Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2017
‎Neskato gazteena" Mandalayrako bidean" errezitatzen hasi zen, giroari barre ikutua ematen ziola. Lehenengo lerroa baino ez zekien, baina hala ere, probetxu handia ateratzen zion. Behin eta berriz errepikatzen zuen esaldi bera, eztiki eta aldi berean errime.
‎Gaztea da oso, baina hala ere, zigarroa esku artean ukanen duela dakusazu. Eta momentu horretan bere biziak garrantzirik ez duela jakingo duzu.
‎Ba egia duk, Puskas. Nik ere Tomasek esandakoan ezin izan diat sinetsi, baina hala duk. Gainera ohitzen joan behar gaituk.
‎Zail zen pentsatzea duela 40 edo are 30 urte oraindik ere halakoez jardungo genuenik, baina hala da. Berrogei urte pasatu dira eta oroimenezko gehigarriak egiten dira hedabideetan, baina ez II. Mundu Gerraz, adibidez, egiten direnak bezala:
‎Aurretik aipa dezadan, dena den, poztekoa dela AEBetatik datozenen artean tarteka halakorik izatea, Oscar sariak gureak balira bezala jokatzen dugun herri honetan ere hasi baitugu, guk geuk abiatu, hango presidentea aukera dezaten lasterketa, metroz metro ezagutuko duguna. Adituek azaldu digute Iowako hautesleak gutxi direla eta ez dutela ordezkatzen AEBetako hautesleria eta beraz hango caucus-etako emaitza ez dela esanguratsua, baina hala eta guztiz ere caucus horri ere jarraipen zehatza egin diogu. Mundialak baikara.
‎Ikuspuntu etiko eta politiko batetik egin dutena zuzena izan da, ustez kaltea jasandakoek ere kalterik ez dietela eragin esan dute, baina hala eta guztiz ere epaiketa izan dadin egoskortuta dago fiskala. Eta beraz amesgaiztoa ez da amaitu eta Damoklesena ez baizik eta Auzitegi Nazionalaren ezpata garondoaren kontra dute oraindik ere.
‎ETAk berak eta armak uztearen pausoa eman zutenek bazekiten eta barneratua zuten noski erabakia hartuagatik are hartzeagatik ere ordainaraziko zietela. Eta ez dira asko kopuruz, nahiz eta zenbait mediotan hau barne oihartzun handia izan, baina hala ere... Bada garaia irailean (eta urrian, azaroan...) auzitegietako longainak telebistaz edo prentsan ikustekoa, ez bertatik bertara.
‎Ez dakit zertarako. Dena kontatu dudala uste dut, baina hala nahi baduzu... Goizean, semea ikastolan utzi nuen...
‎Amaitu zuenean, lehen, basamortuan ikusitako irudiak agertu ziren berriz, baina oraingoan ez ziren sufrimenduzko irudiak, pozaren eta bakearen irudiak bai zik. Gauaren erdian geunden, baina hala ere jende guztia haien etxeetatik irten zen argi indartsu haren zergatia jakin nahi baitzuten, eta izar urdin hura ikustean denok pozez eta bakez bete ziren, orain izar haren argi urdina ez zen sufrimenduzko argia, bakearen argia baino eta horregatik pertsonarik txarrenen bihotza ere maitasunez bete zen. Izar hark munduari bere alde beltza xurgatu zion.
‎Denda txikia, baxua eta zaharra zen, baina hala ere ez zion horrek Martini gauzak ikustea galarazi. Gauzak begiratzen hasi zen, eta dendako izkina batetik azal ilun, ile zuri eta betaurrekoak sudur lodian eusten zituela, agure zahar bat irten zen.
‎Bat batean, argia piztu zuen eta Nikolas urduritzen hasi zen. Nikolasek kablea hanketan zeukan, baina hala eta guzti ezin zuen argia itzali. Agurea palanka jaistera zihoanean argia joan egin zen eta Nikolasek burdinak apurtu eta, agureak eta sorginak ikusi gabe, ihes egin zuen.
‎Haurrak izaten dituzte, lan egiten dute, oso bizimodu estresatua daramate, ez dute erlaxatzeko unerik, eta etxe deituriko toki batzuetan bizi dira. Ez dut ulertzen nola bizi diren, baina hala ere, oso atseginak iruditzen zaizkit, zapaltzen zaituztenean edo zartako bat ematen dizutenean izan ezik.
baina hala da askotan patua:
‎guztion ikusgai baina hala ere
‎Egunsentiaren argi apurrak eta distantziak ez zieten Hetxoko nabatariei behar bezalako ikusmena eskaintzen, baina hala ere tentuz, atzetik jarraitzeari ekin zioten.
‎Bateko Gipuzkoa Zutik en protesta baketsu eta ikusgarriak, besteko GuraSOS elkartearen eta osasunaren aldeko mediku taldearen kritikak, errausketaren kontrako mugimenduak estualdian sarturik zituen uda hasieran Gipuzkoako Aldundiko arduradunak. Uztail amaieran jende gehiena hondartzan izango zela aurreikusi zuen agian GHK k Zubietako proiektua bultzatzen dabilen sozietate publikoa da, Aldundiaren eta udal mankomunitateen artean osatua, baina hala ere ehunka lagun bildu ziren Donostian izara zuriak hartuta Zuen negozioa, gure minbizia lelopean," Gipuzkoan inoiz egin den diru xahuketa handienetako bat" salatzeko.
‎Aldi berean, beste lagun batzuek sare sozialetan eman zuten Matalasen hilketaren urteurrenaren berri. Nik ez nekien azaroaren zortzian moztu ziotenik burua Mauleko apaiz iraultzaileari, baina hala gertatu omen zen 1661ean. Batzuen memorian gaur ere lekua du oraindik, baina iragan mendeko gauzekin ahaztu egin gara guztiz.
‎Oso gutxi. Egia da liburutegian gaztelaniaz dauden batzuk euskaraz irakurri ditudala nik, eta horiek ez nituela kontatu, baina hala ere gutxiegi irakurri ditut. Litekeena da nik pentsatzen dudan baino irakurle eskasagoa izatea, baina uste dut arazoa beste bat dela.
‎1967ko Tourrean parte hartu ez, baina hala eta guztiz ere protagonista bilakatuko zen Anquetil. Zenbait artikulu idatzi zituen prentsan eta horietako bat irakurrita, bereziki titularra irakurrita, dopatu zela ondoriozta zitekeen.
2018
‎Hortik abiatzen da kritika bere lanak, betiere aristokraziaren munduari lotuta, bere jatorri xumeagatik sentitzen zuen lotsa gainditzeko ariketak zirela esateko. Egia da haren lanean ez dugula unean uneko gertaerei egindako aipamenik aurkituko, baina hala ere XIX. mendearen amaierako Brasilen akatsak kritikatu egiten ditu zorrozki. Horren adibide da O Alienista.
‎Umeak euskaldundu ditugu, baina zer aldatu da gure hizkuntz eta kultur unibertsoan? Agian futbolean genero berdintasuna baino gehiago, baina hala ere oso gutxi.
‎Urte batzuk geroago baina, Zipi desagertu zen garai berean, nire bizitzatik kendu zizkidaten geratzen zitzaizkidan neba biak. Gero eta harrituago eta beldurtuago nengoen ni, baina hala ere amari ezer galdetzeko ahalmenik gabe. Oso triste bizi izan ginen ordutik aurrera ama eta biok, bakarrik.
‎Bazirudien Satanas akuiluarekin xaxatuz generamala orpoz orpo baina erne ibili beharra zegoen malda eskerga haietan. Abiadura moteltzearekin batera gure buruak eta gorputzak ere mantsotzen joan ziren, baina hala ere inork ez zuen deus esan akelarre gauari buruz, ez baikenekien zehatz mehatz zer egin genuen bertan. Gauza jakin bakarra zera zen:
2019
‎Orduan, ulertu zuen Frantziskok, eskumakilaren beldur zela. Hura utzi zuen, baina hala ere zakurrak ez zion kasurik egin. Ez zen bere lekura joan.
‎eta nik ez diot utzi nahi, baina hala ere,
‎Une honetan Erregina bere atzean berak zioena entzuten ari zela ohartu zen Alizia, baina hala ere, honela jarraitu zuen:
‎Bai, ikaragarria eta beldurgarria da, baina hala ere hobe dugu deitzea. Behar bada entzungo gaituzte.
‎2001eko abuztuan Sturek esan zuen ez zuela hilketen ikerketan parte hartuko sendagaiak kentzen bazizkioten, baina hala ere kendu egin zizkioten. 2002an hasi zen Sture bere gorputza berriro sentitzen.
‎Charles Zelmanovits en hilketaren ikerketa egiteko Piteara joan zen taldeko kide zen Christianson psikologoa, Kwast fiskalarekin, Stahle terapeutarekin, Penttinen poliziarekin, erizainekin eta beste kide batzuekin batera. Sturek berreraikuntza horretan egindakoa ez zetorren bat hilketaren bertsio polizialarekin, baina hala ere, berreraikuntza arrakastatsutzat jo zuten Penttinen, Christianson eta Stahlek, eta jatetxe eder batean ospatu zuten (Råstam, 2013).
‎" Gauzek eta pertsona guztiek seinaleak bidaltzen dituzte; ikusten ez diren kontuak dira, baina hor daude, ezkutuan, misterioak bezala. Ikusten den guztia dago sinbologiaz beterik, baina hala ere, ikusten ez dena baino gauza argiagorik ez da egongo. Bai, egia da, jakina, baina joerari egin behar zaio kasu", maiz errepikatzen zuen leloa zen.
‎Bertikaletan faborito da, maratoian ere bai, eta pixkanaka ultra distantziako lasterketetan ere bai. Agian ez dago ondo nik esatea, baina hala sentitzen dut, eta uste dut ez naizela errealitatea handitzen ari: une honetan munduko mendi lasterkari osoena dela esango nuke.
baina hala ere tranbia koloretsuak dira ametsak.
‎Zoko negarrez urtzen zen eta Preziosek larderialdi sarkorra pairatzen zuen kide hurbilenengandik gu ginen, alaina... Espresatzeko Eskubidea bermatua zitzaigun baina hala ere erranaren edukiarekiko kontuz ibiltzekoa ginen. Tragedia honen karietara berriz ikusten genuen gurasoek mailukatu zuhur bide sakon bat.
‎Baina existitzen ez den leku batetaz deskribapen luzeean luzatzea... badakit poeta finean bere buruaz baino beste ezertaz ez dela ari, baina hala eta guztiz ere gaia berez aspergarria suertatzen zait.
2020
‎Eta erlauntzak balira bezala jendez lepo. Hornitzaile eta bezeroekin hartu emanak izateko ez zen leku fisikorik behar jada, langileen presentzia fisikoa ez zen beharrezkoa ezta hauen jarduera kontrolatu eta emaitzak ebaluatzeko, baina hala ere konpainiek hirigunean euren egoitza zeukatenak behintzat oraindik nahiago zuten euren langile guztiak eraikin baten barruan pilatuta mantentzea. Langileen aldizkako espetxe horiek zenbat eta altuago izan, hobe, eta beti, gailurrean, koroa bat bezala, enpresaren logoa erakutsi behar zuten.
‎Gerritik gora ikusten zitzaizkion ile bakarrak betileak eta bekainak ziren. Gainerako azal guztia arrasean moztua zeraman, baina hala ere ez zitzaion larruazal gehiegirik ikusten gorputz ia osoa tatuajez estalita zeukalako. Draganen azalean sauna barruko minutu luze aspergarriak entretenitzeko nahi adina testu zegoen, baina Fidelek ezagutzen ez zituen hizkuntza eta alfabetotan idatzita.
‎Baina, hori ez da izan nire asmoa Theresa delako horren egongelan sartu nintzenean... badakit ez duela zentzu handirik aitzaki maitzaki ibiltzeak ametsetan ari naizenez, baina hala eta guztiz ere ezin diot eutsi gizon honen argurdio zoroari, nolabait gaizkile ez ezik, gizon odolgose hauen konplize ere bihurtzen gaituena nahitaez.
‎Orain arte bizitutakoari erreparatzen baldin badiot ez naiz gauza inolako ondoriorik ateratzeko. Galduta nago, mehatxatuta, nirea den hiri batean baina inola ere ez dagokidan garai urrun eta ilun batean, behin baino gehiagotan nire historia ikasketetan edo fakultateko eskoletan jorratu egin dudana, baina hala eta guztiz ere, Aro Berriaren zale eta aditua naizen aldetik, neurri handi batean guztiz arrotza zaidana. Bestalde, lokartu edo naizenetik ihesi nago ametsetan, horrek zer edo zer adierazi nahi du nahietaez.
‎Lehenbizian hiriaren goialdeko jauregiaz ari zela uste izen genuen. Okertu ginen, gorde egin nahi zuen bere izenpean, bai, baina hala eta guztiz ere ez zen gehien kezkatzen zuena. Gure amak inondik ere galdu nahi egin ez zuena Ollauritarren leinu ondratuaren partetik oinordeturiko ondra omen zen, duda izpirik gabe bere lehentasun ia bakarra.
‎Baina bere letra ez zuen inork ulertzen, Brace Dunlapek izan ezik. Bracek esaten zuenez, ez zuen letra hura oso ongi ulertzen, baina hala ere beti moldatzen zen adierazpena nolabait argi jartzeko. Bracek esaten zuenez, Mutua urrutiko lurralderen batetatik etorria zen, berak esaten zuenez; lehen aberatsa izana zen, baina iruzurgile batzuek lapurreta egin zioten, eta orain miseria gorrian zegoen, inolako bizibiderik gabe.
‎Haiek agindua nagusiarengandik zetorrela pentsatzen eta obeditu zuten, baina une hartan Bunster konorterik gabe zegoen, eta ez zen ezer agintzeko gauza. Hura zen Maukik itxaroten zuen egokitasuna, baina hala ere itxaron zuen. Gaitzaldiaren unerik larrienak igaro zirenean eta Bunster bere zentzu guztian, nahiz eta haur bat bezain ahul egonik suspertzen hasi zenean, Maukik bere kinkaileria guztiak, portzelana kirtena barne, bildu eta kutxa batean gorde zituen.
‎Keolak ez zuen zuhaitz guztiak behera botatzea lortu, baina hala eta guztiz ere, pozik zegoen. Inguruko gauzekin interesatzen eta bere burua gustora aurkitzen hasi zen irla hartan.
‎Esan beharra dut, ordea, kontrara ulertu nituela garrasi bitxi haiek: Elena Ivanovna une batez burutik nahastu zela iruditu zitzaidan, baina hala ere bere Ivan Matveitx maitearen galeraren ordainetan, mendeku gisa, krokodiloa zigorkatzeko eskatzen ari zela. Izatez, ordea, oso bestelako gauza bat ari zen adierazten.
‎Ez zen hasiberria Jurdan detektibe lanean, urtetako eskarmentua zeukan, eta soberan zekien sail beltzeko eleberri eta filmetan islatzen zen mundua fikzio hutsa zela, baina hala ere, detektibe agentzia bat sortzea erabaki zuenean, bere bizimodua oso bestelakoa izango zela irudikatu zuen. Hasiera hasieratik bazekien ez zela fedora eta gabardinaz jantzitako Philip Marlowe edo Sam Spade bat izango, ezta Orient Expresseko luxuzko bagoietan bidaiatuko zuen Hercules Poirot bat edo Ferrari Testa Rossa bat gidatuko zuen Sonny Croquette bat ere; baina, bere buruarekin zintzoa izanik, haien guztien zertxobait bereganatzeko ilusio ezkutua bazeukan" Muga Detektibe Agentzia" sortzeko erabakia hartu zuenean.
‎Egurrolaren enkargua onartu zuen unetik bazekien posibilitate hura existitzen zela, baina hala ere ezin zuen nolabaiteko porrotaren zapore mingotsa gainetik astindu. Nahiago izango zuen, Egurrolaren dirua xurgatzeko, konspirazio bat azaleratu izan balu ikerketak; estatu mailako kazetari eta poliziek antzeman ere ez zuten zerbait berak, Jurdan Muga ikertzaileak, argitara atera izan balu.
‎Berrogei urte inguruko gizonezko gay bat zen bezeroa, Muga Agentziako bezeroen %90a bezala. Burusoiltzen hasia zegoen eta zimurduratxoak nabaritzen zitzaizkion aurpegian, baina hala ere bere adineko hetero batek baino azal gazteagoa eta ile ilunagoa zeuzkan, gayen artean gertatzen den modura. Ez erretzeak, gaztetandik azala zaintzeko produktu garestiak erabiltzeak eta seme alabarik ez izateak, gayen zahartze prozesua atzeratzen zutela soberan baieztatua zeukan Jurdanek.
‎Eta ikusi behar zenuen Doña Rosak antxumea ikusi zuenean jarri zuen aurpegia! zure aurrean belaunikatzen zela esan zuen, Don Pablo, baina hala ere, kazerola gogor astintzen jarraituko zuela komunistak gobernutik irten arte. Politikari baino poeta hobeak zaretela esan zuen.
2021
‎Ongi gosalduta, oinez igo zen, behaketarako auto premiarik izan gabe. Eguraldi polita eta eguzkitsua iragarri zuten, baina hala ere langarra ari zuen. Arratsaldean hogeita hiru gradura igoko ziren tenperaturak.
‎Azken urte luze ta latz hauetan egunerokotasuna mota askotako bidegabekeriez josita egonda ere, goizean jaiki eta irratia piztu bezain laster eguneko atentatuaren berri jaso arren, bortizkeria behin paisaiaren osagarri ezatsegin baina hala eta guztiz ere pairagarri bihurtu eta gero, badago nik sekula ezin ahaztuko nuen erailketa bat: José Miguel Ullaga Rámirez de Ocarizena.
‎On Mañuel gureak neka neka eginda, arrunt unatuta, bukatzen zuen eguna. Ez zuen inongo frontoirako denborarik, baina hala eta guztiz ere, pozik zegoen, luzera bere onerakoa zela ongitxo baitzekien. Denboraldi txar hura pasatu behar, gero lasaiago ibiltzeko.
‎Eta nire hitz hauei nolabaiteko indarra emateko, hemen ditugu, udal areto honetako paretetan zintzilik, aurten aurkeztu dituzten hirurogeita hamabost koadro paregabeak. Epaileek esan didatenez, beraien artean badira oso margolan onak direnak, baina hala eta guztiz ere, badago bat punta puntakoa dena,, aurtengo gaia, hau da, gosea ezin hobeto islatzen duena. Horra hor, paretaren erdi erdian, hirurogeita hamabost zenbakiarekin eskegitako koadroa baita.
‎Horrez gainera herri ondoan zegoen zingiradi zabal baten gainetik zubi bat egitea deliberatu zuten, jende guztia hartaz baliatu eta itzuli handi bat egitera behartu ez zedin. Zubia egiteak diru asko eraman zien, baina hala eta guztiz ere merkatari hark burutu egin zuen bere asmoa, bere hurkoei mesede egiteko asmoak eraginik.
‎Armiarmak ez zuen beste erremediorik izan, ostatu onaren legeak agintzen duen bezala, etxea utzi behar izan zion dortokari hantxe indartu eta atseden har zezan. Nahi, ez zuen nahi noski, baina hala egiten ez bazuen herritar guztiek jakingo zuten, eta ez zuten onik esango.
‎Sekretua da hori erantzun zion elefanteak; baina hala nahi baduzu emango dizut horretarako behar den magiazko gaia.
2022
‎bazkariko, garbantzuak, haragi egosiarekin. Haurrek nahiago izango zuten beste edozer, baina hala zen eta ez bestela; Gabonetan bisigua, San Josetarako angulak, eta igandeetan garbantzuak. Eta kitto.
‎Eskolako ikasturteko lehendabiziko egunean izan ohi zuen neskak ezongia bizitzeko aukera errepikakorra, irudimen gutiko irakasleek urterik urte idazlan berbera eskatzen ziotelarik; hau da, etxekoen aurkezpena egiteko agintzen; alaba bakarra zenarena idazteak ziztada minbera eragiten zion aldi oro, iruzurkerian ari izango balitz bezala, etxe handi haren armarrien usurpatzaile maltzurra irudi. Argazki albumean ikusi, ikusten zuen alta, amaren besoetan nini burusoil hura, aitamen bi begirada amultsuek inguratzen zutela, baina hala eta guztiz, ez zuen lortzen arroztasun sentimendua bazterrera uzterik.
‎Bueno Julio, herenegun goizaldean egin zenutena kontatuko dizut, zuk ez didazu esan nahi eta neuk egin behar. Anuskarekin lo egin zenuela diozu, beno, laster jakingo dugu ziurtasunez, baina hala izan edo ez, zu eta zure laguna gutxi gorabehera goizeko 5: 00am aldera jaiki zineten. Gosaldu zenuten, eta biok, zu eta Sebastian, zuen bikoteen auzora joan zineten, Deustura, Arangoitira.
‎Eta hori ez duk horrela izan orain arte. Bestalde, geratzen den zatia eta bai aurreko bi asteak ere nolabait desberdina duk, opor usain handiagoa dik orain artekoak baino; bai, badakik askok honezkero muturra okertu duela hori irakurrita, baina hala sentitzen duk hik, nahiz eta, esan bezala, zaila izan azaltzeko.
‎Gurekin harro eta mesprezuz jokatzen du; zure anaia, ordea, lagunkoia da eta ez du ondasunak irabaztea bilatu, Beltzak bezala. Barkatu garbi hitz egitea, baina hala da.
‎Gaskoi erromanizatuak ziren hango biztanleak. Antso Gillermo zen Bordeleko kondea; baina hala eta guztiz ere, ez zuten iparraldera jo behar. Gaskoniako dukearen gortea Akize Daxen zegoen garai hartan.
‎Ez sinestekoa dirudi, baina hala da. Igandeko egunkariak zekarren berria:
‎Tamaina txikikoak, baina hala ere kalitate eta material onekoak. Arte handikoak nahi ditut, nahiz eta garestiak izan.
‎Azenarik, aldiz, zaldunekin ez zuen gauza handirik lortu. Ausartak ziren eta gogorrak, baina hala ere ez zuten denbora luzez zaldi trostan irauten eta ez zekiten zaldi gainean arkuak erabiltzen. Garrantzitsuena zen ez zituztela animaliak, tresneriak eta uhaleria ongi zaintzen.
‎Ordurako, Manexen eskarmentua ez zen nolanahikoa galbide eta galera haietan, baina hala eta guztiz ere, berriro ere egundoko muturrekoa hartu zuen; frustrazio galanta.
‎Makurtu egin zen Fettesen ondotik pasatzeko, hormako oholtzadura bizkarrarekin igurtziz, eta ate aldera jo zuen ziztu bizian, suge baten antzera. Baina haren estualdia ez zen oraindik erabat amaitu, zeren, ondotik pasatzerakoan, Fettesek besotik heldu eta hitz hauek bota zizkion, ahopean, baina hala ere izugarri garbi:
‎Arazo giltzarri bat dago azpian: azken hamarkadan errektoreak euskaldunak izan dira UPV/EHUn, baina hala izanagatik, ez dago bermatua aurrerantzean hala izango dela, bermatua ez dagoen bezala, hurrengo udal hauteskundeak egiten direnean, EAEko hiriburuetako alkateak berriz ere euskaldunak izango direla (are gutxiago Nafarroan eta Euskal Herri kontinentalean). Euskarak irabazten dituen plazak ez daude bermaturik, hots, etorkizuna bermatu gabe dugu euskaldunok, eskumen politiko juridikorik ezean.
‎Horren arabera egin taldeak; kontratatu irakasleak... hizkuntza aldetik hizkuntza banaketa itxurazkoa irudituko zitzaidakeen: errealista eta aldi berean Donostian kokaturik egonik, euskarari dagokion lekua egitea edo, baina hala gertatzen al da egun BCCn?, eta hurrengo hamarkadarako ba al dago alde horretatik aldatzeko asmorik?
2023
‎Zenbat eta jende gutxiagok jakin Marbellan zeudela, harik eta seguruago egongo ziren. Etxea handia zen, hesi altuz inguratutako lurzoru zabal zeukan paseatzeko eta ez zeramaten egun askorik han gordeta, baina hala ere zereginik gabeko bizimodu burges hura kotoizko kartzela bat izan zitekeela nabaritzen hasiak ziren.
‎Zein urrun dagoen orduko Lara hori egungoarengandik. Ez naiz gehiegi Lara hartan errekonozitzen, baina hala izan behar dela zinez sinesten dut: bizitzak aldatu behar gaitu, goitik behera aldatu ere, bestela erdipurdiko bizitza bizitze bat bailitzateke.
‎Seguru sentitu nintzen hasierako bizpahiru egunetan. Herritik urrun geunden eta, teorian, inork ez gintuen ezagutzen Marbellan, baina hala ere ez zen komenigarria Adele eta biok etxetik irtetea eta kaletik ibiltzea, hobe genuen etxean gordeta egotea denboraldi batez. Hogeita hamar urte haietan ia batere aldatu ez ziren igerileku eta lorategiaz gozatuz, seguru sentitzen nintzen, lasai; eta segurtasun sentimendu horrengatik soilik ere, pena merezi zuen berriz, hogeita hamar urteren ondoren, aita eta amarekin sabaia partekatu beharrak.
‎Baina ongi pentsatuta, meritu handirik ez zuen izan haren arrakastak. Egia da ordurako bazeudela Errepublika garaian baino zine ekoizle gehiago Espainian, eta telebista ere garai berean hasi zela emititzen, baina hala ere, aititaren pelikulek egun" gatibu" deitzen den ikuslegoa zeukaten. Jendeak, jende guztiak, aisialdian ez zeukan ia beste zereginik zinera joatea baino.
‎Hasiera batean gurasoen aurrean nire burua ulertarazten ez nuela jakin pentsatu nuen: urte batzuk gehiago baneuzkan eta banekien pelikuletako Lucía ez zela nire adineko neskatila bat, urte gehiago izan behar zituela, baina hala ere ezagutu nahi nuen. Halaxe jakinarazi nien gurasoei (berriz).
‎Luterok, gaztetxo zelarik, ikasi zuen gizakiak Jainkoaren faborea eskura zezakeela merituzko ekintzen bidez. Komentuan sartu zenean, bere penitentzia eta merituen bidez lortu nahi zuen salbamena, baina hainbat barau eta sakrifizio egin arren, bekatuaren mendean sentitzen zen eta etsipenak hartu zuen. Saiatu zen barauak, otoitzak, sakrifizioak eta penitentziak egiten eta kastitatea, obedientzia eta txirotasuna praktikatuz merituak pilatzen, baina hala ere ez zuen lortzen bere tristura gainditzea; zenbat eta gehiago saiatu sakrifizioz kontzientzia lasaitzen, orduan eta urduriago eta estuago aurkitzen zen; penitentzia asko eginagatik, etengabe aitortzen jardunagatik, ez zuen ziurtasunik lortzen. Luterok ahaleginen bidez lortu nahi zuen salbamena, baina ezinezkoa iruditzen zitzaion gizakiaren lizunkeria erabat baztertzea.
‎Luterok 1518ko urtarrilaren 18ko gutunean Espalatinori esaten zion nahiago zuela Eskriturak Agustinen ikuspegitik interpretatzea, Jeronimoren ikuspegitik baino; Erasmok nahiago zuela Jeronimo Agustin baino, baina hala ere, ez ziola Erasmori publikoki erasotzen. Erasmok 1526ko apirilaren 11n Basilean idatzitako gutunean Luterori esaten zion beste inori baino gogorrago eraso ziola berari, ateoa, epikurotarra eta eszeptikoa zela esanez.
‎Wartburgon egon zenetik zelibatuko botoa alferrikakoa iruditzen zitzaion Luterori, baina hala ere Klaustro Beltzean (agustindarren komentuan) bizi izan zen, ia fraide denak irten eta gero. Luterok bere aitari bisita egin zion 1525eko apirilean eta hark esan zion ezkondua ikusi nahi zuela.
‎Kontua da ahuakatea haztea erabaki zuela. Kontua da badakiela ia seguru hil egingo zaiola ahuakatea, baina hala ere saiatu nahi duela. Esperientzia hori bizi, esperientzia traumatikoa edo pozgarria izango den ez dakien arren.
‎Eta kontua da disfrutatu zuela. Eta kontua da bazekiela ahuakatea udan landatzea ez zela ideia ona, baina hala nahi izan zuela berak. Eta sargori zegoela.
‎Gauguin teorikoa, arrazionala, flematikoa eta zinikoa zen; Vincent emozionala, fanatikoa, hitz etorri gutxikoa, erromantikoa eta espontaneoa zen. Gauguin Vincent baino zerebralagoa zen; bazekien Vincentek izaera berezia zuela, baina hala ere onartu egin zuen Arlesera joateko proposamena, diruz gaizki zebilelako eta Theok bere koadroak saltzen zituelako Parisen. Gauguin-en etorrerak hasieran eragin positiboa izan zuen Vincentengan; lan asko egiten zuten elkarrekin.
‎Paul Eugène Milliet izeneko zuaboen tenienteordea ezagutu zuen, Vincenten marrazkigintza eskolara joaten zelako; zuaboek ibilaldietan laguntzen zioten eta, tarteka, modelo gisa paratzen ziren; Milliet ekin harreman ona izan zuen Vincentek; 1888ko ekainaren 21ean (501) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion gustatuko zitzaiokeela Claude Monet-en erakusketa ikustea, baina garai horretan naturan gauza pila ikusten ari zela, uzta biltze garaia zelako, eta beste ezertarako denborarik ez zuela. Bernard-en eskutitz bat jaso zuela, esanez oso bakarrik sentitzen zela, baina hala ere lanean ari zela; aste gogorra izan zuela, artasoroetan lanean jardun zelako, eguzki betean; artasoroen estudioak, paisaiak eta ereilearen zirriborroa egin zituela. Azkenean modelo bat bazuela:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia