Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2001
‎–Bai, pentsatzen diat baietz –erantzun du Anartzek–, baina halere iruditzen zaidak gaur hiletan ez zuela negar asko egingo, ez duk horietakoa, isila duk –kokotseko bizarra hazkatu du– Gainera, Ainarak atzo esan zuenez, aurretik malko guztiak agortu omen zizkion Armendarizek.
2004
‎Hamabost urte zituen. Tropela astiro zihoan, baina halere. Lartxo zen.
2011
‎Nola? Diruagatik izango zen, noski, baina halere!
2012
‎Gizakiok arrazoia gurekin edukitzea beharrezkoa izaten dugu. Emaiozu norbaiti diru guztia, botere guztia, nahi duzun guztia, baina halere gustatzen zaio gauero ohera arrazoiarekin joatea. Ken iezaiozu arrazoia eta ikusiko duzu zein gaizki pasako duen, bere botere guztiarekin.
‎Hazpegi gogorrak ditu; begirada, ankerra: nire liburua honelako norbaitek irakurtzeak beldur pixka bat ematen dit, baina halere jakin minez jarraitu dut. Oso tarteka, emakumeak portamina batez ohar batzuk idazten ditu, irakurraldia non utzi duen markatzeko ere darabilen paper zati batean.
‎»Egunkariek arboladiko aurkikuntzari harrera beroa egin bazioten ere, eta aho batez suposatu zen arren huraxe zela erasoaren gertalekua, onartu beharra dago badela arrazoirik duda egiteko. Sinets nezake hura izan zela gertalekua, baina halere duda egiteko bada arrazoi aski. Le Commerciel ek iradoki zuen moduan, Rue Pavée St.
‎Begitartea argitu egiten zitzaidala ohartu zen Gorentasun hura; hasperen batez, bere etxaldea han hasten zela esan zidan, eta halaxe jarraitzen zuela bere etxeraino iritsi arte. Baita ere erkideek barre egin eta mespretxatu egiten zutela bere negozioak hobeki ez eramateagatik eta hain ikasbide txarra erresumari emateagatik, baina halere gutxi batzuek jarraitu egiten ziotela, bera bezalako agure setati eta ahulen batzuek, alegia.
‎Galdetu nion ea haren herrialdean ba al zen ez zena esateko ohiturarik. Faltsukeria zer zen ia ahaztua nuela esan nion, eta mila urtez bizi izan banintz houyhnhnmlandian, sekula ez niokeela gezur bat entzungo morroirik apalenari ere; ez zidala batere axola sinesten zidan ala ez, baina halere, beraren mesedearen ordainetan, oso barkabera izango nintzela haren izaera galduaz eta jarri nahi ziezadakeen edozein objekziori erantzungo niola, horrela erraz jakin zezan egia.
‎bere iritzia emateko agindu zion Enperadoreak, eta horrela egin zuen, berari buruz duzun iritzi ona egiaztatuz. Zure krimenak handiak zirela onartu zuen, baina halere bazegoela bihozbera izateko aukerarik, berau izanik printze batentzat bertuterik gomendagarriena eta beronengatik izanik Maiestatea hain bidezki ospetsua. Esan zuen, bien arteko adiskidetasuna hain ezaguna zenez mundu guztiarentzat, partziala zela pentsatuko zuela agian Batzorde txit ohoragarriak; halere, hartu zuen agindua betetzearren, askatasunez azalduko zituela bere sentimenduak.
‎Lehenengo aldiz nola ikusi ninduen kontatu zien orduan, beste animalia batzuen larru eta ilezko osakin artifizialez guztiz estalia nuelarik gorputza; neure hizkuntza berezian mintzatzen nintzela eta oso ongi ikasi nuela beraiena; hara eraman ninduten gorabeherak azaldu nizkiola; estalkirik gabe ikusi ninduenean, yahoo hutsa nintzela oso osorik, kolore zuriagoa, ile gutxiago eta azazkal motzagoak baldin banituen ere. Gaineratu zuen nola konbentzitu nahi izan nuen, neure sorterrian eta beste batzuetan yahooak zirela animalia arrazional eta nagusiak, eta houyhnhnmak zerbitzariak; niregan yahooen tasun guztiak nabaritzen zituela, adimen izpiren batez pixka bat zibilizatuagoa izan arren, baina halere houyhnhnm arrazakoen azpitik nengoela honetan, beren herriko yahooak nire azpitik zeuden bezalaxe; beste gauza batzuen artean, houyhnhnmak, gazteak ziren bitartean, irentzeko genuen ohitura aipatu nuela, otzanago bihurtzeko egiten omen zena; ebaketa erraza eta arriskugabea zela; ez dela lotsagarria animaliengandik jakinduria ikastea, lan zaletasuna inurriak irakasten baitu eta eraikuntza e... Asmakizun hau bertako yahoo gazteenekin erabil zitekeela, eta horrela, atsegingarri eta lanerako egokiago bihurtzeaz gain, mende baten buruan espezie osoa desagertuko zela, inor akabatu gabe.
‎Heriotza zorion handiegia izango zatekeela erantzun nion ahots ahulez; Batzarraren aholkuari edo lagunen presari errurik egotzi ezin nien arren, halere, neure zentzu ahul eta galduaz pentsatzen nuela adimenaren araberakoagoa izango zatekeela hain zorrotz ez jokatzea. Ezin nuela legoa bat ere igerian egin, eta haiengandik hurbilen izango zen lurraldea ehun baino gehiagora egongo zela ziur aski; ni handik atera nintzakeen itsasontzi txiki bat egiteko beharrezko material asko zeharo falta zela herri hartan, baina halere, jaun ohoragarri harenganako obedientzia eta esker onez, saiatuko nintzela egiten, nahiz eta pentsatzen nuen ezinezkoa zela hura eta, beraz, jadanik galdua ikusten nuela neure burua. Heriotza ez natural baten etorkizun ziurra zela nire gaitzik txikienetakoa; zeren eta, abentura bitxiren batetik bizirik aterako nintzela jota ere, ea nola pentsa nezakeen asaldatu gabe nire egunak yahoo artean ematea, neure lehengo galdukerietan berreroriz eta bertutearen bidetik eraman eta gida nintzakeen eredurik gabe.
2013
‎Une batez Niko mutu geratu da, adiskidearen olerkari senarekin harrituta. Ez dio azalpenik eskatu, baina halere sasi poetak kontu bat argitu nahi izan dio:
‎Gaur asteazkena da, baina halere Polek zortea tentatu nahi izan du:
‎Lorategiko belarra sastrakaz estalita dago, baina halere, Joseba palmera bakartiaren azpian eseri da, itzalpe tristean.
2014
‎...n baino ez, azala epeldu edo ipurdia kolpatu, bost axola, baina baimendu ziezadala azken begirada horietako bat benetako bukaera onartzen hasi aurretik; uste baino zailagoa ari zitzaidalako gertatzen Gasteizen beragandik deskonektatzea, ez zen min sarkor eramanezin bat txilio eginarazten dizuten horietakoa, negar zotintsu eta histerikora derrigortzen zaituztenetakoa, ezpada zerbait askoz sotilagoa baina halere kaltegarriagoa, dolu ez aitortu tantakari bat, sorra baina atergabea, bere su txikitasunean sekula etsitzen ez duena, mendi batzuetara igotzea nola, aldapa bertikalegiak ez izanagatik igoera etengabekoa dutenak, hatsanka ibiltzera derrigortzen ez zaituzten arren atsedenerako betarik ere eskaintzen ez dizutenak; eta, horregatik, horregatik katigatu ninduen hain harrigarriki azkar Z ren goxo...
‎...zaileen jarraitzaile frustratuak omen dira hemengo zenbait, Dennis Hopperren hastapeneko filmetan, Kerouacen orrialdeetan eta Jimi Hendrixen diskoen azaletako tipografian ikasi dutena erreproduzitu nahiko lukete malekoian bertan, ez dakit egiatan sinesten duten ala plazeboa baino ez den, zinez eraldatzailea izateko xedez eraikitako erresistentzia gunea ala lubaki alternatiboa sistemaren bazterrean baina halere haren baitan; kontua da beti dagoela norbait Amsterdamen egon berri dena, Londrestik itzuli dena gaur bertan, areago eguberrien jiran, poltsa onddoz eta popperrez gainezka, kuota ordaindu eta gustukoena hartzea besterik ez zaizu gelditzen zuri, herrikide, kontsumitzaile.
‎Joan nahiko nuke baina halere hemen segitzen dut eta isilpean madarikatzen dut hasieran neure inpultsibotasun demonioa, guztia bulkadaka egin behar izate hori ondorioak irudikatzeko eta neurtzeko tarterik hartu gabe, eta ondoren gauzak bururaino eramateko ezgaitasun hau, mantsokeria hau, Y rengana joan eta besterik gabe banoala esateko ezintasuna, banoala eta nahi badu etortzeko baina ni behintzat ez naizela bere esper... Ekin nahiko nuke baina inoiz baino minago nabaritzen ditut taupaka jaio ostean automatikoki zulatu zizkidaten belarriak, behin hazten hasita inertziaz moztu ez zizkidaten ile luze motots arrosetan bilduak eta areago koskortzean titiburuetatik zintzilikatu zidaten berunezko uztarria, neure buruarekiko estimua lurrazpiaren hondoan ehorztera naramana, askatzerik lortu ez dudana, nahiz eta Berlinen hasia zen jada laxatzen, nahiz eta Berlinen hasia nintzen jada kokotsa jasotzen, zamaz jabetzen eta pausoka baina etenik gabe kontraerasotzen, etxera itzultze hau bizio zaharretan erortze gupidagabe bat izan da, duela lau hilabete laga zituen Ni bridatua antzez dezadan exijitu didate (teorian) baldintzarik gabe maite nauten eta nik ondorioz ezinbestean gorroto ditudan pertsonek, eskatu didate izan nadila ni kaltegabe bat, kamuts bat, kartoizko bat.
‎Mugagabeki kolpatu ninduen ikuskizunak, inpaktatu, hunkitu kasik, txupito basoa plastikozkoa izan ez balitz. ...zmendiko tabernan gelditu zela erreprimituta eta gertatu gabe, nik perfomancelariaren odola zurrupatu nahi nuen eta ondoren xurga ziezazkidala mamiak berak niri, plastikozko txupitoa eskaini zuenean niri behatzen zidan gogor, denentzat ari zen baina egiatan niretzat bakarrik, gauza horiek nabaritu egiten dira, eta, ipurtzuloa alderik alde zeharkatzen didan herdoildutako burdinazko gurutze ikusezin baina halere ukagaitzagatik izan ez balitz, ez nintzatekeen etxera txintxo txintxo etorriko performancelaria dohakabetuz eta ni neu kondenatuz Z txo (roa) rengana, berehalako damuaren intziriei ordezko urardotu bat txertatzera behingoz bakean utz nintzaten, eta Z ren zer moduz aurkezpena galderari iraultzaileegia zu lako euskaldun jatorrarentzat amorru gaizki bideratuarekin erantzutera....
‎Barre txikia janzten du ikusten nauenean, eta itzultzen diot, baina oraindik oztopoz beteriko pasillo oso bat gelditzen zaio nigana iristeko, saihestu beharreko aulki garai multzo enbarazugarriak, hormaren kontra nagiki eta erdi trabeska bermatutako egunkari irakurleak, tabako makinak eta metalezko upel biribil biribilak; eta, hortaz, atzera sartzen naiz mahaikideen solasera. Pare bat minutuko tartea da soilik baina halere ederrena, guztia gertatzear baina gertatzeke dagoenean, uneak oraindik zabalik dituenean parez pare existitzen diren ateetatik oparoenak: promesarenak, itxaropenarenak, gertagarritasun mugagabearenak; hain zuzen, posible denean oro gauzatzea, edozer jazotzea, baita ezin iritsizkoa den perfekzioa ere.
‎Zuk badakizu zer den hori guztiori. Badakizu zer den agonian, hiltzeko zorian izatea baina halere, halere, bizirik jarraitu behar izatea.
‎Kalera atera zen. Laino ilunak ageri ziren Bilboko zeruan, baina halere, eguzkitarako betaurrekoak jantzi zituen begi zuloak estaltzeko.
2015
‎...lantzean behin baten batek ihes egiten du agobiatuta belarriren batetik baina hori irteterako beste bost edo zazpi sartu zaizkit eta horrela espazioa gutxitzen doa eta oxigenoa falta zaien arren ez dira hiltzen baizik eta berpizten handitzen iraultzen eta nabari egiten ditut zerebroko ertz batetik beste bateraino doazen ideiak buruko hormen kontra eta nik uste dut horregatik erortzen zaidala ilea baina halere ezin dut ezer egin ezpada eromenerantz naramaten pentsamendu horiek berbaz jantzi eta idatzi.
‎Biok ia pieza berdinak genituen, peoi bat gutxiago nik? baina halere agurearen mugimendu bakoitzak apurtxo bat gehiago itotzen ninduela sentitzen nuen.
‎Beraz, bereziki gizatiarra den hondakin mamua dagoela diote zonbistek. Hipotesi horrek kritika anitz jaso ditu, baina halere bere defendatzaileek zonbi perfektu baten eta pertsona kontziente baten artean desberdintasun erreala badagoela diote. Intuizio horri, zeren ez da jakintza, Dennettek zonbi bihozkada esaten dio.
‎Paper zatiez beteriko saski bat dauka gela barruan eta paperetan euskaraz idatzitako eta beste hizkuntzetako hitzen itxurarik ez duten terminoak agertzen dira, pentsa ezazu adibidez Babilonia ari zarela irakurtzen?. Barnean zarraturiko pertsonak ez daki euskaraz, baina halere erregela liburu bat ematen zaio, espainolez, euskaraz dituen hitzak maneiatu ahal izateko. Erregela horiek euskal sinboloak nola maneiatu azaltzen dute, argi dago, baina soilik modu sintaktikoan, formalean, semantika ibili gabe.
2016
‎Herrialde askotan izana zela, baina halere inoiz ez zuela herrialderik batere ezagutu non aurkituko ez zituen beste herrialde batzuek falta bide zituzten fintasun batzuk.
‎Erregea, esan zidan, printzeetan esker onekoena zen, baina halere haren esker onak ezin zituen gizaseme guztiak libratu, ez saritu ere, eta soilik bere dohakabetasunari zor zitzaiola zoritxarrekoen artean suertatzea. Bazuen emazte bat, esan zuen, maite zuena eta patisserie egiten zuena; eta erantsi zuen ez zuela inolako desohorerik sentitzen bere emaztea eta bere burua behartasunetik horrela defenditzeagatik, non eta Probidentziak beste bide hobe bat eskainiko ez zion.
‎Maria bere senera apur bat etorri zenean, galdetu nion ea gogoratzen zuen itxura zurbil eta argaleko gizon bat, bi urte edo lehenago haren eta ahuntzaren artean eseri zena. Mariak esan zuen oso urduri eta artega ibili zela garai hartan, baina halere gogoratzen zuela bi konturengatik: zegoen bezain gaixorik egonagatik ere, ohartu zelako gizona erruki zitzaiola; eta hurrena, ahuntzak gizonaren zapia lapurtu zuelako, eta berak ahuntza jo zuelako lapurreta horregatik; zapia errekatxoan garbitu zuen, esan zidan, eta harrezkero bere sakelan gorderik zeraman gizon horri itzultzeko asmoz, baldin eta inoiz ikusten bazuen, izan ere gizonak, erdizka bada ere, hitz eman zion ostera ikustera joango zitzaiola.
‎Idazmahaiko atzealdean hormaren kontra zeuden hiztegien bizkarretako urre koloreko hitzen dirdirari erreparatu nion, kandelaren argiak piztutakoa. Bai, hiztegiak erabiltzen nituen, maiz, ordenagailuan baten bat baneukan ere, orain argi ezagatik hilda zegoen ordenagailuan, askoz arinago ibiliko zena ziurrenik, baina halere ireki ez nuena, nagiengatik. Errazagoa den zeozer erabiltzera ohitzeko nagiak, to.
‎Idoia Azkarate Atxio Arregi musika kontzertu batera gonbidatzera ausartu zen. Idoia Atxioz maiteminduta dago, baina halere duintasunez onartu zuen mutikoaren ezetza.
‎Eta bereziki bat, grekoa edo greziera erakasten ziguna. Egia da ez nintzela ikasle ona, baina halere, ez nuen onartzen beti nota bera eman ziezadan. Egun batez, ohartu nintzen eskolako paperak, eskailera batetik beheiti, sure hartze aldi batez joan nintzen delako, kopia?
2017
‎Inork ez zekien zein hitz erabil. Nik ere nahiago nuen isilik egon baina halere erran nien igandean ez nintzela rugbyan ariko. Geroxago, laneko nagusiak eta lankideek ere eskua tinkatu zidaten.
‎Zer mila sorgin? Ez nezakeen batere konpreni zer gertatzen zitzaidan baina halere franko laster konturatu nintzen elurrak estaliak zituela autoko berinak. Sakez ordulariari begiratu nion:
‎Susanarik ez, agian logikoa zena, baina halere leihotik begira egon nintzen bigarren platera ekarri zutenean ere, auskalo zeri begira. Leihora begira bazkaldu nuen bigarren platera, isiltasunean.
‎Jakina. ...rria litzateke, egongelan oraintxe sartu dena Susana bera balitz, norbaiten bila, edo hona etortzeko ohitura duelako tea hartzera, edo tragoxka bat, edo irakurtzera, edo bertan egiten du lan eta bezperan libratzen zuen, edo agian nire bila etorri da, ikusi nauelako eta hoteleko harreran galdetu du ea non nagoen, eta agurtzera etorri da, edo aipatutako beste edozein arrazoietako batengatik sartu da baina halere neu ikusten nau, hemen eserita, buru belarri, kopeta zimurtuta, liburu mardulean murgildurik, edo juxtu leihotik pentsakor begira, pentsamendu oso sakonetan sarturik, o bai, liburu mardula magalean irekita; eta, beste guztiek izandako beldurrik gabe, errespetu edo auskalo nondik ateratako apaltasunik gabe niregana hurbiltzen da, eta egun on esan eta berehala ea zer ari naizen irakurtzen, h...
‎Sumatu nuen jada gonbidapena ez zidala zabaldu honako honetan; baina ezin haserretu, logikoa baitzen hainbat ezezko jaso ostean proposatzeari utzi izana, baina halere ezinegon puntu neurekoia esnatu zitzaidan bularrean.
2018
‎You Sipok hiru egun eman zituen bere seme alaba ergelekin uzta biltzen, eta beste hiru bildutakoa garraiatzen, baina halere uztaren herena baino ez zuen jaso. Leher eginda zegoen, eta hain uzta oparoak nazkatuta.
2021
‎Sarak ez daki zein urtaro den, baina badaki ez dela uda. Ingurura begiratuta, ikusten ditu argiak eta zementua eta maindire zuriak goitik behera, ez horizontalean, baizik eta bertikalean, eta baina halere, ez du uste uda denik. Egia da prezio hori izateko bokarta asko sartu behar izan dela, eta hori, batez ere, uztailean gertatzen dela.
‎Laguntzeagatik bizikleta opari emango ziola esan zion Sarak, makina eskaileretatik behera kargatzen zuten bitartean. Aitak ulertu zuen bizikleta trastelekuraino garraiatzeak nagia ematen ziola alabari, baina halere eskerrik asko esan zion, ondo etorriko zitzaiola kolesterola jaisteko. Ez zion galdetu, aldiz, zergatik ari zen gela hura husten.
‎Ikusmena galtzen hasi da Sara, baina halere ezagutu du bera ezagutu duena. Lagun baten laguna, hirugarren bati aurkeztu balio" lagun" deituko liokeen ezaguna.
2023
‎Neskato bat izatea, ezer baino lehen, ni neu izatea da: kankailu samarra nire adinerako, aurpegitxo zurbilekoa baina halere sendokotea, tripotxarekin, eta gerriondorik gabe hamabi bat urtera arte. Tiranterik edo gerrikorik jartzen ez badiozu, ohartarazten du jostunak, gona erori egingo zaio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia