Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2008
‎Cabo izan zen bigarren, hiru segundora, eta Zumaia hirugarren, hamaikara. Kexu ziren zumaiarrak, beste bi ontziak bere kalean sartu zitzaizkiola eta azken luzean, baina epaileek ez zuten aintzat hartu erreklamazioa.
‎Orain hiru urte, berriz, Astillero eta Castro ziren faborito argiak lehen jardunaldian gertatutakoa ikusita, baina itsaso zakarra baliatuta, Hondarribiak berebiziko estropada osatu zuen, eta irabazi. Berez, Pedreñak egin zuen denbora onena, baina epaileek kanporatu egin zuten, lehen txandan Orioren gainera joan zela argudiatuz.
‎Aurreko astean atxilotu zituzten lau gazteetatik bat, Mikel Flamarike, aske utzi zuen Auzitegi Nazionaleko epaileak, bermea ordaindu eta gero, eta haren kasua gogora ekarri dute: «Polizia etxean sabotaje bat egin zuela onartu zuen, baina epailearen aurrean ukatu egin zuen, eta frogatu zuen egun eta ordu horretan tabernan lanean ari zela. Nola liteke errugabe izanik zeure buruaren aurkako deklarazioa sinatzea?».
‎Gertatutakoagatik, Moskalenko ez da joan ahal izan Moskuko auzitegian atzo hasi zuten Politkovskaia hiltzeaz akusatutako hiru lagunen epaiketara. Akusazio partikularreko beste abokatu batek auzia atzeratzeko eskatu zuen, baina epaileek ez zuten eskaria onartu.
‎Azkenekoa ERC alderdia iraintzeagatik izan da. Rovirari eta haren alderdiari terroristak izatea leporatu izan die maiz, baina epaile batek aitortu duenez, Konstituzioak ez du iraintzeko eskubiderik bermatzen. Gallardon jipoitzeagatik 36.000 euro ordaindu behar izan zituenean, iraintzea merke ateratzen zitzaiola aitortu zuen Losantosek.
2009
‎Argi dago Perez Burrullek Osasunari kalte egin ziola bere erabakiekin, baina partida 3 amaitu zen, eta horrek ez du bueltarik. Epaileen batzordeek Perez Burrull luzarorako zigortzea ere gerta daiteke Espanyol eta Bartzelonaren arteko derbia zuzendu behar zuen aste honetan Espainiako Kopan, baina epailea aldatzea erabaki dute, baina Osasunak ez du punturik lortuko horregatik. Eta hurrengo partidetan epaileek Osasunaren aldeko penaltiak asmatuko dituztela pentsatzerik ere ez dago.
‎Aurretik, gazteok behin baino gehiagotan saiatu ziren Auzitegi Nazionalean deklaratzen, baina epaileek galarazi egin zien. Epaileen galderei erantzuteko prest bazirela esan zuten orduan gazteek, baina ez zutela poliziaren eskuetatik pasatu nahi tratu txarrak pairatzeko beldur zirelako.
‎Espainiako Poliziak bi operazio egin zituzten astebeteren barruan. Atxiloketa saihestu zuten gazteak Auzitegi Nazionalean beren kabuz aurkezten saiatu ziren, baina epaileak ez zituen hartu. Donostiako Lurralde auzitegira deklaratzera joan zirenean atxilotu zituzten.
‎Ez zen hala izan, ordea, Arratek borrokan jarraitu zuen bi eta hiru gol arteko desabantaila mantendu zuen zati osoan. Bukaerarako hamar minutu falta zirenean izan zuen gol batera jartzeko aukera, baina epaileek erasoko falta adierazi zuten. Hurrengo jokaldian Ciudad Realek ez zuen huts egin, eta ondo kudeatu zuen hiru goleko errenta azken txanpan.
‎Erabat, gainera. Tanto horretan Belokik ez zuen gozatu, zabalera joan zitzaion pilota, baina epaileek balekotzat eman zuten itxuraz botea arrasto gainean egin zuen pilotakada.
‎Gaizki iruditzen zait. Ulertzen dut hedabideetan azaltzea, baina epailea izan dela antzeman behar zaio. Arazoa da epaile ohi hori enpresa batentzat ari dela lanean, eta gehiago saltzen duela akatsak erabaki zuzenak baino.
‎Lan txarra egiten ari dira oro har, salbuespenak salbuespen. Jokalari ohiek eta entrenatzaile ohiek beti defendatzen dituzte profesionalak, baina epaile ohiek ez.
‎Epaileak huts egiten badu... Inork ez du pentsatzen jokalariak nahita huts egin duela, baina epaileak bai, hark nahita egiten du. Horrek ematen dit min handiena.
‎Clos Gomez epaileak 41 minutuan Patxi Puñal egotzi zuenean bazirudien maldan behera jarritako partida berriz maldan gora jarri ahal zitzaiela Camachoren mutilei, baina epaileak Gamez egotzi zuen handik lau minutura, eta bigarren zatian hamarna jokalarirekin jokatzera behartu zituen bi taldeak.
‎Hurrengo minutuan Lolok 2 egin zuen Osasunakoak nahastuta zebiltzala baliatuz, eta lau minutu geroago Salvak egin zuen hirugarrena. Osasuna saiatu zen hala eta guztiz ere, baina epaileak Vadocz egotzi zuenean amaitu zen itxaropena. Zortzi jokalarirekin zer eginik ez zegoen.
‎Gernikako istiluetan atxilotutako lau lagunak aske utzi zituzten atzo, baina epaileak deitu zain daude. Atxilotuei, terrorismoa goratzea?,, epailearen agindua haustea?
‎De la Fuentek nabarmendu du zentzugabea dela Mbengeren egoera. Orain bi hilabete, epaileari helegitea aurkeztu zion Mbolo Moye Doole elkarteak, baina epaileak ez du oraindik erantzunik eman. Uztailaren 27an, Epaileen Batzordeak irizpidea bateratu baino hiru egun lehenago, elkarretaratzea egin zuten Mbolo Moye Doolek eta SOS Arrazakeriak Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren aurrean.
‎Aung San Suu Kyiren abokatuek helegitea jarri zioten Junta Militarraren erabakiari, 1974ko Konstituzioaren araberako zigorra zela argudiatuta, eta ez iaz erreferendumean onartutakoaren araberakoa, baina epaileak iritzi dio abokatuek ez dietela datu berririk erantsi duela bi hilabete Rangungo epaiketan emandakoei, eta, beraz, hemezortzi hilabeteak etxean atxilotuta bete ditu, eta oposizioko burua da aurkeztu datorren urteko hauteskundeetara.
‎2007ko ekaina. Espetxetik irten zen J.M. Bravo, bermea ordainduta, baina epailearen aurrean deklaratzeari uko egin ondoren espetxera bueltatu zen.
‎–Agintearen helburu eta egitasmoekin bat ez datozenen jarduerak ekidin? nahi dituztela;, desadostasunak indarrez isildu diktaduretan bezala, baina epaileen mailuaren bedeinkazioarekin?.
‎Hamasei hilabete izan dituzte barkamena eskatzeko, eta orain egiteak ez dit balio, adierazi zuen atzo, Nafarroako Auzitegi Nagusiko plazan egindako adierazpenetan. Epaiketa egiten den aretoan tentsioa nabarmena da, baina epaileak nabarmendu egin zuen, beste behin, bi aldeak izaten ari diren errespetuzko jarrera.
‎Faltak leku guztietatik izan ziren, eta epailea kaxkar aritu zen. Baionak atakatik ateratzea lortu zuen, eta sekulako entsegua sartu zuen, baina epaileak ez zuen onartu, egon ez zen aitzin pasa batengatik. Azkenean, entsegua uztartze baten ondoren etorri zen, legezko denbora bukatuta zegoelarik.
2010
‎Buenos Airesko (Argentina) apelazio auzitegi batek Francoren diktadurak egindako gizateriaren kontrako krimenak ikertzeko auziari ekin dio berriro, frankismoaren biktimen senide batzuek eskatuta. Auzia aurretik dator, baina epaile batek itxi egin zuen, Espainian gertakari horiek ikertzen ari zirelakoan. Apelazio auzitegiak berriro ireki du auzia, eta 1936ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15era arte izandako gertaerak ikertzen dituen edo ez argitu ahal izateko eskatu dizkio Espainiako Gobernuari.
‎Maite Orue gernikarra torturatu izana leporatuta, bost polizia epaituko dituzte Madrilgo Auzitegian. Oruek jarritako tortura salketa dela eta, hainbat polizia galdekatu dituzte aurretik, baina epaileak kasua artxibatu egin zuen 2008an. Oraingoan, TAT Torturaren Aurkako Taldeak jarritako helegitea aintzat hartu du auzitegiak, delitu zantzuak badirela iritzita.
‎Fiskalak, ordea, K.M.G eta F.R.M. auzitik baztertzeko eskatu zuen, eta epaileak eskaera hori aintzat hartu, eta haien aurkako akusazioak artxibatu zituen. D.V.M. ere auzitik baztertzeko eskatu zuen fiskalak, baina epaileak ez du aintzat hartu eskaera hori, eta ustez hilketa ezkutatzeagatik inputatuta jarraituko du. Defentsak eskatuta hurrengo egunetan epaileak deklarazioa hartuko dio ustezko hiltzaileari.
‎Kasabek errugabea dela ohartarazi du behin eta berriz. Epaia jakinarazi diotenean ere hala adierazi du, baina epaileak ez du gupidarik izan: Urkatu egingo dugu hil arte.
2011
‎Torturatzaileek eta haien konplizeek etengabe errepikatzen duten leloa, hain zuzen.Hori ontzat emateko orduan, epaileek ez dute froga bakar bat aipatzen, tortura faltsuak salatzeko etakideek omen dituzten eskuliburuen asmakizun barregarri hori besterik ez, eta aldi berean froga falta jartzen dute aitzakiatzat Mattin Sarasolak bost eguneko inkomunikazio garaian jasandakoei muzin egiteko.Honek oso argi utzi zuen mendian gertatu zitzaiona ez zela «ezertxo ere izan gero egin zizkiotenekin alderatuz». Izan ere, torturatzen espezializatuak dauden agenteek sinestezineko sufrikarioa eragin baitezakete inongo markarik utzi gabe, eta halaxe jaitsarazi zuten infernuraino bost egun amaiezin haietan, baina epaileek ez diote sinesgarritasunik eman nahi izan haren testigantzari.Epaiak frogatutzat ematen du, ordea, mendian torturatu zuten bitartean Sarasolari «etengabe ikara eragiten ziotela esanez haiek lehen hogei minutuak besterik ez zirela eta bost egun zituztela berarekin nahi zutena egiteko. Soilik horrela azal daiteke zer nolako antsietate egoeran heldu zen atxilotua Auzi Medikuen Klinikara lehen azterketa egitera».
‎Aldiz, Frantzian doakoak dira sorospenak, baita zuhurtzia faltagatik gertatzen direnean ere. Laguntza arrazoirik gabe eskatzen dutenean isuna jartzen dute, baina epaile batek erabaki behar du beti dei egiteko arrazoirik egon den.
‎Penagarria.Jokaldi horren ondorioz, Peter Fitzgibbon epaileak Baionak sartu zuen entsegua ezerezean utzi zuen. Philipsen jokaldi eder bati esker, Iginiz hendaiarrak sartu zuen entsegua, baina epaileak borroka zigortu zuen entsegua ezerezean utziz.Gauzak bere onera itzuli zirenean, Miarritzek asmatu zuen partida kontrolpea izaten. Jokoa hobeki plantan dutela erakutsi zuten miarriztarrek.
2012
‎Musikaren munduan karrera egin nahi dutenek ongi dakite kontu hau zein serioa izatera irits daitekeen, arazoa ez baita etengabe musika jotzeak suposatzen duen tormentua, hainbertze ematen dizun horrek hainbertze kentzen dizula jakiteak suposatzen duen trantzea onartzea baizik. Aseguru etxea kexu da, gorreria ezin delako hain erraz probatu, baina epaileak gaixotasun profesionala onartu dio entzuleari, eta kalte ordainak eskatu dizkio aseguruari. Musikariak ez du argudiatu bere lanbidea exijentea denik.
‎«defentsan» tiro egin behar izan zuten. Bizirik nahi zuten, baina epailearen aurrera eramateko «ahalegin guztiak» eginda ere ez da posible izan, ezin zuten eta jende gehiagoren bizitza arriskuan jarri, «hildako gehiegi» egon direlako, Nicolas Sarkozyren ustez. Bost polizia zauritu zituen Merahek erasoan.
‎Orain bi urte, Elena Cal hil zuen bikotekideak. Hiltzailearentzat hamalau urteko espetxea eskatu zuten, baina epaileak hiru eta erdikoa jarri zion, zuhurtziagabeko homizidioa izan zelakoan. Libre da gizona.
‎Hortxe amaitu ziren etxekoen itxaropenak. Saiatu ziren gerora ohorezko gola egiten, baina epaileak Javi Martinez kanporatu zuen 71 minutuan, eta ezina nagusitu zen. Isiltasuna omen da pentsamenduak adierazteko modurik egokiena, eta hobe izango da epaileari buruz ezer ez esatea.
2013
‎Urrutira joan gabe, Perez Lasak partida amaiera gogorra izan zuen Real Madril Bartzelona ligako azken klasikoan, ez zuen adierazi Bartzelonaren aldeko penalti argi samarra, eta, protesten eraginez, txartel gorria atera zion Victor Valdes Bartzelonako atezainari?. «Zentzuz jokatu behar da une horietan, baina epaileok badakigu hutsa maletan sartuta bidaiatzen dugula; edozein unetan egin dezakegu huts. Hutsa 15 minutuan egin eta jabetuz gero, lehenbailehen ahazten saiatu beharra dago, jokaldi horrek ondorengoetan eraginik izan ez dezan».
‎Sufritzea egokitu zitzaion orduan Baionari. 14 jokalarirekin zela, Potgieterrek ostikada jo zuen, baina epaileek ez zuten ontzat eman, haga artean pasatu zela iduri arren. Hurrengo aukeran ez zuen barkatu irekitzaileak:
‎Herritarrek protesta egin zuten kaleetan eta ordura arte egonkorra zirudien sistema hankaz gora jarri zuten. Geir Haarde lehen ministroa bera ere auzipetu egin zuten, krisian jokatutako paperarengatik, baina epaileak deliturik ikusi ez, eta hutsegite arina izan zela esan zuen. Esperantzatik etsipenera Testuinguru horretan, zentro ezkerreko alderdiek emaitza bikainak erdietsi zituzten 2009ko hauteskundeetan.
‎Zaila da Barcina inputatzeko eskaera aintzat hartuko duen edo ez aurreikustea. Fiskalaren tesia Barcina ez inputatzeko lur hartze pista izan daiteke, baina epaile instruktore batek ia urte erdiko ikerketa zorrotza egin ostean, Gorenak ez ohi du lehen tramitean halakorik atzera botatzen.
‎Ordutik bortxaketekin, sexu erasoekin eta prostituzioarekin lotutako hainbat akusaziori aurre egin die, baina banan banan guztietatik onik ateratzea lortu du, epaiketara iritsi gabe. Carlton auzia n ere Fiskaltzak akusazioak artxibatzeko eskatu zuen, baina epaileek ez diote jaramon egin. Fiskaltzak hilabeteko epea dauka erabaki horren aurka helegitea jartzeko.
‎Hasierako akusazioa, baina, leundu egin dute epaileek. «Proxenetismo larria talde antolatuan» egin izana leporatu zieten lehenik, baina epaileek proxenetismo larriagatik epaituko dute. Frantziako legediaren arabera gehienez hamar urteko espetxe zigorra jaso lezake akusazio horrekin zigortutakoak.
‎Egun batzuk lehenago epaileak 800 euro eta 11 estropadako zigorra ezarri zion Kaikuko prestatzaileari, Pedreñako estropadan bere zodiakarekin argazkilarien ontzia apropos jo zuelakoan. «Frogatuta dago [Urdaibaiko arraunlariek legez kanpoko produktuak kontsumitu izana], baina epaileak ez du ezer egiten. Zergatik?
2014
‎30 urte dira Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituela, eta beste hainbeste ia hilketa horien inguruko auzia irekia dagoela Donostiako II. Instrukzio epaitegian. 2000 urtetik, gertaerak eta ardurak argitzeko ahaleginean aritu dira etengabe akusazio partikularra eta herri akusazioa, senideak, Santiago Gonzalez abokatuarekin, eta Azpeitiko Udala, Miguel Castellsekin, hurrenez hurren?, baina epaileen ezezkoekin eta polizien ahanzturarekin aurkitu dira. Denbora aurrera joan ahala, gainera, are zailagoa da bertsio ofizialaren arrakalak epaile aurrean frogatzea.
‎Etxekoak jaun eta jabe ziren, eta aurretik jartzeko aukera ugari izan zituzten. Lortu ere lortu zuten, baina epaileak balio gabe utzi zuen gola. Realak gustuz hartu zuen oparia, hurrengo jokaldian babak eltzetik atera baitzituen Agirretxek.
‎Fagor Etxetresnen porrotarekin batera euren ekarpenak eta aurrezkiak galdu dituztenek paga buruak nahi dituzte, baina epaileak aukera hori itxi du. Ordaindu eta Eskuratu elkarteek Mondragon taldeko kooperatibaren zuzendaritzaren kudeaketan jarria zuten lupa, enpresaren konkurtsoan legez kanpoko erantzukizunak izan ote ziren argitzeko.
‎«Gehien mintzen zaituen tokian emango dizut». Alabaren eta aitaren arteko topaketak gizarte zerbitzuek zaintzeko eskatua zuen amak, baina epaileak ez zuen onartu, umeek aitekiko harremanetan egon behar dutela argudiatuta. Espainiari zigorra ezarri berri dio NBE Nazio Batuen Erakundeak, ama alabak ez babesteagatik.
2015
‎«Bakoitzak nahi duena interpretatu dezake, baina eragina izan zuen. Kontratua berritu izan bagenio, [Cerverak] ez zuen Nafarroako Kutxa kritikatuko».Goñi saiatu zen Cerverak bidali zizkion gutunen edukia aipatzen, baina epaileak labur aritzera behartu zuen. Haren esanetan, 2005ean Cerverak «zirraragarritzat» jo zuen aurrezki kutxa eraldatzeko Goñik abiatutako prozesua.
2016
‎Protesta keinuak egin zituen Etixxekoak, nonbait, uste zuelako traba egin ziola britainiarrak. Helegitea ere jarri zuen Kittelen taldeak, baina epaileek ez zuten zalantzarik izan. Cavendish jo zuten garailetzat.
‎Bilboko instrukzioko 10 epaitegiak darama gertatutakoaren inguruko auzia, baina, lau urte eta erdi igaro diren arren, oraindik ez dago argi nortzuk izan ziren errudunak, ezta epaiketa egingo ote den ere.Bizkaiko Auzitegi Probintzialean egindako bilerak Iñigo Cabacasen familiak jarritako helegitea aztertzea zuen xede. Bere garaian, familiaren abokatu Jone Goirizelaiak auzia argitzeko asmoz proba gehiago egiteko eskatu zuen, baina epaileak ez zuen eskaera aintzat hartu, eta, horregatik, joan den apirilean helegitea aurkeztu zuten erabaki horren kontra.Errekurtsoaren inguruan ebatzi behar duen aretoak lehenago ere atzera bota izan du Cabacas familiak aurkezturiko beste helegite bat, eta, gainera, kostuak ordaintzera zigortu zituen. Cabacasen gurasoek «kezka» agertu dute, orain areto berak erabaki behar duelako helegite berriaren inguruan; gainera, txostengilea ere bera izango da:
‎Foruzaingoaren arabera, salaketa bat jaso ondoren, gizona etxean atxilotu zuten, eta une horretan 14 urteko emakumea harekin zegoen. Gizonezkoa aske utzi dute, baina epailearen aurrera agertu behar du. Foruzaingoak oroitarazi du Espainiako Zigor Kodearen azken erreformaren arabera delitu dela 16 urte baino gazteagoekin sexu harremanak izatea, nahiz eta onartutakoak izan.
2017
‎Laukoak printzipio gisa jarri zuen ikurrina jarriko zela bertako herritarren gehiengo zabal batek onartzen duen herrietan: Iruñea, Barañain, Tafalla, Burlata, Irurtzun, Bera, Baztan, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Lizarra eta Olatzagutian, esaterako.Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan aurkeztu ditu Albak salaketak, baina epaileek oraindik ez dute ezer esan. Nafarroako Kontseiluak, erakunde aholku emaile gorenak, maiatzean txosten batean ondorioztatu zuen konstituzionala zela Ikurren Legea indargabetzea, baina «ziurgabetasun juridikoa» ezar zezakeela ikurren erabileran.
‎Horregatik kondenatu zuten bi aldiz, baina, beste askotan bezala, Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen bi sententziak.Urra kasuan inputatuak izan ondoren ibilbide esanguratsu askoa egin duten beste bi guardia zibilak Alejandro Hernandez Mosquera eta lehen aipaturiko Diego Perez de los Cobos dira. Biak joan zitzaizkion bisitan Kepa Urrari Basurtuko ospitalera eta hark laguntza eske bota zituen oihuak entzutean bertaratu zen erizain batek ahotik odola zeriola aurkitu zuen, baina epaileek bien errugabetasun presuntzioa mantentzea erabaki zuten, nahiz eta sententzian jaso oso «bitxia» izan zela bisita hura egiteko biek emandako arrazoia.Gaur egun, biek dituzte kargu oso garrantzitsuak. Hernandez Mosquera Gobernu Lehendakaritzako Segurtasun Departamentuaren buru izendatu zuten 2012an, eta are urte gehiago daramatza Perez de los Cobosek Estatu Segurtasuneko Idazkaritzan, Koordinazio Kabinetearen zuzendari gisa.Benetan esanguratsua da espainiar agintariek azken hori aukeratu izana kataluniar independentziazaleen kontrako errepresioaz arduratzeko eta haiei espainiar Konstituzioa onarrarazteko.
2018
‎«Kolpeak jasan nituen, ez oso bortitzak baina bai eraginkorrak, oso jarrera behartuetan egon eta ariketak eginarazi ostean leku zehatzetan ematen zizkidatelako». Gañanek tratu txarrak salatu zituen epailearen aurrean igaro zenean, baina epaileak esan zion hura ez zela salaketa egiteko toki aproposa. Geroago, kartzelan zegoela, haren abokatuak salaketa jarri zuen.
2019
‎Haatik, Nafarroako Auzitegi Nagusiak gero 450 euroko isuna baino ez zion ezarri sindikalistari. Sangiovesako auzian, auzitegi nagusiak agerian utzi zuen epailea, baina epaile horrek berak epaitu du berriz Salinas. Epaiketa hasi aurretik,, egoera bidegabe hori?
2020
‎Bi gizon horiek beti aldarrikatu zuten errugabe zirela; frogatu zuten ez zeudela aretoan hilketa gertatu zenean, baina hogei urte egin zituzten espetxean. Hayerrek, 1978an, hilketan parte hartu zuten beste lau gizonen izenak eman zituen, baina epaileak ez zuen aintzat hartu. Bere horretan gelditu zen kontua, auzia itxita.
‎Lehen imintzioa etxekoek egin zuten, hasi eta berehala. Riojak sarera bidali zuen baloia jokaldi azkar batean, baina epaileak baliogabetu egin zuen gola: jokoz kanpo zegoen Lucas Perez, azken pasea eman zuen jokalaria.
‎Rafinhak ere gertu izan du gola 88 minutuan, baina jaurtiketa gora egin du. Norgehiagoka bukatzear zela, etxekoek penaltia eskatu dute, baina epaileak erabaki du Bigasek ez diola ezer egin Denis Suarezi. Antzeko erabakia hartu du minutu batzuk lehenago, Aspasi txartel horia atera dionean haren burua lurrera botaz penaltia eskatzeagatik.
2021
‎Nafarroako mugak igandean irekiko dituzte, baina epaileen esku dago etxeratze aginduari eustea. EAEko fiskaltza joan etorriak mugatzearen kontra agertu da
‎Uste baino gehiago eragiten digu jendeak dioenak, baina epailerik zorrotzena geure burua izan ohi da. Horregatik, jendeak esaten zuenarekin baino gehiago, neure buruarekin nuen borroka buruz burukoan.
‎Halakoetan lehen hitza defentsako abokatuek hartu ohi badute ere, kasu honetan fiskaltzak hartu zuen hitza lehenik, baina ez zituen akusazio guztiak irakurri; aldiz, laburpen bat egitera mugatu zen. «Hori ere prozedurak urratzea izan da, baina epaileari ez dio axola izan. Iradoki du prozesua edonola joaten dela ere emaitza jakina dela».
‎Gozatu egin dut tatami gainean. Pena izan da harmailetan zalerik egon ez izana, baina epaileoi mesede pixka bat egin digu horrek, lasaiago aritzeko aukera izan baitugu. Oro har, lan ona egin dela esango nuke».
‎Aipagarria da hori. Izan ere, alarma egoera kendu ostean, maiatzaren hasieran, etxeratzeko agindua ezartzea proposatu zuen gobernuak, baina epaileek atzera bota zuten neurria, kaleko edana eta antzeko topaketak legedi arruntarekin mugatu zitezkeela argudiatuta. Aldiz, bi hilabete geroago, auzitegiak irizpidea aldatu du, frogatutzat jo baitu 15 urte eta 30 urte artekoen bilkura horiek direla «kutsatze gehienen sorburua».
2022
‎Nafarroako Euskararen Dekretua aspaldi da polemika iturri. Gobernuak 2017an onartu zuen, baina epaileek baliogabetu egin zituzten zenbait puntu: besteak beste, administrazioari loturiko lan deialdietan euskara meritu gisa hartzea arautzen duena.
‎Espezialistek zelaietan trebezia erakusten zuten garaietan, jokalaria ez zegoen orain bezain babestua araudiaren aldetik. Jokoa bortitzagoa zen orduan, baina epaileek falta bat adierazteko jokalariek orain baino zerbait gehiago egin behar izaten zuten. Jokoa makalagoa zen, ordea, eta falta kopurua ez zen txikia izaten araudia malguagoa izanda ere.
‎Beraz, defentsa taldeak hilabete izango du agintari ohia ez estraditatzeko beharrezko informazioa biltzeko. Haren abokatuek, gainera, eskatu dute Hernandezek bere etxean bete dezala atxiloaldia, baina epaileak atzera bota du haien eskaera, Justizia Auzitegia Gorenak emandako autoan oinarrituta. Hala, presidente ohia indar berezien eskuadroian espetxeratuta dago, Tegucigalpan.
‎Ezta eremu «euskaldunean» ere. 2017 urtean Uxue Barkosen gobernuaren dekretuak aurrerapauso lotsatiak proposatu zituen alor horretan, baina epaileek errotik moztu zuten aukera.
‎Apurka apurka, ugaritu egin ziren auzitegirako bidea egin zuten andreak, eta hura kartzelan sartzeko eskeak ere bai, baina 2018ko maiatzean kalean zegoen oraindik. Ordurako bederatzi aldiz hartu zion epaileak deklarazioa, eta akusazioko abokatuak aldi guztietan eskatu zuen argazkilaria kartzelan sartzeko, baina epaileak atzera bota zituen eskakizun guztiak.
‎Baina ezin izan zuten gola sartu. Neurketa amaitzear zela, Ane Azkonak lortu zuen, baina epaileak baliorik gabe utzi zuen gola, ustez falta egin zuelako. Erabakiak haserrea eragin zuen, eta korapilatu egin zen neurketaren amaiera.
‎Osasunakoak ez dira estutu, haatik; atzeko lerroan sendo aritu dira lehen zatian, eta erasoan arriskua sortu dute. Budimirrek bigarren gola ere ere sartu du, 31 minutuan, baina epaileak baliorik gabe utzi du, marrazainari jaramon eginda. Azti ibili da albokoa jokoz kanpokoa adierazteko garaian.
‎Halaxe izan da, eta Levantek bigarren gola sartu du, Rogerrek, baina epaileak baliorik gabe utzi du, aurrelaria jokoz kanpo baitzegoen. Ia jarraian, Silva bigarren gola sartzekotan izan da, baina Levanteko atzelari batek urrundu du baloia azken unean.
‎Harik eta espainiarrek kontraerasora egin eta gola lortu duten arte. Oussama Idrissik jaurtiketa bikain batekin sareratu du baloia, baina epaileak ezerezean utzi du jokaldia, Tomas Alarconen jokoz kanpokoa adierazita. Hegalekoak eman dio goleko pasea.
‎Suediako Adopzio Zentroaren bitartez antolatzen zuen haurren bidalketa. Txileko adopzio legeak, berez, exijitzen zuen umeak Txilen geratzea bi urtez, harreran, atzerriko adopzio prozesua hasi aurretik, baina epaileak Elmgreni baimena eman zion Maria Diemar herrialdetik ateratzeko hark bi hilabete besterik ez zuela. Formulario ofizialetan, behin eta berriz azaltzen da Elmgren tutore gisa Diemarrenaren gisako kasuetan, hots, Suediako adopzio lasterretan.
‎Bai. Lehen Mailara igotzeko kanporaketak amaitu ostean argitaratuko dira epaileen zerrenda ofizialak, baina Epaileen Batzorde Teknikoak Bigarren Mailako VAR epailea izateko aukera eskaini dit. Oso pozik nago.
‎Beste batzuk, berriz, Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko eta CESIDeko agenteak Peroterekin eta Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuarteleko buru Enrique Rodriguez Galindorekin izandako elkarrizketen transkripzioak dira. Haiek Lasa eta Zabala auziko epaiketan entzun zituzten, El Mundo k argitaratu eta gero, baina epaileek ez zituzten froga gisa onartu. Argudiatu zuten ez zirela ondo entzuten.
‎Bigarren zatiko lehen ordu laurdenean hobea izan da Reala, eta gola ere sartu du. Brais Mendezek falta bat erdiratu du, eta baloiak sareetan amaitu du, inork ukitu gabe, baina epaileak jokaldi baliogabe utzi du, Le Normandek jokaldian eragina izan duela argudiatuta.
‎Bederatzi segundoan sartu dira helmugan. Orio aurretik, baina epaileak bandera horia atera dio bueltako luzean, Kaiku uberan jarri zaionean. Baten popak eta bestearen proak ia elkar jo dute.
‎Hurrengo egunean Carlsen torneotik erretiratu zen, eta Twitterren iradoki zuen iruzur baten biktima izan zela. Antolatzaileek neurriak zorroztu zituzten, baina epaileak esan zuen tranpa zantzurik ez zegoela. Adituen esanetan ere, Carlsenen kontrako partidan ez zen ordenagailuaren joko patroirik igartzen.
‎Datu asko daude CNI izan dela pentsarazten dutenak. Hori hala den argitzeko, galdetu besterik ez dago, baina epaileek ez diote galdetu nahi CNIri ea Pegasus erabili duen.
‎«Nola dakizu CNI dela?». Nik ez dakit, baina epaileek lagundu behar digute hori argitzen. Zergatik ez diote galdetzen CNIri Pegasus ba al duen?
‎Horixe gertatu da Valladoliden lehen abisuan. Kontraeraso batean gola egin du, baina epaileak, VARak hala agindu diolako, bertan behera utzi du, aurrez Brais Mendezi egindako falta batengatik. Dena den, hurrengo minutuan iritsi da 1 0ekoa.
2023
‎Kasuarekin lotuta, PPk eskaera egin du lau kideak lehenbailehen auzipetzeko, baina epaileak ebatzi du martxan diren ikerketa eginbideak amaitu arte itxaron behar dela.
‎Irratsaioetan parte hartu zuten; egunkarietara ere gutunak bidali zituzten, azaltzeko zergatik abortatu zuten. Abokatuek ateak irekita egin nahi zuten epaiketa, baina epaileak ez zuen onartu. Hala ere, beste behin, ez zen egin; arrazoia aurreko bera izan zen.
‎Horrekin lotuta, joan den ostiralean, Guyanak galdeketa bertan behera uzteko eskatu zion Nazioarteko Justizia Auzitegiari, baina epaileek ez zuten halakorik egin. Hori bai, Venezuelari ohartarazi zioten ez duela lurraldearen egoera aldaraziko lukeen «ezer» egin behar, eta kezka agertu zuten azken erreferendumeko galderaren inguruan, zeinaren bidez gobernuak boto emaileen baimena jaso duen Essequibo estatua sortu, eta han bizi diren 125.000 herritarrei venezuelar nazionalitatea emateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia