondorioak kudeatzeko garaia heltzen denean, berebizikoa izango da gizartearen bazterretako ikusezintasunean dauden horiek beste behin ez ahaztea; eta horretarako, zaintzaren dimentsio kolektiboaren inguruan hausnartzeaz gain, praktikan jartzen jarraitu dugu.
‎–Gezurra zen: ez dakit zer egin diozun, baina seguru nago zerbait egin diozula. 30.000 euro ematen ez badizkidazu, ertzainengana joango naiz eta dena kontatuko diet –filmetan ikusita zeukan bezala irribarre egin eta baietz egin zuen buruarekin, gaizto aurpegia jartzeko ahaleginetan.
‎Erromatik pasatu zirenen artean ezagunenarekin jarrai nezakeen, Zuloagarekin, baina seguru nago interesik ez zuela izango Sandra Cianirentzat, oso denbora gutxi egin baitzuen han eta segituan hartu baitzuen Pariserako bidea. Zuloagak berak bezala, beste euskal pintore batzuek ere Etxenagusia izango zuten agian irakasle Chigi Akademian; Diaz Olano gasteiztarrak, esate baterako, bi urte egin zituen Erroman, 1894tik 1896ra, eta, atzera jaioterrira itzuli bazen ere, oso litekeena da 1898 inguruan beste egonaldi bat egin izana.
‎Burura datozkit, XX. mendearen aurretik ere, jendarte bat hobetzearren egon diren ehunka, milaka, milioika pertsonaren porrotak. Haiek ez dute aurpegi zehatzik, baina seguru nago hor daudela, existitu direla. Haietako askoren hezurrak neuk zapaltzen dudan, zapaldu dudan, zapalduko dudan lurrean bertan dira oraindik.
2021
‎Malthus etxean dagoela pentsatuko banu ez nintzateke ausartuko. Misterioa da, bai, baina seguru nago arrunkeriatzat joko lukeela. Ikusiko banindu, behintzat.
‎Batek aurrea hartu eta bere instalazioa besteak huts egin aurretik menderatzen bazuen, aldiz, ehuneko laurogeita lauko probabilitatea zeukan bigarren instalazioa deskonektatuta utzi eta administrazio nagusiaren erabateko kontrola hartzeko. Ez nion nire asmoaren berri eman, baina seguru nago nire planak aldatu eta Kingsleyri aurrea hartzeko probabilitateak ere kalkulatuko zituela han bertan. Usain desberdina sumatu nion egun horretan Evitari, eta inoiz baino erakargarriago ikusi.
‎Nik diodana dun moztailetasun dotrinazko setoso sektoso hori gabezia anorgasmiko gogor horren sublimagarria izan litekeela eta... ■Eztago gaizki ipuin errealista moduan, edo surrealista moduan, baina seguru badaudela kasu mordo bat ideologo edo teoriko lepo jotzaile super  orgasmikoenak... ‣ Zeer?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia