2000
|
|
Haize bolada batek alkandora aurpegiraino harrotu zion, begiak estali zizkion eta haizearen zirimola bultzaka sentitu zuen, nolabait Txema itsaso bortitz hartara jaurti nahian. Alkandora aurpegitik kentzea lortu zuen,
|
baina
haizeak ez zuen etsi nahi eta basapiztia bailitzan estaltzen zion behin eta berriz aurpegia. Kauendios, bota zuen, eta supituan konturatu zen oinen ehuneko ehuna lurrean jartzea zela onena, haize harekin ez zegoela funanbulu jokotan ibiltzerik.
|
|
Eta, hala, bazirudien ezen libertatea haize bat zela,
|
baina
haize bakoitzak bere kaiola zuela —haragi bakoitzak berea zuen bezala—, eta kaiola hartan itzalek inguratua nengoela.
|
|
Eta, zure hitz haiek gogoan nituela, galdetu nion neure buruari zergatik egin behar nuen nik deus berezirik guztia alferrikakoa zenean, gero gerokoak. Eta kapitainaren irakaspenak nituen, finean, haizea bezalakoa izaiterat bulkatzen nindutenak,
|
baina
haizeak ez zuen araurik, eta nik, ordu arte izan nituèn arauen gainetik ibili nahi nuen engoitik, gero gerokoak...
|
2002
|
|
–Lore hauen artean bada beste bat,
|
baina
haize gaizto batek eraman zizkion petaloak, eta horratx...
|
2003
|
|
Rakel ertz hartan etzan zen. Eguzkiak gogor jotzen zuen
|
baina
haize leun baten atzamarrek gitarra bezala ferekatzen zuten azala. Goxo.
|
2004
|
|
Horrela galdu dira hamaika karta herri dontsu honetan, batez ere haizea Livornotik datorrenean. Urrun dago Livorno,
|
baina
haizea handik datorrenean, gauza onik ez. Mendebala ez da parte oneko haizea.
|
2008
|
|
–Haize handia egoten da itsasarte horretan? esan zidan hurrena,, olaturik ia ez da egoten
|
baina
haizea ikaragarria da. Horregatik, komeni da itsasartea zuzen ez zeharkatzea, txalupak kostatik hurre joan behar duelako beti, babesean.
|
2009
|
|
Sendategia hiri inguruko mendixka batean zegoen: ez gailurrean, halere, baizik eta lurraren babesgune batean, gaixoak aire zabalean egon zitezen, bai,
|
baina
haize mota guztietatik gordeta; tratamenduaren ikuspegia guztiz aldatu zenez, garai batean, aire bero aireberritu gabeko batean sartzen zuten gaixoa; gero, aldiz, germen patogenorik gabeko aire garbi aseptikoan?, halaxe eraiki zituzten sendategi haiek, gelek aire zabalera jotzen zutela; gelekin batera galeriak zeuden, eguzkitik eta euritik babestuta: toki argiak ziren, haatik, beren chaise longue haiekin, gaixoak bertan eseri edo etzan zitezen, bazeukaten billar mahai bat eta beste zenbait entretenigarri ere, galeriak baitziren, azken batean, gaixoen aisialdietako bilgune; inguruneak ere, jakina, aire zabalera jotzen zuen, gaixoek halako espazio bat ere behar baitzuten, beren paseotxoak egiteko eta apetitua pizteko, berogarriak jantzita betiere, hotzak harrapa ez zitzan?, baina sekula nekatu gabe.
|
|
Sendategia hiri inguruko mendixka batean zegoen: ez gailurrean, halere, baizik eta lurraren babesgune batean, gaixoak aire zabalean egon zitezen, bai,
|
baina
haize mota guztietatik gordeta; tratamenduaren ikuspegia guztiz aldatu zenez –garai batean, aire bero aireberritu gabeko batean sartzen zuten gaixoa; gero, aldiz, germen patogenorik gabeko aire garbi aseptikoan–, halaxe eraiki zituzten sendategi haiek, gelek aire zabalera jotzen zutela; gelekin batera galeriak zeuden, eguzkitik eta euritik babestuta: toki argiak ziren, haatik, beren chaise longue haiekin, gaixoak bertan eseri edo etzan zitezen, bazeukaten billar mahai bat eta beste zenbait entretenigarri ere, galeriak baitziren, azken batean, gaixoen aisialdietako bilgune; inguruneak ere, jakina, aire zabalera jotzen zuen, gaixoek halako espazio bat ere behar baitzuten, beren paseotxoak egiteko eta apetitua pizteko –berogarriak jantzita betiere, hotzak harrapa ez zitzan–, baina sekula nekatu gabe.
|
2012
|
|
Julianen txakurra zaunka entzuten zuen, haize zurrunbiloen artean. Txiskeroaz baliatzeko ahalegina egin zuen,
|
baina
haizeak erabat galarazten zion, sugarra behin eta berriz amatatuz.
|
|
Ez genuen espero, ordea, horren luze joko zigunik, eta itsasgoraz baliatuta ibaian gora egitekoak ginen;
|
baina
haizeak etengabe jotzen zuen, eta laugarren edo bosgarren eguna egin genuenean oso gogor jo zuen. Hala ere, itsasartea kai bat bezain ona zen, eta, ainguratzea ongi egina genuenez gero eta sokak eta euskarriak sendoak zirenez gero, gure itsasgizonek ez zuten batere kezkarik, ezta beldurrik ere, eta denbora, itsasoko ohiturak agintzen zuen bezala, atseden hartzen eta algaraka ematen zuten.
|
|
Denbora luzea eman nuen egun horretan gauza horiekin kezkatuta, baina azkenean, ontzia ia lehorra zegoela ikusita, hondar gainean oinez ahal izan nuen gehiena hurbildu nintzen, eta gero igeri eginez ontziraino iritsi nintzen. Egun horretan ere euria egin zuen etengabe,
|
baina
haizerik ez zebilen batere.
|
|
Gure marineletako hamabi hilda zeuden neke gehiegi eta janari txarrarengatik; gainerakoak, zeharo ahulduta. Azaroaren bostean, udaren hasiera alde haietan?, eguraldia oso lainotsua zelarik, harkaitz bat begiztatu zuten marinelek, ontzitik kable erdiko tartera;
|
baina
haizea hain indartsua zenez, zuzen zuzenean bertara eraman gintuen, eta berehalaxe zartatu ontzia. Marineletako seik, neu izanik haietako bat, txalupa bota uretara, eta ontzitik eta harkaitzetik urruntzea lortu genuen.
|
|
Ez nekien zer egin, ez bainintzen ausartzen aurrez lehorreratutako leku berera itzultzen; iparralderago nengoen, eta arraunean egitera behartua, zeren eta, oso arina
|
baina
haizea neure kontra bainuen ipar mendebalderantz jotzen. Lehorreratzeko leku seguruaren bila nenbilela, belaontzi bat ikusi nuen ipar ipar ekialdera, gero eta garbiago ageri zena; zalantzan nengoen haren zain egon ala ez; baina, azkenean, yahoo arrazari nion gorrotoa gailendu zen eta, kanoari bira emanez, belaz eta arraunez baliatuz hegoaldera egin nuen, eta goizean irten nintzeneko kalatxo berera sartu, barbaro haien artean geratzea nahiago bainuen yahoo europarren artean bizitzea baino.
|
2014
|
|
Ileetatik tiraka ari zaizu, zeure beso eta hanketan sentitzen duzu zurrunbiloaren indar zentripetua, gerria ere mugitzen hasi zaizula nabaritu duzu. Gogor eutsi diezu ohearen ertzei, zure gorputzaren dantza gera dadin,
|
baina
haizearen hatsa gero eta sakonagoa da, gero eta bortitzago tiratzen dizu kanporantz, zu eroan nahian. Leihotik haratago.
|
|
Euria atertu zuen,
|
baina
haize erauntsia gogortu. Oihuak, eguratsaren korronteek eramanda, gero eta argiago bereizten ziren.
|
|
Giroa, ordea, arras goibel zegoen ordurako, bazter haietan ilunabarra luzea izan arren. Lurrun mataza eskergek zeru ganga behera zekartela irudi zuen,
|
baina
haizerik ez zebilen batere, eta ezerk ere ez zeramatzan handik. Alabaina, nahiz mugimendurik ñimiñoena ere ez egin zerumuga batetik besterantz, ez zen horrela gertatzen zenitetik nadirrera, eta gero eta hurbilago zeuden lurretik.
|
|
Eguraldi ederra zegoen,
|
baina
haize hotza zebilen gauean, eta eguzkiak nekez lortzen zuen giroa berotzea. Izan ere, irailaren atarian zeuden, eta latitude altuko eskualde hartan nabarmena da eguzkiak egunez egiten duen arkua gero eta hurbilago igarotzen dela zeru ertzetik.
|
2015
|
|
Orain, aspaldiko partez herrira itzuli eta paseatzen ibili naizen honetan, lehengo tokiak itxuraldatuta ikustean, denborak betiko itzali dituen ahotsak eta berrikuntzaren oldeak ezabatu dituen txokoak berpiztu zaizkit, han eta hemen ikusitako detaileek oroimenaren itsas hondarretik azalera erakarri balituzte bezala. Orain aparkaleku bihurtuta daukaten plazatik igarotzean ez ditut lehengo platano zaharrak aurkitu, ezta zuhaitzen artean zeuden egurrezko banku zahar haiek ere,
|
baina
haizearen epela azalean sentitzean banku haietan ilunabarrean egiten genituen orduak etorri zaizkit gogora, afalondoan lagunekin igarotzen nituen orduak.
|
|
Egunak emango dituzte konponketa lanetan. Oskarbi dago zerua, eta ekaitzen arrastorik ez ekialdetik,
|
baina
haize hotzak, ohi duenez, soin gaineko larruzko saialak janztera behartu ditu marinelak. Islandiatik joan arte ia ez dituzte erantziko.
|
2016
|
|
Berriz atzera egin du, eta biltegiaren eta mekanizatu sailaren artean dagoen ate txiki batetik kanpora atera da. Bi aldeetara begiratu du,
|
baina
haize izpirik ere ez dabil, dena geldirik dago, dena isilik. Lantegiaren alde horretatik hurrengo pabiloietara tarte zabala dago orain, moilan kargatutako kamioi handiak pasatzeko modukoa, baina zaintzaile zaharraren garaian bidezidor estu bat zegoen, alde batera fabrika zaharra zuena eta bestera harrizko pareta zahar bat, gainean hiru ilara txarrantxa zituen hesi horma bat.
|
|
|
baina
haizearen indarrak abiadura baldintzatzen du.
|
2017
|
|
Ilargiaren argiaren jainkosa, berari izena eman ziona. Izarrez beterik zegoen zerua,
|
baina
haize zakarra zebilen. Itsaso zakarra egongo zela pentsatu zuen orduan.
|
|
Kasik beti bazegoen bat, izan behar ez zukeen lekuan. Eta mêlée eta berriz mêlée bai eta kastigu ostikoak gertatu ziren,
|
baina
haize basa zela medio, baloia bi haga luzeen kanpotik pasa zen aldiro...
|
|
Baietz, euria ari zuela, eta baietz, ziurrenik ez zela arratsaldez irtengo, edo agian ez zela irtengo, ez zekiela, baina dutxa hartuko zuela. Ez zuen euria indarrez ari,
|
baina
haize bolada gogorrek hala pentsarazten zuten euri tantak leihoaren aurka bideratzen zituzten bakoitzean.
|
|
–Kazetariok usaimen berezia dugu –Peraltak gora bota zuen kea,
|
baina
haizeak Asiainen aurpegira eraman zuen– Morroiak erran dit primerako materiala aurkituko nuela hor goian. Eta hala izan da.
|
2018
|
|
–Gai zentrala aipatu da, ezta? , ahopetu diot doi doi entzuteko moduan,
|
baina
haize polarraren zorroztasun ebakorrean.
|
|
Maitek ingurura begiratu du. Atsoa ikusi duenean, agurtu eta hark zerbait galdetu dio, atzamarrarekin Izaro seinalatuz,
|
baina
haize boladek zafla kolpatzen dute eta ez diote uzten ondo entzuten.
|
|
Baina hutsik, materia likidorik gabe. Esofagotik ari da botaka,
|
baina
haizea ez beste deus. Ez gonbitorik, ez hitzik, ez ezer.
|
2019
|
|
Ez zuen erantzunik jaso,
|
baina
haizeak, erretxin, beste behin ere zigortu zuen, eta gero motelduz joan zen, azkenik desagertu zen arte. Sukalde paretik igarotzerakoan, bat bateko isiltasunaren erdian, txorrotatik erortzen ari zen uraren soinua entzun zuen, edo agian beste amaren azazkal luzeak izango ziren, mahaiaren gainean ezinegonez danborra jotzen.
|
|
Zati batean, adi geratu ziren biak. Hiriko hots motelduen arteko haize xuxurla baketsua baino ez zuten entzuten jira guztian,
|
baina
haize ezti hark bolbora usaina zerabilen oraindik ezki biluzien artean. Hurrengo minutuak mantso igaro ziren.
|
2020
|
|
Guadiana ibaia bezala (des) agertzen dira portugesen urratsak Bidasoko ibai bazter hauetan. " Portugesen xenda" desegintxe da honezkero, euria lagun belarrak berdatu du,
|
baina
haizeak oraindik ere tarteka ekartzen ditu belarrira zirrizt zarrazt, zirrizt zarrazt, oinak erdi arrastaka, gau beltzeko portugesen pauso amaiezinak, eta nork bere kopetako izerdia oinpean tinkatuz egindako xendaren sinfonia; horixe baita haizearen intziria, deus izatekotan: oinaze galdu guzien fonoteka.
|
2021
|
|
Urrunean, haizearen korronteen menpe dabilen belaontziari so gelditu da une batez Sara. Pentsatu du lema bat duela ontziak eta uretan dabilela,
|
baina
haizea dela, zinez, belaontzia mugitzen duena. Espero ezin den, eskatu ezin den, kontrolatu bideratu eskuratu ezin den haizeak mugitzen duela belaontzia.
|
2022
|
|
Lehen aldiz esaten ari balitz bezala esaten du beti, eta amak lehen aldiz entzuten ari balitz bezala egiten dio baietz buruarekin. Nik ez dut ezer esaten,
|
baina
haize hotza isil isilik berokiaren zirrikituetatik sartzen zaidanean ezin dut aurten negua udazkenean iritsi dela beste ezer pentsatu.
|
2023
|
|
|
baina
haizeak badakar
|