Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 130

2000
‎Nik uste dut berritasunaren bila dabilela, berria denak pisu gehiago dauka beti. Argi dago orain ez daukadala berritasun horren faktorea baina espero dut nire abestiak entzutea eta taldearen lana kontuan hartzea. Komunikabideak asko mugitzen dira sorpresaren aldetik eta uste dut hor sartu nindutela ni.
2001
‎(TOMASi) Zuk, aita, arima saldu diozu deabruari, baina espero dut etxe hau lehengoa izatea hemendik aurrera.
2002
‎Ikaslea txoko guztietatik pasatzea nahi dugu. Helburua dagidetan idazmena, irakurmena eta entzumena lantzeko ariketak agertzea.Batzuetan bat besterik ez dugu jartzen, baina espero dugu poliki poliki gidahauek osatzea.
2003
‎Eta hortxe dago nobela (nobela osoa) borobiltzen duen haria. Hiru hariak dira garrantzitsuak, baina espero dut jendea (kritikoak batez ere) anekdota hutsean ez geratzea eta idatzita dagoenaz haratago joateko pausoa ematea.
‎“Koronabirusa desaktibatzen nahiko erraza den birusa izan daiteke ziurrenik”, gehitu zuen. Oraingoz, “aldez aurreko informazioa” baino ez du konpainiak, sistemak SRAS eragilea blokeatzeko duen erabilgarritasunari buruzkoa, baina espero du abuztua baino lehen izatea koronabirusaren aurkako metodoaren bideragarritasuna bermatzen duten “azken datuak”. Bien bitartean, Txinako Osasun Ministerioak pneumonia atipikoaren hamasei kasu berri eta beste bost hildako iragarri zituen atzo.
2005
‎Nola programatu dezake Los Lunis eta La Bola de Cristal aldi berean? La Bola de Cristalek ez ditu hurrengo belaunaldiak markatuko baina espero dut horren ordez beste saioren bat egongo dela, zeren gaur eguneko programazioa hain kontserbatzailea da, hain konbentzionala!
‎Badakit ez daukazula belarririk niri entzuteko, ez begirik ni ikusteko, ezta sudurrik ni usaintzeko, ez daukazu ahorik ni dastatzeko eta ezta ere eskurik ni ukitzeko, baina espero dut seigarren zentzumen batek lagunduko dizula nire hitzak ulertzen eta era honetan nire egoera apur bat samurtzen.
‎Jende artean desagertzeko larritasunak goitik behera ibili dio gorputza. Ainararen aurpegia, aspaldiko partez, esku bien artean hartu du, maitemina darien begiei so, baina espero zuen zoriontasuna bere osotasunean dastatu ezinik.
‎Zure lehengusua esperimentu baten prototipoa delakoan gaude. Ez dakit gure sarea zelan iritsi zen hori jakitera, agian kasualitatea izan zen Amets Urkorengana iristea, baina espero genuena zen: proiektu horren laborategiko sagua topatu, eta hau guztia zertan datzan ikertu ahal izatea.
2008
‎Bestalde, Robert Gallok ohartarazi duenez, “edozein garaipenetatik ihes egin behar da”, eta azpimarratzen du garapen bidean dagoen mundu gehienean tratamenduetara iristeko ezintasuna Mendebaldean duela urte batzuetatik ikusten den pandemia ezerezteko arriskua bezain larria dela. Luc Montagnierren aburuz, “etsigarria da gauzak azkarrago ez joatea”, baina espero du “epe ertainera” “gaixoen immunitate sistema berrezarriko duen txerto terapeutikoa” garatuko dela, eta baliteke egun batean prebentziozko txertoa egotea”. Infekzioari aurre egiteko garatutako estrategiei esker, seropositibo berrien kopurua nabarmen zabaldu da, baina, hala ere, 2007an 33,2 milioi gaixo milioi haurrak izan ziren munduan, 2,5 milioi kasu berri eta bi milioi hildako.
‎Hala uste dute “bionero” deiturikoek, Ondare Kolektiboaren Institutua ere deitzen zaion talde batek, 1990ean Kenny Ausubel dokumentalista eta aktibistaren eskutik sortua. Gaur egun, hiru mila pertsona baino gehiago biltzen ditu, batez ere Estatu Batuetan, baina espero dute Di Caprioren filmak munduan izango duen oihartzunak beren ideiak zabaltzen lagunduko diela. Irudia:
‎Indok ez du azalpen handirik eman horren inguruan, baina azaldu du akordioa indarrean sartuz gero, baxoa zein breveta etsaminak euskaraz egiteko aukera legokeela. «Noski, dena ez da egun batetik bertzera eginen, baina espero dugu 2010eko ekainean ikastolako haurrek ukanen dutela bertze gairen bat euskaraz egiteko parada». Frantziako Hezkuntzak akordioa berresten duelarik, Ikastolen Kontseilura aurkeztuko dute testua.
‎Hortaz, Aresek espero du EAJk «alderdikeriak baztertu eta interes orokorrean pentsatuko» duela, egoerak eskatzen duen moduan jokatuko duela eta, ondorioz, PSOEren aurrekontuei babesa emango diela. «PPk erakutsi du ez dagoela egoerak eskatzen duen neurrian, baina espero dugu EAJ egongo dela».
2009
‎Nahita ez erritmoa galtzen duzu. Aurreneko egunetan gainera karga hori nabaritzen da hanketan, baina espero dut egun gutxiren buruan gainerakoen erritmo berean egotea. Murtziaren aurka ez du jokatuko eta ez da komenigarria itzulera epeak zehaztea garrantzitsuena behar bezala osatzea delako.
‎Areto bikaina da, Bilbo erdian dago, tradizio handia dauka, ibilbide garrantzitsua eta ekarpen kultural handia egin du. Pena izango litzateke, baina espero dugu puntu horretara ez iristea.
‎" Kalkulua ondo eginez gero 40.000kilometroko perimetroa izan behar da. Zentraleko emaitza gurea baino zehatzagoa izan litzateke, baina espero dugu gerturatzea. Murtziako eskolarekin harremanetan ipini bagara izan da ahalik eta
‎Nafarroako Arartekoarekin bi hilabete barru hitz egingo dutela uste du Maestrok, bertan kexa aurkeztu ostean. Ez dakigu zer gertatuko den, baina espero dugu gure lanean ez esku hartzea.
‎Baionako bestetako Planning eko permanentzian ez da medikurik. Onena litzateke inork ez gure beharrik izatea, baina espero dugu zer nahi gerta jendea ausartuko dela guregana hurbiltzera, umiliazioaren beldurra gainditurik. Usu neska gazteak izaten dira, baina mutilak ere etortzen zaizkigu.
‎Berriro diot, ez da azterketa zehatz mehatz bat, baina espero dut irakurleari balioko diola, gertatzen ari denaren inguruko berri hobea izateko. Eta, beste norbaitzuei, lotsagorritzeko balioko ahal die.
‎Piraten mehatxua gorabehera, Espainiako Gobernuak adierazi du itsaslapurrek oraindik ez dutela dirurik eskatu, baina espero dute aurki gertatuko dela hori. –Oraingoz ez dugu horrelakoren berririk, baina noizbait eskatuko dute?, esan du Dominguezek.
2010
‎Oparia garrantzitsua da, noski, baina ilusioak, espero ez izateak... atsegina biribiltzen du. Atzo Martin Lasartek jaso zuen oparia, baina espero zuen, bost hilabete baitira Vadim Demidovek Realean jokatuko zuela jakin zutela. 24 urteko atzeko erdilari horrek bi urte eta erdirako kontratua sinatu du, eta Realak ez du etete klausularik ordaindu behar izan.
‎Erdilari madrildarrak esan du Messik erakustaldia eman zuela Arsenalen aurka, baina espero du Bernabeun halakorik ez egitea. Messik gol asko sartzea espero dut, baina ez ditzala larunbatean egin.
‎.. eta Josh Hadnor (How I met your mother telesailaren protagonista, Zinemaldian izan da gaur) maite dut, baina bere filmari (Happythankyoumoreplease) ezin izan diot behar adinako atentzioa eskaini. Maragallen historiarekin berdina esan dezaket, baina espero dut arinago edo beranduago beste formatu batean ikusteko aukera izango dudala.
‎–Badakit Juana Mari laguna duzula baina espero dut hau gaizki ez hartzea: niretzako horrelako berri bat kaltegarria da Bedaioperentzat.
‎Arratsaldeko hiruretan jokatuko da partida, eta, ondorioz, 11:00etan hartuko dute bazkaria San Antonioko jokalariek. Ez gaude ordutegi honetara ohituta, baina espero dut arazorik ez izatea, erran du Villaldeak.
2011
‎«Liburua kulparen inguruan dago osatua, eta protagonista objektiboki errudun bihurtzeak zigorraren aukera ireki dit, kulpak kulpa sentitzen duenari eskatzen dion zerbait delako zigorra. Ez da nobela poliziakoa, baina espero dut jakin mina sortuko duela Lurrek desio duen zigor hori lortzen duen edo ez jakiteak».Lurren iraganeko lagunetako asko ezker abertzalearen girokoak edo ingurukoak dira. Inplikazio politiko horrek iraganaren zama are astunagoa bihurtzen du kasu batzuetan.
‎Gai dira leial zaizkienekin harremanak edukitzeko, baina espero dute besteek berandu baino lehen beren premiak zapuztuko dituztela.
2012
‎Behin baietza jasota, datu baseetan aldaketak egingo dituzte, euskara hutsezko harremana hasteko. «Apur bat kostako zaigu egokitzapen horiek egitea, baina espero dugu uda osterako dena egokitua izatea», azaldu du Etxeburuak. Herritarrei ez ezik, erakundeei ere dei egin diete aldundiarekin harremana euskara hutsez izatera.
‎–Nahiko kontu zahar bat da, baina espero dut zuk oraindik oroitzea... –eztarria garbitu zuen?.
2013
‎Biohabitatismoak kasua da, Keith Bowersek zuzendua, eta hitzaldi bat eskaini zuen Madrilgo Foroan. Espainian ez dago oso zabalduta, Jorge Astorquiak aitortzen du, baina espero du bere abantailak eta gizartearen, enpresen eta erakundeen zabalkundea eta kontzientziazioa zabaltzea. Hala eta guztiz ere, badira adibide on batzuk, hala nola Devesa, Valentziako Albufera, non administrazio publikoak kostako duna sistemak lehengoratu baitzituen, bere geomorfologia berreskuratuz eta espezie propioak landatuz.
‎Zapatu honetan bertan, bestalde, Kantari flashmoob a egingo dute. Bertan izango dira Kantariko Bergarako partaideak, baina espero dute beste jende mordoxka bat ere batzea. Saio horretarako dantzak ikasteko bideoak blogean daude zintzilikatuta; edozein kasutan, garrantzitsuena parte hartzea dela azpimarratu dute antolatzaileek.
‎Eguna ederra zegoen, baina espero genituenak ez ziren zeruan agertu. Tirorik egin gabe ezkerraldera hartu genuen, Oihantxo aldera, meategi zaharren azpiko arboldegi koxkorrera.
‎Hitz egin hitzekin. Begira ez nago zurekin haserre, seme baina espero dut zure lan maila igoko duzula.
2014
‎Munduko txapelduna edo, gutxienez, Europakoa izatea. Gertu egon naiz, brontzezko bi domina ditut, baina espero dut urrezkoren bat lortu ahal izatea. Lortzen ez badut, ez da ezer gertatuko.
‎Galan doktorearen aholkua zen, lanak bizimodua berreskuratzen lagunduko ziolakoan. Anderrek ez zuen uste modurik zegoenik Ainhoa desagertu aurreko garaietara itzultzeko, baina espero zuen lanpeturik egoteak burua pixka bat arinduko ziola. Mikelek bat egin zuen iritzi horrekin, eta lanean hastera animatu.
2015
‎Bricomartek 17,5 milioi euroko inbertsioa egingo du, eta guztira 135 lanpostu sortuko ditu, horietatik 25 zeharkakoak, azpikontratazioen bidez egingo direnak. Arduradunek ez dute oraindik datarik zehaztu, baina espero dute saltoki berria martxan egotea" bi edo hiru urte barru". Frantziako enpresa hori Adeo taldearen parte da, Leroy Merlin eta Akirekin batera, eta eraikuntza eta iturgintzarako materiala saltzen duten enpresen artean munduko handienetan hirugarrena da.
‎Hala ere, ohartu gara Euskal Herrian zabalkundea eta babesa izan duela, eta erakutsi nahi dugu, irudimena eta ilusioarekin, edonor dela bere ametsak aurrera eramateko gai. Ez dakigu zenbateko zabalkundea izango duen, baina espero dugu espetxean eta ihesean daudenei irria eragin izana.Zenbat denbora pasatu zenuten ekintza prestatzen. Eta zenbat pertsonak hartu zenuten parte. Ekintzak nahiko sinplea eman arren, hilabeteetako prestakuntza du atzean:
‎Plataforma sortu berrien kasuan, oraino goizegi zen ondorio ekonomikoez mintzatzeko. Oraingoz, Guaixe ri diru gutxi sartu zaio publizitatetik, baina espero dute webgunea «eskaparate» izan daitekeela, jarraitzaileei begira edota diru iturri berriak bilatzeko (gida komertziala egin nahi dute). Halaber, diru-laguntza berriak etorri zaizkie Eusko Jaurlaritzatik eta Cedernatik, webgune hori garatzeagatik.
‎Aski da! ” lemapean. Hau ez da herrian gertatu den lehenengo eraso sexista, baina espero dugu azkena izatea. Zeren eta, argi utzi nahi dugu: Ez dugu emakumeen aurkako eraso sexistarik onartuko.
‎Burujabetza energetikorako bidean aurrerapausoak" poliki" ematen ari da Udala baina espero dute datorren neguan biomasa errealitate izatea behintzat Ibarrako zonalde baten. Ramon Ajuria alkatearekin egon da Goiena," proiektu estrategiko" horren gaineko azken urratsen berri jasotzeko.
‎eremu soberanistaren lidergoa indartzeko operazioarena, Ezker Abertzaleak bizi zuen egoera gaiztoa profitatuz, udal eta foru hauteskundeei begira eta, agian, baita Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratzeko aukerari ere; kasu honetan, ofentsiba espainolistaren zitalkeriak kontrako eragina izan zezakeen —" Ibarretxe aurrera!" efektua—, lehendakariarenganako atxikimendua areagotuz. Ibarretxe berak onartu zion ELAri, planaren berri ematerakoan, zuela akordiorik lortu, ez indar espainolekin, ezta Ezker Abertzalearekin ere, baina espero zuela proposamenaren egokitasunak izango zuela herritar gehienen babesa.
‎Onartzen zuen ekimena ezerezean gera zitekeela, beste eragileek ez bazioten heltzen ELAk jarritako erronkari, baina espero zuen" beste perspektibak ireki ditzakeen dialektika sortzen" lagunduko zuela.
‎eragile guztien borondate zintzoa, eta eskumen mailan Eusko Jaurlaritzak zituen mugen onarpena. Lehendakariak aitortzen zuen bazekiela arestian eragile sozialen jarrera itun orokorren aurkakoa izan zela, baina espero zuen, hala ere, egoeraren txartzea medio, akordiotik hurbilago izango zirela eragileok ordurako. Iniziatiba horrekin jendartean hedatzen ari zen" ezkortasun eta etsipenari" aurre egin nahi zien.
2016
‎Oso ondo egon zen. Aurten ez dakit kurtso hori egingo duten ala ez; guk ezin izango dugu eman, baina espero dut etorkizunean proiektu horrek aurrera egitea. Baina ez hori bakarrik, Martzillako gazteluari erabilera handiagoa eman behar zaio; berriztatu berri dute, eta eremu ugari eta zabalak dauzka horrelako kontuak egin edo antolatu ahal izateko.
‎Belmont era etorri nintzen betidanik nahi izan nuen hezkuntza jasotzera, baina Espero zenuena baino gehiago lortu duzu?
‎Igoera fasera sailkatzea helburuen barruan zegoen, baina espero zenuten hain ondo aritzea. Egia esan, ez genuen espero. Iaz lehen fase ona burutu genuen, partidu dezente irabazita.
2017
‎" Itsasoaren aurrean ezin da ezer ziurtatu, baina espero ditugu behin betiko konponketak izatea", aipatu zuen Oier Korta alkateak. Pozik dago Eusko Jaurlaritzak obra honen aurrean egin duen apustuarekin.
‎" Azken egunetan lan handia izan dugu, eta gorputza tentsioan daukat. Beldurra ematen dit lasaitu eta gerriko mina jarriko zaidan, baina espero dut dena ondo ateratzea".
‎Txapelketa hau berezia da niretzat ere, zazpigarren finala, lau txapel baditut lehendik eta egia esan ez dit ilusio ikaragarririk egiten irabazteak edo txapela jazteak, bostgarrenak. Emozionalki, nik uste dut iluntzeko zortziretan datorren igandean gahiago emozionatuko nintzake eta poztu lagunen batek irabaziko balu, nik irabaziko banu baino, badakit ez dela lehiara joateko jarrera baina espero dut hara jun, ondo sentitu eta lehiakorra izatea. Baina besteari ere ezin diot uko egin, sentitzen dudana kontatzeari."
‎Joaten utziko dizut, baina espero dut hemen berriz ez ikustea...
‎– Beharbada ez dute eskubiderik, esan nion?, arrazoi izango duzu, baina espero dutena eta horretarako duten eskubidea bi gauza dira.
‎Merezi al zuen etortzea? Orain arteko esperientzia kontuan hartuta, baietz esango nuke, baina espero dut hemengo lanaldi hau bukatzerako Euskal Herrian lanerako baldintzak hobetuta egongo direla?.
‎Iaz, adibidez, eguraldi kaxkarra izan genuen. gure kasuan, urtean behin elkartzen garenez, pena handia izaten da antolatzaileentzako, ezin baitiogu egunari nahi adina zuku atera. Zapatu honetarako pronostikoa ez da oso argia, baina espero dugu iazkoaren ostean, aurten eguraldia lagun izatea" azaldu Jon Alkorta Mondrallyko antolatzaileak.
‎“Urtetik urtera jende gehiago etortzen da, zerbitzua ezagunagoa bihurtzen ari da, eta espero dugu horrela jarraitzea. Lakuntzako egoitzan dugun haurrik zaharrenak 13 urte ditu, baina espero dugu jende helduagoa etortzea, eta programa gehiago zabaltzea. 21 urte bete arte, derrigorrezko hezkuntza bukatu arte, etor daitezke gure ekintzetan parte hartzera”, nabarmendu du Martinezek.
‎–Tira, ez gara horretaz mintzatu, baina espero dut igandean etortzea.
‎Puruandiro atzean utzita, urriaren 22an Valle de Santiagora heldu ziren, eta handik Minak Remedios gotorlekuko Novoa koronelari eskutitz bat idatzi zion, aspalditik ez baitzuen izaten harekin geratu ziren Dibisioko gizonen berririk. Eskutitz horrek nafarraren etsipena eta ezinegona erakutsi zizkion, une horretan gizon gutxi zituelako bere egitasmoak betetzeko, baina espero zuen denbora gutxian gizon gehiagorekin elkartzea. Eta hala izan zen, hurrengo egunean La Cajan elkartu zitzaizkion mila bat insurjente, inguruko herrietatik heldutakoak.
2018
‎Probaren bosgarren edizioa izango da, eta oraindik ere zabalik dago izena emateko epea. Antolatzaileek azaldu dutenez," uste baino jende gutxiagok" eman du izena orain arte, baina espero dute, normalean bezala, egunean bertan apuntatuko dela jendea. Guztira, 80 bat lagunek parte hartuko dutela aurreikusten dute.
‎Altsasukoa frankismo berrituaren beste erasoaldi bat da. Ez dut konfiantza gehiegi justizia espainiarrean, baina espero dut gazte horiei epaiketa ongi ateratzea.
‎Kultura hori oinarritu behar da giza eskubide guztien defentsan, pertsona guztientzat, eta bazterrean utzi behar du gure desadostasun politikoak konpontzeko indarkeria politikoaren erabilpena».Akordioa bi taldek lortu dutela-eta, Joseba Egibar EAJko bozeramaileak agindu zuen «ahalegin osoa» egingo dutela «adostasunak lantzeko eta desadostasunak identifikatzeko». Haren iritziz, Elkarrekin Podemosek, PSEk eta PPk «muzin» egin diote testuari, baina espero du hurrengo atalen inguruko adostasunak zabalagoak izatea. Oro har, «Euskal Herriaren etorkizunera begirako akordio ona» lortu dutela azpimarratu zuen Maddalen Iriartek, koalizio subiranistako bozeramaileak.«Osoko zuzenketa bat»Lantaldeak atzo arteko epea jarria zion bere buruari hitzaurreari buruzko eztabaida amaitzeko, akordioa lortu edo ez.
‎Gabon dizula. Sentitzen dut zure ezbeharra, baina espero dut eragozpen handirik ez izatea gaua Moscomben igarotzeko.
‎Bazen eta artean ere bada arrazoi bat kritika molde hori erabiltzeko, eta ezberdindu behar da autokritikaren, horrek mugimenduaren bizitza demokratikoagoa eta integratzaileagoa segurtatzen du?, eta kritikaren artean, mugimendua erabat ahultzeko xede duena. Bistan denez, beti da posible bi horiek nahastu eta gaizki ulertzea, baina espero dut halakorik ez dela gertatuko Genero nahasmenduaren kasuan.
‎Berriak supermerkatuetan eta Zumalakarregiko Eroski Centerren, 14:30ak arte. “Okasio honetan ez gara Eroski Cityn arituko, baina espero dugu etorkizunean saltoki horrekin elkarlana garatzen jarraitu ahal izatea”, azaldu dute.
2019
‎Ez dakit genero ikuspegia etorkizunean oso desberdina izango den ala ez, baina espero dut behintzat pertsona baten generoa jakiteko pertsona horri galdetzea, eta ez kanpoko itxuraren arabera ondorioztatzea. Aitortza eta errespetua.
‎Guztiz ekintza alferrikakoa iruditu zitzaion, baina espero zuen jende hark ondo pasatuko zuela hori guztiori eginez.
‎–Ez naiz munduko sukaldaririk finena, baina espero dut gustatzea. Legatza labean dator gero?.
‎Haurrak bezala, emakumeak ere Epinalgo irudi soiletan ikusten ditu ongia eta gaizkia; manikeismoak lasaitu egiten du espiritua, aukeratzeko larrimina kentzen baitio; arrisku ikaragarriak hartzea da gaitza ala gaitz erdia aukeratzea, oraingo onura bat ala geroko onura handiago bat aukeratzea, definitu behar izatea zer den porrota eta zer garaipena; manikeoarentzat, oso erraz bereizten dira alea eta lastoa, eta aski da lastoa apartatzea; hautsa berez kondenatzen da, eta garbitasuna, berriz, zikinkeria gabezia erabatekoa da; garbitzea zaborra eta lohia kanporatzea da. Hala, emakumearen ustez, juduen, errua da guztia?, edo masoiena, edo boltxebikeena, edo gobernuarena; norbaiten edo zerbaiten kontra dago beti; Dreyfusen aurkakoen artean, emakumeek amorratuago jokatu zuten gizonek baino; ez dakite zertan datzan gaizkiaren printzipioa, baina espero dute, gobernu on, batek hura desagerraraziko duela, berak etxeko hautsa desagerrarazten duen gisan.
‎Horiek horrela, jeltzaleek azaldu dute “guk gure konpromisoei eutsiko diegu, aurrekontuei ekarpenak egingo dizkiegu, egoeraren jarraipena egingo dugu eta elkarlanerako prest egongo gara, baina espero dugu udal gobernuak ere bere konpromisoei eustea, berea baita udala kudeatzeko ardura”. “Aurrekontuetan jasotzen diren konpromisoak bete beharrekoak dira, bereziki herritarren ekarpenak badira eta beharrezkoa da denborarik galdu gabe lanari gogor ekitea Oñati atzean gera ez dadin” adierazi du Ainhoa Galdos bozeramaile jeltzaleak amaitzeko.
‎“Bihar hasiko naiz entrenamendu saio txiki batekin. Lau T’erdian tentsio handia izan da eta nekea nabaritzen dut, baina espero dut ostiralerako gorputzari buelta ematea. Oreka handia dago bikoeen artean, eta txapelketa polit bat egitea espero dugu” adierazi zuen Ezkurdiak.
‎Erabakia loteslea denez, Zubi Nagusia izango da etorkizuneko autobus geltokia eta ikusi denez herritarrei aukera emanez parte hartzen dutela, espero etorkizunari begira ere herri galdeketa gehiago burutzea garrantzizko gaiak direnean. Legealdiko azken galdeketa izango da, baina espero dugu etorkizuneko legealdietan hau praktika hau berriz ere burutzea herriko erabakiak hartzerako orduan”. Patricia Borinaga gobernukideak berretsi egin du alkateak esandakoa:
‎Ez dakit hor zauden, baina espero dut ongi egotea.
2020
‎Espero dut nik egiten dudan diskoa joankorra ez izatea. Biziki guti saltzen ditut, baina espero dut erosten duenak hogei urteren buruan berriz entzunen duela. Ez dut buzz a bilatzen, ez dut joko hori nahi, ez naiz horretan.
‎Jakina ezetz, baina espero dut behintzat sosak gordetzen dituzun poltsa izatea agure honen jukutria bai dela txalotzeko modukoa, egia esan gero eta begikoago egiten ari zait, ez dakit nondik aterako dudan ardoa ordaintzekoa, nik uste baina parranda ederra egingo dugu elkarrekin.
‎Txikitatik beti egun pasa joan izan naiz Jaizkibelera, beti egon naiz lasterketa ikusten, eta lehengo urtean irteeran egote hutsa sekulakoa izan zen. Aurten, ordea, Olinpiar Jokoekin batera izango da; beraz, sentitzen dut, baina espero dut Donostian ez egotea [irri egin du].
‎«Ez dira alemanak, eta aurtengo udan ere jende uholde horren zati handi bati eutsiko diogun esperantza daukagu». Onartu du 2020koa ez dela uda ona izango, baina espero du ostalaritzarentzat ez izatea desastrea ere.
‎Pandemiaren zabaltzeak eta hura geratzeko estatukide guztiak hartzen ari diren neurri bortitzek goitik behera aldatu dituzte iragarpenak. «Hazkundea erori egingo da, eta, ziur aski, negatiboa izango da aurten, baina espero dugu datorren urtean hazkundea itzultzea», adierazi du Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantza Gaietarako zuzendariak, Maarten Verweyk.
‎Pedro Aspiazuk iragarri du langabezia %11, 4raino igoko dela, baina espero du 2021ean %9, 6ra jaistea, eta ekonomia %2, 6 haztea. Altxortegian hilabete zailak datozela ohartarazi du
‎Garbi dago hasieran ez dela hala izango, baina espero dut hilabete batzuk pasata egoera normaltzea. Euskal Herrian kale zaleak gara, tabernetan ibiltzeko ohitura handia dugu, eta sosak baditugu, ba tabernetara bueltatuko gara, noski.
‎Non ipiniko dute dirua? Ni txikia naiz, txiki sentitzen naiz, baina espero dut agintarien artean aurrera begiratzeko ausardia duenik egotea. Elkarren arteko liskarrak utzi eta gizarte bezala batzen gaituena zer den ikusi dezaketen agintariak.
‎Euren esku dagoen guztia egiten ari direla nabarmendu du Aizpuruak ere, eta murrizketekin ala gabe horretan jarraituko dutela. " Honetatik bizi gara eta jarraitzea besterik ez zaigu geratzen, baina espero dut egoera hau gehiegi ez luzatzea".
‎Txintxua Filmsek ere aukera berri bat izan du, Hondar ahoak proiektuari esker. " Guk ekoitzitako lehen telesaila da, baina espero dut ez dela azkena izango. Ea funtzionatzen duen".
‎Ez dakit linea ondo ez dagoen baina espero dut hil ez izana.
2021
‎" Normalean tabernetan egiten da, eta ia beti bete egiten dira. Aurten, aretoan egin dugu, baina espero dut arrakasta bera izatea", dio antolatzaileak.
‎Gauza asko argitaratu ditut lehenik aldizkarietan agertutakoak, eta arraroak gertatu dira, audientzia tenporal bat daukatelako. Hau liburu biografikoa da, Niaren eta Niaren pertzepzioaren literatura, bizitako gauzak, ikusitakoak; gaur irakurri daitekeena, baina espero dugu hemendik hamar, hogei urtera ere bai. Apustu linguistiko bat ere egin dut, normalean egiten dudanaz oso bestelakoa.
‎Zorionez, gehiengo absolutua dugu parlamentuan, eta horrek bermatzen digu aurrekontuak edukitzea, baina gura nuen akordioa zabalagoa izatea. Ez da posible izan, pena da, baina espero dugu hurrengoan posible izatea.
‎Testuinguru horretan, NBE Nazio Batuen Erakundeko Larrialdiko Laguntzarako koordinatzaile Mark Lowcockek nazioarteko diru emaileei laguntza eskatu die Gazako herritarrei begirako funts bat osatzeko. Oraingoz, Lowcockek jakinarazi du lurralde palestinarretara bideraturikoaren 11,47 milioi euro erabiltzea espero duela, baina espero du kopuru hori handitzea estatu batzuek emango lioketen diruari esker; kalte materialez gain, 58.000 lagun baino gehiago desplazatu dira egunotan, gehienak UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren eskoletara.
‎Haren arabera, asmoa da bihar arte ematea dosi horiek, «etenik gabe». Nabarmendu zuen oraingoz ez daukatela txerto gehiagoren iritsieraren berri, baina espero dutela, halere, apirilean zehar gehiago iristea. Txertaketa gune berriei dagokienez, osasun arduradunek azpimarratu zuten herritarren erantzuna «ona» izaten ari dela, eta «lasai» daudela.
‎Ikusteko dago ados jarriko ote diren lege proiektua onartu aurretik, edo zatikako zuzenketa bidez emango ote zaien bidea aurrekontuei. Jose Mari Aierdik zehaztu du parlamentuan egin beharreko bide horren gainean ere hitz egin dutela EH Bildurekin, baina espero du aurrera aterako dela. «Pentsarazten digu urte amaierarako herritarren beharrei erantzuteko instrumentu baliagarri hori izango dugula».
‎Europako Batzordeak ez du erabakirik hartu, baina gerrikoa berriro estutu eta zor publikoa jaisten hasteko agindua espero du Azpiazuk. «Ikusiko dugu zer gertatzen den 2023an, baina espero dut iraganera itzultzea ez dela gogorregia izango, eta mailakatzea izango dela, edo, are hobeto, ez dela izango egonkortasun araurik».
‎Van Kerkhoverekin batera mintzatu zen OMEren Osasun Larrialdietarako zuzendari nagusi Michael Ryan. Aldaera berriaz, azaldu zuen oraindik ez dutela transmisioari buruzko daturik, baina espero duela informazioa «datozen egunetan» izango dutela; atariko azterketen arabera, omikron aldaerak ez luke gaixotasun larririk eragingo herritar gehienetan, eta txertoen eraginkortasuna ez litzateke txikituko, Ryanen arabera. Sendagaien Europako Agentziak herenegun jakinarazi zuen aldaketarik behar izanez gero «hiru edo lau hilabete» lituzkeela aldaera berrirako txertoak onesteko.
‎Orain aldaketa momentu bat da, eta ondo doa. Garai oso ona da, baina espero dut hobeak etortzea. Garrantzitsuena gozatzen segitzea da.
‎Artola gustura aritzen da bertsolaritzari buruzko irratsaioa egiten, eta aitortu du zaletasunetik duela gehiago ofiziotik baino. «Ikasturtez ikasturte erabakitzen dugu saioarekin jarraitu edo ez, baina espero dut aurrera egitea».
‎Antzuolako jokalariarendako urte oso polita izan da, eta datorren denboraldian aukera gehiago izatea espero du. " Duela bi aste lortu genuen matematikoki mailari eustea eta datorren urtean ere bigarren taldean jarraituko dut, baina espero dut lehenengo taldean ere egon ahal izatea", adierazi du. Asteburuan harmailetan jarraituko du partidua, Bartzelonan.
‎Gaur gaurkoz, 160 izen emate inguru jaso ditugu. 2021a maldan gora hasi dela dirudi; hasteko ziren bi ikastaro bertan behera utzi behar izan dira talderik eratu ez dalako, baina espero dugu otsailean hasiko diren hauekin aurrera egitea. Aurten, ikastaro bakoitzeko plaza kopurua dezente murriztu behar izan dugu, eta, hori dela eta, ikastaro batzuetan jendea kanpoan gelditu da; aurreikusi dezakegu orientazio ikastaroan ere horrela izango dela.
‎A ze disgustua hartu zuten aurten aritu ezin zirelako. DBHn gehiago kosta egiten zaigu ikasleak entxufatzea, baina espero dut parte hartzean ondoriorik ez izatea” azaldu du Senarrek. “Bi urte luze dira; ea datorren urtean plazetan gozatzeko aukera dugun.
‎Biderik erosoena hautatzen dugu horrela, bertute txikiek ez baitute inolako arrisku materialik, eta, are gehiago, babestu egiten gaituzte zoriaren kolpeetatik. Atzendu egiten zaigu bertute handiak irakastea, eta, hala ere, maite ditugu, eta nahi genuke gure seme alabek eduki ditzaten, baina espero dugu haien gogoan berez ernatzea, etorkizuneko egunen batean, sen hutsezkoak direlakoan; besteak, berriz, bertute txikiak, hausnarketaren eta kalkuluaren emaitzatzat ditugu, eta, horregatik, ezinbestekoa deritzogu haiek irakasteari.
‎Dakizunez, krakena izaki mitologikoa zen garaiko Eskandinavian, olagarro edo txipiroi erraldoi baten gisakoa, nahiz oraingo egunean badakigun egiazkoa dela, azken urteotan mundu osoko hondartzetan agertzen ari diren hilotzek erakusten dutenez. Neke da haiek ikertzea, sakonera handian bizi baitira, baina espero dut zuk nire hitzak banan banan hartu eta paralelismorik ez egitea. Zatika hazi nintzen, Legoko panpin baten modura, beso, enbor eta hankak okerreko neurrira eginak.
‎Ez, baina espero dut azkena izatea.
2022
‎Ba ez diot gezurrik esango, jakinik haurrek galdetzen dutela ulertzeko gai direnean, eta kokatu behar dugu gure burua erantzun horren aurrean umea eutsi ahal izateko. Baietz, noizbait hilko naizela esango nioke, baina espero dudala ahalik eta beranduen izatea eta momentua aprobetxatzea dela egin dezakegun onena, lehen aipaturiko gorputzaren jarraikortasun edo oroimen horretarako bizipenak eraikitzen segi dezakegula.
‎" Seme alabak galdetuko balit, baietz esango nioke, noizbait hilko naizela, baina espero dudala ahalik eta beranduen izatea eta momentua aprobetxatzea dela egin dezakegun onena"
‎Oholtza eta gainean zeuden hamalau gizonak lurrera erori ziren. Ez dakit nolakoak izango ziren garai hartako oholtzak, baina espero dut egun hartatik apur bat ikasi izana! Gutxik daukate ahazteko egun hartako gertakaria.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia