2003
|
|
Gasolina hartu eta beste auto baten bolantean, beste emakume baten ondoan eseri ninduan behin, eta autoa martxan jarriko nian baldin eta emakumeak lotsakor, barkamena eskatuz bezala, deskuidatu egin nintzela esan izan ez balit. Ez zuan gertatu
|
baina
gerta zitekean. Horixe duk nobelaren egitekoa, existentzia batek dituen aukerak arakatzea.
|
|
" eskuekin trebea da, ahoarekin ez hainbeste, barruan sutsu baina laburregi", esate baterako, edo, nik al dakit," beti dago prest, ganoraz hasten da baina atseden luzeak behar izaten ditu", eta ondoren zoko gorderen batean ezkutatuko duela. Inoiz edo behin, bizitzan behin edo birritan gertatuko da
|
baina
gertatu izan ohi da ez altxatzea ere. Batek gogoa senti dezake, saio etsigarriak egin ditzake, izerditan blai jartzeraino, baina ez da miraririk gertatzen, ez da mugitzen.
|
2004
|
|
Bestela esan: Iparraldeko euskaldun gehienentzat frantsesaren ezarpenik ez da gertatu, gertatu den ordezkapena naturala izan delako,
|
baina
gertatuaren ideia horrek ez dauka deusik egiatik zientzia soziolinguistikoaren argitan. Horrexegatik, gutxienekoa, eztabaida honetan, bortxaren erabilera da.
|
|
irudikatzen bainuen haur hura umezurztegian, erizain edo hezitzaileren batek tratu txarra ematen: bai, banekien ez zuela halakorik zertan gertatu,
|
baina
gertatu ere gertatzen ziren halakoak noizean behin, egunkarietako eta teleberrietako albisteen arabera. Eta, gauzak hala baziren, nola permiti nezakeen nik halakorik?
|
2006
|
|
Azken batean, zure gutunak jasotzea bera halako estortsio bat zen niretzat, nahi ez nuen izorramendua, bilatu ez nuena, merezi ez nuena; haiek jaso aurreko garaira itzuli nahiko nukeen, eta zuk sekula idatzi ez izana iguriki. Dagoeneko gertatua aldatzea ez zegoen nire esku, bistan da,
|
baina
gertatu haiei ez jaramonik egitea izan zitekeen nire ondoeza azaltzeko modu bat: nik ez nuen zertan ezetz erantzun, zertan irakasle batekin gaitzitu, ordura arte maisu hura estimutan izan banuen.
|
2008
|
|
Autotik atera ginelarik ere, pitin bat aztoraturik jarraitzen genuen. Ez zen, noski, emakume batek bere senarrarekin nahasten ninduen lehen aldia,
|
baina
gertatzen zitzaidan aldi oro ezinezkoa iruditzen zitzaidan, munduan bakarrak, ordezkaezinak garela uste dugulako.
|
2009
|
|
–Ez da erraza [hitz egitea] honelako sarraskia egin ondoren, eta benetan iruditzen zait hau izan daitekeela [sarraski handiena]. ETAk hainbeste sarraski egin ditu, ez dakigu zenbatekoa izango den, baina hauteskunde bezperan, beldurra bagenuen, esan dugu,
|
baina
gertatu egin da. Eta badirudi bide bakarra duela ETAk, odola langileen aurrean esertzea.
|
2010
|
|
Ezker abertzalean pazientzia galtzen hasiak ziren. . Harrigarria zen,
|
baina
gertatu zen ezker abertzaleak su etenik gabeko garaian politikan aritzeko aukera handiagoa eduki zuela, su etenarekin baino?, dio Otegik. –Gure aurkako jazarpena handitu egin zen su etenaren garaian.
|
|
Egiguren: . Uste nuen su etena lortzen zenean eta informatzen zenean egoera nola zegoen, jendea lasaitu egingo zela eta mundu guztiak lagundu egingo zuela,
|
baina
gertatu zen kontrakoa. PP erabat kontra jarri zen, biktimak ere bai, epaileak Arnaldoren kontra hasi ziren?
|
|
–Ez da izango galderak egiteko garairik egokiena,
|
baina
gertatutakoaz hitz egin dezakegu nahi duzun guztia, Aingeru. Eta zerbait esan edo jakin nahi baduzu, hitz egitea izango dugu onena.
|
|
Ni ez naiz polizia, eta ez dut gauza horietaz ideiarik ere,
|
baina
gertatutakoa gertatu ondoren, hain azkar beste gizon bat azaltzen bada gure amaren ondoan, auskalo zertaraino hel daitezkeen zerbaiten usainean dabiltzan horien hari muturrak. Kontuz ibili genuke guztiok ere, denboraldi batean behintzat.
|
|
Ama eta laguntxoez inguratuta zegoen. Beti ere bai,
|
baina
gertatutakoaren ondotik askoz gehiago maite zutela denek sentitzen zuen. Herri osoak maite zuela, dendariek, postariak, taxilariek, udaltzainek, okinak?
|
2012
|
|
Emazte ohiarekin ero moduan portatu arren, Ignazio gogoko nuen, eta bera ere maite ninduela esatera heldu zen! Nahi gabe suertatu zen dena, bila aritu gabe,
|
baina
gertatu zen edonola ere.
|
|
Banekien arriskatzen ari nintzela, detaile horrek nire lagun izozkizalea sala zezakeela, bere bizitza bikoitzaren gaineko susmoa zabalduz. Ez nuen uste bere emazte Estibalitzek nire liburuak irakurtzen zituenik, nik bera bezala, ez ninduen oso gustuko?,
|
baina
gerta zitekeen, edo leitu zuen ezagun bat kontuarekin joan zitekeen beragana. Baina nik, horrezkero, ezin nuen izozki denda gertaeratik isolatu, eta are gutxiago nire fikziotik.
|
|
Ezin, noski, eginahalak eginda ere, hura dena ez zelako inoiz gertatu. Inoiz ez ninduten ospitalean ingresatu erditzeko,
|
baina
gertatu balitz bezalaxe gogoratzen dut; hainbeste aldiz amestu dut, hainbeste aldiz egin dut bultza ametsetan. Beharbada nire ahizpa Gurutzetan emagina izateak lagundu dit une hori xehetasun guztiekin imajinatzen, kontatzen entzun izan diodan guztiagatik; beharbada baserrian jaio izanak lagundu dit:
|
|
–Ederki, Xury, esan nion?, ez naiz joango,
|
baina
gerta daiteke egun argiz gizonen bat azaltzea, eta guretzat lehoi horiek bezain kaltegarriak izango dira.
|
2013
|
|
Gerta liteke, baina, izar arteko distira pairaezina denean adibidez, diren eta ez diren guztiak kontatzen jardutea, eta ez lorik hartzea. Gutxitan,
|
baina
gerta liteke. Horrelakoetan, erraz ulertuko den moduan, gauak, luzeak ez ezik, zaurgarriak ere gertatzen zaizkio Versusi, benetan urrikalgarriak.
|
|
–Ez da ordurik onena,
|
baina
gerta liteke gu hemen eserita aulkiak berotzen ari garen bitartean Catherine Millet akrobazia erotikoak praktikatzen aritzea gizon batekin, birekin edo hogeirekin. Berak hiru eta lau orduko saioak egiten zituen eta egingo ditu; guk bi ordu bakarrik ditugu, ezin zarete kexatu, berea askoz ere nekagarriagoa iruditzen zait, eta bukatzean etxera joan eta zertzeladaren batzuk zirriborratuko ditu bere koadernoan, kontaduria eramaten duenaren ardurarekin.
|
|
–Gerta zitekeen
|
baina
gertatu ez zen pasadizo bati buruz idatzi dut, esan, eta utzi zuen orrialdea mahaiaren gainean.
|
|
–Bai,
|
baina
gertatzen da, ene maitea, oso argiak direla guzti guztiak.
|
2014
|
|
Barre txikia janzten du ikusten nauenean, eta itzultzen diot, baina oraindik oztopoz beteriko pasillo oso bat gelditzen zaio nigana iristeko, saihestu beharreko aulki garai multzo enbarazugarriak, hormaren kontra nagiki eta erdi trabeska bermatutako egunkari irakurleak, tabako makinak eta metalezko upel biribil biribilak; eta, hortaz, atzera sartzen naiz mahaikideen solasera. Pare bat minutuko tartea da soilik baina halere ederrena, guztia gertatzear
|
baina
gertatzeke dagoenean, uneak oraindik zabalik dituenean parez pare existitzen diren ateetatik oparoenak: promesarenak, itxaropenarenak, gertagarritasun mugagabearenak; hain zuzen, posible denean oro gauzatzea, edozer jazotzea, baita ezin iritsizkoa den perfekzioa ere.
|
|
Gertaera garrantzi gabea. Hori irudi lezake, gertaera garrantzi gabea,
|
baina
gertatu zen unetik beretik jakin nuen ez zela horrela. Eta, hala ere, ezin izan nuen, edo ez nuen nahi izan, saihestu.
|
2015
|
|
Sekula ez zaigu horrelakorik berriro gertatu,
|
baina
gertatu izan balitzaigu, gauza bera egingo nukeen. Ezer ez.
|
|
Bada, hori guztia izanik, egun batetik bestera Espainiako Inkisizioak atxilotu egin zuen heretiko izatearen akusaziopean. Imajinaezina,
|
baina
gertatu zen. Mugarri bat Espainiaren historian, nire uste apalean, ondorio luzeak ekarriko dituena.
|
|
Imajina ditzagun boliviano batzuk Euskal Herrira etorri direnak, bizimodu hobe baten bila; imajina dezagun haur txiki bat dutela eskolara bidaltzen dutena gurasoak lanean lehertzen diren bitartean soldata kaxkar baten truke; imajina haur horrek, gurasoek ez bezala, euskaraz ikasi duela (ez da gehiegi imajinatzea), eta noizbait, ez dakigu nondik ez zergatik, nire liburu hau irakurtzen duela (hori bai izan litekeela gehiegi imajinatzea). Beharbada ez dio ezer esango, txarrenean seko aspertuko du;
|
baina
gerta liteke (zergatik ez, imajinatzen ari gara), serendipity horietako bati esker, haur boliviar euskaldun horrek bere aitona gogoratzea, Boliviako bazter urrun, pobre eta ahaztu batean gabon gauean edo eguberri egunean edo beste edozein egunetan kantu zahar bat kantatu ziona, ahots apur bat desafinatuarekin beharbada, gaztelaniaz agian, edo ketxuaz, edo aimaren hizkuntzaz.
|
|
sekulako ekitaldi politiko batean, Parisen agertuko ziren denak lehen aldiz jende aurrean. Ezinezkoa izan zen,
|
baina
gertatu izan balitz, lurrikara politiko izugarria piztuko zukeen. Jose Ramon izan zen egitasmo hartako ingeniaria.
|
|
Iruñako fraide batzuek kartzelako presoei bisita egiteko ohitura zuten hamabostean behin. Badirudi garai batean mojak izaten zirela bisitariak,
|
baina
gertatu omen zen behin halako iskanbila bat preso batekin: ero moduan hasi omen zitzaien zikinkeriak eta gauza nasaiak garrasika, eta mojatxoen oharkabeaz baliatuz oratze desonestuak egiten eskuekin; hori dela-eta, harrezkeroztik fraideak etortzen zitzaizkien hilean bi aldiz bisitatzera.
|
|
Nire anaia Miklos Veszprém eko unibertsitatean zen garai hartan, Hungariaren beste muturrean,
|
baina
gertatutakoaren berri jakin zuenean, etxera telefonatu eta zera esan zidan: –Putakumea halakoa!
|
2016
|
|
Ohearen oinaldea gu geunden tokitik metro bat eta erdi eskasera zegoen. Artean ere neskaren eskuei helduta jarraitzen nuen, eta nola gertatu zen, ezin dut inolako esplikaziorik eman, baina ez nion galdetu ere egin, ez nuen herrestan eraman, ez eta oheaz pentsatu ere,
|
baina
gertatu, gertatu zen: biok ohe gainean eseri ginen.
|
|
Lemoizkoa geratzeko ere balio izan zuen. Txernobilgo eta Fukushimako istripuak gertatu ziren gero, ez genuen esan halako zerbait gerta zitekeenik,
|
baina
gertatu ziren. Uste dut denborak arrazoia eman digula.
|
|
Erreala zen, baina fikziozkoa. Ametsezkoa,
|
baina
gertatzen ari zen.
|
2017
|
|
Ni neu ere aste honetan gertatu dena kontatzera natorkizu
|
baina
gertatutakoaren muina, planeten geruza eta mantuaren azpian dagoen nukleoaren antza duen hori, aspalditik datorren istorio luze bezain aldrebesa da. Tira, erraza da ulertzen baina maiz nire ingurukoek ez dute hain erraz ikusten; egia esan, arraroa iruditzen zaie.
|
|
Irudi horiek erabiltzen dituzte ondoko edizioaren iragarpen gisa, ikastaro birtualotan, ikasteaz aparte, ikasleari beste hainbat aukera zabalduko zaizkiola iragartzeko, horien artean maitasunarena. Zaila da oso
|
baina
gerta daiteke etorkizunean nire inguruko literaturazaleren bat ikastaroei buruzko informazioa begiratzen hasi eta ni han ikustea australiarrari besotik helduta, inguruan ikaskideak txaloka ditudala, eta ez daukat lotsaizun horretatik igarotzeko gogorik.
|
|
Harira joateko? Barka beza berorrek,
|
baina
gertatutakoa zehaztasun osoz kontatzeko esan didanez...
|
|
Sinesten zaio gertatzen ari zaiona? . Sinetsi igual bai,
|
baina
gertatzen da azkenean nekatu egiten dituzula ingurukoak. Denok pertsona sendoak nahi ditugu ondoan, eta zu lur jota dagoen pertsona bat zara?.
|
|
Animaliekin inoiz ez dago jakiterik. Orain arte ez dugu arazorik izan, umeak eta ondo egin dizkigute,
|
baina
gerta daiteke abortu askoko urte bat izatea, edo gaitzen bat sartzea. Orduan, ezin duzu espero adina ekoitzi.
|
|
«Pixka bat behartu» dute neska bat, «pitokeriatan ibili dira pixka bat», neska «mozkor arraildua» zegoen edo, bestela, gustuko ez balu bezala egiten zuen ninfomana bat zen:
|
baina
gertatu ahal izan bada, hala izan da neskak, funtsean, baimena eman duelako. Ezinbestekoa izan arren neska jotzea, mehatxatzea eta zenbaiten artean oratzea, neska negarretan aritu arren gertatu aurretik, bitartean eta ondotik, horrek guztiak ez du ezer aldatuko:
|
|
–Tira gora! , erdi haserre nik,
|
baina
gertatutakoarekin pozik.
|
|
Liburua utzi nuen, tente geratu nintzen, kalearen bestaldean, leiho horren bestaldean gertatzen ari zenari, ziurrenik gertatzen ari
|
baina
gertatzea ezinezkoa zenari begira. Oin horietaraino galtzontzilo batzuk erori ziren.
|
2018
|
|
Horrela edo horrelatsu gertatu behar zuen absurdoak,
|
baina
gertatzen bazen, zer egin genezakeen. Putalanputa!
|
|
Helduleku aritmetiko batek ematen duen neurri zehatzaren konkreziorik gabe ere, gerta daiteke zerbait, bihotzean atximurka egiteko gaitasuna duena, eta esnatu, eta ohartu, eta magia. Ezinezkoa dirudi,
|
baina
gertatu da, eta zirrara eragin. Argazki bat.
|
|
Edonola ere, erreakzio horrek animatu nau, azkenean, nire istoriotxoa beldurrik gabe kontatzera. Tontakeria bat da, Margarena bezala,
|
baina
gertatu zen garaian ondo isilpean mantendu nuen, gure etxean ohikoa zen lotsaren eta ikararen arteko sentimendu horren kariaz.
|
2019
|
|
Ezin dira bereizi esperientzia biziaren alderdi immanentea eta alderdi transzedentea: beldurtzen nauena edo desiratzen dudana nire existentziaren beraren moldaketa bat da beti,
|
baina
gertatzen zaidan guztia, hain zuzen, ni ez den guztitik datorkit. –Ni ez?
|
|
Jainkoarren eskatzen dit uzteko bizirik, baina ni ez naiz errukitzen. Irudikatzea ez da zaila,
|
baina
gertatu denean, ez dakit tramankulu hau erabiltzen, nondik heldu ere ez dakit eta; nik ez dut ikasi gerraren artea.
|
|
Aukera bi dauzkate: eguzkia har dezakete erreferentzia, itsasoa ikusi arte, eta haren lerroari jarraitu, lehen bezala,
|
baina
gerta daiteke uste baino urrunago egotea eta egun osoa galtzea; bestela, eguzkia eskuinean utzi eta iparrerantz abia daitezke, basamortuko zeharkaldia ahalik eta gehien laburtzeko, baina betiko galduko dute itsasoaren erreferentzia orduan, eta errazagoa izango da galtzea. Geratzen zaien ura neurtu dute.
|
|
Eta, besteak beste, 2016an euskara gehiago entzun zen Gasteiz eta Iruñeko kaleetan Bilbokoetan baino. Ez dakigu joera horiek mantenduko diren hurrengo neurketetan,
|
baina
gertatzen ari diren aldaketa ugarien adibide batzuk besterik ez dira.
|
2021
|
|
–Gizaki gaiztoek jarri dituzte gailu horiek zuen inguruan, zuek oinazetzeko –azaldu nien, hitzak berez zetozkidala ezpainetara–, eta ez dira pozik egongo apurtu egin dituzuela konturatzen direnean. Ez da gaur, ez bihar gertatuko,
|
baina
gertatuko da, hemen geratzen bazarete.
|
|
Normalean nahiko bakartiak, lagunen bat izan dezakete, baina ez dirudi laguntasun harreman esanguratsua, ez zaigu haien loturei buruzko informazio gehiegi ematen, ezta lagunei buruzko informazio gehiegi ere, ez dakigu nolakoak diren ez fisikoki ez psikologikoki, protagonistak berak ere ez baitirudi horrelako huskerietan interesaturik. Bigarren mailako pertsonaiek gehiago dirudite protagonistak norbaitekin hitz egiteko aitzakia benetako lagunak baino,
|
baina
gerta daiteke eta gertatzen da protagonista gatzbakoari kokotekoak ematen dizkioten pertsonaia formidableak agertzea, benetako jendeak bezala hitz egiten dutenak eta... pertsonak diruditenak. Bizirik daudenak zein ez daudenak pertsonaia nagusiarekin duten harremanagatik existitzen dira, baina harreman hori zergatik daukaten edo mantendu nahi duten ez dago argi.
|
|
Argia aldizkarian hobeto esan zuen hori Anjel Lertxundik, gure kulturak gehien behar dituen pertsonen saldoko kapitainetako batek: " iraungo ahal du euskarak,
|
baina
gertatzen dena da arriskua dagoela euskara gizartean nagusitzeko, baina modu gris batean, eta zenbait erabileratarako bakarrik. Bulegoetan akaso euskaraz atendituko zaituzte gerora, baina kalean aginduz eta lege bidez soilik, eta jakina, bizipozik gabe".
|
|
Kategoria honetan sartu behar da historiako idazle garaiena edo garaietan lehena. Literaturan kontinente handi bat sortzeko idazle askok literatura ona egin behar izaten dute;
|
baina
gerta daiteke idazle gutxi batzuek literatura oso ona egitea, edo idazle bakar batek literatura oso bat sortzea. Lehen bidea tradizioarena da, bigarrena jeinu intermitenteen genealogiek osatzen dute eta hirugarrenari William Shakespeare deitzen diogu.
|
|
Bekain normaltzen hasitako batekin eta bestearen itzal finarekin azaldu nintzen herrian. Kasko gaineko ilajeak berdinduxeago,
|
baina
gertatu berri zen txikizioaren arrastoekin, artean.
|
|
Lanetik iritsi eta bazkaria egin gabe topatzeak ere zenbat amorratzen zuen! Ez zitzaidan askotan pasatzen,
|
baina
gertatzen zenean... Idazkuntzan gogobildurik (edo datu inozoren baten bilaketarekin hasten zen webguneen soka etenik gabean noragabetua, ausaz; edo postpornoaren azterketa xaloan murgildurik, daitort), ordua pasatzen zitzaidan ustekabean...
|
|
Kartzelan gertatu zitzaidan. Kartzelatik kanpo ez zait gertatu,
|
baina
gertatuko balitzait?
|
2023
|
|
Antzinako pitonisa gisa funtzionatzen duen hirukote berezia da: oraindik gertatu ez
|
baina
gertatuko dena aurreikus dezakete. Horien laguntzaz, poliziak hiltzailea geldiarazten du, hilketaren tokira hiltzailea baino minutu batzuk lehenago hurbiltzen baita.
|