Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2003
‎Manu ondoan eseri zaio, bere pegatina sorta atera eta gero. Gabi harriak biltzen hasi da, baina laster egitekoa utzi eta besteengana jo du, kontu eske.
‎etxera!" esan diote, herrira arazorik gabe iritsiak zirela ikusirik. Zaun lantuka egin du hasieran, atzera aurrera urdurietan, baina laster hartu du aterperako bidea, usna hemen, usna han. Aurpegiak elkarri margotu dizkiote gero.
2005
‎Anak ubelduak zeuzkan gorputz osoan, baina laster oneratu zen. Gau bat besterik ez zuen egin ospitalean.
‎Ez zuen lanik egiten, ez zuen langabeziaren saririk jasotzen; aldian behin, desagertu egiten zen bere motorrarekin, eta, halako batean, zulora itzultzen zen. Hasieran, saiatu zen zertxobait baratzean, uraza, porru eta zerba batzuk jarririk, baina laster aspertu zen; belarra hazten utzi, eta noizbehinka inguruko mendietako artzain bati deitzen zion, baratzean bazkatzera ekar zitzan ardiak, gaztaren baten truke.
2006
‎Aldi berean dolar laurden batzuk bota zituen salmahaian errotutako txanpon makinan. Poker jokoaren musikak alditxo batez bete zuen isiltasuna, baina laster iraungi zen.
‎Ulertzen diat Triestetik alde egin nahi izatea, hiri hau ez duk sekula toki segurua izan, horixe bera esan nian hona agertu hintzen arratsalde hartan, gogoratzen haiz?, baina laster, hiri hau inoiz baino arriskutsuagoa bihurtuko duk gu bezalakoentzat, esan zidan Umbertok nahiko modu enigmazkoan.
‎Musso  liniren gobernua Alemaniakoari men men egiten zebilek orain ere, eta juduon kontrako lege bat ateratzekotan duk. Noiz, ez zakiat, baina laster. Beharbada, hilabete baino lehenago, zurrumurru fidagarrienek hala ziotek.
‎Ba tentuz ibili, ez zaudete-eta tokirik seguruenean. Jendeak ez du sinetsi nahi, baina laster izango da hemen, ikusiko duzue. Urde asasino horrek ez du beste ametsik:
‎esaten zuen diban batean erdi eserita eta zigarretari zigarreta. Anghios, dena gihar eta azal, atzera eta aurrera zebilen gelan; bat batean, irratiaren aurrean gelditzen zen zerbait hobeto entzuteko, baina laster nahigabetzen zen Hitlerren tropei buruzko albisteren batekin, eta ibiltzeari ekiten zion berriro.
2007
‎Oinen azpian karrakela oskolak lehertzen ari ziren, denbora pasa. Deskuiduan egiten hasi ziren, kaia beteta baitzegoen, baina laster jolas moduan hartu zuten, eta kras kras ibili ziren tarte batean, nork ozenago egingo, barrezka. Beroak areagotu egiten zuen gasolio eta kresal usaina.
‎Handik gutxira eztul eta eztul hasi zen, itolarriak hartuta. Lisak, hasieran, sukaldetik segitu zuen eztul geroz eta luzeagoen kadentzia, baina laster logelako atera hurbildu zen, eta belarria gainean jarri, eztul ondoko itolarriak arnasa noiz itzuliko.
‎Antzarak mutilen pisua gainetik kentzeko ahaleginetan jardun du tarte batez, baina laster amore eman du, alferrikako astindu batzuk jo eta gero. Orain serioak lepotik heltzen dio, gogor, eta irribera gainean jarrita dago, bi zigarroak ezpainetan dituela, iji eta aja.
2009
‎Beste askotan bezala, gaur ere liburu bat zabalduko dut eta istorio bat irakurtzeari ekingo diot. Ez dakit zer ekarriko didan istorioak, baina laster pertsonaia berri batzuk ezagutzen hasiko naiz, kontu segurua da. Ondo taxutuak baldin badaude, barren barrendik ezagutuko ditut, inguruan ditudan pertsona asko baino sakonago akaso; eta akaso bizitza errealeko gertakarien aurrean ez dudan ziurtasuna sentitzen hasiko naiz, nobelako pertsonaia estrainioen konpainia akaso ez oso noblean.
2011
‎Birritan pentsatu gabe, Annak deitu egin zuen. Hasieran inork ez zuen erantzun, baina laster telefonoko ahots bera entzun zuten.
‎Annek, etsimenduz, kristalaren kontra estutu du aurpegia. Haurra zurrupaka ari da titi antzuan, baina laster etsi eta negarrez hasi da berriro, eta Annek, ezpainak dardarka dituela, kulunkatu egiten du hitz zentzugabeak xuxurlatuz.
‎Neska gaztearen profil bat, garbia eta serioa, liburu baten gainera makurturik dago, zoriona eta bakea adierazten dituen espresioarekin. Musika beltza, gero eta ozenago eta basatiagoa, bat batean, kanpai dangek eta organo musikak ito dute; une batez borrokatu da gailentzearren, baina laster erabat isildu da. Kanpaiak bakarrik entzuten dira orain, baina dangak gero eta motelagoak dira, gero eta ahulagoak.
‎–Ez nago eroturik, baina laster hala egongo nintzen altzari horiek luzaroago hemen jarraitu balute.
‎Maravall ez da erreparatu gabe pasatzeko moduko deitura bat. Galdetzekotan egon nintzaion horren arrazoia, baina laster ere laster, eta nik ezer galdetu gabe, etorri zitzaidan erantzuna. Jesusek bere egunkariaren kontrako jardunean segitzen zuen.
‎Eta esaten nion neure buruari: heu ere ez hago hain aparretan, baina laster jakingo ditek aise samar osa dezakedala aitari eskatu diotena berdintzeko beste.
‎Hura zen astronomiako begiralekua eta bertan erakutsi zigun nola kontatzen zuten denbora Basoan. Ikasteko gaitza begitandu zitzaidan, baina laster konturatu nintzen sistema zehatza eta ondo landutakoa zela. Ez zela jende hura espainolek esaten zuten besteko basatia eta ezjakina, inondik inora.
‎Azti Nagusiaren lagun handi egin nintzen. Txarto hasi zen gure hartu emana, baina laster ekarri genituen gauzak bere onera. Sarri deitzen zidan beragaz elkartu eta berba egiteko.
‎Gero, egunkaria erosi nuen eta letra larriz hainbat errefuxiatu atxilotu zituztela zekarren, Donibane eta Ziburun aurreko gauean sarekada batzuk egin ondoren. Haiek tabernetatik eraman zituzten, baina laster jendea ohetik eramaten hasiko ziren. Horrela hasten zirenean ez ziren gelditzen Alemaniarako bagoia bete arte.
‎Lanetik atera nintzen eta horrela, arratsaldeari begira, eta sentitu nuen ahots neutral bat entzun izan banu bezala esaten zidana" laster bukatuko duk bidaia. Bizitzaren aurrean hago, baina laster bukatuko duk bidaia".
2012
‎Loak hartu zuen Margarita loreari begira. Gauez lorik egin ezin izan zuelako eta urduritasunaren eraginpean leher eginda zegoelako, ia Bilbora iritsi arte ez zen esnatu; autobusa gelditu zen bizpahirutan edo bestelako uneren batean bai ireki zituen begiak, baina laster eta erraz asko itzuli zen lotara; zorabiatuko zen beldurra ere uxatu egin ahal izan zuen horrela.
‎Malureten bazkaria amaitzen ari ziren," lauretakoa", hemen esan ohi duten bezala. Denak egongelan zeuden, baina laster itzuliko ziren lanera. Maluret garai batean Coudrayko baroiena izandako jauregi zahar bat da.
‎Juanjok gaueko txandak egiten zituen; goizean goiz, txanda hartzen zion bikoteari bahituaren inguruko azken nobedadeak esan, etxetik pasatu, dutxa eder bat hartu eta banketxera joaten zen bere ohiko lanera. Hasierako gauetan ez zuen lo askorik egiten, baina laster ohitu zen, eta nahiko eroso eraman zuen bahiketak iraun zuen urtebetea. Halako batean, enpresarioaren ingurukoek bildu zuten eta baita ordaindu ere bahitzaileek eskatzen zuten dirutza eta, gorabehera gehiago gabe, atxilo eduki zuten tokitik ehun bat kilometrora utzi zuten bahitua baso txiki batean, haritz bati lotuta.
2018
‎Lasaitu egin da ordua ikustean. Mezua bidaltzen dio pixka bat berandutu egingo dela, bera gabe hasteko lasai, baina laster han dela. " Tranki", erantzuten dio besteak eta ohiko muxutxo eta bihotzak.
‎Erabili behar zuen tinta beltza koipearekin nahastu, eta erretxina apur bat ere erantsi zuen. Kanoikada sorta batek burua altxarazi zion aldiune batez, baina laster bueltatu zen bere eginkizunetara. Sartu zuen, bada, luma tintontzian, eta marrazten hasi zen harriaren gainaldean.
‎Halako batean, soldadu bat inguratu zitzaion, eta baioneta sartu zion saihetsen azpitik. Ulu zorrotza bota zuen arren, borrokan jarraitu zuen Fabianek hasieran, baina laster joan zitzaizkion indar apurrak, eta belauniko jarri zen lehen, eta guztiz erori gero. Soldadua erremateko tiroa egitera zihoala, gainera etorri zitzaion Leo, eta burdinagaz bularra zulatu zion alderik alde.
‎Une hartantxe, bala batek buruaren erdi erdian jo zuen aldamenean zetorkion laguna. Fabian geldi geratu zen segundo batez, begi bat paretako garun gorriari, eta bestea hildakoari; baina laster atera zen odolaren liluramendu hartatik, bigarren bala batek ondoko leiho baten markoa jo baitzuen, bera zegoen tokitik zentimetro batzuetara. Erraietako erresorte ezezagun batek eraginda, sekulako saltoa egin, eta etxe batera sartu zen, beheko leihoaren kristala mila puskatan hautsi ondoren.
‎Iluntasun hartan, dudarik gabe hartzen zuen ezkerrera eta eskuinera, satorren antzera, eta behin bakarrik egon zen ezbaian: bidegurutze batera ailegaturik, ezkerraldera jo zuen lehendabizi, baina laster gelditu zen, eta atzera bueltatu, beste norabidea hartzeko. Bitartean, Fabianen enborra bilintzi balantza zihoan Leoren bizkarretik eskegita, hiltegitik harategira eramaten dituzten txahalkien moduan.
‎Uko egin nion tramankuluaren proben lekuko izateari, baina laster ezagutu nituen tramankuluaren lehen fruituak: hiru egunen buruan Mikaletek aitortu bide zuen matxinoei buruz zekien guztia.
‎denbora, hodeiak, haizea... Nik, behinik behin, irudipen hori izan dut; baina laster Yongdenen begirada nirearekin gurutzatu da, eta tea hartuko ote dudan galdetzean neure onera ekarri nau. Hain zuzen ere bere begiratzeko modu apal eta zabal horrek behartu nau historia honen azken oroitzapenak biltzera eta harilkatzera, orrialde zurien basamortu hau zuretzat ahalik ongiena zeharkatzera.
2019
‎–Barkatu, ez dut zuri ordaintzeko ezer lortu, baina laster izatea espero dut. Faborez, ez besterik ekarri orain arte emandakoagatik ordaintzen ez dizudan arte.
‎Lalek eta preso talde hautatu batek arrazio estrak jasotzen dituzte zenbait egunez, baina laster utzi diote jasotzeari, eta Lalek ez daki, seguru, Gurutze Gorria esparruan sartu den edo ez. Baretski guztia asmatzeko gai da.
‎" putakumea" deitzea, iletatik tiratzea eta ttu egitea aurpegi betean. Ordutik aurrera ahaleginak egiten nituen Anerekin topo ez egiteko, baina laster aurkitzen ninduen eta beti asmatzen zuen aitzakiaren bat ni jipoitzeko. Aita eta amari esan nienean, erantzun zidaten haiek hor ezin zutela ezer egin, ez nintzela hain umea neure kasa defendatzeko.
‎Josunek burua belaunetan bermatua dauka. Une batez lo geratu izango zela pentsatu dut, baina laster hasi da hizketan.
‎Elkar ezagutzen dutenetik izan dira lagun min eta parrandakide. Hasieran neu ere elkartzen nintzaien, baina laster utzi behar izan nuen haien erritmoa niretzat gehiegi zelako. Ane tematzen zen ni ere joan nendin, Ibaik inoiz bertan behera uzten baitzuen inolako azalpenik eman gabe, edo denboraldi luzerako desagertzen zen, eta Ane bere deiei erantzuten ez zielako etsita, etxera joateko zorian zegoenean, orduantxe azaltzen zen.
‎Ez zirudien gure presentziaz inor ohartu zenik. Jose Antonio pentsakor geratu zen une batez, bere gogoeta ozenak amaituak zituela ematen zuen, baina laster ohartu nintzen hurrengo ekinaldirako prestatzen ari zela, hain gogoetatsuak ziruditen keinu haiek teatroa besterik ez zirela, etenaldi haren helburu bakarra bere publikoaren interesa areagotzea zela. Ez dut gogoratzen esan zituen hitzetako bakar bat ere, baina harrezkero gizon askorengan sumatu dut jokaera hori berbera.
‎Hunkitu egin ninduen goxo pausatu nahi zuen andere eztiak, baina laster Manex antzera mintzatu zen afaltzera etortzerik izan ez zuen Pettani buruz.
‎–Manex falta da, desenkusatu nintzaien, baina zabaltzeko ekin zidatenez, DVD bat atera nuen, hain zuzen ere Hazparneko pilotuaren Gure Sor Lekua filmari buruzko lana, Josu Martinezek zuzendua. Manex falta genuen, baiki, baina laster etorri zitzaidan beraren tabakorriaren lurrina, seguruenik komunetik behera zetorkiguna.
‎GarcÃa MÃ ¡ rquezen La hojarasca itzultzen aritu nintzen uda batez, ariketa gisa baino ez. Halaxe ibili nintzen Martin Ugalderen Las brujas de Sorjin euskaratu nahian ere, berak halaxe eskatuta, baina laster etsi nuen (nola euskaratu izenburua?). Cesare Paveseren La bella estaterekin ere aritu nintzen.
‎ertzean, urdina bera ilunxeagoa izaki, ilargiaren igitai kaxkoa edo talo xurixka, aiseago bistatzen dira. Gordean ibiltzen da egun batzuetan; baina laster izanen da gauez argitzeko moduan ere. Hori dena gertatzen da, ilargiak bere bidaia mantsoxeago egiten duelako eguzkiak baino:
2020
‎Mutilak futbolaz hitz egiten hasi ziren, baina laster hizketan ziklismoa eta Paris Dakar izen barregarriarekin korrika ezaguna nagusitu.
2021
‎Lou Andreas Salomeren Atzerabegirakoa ri buruzko artikulu bat argitaratu nuen gure artean egile hura ia inork irakurri gabe zeukan garaian, psikoanalisia eta feminismoa uztartzeari zer etekin literario atera zion nabarmenduz eta Rilkerekiko eta Nietzscherekiko harremanaren hari batzuk aztertuz. Fakultateko feministek ez zuten nigana jo, ezta zoriontzera ere, baina laster ziren gure liburutegian idazle errusiarraren liburuak. Gainerakoan, ez nuen egunkarietan kritikarik egiten; ikerkuntza akademikoak baino ez, eta aldizkari espezializatuetan argitaratzen nituen.
‎Eremu osoa husten hasi ginen. Araudiaren arabera, polizia lerro bat jarri behar genuen hilketa tokitik berrogeita hamar metrora, baina laster ohartu nintzen ezinezkoa izango zela argazkiak galaraztea. Mugikorren flashak ikusten ziren leku guztietatik.
‎Alvarok baietz esaten zion, arreta beste nonbait, Circuloko gortina granate eta urre kolorekoen ataria zeharkatzen zuten senar emazteei adi. Artean galarazia zuen unibertso hura, baina laster konkistatzea espero zuen.
‎Gasteiztik trenez abiatu (halako ibilgailurik hartzen nuen lehendabiziko aldia zen) eta Otzaurteraino heldu ginen. Gurean neskek ezin dute mutil batekin gaua kanpoan eman, eta, hasieran, harritu egin ninduen Estherren proposamenak, baina laster jakin ahal izan nuenez, lagun batzuekin zihoala esan omen zuen etxean. Batera zein bestera, gurean zuen halakorik egin.
2022
‎Gutako bat harmonika jotzen hasten da, eta bestea kanta ezagun bat kantatzen, zeinak dioen emakume bat senarraren zain dagoela, gerrara joana baitzaio, baina laster itzuliko dela, garaile.
‎...idaten arte, besteren gaztetasuna erreibindikatzen dutenen ondoan, eta beharbada istant horretan irribarre egingo dut irribarreak agerrarazten dituen zimurretan pentsatu gabe, zimur horiek gehiago dute bizitzatik nire gaztaroko urte guztiek baino, korritzeko jestuak egiten dituen puta maskarada honek baino, eta pozik biziko naiz nire sexuaz biluzten naizen egunean, minutu lasai batzuk izango ditut baina laster amaz oroituko naiz, une onak haren hilotza ikustearekin markatu behar direlako, irribarre egingo dut beherantz, eta zimurrak hain eroriak izango ditut ezen ez baitut posible izango begiak zerura jasotzea, eta une horretan niretzat ez da izango eguzkia eta oheak besterik, eta nire ama bezala aurpegia izara batekin estaltzera joango naiz ahanztura eske, mutu geldituko naiz zeren ez dut izang...
‎Arratsalde hartan trumoi hodeiak zeuden zeruan. Sufre koloreko argitasun batek bainatzen zituen aurpegi tente haiek guztiak, aho ireki haiek guztiak, kantu harmoniatsu bat abesten ari zirenak, oraingoz bolumen apaleko kantua, itoa, eutsia, baina laster koru solemne eta bikain gisa lehertuko zena.
‎Ez zen bera, baina laster agertuko zen. Madeleinek igarri zituen behorraren pauso hotsak bidean.
‎Ama, segur aski... Bai, ama zen, baina laster, barrura sartu zen berriro. Berak ez zuen handik mugitzeko asmorik alemana lotara ez zihoan bitartean.
‎Agertu ziren gizonak; zortzi ilarako formazioan zetozen eta, igaro ahala, berantiarrenak, azken agur baten edo ezpainen puntarekin bidalitako azken musu baten ondoren, zalapartaka kokatzen ziren aurretiaz erabakiak zeuzkaten postuetan. Oraindik ere entzun ziren barre batzuk, soldaduen eta herritarren artean trukaturiko txantxa batzuk, baina laster denak mutu geratu ziren: han zen jenerala.
‎Beldurra, lanbroa, zurruntasuna, atzerakoa dira gaixotasunak eragiten dituen erreakzioetako batzuk ume batengan, baina laster goxotasuna nagusitzen da bere baitako nahasmenean. Gaixotasuna misterio bat da, sentipen asko eta sendoak eragiten dituen errealitate iluna izatetik laster pasa litekeena argia izatera.
‎Lehen herria zaintzen gelditzen baldin baginen geure bizilekuan (bizileku zabalean, 100 kilometro ingurukoan), orain, gauza bera eginda," planeta zaintzen" gelditzen gara. (Ez da hola esaten, baina laster esango da, ekokontzientzia hazi ahalean.) Badugu, lehengoez gain, aski arrazoi bertakin izateari eusteko.
‎Aldiz, oso oroitzapen ona utzi zidan Bernardo Atxagaren Nevadako egunak ek, merezi baino apalago hartu zen liburu bat. Idazleak eta bere familiak Renon 2007ko abuztutik 2008ko uztailera egindako egonaldiaren kronika, egunerokoaren apunte segida soil gisa hasten da?" Lehen eguna eskolan"," Renoko erdigunera oinez"," Joan etorria desertura"?, baina laster barreiatuko da bestelako paisaia batzuetatik, paisaia askoz ere intimoagoetatik. Sekula ez du galtzen, ordea, Ameriketako Estatu Batuetako momentuko egoera soziopolitikoa begien bistatik, dela hilketa baten ondorengo izu egoera harrapatuz, dela alderdi politiko baten hautagai kanpaina jarraituz, tartean, Barack Obama:
2023
‎Elkarri musuka ari balira bezala. Baraila zarrastaturik eta matrailak zulaturik gelditu zitzaizkion zaharrari, eta doi doi irents zezakeen ezer ere, baina laster ez zuen haren beharrik izango. Errabiak joa baitzen otsemea.
‎...zaletasunetan aritzeko edo maite nituenekin egoteko, eta neure buruari esaten diot gustura asko ikusiko nituzkeela nire larruan emakume euskaldun pottotta zuri pinpirinak, bai, bai, haurra zaintzeko aitzakian Bidasoko erreka bazterreko kafetegietan arratsalde osoa denbora pasa egoten diren horietxek, hor aritzen dira sermoian zaintza gora eta behera, emakume guztien eskubideez betetzen zaie ahoa, baina laster konturatu nintzen avispa, barkatu ahizpa horiek ez diotela nire putalarru beltzaranari erreparatu ere egiten zizta egiteko ez bada, endreda makila deitzen didate," beren" gizonak endredatzen bere saltsan dagoen saltsera su emailea naizelakoan, haiek berriz emakume duin eta zuzenak omen, bai panpox horiek beste maila batekoak dira, nire mundutik hurbil egonagatik sartzerik ez duda... A coisa é que barrutik sutan kiskaltzen jartzen naiz ikatz bihurtu arte, zeren Bidaso bazter honetan bizitzen eman ditudan urteotan ohartu bainaiz zernahi eginda ere beste dimentsio batean bizi den estralurtar ikusezina naizela emakume zuri eredugarri horien begi errimeldunentzat.
‎Irri karkailaka hasi zen António, baina laster isildu zen buruko minak jota. Ahopetik jarraitu zuen hizketan.
‎Dedio, frijitzen jartzen naik sugegorri horien mizto maliziatsuak. Kolpe zorririk ez ditek joko ez, baina laster ditek ahoan kexa eta aitzakia. Bertakook kanpotarrak maiseatzen besterik ez dakigula, arrazistak garela, aprobetxategi fama jartzen diegula eta beste.
‎John tresna haiek egiten hasi aurretik, Brinovc ek lastoa jartzen zuen galdaren hondoan, lodi, gero urez estali eta nahastura gehitzen zion bete arte, lastoa hariduna izaki ez zen igotzen nahasturaren gainera destilatzerakoan, baina lastozko oheak trinkoa behar zuen izan nahasturaren zatirik trinkoenak azpira igaro ez zitezen; noski, lastoak ez zuen lizunik eduki behar, ez eta belar txarren arrastorik ere, likoreari dasta txarra ematen baitzioten; beltzek bereizten zuten lastoa, Rozinaren begirada zorrotzaren pean, edozer zakarrez garbitu arte, eta azkenean Rozinak usaina hartzen zion, ea kirats motaren bat nabaritzen zuen. Brinovc ek legarra ere jarri ohi zuen galdararen ondoan, baina laster utzi zuen bazterrera, ezen legarrak, mugitzean, tupikizko galdararen hondoan arrastoak egiten zituen. Johnek tupikizko piezetan egindako asmakizuna oso ondo etorri zitzaien; hark asmatu zituen orobat hondo bikoitzeko galdarak.
‎Rozina eta Brinovc en etxean ondo jaten zen, inoiz ez zen goseak irteten haien etxetik. Rozina ez zen batere narrasa, haren janaria gozoa zen, hura ezagutzen zutenak gustura irteten ziren etxe hartatik; izebekin ikasi zuen sukaldean; hasieran ez zuen oso gustuko, baina laster ohartu zen jendea zoriontsu egiteko sukaldean ondo jardutea zela onena; sabelak beterik hobeto egiten zuten lan, are gehiago ahalegintzen ziren. Adierazitako modu hartan egiten zuten uxuala, eta destilazioa nola hobetu pentsatzen zuten.
‎ezkerraldean utzita, abiatu da Debarantz, Laranga auzoan zehar; Deba herria hego ipar itzul inguraturik, Itziarko Amaren begiratokian, eskuinerantz egin eta hegoalderanzko bidea hartu du; Itziar herrixka eskuinaldean utzita (hantxe bizi da Joxe Landa herri meteorologoa, Gara egunkarian egunero iragarpen bikainak egiten dituena, herri lexikoa erabiliz), hego ekialderantz jo du Mandari auzoan barrena; handik, autopistaren azpitik igaro eta jarraitu du Zestoarantz, hegoalderantz, Iraeta auzoarekin topo eginez, Zestoako erdigunean sartu aurretik; azkenik, Zestoan, turismo bulegoko areto moñoño batean elkartzekoa da zenbait herritarrekin, eguraldiaz eta aroaz hitz eta pitz egiteko. Hainbeste errebueltarekin alditxartu egin da aro bidaiaria, baina laster espero du suspertzea. Galgoiaizea sartu du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia