Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2002
‎Badira egun batzuk ez dakizula ezer Fionaz. Birritan deitu diozu etxera, baina ez dagoela informatu dizu pisukide batek. Ez zara ausartu non dagoen galdetzera.
‎Eta kaleak, zer? Guernicako kaleak suzko hondakinez beteak daude, baina ez daude deuseztaturik... Sutea herriko hegoaldean sortu zuten eta, haizearen eraginez, iparralderantz zabaldu zen ziztu bizian...
baina ez dago aditua zertan izan
2004
‎Ez zuen erredura hura nabari, eta usain likits lodia ez zuen aditzen, baina utzi egin zion bere buruari atzekoak dantza irakats ziezaion. Ez duk berdin baina ez zegok gaizki.
‎" Nik burdinak estalita zauzkat, baina ez zeudek leku seguruan; hortaz, hik leku seguru batean zuloa egin ondoren hara eramanen ditiagu. Egun osoa basoan habil eta ez duk arazorik izanen.
2005
‎zigarro bat erretzeko aitzakiarekin kanpora ateratzea erabaki zuen. Etxe barruan armak garbitu zitezkeen eta untxiak ehizatzeko fusil bat sorbaldan jarrita afaldu ere bai, baina ez zegoen erretzerik. Etxe hartako legeak ulertzea ez zen samurra, egia esan.
‎Kioskoa topatzeko ez daukat arazorik, baina okindegia ez dut sekula aurkitzen. Arretaz begiratzen dut bidean, ezker eskuin, baina ez dago modurik. Aldaparen bukaeraraino igo eta deus ez.
‎Jatorri ezezaguneko ubeldurak. Bazitekeela sorbaldan eramandako zamaren batek (motxila, otarra edo bestelako zerbaitek) utzitako arrastoak izatea, baina ez zegoela ezer ziurtatzerik. Animalia ezezagun batek egindako markak ere bazituela, aurpegian eta eskuturretan.
‎Hantxe aurkitzen omen ditek noiznahi atariko bazter batean etzanda, hire zain bezala. Zakur hori baldarra eta alferrikakoa izango duk, Damian, baina ez zagok ukatzerik: ugazaba maite dik benetan.
‎– Indartsua duk, baina ez gaudek bakarrik.
2006
baina ez dago segundo erdi bat ere.
‎Operazioarekin 500 edo 600 euro inguru, garbi, aterako zituen. Ez zen diru askorik, baina ez zegoen gehiago eskatzerik horren ahalegin txikiaren truke.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
‎Beraz, gorroto izan nuen emakume presbiteriano hari latexa hala aipatu behar izana, baina ez zegoen beste modurik, gure artean ezer egingo bagenuen behintzat. Ez zidan ezertarako bidea eman, ostera, eta hurrengo batean argiago esan zidan:
‎Zerbait banekien Bonanza arrantxoaz, baina ez nengoen egonda. Bai ostera, haitzeko irudien hartan ez ezik legendako beste leku batzuetan.
2007
‎Beti esan ohi du ez zaiola batere ardura telebista aparailu garestiena erosten dirua inbertitzea. Horixe erabiltzen du hitza, inbertitu, bezeroak erakartzeko lika ezin hobea dela hori, baina ez dagoela prest aire egokituan ere gastatzen ibiltzeko, telebista aparailuaren gastua behin egiten dela, eta kito, baina aire egokituaren burrundaratxoa entzuten duen aldiro, dirua harraskatik behera joaten ikusten duela eta mila demoniok irensten diotela poltsikoa, berak ezin duela halakorik eraman. Bistan da, Plasma ere, nire antzera, zahartu ahala ari dela ohitura txarrez gainezka egiten.
‎Aspaldi ez naiz Pedro esnatzen saiatu, gutxienez Enekorena gertatu zenetik: ...aileretan behera erori eta gorputz osoa kolpez beteta zuelako; eta aita sofan etzanda topatu zuenean, hitzez esnatzen saiatu zen, arropa eranzten lagundu ziezaion, baina Pedrok ez zuen erantzun, eta Eneko berriro saiatu zen, ia oihuka, eta Pedrok mugitu gabe jarraitu zuen, eta Eneko benetan larritu zen, alde batetik bestera mugitu zuen aita, oihuka, azkenerako negarrez; eta bizilagunei deitu zien, baina ez zegoen inor, eta niri deitu zidan baina telefonoa koberturaz kanpo neukan, eta orduan korrika joan zen eskaileretan behera, etxeko atea irekita utziz. Portalean zain aurkitu nuen.
‎Ohantzetik jaiki eta play zanpatu ondoren, berarengana itzuli zen azalpenaren esperoan. Ezkutukoak argiturik, ikuskizuna errematatzeko giro egokiaren bila zebilela uste zuen Migelek, eta bolero, mambo edo bertze salsaren baten zain geratu zen, baina ez zegoen halakorik. Aparatua abian, ohaidearen ahotsa ezagutu zuen orkestra baten ordez, eta bere irri maltzurrari begira hitzok entzun zituen:
‎Egurrezko protesia darama eskuineko hankan; nazi gazte batzuen oparia, unibertsitate garaian. Aunitz gauza dauzkate elkarri kontatzeko, baina ez dago astirik. Sonbreroa besaulkiaren gainean elkarren arteko tartean uzteko erraten dio Vanessa Redgravek eta, berokiaren barneko aldean ezkutatu ondoren, makuluak besoetan, komunera jotzen du.
‎Eskua erretzeko zorian egon bazen ere, gorde egin zituen espantuak. Okerren bat izaten ahal zela uste zuen Migelek, baina ez zegoen halakorik, zeren...
‎Atari probaren edukiari buruzko kontua airean zegoen oraino, baina bazekien galdera bakarrekoa izanen zela; beraz, lasai egoteko gomendatu zion, laster hasiko baitzen bazterrak endredatzen. Eguna heldu aitzin klase partikular batzuk hartu zituen, baina ez zegoen zertan larritu, zeren...
2009
‎Barre egin zuen Frantsesak, baina ez zegoen amore emateko.
‎Manuel Maria duela izena. Hori entzun diodala uste dut, baina ez nago ziur. Dagoeneko ez daukat burua ziega barruan.
‎Iraztor sortetarik erortzen ziren zola zikintzen zuten tantak zenbatzen eman zuen arratsaldea. Txirritak eta bere lehengusuak gazta oso bat zuten irentsia haien aurrean, baina ez zegoen gosetua, ez zen giro sukalde hartan, beldur zen, Arriagako aitona aztia zela zioten, Kredoa atzekoz aurrera esanda hanka hautsitako ehiza zakurrak eta sugeak heldutako pertsonak sendatzen zituen eta erne, ez zien" Tiro bana!" emango noski baina, jarri zituzten hariak zaharrak ziren, hala ere ofizialak atelierrean froga eginda zituen ekarriak bonbillak, ez zuen bonbilla berriri...
baina ez zaude itsasoan jadanik
2010
‎– Ni ez nuke hori hain seguru esango –protesta egin zuen Enekok, baina ez zegoen jakiterik zergatik: edo heavy metalari buruzko komentarioagatik edo musika azenario batekin parekatu zuelako.
‎Egunkarian ikusi zuen iragarkia. Lan posibleen artean txarrenetakoa iruditu zitzaion, baina ez zegoen non aukeratu handirik. Bazen beste bat kalkulagailuak saltzeko.
‎Agurtzaneren ipuina, alabaina, kurioso samarra izan zen. Harreman safiko bat kontatzen zuela iruditu zitzaidan, baina ez nengoen seguru. Euskaraz irakurri zuen eta narrazioko izenordainak ez ziren, hortaz, lagungarri anbiguotasuna argitzeko.
‎Ez ziren etorri esaldi horiek. Ez naiz ondo gogoratzen zertaz ziharduen ipuinak, baina ez zegoen inolako erasorik nire aurka, ez literalki ulerturik ipuina, ezta alegorikoki ere. Txalo zaparrada luzea bildu zuen Katxalynek eta bere jarlekura itzuli zen, nigandik urrun, lerroaren beste muturrean.
‎Mundanitateak ez ditut inoiz gogoko izan, baina gaur bereziki bortxatu behar izan dut neure burua adeitsu eta umoretsu agertzeko. Profesionala izan naiz, zerbitzu minimoa ziurtatu dut, baina ez nago hemen. Urrezko vespa hazten ari zait garunean, tumorea bailitzan.
2011
‎Idazlearen notario ekintzari ematen zion balioa. Han hemen gero eta sinatu gabeko albiste gehiago irakur zitezkeen –agentziakoak batzuk, kazetarienak besteak–, baina ez zegoen sinadurarik gabeko obituariorik.
‎Eta aipu honekin ez dut glamekiko harreman hertsirik ezarri nahi. Monterok panterazko eta lehoinabarrezko prakak janzten zituen; lumazko beroki luzeak zeramatzan; ileorde kolore anitzak, bisoizko lepalarruak, makillaje eta purpurina tonak, baina ez zegoen sensu stricto lotuta glam mugimenduari. Lehenik eta behin, ez dakit noiz eduki zuen mugimenduaren berri, edo sekula bere buruari galdetu zion haren parte ote zen.
‎Besoak beherantz luzatu eta hotsaren jatorria eta izaera deszifratzeko saiakera egin nuen, alabaina jarraipenik gabe, etenez beteta, hurrengoaren zain egote hutsak nire kontzentrazio ahalmen osoa behar izan balu bezala. Hirugarrenez entzutearekin batera komunetik zetorrela ohartu nintzen, iturriari zerion tanta hotsa agian, baina ez nago seguru. Izan ere, eta honetaz ere hirugarren hau entzundakoan konturatu nintzen, ur tanta hotsak egin lezakeen doinua (doinua?) baino sakonagoa zirudien, lorratz bat utziko bailuen.
‎Kontsultatik irtetean pentsatu nian: halako profesionalekin beharbada osasun sistema ganoratzeko beste ez diagu izango, baina ez zagok dena galduta.
‎Margarita, izeko Margarita, aita baino zertxobait zaharragoa zen eta bere arreba bakarra. Izan omen zuten beste anaia bat; hemen nire memoria lanbrotsua da, zerbaiten oroitzapen galduren bat badut, umetan entzundako solasaldiren batzuengatik ziurrenik, baina ez nago erabat seguru, istripuren batean hil zelakoan nago, antzina.
2012
‎Praketan kabitu ezinik dago Aingeru, bi lagunak berarekin batera sofan eserita ikusita. Iñigo ez da asko aldatu, betiko tipo serio, arduratsu eta langilea dirudi; eta Iker ere berdintsu dago, zahartuta agian, baina ez dago jakiterik, aurpegia beti zimurtuta baitu, irribarretsu eta lokartuta gehienetan, nerabezarotik erretzen dituen artisau zigarro horien ondorioz. Zertan dabiltzan errepasatzeari ekin diotenean, ez dira zaharrak berri:
‎Txikia da parkinga, pisu bakarrekoa. Ziur nengoen hantxe bertan utzi nuela, baina ez zegoen kotxearen arrastorik. Badaezpada buelta osoa eman nion aparkalekuari, ama une oro begi bistan nuela.
2013
‎Ni umiliatzeko! Ez zen gauza bera, baina ez nengoen batere lasai. Halere, hasi egin behar!
‎Oinak hotz ditut baina ez nago hilik.
‎Oinak hotz ditut baina ez nago hilik.
‎Zain gelditu zen. Bera ere eder zegoela esan behar nion agian, baina ez nengoen tenplean. Beste kafe bat eskaini nion.
‎Begiek beherantz egin zioten, zintarrirantz, haiek bilatzeko esperantzarekin, ez ziren ageri. Gorantz begiratu zuen berriro, han behar zutelakoan, baina ez zeuden. Begiak, duten enfokatze ohiturak eraginda, korridorean barrena joan zitzaizkion oso erraz, atea txangak apurtuta, lurrean zetzalako.
2014
‎Xabi jabetzen da, bai, baina ez dago horren mozolo geratzeko prest.
‎Desioa ate joka sentitzen zuen, eta sentimendua areagotu zitzaion etxean Imanol kantariaren Mea culparik ez diskoa aurkitu zuenean. Agian Jokinena izango zen, baina ez zegoen seguru. Gauza seguru bakarra zen, diskoaren azalean bularrak airean eta mahatsak eskuan agertzen zen neskatilari ezin zizkiola begiak kendu.
‎Bai, baina ez nago hilda!
baina ez nago maite dudana ukatzeko
‎Boliviako sei soldaduek egin zutena biderkatu egin zuten soldadu japoniarrek, soldadu gehienek, milaka emakume. Onetik irtenda militarrak Nanjingen ere, baina ez dago konparatzerik, zelan konparatuko da ezer.
‎Esku bat askatu eta lepoko gurutzea erabili zuen atzamar artean. Erdizka eman zuen buelta gero, etxera sartzeko keinua, ematen zuen hizketa amaitu nahi zuela baina ez zegoela guztiz ziur. Irenek ulertu zuen zalantza hori aprobetxatu behar zuela.
‎Uriko estartatik sartu zenean, atzera apur bat begiratu eta Perunetik baten bat korrika zetorrela iruditu zitzaion, zarataka, baina ez zegoen seguru ere. Ahal izan zuen bezain arin egin zuen, uste baino lehenago heldu zen malakatera.
‎Atzean gertatzen ari zena inork baino hobeto ikusi behar zuela iruditu zitzaion... Lehengo hiru gizonak zeuden atzean, mahai berean eserita, baina ez zeuden kartei adi, burua altxatuta zeukaten, ekialdera begira. Handik oihuka zetorren gizon bati begira ari ziren hirurak, oso adi.
2015
‎Lorea Gernikak baietz egin du buruarekin, baina ez dago seguru bilobak baietza espero zuen. Tremendakoa da Uhaina hau, auzo guztietako maltzurrenekin batzen da eskolaz kanpoko ikastaro horietan, eta inon diren gordinenak ikasten ditu seguru be trikitilari, bertsolari eta antzeko jendilaje horren artean.
‎Hori edozer delarik ere. hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I’m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman’s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it’s a cold and it’s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there’s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don’t mean a thing if you ain’t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holly shit, holly crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du ...inak, agur ba, maite zaituztet (oraindik), this is it, ez al zen hori Michael Jacksonek egin ez zuen biraren izenburua, fucking muslims, a zer kiratsa, tapiz horren gaineko gonbitoak Pollocken koadroa dirudi, hasieran kendu behar nion labana, what the hell, putos moros, zergatik ez dio inork labana kendu, nola pasatu du kontrola lehenik eta behin, qué sé yo, tatatá, bizitza ez da hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ’s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok...
‎Piztiari betazalak altxatzeko eskatu dio Kabaliri, eta izututa bete du gidak eskatu diotena, sineskeria gehiegiren kontra egin behar izan balu bezala denbora gutxiegian. Instagramera igoko du argazkia Romanek, baina ez dago filtrorik bizirik zela zeukan suzko begiradari ohore egingo dionik.
2016
‎behar bai baina ez nagoenetan.
‎behar bai baina ez nagoenetan.
baina ez dagoela ohartzerako
‎– Ez hartu apururik, baina ez zagok dena.
‎banekien gertatzen ahal zela, baina ez nengoen entrenaturik egoera hartarako, Amancio inguruetan neukanean baino gogorrago jotzen zuen nire bihotzak. Errana zidaten horrela egiten zutela, ezdeuskeriak aipatzen zizkizutela lehenik, salaketa faltsu bat hartu dutela adibidez, faltsua dela baieztatzeko molestatu zaituztela, barkatzeko, edo antzekoak, alegia, gero ustekabean harrapatzeko teknikak
2017
‎Akatsen bat egiten ari dela. Sirenak entzun ditu eta haien bila mugitu ditu begiak arakatzaile, baina ez dago sirenarik. Zer gertatzen zaio, zergatik ezin du gogoratu.
‎Biek so egin zuten haren bila baina desagertua zitzaien, eta une batez uste izan zuten benetan ez zutela ikusi, eguzkitik jalgitako agerpen moduko bat izan zela. Josebak atzerantz itzuli zuen burua atzeko jarlekuetan zegoelakoan, baina ez zegoen.
‎Axik ez zuen ezer pentsatu. Beharbada, pentsatu zuen, Begoñak usteko zuen berak lotsaturik egon lukeela, erreprotxeek eta ezartzen zuten joan etorrien dinamika zoroan, non logikak dimititu egiten baitu, eta arrazoiak korapilatzen baitira garunean paisaia nahasia sortuz; baina ez zegoen, ez zegoenez.
‎Mendozak aurkezpenak egin ondoren, argia itzali zuten. Mirenek bere baitara so egin zuen, baina ez zegoen urduri, profesionaltasunak iragazgailuarena egiten zion, beraren, gertatzen ari zenaren, eta izan litzakeen sentimenduen artean halako sare sarri bat paratuz. Aita.
‎“Harrigarriki osasuntsu nengoela esan zidan, zorteduna izan nintzela gaixotasuna etapa goiztiarrenean antzemateagatik, baina ez zegoela ezer egiterik birus suntsitzaileari aurre egin eta hiesak eragindako heriotza eragozteko. Bitaminetan eta nire immunitate sistema indartzeko saiakera absurdoetan dirurik alferrik ez xahutzeko ohartarazi zidan eta, sinpleki, gaixotu arte itxaroteko eta orduan AZTa hartzen hasteko aholkatu:
‎Zakurrak janariz betetako poltsa usaintzen zuen bitartean sartu zen Ixabel etxera. Gortinak zabalik egonagatik ere ez zen argirik sartzen, baina ez zegoen esperotako garraztasunik giroan.
‎Behin, dutxatik irtetean, Ixabelek banketan eserarazi zuen, eta lehendabizi azkazalak eta ondoren ilea moztu zion. Berrogeita hamar urteak gorabehera, ez zuen apenas urdindutako ilerik, baina ez zegoen gaztetako adats beltz distiratsuen arrastorik ere. Ordurako hitz egiteari utzia zion, egunean bizpahiru hitz baino ez zituen esaten, eta petralkeriak guztiak.
‎Berak esaten ez bazion, semezurtza zenik jakin gabe hilko zelakoan. “Ikusi nahi baduzu... baina ez dago ezagutzeko moduan”. Urrutira begira geratu omen zen amona.
2018
‎– Eskertzen dizut, Sara, baina ez nago horrelako bidaia baterako. Gainera, nire senarra ez zenuke Firenzetik mugitu ere egingo.
‎Neurtu ote daitekeen –kalkulatu– konpetitiboa izateak ordainarazten duen prezioa. Bada lehiakorra, baina ez dago onartzeko gertu. “Izatekotan, nire buruarekin lehiatzen dut”, dio bere artean.
‎Bruselan bizi naiz duela hiru urte”. Ainarak argitu dio musikari penintsularrak “oso apasionatuak” direla Belgikakoekin eta Herbehereetakoekin alderatuta, erritmikoki zorrotzagoak, baina ez dagoela eslovakiarrak bezalakorik; haiek, teknika eta pasioa, biak uztartzen ei dituzte. Penintsulakoek kontaktu pertsonala bilatzen omen dute etengabe, jotzeko orduan –eta are, kanpoan–, hori ere kontatu dio, eta jeloskor sentitu da Imanol.
‎Fakirraren errautsak dira. Laztandu daiteke ontzia, hitz egin diezaiokete, baina ez dago jada Imanolik, ez dago jada Fakirrik. Isilik datoz, autobusaren burrunba sorra, martxa aldaketa eta ingurukoen jakin minezko begiradak lagun; ez daramate ezkutuan, ez daramate kirol poltsa batean, eta Galerías Preciadoseko plastiko batean ezin sartuko zuten bada, ala?
2019
‎Beste figura bat ikusi dute etxe aurrean, andrazkoarekin hitz egiten ari dena, agurearen ondoan, umearen ondoan. Emakumezkoa ematen du, baina ez daude seguru. Beste pertsona bat da, hori garbi esan dezakete, amari eskatu diote begiratzeko.
‎paperak txiki txiki egitea; egunkariak batik bat. Ezer gabe gelditzen denean, aldizkariak, liburuxkak edo iraungitako telefono zerrendaren orriak porrokatzen ditu, baina ez dago iraungo duen argitalpenik; ezta egun hartan bertan plazaratutakoa izanda ere.
‎Aditu duzu, baita ere, zergatik daukaten azala estalia liburu guztiek. Badakizu nik zure lekuan ez nuela erantzukizunik hartuko nire gain, baina ez legoke gaizki baldin onartuko bazenu zuganako mesfidantza neurri batean, behintzat konprenitzeko modukoa ere izan litekeela.
‎gfrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr... Hasieran etxeko garbigailua zela pentsatu nuen, baina ez zegoen martxan. Galdara begiratu nuen gero, eta hura ere geldirik.
2020
‎Ari naiz ahaleginak egiten, baina ez dago erraza. Beti izan da burugogor samarra.
‎Lehendakari jartzeko eskatu zidaten, baina ez nengoen ados gauzak egiteko modu bertikalarekin, garai hartan komunaren ideiarekin, kolektiboaren garrantziarekin bueltaka genbiltzan, eta gestora sortu genuen. 89tik 94ra edo aritu ginen gestoran.
‎(Ileordea erantzi eta beste aurpegi bat jarriko du) Seguru nago nire lanen argazkiak eta bideoak erakutsiz gero, ez nindukezuela ikusi ere egingo. Banago baina ez nago. Ni naiz argazki eta irudi horietan guztietan inork ikusten ez duena, baina numeroa egiten dut, zenbakia, bultoa, taldea handitzen dut...
2021
‎Lehengo batean egin zuten Errekaleorren Saioa Alkaizak, Miren Amurizak eta Miren Artetxek kopletako saio bat jende artean, ligatzeko norbait aukeratu behar zuten... eta izan zen izugarrizko saioa! Momentu batean ziren bollerismoaren barruko txisteak; “nik pelilarga bat nahi nuen baina ez dago erraza”... Kristoren txiste pila.
baina ez zaude.
‎Kristoren ostia txarrean jartzen naiz... Barru barrutik irteten zait, gora doala nabari dezaket, baina ez dago gelditzerik. Hasi orduko badago kanpoan, eta bere gainera isurtzen dut kaka oldea.
‎Beldur handia sentituko dut, baina ez dut adieraziko, ni beldurtzen banaiz zaldia ere ikaratuko dela esan baitit. Aita bilatu dut begiradarekin, baina ez dago. Gizon biboteduna besoak gurutzatuta eta hankak zabalik dago niri begira, bakarrik gaude.
2022
‎“Ni sektorean naiz nire aitaren alaba. Banago baina ez nago, eta orain hori da nire erronka, nire pausoa”.
‎Gizona. Baina emakumeak, nire inguruan behintzat, beti joan izan dira uzta biltzera edo beti joan izan dira ereitera… Eta abeltzaintzan emakume asko zeuden, baina ez zeuden alta emanda, eta haiek beste ez zekien inork”.
‎GODOT: Ulertzen diat zuen etsimendua eta desesperoa, baina ez zagok beste erremediorik. Ez etsi, lagun kuttunok!
2023
‎Antolatzaileek, aldiz, dirurik izatekotan, bestelakoetara bideratzea lehenesten zuten. Orain baldintzek prekarioak izaten jarraitzen dute, baina ez dago utopia edo kausa justurik halakorik justifikatuko duenik. Tira, ez dago dena merkatu bihurtu daitekeela baino utopia itsuagorik, baina hori, beharbada, beste kontu bat da.
‎Erreferente bat izan zedin ireki genuen Baratza, ez genuen beste modu batera ikusten, eta hala gertatu dela uste dut, Gasteiz inguruan ez baitago horrelakorik. Beste espazio batzuk badaude Araban, Garaion eta Azala adibidez, eta hirian bertan badira beste areto batzuk ere bai, baina ez dago guk bezala funtzionatzen duenik. Jendearengandik esker ona jaso izan dugu etorri izan direnetan, egoitza artistikoak egitera datorren jendeak gustura egon direla adierazi izan digu, eta horrek kristoren balioa dauka.
‎“Ez digu inork horrela hitz egin”. Eta haiek ere oso lagun onak dituzte gremioan, baina ez gaude horrelakoak egitera ohituta. Momentu batean barkamena eskatu nien, beharbada ausartegia edo gardenegia izan nintzelako nire iritzia emateko orduan, baina, alderantziz, asko eskertu zidaten.
‎Sarritan eraikuntza handiak dira, areto bat baino gehiago dauzkatenak. Ikastaroak ematen dituzte, eskola programa daukate, baina ez dago udalak kudeatuta, askotan bitartekari bat dago tartean eta herritarrok ez dugu erraztasunik bertan sartzeko eta parte hartu ahal izateko. Beren programazioak inbertsio publikoarekin sustatzen dira, hau da, ustez guztiona den diru publikoarekin.
‎“Egon zen”, baina ez dago.
‎Nik Donostiako AETn ikasi nuen. Antzerkia ikasteak ez zeukan prestigiorik baina ez zegoen gaizki ikusita; nolabait, zera pentsatzen zen: “Aktorea izateko antzerki ikasketak egin daitezke, eta ondo dago”.
‎Publiko zabalarentzat ez zen oso ezaguna, baina espezialisten artean, aldiz, bazen nor. Iruñean lehen aldiz agertu zenean, nik ezin zehatz dezakedan 2015 urteko data batean, Sanchez Godinek hirurogeita hamar urteak pasatuta zeuzkan, baina ez zegoen erabat aguretuta oraindik. Arrautza egosi formako gorputza zuen, arrautza egosi txikiago baten eitea zuen buruaren azpian.
‎Besteak kalkulua egin zuen bere artean. Aste pare bat, ez zen denbora luzea, baina ez zegoen gaizki letorkeenari aurre egiteko disposizioak hartzen joateko.
‎Guztiak ginen Mina Espazion ibiliak, baina bakoitzaren gogo eta bideak definitzen hasiak ziren eta ez genuen elkar topatzen. Dramaren inguruan lan egiteko kemena eta pasioa izugarria zen, baina ez geunden denok puntu berean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia