2015
|
|
1 Mesede handi hauetatik arima haiek egiten dizkionaz oso osoan gozatzeko hain desira biziz geratzen da, non, gozoa izan arren, oinaze handitan bizi baita; hiltzeko gogo bizi bizia du, eta horrela, egunero egunero negarrez eskatzen dio Jainkoari erbeste honetatik atera dezala. Guztia zaio nekagarri han dagoen bitartean; bakarrik dagoenean kontsolatzen da pixka bat,
|
baina
laster etortzen zaio pena hori, eta hura gabe, ezin da moldatu. Azken batean, tximeletatxo honek ezin du iraungo duen pausalekurik aurkitu; alderantziz, arima maiteminez samur samur dabilenez gero, su horri indar emateko aukerarik txikienak darama hegan egitera; eta, beraz, egoitza honetan liluramenduak etengabeak dira, eta jendaurrean bada ere, ez dago horiek saihesteko erremediorik, eta berehala datoz jazarpen eta gaizki esateak, eta berak beldurrik gabe egon nahi badu ere, ez diote uzten, pertsona asko baitira beldurra sartzen diotenak, batez ere aitor entzuleak.
|
|
Antonio (tituluen oinordeko zena), Maria Acuña, Luisa Padilla eta Kasilda Padilla. Lehenengoa jesulagun egin zen (nobizio izan zen Valladoliden Baltasar Alvarez, gure Santaren aitor entzulearen, agindupean); Luisa moja frantziskotar egin zen, Maria, berriz, domingotar; Kasildak, 12 urte zituela, ezkon hitza eman zion (ez zen ezkondu) bere osaba Martin Padillari,
|
baina
laster batean hau utzi eta moja karmeldar sartu zen. Titulua salbatzearren, komentutik irten beharra izan zuen frantziskotarretan zen Luisak (Aita Santuaren baimenaz) eta Martin Padillarekin ezkondu zen.
|
|
Izan ere, eraberritzea hasi zuen lehenbizikoa bera izan ez arren, garaiz etorri zen, Jainkoaren errukian hain uste handia ez banu, hura gabe hastearen damua izateraino. Fraideen etxeei buruz ari naiz, mojenak, Jaunaren ontasunagatik, orain arte beti joan baitira ongi; eta fraideenak ez zihoazen gaizki,
|
baina
laster batean erortzeko itxura zuten; izan ere, beren Probintziarik ez zutenez gero, oinetakodunen gobernupean zeuden. Goberna zezaketenei, hau da, aita frai Antonio Jesusenari, eraberritzea hasi zuena izanik, ez zioten ematen esku hori, ezta ez zituzten gure aita jeneral txit agurgarriak emandako konstituziorik ere.
|
|
Neure ustez orduan ez nuen ikusi irudia, aipaturiko Andre hau baizik. Kondesak eman zidan irudiaren antza zuela iruditu zitzaidan,
|
baina
laster batean gertatu zen zehaztu ahal izateko, berehala erabat sorgorturik geratu bainintzen. Eserlekuen buruen eta haien hegalen gainealdean aingeruak zeudela begitandu zitzaidan, baina ez gorputz formaz, adimenezko ikuskaria izan baitzen.
|
|
9 Oi ene aita, zer gauza desegokia gertatu zaidan! Eultzi batean benta baten ondoan geundela (ez genuen uste gutxi genuenik), bentan egoterik ez baikenuen, sartzen zait arrabio edo sugandila handi bat besoan tunikaren eta haragiaren artean, eta Jainkoaren errukia izan zen beste parte batean ez sartzea, bestela uste dut hilko nintzela, sentitu nuena sentiturik;
|
baina
laster batean harrapatu zuen nire nebak eta bota eta Antonio Ruizen aho ondoan jo zuen. Honek asko lagundu digu bidaian zehar; Diegok ere asko; horregatik abitua eman nion, aingeru bat da-eta.
|
|
Eta monasterio bat behin fundatua dagoenean, fundazioa ez da desegiten hain erraz; ez da horren beldurrik izan behar. Orain uste dut beharrezko guztia eramango duela Migel Caja jaunaren gutunean esaten dudanagatik ez bada,
|
baina
laster bidaliko diot. Eta bidaltzen ez badiot, gotzaina, gutun batean gaur dioenez, hara joango delako izango da; baina joango da onartzeko; izan ere, oso zintzoa da eta niri edozein mesede egingo didaten ahaide eta pertsonak ditu; beraz, honetan ez da zalantzarik.
|
|
German San Matiasena, san Joan Gurutzekorekin batera atxilotua izan zena,
|
baina
laster batean aske geratzea lortu zuena.
|
|
Bartolomé Medina, Salamancan irakaslea zena, Santaren oso kontrakoa zen hasieran,
|
baina
laster ekarri zuen bere aldera.
|
|
2 Berorren karitateari beste gutunean esan niona, sarri sarri esan nahiko nioke ikusiko banu. Baina hau ez da gertatuko hain laster, kardinalak idatzi baitit eta erregea datorrenerako emango dit baimena, eta badatorrela diote;
|
baina
lasterren izanik ere, irailera edo geroagora arte ez da izango. Ez dezala har berorren karitateak penarik, poz handia hartuko bainuke nik berori ikusteaz, berorrek ni ikusteaz bezala; orain ez bada, Jainkoak eratuko du beste bideren bat.
|