Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎beharbada Gasteiztik etorri zenetik hobera egiten ari dela eta Ruben, nahiz eta apaizgaia izan, uda honetako souvenir bat izan daitekeela, edo zerbait gehiago agian. Nik argi daukat zuen arteko gauzak ez direla lehen bezalakoak izango, baina irudipena dut oraindik garaiz zabiltzala eta, Rakel berreskuratu gura baduzu, zertxobait egin ahal duzula. Adibidez, iruditzen zait ideia ona izan daitekeela zure mezu samurren bat edo beste berari agintzea.
2002
‎Uharteak mundu babesgabea dira, espazioak txikiak egiten omen zaizkizu, burua egokitu beharra daukazu. Gero, bertan, ez omen da horrela, baina irudipen hori daukazu hasieran, eta areago duela 25 urte, «Soldadutza madarikatu hark» eraman baitzuen Rogelio hara.
2003
‎Banekian goizean etxetik zihoanean hura ikustera joango zela baina banekian baita ere gauean itzultzen zelarik itzal harekin itzuliko zela. Irudipena baizik ez zuan izango, baina irudipen hori ezabatzeko ez nuela etxetik alde egitea beste biderik erabaki eta halaxe egin nian –kontatu nuen.
2004
‎Bizitza latza izan duela iradokitzen ari zait emakumea, baina ez dit xehetasunik eman bere bizitzari buruz. Ondo ezagutzen dut nolakoa den nire herria, baina irudipena dut emakumeak, nahita edo nahi gabe, desbideratu egiten duela gertatzen zaionarekiko arrangura; konturatu naiz niri ere itogarria egiten zitzaidan herriak oso neurri laburrean duela emakumeari gertatzen zaionaren erantzukizuna. Egia da, niri ere itogarria egiten zitzaidan herria, uste bainuen herria zela nire ezinen edo aurrera ateratzeko eragozpenen errudun madarikatua.
2005
‎Alabaina beste bihozkada bat ere piztu zitzaizun barnean, Damian. Guztiz ezinezkoa zen, baina irudipena zeneukan gizon hura lehenagotik ere ezagutzen zenuela. Non edo non ikusita zeneukala haren aurpegi erdibitu beldurgarria.
2006
‎azken muturrean gauden, baina irudipen horixe dut. Agur!
‎batetik lasaitu ederra, eta bestetik, akaso, nolabaiteko pena: ez dakit gauzak gehiegi behartzen ditudan baina irudipena dut esklabotza hartan gozamen moduko bat hartzen zuela, sakrifizioan gozatzen diren moja horiek bezala. Sublimazioa, esaten diote.
‎Bat batean, abere irrintzia iruditu zitzaidan inguruan, baina irudipenean geratu zen, inork ez baitzuen zirkinik egin.
2007
‎Hurbildu ahala, atea irekita zegoela ikusi zuen, eta ate ondoan emakume bat, aurreko mantala jantzita eta txapinetan. Ez zuen inorekin hitz egiteko gogorik, baina irudipena zeukan emakume hura enkontrura irtena zela. Ia ahapeka hitz egin zion ondotik pasatu zenean:
2008
‎Arazoen aurrean inhibizioa, ihesa eta depresioa, askotan. Agian ondotxo bizi gara ezer aldatu nahi izateko, geure itxaropenei eta desioei buruz dugun ikuspegia bera ere aldatzeko, baina irudipena dut erabakimena galtzen ari den gizarterantz goazela. Existentzialismoak aukeratzea eta aukera artean erabakitzean funtsatu bazuen belaunaldi askoren identitatea, gaurko belaunaldien aukera, aukeran ez aukeratzea bide da.
‎Hala ere, Rosa izan zen nire zaintzailea Moskuko Omniskoye haurtzaindegian. Haurrak ginen artean, baina irudipen horixe daukat, alegia, Rosak zaintzen ninduela, berak ematen zizkidala nik behar nituenak: jostailuak, janaria eta beste.
‎Ezberdintasunak eta antzekotasunak. Ausartegia izango da esatea, are burugabekeria ere agian, baina irudipena daukat PCIk, mendebaldean indarrik handiena izan duen alderdi komunistak, botoen %30a izatera iritsi zenak, bildu duen atxikimendua, historiaren hondamendiez haratago, eta ideologiaren miserien gainetik halako nahikunde edo lilura kolektibo baten isla dela. Gizartea benetan aldatzekoa, justuagoa izatekoa.
‎Dena dela, eta gezurra badirudi ere, herri honen izaera euskaldunak ez du atarramentu onik izango itxuraz baliorik ez duten gauza hutsal hauek behar bezala planteatu gabe. Beste askotan ez, baina irudipena daukat gai honetan teoriaren eragina hil edo biziko kontua dela. Beste auzi askotan praktikari berari darion teorizatze jarduna nahikoa izaten da problemaren konponbidea lortzeko.
‎Esan bezala hobeto ikertu beharreko auzia da, baina irudipena dut jeltzaleen artean euskaraz arduratzen ziren gehienak ez zirela propioki idazleak baizik etimologiazaleak, filologo asmokoak, sabindar ereduko neologismo asmatzaileak eta gisakoak. Askok praktikan erabili baino gehiago predikatu eta defendatu egiten zuten sabindar euskara,. Maisuak?
‎Egia da hori, baina irudipena dut egun ez zaiola horri behar besteko garrantzirik ematen. Ez da esaten, adibidez, Nafarroak ordezkariak zituela Europa osoan, edo Nafarroako erregea parez pare ibiltzen zela Europako pertsona garrantzitsuenekin.
2009
‎Bakardadearen aurkako antidototzat dauzkatela esaten da, eta izango da, konpainiako animaliak ere esaten zaie, baina irudipena daukat ez ote diren beste zerbaiten, beste norbaiten ordezko. Maskota zaindu egin behar da, elikatu, garbitu, kalera atera nire espaloian kaka egin dezan.
‎Proba dezagun aditza aldatuta. Bakardadearen antidototzat gauzkatela esaten da, eta izango da, konpainiako animaliak ere esaten zaigu, baina irudipena daukat ez ote garen beste zerbaiten, beste norbaiten ordezko.
2010
‎Mikel Pagadizabal, Jon Iraola eta Anjel Alkainek osatzen duten Oilategia da horren errudun, EIn (12:30: 00, astegunetan). REko Boulevard-en ere Mirar antes de cruzar (11:30: 00, astegunetan) hasia da Alkain beraren eta Aitor Gabilondoren eskutik, baina irudipena daukat horrek ez duela hark adinako marmar eta onespenik sortu. Ongietorri ironia, ganberrokeria eta bere buruari barre egitearen ariketa EITBko bi irrati handietara, gerria estuegi edukitzen duten horietara.
‎ANDONI. Hire semeari autopsia egin zitzaioan, bai, baina irudipena diagu zerbaitek ihes egin zigula.
‎Segidan Ubanberengana zuzendu zen larderiatsu. " Etzak horrelako builarik egin, Ubanbe, eta lasai hadi", esan zion ahotsari eutsiz. la metro erdiko aldea zegoen bien artean, baina irudipena izan nuen, bataren eta bestearen espresioa ikusita, handiak ezin izango zuela txikia borroka batean hautsi. Tony Garcia baino etsai bihurriagoa izango zela Lubis.
2012
‎Agian itsasoaren aldamenean daudelako. Ez dakit zergatik baina irudipen hori dut.
‎Ikasle kopuruari erreparatzen diogu hemen, eta datu interesgarria litzateke, jarduerak gizartean duen eragina neurtu nahiko bagenu, ikasle ordutan zer nolako pisua daukagun jakitea. Nafarroan ez dugu datu zehatzik, baina irudipena dugu moduluak apaltzen ari direla, ikastaroen erritmoa apaltzen ari da, trinkotzera jo beharrean apaltzera.
2013
‎Gabilondok adierazi duenez, zinema aretoetara jende asko hurbiltzea gustatuko litzaioke, baina irudipena du Zinemaldia bezalako jaialdietara jende ugari hurbildu arren, jada ez dagoela zinemara joateko ohiturarik. Euskal zinemaren kasua azpimarratu du gainera:
‎Miopea naiz baina irudipena dut ideologia oso ezberdineko irakurleek errespetuz onartu dutela Martutene. Eta gogoa nuen esateko, esperantza piztu baitit gure historia gertukoaren kontakizuna adostuko dugun eguna ez dagoela urrun.
‎Turingen testaren helburua izan da makinei goi mailako gaitasunak esleitzeko edo egokitzeko irizpide bat ezartzea, baina irudipena dut test horretan ahantzi egin direla bestelako gaitasunak, ez hain goi mailakoak, baita gaitasun guztien arteko harremanak ere. Ikuspegi integral hori jorratzen ari da azkeneko urteetan, batez ere 60ko hamarkadatik aurrera.
2014
‎ETAk, bere egozentrismoa dela-eta, eta egiaztatzaileek, gutxieneko agerraldi honi abala eman izanagatik, lehen inpresio ona galarazi dute. Ez naiz pulpitura igoko denon izenean berba egiteko, baina irudipena daukat ETAren amiltze gozoak Euskadiko jendartean ezaxola adeitsu gero eta handiagoa sorrarazten duela. Espainian, aldiz, gero eta zalantza txikiagoa:
2015
‎–Tira, berririk gabe itzuli naiz Ogurretik. Ez dakit nork eraso zizuen Eyjarren, baina irudipena daukat magistratuak eta Jon Grimssonek ez didatela esan dakiten guztia.
‎Ia gerrarik egin gabe eman baitzuen amore Frantziak. Gero nahi zuena esango zuen De Gaulle ahoberoak, baina irudipen hori neukan.
‎Eta ardura eta erantzukizun falta hori ez da beti naturala, diseinatuta egon baitaiteke. Badirudi otzanak izatera ere zuzenduta gaudela, baina irudipen okerra da hori. Otzantasun horri aurre egiteko baliabideak bilatu behar ditugu eta hori posible da, jakina.
‎3 Honek ordu eta erdi baino gehiago iraun zuen, ezin bainuen gogoa hartatik barreiatu?, atsegin handiaz; beste ikuskarietatik desberdina izan zen; eta honetatik atera nuena Eliseoganako maitasuna izan zen eta edertasun hartan hura presenteago izatea. Beldur izan naiz tentaldia ez ote zen, baina irudipena izatea ezinezkoa zen.
‎Ez, baina irudipena daukat.
2016
‎Ea ez al zuen kondoirik erabili galdetu zion Josebak. Ez zuela ondo gogoratzen esan zion Xabierrek, baina irudipena zuen Helenak antisorgailuak hartzen zituela esan ziola. Eta harrapa zitezkeen gaixotasunak zer?
‎alde horretatik mirestekoa iruditzen zait idazleak, ia bukaera arte, erakusten duen egonarria. Zorroztasuna ez zait, berez, gaizki iruditzen kazetariengan, baina onartu behar da ez gaudela ohituta, kulturgileak eztitan hartzeko joera nagusia baita gurean, ez dakit zergatik, baina irudipena daukat kostatuko zaigula irakurtzea, nik zer dakit, Jon Alonsori edo Andres Urrutiari egindako molde horretako elkarrizketarik??. Edonola ere, amaierarako Borda bere burua ia justifikatzera behartzen du, euskaraz idazten jarraituko duela agintzera?
2017
‎Baina traba administratibo asko daude errefuxiatuak onartzeko. Gizarte zibilak elkartasuna erakutsi du kasu honetan, eta eskaera egin die erakundeei ildo honetan lan egin dezaten, baina irudipena dut askotan ez dugula behar bezala erantzun.
‎Behin lagun bati esan nion brometan, eta haserretu egin zitzaidan; edo hori baino okerragoa dena, mindu egin nuen. Ez dut nik justifikatuko aukera izanda euskararik ez ikastea, baina irudipena daukat eskolan euskaraz egitearren eraztuna eraman zuten haien mina ezin dugula halako adjektiboekin konpondu. Maketo hauek esaten dugun aldiro administraziora joan eta izapide orriak euskara hutsez beteko bagenitu, guk ere mesede egingo genioke euskarari.
‎Eta ondo dago nor garen jakitea eta gure barrura begiratzea; baina teoriatik praktikara salto egin dugunean besteez ahaztu gara. Badakit beti besteei begira dagoenak ez duela ezer onik egingo bizimoduan, baina irudipena dut gu garen hori baino gehiago landu dugula eman nahi dugun itxura hori. Ez dago ondo eskatzen dizkiguten azalpen guztiei" ni horrelakoa naiz" sinple batekin erantzutea.
‎Besteak beste, Danborgate honek. Bilboko kale izendegiaren polemikak nola? horixe utzi du agerian, alderdi konstituzionalistak gero eta bazterrekoagoak direla Euskal Autonomia Erkidegoko politikan, eta haien boto emaileak trinkotze aldera darabiltzaten ekinbide zaharkituek are gehiago bazterreratzen dituztela, bazkide jelkideak jokoz kanpo uztearekin batera ?.Esan gabe doa Nafarroako Foru Erkidegoan kuantitatiboki gauzak bestelakoak direla, baina irudipena dut diskurtsiboki azkenaldian UPN Gascoren filosofia berarekin, zaharrunoa, identitarioa, bazterrekoa eta autobaztertzailea, diharduela,, barka diezadatela donostiar petoek?
‎Aldiz, beso hanka ohargarrien lehengo eguneko ikuspegia ukatzen zioten galtza luzeek eta kamiseta tirante gabeak. Begitarte latzagoa hauteman zion aurreneko begi kolpean, baina irudipen hori pixka bat eztitu zen pare bat metroraino hurreratuta. Lehengo egunekoak ziren begi arre horiek.
‎Hautatu beharrak betidanik sortuko zuen gizon emakumeon baitan halako larridura bat, litekeena da, baina irudipena dut, sineste errotu eta sakonak zeuzkan gizarte batean errazago zitzaiola pertsonari zein bide hartu jakitea, pertsona horrek gizartearen usteekin bat eginez gero. Izan ote da inoiz horrelako gizarte orekaturik?
‎Biharamunean adarra jo zion lankideak. Senarraren mezuarena esan ez esan egon zen, txantxa giroan, baina irudipena izan zuen ez zekiela ezer. Jakin izan balu aipatuko zion zerbait seguru, eta argitu ere bai zertarako elkartu nahi zuen.
2018
‎Kontsumitzaileen legea adibide paradigmatikotzat jo daiteke. Hutsuneak zituen, baina irudipena dut betebehar batzuk estrainekoz era operatibo samarrean arautzen zituela. Zertan geratu dira, ordea?
‎Zuk baduzu irudipena zerbait ez duzula ondo egin Kontxa honetan. Ez daukat. Nahiko biribila izan da alde guztietan, eta, esaten den bezala, garai txarretatik asko ikasten da, baina irudipena dut onetatik ere ikasi dudala.Aurrera begira jarrita, kezkatzen al zaitu taldearen batez besteko adinetik gora dauden arraunlarien geroak, utzi egingo duten edo. Ez gara talde zaharra. Gazte mailatik badatoz arraunlariak, eta batzuk taldean dira jada.
‎Buruarekin baietz egin zuen, orduan gauza asko argitu balitzaizkio bezala, eta zigarroari tira egin zion. Litekeena da nire oroitzapenak geroztik mudatu izana, baina irudipena dut orduan zerbait bitxia sumatu nuela, zerbait aizuna, apika, estatubatuar jaun itxuraz xarmant harengan.
‎Nahiz eta iruditu sexua esperientziaren datu objektibo bat bezala «hautematen dela zuzenean», Wittigek argudiatzen du datu horri objektu baten moldea ezarri zaiola bortxaz, eta bortxazko moldaketa horren historia eta mekanismoa orain ez direla ageri objektuan. Beraz, «sexua» indarkeriazko prozesu baten ondorioz sortutako errealitate irudipena da, baina irudipen edo ondorio horrek berak ezkutatzen du prozesua. Ikusten den guztia «sexua» da, eta, hortaz, badirudi «sexua» baino ez dagoela eta kausarik gabea dela, baina hori da kausa inon ikusten ez delako, beste barik.
2019
‎Goizetik gauera aberastuko nintzelakoan nengoen, eta begira orain, ez dirurik ez osasunik eta ez ezer. Gaztea zarenean, bizitzan beti abantean ari zarela iruditzen zaizu, baina irudipen hutsa baino ez da, egia esan, gure obsesioen inguruan gabiltza jira eta buelta, aurrean dugun Macaoko itsasargi hori bezala.
‎Kaiolan sartua zen erdi lozorroan, eta, atea ixtean kanka handia aditu zuenean, tupustean esnatu zen neska gajoa. Ezertxo ere ez zen aldatu, baina irudipena zuen aurrerantzean zela bakarrik galdu. Familia baten muin muinean, hauspeko beroa izango zen, adarraren azpian ezkutatzen den suaren parekoa[...].
‎Esaten zidaten: belarrietakoengatik, sudurrarengatik[...] Azalpen horiekin konformatzen nintzen, baina irudipena nuen zerbait ezkutatzen ari zitzaizkidala. Halako batean, Richard pixagaletu zen[...] Pentsatu nuen nire pixontzia utziko niola.
‎Asko aipatzen ditu eskuluzeak, baina irudipena daukat bere kontuak baino ez direla; aspaldi badakit nik bere liburuen zoria zertan datzan, baina ez dirudi egia onartzeko prest. Etxe honetan agintzen duen anabasa nahikoa da bere susmoek oinarririk ez dutela ulertzeko.
‎Oso garai txarrak egokitu zaizkigu; hori hala da. Elkarren arteko buzoi honek iraun egin du, baina irudipena daukat, bizitza biharko utzita, eguneroko ohikerian gabiltzala jitoan.
‎Ondorioz, gehienak lehengo asmoetatik urruntzen joan dira pixkana pixkana eta, azkenean, utzi egin dute antzertia. Ez nago haserre inorekin, baina irudipena daukat hasierako helburu haiek badutela oraindik ere zentzua, eta horregatik ailegatu naiz honaino, dagoeneko bakarrik gelditu naizen arren.
2020
‎Lizartzaren iritzia hurbilago daukat Urbinarena baino nik pentsatzen dudanetik, baina irudipena dut biak direla hipokritak: kontu segurua da Urbina fanatikoak ez diola fanatiko izateari utziko:
2021
‎Euskal Herrian abiatzen ari zaizkigu dinamika interesgarri asko, herri estrategia berritu bat eraikitzeko norabidean. Emaitzak oraindik zatikakoak dira edo itzalpean daude, baina irudipena daukat horiek guztiak sendotzeko eta josteko gai bagina, bultzada handia hartuko lukeela euskal herrigintzak.
2022
‎Ez nuen esan baina irudipena izan nuen Andoni Egaña oso atzera joan zela bere bertso molde berriarentzako iturrien bila, Oteiza hutsaren bila historiaurreko cromlechetaraino joan zen adina. Beharbada Erdi Aroko fartsak eta parodiak aztertzen ibilia zen Zuberoako folklorezaleren batekin.
‎Baina batek aurreraxeago joz gero topatuko duen lehenbiziko gauza bitxia da eliza bat, burezurrak eta hezurdurak zizelkaturik, eta gainean miseremini mei, miseremini mei inskripzioarekin; eta eliza horretan datza benazko Matera hiriaren zentzua; izan ere, benazko Matera hiria eguzkiak kiskalitako hezur zurien pila bat da; eta kale arruntetik beheraxeago eginez gero, zelofanezko zira eta dendatxo zahar eta berrien artean, hegoaldeko probintziako hiri baten ohiko tristuran, burua agertu eta Sasso ikusiko duzu: hiriaren alde horretan bizi dira nekazariak, alegia, hezur pila bat; eta ni han izan nintzenean elurra ari zuen eta haize ufada hotz hotzak zebiltzan, baina irudipena nuen uda itogarria eta kiskalia zela hura; amaierarik gabeko udako ilunabarra abailtzen da beti hiri honen gainean. Sassoko etxeak tuparriz eginda daude, leize zuloen hesi bitxiak hedatuz ibai ondoraino, zeina ur lohitsuz baitoa ibilian lasto ustelez eta zaborrez beteriko harritzan barrena.
‎Halaber, Orbegozok adierazi du kluba neskatoentzako pilota eskola bat martxan jartzeko ere sortu zutela. " Emakumeak lehen aldiz pilotan kantxan ikustea boom a izan zen, baina irudipena dugu egitura teilatutik hasi genuela. Oinarria sortzea garrantzitsua dela iruditzen zitzaigun, eta horregatik sortu genuen haurrentzako eta gaztetxoentzako pilota eskola".
‎Bikote barruko zertzeladekin hasten zituen adierazpenak, baina irudipena nuen Erakundearekin izan nituen harremanei buruz hitz eginez bukatu nahiko zuela.
‎Ea auzoko eskolan zer hizkuntza erabiltzen genuen galdetu zidan, eta ez nuen jakin garbi erantzuten. Irakurtzen eta idazten ikasteko materiala gazteleraz genuen, baina irudipena dut harremanak euskaraz izaten genituela eta tarteka esaldiren bat botatzen genuela gazteleraz. Komunera joan behar genuenean, esate baterako," Señorita, permiso para mear" esaten genuen.
‎Hamar minutu zeramaten errepidean, baina irudipena zuen Erkudenek ere ez zekiela zein norabidetan joan behar zuen. Isilik zegoen, eta Eñautek ere ez zuen esatea merezi zuen ezer topatzen.
‎baina ze fede? Eta ez dakit, baina irudipen lainotsu bat daukat hor barrenagoko eta barrenegiko zera batean badakidala zerbait, eta lotsa batek gibelatzen nauela hura jakinaren gainera ekarri eta izendatzetik.
2023
‎Garai batean (bai, badakit, zaharren moduan ari naizela irudi lezakeela, lehengo garaiak beti hobeak zirela pentsatzen...), jarrera tinkoagoa zegoen, larriagoak iruditzen zitzaizkigun hizkuntzarekin zerikusia zeukaten kontuak. Hizkuntzaren normalizazioan pausoak eman direla uste du jendeak, eta ez naiz ni izango hori horrela denik ukatuko duena, baina irudipena dut iritzi horrek, erabat zuzena ez izateaz gain, egoeraren itzalak eta ilunak ikusteko zailtasunak ere ekartzen dituela. Ematen du jada ez dela beharrezkoa horretan eragitea, edo ez dakit.
‎Iluntasuna dago soinuetan, hitzetan, baina irudipena da bizitzaren alde egiten duzula.
‎Luziak kontatu bezala, zahoriaren antzera jokatzen imajinatu nuen, mugimendu pausatu eta moteletan, eskuak Petraren gorputzaren gainean ezartzen; baina ez zirudien burualdetik behera egingo zuenik, hain zuzen ere oinak eta enbor lako hankak geldi baino geldiago zituelako. Ez nuen ulertzen, beharbada kontua da ez nuela ezer ulertu behar; baina irudipena nuen salutadoreak beheraka zabaltzen zuen energia magnetiko hark goraka ninderamala ni, une batetik bestera lebitatzen hasirik, koltxoi somierrak zeharkatu, eta Petraren alboan agertzeraino.
‎Eta gogoko izango nuela" hori egitea". Banekien ez zela samurra izango, gainera ez nekien askorik mutilez, baina irudipena nuen gustatuko zitzaidala. Bizikleta triki traka doa belarrik hazten ez den atariko lur ilunean, eta ni sigi sagaka kaxa artean; pedalkadaz pedalkada, nire irudimenean Indiara eta Argentinara iristen naiz, baina baita etorkizuneko nire gorputz eder horretara ere, zeinak posible izango baitu guztia.
‎Zarata bat aditu zuen orduan, aiene moduko bat. Ez zuen inor ikusten, baina irudipena zeukan norbait zegoela berari begira. Eta zelataria ez zela, ez horixe, hortentsien arteko jarlekuan pausaturiko txantxangorria.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia