2000
|
|
Eta burua goitik behera higitu nuen, adierazteko ezen ulertzen niola... eta sosegatzerat ere egin nuen,
|
baina
ez gehiegi, zeren eta egun osoan ezin kendu izan bainuen burutik bertze galdegite hura: " Eta, baldin kasualitatez gertatuko balitz, orduan zer...?"
|
2007
|
|
Dutxan dagoen bitartean kafea prestatzen dut nik. Kafearen usainarekin hobeto sentitzen hasi naiz,
|
baina
ez gehiegi. Sukaldean gosaldu dugu biok eta etxetik irten baino lehen telefonoa berriz konektatu dut.
|
|
Kafetegi ziztrin honetan jarraitzen dut. Gaizki sentitzen hasi naiz,
|
baina
ez gehiegi. Laster indarberritu naiz.
|
2010
|
|
Afaria, landa turismoa eta abarrekoak bertan behera utzi zituela etsita zegoen ezbeharra gertatu zenean, eta Aitziberri telefonoz deitzeko une egokiaren zain zegoen, ertzainen galdeketa eta gainerako patrifilioen artean. Azkenean bakean utzi zutenean, berriz, Aitziber dagoeneko jatetxean egongo zela ohartu zen, eta beharbada egokiena bera ere hara joatea izango zela; ez zuen aurrez etxetik pasatzerik izango, asmoa zuen bezala, eta berandu samar iritsiko zen,
|
baina
ez gehiegi hala ere.
|
2012
|
|
Plinioz geroztik jasotako albisteekin zertxobait aldatuz joan da mantikoraren eitea,
|
baina
ez gehiegi. Badirudi isatsaren izaerak suge batenaren antz gehiago duela eskorpioi batena baino, ezkataz estalitakoa baita, eta isats amaiera ez dela ezten bakarrekoa, triku baten antzekoa baizik, mantikorak bere borondatez jaurti ditzakeen gezi pozoitsu ugariz osatua.
|
|
Gau horretan, bezperan nire ustez on egin zidan sendagarria berriz hartu nuen, alegia, tabakoa beratzen edukitako rona, baina ez nuen aurrekoan adina edan, ez tabako hostorik xehatu, eta ezta burua ontzi gainean jarrita haren lurrina arnastu ere. Hala ere, hurrengo egunean, uztailaren 1ean, ez nintzen espero bezain ongi egon; izan ere, sukarraldiaren hotzikara aztarna txikiak izan bainituen,
|
baina
ez gehiegi.
|
2013
|
|
Andre zahar bat irten zen. Potolotzen hasitakoa,
|
baina
ez gehiegi. Begi argi ederduna.
|
2014
|
|
Duela berrogeita bi urte ezkondu zen, gazte eta nahiko urduri. Maitemindurik,
|
baina
ez gehiegi. Bi seme alaba izan zituen.
|
|
Zure anaiak atzeko eserlekuetan, barrez lehertzen. Lagunen bat,
|
baina
ez gehiegi ere. Inoren baimenik gabe argazkiak aterako zituen norbait.
|
|
Hortaz, Espainiako historiak, tradizio autokratiko luze eta eutsi batekin, non etsaia barrutik baitator betiere? nobelagileak produzitzen ditu, zeinek, lanarteetan, nobela baten eta hurrengoaren artean elikatzearren, ipuinak idazten dituzten,
|
baina
ez gehiegi, eta ez oso ondo: horretan hobeak suertatu dira, zalantzarik gabe, espainolak izateari utzi zioten, edo espainolak izatera sekula iritsi ez ziren?
|
2015
|
|
Dena txukun. Moderno itxura eman nahi zuen,
|
baina
ez gehiegi. Negozio gizonaren itxura behar zuen, ez agure zurrun batena.
|
|
Zergatik jo behar zien tiroz Joseph zaharrari eta Maryri? Jasperrek oinak zoruan igurtzi eta erasiatua sentitu zen,
|
baina
ez gehiegi, amak ez baitzuen ulertzen txoriak tiroz jotzearen gozamena; eta ez zuten sufritzen; eta ama izanik, munduko beste arlo batean bizi zen, baina gogoko zituen Maryri eta Josephi buruzko istorio haiek. Barregura ematen zion.
|
2016
|
|
Autofikzio gehienetan, edo, behintzat, inguruotan boladan daudenetan, nekez aurkituko dugu egilearen erretratu benetan negatiborik, ezta kasik anbiguorik ere: gizakiaren miseriatxo batzuk erakutsiko zaizkigu, asko jota,
|
baina
ez gehiegi, eta protagonistaren bertuteek edo ausardiek, benetakoek eta asmatuek, gain hartuko diete betiere, ontasunaren fabore, ontasun hori tradizionala zein alternatiboa izan daitekeelarik, noski?. Fikzioa, ordea, eraginkorragoa izan daiteke arimaren alderdi ilunetan barneratzeko, askatasun gehiago, distantzia gehiago?
|
2017
|
|
Baserri horretan burututako astakeriengatik iritzi publiko guztia oraindik shock egoeran zegoela erantzutea, erokeria litzateke, suizidioa. Itxaron beharra zegoen,
|
baina
ez gehiegi, bestela bere salaketetan arrazoia zuela pentsatuko luke jendeak.
|
|
Arerioak, egotekotan, alderdi barruan leudeke, eta inor ezin zen Aitor Martinezen kontra azaldu nabarmen gelditu gabe. Haren alde onak azpimarratu behar genituen, polemiketatik urrutiratu, eta pare bat proposamen original?
|
baina
ez gehiegi, aurkeztu.
|
|
Emetasunaren nabarmentze gehiegizko horrek gizonen pribilegioen galeraren ondotik datorren aitzakia dirudi, haiek lasaitzeko eta geure burua lasaitzeko modu bat. «Aska gaitezen,
|
baina
ez gehiegi. Jolasean jolastu nahi dugu, ez dugu faloari loturiko botererik nahi, ez dugu inor beldurtu nahi».
|
2018
|
|
Kamiseta parea barrutik atera eta begien aurrean zabaltzen du bat. Handia,
|
baina
ez gehiegi. Kolore bakarreko kamiseta merkeak dira; basikoak.
|
|
Argi eta garbi alabaina. Mespretxua egon nahiko luke erantzunean,
|
baina
ez gehiegi. Lander bertan gelditzen da.
|
2019
|
|
Egia da, nire kasuan, adibidez, esperientzia pertsonal bezala geratu zaidala, gogoeta, zauri eta zer pentsa pertsonal bezala. Gero, egia da, sozializatu, hitz egin izan dudala,
|
baina
ez gehiegi. Agian bai, agian hor geratu da?.
|
|
Naiara, badakin, gizonok gure zereginak zauzkanagu, lagundu hire lagunak behar duten guztian. Emaien jan eta edateko zerbait,
|
baina
ez gehiegi, otordu bat egingo dinagu gero haiekin.
|
|
Biek irri egin zuten, eta Maria Sarak esan zuen, Itun bat egin behar dugu, Zer itun, Adinen kontua elkarrizketa honetan agortu dela, Ahaleginak egingo ditut hala izan dadin, Komeni zaizu ahaleginak baino gehiago egitea, bestela ni ez naiz zure solaskidea izango, Mirailarekin mintzatuko naiz, Zure buruarekin mintzatuko zara, hori bada nahi duzuna, baina ez naiz zure etxera etorri horretaz hitz egiteko, Eta ni, zertara etorri zaren galdetzen badizut, buruiritzi samarra izango naiz, Edo zakarra, Ez naiz gauza egokirik esaten ari, bat batean esaldi bat esan eta dena hondatzen dut, Ez zaitez horren beldur izan, ez duzu ezer hondatu, egia dena da biok gaudela beldurtuta, Ni orain hemendik zutitu eta musu ematera hurbilduko banintzaizu, agian, Ez egin horrelakorik, baina, egitekotan, egin ezazu aldez aurretik gaztigatu gabe, Gero eta okerrago ari naiz, beste batek jakingo luke gauzak behar bezala egiten, Beste batek beste emakume bat edukiko luke hemen, Amore ematen dut, Esan dizut hau bisita bat baino ez zela, itxaroteko eskatu nizun, Horixe egiten ari naiz, baina nik behintzat badakit zer nahi dudan, Egia da garrantzizkoa dela norberak zer nahi duen jakitea, jende guztiak esaten ditu horrelako gauzak, baina nik uste dut askoz hobe dela jakiten dena nahi izatea, denbora gehiago behar da, egia da, jendeak ez du hainbeste itxaron nahi izaten, Amore ematen dut berriz, zer egin dezaket, orduan, Zure etxea erakutsi, adibidez, normalean hortik hasten da, Esadazu nola bizi zaren eta esango dizut nor zaren, Alderantziz, nor zaren esaten badidazu esango dizut nola ez duzun bizi behar, Nor naizen esaten saiatzen ari naiz, Ni nola biziko garen deskubritzen. Raimundo Silva zutitu egin zen, baita Maria Sara ere, gizonak mahaia inguratu zuen, hurbildu zen,
|
baina
ez gehiegi, beso bat arinki ukitzeko lain, bisita hastear zegoela adierazteko bezala edo, hala ere emakumea geroratzen zen, mahaiari begiratzen zion, mahai gaineko objektuak, lanpara, paperak, bi hiztegi, Beraz, hemen egiten duzu lan, galdetu zuen, Bai, hemen egiten dut lan, Ez dut setio famatu baten aztarnarik ikusten, Ikusiko duzu, gaztelua bulego hau baino gehiago da....
|
2021
|
|
Zenbakiak egin dituzte eta 13,799 ± 0,021. 109 urte omen ditu unibertsoak, hau da, 13.820.000.000 urte eta 13.778.000.000 urte bitartean, oraingo datuen arabera, beti alda baitaitezke zertxobait zenbaki horiek, neurketa zehatzagoak direla bitarteko. Zerbait aldatu da, bai;
|
baina
ez gehiegi, diotenez.
|