Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2003
‎Luisa Martosen kasuan, saioak hiru ordu eta erdikoak dira, eta denbora hori, adierazten duenez, “zorigaiztoko bihurtzen dut tentsioa izugarri jaisten delako”. Giltzurrun artifizialera konektatu behar duen egunean, oso jausita pasatzen du, baina hurrengo egunean bere bizitasunak tonua berreskuratzen du. Frantzisko bezala, bera ere giltzurrun transplante baten eraginpean egon zen, eta urte batzuen buruan ez zuen funtzionatu.
2004
‎Nik ez nekien ezer. Zure gurasoek hemengo ahaideekin egin zuten berba, eta izeba batek esan zien berarekin egon zinela, baina hurrengo egunera arte agurtu ondoren ez zuela izan gehiago zure berririk. Zure lanagatik edo, Estatu Batuetara bueltatuko zinela pentsatu zuen.
‎Une hartan Kant lehenengo aldiz urte erdirako Unibertsitateko errektorea zen, eta Friedrich Wilhelm II.a errege berria Konigsbergera omenaldia jasotzera etorri zenean berak eman behar izan zion ongietorria. Kantek gazteluan egin zen ekitaldian parte hartu zuen, baina hurrengo egunean katedralean egin zen beste ekitaldira ez zen agertu (ez zen inoiz elizkizunetara joaten), gaixo zegoela eta. Errege berriak aurrekoaren jarrera aldatu zuen eta jakintsu alemaniar nagusiak Zientzien Akademian bildu nahi izan zituen berehala.
2006
‎Joan den larunbateko lurrikarak Java uhartean kolpatutako eremurik urrunenak arakatzen ari dira agintari indonesiarrek gaitutako helikopteroak, eta kaltetuen artean epidemiak agertzea saihesteko neurriak areagotzen ari dira. Heru Nugroho gobernu erreskate talde baten koordinatzaileak esan zuenez, “uste dugu alde guztietara iritsi dela laguntzaren lehen banaketa, gutxienez, baina hurrengo egunetan eskualdearen gainetik jarraituko dugu”. “Zorte handia izan da errepide gehienak gutxi kaltetu izana (…).
2007
‎Bihar gehiago horrek egin dio traba handiena: amak ere hala esaten zion umetan ipuin bat kontatzen hasi eta bukaera ahazten zitzaion bakoitzean, bihar gehiago?, baina hurrengo egunean aurrekoarekin zerikusirik ez zuen beste ipuin batekin hasten zen eta hura ere bukatu gabe uzten zuen, bihar gehiago esanda.
2008
‎Kolpe latzena, baina, Espainiako Traineru Txapelketan eman zioten abuztuko bigarren asteburuan; non eta zaleen aurrean, nork eta Astillerok berriro. Sailkatze estropadan onena izan zen La Marinera ontzia, baina hurrengo egunean, titulua jokoan zegoenean, San Jose XIII. ak 39 segundo atera zizkion. Aho bete hortz geratu ziren, nola Castroko arraunlariak hala euren zale sutsuak.
‎«Esan daiteke aurreko urteetan asko aurreratu zela bilketa eta aurtengoa normalagoa izango dela», aipatu du Bastidako Solaguen upategiko teknikari Manuel Ruiz Pedreirak. Mahatsa kalitate bikainekoa izango dela espero dute Bastida inguruan, baina hurrengo egunetako eguraldiari adi daude oraindik. Egunez tenperatura suabeak behar dira, eta apur bat freskoagoak gauez, mahats onena biltzeko.
2009
‎Toki berean baina hurrengo egunean, maiatzaren 10ean, Chapertons taldeak Goma gom lana taularatuko du. Ikusleak oztopoz betetako ibilaldi barregarria egingo du itsasoan zehar eta itsaspean abentura kilikagarria biziko du arrain, olagarro eta marrazo artean.
‎Deloreanekin jotzeak ilusio handia egiten digu, baina hurrengo egunean jo behar dute. baina pentsatzen dut geldituko garela. 
‎Sergiok, A gripeak jotako beste jokalari gorritxoak, ez du gaur entrenatu, baina hurrengo egunetan itzuliko da lanera.
‎Eta orain Ibarretxe omen dago EAJren buruzagitzaren menpe. Bestetik, polo subiranista delako hori planteatzen da, baina hurrengo egunean gobernabiderako beste formula batzuk badirela planteatzen da, non EAJk ez daukan zertan egon. Orduan, zenbakiak aurreikusiz gero, non gelditzen da subiranismoa EAJ ez badago Gobernuaren eremuan?
2010
‎Ikusi egin behar da batere emoziorik gabe jokatzen ote duten, besteren lekuan jartzeko jarrerarik baduten edo ez. Haurra izan daiteke errebeldea, guztiok izan gara, gerta daiteke ordutegia ez betetzea egun batean, atea zartakoz ixtea, edo ez zaitut maite esatea... baina hurrengo egunean barkamena eska dezake. Jokabide tiranikoak dituzten haurrek, aldiz, sekula ez dute jotzen bere burua errudun, beti besteek daukate errua.
‎Otsailaren 24an, Carlos Ocaña Ogasuneko Estatu idazkariak aurreratu zuen akordio hori aldatzea aztertzen ari zirela, baina hurrengo egunean Elena Salgado Ekonomia ministroak ukatu egin zuen, eta% 100ean errespetatuko zutela ziurtatu zuen.
‎Gurasoei lagun baten etxean lo egingo nuela esan nien. Goizeko ordu txikietan iritsiko nintzen etxera, baina hurrengo eguna larunbata zen eta ez nuen eskolarik. Etxera heldu nintzenean ama iratzarri egin zen.
2011
‎Jendeak, gainera, ez du barkatzen. " Gaur primeran joan daiteke dena, baina hurrengo egunean morroi batek egurra ematen dizu blog batean auskalo zergatik, eta negozioa pikutara doa".
‎Bai. Une zehatz batzuetan bai, baina hurrengo egunean iritzia aldatu izan dut. Entrenatzaile lana oso gogorra eta bakartia da.
‎Emakumeak arazorik gabe joan ziren, Tomasek bere baserrira alde egin zuen eta ni morroiari lagundu ondoren, zerbait ere jan eta bizikletan etxera joan nintzen lo egitera. Jaiki nintzenean, egunkaria erosi eta lagun batzuekin eseri nintzen eserleku batean, baina hurrengo egunean baserri batera joan nintzen lanera, kalean besteen bizitzaz gehiegi arduratzen baitzen jendea. Dirua bazenuen, nondik ateratzen zenuen jakin nahi zuten; eta ez bazenuen, alfer hutsa zinen.
2012
‎Mozorrotuta geunden batean, goizeko zazpietan zezemal harrapatu ninduen Erdikale sarreran, eta konturatzerako Udaltzaingo paretik Eguzkitza aurreraino eraman ninduen. Momentuan min handirik ez zidan egin, baina hurrengo egunean ederki antzeman nuen.
‎Poliziak ez zuen egurrik ematen halako protestetan. Behin materiala kendu ziguten eta haren bila joan ginen, baina hurrengo egunean esku hutsik irten ginen. Kalabozoa, nazkagarri samarra.
2013
‎Une hartan presondegiaren barnean 2.487 atxilotu zeuden. Ihesaldian 795 presok alde egin zuten, planik gabe, gaizki jantziak, elikatu gabe, armarik gabe eta arrapaladan (Sierra eta Alforja 2005) 116 Parte hartu zutenen kopurua kontuan hartuta, munduan inoiz gertatu den ihes handienetariko bat izan zen, baina hurrengo egunetan eta asteetan 795 iheslarietatik 585 harrapatu zituzten bizirik, beste 187 inguruko mendi eta bideetan erail zituzten. Azkenean, hiru presok soilik
‎Ostiral batean matxuratu egin zen galdara eta zerbitzu teknikora deitu nuen, baina teknikaria ez zen azaldu astearte arte; itxuraz, konpondu zuen galdara, baina hurrengo egunean ez zebilen.
‎Irudia: UNICEF Haiyan, azken hamarkadetako tifoirik txarrena Kalkuluen arabera, 10.000 pertsona hil dira, baina hurrengo egunetan kopuru hori handitzea espero da. Haiyan da azken hamarkadetako tifoirik okerrena.’ Ez dago zalantzarik.
2014
‎Normalean, horrelako ekitaldiak 20:30etik aurrera jartzen dituzte. Egun batean ekitaldi bat izan daiteke, baina hurrengo egunean beste bat. Gerta daiteke aste batean hiru izatea.
‎Programarekin obsesionatuta gaude. Izan ere, jendea bozkatzera ilusio handiagoarekin edo txikiagoarekin joan daiteke, baina hurrengo egunetik kudeatu eta gobernatu egin behar da. Beraz, hauteskunde programak garatzen gabiltza, jendea ez engainatzeko, kerik ez saltzeko eta programak ez daitezen Errege magoei gutunak izan.
‎Azken gauean boom bat egin genuen baina ez oso berandu arte. Segitu nahi genuen dantzatzen, baina hurrengo egunean goiz esnatu behar genuen eta lotara joan ginen.
2015
‎Kajoitik dirua hartu eta ordaindu egin nion, eta faktura utzi nuen bertan. Kasualitatea izan zen, baina hurrengo egunean ikuskatzailea etorri zen eta, dirua kontatu zuenean, falta zela ohartu zen. Horrela ibiltzen ginen.Gaur egun elkartea ikusten duzunean, ez al duzu pentsatzen erabaki ona hartu zenutela. Normalean hasieran ideia guztiak onak izaten dira, jarraipena izaten da gakoa.
‎«Botere eta informazio eskualdatze bat izan da, erabateko normaltasunez egin dena. Ezin zitekeen bestela izan», zehaztu zuen Barkosek.Lehen pausoa izan zen atzoko bilera, baina hurrengo egunetan jarraitu dute horretan. Eskualdatzea modu «eredugarrian» egin nahi dutela azaldu zuen Barcinak, eta horretarako «prestasuna» adierazi zion Barkosi.
‎Zortzi segundoko atzerapenak txikia dirudi; baina hurrengo egunean ere beste zortzi segundo atzeratuko ditu, eta hurrengoan, eta hurrengoan (atzerapena gutxituz doan arren). Eta atzerapenak pilatuz joango dira, egunero egunero, eta pilatutako atzerapen totala kalkulatzeko, urte erdiko atzerapenen batuketa egin behar da (edo sinu funtzioaren integrala urte erdian).
2016
‎Bárcenaren esanean, «autonomia erkidegoek adituen datuak eskaintzen dituzte, baina jendeari ez zaio ongi jakinarazten. Legearen arabera, 180 mikrogramo baino gehiago bizi direnean, legez informatu behar dute, baina hurrengo egunean argitaratutako prentsa ohar batera baino ez dira iristen, eta Extremadura, Galizia eta Euskal Herria ere ez dira ohartarazten». Egunero oinez ibiltzea edo bizikleta eta garraio publikoa erabiltzea emisio poluitzaileak murrizteko.
‎Adibidez, ozonoaren kasuan, Bárcariak hauxe azaldu du: «180 mikrogramo baino gehiago (m3) baino gehiago eman behar dizkiote autonomia erkidegoek herritarrei, baina hurrengo egunean argitaratutako prentsa oharra baino ez dute egiten, eta Extremadura, Galizia eta Euskal Autonomia Erkidegoa ere ez dira ohartarazten». 10 Biomasako berogailuak eta galdarak ziurtatzea Biomasa, pelletak eta galdaretarako pelletak bezala, ingurumen onura desberdinak dituen berokuntza sistema bat da, modu egokian erabiltzen bada.
‎“Frustratuta sentitzen gara, iruzur egin digutelako. Bankuko langileek beti esaten dute haiek ez dakitela ezer, baina hurrengo egunean, izapideak egiteko prest agertzen dira. Bankuak ez du gurekin gardentasunez jokatu eta gainera, era desberdin batean tratatu gaitu:
2017
‎Azkenik, gibelaren pisuari erreparatzen badiogu, esposizioko lehenengo bi egunetan pisuanahiko egonkor mantendu zen, baina 7 egunetik aurrera pisuak behera egin zuen (ikus 1 taula). Era horretan, 10 egunerako desberdintasun esanguratsuak zeuden esposizioko eta kontrolekoontzien artean. Behin arazketa egunera helduta, bazirudien gibelaren pisua berreskuratuko zela (14 eguna), baina hurrengo egunetan berriro beherakada bat ikusi zen, esposizioko 7 eta 10.egunetako pareko balioak lortuz. Badirudi, EDCen ondorioz, gibela kaltetu zela, eta arrainosoaren pisuarekin gertatzen denaren kontrara, arazketa garaian ez zela gai izan hasierakobalioak berreskuratzeko.
‎Uste izatekoa denez, Florentzio Basalduak ere buztinezko bihotza zuen, ahula, hauskorra, lau gelatako —kantak dioskunez—, eta antza, ostatu beroa eman zion Argentinako himnoari gela horietariko batean, Gernikako Arbolarenaren ondoan. Artean, 1931ko apirilean, La Baskonia agerkariak zioen Florentzio Basaldua Buenos Airesen zegoela pasaeran, osasunez kili kolo baina hurrengo egunetan itsasoratzekotan, bai Euskal Herria atzera ere bisitatzeko, bai bere liburu amaitu berria argitara emateko. Frantziako Tolosan argitaratu zuen urte berean Prehistoria e historia de la civilizacion indigena de Amerika, i de su destruccion por los bdrbaros del este.
2018
‎Jardunaldi bikoitza izango da Portugaletekoa. Larunbateako proba ez da puntuagarria izango, baina hurrengo egunerako txandak finkatzeko balioko du. Ligako lehen estropada puntuagarria igandekoa izango da.
‎“Lasai egon zaitez, orain denekin horrela ibiliko dira eta”. Lehenengo deklarazioak hartu eta etxera bidali omen zituzten, baina hurrengo egunean denak kartzelara eramateko agindu zuen Marroquin epaileak. Eraman zituzten Migel Jose Aranzegi, Jose Joakin seme zaharrena, Jose Antonio seme gazteena eta hiru alaba:
‎Nire erabaki pertsonala izan zen. Ez daukazu zerikusirik oraindik ez dakizkizun baina hurrengo egunetan entzungo dituzun gauzekin.
‎Nire aita arratsaldean itzuli zen etxera eta esan zigun oso ume ederra zela. Hurrengo egunean etortzekoak ziren ama eta ahizpa etxera, baina hurrengo egunean haurra hilik zegoen. Ez zieten gorpua erakutsi, zapata kutxa bat baino ez, beste kasuetan bezala.
‎Maila handia dago Espainiatik kanpo eta hori ikasteko aukera ematen dizu. Lehenengo egunak arraro egin zitzaizkidan, ez nuen ezer ezagutzen, baina hurrengo egunetan pixkanaka ohitura hartu nuen: entrenatzeko modua, jendea ezagutzen duzu… Benetan oso esperientzia harrigarria da.
‎Nire erabaki pertsonala izan zen. Ez daukazu zerikusirik oraindik ez dakizkizun baina hurrengo egunetan entzungo dituzun gauzekin.
2019
‎Askotan oharkabean agurtzen ditugu gauza txikiak, neguan desagertzen diren loreen antzera eta udazken orok usteltzen dituen hostoen pareko. Egun batean badaude, eta bestean ez, batean munduari kolorea jartzen diete, baina hurrengo egunerako desagertzen dira. Karakolek jan dituztelako, irentsi, edo besterik gabe, haizeak eraman dituelako.
‎Patxik 6 urte zituen, Lizarrustin aita eta lagun batekin arrantzan ari zela tiro hotsak entzun eta bi morroi ikusi zituenean hilotz bat lurperatzen, errepidetik gertu, harizti baten ondoan. Haurrari etxera joateko agindu zioten eta ihes egin zuen, baina hurrengo egunean itzuli eta adarrez estali zuen tokia animaliek gorpua ez eramateko.
‎Aurkituko du biharamunean Gitari emateko modua. Atzera bere logelan, Lalek kontuz kontuz jarri du lorea ohe ondoan, ametsik gabeko loaldian erori aurretik, baina hurrengo egunean, esnatzen denean, eroriak dira lorearen petaloak eta biribilkatuta dautza gune beltzaren inguruan. " Heriotzak beste ezerk ez du irauten hemen".
‎Normalean ez ziren bi egunetan segidan joaten ehizara, baina hurrengo eguna, urriaren 9a, ostirala, aproposa iruditu zitzaion Eliseori, eta irtenaldia errepikatu zuten. Goibel zegoen arratseko zerua, laino gris zapalekin estalia Madrileko aldetik Guadarrama alderaino.
2020
‎Enpresa, Asergarce zen orain Baiko dena, oso ongi portatu zen nirekin. Mediku guztiak ordaindu zizkidaten, laguntza izugarria eman zidaten eta gaizki pasa nuen erresoluzio kontratua sinatu nuenean, baina hurrengo egunean ongi nengoen, nire ametsa betea nuela sentitzen nuelako. Pilota ongi utzi nahi nuen eta, gainera, banekien bizitza pilota baino gehiago zela.
‎«Kateatuz gero, ez itsutu, lasai. Ez duzu bilatzen, ez duzu bilatzen, baina hurrengo egunean etorri eta tak, segituan bilatzen duzu».
‎Esan bezala, parte hartu zuten argazki guztiekin martxoaren 11n zozketa egin zen Sortea2 aplikazioaren bidez, eta irabazleak martxoaren 13ko Guaixe astekarian publikatu ziren, baina hurrengo egunean Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen eta konfinamendua hasi zen. Hortaz, irabazleek ezin izan zuten sariak hartu.
‎“Hala ere, esperientzia oso polita izan da. Proba utzi behar izan nuen baina hurrengo egunetan hobeto sentitu nintzen eta eskiatzen ibili nintzen, lasai lasai, eta Biatloi Mundialetako gainontzeko probak ikusten. Ikusgarriak izan dira” gaineratu du. Frantziako selekzioa da biatloian faboritoen artean dagoen selekzioa, baina aurten frantziarrek ere kale egin dute, ez dira horren fin ibili.
2021
‎Behingoagatik, lasai iritsi nintzen, bertan egoteaz harro, horraino egindako bideaz harro, eta hori sentipen berria zen nire kasuan. Rion urrezko domina irabazi nuen, eta oso pozik nengoen, baina hurrengo egunean iragana zen hura. Besterik nuen buruan.
‎«Behin bere koinatak, Izaskunek, galdetu zidan ea Antonio eta biok ez ote ginen inoiz elkarrekin haserretzen. Eta nik esan nion baietz, egunero haserretzen zitzaidala, baina hurrengo egunean berdin berdin hots egiten geniola elkarri, ezer pasatu ez balitz bezala».
‎Maitek minakaz jarraitzen eban. Gaua bertan igaro genduan, baina hurrengo egunean umea jaio egin zan. Mutiltxoa.
‎Datuek erakusten dute abenduaren 30etik aurrera berriro ugaritzen hasi dela batez besteko eguneko kasu kopuru berria, eta urtarrilaren 5ean berriro 500etik gora igaro dela. Goranzko joera hori apala da oraindik, baina hurrengo egunetan ikusiko da kurbak gorantz egingo duela. «Abenduaren 24ko eta 25eko familia topaketen ondorioak orain ari gara ikusten, eta ondoren ikusiko dugu Gabon zahar eguneko eta urtarrilaren 1eko efektua nolakoa den, eta gero Errege egunekoa,...
2022
‎Biek huskeriei buruz hitz egin zuten mahaiko gutizietatik zerbait jaten zuten bitartean. Azenarik Malaga eta Xerezeko ardoa probatu zituen, baina hurrengo egunerako buruko minaren beldurrez Armainak edaten jarraitu zuen. Ordu asko pasatuko zutenez, poliki hartzen zituzten edari kitzikagarriak.
‎Gorlizetik pasa zen, baina hurrengo egunetarako utzi zituen bisitak. Azken kilometroak egin zituen Urizarreraino.
‎«Januzaj kenduta, beste guztiak oso ondo daude. Aihenek karranpak izan zituen, baina hurrengo egunerako prest zegoen».
‎Igande arratsalderako astelehenduta egoten gara, eta ostegun gauerako, ostiralduta. Ez dakit seinale ona edo txarra den, baina hurrengo egunean bizi gara egunean bertan baino gehiago. Jakin badakigu ezin dugula ezer utzi gerorako, baina gaurtik biharrerako horrek, epe laburrerako horrek ez gauden momentu batean bizitzera eramaten gaitu.
‎Beste pertsona bat bilatzeko eskatu nien, baina hurrengo egunean berriro luzatu zidaten proposamena, eta udal gobernua ere batu zen ‘presioa’ egitera. Gauzak hala, baiezkoa eman nuen azkenean.
‎–Asmoa nuen, baina hurrengo egunean nightmare zahar bat bezala oroitzen nuen hura guztia: zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta sinesgaitzago iruditzen zitzaidan.
2023
‎Izan ere, Henrike II.a ere atxilotu zuten Pavia herrian, baina hurrengo egune tan ihes egitea lortu zuen. Sekulako sinpatia lortu zuen nafarrak, erresuma osoan, eta baita ere Frantzisko I.aren errespetua.
‎Egun batean batek erabil zezakeen aur pegia Markosek, eman dezagun, eta ingurukoak harekin egongo ziren, hitz egingo zioten, eta edozein aitzakiz baliatuko ziren ilea ukitzeko. Bitarte horretan Lukas aurpegirik gabe egongo zen, baina hurrengo egunean erabiliko zuen, eta bi tarte horretan ingurukoek lagun egiten ez bazioten (aurpegi rik ez dutenek ez baitute estimazio handirik izaten), denbora kontua izango zen: hurrengo egunerako beste modu batera izango ziren gauzak, eta lagunak inguratuko zitzaizkion.
‎Iragarpen ofiziala baizik ez da falta, baina hurrengo egunotan da iristekoa: Hyundairen Mobis filialak autoentzako bateriak muntatzeko lantegia irekiko du Nafarroan, Garraioaren Hirian (Imarkoain, Elortzibar, Nafarroa).
‎Gogoan du ostirala zela, astelehenean berriz ikusiko ote zuen jakin minez pasa zuelako asteburua. Eta astelehenean ez, baina hurrengo egunean, edo hurrenagokoan baina aste horretan bertan, ikusi zuen. Hanka zintzilikariak bilatzen zituen eserlekuen azpietan, bi makilatxo dantzari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia