2015
|
|
Argi ikusi nuen atsekabe ugari zetozkidala gainera;
|
baina
egitekoa eginda zegoenez gero, ez nuen kezka handirik. Otoitz egin nuen, Jaunari lagun diezadala, eta neure aita san Joseri bere etxera ekar nazala eskatuz, eta eraman behar nuena eskaini nion eta, beragatik sufritzeko aukera izateagatik eta berari zerbitzueginahal izateagatik poz pozik, joan nintzen, kartzelan sartuko nindutela sinetsirik.
|
|
Aditzera eman zitzaidan benetan merezi duela gerra eta borroka honek halako saria irabazteko, eta iruditu zitzaidan Jaunak erruki gintuela munduan bizi garenok. Baina ez uste izateko ahaztua ninduela, ez baininduen sekula ere utziko,
|
baina
egin nezala neuri dagokidana. Hau erruki eta gozotasunez esan zidan Jaunak, eta mesede ederra egin zidaten eta hemen esan beharrik ez dagoen beste hitz batzuekin.
|
|
Izan ere, hemen zen maitasuna haztea eta hemen ziren nik Jaunari egiten nizkion maitasun negarrak eta ezin eramana; ezta ez zegoen nire esku ere Harengan pentsatzeari uztea, nik nahi izan arren eta eginahalak egin arren. Hala ere, esana egiten nuen ahal nuenean, baina honetan gutxi ahal nuen edo batere ez, eta Jaunak ez zidan sekula ere kendu;
|
baina
egin nezala esaten bazidan ere, ziurtasuna ematen zidan beste alde batetik, eta haiei esan behar niena irakasten zidan, eta orain ere hala egiten du, eta nahikoa arrazoi emanik, ni guztiz ziur geratzen nintzen.
|
|
Hau pentsatzea eta ulertzea gauza ona zen;
|
baina
egitez betetzea, gaitz handi handia izan zen. Bedeinkatua izan zaitezela, Jauna, honela lagundu zenidalako.
|
|
8 Idazteko eskubidea duen pertsona banintz, pozik luzatuko nintzateke xeheki esaten Santu aintzatsu honek niri eta beste pertsona batzuei egindako mesedeak;
|
baina
egiteko agindu zidatena baizik ez egitearren, gauza askotan nahi nukeen baino laburrago jardungo dut, beste batzuetan, berriz, behar baino luzeago; hitz batez, edozein gauza onetarako zuhurtasun handirik ez duenaren antzera. Jainkoarren eskatzen dut bakarrik, sinesten ez didanak proba egin dezala, eta ikusiko du esperientziaz zein on handia den Patriarka aintzatsu honen babespean jartzea eta hari debozioa izatea.
|
|
9 Hauetako edozein dela ere, urtero ohiko tasak bidaltzeko ardura hartuko du, bidezko denez bisitatzean eginiko aitorpena jeneral txit agurgarriari, eta berak egin ez dezanean(
|
baina
egingo du, hartara beharturik dagoelako), monasterioek bidaliko dituzte. Eta aita frai Jeronimo Gracián maisuari emanez gero, bikoizturik; eta askoz gehiago ematen badute ere, irabaziaz geratuko lirateke, asko doakielako.
|
|
6 Nire aita Valentini, nire partetik, agur bihotzeko bat eman diezaiola eskatzen diot. Egunero gomendatzen diot berori Haren Maiestateari, eta ordain diezadala eskatzen diot;
|
baina
egiten didana mesederik txikiena bada ere, ongi ordaindutzat izango dut, ni hain kaskarra izanik.
|
|
Nekeekin nahi baduzu, emadazu kemena eta datozela; jazarpen, gaixo, desohore eta premiekin nahi baduzu, hemen nago, ez dut aurpegirik itzuliko, ene Aita, eta ez da bidezkoa bizkarra ematea. Zure Semeak nire borondate hau guztien izenean eman zuenez gero, ez da bidezkoa nik neure aldetik huts egitea;
|
baina
egidazu Zuk zeure erreinua ematearen mesedea, nik zure nahia egin dezadan, berak eskatu baitzidan, eta erabil nazazu zeure gauza bezala, zeure borondatearen arabera.
|