Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎Behatu nuen goiti, eta istant hartan hodei bat ari zen eguzkia estaltzen. Eta, ez dakit zergatik, baina hil kanpai haiek anaiaren heriotza iragartzen ari zirela iduritu zitzaidan, nahiz eta banekien ezen ezinezkoa zela, harekin egon berria nintzelako... Eta, segidan, belauniko jarri nintzen, eguzki estaliari beha, eta, erdi nigarrez, erran nuen:
‎...mendiozko karta bat ere bageneramala, eta gure nahia eta gure desira ez zela nehor hiltzea, baina indiarren alde lan egitea, eta kontu hura guztia ahanztea; eta erakutsi zion gomendiozko karta, aita Zacaríasek skribatua, baina Avilako zalduna ez zen beratu ez bigundu, eta ihardetsi zion ezen ulertzen zuela guk geure koaitak eta ondikoak kontatu nahi izaitea, eta joan ere joanen ginela misionerat, baina hil edo biziko bertze froga hura —bere nagusiaren alaba sendatzekoa— gainditu ondoren.
2004
‎Beti neskekin ez. Beti neska batekin pentsatzen dik, baina hilda zagok, hildako neska batekin pentsatzen dik, baina berari berdin ziok. Sute batean kiskalita hil zuan, sekula heriotza eskasagorik... baina morroiak arrastiro itxaroten ziok neskari, han, farola baten ondoan, eta hori duk Signora Mariaren txoferra, ederra fitxajea.
2005
‎–Aise esaten dun lasai, baina hilko banintz hobe?
2007
‎taldeko kantari eta liderra izango duk?, erantzun zuen Roberrek, eta Jim Morrison berri baten gisan imajinatu nuen nik: hura ere gazte, eder, galai eta liluragarri... baina hilik.
baina hil ote zarie?
2008
‎batek jo eta bertan seko utzi baitzuen kapitaina. Xelebrea eta zaila da konprenitzen, nik ez bainuen inoiz gustukoa izan gizon hura, azkenaldian errukia hartzen hasia banintzaion ere; baina hilda zegoela ikusi orduko, negarrari eman nion. Nire aurrean gertatutako bigarren heriotza zen, eta artean berria zen lehenbizikoaren atsekabea nire bihotzean.
‎Eta, pentsatzen jarrita, ez legoke gaizki neu ere harantz joatea berari edo Trelawney Squireari azalpenak ematera. Pew zaharra hil egin duk, azken batean; ez diat horregatik penarik hartzen, baina hil egin duk eta, badakik, jendea, aukera emanez gero, aitzakia bila hasiko duk bere Maiestatearen aduanako ofizialaren kontra. Begira, zera esaten diat, Hawkins:
‎Taldeko batek berokiaren sakelatik paper bat atera eta ahots apalez irakurtzen hasi zen, hain apalez non nengoen lekutik ez bainion entzuten. Adiskideen izenean egindako aitorpen bat izan zitekeen, gainerakoek buruarekin onespen keinuak egiten baitzituzten, baina hilari buruzko aipamen intimoagoak ere egingo zituela pentsatu nuen, tartean zegoen emakume heldu bat modu nabarmenean hasi baitzen negarrez, gutxitan egiten dutenek egin ohi duten moduan, intziri txikiekin eta hasperenka, aurpegia bi eskuekin estaltzen zuela. Ondoan begira zituen gizonezkoek ukondo banatatik heldu zioten, batek musuzapi tolestatua eskaini zion, baina ez ziren beren besarkadaren beroa edo besoen indarra eskaintzera ausartu.
2009
‎Inork ez zuen gaia atera nahi izan eta, aitonaren errautsekin zer egin erabakitzen genuen bitartean, izebaren etxean gelditu ziren, portzelanazko poto beltz dotore batean. Nik ez nituen bertan ikusi, baina hiletatik pare bat astera izeba etorri zitzaidan etxebizitzara, arratsalde batean.
‎–Ni bere alboan makurtu nintzenean intzirika ari zen gizajoa; orduan Hodeik bultzakada bat eman zidan eta zakurra buruan jo zuen. Fransua berehala hil zen, baina hilda zegoenean ere Hodeik jotzen jarraitu zuen.
‎Egia esaten ari bada hil egin behar dut. Ez dakit aingeruak nola hiltzen diren baina hil egin behar dut.
‎Eta beste batek horretarako ez da senarrik behar esango zion, edo ez zion ezer erantzungo, edo hori hazten zarenerako esango zion. Edo gezurren bat asmatuko zuen, izan nuen baina hil egin zen, koittadua. Baina Rosa Busturik, senarrik gabe hilko zen andreak, egia santua zor zion hildako amaren sabeletik atera zuten ilobari.
‎Elkarrekin egon ginen, sasoi baten. Eta bizirik zegoen hasieran baina hil egin zitzaidan, Martin. Begietako argia joan zaio, beldurra ematen du, bizipoza edan niola uste dut.
‎Hotzak bost axola alemaniarrei, esku biluziekin jaten zituzten negarra ateratzeko moduko okela zati minak. Iluntzeko zazpiak, baina hil antzeko goizaldeko laurak ziruditen. Zerua zulo, beltzaren beltzez zaunkaka.
‎Kamera baten antzera grabatzen dut leiho zabalaren bestaldean ikusten dudan guztia. Ahizpa bizi zenean, hari zerbait kontatzeko begiratzen nion herriari, hori uste nuen, baina hil zenetik ere berdin jarraitu dut. Idatzi nion azken gutuna ohe ondoko mahaitxoan daukat gordeta, seilu eta guzti.
2010
‎Hil zen, bada, Benjamin Maria, baina hilda gero ere ez ziguten haurraren gorputza ikusten utzi, nik ez nuen batere ikusteko gogorik, egia esan?, Domingok halaxe eskatu arren; are gehiago: biharamuneko egunsentian ehortzi zuten, ez hilkutxa txiki zuri batean, baina saski batean, iheska bezala orduan ere; biharamunean, berriz, arratsalde ilunabarretan hileta elizkizunak izan genituen, eta etxean, ondoren, hondar ospakizuna, amaren hitzalditxo bat ekitaldi nagusi gisa, non jakinarazten baitzigun Jainkoari eskerrak emateko ordua zela, zeren mundura gaixo ezindua etorri zitzaiguna aingeru joan baitzitzaigun zerura?; gero, berriz, Händelen Aleluia?
‎Jainkoak Herio bidaltzen du, Lurreko biztanleen laurdena akabatzeko,, ezpataz, gosez, izurriez eta basapiztiez? (6, 8); aingeru batek Lurraren herena sutuko du (8, 7), beste batek uren herena pozoituko (8, 10) eta beste lauk gizadiaren beste herena garbituko, su, ke eta sufrezko izurriez (9, 13 eta 17, 18); lurrikarak (16, 18) eta txingorrak (16, 21) beste asko hilko dituzte; baina hil baino lehen, jendea torturatu egin behar da, jakina: eskorpioien antzeko otiek zigordunak ziztatu baina hauek ez dira hilko, hiltzeko gogo bizi batek hartuak egon arren (9, 3).
‎Hil zen, bada, Benjamin Maria, baina hilda gero ere ez ziguten haurraren gorputza ikusten utzi —nik ez nuen batere ikusteko gogorik, egia esan—, Domingok halaxe eskatu arren; are gehiago: biharamuneko egunsentian ehortzi zuten, ez hilkutxa txiki zuri batean, baina saski batean, iheska bezala orduan ere; biharamunean, berriz, arratsalde ilunabarretan hileta elizkizunak izan genituen, eta etxean, ondoren, hondar ospakizuna, amaren hitzalditxo bat ekitaldi nagusi gisa, non jakinarazten baitzigun Jainkoari eskerrak emateko ordua zela, zeren mundura gaixo ezindua etorri zitzaiguna aingeru joan baitzitzaigun zerura...; gero, berriz, Händelen Aleluia...
‎Jesusek, adibidez, ahaide eta senideen arteko ezinikusia bultzatzen du, Bera —bera, alegia— gehiago maita dezaten (Mt 10, 35); salbamena eskaintzen dio emaztea eta seme alabak uzten dituenari, Berari —berari— jarraitzeko (Mt 19, 29; Mk 10, 29; Lk 18, 29); Jesusen bigarren etorreran —ebanjelioen pasarte eskatologikoetan, beraz—, hiri desleialak suntsituko ditu, baita hiritarrak mehatxatu ere, Sodomak eta Gomorrak pairatu zutena baino zigor are gogorrago batekin (Mt 10, 14; Lk 10, 12); beste uholde bat igorriko du, Noeren garaian bezala (Mt 24, 37); baina are beldurgarriago da Apokalipsia (nola ez du baztertu Elizak liburuki hau, Gabino, Itun Berritik, Jainko on baten existentziaren aurkako argudiorik behinena bada?): Jainkoak Herio bidaltzen du, Lurreko biztanleen laurdena akabatzeko," ezpataz, gosez, izurriez eta basapiztiez" (6, 8); aingeru batek Lurraren herena sutuko du (8, 7), beste batek uren herena pozoituko (8, 10) eta beste lauk gizadiaren beste herena garbituko, su, ke eta sufrezko izurriez (9, 13 eta 17, 18); lurrikarak (16, 18) eta txingorrak (16, 21) beste asko hilko dituzte; baina hil baino lehen, jendea torturatu egin behar da, jakina: eskorpioien antzeko otiek zigordunak ziztatu baina hauek ez dira hilko, hiltzeko gogo bizi batek hartuak egon arren (9, 3).
2011
‎Larrugorri edo, areago, larruzuri geratu zen, mugitzen ausartu gabe. Haren gorputza desiragarria zen oraindik, baina hil egin behar nuen. –Etor hadi ohera!?
2012
‎Amodio denak izango du horren kontzientzia, noski, baina hiltzen eta jaiotzen den arima horretaz oroitu gabe biziko da egunero, bere baitatik ateratzen zaion jarioa barreiatuz egoera guztietan, baina horrekin negoziatu gabe.
‎–Ateoak gutxixeago bizi dira, batez beste hirurogeita hamabi bat urtez, baina hiltzen direnean nora joan ez dakitela gelditzen dira...
‎Supermerkatuko ilaran ikusi dudala iruditu zait gaur, amaren gonari helduta, baina hiltzen direnak agertu bezala galtzen dira begien bistatik. Heriotza ez beste guztia galtzen da.
2013
‎Tomislaven heriotza ez zuten zuzenean eman telebista kateek, baina hil eta hurrengo egunean egunkarietan albiste izan zen. Ez da gutxi eskela jarriko dion familiarik ez duen batentzat.
‎Bizi zaitezte, gizonok, bizi, baina hil dugu.
‎Hortxe jo zuten tiroz. Tiroa jaso, eta barrura sartu zen korrika, baina hilda zegoen dagoeneko. Inertziaz buelta eman, eta barrura sartu zen, eta eskola barruan erori zen zerraldo.
‎Pauekoak ziren jatorriz, baina hil zituztenean, 1985eko ekainaren 14an, bi hilabete inguru zeramaten Ziburun bizitzen. Nomada komunitate nahiko zabala zegoen han, Zokoa auzoan, eta bisitan joan ziren Emile Weiss eta Claude Doerren familiak.
‎4 Edertasun «pintoreskoak» (pinturari dagokionak) alde latz eta malkarren bat izan behar du. Estilo palatinoko eraikin bat (hots, Grezia eta Erroma klasikoen estiloan egina; halakoak ziren XVIII. mendeko landako etxalde handiak) ederra izan daiteke, baina hilda dago pinturarako.
2015
‎Pieza batzuk ere falta dituzu... Barkatu gordina izatea, baina hil hurren zaude!
‎Bitartean, hilotzak han eta hemen. Beharbada, beste arrazoiren batengatik hildakoak ere piztiari egozten zaizkio, baina hildakoek jarraitu egiten dute agertzen, sarraski bihurtuta, piztia batek janda.
‎–Karlistekin topo egin genuen eta granada batek Joxemiel hil zuen. Pelayo, berriz, ez dakit non dagoen baina hilda dagoela uste dut. Eztandaren ondoren itsututa nora ezean ibili nintzen, agure batek topatu ninduen arte.
‎Esklaboen armada garaitua izan zen, gutxi batzuek mendialdera ihes egitea lortu zuten. Espartako borrokan erori zen, baina hildakoen artean ezin izan zuten bere gorpua ezagutu.
2016
‎Oraingoan, ordea, ez zen indigestioa txakurrak zeukana. Goizean goiz eraman zuen albaitariagana, baina hila zen artzakurra eguerdirako. Albaitariak berak esan zion pozoidura sintomak zirela haiek, eta ez zegoela zer eginik.
‎Adibidez, hortxe daukagu Alfredo erregea, benetan gizon aparta. Garai batean ez zekien alfabetoa irakurtzen, baina hil aurretik armada eta nazioen agintari izan zen. Sekula ez zuen adorerik galdu; kontrara, aurrera begiratzen zuen beti, eta gogo biziagoz ikasten.
2017
‎Segaila zirudien, lerdena, eta itsasoak eta haizeak zailduta zegoela ematen zuen; urdintzen hasitako ilea zeraman bizkarrean behera, eta esku hutsik zegoela segurtatu nuen, borroka egin behar bagenuen, egin genezala gizonek bezala, horixe pentsatu nuen, modalitate horren arauak ezagutzen ez banituen ere. Zuzenean joan nintzen beregana eta, metro pare bateko tartearekin begira gelditu nintzaionean, asko sentitzen zuela niregatik baina hil egingo ninduela iragarri zidan. Zegoen lekutik altxatu gabe egin zuen iragarpena.
‎Martxoaren 15era arte zain egon ginen, eta orduan erabaki genuen behin betiko aurrera jotzea?. Fernandezek eta Bakegileek egun horietan ere izan zituzten kontaktuak; batik bat, telefonoz, baina hilaren 16an elkartu egin ziren, Le Monde koaren bezperan. Jaurlaritzak ez zuen nahi inola ere iragarpen data publiko egitea.
‎Hilda dago. Biok maite genuen, baina hilda dago. Hildakoak ahaztu beharrekoak dira»; hala ere, hauxe bakarrik esan nion:
‎Berandu hil zen Txiki eta Otaegirentzat. Beranduegi errepresioak zanpaturiko milaka eta milaka lagunentzat; baina hil zen azkenean, behingoz. Telebisioan belarri zabal bat atera zen, gobemuburua omen zena, negarrari eutsi ezinda,. Franco ha muerto?
‎Gatzik gabeko anekdotak kontatzen hasi garenean leihotik salto egin du eta setoen gainera erori. Kolperen bat hartuko zuen, zauritu, baina hil, ez. Duintasuna ez da hiltzen.
‎Landucciren hiztegian urun ere agertzen da; ulze eta urten Lazarragaren izkribuetan (Landuccik irten erabili zuen; ilze Landuccik eta Gamizek). Deba ibarrean, gaur egun, eremu gehienean esaten da urten, baina ille, iltze, irin esaten dira Debabarrenean, Soraluzen, Bergaran. Ubera auzoan ez bestean, eta Antzuolan.
2018
‎Saioak harekin bukatu duenean, lepotik gora ez dirudi gizakia ere. Edyrengana doa arineketan, baina hilda dago. Ez dio arnasa hartzen ez antzeko ezer, berehala daki hilda dagoela.
‎Gela horretan ikasi nuen isilik neure baitara bilduta egoten ere. Batzuetan etxekoekin gogoratzen nintzen, bereziki gurasoekin, baina hilaren bukaeran diru kopuru bat bidaliko niela jakiteak lasaitzen ninduen.
2019
‎jaioberria anaia bat edo ahizpa bat iruditzen zaio, ez bere fruitua; bere burua askatu nahi bai baina ezin badu, beldur izango da haurrak ez ote duen berriz uztarpean jarriko, salbatu ordez: estutasun horrek abortua proboka dezake; H. Deutschek aipatzen duen emakume gazte bat, senarrari bidaia batean lagundu behar zionez, haurra amarekin uztekoa zen, baina hilik jaio zitzaion; emakumea bera harrituta zegoen negar askorik ez ziolako egin, nahiz eta zinez haur desiratua izan, baina amaren esku utzi beharrak izutu egin zuen, amak mendean hartuko baitzuen haurraren bitartez. Ikusia dugu ohikoa dela neska nerabeak amarenganako errudun sentipena izatea; sentipen hori bizi bizi badauka, emakumeak imajinatzen du madarikaturik daudela seme alabak edo bera:
‎T. andereak haurdunaldiko nahasmendu larriak ditu, eta gonbito geldiezinak[...] Hain da egoera kezkagarria, non aztertzen ari baitira haurdunaldia etetea ere[...] Emakumea atsekabeturik dago guztiz[...] Egin dakiokeen azterketa arinak agerian utzi du T. andereak identifikazio inkontzientea egiten duela barnetegiko adiskide zaharretako batekin: lagun hura garrantzitsua izan zen haren bizitza afektiboan, baina hil egin zen lehenbiziko haurdunaldian. Kausa hori zela ohartu bezain laster, sintomek onera egin zuten; hamabost bat egun igaro ondoren, oraindik botaka egiten zuen inoiz, baina batere arriskurik gabe.
‎Ekialdean, Grezian, Erroman; halakoetan, gizarte errituak bezain orokorra da aberezko funtzioa; gaur egun, ordea, Mendebaldean, gizabanako gisa hautemanak dira bai gizonak eta bai emakumeak, eta ezkontzako gonbidatuak burlaka ibiltzen dira gizon horrexek eta emakume horrexek gauzatuko dutelako, esperientzia guztiz singular batean, errituen, diskurtsoen eta loreen azpian ezkutatzen den ekintza hori. Jakina, kontraste makabro bat dago hileta handien arrandiaren eta hilobiaren ustelduraren artean, baina hila ez da iratzartzen lurperatzen dutenean; emakume ezkonberriak, berriz, ustekabe latza hartzen du singulartasuna eta kontingentzia topatzen dituelako alkatearen xarpa hiru koloreak eta elizako organoak agindu dioten esperientzia errealean. Ez dugu vaudevilleetan bakarrik ikusten nola neskatila batzuk negarrez itzultzen diren amaren etxera eztei gauean:
‎...ste hogeita bost guretar igo ziren, ateetara jo zuten hauek irekitzeko asmoz, baina ez zuten lortu kanpotik burdinazko borra bat jaulki zieten arte, horrekin hautsi zituzten sarrailak eta maratilak, eta orduan sartu ziren erregea eta bere gizonak, erregea belauniko erori zen atearen erdian eta Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, baina laster asko zutitu zen, mairuak bazetozelako atea defenditzera, baina hiltzeko tenorea iritsia zitzaien, guretarrek, arrabolaren moduan aurrera eginez, hil baitzituzten, eta horiek ez ezik emakume eta haur asko, baita azienda ugari ere, eta isuri zen odolak ibai bat osatu zuen kaleetan zehar, eta honelaxe irabazi genuen Santarem, bertan izan nintzen, baita hemen nirekin dauden beste batzuk ere. Aipatutako batzuek baietz egin zuten buruaz, zalantzarik gabe edukiko zuten haiek ere zer kontatua, baina beti hitza falta duten horietakoak izanik, lehenbizi nahikoa hitz ez dutelako ezagutzen, eta bigarrenik etortzeko eskatzen dietenean ez direlako etortzen, zeuden bezala gelditu ziren, hau da, isilik eta portugesez mintzatzeko artean beraiek baino trebeagoa zenari adi, eta barkatu gehiegikeria, munduko hizkuntzarik aurreratuena edukiko baikenuke baldin eta, orain zortzi mende eta erdi, graduaziorik gabeko militar soil batek eratu ahal izan balu halako mintzaldi garbia, zeinean aurkikuntza narratibo zoriontsuak ere badiren, luzea eta laburra tartekatzea, bat bateko etena, plano aldaketa, suspentsioa, are eta ironia poxi begirune gabe bat ere, erregea otoitzetik atera eta zutiaraztean ikusten den bezala, alfanjea amena baino lehenago iritsiko ote zen beldurrez, edo herri jakinduriaren altxor amaigabea milagarren aldiz aintzat hartzeagatik, fio hadi Amabirjinaz eta ez ezak lasterka egin, ikusiko duk zer jazotzen den, uste izatekoa da ez dela gauza gozorik izango.
‎Halarik ere, hau bezalako egintza miresgarriak bere begiz ikusi zituzten lekukoak, itsasontziekin etorri ziren bi gizon, ingeles, akitaniar, bretoi, flandestar edo koloniar ote ziren jakiterik izan ez den arren, egun batez zaldunaren hilobira joan ziren eta hilobiaren ondoan etzan ziren, debozio handiz, eurekin errukia eta miserikordia eduki zitzan eskatuz beren eskaeretan. Hemen esaten da hauek izan zirela San Antoniok, bizirik zegoela, egin zituen mirakulurik garrantzizkoenak, baina hil eta gero ere zenbatu ezin ahala mirakulu egin zituela, eta hain kalitate handikoak non ez baitaude zorretan, gaur den egunera arte, bere presentziaren bidez eragin zituenekin, paper honetan horietako bat aipatzen da, esan den guztiaren frogagarri, eta honako hau da, San Antoniok bere debotoa zen emakume antzu bat emankor bilakatu zuela, eta itxura gabeko puska batez erditu zelarik, izaki doto... Eta bi etzanik zeudela, biak lo gelditu ziren, eta euren ametsetan berehala Henrique zalduna agertu zitzaien, erromero jantzi eta itxuraz, eta eskuan bazekarren palmondozko pordoi bat, eta bi gizonezkoei hitz egin zien, honela esanez, Jaiki eta olgatu eta plazer handia eduki, zoazte eta jakin ezazue nire merezimenduei eta hemen dautzan martiri hauen merezimenduei esker Gure Jainkoaren grazia irabazi duzuela, zuekin egon bedi, eta hau esan eta gero, desagertu egin zen, eta bi gizonak, iratzarri zirenean, antzeman zuten entzuten ahal zutela, baita mintzatzen ere, baina totelka mintzatzen ziren, ordea, halako moldez non ez zegoen antzematerik zer hizkuntzatan ari ziren, ingelesen hizkuntzan, akitaniarrenean, bretoienean, flandestarrenean edo koloniarrenean ari ote ziren, edo eta, batzuek, eta ez gutxik, esaten zutenaren arabera, portugaldarrenean, Eta gero, Gero bi hitz motelak zaldunaren hilobira itzuli zitunan, lehen baino debozio handiagoarekin, hau litekeena baldin bada, baina beren otoitzak otoitz galduak izan zitunan, bizi guztirako hitz motel gelditu baitziren, eta horrek ez gintizken horrenbeste harritu behar, zeren, bistan denez, mirakulu kontuetan ezin baitaitezke alderatu Henrique zalduna delako bat San Antoniorekin.
‎Asko dira, gehiegi, Besaidetarrek duela hainbat urte herri honetan hil zituzten gazteak. Mantso mantso hil zituzten, eta armarik gabe, baina hil egin zituzten. –Amparoren begiak malkoz bete ziren.
2020
‎Mende bat geroago, 2014ko uztailaren 4an, Baztan ibaiak gainezka egin eta Elizondoko karrikak ubide bihurtu ziren berriro. Uholdeak kalte larriak eragin zituen, baina hildakorik ez. Ingeniaritza hidraulikoak errepika aldien parametroa erabiltzen du prezipitazio handien probabilitatea kalkulatzeko.
‎Urriaren 17an, fusilatu. Kartzelan" libre" utzi zutela diote agiri ofizialek, baina hiltzera atera zuten. Hernaniko hilerrian fusilatu zuten beste 191 pertsonarekin batera.
‎Karonte bera ere oin puntetan irudikatzen dut, luzea bada ere gehiago luzatu nahiko balu bezala, ahizpari mesede egiteko. Indarrez oratzen dizkio orkatilak Karontek ahizpari, ibaira eror ez dadin; zeren hildakoek ez dakite igerian, baina hildakoek igerian ez dakitela Karontek baino ez daki.
2021
‎Izebak ez zuen gehiegi jaten azkenaldian. Zerbait eraman dezaket afaltzeko, baina hildako baten janaria hartzea errespetu falta barbaroa iruditzen zait nolabait. Semeek kroketak eskertuko dizkidate, iraungitze datari erreparatu gabe.
‎Epel zeuden, beste batzuetan baino epelago; eta nazka eman zioten. Beraz, ez zegoen hilik, beharbada zauriturik, edo gaixo, erotuta, baina hilik, ezinezkoa zen. Hilik balego ez zukeen epeltasuna nabarituko.
‎Han zegoen, ohearen eta mesanotxearen gauzatasuna zuen; eta areago beldurtu nintzen. Ez zegoen hilik, baina hilik behar zuen. Emakumea itzaletatik jalgitzen hasi zen.
‎Jaiotzera iritsiko ez diren zenbat ume gehiago. Edo, hobeto esanda, jaioko direnak, baina hilik edo hiltzeko jaio. Zenbat horrelako, bere gorputzean.
‎–Bai, baina hilekoa baino askozaz okerragoa da. Batez ere umore aldaketak.
2022
‎Eta gauza hark hil egin nahi ninduen. Ez dakit zergatik, baina hil egin nahi ninduen! –Jokintxo isildu egin zen– Sinesten didazu, Iñigo?
2023
‎Tinko. Ez daukat ia indarrik eskuetan, baina hil behar badut, hilko naiz. Nolanahi ere, hilda nago dagoeneko.
‎Atentzioa deitzeko modua ote zen? Gorotz eta abere usaina, bai, baina hildako ardia, behi karena. Arretaz miatu genituen txokoak; asko ere ez, txikia zen txabola; ezer aurkitzeko baino gehiago Maitane lasaitzeko itxaropenez.
‎–Ados, baina hil direnak eta haien ahaideen sufrimendua...
‎Hala ere, hildakoa makillatu dezakezu, baina hildakoak hilda jarraituko du.
‎Erabat aldatu zait aldartea, eta konturatu naiz munduko lekurik ederrenean dagoela Juana lurperatuta. Ez dakit sekula bere borondaterik adierazi zuen, baina hil ondorenekoak pasatzeko leku miresgarriagorik nekez imajina nezake itsasoekin maitemindutako pertsona batentzat. Brassensen suplikatorioa27 etorri zait gogora.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia