2001
|
|
Gizon ttikiak bere indar apurrak bildu eta askatzeko beste ahalegin bortitz bat egin zuen etsita;
|
baina
oraingoan ez ninduen ustekabean harrapatu.
|
2005
|
|
Bere keinua berbera zela alegia,
|
baina
oraingoan, niri begiratzeko jiratzen zen. Norantza berean gindoazen biok oinez.
|
|
Betidanik mimo hura talentu handikoa dela pentsatu izan badu ere, ez dio sekula ezer bota,
|
baina
oraingoan Serantesek txanpon bat bota nahi dio, bizitza horretan balihoakio bezala. Patriketan ez dauka, ordea, txanponik.
|
|
Hitzik gabe begiratzen dio Joaquini eta konturatzen da zerutik infernurako aldea, zaldi baten zurda meheak erabaki dezakeela. Joateko imintzio egin duenean, Joaquinek hartu du hitza berriro,
|
baina
oraingoan, Damiani begiratu ordez, omeleta platerean galdurik begiak.
|
2006
|
|
Nire lanetan, ikusi duzuenez, itsasoa da nagusi: arrantza, urpeko bizitza, nik ikusten ditudan biztanleak... haietako asko zuentzat sinesgarriak ez badira ere... eta irlak, eta faroak...
|
baina
oraingoan izua eta beldurra etorri dira mihisera. 36an, gerra anker haren hasieran Malpicako hogeita sei marinelek hiru ontzitan egin zuten ihes, Galiziako ur hauetatik Frantziara.
|
|
Hori guztia Fede Markaidak kontatu zidan, orduko geltokiko arduradunak... Eta antzeko zeozer,
|
baina
oraingoan nik ikusia, Zabala eta San Adrian arteko etxe batean gertatua... Candida Larrondo bizi zen bertan.
|
2009
|
|
Maisuak haurrengana itzuli zuen burua, eta bizar gogorra pailakatzeari utzirik bat bi hiru lau egin zien, eta" Uso zuria esazu!" kantatu zuten. ...ondoan gelditu zen adi, eta mutikoak behatu egin zion, eta ama ikusi du Bordatxoko leihoan garrasika etortzeko etxera segituan, erregina datorrela, eta anai arrebek barrabas belarraren jorraketa bertan utzirik luberritik behera amiltzen dira laborrian, eta etxean sartu ordukoz erreginaren gurdi beltza ageri da harrobiko bidetik, eta zaldi zuriek irrintzi egiten dute etxearen aldamenetik pasatzean,
|
baina
oraingoan libratu dira, eta etxean ere ez da gelditu Bordaberrin egin zuen bezala, komuna eskatzearen aitzakiarekin haurrik ikusten ote zuen, eta orain diote plaka bat ipini behar dutela Bordaberrin eta bertakoek ez dutela soldaduskara joan beharrik izango Zugastiren anaia bezala, eta beste batzuetan globoak haizatzen dituzte mendian haurrak gal daitezen bila, baina Bordatxokoak beti daude erne, ...
|
2010
|
|
Aspaldian Bartzelonan egon gabe nengoen eta maiatzeko arratsalde amaigabea portu aldean eman dut, luxuzko yate eskergen artean. Aberastasunaren ikuskizuna lasaigarria zait, tarteka,
|
baina
oraingoan umore txarrez jarri nau. Auzune gotikoan afaldu eta hotelera joan naiz, biharko nire hitzalditxoa idazteko asmoz eta, bide batez, tentsio apur bat berreskuratzearren.
|
2012
|
|
Hondartza ondoko etxe atarian dago berriro,
|
baina
oraingoan Norak ezin du asmatu aitortzeko moduko motiborik han egotea zuritzeko. Desosegu horri izkin eginez, igogailuan sartu da eta atsegina iruditu zaio adineko senar emazte batzuekin eguraldiaz jardutea Josuren solairuan irten aurretik, eta txirrina jo gabe igogailuan behera joan denean, Norarentzat ederra izan da portaleko atea ireki eta euria egin ondorengo itsaso usaina sentitzea, bi pauso emanez hondartzako pasealekura iristea.
|
|
Atea gurutzatzerako, sakelako telefonoaren botoiak sakatzen ari da, azken egunetan etengabe baina alferrik egin duen deia errepikatzeko, behingoz erantzungo dioten itxaropenez,
|
baina
oraingoan ere ez. Segidan beste norbaiti deitzeko beharra sentitu du, eta Herreraren izena baino ez zaio bururatu.
|
|
zortzietan Bulebarreko erlojuan, Herrerarekin elkartu, ogitartekoa jan eta zinemara. Norak ez du uste Herrerarekin hitzordu askoz gehiago egingo dituenik,
|
baina
oraingoz analgesikoa da. Atsedena besterik ez du behar, laster itzuliko da bere onera.
|
2013
|
|
Segur aski konprenitu izanen zuen nire mutur beltzarekin adierazi niona. Sartu nintzen bide beretik atera nintzen,
|
baina
oraingoan deus ikusi gabe, kartzela hartan abandonaturik utzi behar nuen laguna burutik ezin kendu.
|
|
– Eskerrik asko –onartu zien Trukok–,
|
baina
oraingoz ondo gaude Bilbon.
|
|
Ez zebiltzan beste norbaiten atzetik. Manifestazio batzuetan ikusia zuten neska, herriko euskara taldean ere bai,
|
baina
oraingoa bonba bat zen ministerioarentzat: bere bidea egin zezan utziko zioten habiara heldu arte.
|
2014
|
|
|
baina
oraingo orain honek
|
2015
|
|
“Okela, ona”. Hernando Cabrera saiatu da Kabaliren hitz ez nahi bezain zehatzen itzulpen jolastiarekin lagunen kopetilunak apur bat alaitzen, “arragia, emea ez den okela, alegia”,
|
baina
oraingoan ez da arestiko estrategia eraginkor suertatu.
|
2017
|
|
tough” bota zuen Josebak, ergel sentitzearekin batera Axiren arreta segizio burutik aldenaraziz. Pentsatu zuen magikoa zela, egiten zituen laburpen ergel haietako bat bota ahala bertan zegoen Axi, inkisizio begirada gainean,
|
baina
oraingoan, Axik ez zuen ezer esan, Josebak esandakoa aditu bai baina testuinguruan jartzeko gauza izan ez zelako.
|
|
Berriz ere sakatu du botoia
|
baina
oraingoan ez da soinurik entzuten. Deskonektatu egin dute.
|
2018
|
|
Marlene Dietrichekin, ezta? ”. Izan zitekeen bere adarjotzeetako bat,
|
baina
oraingoan egia da.
|
2019
|
|
Min eman zidan. Nik nahi nuen Bilbotik atera aurretik sexu esperientzia diferenteak izatea,
|
baina
oraingoz ez da hala izan. Nire adineko neska bertsolari batzuk bollerak dira eta horrek ere hurbildu ditu feminismora, ni heteroegia sentitzen nintzen feminista ona izateko, eta feminismoarekiko erresistentzia izateko arrazoietako bat izan liteke".
|
|
Kulturak ez dauka laguntza handirik, euskarazko antzerkiak emanaldiak ateratzea oso zaila dauka, orduan, nondik generatzen dut nik dirua hurrengo ekoizpen baterako? Lanbide hau ez dago dignifikatua,
|
baina
oraingoz, hemen nago. Beheko Larrainek euskaraz egingo ditu lan guztiak.
|
2020
|
|
Orain Danielak berriz ere jauzi egin du plataformatik, eta segituan jarraitu dio atzetik bigarren Danielak, aurrekoaren mugimendu berak errepikatuz, biak erritmo berean kulunkatuz, batak alde batean egiten dituen mugimendu berak besteak bestean eginez, simetria eder bat lortuz. Buruz behera jarri dira lehen bezala oinetatik zintzilik,
|
baina
oraingoan, bakoitza bere kulunkan elkarren parera iritsi direnean, bietako batek jauzi egin du bestearen aldera eta eskuetatik heldu dio, eta horrela geratu da bestearen eskuetatik zintzilik, gorputz bikoiztu bat barratik esekita alde batetik bestera kulunkatzen.
|
|
Napoliko jardunaldiei buruz galdetu zidan, eta horrekin hasita nire lanari buruzko azalpen batzuk ere eman nizkion. Bera ere bere kazetari lanaz aritu zitzaidan,
|
baina
oraingoan ez nion sari handi bat irabazi berriaren ilusiorik sumatu.
|
|
Berriz ere dietarioari heldu nion,
|
baina
oraingoan Ciani ez zen inolako eragozpenik jartzen ausartu. Isilik begiratzen zidan, betaurrekoen armazoi urdinetik begiak nigan tinko, baina hitzik egin gabe.
|
|
Begiak itxi ditut, eta, minarekin batera, azken egunetan ozenagotzen ari zaizkidan hotsak entzun ditut belarriko zulotik garunerako bidea egiten. Abisatu zidan sendagileak infekzioak holako indarra hartzen duenean batzuetan akufenoak hasten direla, egun guztian bakean uzten ez diguten txistuak edo burrundarak,
|
baina
oraingoan aditzen dudanak helize baten hotsa gogorarazi dit, itsasoan murgiltzen garenean inguruan yate bat baldin badabil entzuten dugun burrundara metaliko hori.
|
|
Bulegoan eguneko lan planaren paperak hartzen ari zela iritsi da Gari, azken hilabeteetan laguntzaile izan duen gaztea, eta gaur bisitatu behar dituzten pabiloietan konponketak egiteko trepetak eta lanabesak hartzen hasi dira. Enpresan lanean egin dituen urteetan laguntzaile asko izan ditu, batzuk biziak eta beste batzuk geldoagoak, batzuk trebeak eta beste batzuk baldarragoak,
|
baina
oraingo azkar usteko hau jasangaitza egiten zaio askotan. Unibertsitatean ibilia delako edo, batzuetan gehiagotasunezko irribarreak izaten ditu eskola askorik gabeko Lezetarentzat, edo hori iruditzen zaio behintzat berari, baina holakoetan aparteko talenturik ere ez zuela izango pentsatzen du Lezetak, goi mailako ikasketak alde batera utzi eta hotz eta bero industrialari buruzko moduluak eta ikastaroak egin behar izan baitzituen itxurazko lan bat aurkitzeko.
|
|
Bai, badabil, ia hogeita hamar urte geroago momentu hau sortzen ari gara libreta honekin, ikusiz hemen barruan dagoen guztia gu geu ginela, ordukoetan berretsi gaitezkeela. Ez dakit, ez dut libreta osorik irakurri,
|
baina
oraingoz ez dut esan “zer arraio da hau! ”.
|
|
Aktore, eta soilik aktore. Niretzat esperientzia berri bat, beti ekidin izan dudana ez dudalako neure burua aktoretzat, oholtzara igo izan den idazletzat baizik,
|
baina
oraingo honetan lantaldeak eta confort eremutik ateratzeak sortzen zidaten erakarpenak motibaturik murgildu nintzen Käffkan. Noski, gerora ez zen dena hain polita izan.
|
|
Txamarra potoloa eta daraman karga dela eta, izerditan iritsi da autora. Kaleak hutsik daude, 05:20 Urteko garai honetan, lanera doanean ere, artean ilun izaten da,
|
baina
oraingoa ez da neguko iluna, goizaldeko orduen iluna da. Triste jartzen du horrek, ezinegon bat sortzen dio, beldur arraro bat, bertatik ziztu bizian alde egin nahi balu bezala, korrika ihes egiteak eguna lehenago argitzea ekarriko balu bezala.
|
2021
|
|
(ANA sartzen da,
|
baina
oraingoan ez da ANA, DAMAren psikiatra baizik: LUZIA.)
|
|
Miarritzeko Bi Harriz Lau Xori festibaleko lehen emanaldian ikusi dugun bezala, bide horretatik ibili dira orain ere Rouge Elea konpainiako kideak Hau da nire ametsen kolorea izeneko piezan. Zuek haren garapen miresgarria den lan honetan, aspaldiko Super film xarmagarri haiek izan dira berriz ere proposamenaren abiapuntua,
|
baina
oraingo honetan protagonistaren oroitzapen zatikatuek hartu dute protagonismoa off eko ahotsetan ederrak, benetan, Ainara Gurrutxagaren tinbrea, intonazioa eta ahoskera garbia, eta haien artean gauzatu dira Corineren agerraldi eszenikoak. Batzuetan dantzan aritu da, bere arintasun fisikoan eta akrobaziarako gaitasunetan bermatuta, eta beste batzuetan ariketa bertikaletan daukan trebetasuna izan da kontakizunaren oinarri bisuala, musika intimista eta argien diseinu tenebrista une oro zeudela gure artean.
|
|
Berak ezetz egin du buruaz, ekibokaturik nagoela. Beste urte batzuetan hona etorri eta astebetera edo gorantz hasten dela,
|
baina
oraingoan itxura txarra hartzen diola, desagertzen ari dela. Esan diot aurrekoan hoberantz egiten ari zela esan zidala, aklaratzeko.
|
2022
|
|
Zabaldu duenean, ohean aurkitu du alaba txikia, begiak itxita eta masailak gorrituta. Sarritan egiten ditu lo plantak amaren aurrean,
|
baina
oraingoan Anak ez du haurraren loa proban ipini nahi izan. Telebista txikiko marrazki bizidunei bolumena jaitsita, atea erdi zabalik utzi dio.
|
|
“Gaizka Sarasolaren lehen notizia 2013an izan genuen, Bilboko Pabellón 6 aretoan haren Urak ttiki dire estreinatu zenean,(...) emanaldi hark Samuel Becketten Godoten esperoan en zapore nabarmena utzi zigun, egoera distopikoa lagun eta Willy pertsonaia inoiz ez datorren norbaiten zain egote haren ondorioz. Orduko hartan, euskal ariman errotuta dauden naturaren balioak irteerarik gabeko matxinadarekin kontrajartzen ziren,
|
baina
oraingo Txoriak eta zauriak en memoria historikoaren auzia planteatu digu egileak” (Berria, 2018ko otsailaren 27an).
|
2023
|
|
Luze hitz egin genezake Guggenheimek ordezkatzen duenari buruz egingo dugu aurrerago,
|
baina
oraingoz hari mutur batetik tiratzera mugatuko gara. Zulaikak negoziazio haietan parte hartu zutenekin izandako hamaika elkarrizketatan ondorioztatu zuenaren arabera, museo haren beharraren gakoetako bat zera zen, Euskal Herriaren irudia aldatzeko aukera ematen zuela.
|