|
U eta bion artekoaren bukaera, dena dela, ez zuen traizio parpailatsu batek katalizatu, ziurrenik behin betiko liskar barkaezin bilaka daitezkeen ekintza hutsal sobera handizkatuen arriskua gainditua genuen jadanik gure artekoa hain aurreratua zegoen une hartan, baina noizbait memelokeriaren batek (memelokeria jakin batek, egia esan) muturtuko ninduen eta hausnarraraziko zidan kontu guztiaren norabideaz eta supituan jabetuko nintzen azken bi urteetan U rekin izandako elkarrizketa oro epaiketa bat izana zela, epaiketa bat non neu nintzen beti auzipetua eta alegaziorako aukerarik gabe kondenatua, ez nielako nire gaitzei buru egin nahi U k ausarki egina zuen gisan psikologo baten larruzko aulkian ordu bakoitza 80 eurotan, berarentzat prozedura arrakastatsua izan zenez ezin zuelako sufritu maite zituen eta aldi berean histerikoak depresiboak neurotikoak ere baziren bere inguruko pertsonek bere bide terapeutiko berbera ez jarraitzea, asmo onez, noski, asmo onez beti, besterik ez genuen behar, egiatan uler dezaket niri ere gertatzen zaidalako zerbaitetan suharki sinesten dudanean ezin jasatea besteek ere horretan ez sinestea nire suhartasun maila berarekin, kasu, historikoki nire pisukide izan diren guztiak derrigortu ditut Pulp Fiction ikustera, baina azkenean onartu behar izan dut Travoltaren lepoa heroina hartu berritan ez dela ororentzat munduan egon daitekeen eszenarik erotikoena, onartu edo besterik gabe tragatu berrogei urte ingururekin urdailean eztanda egingo didan ultzera elikatzeko; kontua da, memelokeria zela-eta muturtu eta elkarrizketa epaiketen kontuaz jabetu ostean disimuluan hasi nintzela U ri iskin egiten, gero eta gutxiagotan deitzen eta klasiko horiek, ez zen zailegia izan, bestalde, lehenagotik ere gure harremana topaketa trinko baina oso aldizkakoen gainean egituratuta baitzegoen; halere garbi zegoen iritsiko zela gauzak garbi uzteko eta gurea ofizialki mozteko tenorea, soilik bikote erlazioen kasuan pentsatzen dugu hauste ofizialetan,, zerbait esan behar dizut? elkarrizketa arketipikoetan, badirudi gehienetan eskolako edo erasmuseko edo unibertsitateko laguntasun iraungipen datadunak eternalki makaldu daitezen baimentzen dugula soka egundo guztiz eten gabe28,
|
baina
gurean ezinezkoa zen hala gertatzea, U k ezin zidan utzi beste behin ihesbide erosoena hartzen; izan ere, serioegi hartzen zuen bere burua, ongizatea eta osasuna, ia hamar urteko hartu eman afektibo baten porrota besterik gabe alfonbra azpian ezkutatzeko edo, bestela, urdaileko ultzerari jaten emateko.
|
|
AEKk hogeita bat Korrika antolatu ditu, eta esperientzia luzea du, horrenbestez; gainera, egun, teknologiak asko laguntzen du. Bi ekiporekin egiten ditugu Gares eta Gasteiz arteko 2.560 kilometroak,
|
baina
guretzat ezinezkoa izango litzateke txoko eta errepide guztiak ezagutzea, beraz ezinbestekoa da aurretik ibilbidea zehaztuta izatea. Gainera, eskualdeetako arduradunen lana ere inportantea da, batik bat errepide txikietan.
|