Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 228

2000
‎gazte bat hemen, erosketak egiterakoan goiztiar ibilitako emakume edadetu bat harago, motxila handi bat bizkarrean zuen betaurrekodun despistatua urrunago. Ni azkenetakoa heldu naiz, baina hala ere beste gehienak baino lehenago irten naiz handik. Besteak begira geratu zaizkit auto elegante batek nire aurrean frenatu duenean, baina ez da nire errua gidariek aukeratzeko posibilitatea badute.
‎neska bakarti bat egiten ikusten dutenean automatikoki pentsatzen dute neska horrek bidaiatzeko baino beste zerbaiterako gogo gehiago izan behar duela buruan. Ninfomaniatik beherako ezer ez zaie kabitzen astazakil horiei, baina hala ere lasaitzeko esan dit, oso gutxitan gertatzen dela. Holakoetan serio mantentzea izan da berak erabili duen teknika, hitzik ez egitea eta begirada errepidean galtzea.
‎" IRAren erantzun odoltsua orangisten jai egunari", eta beherago," Bost hildako Lahinchen (Clare konderria) atzo gertatutako tiroketan". Albistea ondo ezagutzen zuen, baina hala ere osorik irakurtzeko ahalegina egin zuen: " Orange Day a dela-eta, Belfast, Derry eta Newtownards hirietan oraindik unionista eta errepublikarren arteko liskarrak baretu ez direnean, IRAk atentatua burutu zuen atzo arratsaldean bost militante lealistaren kontra.
‎Ez nekien nondik heldu zen erantzun hori, baina hala ere ez nintzen kikildu. Galdetzeko franko nuen, eta orain ez zen agituko lehengo larunbatekoa, hark oihu eta ni mutu.
‎Malkoak agertu zitzaizkion begietara, baina hala ere ez zituen itxi.
‎Eskuko herstura laxatzen sumatu nuen, baina hala ere ez zidan askatu.
2001
‎Kanpora irten ginen. Nire etxetik gertu antzean, baina hala ere begirada guztietatik aparte geratzen zen zelai batean aparkatu zuen autoa Aitzolek. Erreka apal baten ondoan.
‎Ohetik salto egin eta Lucasengana joan zen. Hitz estuz kontatu zion Lucasek arnasa nekez hartzen zuela eta hitz egitean lasaitu egiten zela, horrexegatik ari zela etengabe hitz egiten, eta on handia egin ziola Marcos ikusteak, arnasestua erabat joan zitzaiolako, trankildu egin zelako erabat, baina hala ere nahiago zuela hitz egiten jarraitzea, eta halaxe egotea: hitz egiten eta Marcos ikusten, gustura zegoela halaxe.
2002
‎Alexek barre egin zuen. Eztula eragin zion barreak, baina hala ere karkaraz jarraitu zuen.
2003
‎Gaztelaniaz baina karaktere grekoz idatzia zuen Agurtzanek bere atxilotze aldiaren lehen bertsioa: α, β, γ, δ.. amak koadernoa deskubrituta ere bere minaren handiaz ez ikaratzeko; ez zezala inork ikus, baina hala ere idatzi egin behar... Sentipen bikoitz berbera dago liburuko pasarte zirraragarrienetako batean:
‎Eta horretaz orain ari dela ohartzen. Bai, badakit zer esan zizun eta zer deitu zizun, baina hala ere...
‎Badakit ez duzula berriketarako gogo handirik izango, baina hala ere eskutitz hau idaztera ausartu naiz. Idaztera eta zuri bidaltzera.
2004
‎Txantxetan zirudien, baina hala ere serioski jardun zuen nire burua aztertzen. Zerrenda kendu zidan, buruko zauriaz arduratu eta behar zen sendagaia jarri zidan zaurian, baina estali barik utzi zuen.
‎Uste dut, hemen bizita, euskara jakiteak normalena izan behar lukeela. Badakit euskarak zer eman didan (lagunak, lana, beste mundu bat), baina hala ere badakit ni beti erdalduna izango naizela, bihotzez. Elebitasuna existituko da, baina ez da nire kasua?. 671
‎Baroja ez zen Euskal Herrian bizi, Pio Baroja Berako etxean egin zen euskaltzale, kruzadatatik itzultzen den jauntxo feudal baten antzera. Unamonotaz zera esaten da, unibertsal izateagatik utzi ziola euskaldun izateari, baina hala ere absurdo samarra dirudi unibertsal izateko Salamancara joan beharra, makina bat salamankar Bilbora bizitzera etorri direnean?. 724
‎10) De Groeeningek aurpegira begiratu ziola, bai, baina segituan Romanen soinera begiratu zuela, maillotaren koloreak zeintzuk zituen jakin nahian, nor ote zen ziklista hura, ze selekziotakoa, baina maillotaren partez alkandora zahar bat ikusi zuela eta, orduan, De Groeeningek onartu behar izan zuela alboan zeraman hura ez zela ziklista, baina hala ere bazihoala aurrera nola edo hala, lau burdinaz egindako bizikleta harekin, alkandora urratuarekin eta praka labur lohi haiekin, Télégraphe mendian gora, 15 urteko mutil hura.
‎–Del Vallek diskoak aliritzira hartu eta kartoizko azalak irakurtzen zituen. Tutik ere ez zekien jende alu hari guztiari buruz, baina hala ere estasian bezala aipatzen zituen haien izenak– Hara! Karajan, nire musikagile gustukoenetako bat!
2005
‎–Nire lehengusina da, ez neska laguna, baina hala ere lasai hartu, aita legez jagoten dut eta nahikoa mairua naizela esan behar. Hain gazteak bilatzen ditudala uste duzu, ala?
‎Bitartean, Mutsumik lortu du Ametsen aurpegiari irribarre batzuk ateratzea, garai zaharretako kinitoak, San Frantziskotik etxeraino zapatu gauetan inguruko faunarekin bizi izandakoak eta bestelakoak gogora ekarriz. Ezer gutxi zekien hasieran gazteleraz, baina hala ere elkar ulertzea lortzen zuten, eta derrigorrez ikasi behar izan zuen. Tabernetan ezezagunek ea txinatarra zen galdetzen ziotenean hartzen zituen haserreak...
‎Orduan Naroak aurretik ikusitako urratsak hasi dira, erabiltzaile izena eta pasahitza berez bete direlarik. Urko saiatu da Ametsi gehiegi ez begiratzen, hartzen duen momia itxuraz hitz egin baitio Naroak, baina hala ere zeharka zelatatzen du. Naroak ez du ahalegin handirik behar ez begiratzeko, nahikoa du gogoratzen duenarekin.
‎Gelan dagoen emakume bakarrak altxatu du burua lehenik. Egia da aurkeztutako testuaren ingelesa oso txukuna ez dela, baina hala ere ezin izan du saihestu gizonezkoek motelegi irakurtzen dutela pentsatzea. Hurrena, aurrean ezkerrera duen gizon gazteak bukatu du.
‎–Iñigo gu bakarrik ez uzteko etorri zen, baina bera ez egitearen aldekoa zen. Dirua behar zuen, besteok baino gehiago ziurrenik, eta Anderrek esan zion bere zatia emango ziola, ez zuela zertan etorri, Azuak usteko zuela nik eta Iñigok burutu genuela, baina hala ere etorri egin zen.
‎Zigarro bat atera eta erretzen hasi nintzen urduri. Urteak ziren ez nuela erretzen, baina ducados pakete bat erosi nuen ospitaleko bidean; tabakoak sekula baino min handiagoa egin zidan, baina hala ere ez nuen eztulik egin.
‎–Itziarrek ez dik ezer oroitzen atzo gertatutakoaz, baina hala ere ez naik berriro ikusi nahi.
‎Eta azaldu zion Gurri lagunarteko partidua zela, bai, ez zela konpetizioa, baina hala ere bost mila lagunetik gora egon zela partidua ikusten. Bost mila eta piku lagun, Gur, herri txiker batean; astakeria, Gur.
2006
‎Hizketan hasi eta ordutan egon ginen horrela. Ilunpetan, mundutik aparte, itsasoaren erdian galdutako ontzi batean bageunde bezala, baina hala ere babesean. Ez nuke jakingo esaten zertaz aritu ginen.
‎Pertsiana itxi gabe zegoen, baina hala ere ez zen argirik sartzen leihotik, kaleko argiak eta inguruko etxeetakoak ere etenda zeudenez gero. Ilunpe hartan, norekin ari nintzen ere ahaztu zitzaidan une batez.
‎Garai batean pentsatzen nuen eskuizkribuak fikziozko literaturan bakarrik agertzen zirela, baina gero konturatu naiz gauza ez dela horrela, eta edozein liburu denda zaharretan ager daitekeela horrelako eskuizkribu bitxi bat. Joan Perez Lazarragarena ikusi ondoren edozer gerta zitekeela banekien, eta edozer gertatuta ere ez nintzela harrituko esan nion neure buruari, baina hala ere harri eta zur geratu nintzen Marie Émilie andereñoaren idatziak nire eskuetara iritsi zirenean.
2007
‎–Nahi al dituzue pasta batzuk??, eskainiko zigun sartu eta berehala. . Ez, eskerrik asko?, esango genuen guk, baina hala ere erretilu batekin etorriko zen geroxeago. –Edateko zerbait aterako dizuet?
‎Yolik ez zuen gure lagun taldea hondatu, baina hala ere, goraxeago esan berri dut gauza guztiak amaitzen direla noizbait; eta guztiz amaitzen ez direnak ere aldatu egiten dira beti.
2008
‎Hura esanda, kabinako eskaileretan behera jo nuen ahalik eta hotsik handiena atereaz; gero oinetakoak erantzi, galeriatik isil isilik korrika joan, brankako eskaileretan gora igo eta kubierta gainera atera nuen burua. Banekien berak ez zuela ni han azaltzerik espero izango; baina hala ere ahal bezain zuhur jokatu nuen; eta egia esan behar badut orduantxe egiaztatu ziren nire susmorik txarrenak.
‎Horretan pentsatzen ari nintzela, gizon batek hiltzeko zorian egindako deiadarra heldu zen niganaino, uharte guztian barrena durundaka. Heriotza bortxatua ez zen niretzat gauza berria, bere gorentasun Cumberlandeko Dukearen esanetara egona naiz, eta zauritu ere egin ninduten Fontenoyn?, baina hala ere gelditu egin zitzaidan pultsua une batez. –Jim Hawkinsenak egin dik?, horixe izan zen nire lehen pentsamendua.
‎euskal nazio politikoaren patuak determinatzen du goitik behera herri euskaldunaren nazio kulturala. Bi biak dira okerrak, baina hala ere inork ez du onartu nahi hartutako bidearen makurra.
‎hots, autonomoak elkarrekiko. Gustu txarreko txantxa dirudi, baina hala ere ez du ematen asmo horrekin pentsatua dagoenik: euskara, kontigentea?
‎Azken hiru hauen mintzo ozenak, aldiz, beste ezaugarri batzuk ditu alde horretatik: borroka molderik zailenetan arituak eta adituak, baina hala ere herri euskaldunaren problematika berezituan aski umezurtz.
‎Poltsa hartu du esku artean. Zerbitzariak oraindik eserita daude, baina hala ere jendea telefonoak pizten hasi da. Renatari mezua ailegatu zaio mugikorrera.
2009
‎Basauriko morroskoa gelditu egin zen begiratzeko. Gereziondoaren enborrak mila maratila zituen, alde guztietara okertua, baina hala ere zuri zuri ageri zen loreekin.
‎Afaldu ostean telebista. Aulkia atzeratu nuen leiho irekiaren ondoan egon arte, baina hala ere elastikoa larruari itsatsita nuen. Hego haizea zebilen, indar gutxirekin, baina horrek oraindik itogarriagoa egiten zuen eguraldia.
baina hala ere
‎Izan ere, nolabaiteko susmoa zuen bera zigortzeko asmaturiko trikimailua zela hura. Bazekien ezinezkoa zela, inork ez duela gaua zero azpian ematen beste inori min ematearren, baina hala ere kosta egiten zitzaion Anaz penarik sentitzea. Arazo nahiko zituen polizia alu haren susmoak jasatearekin, Anaren... ateraldiez kezkatzeko.
‎Egun berezia izaten zen. Leihatilak dar dar soinua egiten zuen motorraren eraginaz, zirrikituetatik haizea sartzen zen, baina hala ere Joseba hor jartzen zen. Herri eta jende berriak ikusi nahi izaten zituen, Ezkurrako zulotik irten.
‎Ikustaldi bat eman eta galtzarbean jartzen dut. Gazteluko Enparantza hutsik dago, zuhai tzak hostorik gabe, baina hala ere maitagarria da. Lantokirantz noa.
‎Arropa baino ez nuen ukitu, dena anabasa, galtzerdi solte bat, larruzko sandalia bi, nezeser txiki bat. Sandaliak, dudarik gabe, ez ziren Madrilgo abendurako, baina hala ere, non zegoen hegazkin billetea. Zenbat segundo xahutu nituen?
‎Hori dela-eta, fideismoak dirudi fede jarrerarik zentzuzkoena: onartzen dut azterketa kritiko baten aurrean kristautasuna guztiz hauskorra eta makala dela, baina hala ere sinesten dut. Horra fedearen arriskuetako bat:
2010
‎EAJk bazekien arazo hori beste mahaiari zegokiola, baina hala ere zer eginik bazegoela uste du Urkulluk: –Gauza bi bereizi behar ziren ezinbestean.
‎–Nefertiti sinesgarri izateko? idatzi zuen Gorrotxategik,, existitu zen tradizio bat hainbat mendez galdua, antzinaro osoan beste trazarik utzi ez zuena, baina hala ere Arabako eskribau horren jakintzaraino nolabait transmititua izan zena?. Eta hipotesi horixe proposatu zuen Iglesiasek:
‎Eta gerra heldu zen; baina hala ere arrazoi sentimental horiek ahaztu gabe ailegatzen jakin zuen, eta helburu militarrak hondatu zituen, kontzentrazioak desegin eta etsaia uxatu; halaber, beraien osotasunean eta kontu handiz errespetatu zituen Andra Mariko eliza, erlijiozko gunea?, Batzar Etxea. Gernikaren izate osoa sinbolizatzen zuen leku historikoa, eta gizalegez ahal zen neurrian garrantzi militarrik gabeko guztia.
‎Aingeru, oso ongi. Azkenaldian ez diot kasu handirik egiten, baina hala ere oso ongi gaude. Ea asteburu honetan hartzen dugun tarteren bat lasai egoteko eta gure gauzez hitz egiteko.
‎–Erotu egingo nauzu, Erramun, baina hala ere, egia esan, pozik nago egun hauetan nirekin zaudelako. Zer nahi duzu esatea?
‎Jon Somoza: hegazkin batera igo zen lehena, arropa garestienak ibiltzen zituena, ez zen zatarra, ez zen ergela, baina hala ere, bere ahalegin guztiek ez zioten kaskarkeriatik ateratzeko balio izan. Jon Somoza.
‎esan zidan amak lantokiko telefonotik, eta gutuna zabaltzen entzun nuen, eta Jonek idatzitakoa irakurtzen. Oroitzen dut anginekin min ematen zidala barre egiteak, baina hala ere, ama eta biok algaraka aritu ginen. Ongi pentsatuta, amak gutun hari antzeman izanak, Jonen espeziekoekiko nire mespretxua areagotu zuen.
‎Atea itxi eta alde egin zuen. Emakume hark baino ez zekien han zegoenik, baina hala ere dozenaka begi pare sentitzen zituen paretetan eta beste hainbeste aho marmarti airean: Zer dabizu?
‎KEPA baino handiagoa zen Nerea, sasoi hartan. Urteak pasatu ahala, mutila hazi zenean, biek garaiera bera hartu zuten halako batean, baina hala ere altuagoa ematen zuen Nereak, takoirik erabiltzen ez zuen arren, bere gorpuzkera osoak halako goitasun bat ematen baitzion.
‎Telefonoaz bestaldean enpresako gerentea zeukan Kepak, bi egunetako bilaketa luze eta antzu hark ernegatua, baina hala ere egoerak eskatzen zuen egonarria eskuratu zuena, ahots sendo baina beroz helarazteko hainbeste luzatu eta gero gehiago itxaron ezin zuen mezua.
‎Mikelek bezainbateko mina eta Maria Pilarrek adinako disgustua izango zuen Jaime Bergarak ere. Bere besoetakoa plantako gizona bihurtzeko amets ezti haiek ezerezean geratzen zirela ulertuko zuen, ziurrenik, baina hala ere ez zen ahaztu haren etorkizunaz.
‎Jaime ikusten nuen etengabe, telebistan erdizka sumatutako irudi hura, ohatila batean eta oinazezko aurpegiera zuela; auto baten maletategi barruan nindoala, Jaime imajinatzen nuen, bere bahitzaileek autoaren maletategian sartzera behartua, eta han barruan beldurrak dardarka, ni neu nindoan bezala, edo ez, askoz beldurtuago seguru asko, nik atxiloketaren ikara lausoa bainuen, eta hark berriz azio txar baten segurtasun beldurgarria, autoa gelditu eta maletategia irekitzen ziotenean; Jaime oinazetuaren eta tormentatuaren irudiekin batera haren beste hainbat ikuspen zetozkidan gogora: Jaime barrezka, Jaime lagunei bizkarrean txaplaka, Jaime Mikeli opariren bat ematen, Jaime autoan pasatzen, lanetik etxera edo etxetik lanera; Jaimeren belauna ezin nuen irudikatu, baina hala ere ezin nuen burutik kendu, bala bat belaunean sartzen, belaunetik ateratzen, belauneko hezurrak txirtxilatzen; eta belaun horrekin batean gorputz osoa sentitzen nuen mindurik, poliziak atxilotuz gero jasan nituzkeen torturak imajinatuz: bainera, barra, kirofanoa, poltsa, elektrodoak...
‎Atea itxi eta barrura sartuko da, Julen kanpoan utzita, bat batean eta ustekabean aita bihurtua. Baiezkoa nahiz ezezkoa, azkar ematea espero zuen, baina hala ere hantxe eduki dute zain: bost minutu, hamar, hamabost, hogei...
2011
‎Nire bizileku berrian sartu eta egunak eman nituen ezertan hasteko gauza ez nintzela. Banekien gure artekoa amaitua zela, banekien ez zidala egundo deituko, baina hala ere etengabe egiten nuen amets telefono dei horrekin, esango zidanarekin, erantzungo nionarekin. Etxea atontzen edo gutuna luzatzen ari nintzela, bat batean gelditu eta telefonoari begira jartzen nintzen, eta une batetik bestera txirrina jotzen hasiko zela iruditzen zitzaidan.
‎Bestelakoa da Josebaren traizioa, filosofikoagoa, egiaren saminari bakardadean gogoetaz aurre egin nahiaren ondorio. Horretxegatik da biziagoa, zakarragoa, baina hala ere aurreikuspen zuzen batean oinarrituko da: 76an gaude eta laster etorriko da amnistia:
‎Hori mantentzen saiatzea garrantzitsua dela erantsi du, eta alde horretatik berak beti kontatzen dituela hemen gertatzen diren istorioak. . Euskaraz egitea litzateke euskal zinemari baino atxiki ezin zaion ezaugarria, kanpoan ez delako hizkuntza horretan egiten, baina hala ere, hemen egin eta hemen bizi garenon bizimodua islatzen duen zinema ere bada euskal zinema, nire ustez. Munduari erakusten diogu hemen gertatzen dena, hemengo janzkerarekin, paisaiarekin, izaerarekin?
‎Zeremonia osoz zabaldu nuen emandako zapata kaxa, uneari zegokion seriotasuna demostratuz. Zabaltzerako, berrerabil ezin zitezkeen mila gauza bururatu zitzaizkidan, baina hala ere edukiak harritu egin ninduen.
‎Hitz gutxikoak. Nire gurasoak eta bere ama pozik zeudela zirudien, batez ere bere ama, baina hala ere ez zegoen konfiantzarik inguruan, ez zegoen hurbiltasunik. Bere ama nire ondotik igarotzen zenean, eskutik heldu eta estutu egiten zidan irribarretsu.
2012
‎Banekien horrela hitz egiteak ematen zuen mina zenbaterainokoa zen, baina hala ere ezin nion jarrera hura izateari utzi. Nire mendekua zen.
‎Haren lana ulertu ez eta interesatu ere ez, etxeko inork ez genuen irakurri, baina hala ere kontzeptu batzuk nire pentsamoldean endredatu ziren. Uneena, adibidez.
‎Nik zaharrak obserbatzen ditut: ajea bakarrik kontatzen dute, baina hala ere barre lasai egiten dute.
‎Lau hilabete pasatu dira ia. Pijaman igarotzen dut egunaren parterik handiena, baina hala ere medikuak esan dit ez didala baja gehiago luzatuko. Taylorri egonaldia amaitu zaio eta laster itzuliko da; ni ikusteko irrikaz dagoela esan ohi dit, postaz zein telefonoz, baina ez nago horren seguru hala den.
‎Hoteleko gure oheetan etzanda, nekatuta baina hala ere lo egin ezinik, galdetu nion:
‎Pertsona gutxi da, baita pentsalari sosegatuenen artean ere, izadiaz gaindikoaren erdi sineste lauso baina hala ere zirraragarri batek inoiz asaldatu ez duena, kointzidentzia hain zoragarriak gertatzen baitira, non, kointzidentzia huts gisa, adimenak ezin baititu ulertu. Sentimendu horiek, zeren aipatu ditudan erdi sineste horiek ez baitute sekula izaten pentsamenduaren indar betea?, sentimendu horiek nekez desagertuko dira, baldin eta ez bada zoriaren doktrinara jotzen, edo, teknikoki esaten zaion bezala, Probabilitateen Kalkulura.
‎Eta gizon suharra zen, eta gogorra, eta haserrea, ametsetan galtzen zena; eta ez zuen ikusi nahi dorre bakartu hartan halako modu beldurgarrian jotzen zuen argiak nola hondatzen zituen bere emaztearen osasuna eta indarra, ahitzen ari baitzen bere senarraz beste guztien bistan. Hala ere, emazteak irribarre egiten jarraitzen zuen, kexurik gabe, zeren ikusten baitzuen atsegin arras bizia hartzen zuela margolariak (zeinak ospe handia baitzuen) bere egitekoan, eta gau eta egun aritzen zela bere senarra hain maite zuen baina hala ere egunetik egunera motelagotzen eta ahultzen zen hura margotzen. Eta erretratua ikusi zuten batzuek antza aipatzen zuten, isilka, mirarizko gauza bailitzan, eta margolariaren gaitasunaren froga bezainbeste hain zoragarri margotzen zuen emaztearenganako maitasunaren froga balitz bezala.
‎Izan baldin bada ideia bat margotu duen kristaurik, Roderick Usher da hori. Nigan behintzat, orduan inguratzen ninduen giroan?, ikara izugarria, eraman ezinezkoa, sortzen zidaten hipokondriako hark bere oihalean ipintzen zituen abstrakzio hutsek; hainbesterainoko ikara, non halakoaren arrastorik ez baitut sentitu ezta Fuseliren ameskeria distiratsu baina hala ere konkretuegi batzuk ikustean ere.
‎ikus omen zitekeen, hala esan zuen (eta harridurak astindu ninduen mintzatu zenean), uren eta hormen inguruan berez gertatzen zen giro baten kondentsazio motel baina seguruan. Horren guztiaren emaitza, erantsi zuen, argi antzematen zen gizaldiz gizaldi bere familiaren patua taxutu zuen eragin isil baina hala ere desegoki eta ikaragarrian, eta harexek bihurtu omen zuen bera orain nekusana, une hartan zena. Iritzi horiek ez dute komentario beharrik, eta ez dut batere egingo.
‎Bigarren tiroketa egin genuenean, iruditu zitzaigun pixka bat gelditu zirela, eta ihes egingo zuten itxaropena ere izan nuen; baina une bat besterik ez zen izan, atzetik gehiago etorri baitziren. Beraz, pistolak hartuta, bi aldiz tiro egin behar izan genuen, eta uste dut lau tiroketa horietan hamazazpi edo hemezortzi hilko genituela, eta beste bi halako herren utzi, baina hala ere gehiago zetozen.
baina hala ere jardun itxuragabe horrek entzuleak ditu
baina hala ere neure dut.
2013
‎Nahikoa lan izaten du izeba gaixoak gu denok aurrera ateratzeko. Ez dauka apenas jatekorik, baina hala ere beti ateratzen du gu mantentzeko adina. Ogi zopak uretan jaten ditugu eta esne tanta batzuk botatzen dizkigu katiluetara, kolore zuria emateko.
‎Nire lehengusuak oraindik oso umeak dira eta gau askotan gose direla esanez kexu izaten dira, beren gorputz belaxkak izebaren manta azpian ezkutatzen dituzten bitartean. Ez dakit izebak nondik ateratzen duen indarra; otorduetan ez du ezer jaten, zerbait jatekotan guk utzitako hondarrak baino ez, baina hala ere beti irribarre bat izaten du aurpegian. Goizetan izeba herriko eliza garbitzera joaten da eta hango mojek gaileta eta sagar batzuk ematen dizkiote.
‎–Lagun oso onak gara baina momentuz ez dugu ezer seriorik nahi? esaten nien nire lagunei( baina hala ere ez nekien zehazki zuk zer esaten zenien zure lagunei), eta, bai, zera, hori zuk ere ez duzu sinesten, hori ez da posible, esaten zidatenak tradizional eta aspergarriak iruditzen zitzaizkidan.
‎Tamalez, egin ditudan ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira, ez naiz hobeto sentitzera iritsi. Eguneko ordu guztiak, nire ametsetako ahots horri erantzun bat eman nahian pasatzen ditut, baina hala ere ez dut lortzen. Nire hausnarketa infinituek ez didate erantzun betegarri eta konbentzigarririk eman.
‎Bahiketa bat antolatzen ari zirela polizia talde batekin egin zuten topo eta tiroketa egon zen. Polizia bi zauritu zituen, izterrean bat eta bularrean bestea, baina hala ere harrapatu egin zuten, eta epaileak kartzelan sartu zuen epaiketaren zain. Kartzela barruan irmo jarraitu zuen hemezortzi hilabetez.
‎–Gizon ederra zara, dudarik ez dago, baina hala ere, nahiago ditut nik emakumeak, kar, kar!
‎Ni neu uzkurra naiz ukituekin eta ezin eraman izaten ditut edozein aitzakia tarteko ukondotik heldu edo besoa laztantzen didatenak. Nahiago ditut bizkarrean zaplada batzuk bigunkeria horiek baino, baina hala ere Garibaldiri barkatu egiten nizkion. Ikusten ari ginen irudietan, aurkitzen zuen ezagun bakoitzeko bostekoa eman eta bi eskuekin bizkarra neurtzeko imintzioa eginez zebilen, gizonezkoa bazen, eta besagainetan igurtzi txikiak egiten emakumezkoa zenean.
‎Gauzak bere garaian gaizki egin banitu bezala sentitzen naiz. Errudun ere ezin senti naiteke, ni ohartzerako Maddiren gurasoek dena erabaki eta gauzatu zutelako, baina hala ere erruren bat badudala sentitzen dut barruan.
2014
‎...eraiengandik urrun, eta ez da modu kristau bihurritu batean damutzen naizela kideak abandonatzeagatik edo horrelako tentelkeriaren batengatik, ezpada jabetzen naizela denboraren igaroaz, zenbait uneren errepikaezintasunaz, baina hain zuzen ere une errepikaezin berriak sortzeko abagune aparta da hauxe, hain zuzen ere une errepikaezin berriak sortzeko etorri naiz hona, soilik eta preseski horretara, baina hala ere ezin txintik esan, azken finean neuk zamatu diet Y, eta gainera, zerbait esatekotan, ziur D k (zeina ez bainuen izendatu nahi ere, baina tira, D, D sarkin malapartatua, A ren bikotekide doilorra, jakina niretzat baino ez da doilorra, A izugarri zoriontsu dago-eta elkarrekin daudenetik; kuriosoa da nola maite ditugun pertsona batzuek gorroto ditugun beste pertsona batzuk hautatzen dituzte...
‎–Bai, baina hala ere?
‎Letxugak ez zeuden batere egoera onean; barazkiak, edonola ere, ez dira Lidl eko indargunea, hain justu. Jogurtei lauzpabost egun geratzen zitzaizkien iraungitzeko, baina, tamalez, ez ziren gehien gustatzen zitzaizkidanetakoak, fruta zatitxodunak; aspertuta nengoen naturalak jateaz, baina hala ere zortziko sorta bat hartu nuen.
‎Ez herri bezala independentziaren alde egitera?. . Bazekiat, baina hala ere joan beharra zagok?. –Eta gaurko hilketa, Capbretongoa, zer??.
‎ezin zuten oso urrun egon. Isil isilik, ematen genuen pauso bakoitza neurtuz baina hala ere bizkor, arrastoa urruntzen zen aldera egin dugu, enborren atzean sumaezin bihurtuz, haizearen txistu soil.
‎Esanguratsua da. Hunkituta nengoen argitarapenarekin, bai, eta aseta baino gehiago nire artearen emaitzarekin, baina hala ere ez nuen uste taberna batean trago batzuk jotzera elkartu eta bertan eman niezaiokeenik: –To, hemen daukazu zu agertzen zaren ipuina, inmortalizatu egin zaitut, ez zara zu, jakina, baina zu zara nolabait ere; edozein modutan, inportanteena nire idazle maisutasuna da, nola eraiki dudan giroa, nola menderatzen dudan egoera, estilo zuzen hori, adjektiboen aukeraketa eta eszenen komikotasuna??.
‎Azken hilabetean Estatu Batuek aliatuekin bat egin zuten, eta, Benjaminek armadan sartu nahi zuen arren, tamalez, hamasei zen gutxieneko adina, eta berak ez zirudien hain zaharra. Berrogeita hamazazpi urte zituen benetan, baina hala ere ez zioten utziko sartzen.
‎Arratsaldeko zazpiak inguru eta ni eguneko lana bukatuta herriko erdigunetik pasatu nintzen autoarekin. Burua neure pentsamenduetan murgilduta neraman, baina hala ere, epaiketan argi gelditu zen moduan, ez nindoan azkarregi eta, bere neba txikiak hamar urteko Urtza errepidera bultzatu zuenean, berehala zapaldu nuen galga. Zoritxarrez, horrek ez zuen saihestu neskatoa bertan hiltzea.
‎Oliveirak, eskopeta ezertarako jaitsi gabe, ez zekiela zertaz ari zen erantzun zion, ertzaintza berehala agertuko zela eta hobe zuela bertatik alde egitea. Hiru metro eskas zeuden bien artean, baina hala ere oihuka hitz egiten zuten biek.
‎Haserretu egin ziren, eta zure anaiak bota egin zuen, kaleratu. Oliveira ez zen konforme egon, baina hala ere joan egin zen. Igande batean zure anaiaren etxean ginen denok, baita aita eta ni ere.
‎–Ostras, Iñaki, besarkada askatu du harakinak, baina hala ere zutik jarraitu?. Zenbat denbora!
2015
‎Zerbait kontrolpetik ateratzen bada jakinaraziko dizut. Badakit legez behartuta nagoela eta hori dena, nebatxo. Nagorek bazekien eskuzabal jokatzen ari zela neba, askatasun handia ematen ari zitzaiola, komeni zitzaiolako seguruenik, baina hala ere ez zuen kexatzeko arrazoirik.
‎Denbora eman zuen Errek ari begira, geldik, kokotseraino izarapean sartuta oraindik. Arnasketarekin gora eta behera mugitzen zitzaion gorputza eta, ilaje zuriaren azpitik, saihetsak ondo markatuta antzematen zitzaizkion, gosearen barra kode, baina hala ere, pentsatu zuen Errek, txakur polita zen. Mutur alde zorrotz hura eta begia partxe baten moduan estaltzen zion orban arrea gogoko zituen.
‎Ez zen esnatu, baina hala ere, begiak zabaldu beharrik gabe zabaldu zituen begiak Errek. Amaren ahotsa iruditu baitzitzaion entzutea.
‎Borondatezko hasi nintzen, eta borondatezko jarraitzen dut. Soldata baten trukean, baina hala ere boluntario. Lehen, aurreko bizitzan, liburuzain eta poeta izan nintzen, barka erredundantzia, eta hura bai zela lanbide goxoa, lanbide goxorik inon baldin bada.
‎T. n, K.L. idazle famatu baina hala ere sekretua bizi zen herri berean, kafetegi eta taberna mordoa zegoen. Denetan erre zitekeen.
‎Belarriak ipini nituen adi, tronpetarena eginez uste dut, ea zer edo zer entzuten nuen, errezo, letania, negar, irain, aita gure, bertsolariren baten agurra. Izotz ondoko eguzki entzun uste izan nuen lainoetan bildua, hotsanditasun handiz baina hala ere desafinatuki, baina bai, ez, ez nengoen guztiz seguru. Izan zitezkeen altzifreak ere, aieneka negarrez, edo han ingurutik pasatzen zen autobidean zihoazen autoen musika, zergatik ez.
‎German zaintzaile gaixoak, baina, ez zuen berean etsitzen. Txaloak eta arrakastak ongi zeuden, jakina, eta oso pozten zen adiskidearengatik, baina hala ere ezin zuen gizaki bat piztia bat balitz bezala bizitzen ikusi. Eta horregatik, gau asko eta askotan, atea irekita uzten zion, hurrengo goizean kaiola beldurgarri hura hutsik aurkituko zuen esperantzan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia