Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Etxean, berriz, Pedro Huizik osaba Joanikoti eskaini zion koadroaz gain, bazegoen aitona Nikolasek ekarri zuen bertze koadro bat ere, zerbait hobea... eta gehiago ere esekiko zituen, segur —zeren eta aitona Nikolasek ere maite baitzituen arteak eta zientziak—, baldin gauzak ongi joan izan balitzaizkio, baina kontatu dizut ezen, bertzenaz ere, trabailurik eta egitekorik aski izan zuela aitona Nikolasek jauregiaren eta bere bi olen aitzina eramaiten, koadroak erosten hasteko. Eta bagenituen alfonbra eta tapiz guti batzuk, baita bizpahiru guadamezil ere, gure berraitona jaun Albert Etxegoienek ekarriak, deus guti balio zutenak eta koloregalduak zeudenak.
2001
‎Periodiko saltzaileak (Aurrera, 94) badu korrelatorik" enparantza kantoian ikusitako atsoa" rekin (P, 38), edo loteria saltzaile itsuarekin (P, 39). Holan ek ere poema narratiboak idazten ditu, baina kontatutako egoera ez da bere hartan geratzen, beti du pentsakizunera, joera unibertsalera, metafisikara igoera, ikusten den zirrikitutik eta ikusten ez denera. Sarrionandiak poesia zirrikituen artean mugitzen den hitza gisa definitu badu, horrela gertatzen da Holan enean ere.
2002
‎Ez zen erraza izan, ez, Pertseoren bidaia beltzeko uhartetik Serifoseraino, baina kontatutako abentura horien, eta beste hainbat gorabeheraren ondoren, iritsi zen Pertseo, eta han zuen zain bere amatxo maitea.
2004
‎Une batez, Bazterren hersturagatik ezinean zihoan elkarrizketa hari ez laguntzea erabakirik, bere horretan utzi nahi izan zuen aipatutakoa, baina kontatu nahiak bultzaturik zera gehitu zuen: " Ez zabiltzak oso ongi Esti eta Harakin.
2005
‎–Tira, USB portu madarikatuek arazoak ematen dituzte Linux en. Normala litzateke Linux entzat driverrik ez egotea, baina kontatu didazuenagatik Windows en ez zenuten ezer instalatu behar izan, eta duzuen bertsioak baditu urte batzuk.
2006
‎B: Ez da zorra, baina kontatu egin nahi dizut nik ere, gaizki iruditzen ez bazaizu.
‎Beste aldaketa bat ere izan zen, baina kontatu beharrekoa azken hau. Izan ere, udako lan bilaketak emaitza onik ekarri ez zuenez etxean eskolak ematen nenbilen arren, kurrikulum bidalketa zaharrak bere ondorioak izan zituen azkenean eta, gabonak inguru horretan, lanpostu baterako deitu zidaten.
‎Beste bi aldiz ikusia nuen Quex, baina kontatzen ari naizen arratsalde hartako nire emozioa ez zen horregatik ahulagoa. Â Aitzitik.
‎Ez haut beldurtu nahi, baina kontatu didaan horrekin guztiarekin, ez harritu hire osaba gehiago ez ikustea, barkatu gordintasuna. Gainera, orain urte batzuk kartzelan egon zuan, ez?
2007
‎Hortaz, gure bertsioa eman nahi genuen. Bestalde, badago mito bat," euskaldun, agrafo", alegia, gauzak egin bai, baina kontatzen ez ditugula, ez garela gai. Horregatik idatzi dugu liburua.
‎Erritu hori zer izan zen, kontatu beharrik ere ez legoke, baina kontatu egingo dut hala ere. Ni neu biluztu nintzen lehenik, irudimeneko Inma biluzi baten ispilu bihurturik; gero, kulero eta bularretako haiek neure gorputz osoan barrena erabili nituen, neure azalean sentituz haren azalik mamiena ukituriko janzkiak; eta, ondoren, neure larru zati sentikorrenari helduz, erruki barik eragin nion taketari, gora eta behera, orro batean lehertu nintzen arte.
‎Uffe Riis Sorensenek esan zuen agentziak existitzen direla eskaintzen diren albisteak inork zalantzan jar ez ditzan. “Ez dugu mundua aldatuko, baina kontatu egin nahi dugu, eta horretarako baliabideak eta tresnak izan” esan zuen. Azkenik, Antonio Barrientos alkateak nabarmendu zuen kongresuak mundu mailako sustapena ekarriko duela, “ez bakarrik Estepona, baita Costa del Sol eta Andaluzia ere”.
baina kontatzen ahazten bazait
2008
‎Nik neuk ez neban inoiz ikusi aita argizaria egiten, baina kontau deustienez, amama zanak abaoak ur berotan sartzen ebazan biguntzeko, eta gero ur hotzetara bota. Holan, argizaria ganean geratzen zan eta hondakina hondoan.
‎Zakarregia zen beharbada irakasle izateko, eraman gutxikoa, eta jarrera horren atzean frustrazio handiak ezkutatzen zituela uste zuten askok. Gutxitan hitz egiten zuen bere iraganaz, baina kontatzen zuen apurretik antzeman zitekeen oroitzapen larriz, ekintza bortitzez betetako urteak bizi izan zituela. Ikasleren bat, iragan minari irekitako zirriztu horiek baliatu nahiz, galdera zehatzagoak egiten hasten bazitzaion,, urte onak izan ziren haiek, ez dute zerikusirik gaurkoekin?, erantzuten zuen gehienez ere, eta egunerokotasunera itzuli ohi zen, pentsamendu garaikidearen figura kanonikoak aztertzera alegia, eta bezperan eraikitako teoriaren bat desegiten hasiko zen, ikasle zintzoenen desesperaziorako.
2009
‎IKERNE. Ederki, baina kontatu nirekin, bale?
‎Gure aitaz adibidez aitari buruz hitz egiten dut gauza gogorrak esaten dira, oso era sotilean, eta aitonari buruz zeresanik ez. Oso eszena gogorrak daude liburuan, emakumeari senarrak zapatak kentzen dizkionean, edo Miel marinelari familia osoa fusilatzen diotenean eta Ondarroara etortzen denean papertxo batekin, helbide batekin; edo gure aitaren heriotza kontatzen dudanean... badaude eszena gogorrak, baina kontatzeko era bestelakoa da. Kontatzeko era gaur egunetik iraganerakoa da, iragan hori gainditua duen norbaiten ahotsa da.
‎Futbolean gauzak ez dira berez berez gertatzen, eta ez da kasualitatea jokaldi mota horietan gol asko jasotzea. Izango du azalpenen bat, baina kontatu zaleei. Sailkapenari begiratu eta taldea Bigarren Mailatik gero eta gertuago ikusiko duten zale horiei.
‎Literaturak gutxi hitz egin du zientziari buruz, bere bizitza zientziari eskaini dion heroi gutxi dago literaturaren orrietan. Egon badaude, baina konta ahalak. Bi adibide eder dauzkagu hurbil asko:
‎Zarautz bost kilometro doitara dago Oriotik, baina kontatu berri dudan desplazamendu horixe egokitu zitzaidan umetan, Oriotik Zarautza joan ginenean bizi izatera.
‎berez arrotzak diren bi elementu erakarri behar ditut dantza berera. Badakit zer kontatu nahi dudan, baina kontatu nahi dudan horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko, singulartasuna lortzeko, estrategia zehatz bat markatu behar dut, oso eremu desberdinetatik datozkidan kontuak uztartu behar ditut (nire bizi eskarmentua, estetika, narratologia, gramatika...). Estrategia literario jakin bati erantzuten dio idazkuntzak, eta ez dut ahaztu nahi estrategia falta bera ere estrategia bat dela, kalkulatua eta deliberatua denean.
‎Gaztelaniaz dago komikia, mutikoa orduantxe eskolan ikasten ari den hizkuntzan?, baina kontatzen dituenak euskaraz esaten ditu. Gaztelaniaz hain luze jarduteko gauza izango litzatekeen, ez da kontu segurua, baina besteek ez lioketela zipriztinik ulertuko, ez dago zalantzarik.
2010
‎–Jaungoikoaren errukia mugagabea da, seme, baina kontatu dizkidazun bekatuak izugarriak dira. Bene benetan damututa zaudela erakutsi behar diozu gure Jaunari.
‎Ozen, euskal identitatea adierazten duten jantzi tradizionalen bitartez, han denek baitzeramaten forropolarra, wind blocka edo zortzimilakoak egiteko moduko gore tex txamarra. Guk ez genuen ikusi, baina kontatu ziguten gauean, euskal abertzale jatorrak haratago joan zirela, eta kranpoiak jarrita ibili zirela tabernarik taberna parrandan. Biziki hunkigarria.
2011
‎Batetik, estetikoki irudi ikusgarriak dituztelako pelikulek, eta, bestetik, istorio sakonak dituztelako atzean. Mendia dute agertokia, baina kontatzen dutena harago doa; gidoi landua dute, ez dira mendi bat igotzearen kontakizun soila.Mendiko zinema azken horrekin lotzeko joera al dugu. Eta ez da horrela. Naturaren babesa aldarrikatzen duten pelikulak badira, eta horien artean Arditan gomendatuko nuke.
‎– Bueno, hi, txorakeria izango duk, baina konta ezak.
‎Izarretan idatzia ote zegoen, handik urteetara, amaren kontrakarrean, ni berehala liluratuko nindutela Hegoaldetik zetozen gudariek? Ez du berez aitzin-solas honekin lotura zuzenik baina kontatu nahi dut nola jaso nituen, nihaurk, nire maitearen, fronteko gutunak?.
‎LUKAS: Bai, baina kontatuko dinat beste batean. Konplikatu samarra dun?
‎Nola doa dena?, galdegin zuen Norak. Ba, emozio gehiegi oso denbora gutxian, erantzun zuen Brucek, baina kontatuko dizut. Tira, proposatu zion neskak, gaur gauean nahi baduzu elkarrekin afal dezakegu eta kontatuko didazu...
2012
‎Bovaryren kabinetatik hasi ziren eta buru frenologikoa ez zuten inskribatu, bere lanbiderako lanabes gisa eman baitzuten; baina kontatu zituzten sukaldean platerak, tupinak, aulkiak, argimutilak, eta, bere logelan, apaletako pitxi guztiak. Arakatu zituzten bere soinekoak, arropa zuria, apainketa gela; eta bere existentzia, bere xokorik kutunenetaraino, luze hedatua geratu zen, autopsiatzen ari diren gorpu bat bezala, hiru gizon haien begi bistan.
2013
‎Bai, beldur dio, baina kontatzen dugun istorioan Txanogorritxu nahiko triste dago. Alai eta zoriontsu balego, otsoari ukabilkada emango lioke ziur.
‎LEIRE. (Mahairantz) Bueno baina kontatu, ze moduz New Yorken. Ikusgarria izango duk, ez?
‎Lanaz galdegin zion. Ez zuen gustuko laneko arazoez mintzatzea, baina kontatu egin zion.
2014
‎Azkenean proiektua bertan behera geratu da, baina albisteak ez du ezustean harrapatu: “Esperantzak bazeuden, baina kontatzen zigutenagatik ikusten zen gatx zegoela”. Datorren urtera begira PinoRoad egaz zerikusirik ez duen Continental mailako proiektu berri bat prestatzen dabiltza, eta aurrera irtengo balu Bizkarrak proiektu horretan tokia izango lukeela esan diote.
‎Nik ere hori entzun dut, baina kontatu didate aspaldiko kontu bezala.
‎Eta lagunei? Baditut lagun onak, seguru asko sekretua gordeko lidaketenak, baina kontatu ahala neure barrenak askatzea eta hustea lortuko nukeen, ez inondik ere kezkak ahaztea. Erabakia neuk hartu bainuen.
‎2002az geroztik leku diferentee­tan bizi izan da Iñigo eta Urdazu­bira etorritakoan, bere hasierako asmoa 2016­ra arte­ gelditzea omen zen, baina kontatu digunez, «uste dut jende­ gehiena­ri gertatzen zaion moduan, bertan geldituko naizela dok­tore te­sia amaitu eta hortik aurre­ra ere». Izan ere, gustura baitago­ eta urdazubiarrek hasieratik «etxean bezala sentiarazi naute­la» dio.
‎—Lotsa ere ematen du, baina kontatu egingo dizut. Ba, herenegun, zalaparta batean hasi zen belea, hegoak astinduz eta kaiolaren sareari kolpeka.
‎Istorio bukaeran irri egiten zuten denek ozenki zirtoa hamar aldiz entzuna bazuten ere, gauza bera zen. Ez zuen ateraldiak inportantzia baina kontatzeko moldeak. Gu egoten ginen edari zerbitzatzen kanpoan.
‎Kontatu ziguten Fatiman artzaintxoei agertu zitzaien ama birjinak hiru sekretu azaldu zizkiela eta hirugarrenaren arabera, 1960 urterako Errusia kristautzen ez bazen, mundua bukatu egingo zela. Ez genekien Errusia mapan kokatzen, baina kontatu ziguten bertakoak egiazko erlijioa ukatu eta komunista bilakatu zirela, eta guk errezatu egin behar genuela gizagaixo haiek birkristautu zitezen. Beldurra gainditu bezain laster kontuak atera nituen eta emaitzak lasaitu egin ninduen:
‎Kartzelan egon zen, lan esparruetan, lanik gogorrenak. Beste leku askotan egon zen, baina kontatzen zuen bonbak desaktibatzen egin zuela denbora gehien: lehergailu asko geratu zen gerra ondoren, behar zen unean eztanda egin ez zutenak, pertsonen kontrako minak ere asko, desaktibatu behar ziren, edo eztandarazi.
2015
‎Asko aldatu da hasierako urteetatik gaur arte? Zer edo zer kontatuko zizuten.Ez dakit zelakoa zen duela 25 urte, baina kontatu didatenagatik ez dauka zerikusirik. Uste dut lehen ez zeukatela ordenagailurik ere, idazteko makinekin idazten zuten, eta biniloak erabiliz jartzen omen zuten musika.
‎sinestezinari ere sinesgarritasuna ematen dio; hala gertatu da eta kito. Fikzioan dena artifizioa da, eta ametsarena arte gutxiko irtenbidea izango da, baina kontatu dizudana ez da fikzioa. Hori horrela gertatu zen.
‎–Beno, baina konta iezadak, zer moduz Frantziako bizitza berria ba? –galdetu zidan Jokinek bat batean, arestian baino leunago.
‎Erromeriaren kontakizuna izango da txapelketara bidaliko ditudanetako bat. Ez du irakurleen bihotzik astinduko, baina kontatu nahi dudan kapitulu horietako bat da. Idatzi behar dudana benetako istorioa izan dadin, sinesgarritasuna izan dezan, idatzi beharreko kapitulua.
‎❖ Behin batez, Wickloweko muinoetan, antzinako baten hondakinen artean, aurkitu nuen Mozart jeinuaren benetako bizitzaren sekretua; ez dut esango nola, baina kontatuko dut sekretua. Mozart ez zen 35 urterekin zendu, egiatan askoz luzeago bizitu zen, 115 urte bete arte.
2016
‎Oso gogorra izango zen hura, dudarik ez, bertan zen heriotza, baina, bitartean, non ziren emakumeak, zer ari ziren? Nahitaezkoa da galdetzea, emakumeen zati hori ere kontatzea, baina kontatu egin behar da. Berdin berdin tratatu behar dela uste dut nik. n
‎Ez zuten kaleratu, baina murrizketen ondorioz eta museoarekin akordio bat egin ezinik, utzi egin zuen lana. Ez du bere benetako izenik eman nahi izan, baina kontatu du Artiumen ikusitakoa. Kontatu duenez, museoak hautatzen zituen heziketa saileko langileak, museoak zehazten zizkien lanak, eta museoarekin baino ez zuten harremanik, baina azpikontratatutako enpresa horren bidez egiten zen kontratua.
‎Lehen neska alaia zinen eta orain urduri joaten zara eskolara. Uxue, nik badakit idaztea gustuko duzula, eta pentsatzen nuen horretan laguntzen zizutela eskolan, baina kontatu diguzunagatik eta Alberto horrekin egon eta gero...
‎Dendariaren txostenak nabarmentzen duen lehen kasua, atal oso bat betetzen duena, bat zenbakia duena, mutil koskor batez mintzatzen zaigu. Ez dakar izen abizenik, baina kontatzen zaigu hogeita sei emakume haietako baten semea dela.
2017
‎Nola kontatu Lunari zergatik jaio zen Euskal Herrian? Beti pentsatu zuen Lunak egia jakin behar zuela, baina kontatzeko garaian beti topatzen zuen aitzakiaren bat. Luna gazteegia zela, ez zituela gauzak ulertuko?
‎Daniela berandu esnatu zen. Lunak zalantza izan zuen Inaxirena kontatu edo Claudia etorri arte zain egon, baina kontatzea erabaki zuen. Azken batean, lehenago edo beranduago jakingo zuen.
‎Kontatu. Nik ezin dizut esan, baina kontatu?.
‎Ezetz, ez dela hori, erantzun diot. Gauzak bere testuinguruan ulertu behar direla, ados, baina kontatu egin behar direla. Lagundu egiten duela.
2018
‎Elkarrizketez gain, liburuan atera ditut argitaratu gabeko planak, dokumentuak, gutunak... Kontatu ez dena kontatu nahi nuen, baina kontatu zitekeena kontatuz. Izan ere, aintzat hartu behar da pertsona batzuk oraindik auzipetuta daudela, auzia instrukzio fasean dagoela, arma kontua izan zela eta Espainiako Estatua hori dena trabatu nahian ibili zela.
2019
‎Uste dut hor badagoela erresistentzia moduko bat baina zabaldu dezagun ikuspegia apur bat, ezta? Batuaren defendatzailea naiz, noski, baina kontatu nahi nuenari ahalik eta ongien, zehatzen eta indartsuen egokituko zitzaion soineko bat jantzi gura izan diot. Laburrean kontatu behar nuela kontziente izanda, izan hitzak izan irudiak izan espresioak berezko karga zeuzkaten berbak erabili behar nituen, berezko kontestuak eskatzen zuena.
‎–Beharbada zuzen zaude, Dana, baina kontatzen badiot, biok tristatuko gara, eta elkarrekin ematen dugun denbora diferentea izatea nahi dut. Non nagoen eta nire familiari zer gertatu zaion ahaztu nahi dut.
‎Urteak pasa eta historiatxoa osatze aldera informazioa biltzen jarri zirenean, ordea, konturatu ziren beste bizitza bat izan zuela aitonak Frantzia iparraldean, eta uste baino beranduago hil zela, 1980an. Berri pozgarria izan zen Ubedarentzat, baina kontatzerakoan jendeak aitonaren bigarren bizitza hori traiziotzat hartzen zuela konturatu zen. " Juzgu erraz" hori saihesteko nobelatu zuen istorioa, hezur haragizko aitona alde batera utzi eta fikzioak irakurketa zuzenago bat ahalbidetuko zuelakoan.
‎Oso interesgarria baina kontatu jendea hiltzen duela dioen zatia.
2020
‎Amarekin hitz aspertuak genituen eskolan ikasten genituenekin bere denboratik ikasgai gehienak aldatu baitziren, baina kontatzen nizkionean harentzat ipuin miragarriak ziren. Halere, bizitza dela-eta, amak" eskarmentuek eta errealitateak arrazoiari eta ikasiari zepoak jartzen dizkiete", gaineratu zidan.
‎Konforme, baina kontatu xehetasunak.
2021
‎Hauetan, testuinguruak ezartzen du erreferentzia puntua: adizkiek badute denbora erreferentzia bat, solasaldiaren unea aitzin edo ondotik finkatua, baina kontatzen duten gertakaria erreferentziapuntu horren arabera kokatzen dute —ez (soilik) solasaldiaren unearen arabera— Halakoa da pluskuanperfektua: erreferentzia puntua solasaldiaren unea baino lehen finkatua du, hau da, iraganaldian; baina deskribatzen duen gertakaria delako iraganaldiko erreferentzia puntu hori baino lehen agitu da:
‎Barkatu Eva, baina kontatzen ahal didazu nor den etxera gonbidatu zaituen laguna.
‎" Arras ongi dakit, ene andereok, nobela luze hau nekagarri suerta dakiokeela baten bati; baina kontatu zidana kontentatu nahi izan banu, anitzez ere luzeagoa zatekeen. Arren galdegiten dizuet, Florideren bertutea etsenplutzat hartuz, ez zaiteztela hura bezain krudelak izan, eta ez dezazuela gizonez hain uste ona ukan, non, kontrakoaz ohartzean, haiei heriotza krudela ematera eta zuhauendako halako bizimodu tristea hartzera behartu zaitezten".
‎–Bai, Hopkins. Ez nion gustura kontatu; banuen halako sentipen bat arauz kontrakoa zela hari kontatzea, baina kontatu egin nion. Etxerako bidearen zati bat elkarrekin egiten genuen; berritsua zen, eta lorategi sorginduaz hitz egin izan ez bagenu, beste zerbaitez egingo genuen berba, eta eramanezina egiten zitzaidan beste edozein mintzagai.
‎–Ez da atsegina, baina kontatuko dizut. Diotenez, hor aurreko eraikin horretan bizi zen neska txiki batek, egun batean logelatik ikusi zuen aingeru horrek harrizko besoa jaitsi eta hantxe parean, hilerrira sartzeko kalean, igarotzen ari zen gizonezko bat seinalatu zuela.
‎–Ez dakit kontsolagarri zaizun, Aitana, baina kontatu didazuna lagungarri zait, guztiz. Ikaragarri estimatzen dut zure zintzotasuna, esan, eta agur esan nion.
‎–Ni mukizu hutsa nintzen. Ez dakit pitzatu horrek zer kontatuko zizun, baina kontatzen duena baino gutxiago gertatu zen.
2022
‎Bai, autofikzioa da [barrezka]. Ez da dena egia, baina kontatzen ditudan gauza horiek sentitu edo ikusi ditut maitasunaren inguruan; eta bereziki bolleron munduan. Batzuetan iruditzen zaigu alternatiba dela, baina nahi gabe estereotipo berekin moldatzen gara, ez dakigulako edo eredurik ez dugulako.
‎Abesti guztiak eurek sortutakoak dira, eta ipuinak ere bai, hein handi batean. " Ipuinak ez dakit ezagunak diren edo ez, baina kontatzen ditugun ipuinak ez dira behintzat ipuin tradizionalak", esana du Ariznabarretak. Inprobisaziorako tartea ere handia da Kontukontzertu ikuskizunean.
‎inoiz ez du bere esperientzien irudikapen literala eskaintzen. Hitz egiten duen puta, idazten duena, baina kontatzen ez duena. Lekukotza askok ez bezala, Puta k ez du eszena, ez aktore, ez atrezzorik zehazten; onenean ere, Arcanek eszenatokia zirriborratzen du, despertsonalizatzen dituen gorputzen artean jokoan dagoena hobeto aztertzeko betiere, eta bakarrik zeinu sexualak mantenduz.
‎Denean, denean. Ni artean jaio gabe nengoen, hala da, baina kontatu egin zidaten, lehenaldi hura, armak, zerutikako hegazkinak herrixkak eta bizitokiak birrintzen. Zuri ere kontatu dizuten bezala.
‎Hartzen ari naizen hautuak kontatzen ari naiz, unean sentitzen dudan moduan. Ez dakit ondo ari naizen, baina konta dezadan orain, eta denborarekin ikusiko dugu jokabide egokiak izan diren ala ez.
‎Txostena aurkezten duzunean, berdin zait zer egiten duzun honekin baina konta ezazu Nick-en istorioa, berriz gerta ez dadin.
2023
‎Baietz esango nuke, baina kontatzen ez bazaie, erakusten ez bazaie, ez dute jakinen. Mass mediek kontatzen duten apurra baino ez dakite eta hori ere askorik ez.
‎Zubietan lan luze bat egin dugun bezala, beste dokumentazio prozesu luze bat egin dugu mugalariekin, ihesean ibili den jendearekin eta abar. Akzio askoko film bat izan zitekeen, baina kontatu digutena ez da hori izan. Zain egotearen eta isiltasunaren minak kontatu dizkigute guri, eta hori izan da guk pelikulara eraman duguna.
‎Adele eta biok Marbellan, eta Inma eta Alex bahituta, geunden bitartean gertatu zen. Laurok orduan bizi genuenarekin ez zuen zerikusirik eduki eta ez zuen korapiloaren askapenean eraginik izan, baina kontatuko ez banu zorioneko fardelaren istorioa hankamotz geldituko litzateke: Jon, skate dendako Jon bezala aipatu duguna, badakizue, Adelek aurkitu zuen fardela hartu zukeena eta horren ondorioz kristoren jipoia eta kalteak jaso zituena, Jon hori ere zigorra berak ezartzen saiatu omen zen.
‎Ez da oroitu ere egiten noiz eta nolatan hasi zen azazkalei hozka egiten, baina kontatu du ingurukoek beti behatz bat ahoan duela irudikatzen dutela. Maider, 20 urteko gaztea, txikitan hasi zen azazkalei hozka eta hozka, eta orain uztea zaila egiten zaiola aitortu du:
‎Ez gara datu historikoekin hasiko, asperduran gal gintezkeelako, baina kontatuko dizut azkenaldian oihartzun historikoak heldu direla gurera: dena da ETA, itzuli da ETA, izua bueltan denaren txapelkETA.
‎Eta sormena bai, baina kontatu gabe geratu zen atala. «Aldi hau kontatzeko asmoa du BERRIAk.
‎Aurpegiak ageri ziren hormako ziliportetan, giza begiak zituzten animaliak zelatan, piztien mutazioak, desitxuratzen ziren aurpegiak, apoak... dena existitzen zen gotelearen unibertsoan. Ez nuen pailazo horren filma ikusi, baina kontatu zidatenarekin nire buruak bazuen nahikoa irudi nire gauak filma bezain beldurgarri izateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia