Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2004
‎Makurtu nuen burua, aurreratu nituen adarrak, eta besoa hautsi nion bi lekutatik. Jakina, tartean pasa ziren gauza gehiago ere, entzun ziren lorategi hartan nireak ez ziren makina bat marru, baina denak esatea ez du merezi.
2010
‎Bertan erlijio desberdinen bizikidetza posiblea zela ondorioztatu zuen, adibide soka jarriz; erlijio istilu gehienak testu sakratuen interpretazio zurrunegiek eta irakurketa historiko interesatuek eragindakotzat jo zituen. Honen ondoan Erroma klasikoa pluralismo erlijiosoaren adibide zen, Voltaireren hitzetan," erromatarrek sinesmen guztiak aitortzen zituzten, denei ez zieten ematen berrespen publikoa, baina denak onartzen zituzten".
‎Ameriketarako bidea hartu zutenen gaineko datuak ez datoz bat, autorerik autore aldatzen dira, baina denek erakusten dute gauza bera, alegia, Euskal Herriaren odolustea. Izatez, azken bost mendeetan Euskal Herria izan da Europako emigrante haztegirik emankorrenetarikoa, baina, XIX.ean zehar benetako hemorragia bihurtu zen joakin horien isuria, gero eta larriagoa gainera.
‎Horra beraz Omar eta Omarren ama Habiba, Otto eta Monika, nor bere arrazoiagatik baina denak veneziarrari begira eta handik kanpoko munduaz ahaztuta. Mundua ez zegoen beraiekin ahaztuta ordea.
‎Mustafa Kemal zeritzan, baina denek zekiten hura ez zela egiazko izena.
2011
‎Nire trasteak hartu eta besterik gabe joan naiz familia berri horren bila. Hainbeste guraso eta jenderen artean pentsatzen nuen ezinezkoa izango zela aurkitzea, baina dena oso ondo antolatuta zegoen. Familia guztiak alfabetikoki kolokatu dituzte eta gainera C letrara ailegatu naizenean neska batek nire izena idatzita zeukan kartel bat erakutsi dit.
‎Magliana rena egina dago, aspaldi dugu lan hitzarmen moduko bat haiekin, beraz, ez da egonen arazorik, dei pare bat eginen dut oraintxe berean eta, martxan jarriko dugu bide hori. Ongi da, hitz egin zuen artzapezpikuak, baina dena den, lapurrak topatzen ez ditugun bitartean, odola isurarazi egin behar dugu. Hiri honek gure atzaparren indarra ezagutu behar du.
‎" ez dago amoinarik xahutzaile zoroentzat", orduan bideari begiratuko diozu eta ez duzu han egun beti berdinen gristasuna baizik atzemanen, inorenak ez diren ordu erori horiek izanen dira zure gogoetagune, igarotzen zara iraganeko lurraldeetatik jaso nahirik irudietan antzinako argiaren gardentasun asaldatuak garisailen gerriburu urretsua mahastien lerrokatze hornitua, baina dena dago erreten zikinduetan atxilotua ez baita izadiaren beira horretan zoritxar handi bat baizik isladatzen, orain ohartzen zara ibar argitsuak beti haratago daudela beste lurraldeetan, herbeste urrunean, eta zuri ez dagokizula itsaso beltzaren hegietan idatzia izan zena oroitzea baizik
‎Urumea edo Erreka handiaren ondoan dago, Eliza eta Errotazar bitartean dagoen pasealekuan (ingurutsu horretan zeuden lehengo Korroxka eta Petxi etxeak). Berez, duela urte gutxi eraikitako eta elkarren segidan dauden hiru etxe multzo dira; baina denari deitzen zaio Errekaundi.
2012
‎—Richard Van Thiegel tenientea naiz, baina denek Coco deitzen didate —esan zion errifle bat eskainiz. Mosketoiaren aldean tresna liraina ematen zuen— Hiretzat, legionnaire!
‎Ba," eltxo armadak" esan nuke, milaka baitziren, eta formazioan mugitzen zirela ematen baitzuen. " Ez dezagun lo hartu", esan zuen Richardson beteranoak txantxa egin nahian, baina denok kezkatzea besterik ez zuen lortu. Tse tse eltxo hori, hemen oukammba deitzen dutena, ez baita txantxetakoa.
‎Espainiako historiaren atal hau ezezagunenetakoa izango da seguruenik, hainbat jenderi horrelaxe komeni izan ziolako. Batzuek oraindik ere uste izango dute Frankok hiru urteko gerra luze eta anker hura irabazi ondoren amaitu egin zirela ezbehar eta desgraziak eta gerraondo deitu izan zaion garai historikoa hasi zela besterik gabe, luzea, grisa, eskasiaz betea, baina denontzat (alde bateko zein bestekoentzat) antzekoa edota ia igualtsua: errazionamendu urteak, janari gutxi, eta abar, baina esan bezala, denontzat parekoa.
‎Ehun urte joan dira eta eztabaidak bizirik dirau. " Gaurko artista gazteek Brossa berrirohizkuntza ezberdin asko erabiltzen dituzte, baina denek gauza bera esaten dute. Gauza gutxi." Lokatza.
‎Hori dela eta, erakusketa honetan antolatzaileak saiatu dira oreka orokor bat bilatzen aro historiko ezberdinetan aukeratuz lanbide desberdin izandako gizon eta emakume ezagunak. Horrela, zientzia, literatura, musika, artea, politika, erlijioa... jorratu zituzten pertsonak azalduko zaizkigu, denak, esan bezala, ezaugarri ezberdinekin baina denek, baita ere, puntu komun bat daukatela: euren une jakin batean den denek maitatu izan dute sexu bereko pertsonaren bat.
‎Emakumeen artean, Gertrude Stein, eta gertuago, Katalina Erauso gipuzkoarra... Pertsona handiak izan ziren, baina denek ez zuten berdin bizi izan beren joera sexuala. Beti ematen da adibidetzat Oscar Wilde irlandar idazle handiaren kasua, nola bizi izan zuen publikoki eta oso harro bere homosexualitatea.
‎Beno ba, Joxean Artze poetari hori dagoeneko suertatu zaio eta seguru behin baino gehiagotanbere herrikideekin. Agian gazte gutxik jakingo du nola den" Txoria nuen maite" (edo" Hegoak ebaki banizkion") poema edo kantaren egilearen izena, baina denek ezagutzen eta abesten dute. Eta gauza bera gertatzen da Artzeren beste hainbeste poemarekin:
‎Etxekoandrea eritu zelarik, neskek primeran zaindu zuten. Don Pako Iriarte etortzen zitzaion kasu egitera, Tio Pepe bertzerik edaten ez zuen mediku zakar baina denek etxerako nahi zuten huraxe. Elurrak bazter guziak zuritu zituen otsaileko egun batean hil zen.
2013
‎—Policarpo du izena, baina denok" Poli" esaten diogu. Bide batez, nire izena Nadia da esan zuen emakumeak.
‎Hiru eremu bereiz ditzakegu euskal kulturgintzaren eragile analisi oso bat egiteko ere. Merkatuaren eremua, kapitalaren esparru, baina denon ezinbesteko errealitate eta jokalekua. Gizarte antolatuaren eremua, eta eremu honetan nagusiki herri ekimen autoeratua, oso modu desberdinetan gorpuztua.
‎Lehen ere modernitateak nortasun kulturalaren gramatikarik ez zuela ekoiztu esan dugu hasierako kapituluan. Orain, nortasunaren gramatika garatzea dagokigu, baina denontzako berria den zibilizazio mota teknologiko baten gainean.
‎Kapituluaren hasieran esan dugu hiztun komunitate moduan datorren hamarraldiei begira behar ditugun estrategietan nagusietakoa ereinaldia izan litekeela. Ereinaldi horretan eragile asko dira garrantzitsuak, baina denek ez dute antolagarritasun bera. Prozesu antolagarriak sortzeko bi eragile lodi ditugu eskura:
‎Gainera, askok eta askok hagitz suminduta eta aldi berean arras ikaratuta dirudite, orain inork gogoratu nahi ez duen Gilen Paris delakoaren istorioarekin. Orain ez du inork Gilen Paris delakoa aipatzen, baina denek gogoan daukate eta denak oroitzen dira oso ongi berarekiko zerikusia daukaten gertakizunez.
‎—Bai, baina denak garbituko gaitiztek. Hori duk aurrean daukagun zorigaiztoko adur txarra dio besteak.
2014
‎Baina ez da beti hala gertatzen. Karikaturan eskarniatzaileek errealitatea badakite desmuntatzen, motorrean pana non den atzematen baina dena lurrean uzten dute eta autoa ez da abiatzen. Antzerkia hasten da birmuntatzen delarik.
‎Azken bi lerroak, sintaxiaz lotuak, azkena hobekiago ekartzeko, ez du erran mozkorra zela kapitaina, baina denek konprenitu dute. Larramendi lehen lekuan toberan, jendea harengana heldu, irri egiteko tobera zaleen motibazioaren parte handiena horretan dugu.
‎Beti ikusmina sortzen du baina funtsa fite inguratzean datza. Luzaiden Kaminondo eta Frantsisco Barrenetxe famatzen zituen emazte bati entzun nion" Orain denak dira makilari, itzuliak kontatzen ahal zaizkie baina denek makilari behar. Banoak dira ez dakit zer bezala baina".
‎Arras posible da apez oso politiko izan diren herrietan tratu bat izana bolant eraginkorrekin: " Ihautez ateratzen duzue libertimendua baina denak ikusi nahi zaituztet xuri garbienean besta berri kari". Eta sen teatrala sentitzen duena, aritzeko jubilazioak erretzen duena, gauza bera ez bada ere, eta funtsean bietan ez bada gauza bera hobe, berriz beztitzen da gogotik arrapasa baten emateko, beste bestaño batzuen menturan.
‎Adibide argi baten emateko Japoniarrek antzerki deitzen dutenari dantza erran geniezaioke guk. Kantaria deitzen da hemen, aktore han, baina denei beren lekua zor zaie kontzeptu horren baitan.
‎1912 inguruan Espainiako hauteskundeen ondoren kantatutako hamabi bertso dira. Azken hauek Tolosako Mugertza moldiztegian inprimatu ziren eta bertso-paperetan zabaldu ere bai, baina denak desagertuak zirenez Xamuioren memorian bilatu behar izan zuen Zavalak. ZAVALA, A. (1970) Bidasoa aldeko bost bertsolari, Tolosa, Auspoa Liburutegia, 18/ 34 or.
2015
‎Nik ulertzen dudan moduan, jardute estilo metonimikoak kolusio berezi bat sortarazten du, kontaktua eta etenik gabeko ondokotasuna kutsatzen. Ez du jokaera jakinik, baina denetan gainditu nahi du, berariaz, metaforen urruntze eta ordezkatzea. Izateari gagozkiola, izatea praktikan bertan dela dio, izatearen domeinu bakarra izatea dela, hain zuzen.
‎Gradu kontua da," erlatiboa" esan ohi dugu, baina anomalia eta diferentzia labelak banatzen dituen Egitura ez da engoitik nazio egitura, mundu egitura baizik (mundu egitura delakoa aski zabaldu den eremuetan, noski). Lehian dira oraingoz, baina denak ematen digu aditzera nazio estatuen identitateek kanonaren eta estandarraren monopolioa galdu dutela eta laster mendeko diferentzia eta anomalia izatera lerratuko direla kasu askotan. Eta, joera horretan, ezinbesteko identitate unibertsala izan beharrean, hautazko beste aukera bat baino ez dira izango.
‎—Policarpo du izena, baina denok" Poli" esaten diogu. Bide batez, nire izena Nadia da esan zuen emakumeak.
‎Hurrengo egunetan Tina de Jarque saiatu zen Uzkudunekin harremanetan jartzen, baina dena alferrik suertatu zitzaion. Haren etxean ez zioten telefonorik hartzen, eta, entrenamendu zentroan, pare bat egun pasa ondoren berriro joan baitzen, ez zioten utzi sartzen.
‎Arbitroak ez zion kasurik egin, eta publikoaren protesta izugarrizkoa izan zen, beldurgarria. Jendearen ezinegona eta protesta oihuak areagotuz joan ziren denbora luzean, baina dena alferrik suertatu zen: Gaztañagak konbatea galdu egin zuen.
‎Gaur hemen osatzen dugun argazkiak garrantzia handia du. Argazki lausoa da oraindik, baina denon ondare da.
‎Hauek guztiek atmosfera magiko eta sentsuala sortzen zuten eta andre" arrunt" hark, berezi bilakatua, bere edertasuna eta sentsualtasuna eskaintzen zizkigun dantzaren bidez bertan ginen guztioi. Bukatzean berriz eseri ginen, izerditsu eta euforiko; ez zen inor biluztu, ez zen senarrik traditua izan, baina denok egin genuen amodioa berarekin, dantzari esker musikari esker!
‎Baina gure Saurori bonbilla piztu zitzaion Ekuadorren hizkuntza eskubideen lege proiektu bat martxan jartzeko. Aurreko gobernu batzuekin saio batzuk izan omen ziren, baina denak bertan behera geratu. Berak berez ez dauka inongo funtzio politikorik horrelako ezer martxan jartzeko, Asanblea Nazionalean presidente anderearen komunikazio taldean lanean ari den teknikari soila da.
‎Eta hara non gure areto terrazatik ikusten diren zuhaitzen artean, erdi erdian, palmondo ihartu bat ikusten dugun. Tente askoa oraindik, baina dena kolore bakarreko, berderik gabe. Palmondo eskeletoa, hizkuntza galdu duen herri baten metafora paregabea.
‎Egia da aipatzen dituztela arazoak: denetik zegoela, efizientzia mailan alde handiak zeudela, ez zutela jakin egokitzen, langileek batzuetan inplikazio eskasa zutela... baina dena joandako garaien miratik. Egungo egoera larria baino hobea zen hura, hori ez da zaila.
‎Ez da sekula gertatu gizabanakoak aukeratzeko hainbeste gauza izan eta, aldi berean, gizabanako horiek kolektiboki ekiteko ahalmena hain gidatua eta hain mozkindua izatea. Paradoxa larria da gauza asko erabaki dezakegula pertsonalki, baina denon bizimodua determinatzen duten erabaki garrantzitsuenak aldez aurretik, auskalo nork, hartuta daudela. Eta arazoak gainditzeko subjektu kolektiboak, auskalo zergatik, era batean edo bestean debekatuta edo oztopatuta daudela.112
‎Urterik urte egun oroz itsasoan pulunpatzeak greziar estatuen iduria eman dio, ez Peluok erakusten dituen gihar hantuekin eta Sansonen sorbaldarekin, baina dena izarian.
‎—Nik beti nahiago izan ditiat zaldi gaztainkarak, baina denetatik ukan diat: bayo a, moro a, jaljorse a...
2016
‎Ugarteren txanda etorri zen orduan. Oso serio baina denak barrezka jarriz" poloniarren emaitzek alkoholaren dohaina erakusten zutela", esan zuen; bera zela hotelean gehiena edaten zuena, eta edozein jokalari poloniarrek berak adina eta gehiago edaten zuela, eta hain zuzen ere horrek" Cola Cao ren gezurra erakusten zuela", eta kirolari bati indarra ematen zion produktua ardoa zela edo xanpaina, eta ez kakaoa. Gauzak hola, jakinaren gainean uzten zituela familian kirolari bat eduki nahi zuten guraso guztiak.
2017
‎Bihotza babestuko zidakeen oskola ez nuen behin behineko oporraldi hondartza hartan aurkitu, ezta axolarik hartu ere. Urusa zarenean dena beterik duzu, baina denaz itsuturik egoteko arriskua ere.
‎Betikotasuna mehatxutzat hartzen duen gizartea irudikatzen da egunerokoan. Denbora luzez baina dena horretan — izan zena eta izatekoa barneraturik— izan da erlea bizitza heriotza dantzaren amandre eta andere.
‎Alde horretatik, hitzaren entsegu lokalak dira bertso eskolak: denak ez dira bertatik bertsolari bikain aterako, baina denak edo gehientsuenak aterako dira hiztun konpetenteak. Euskararen espazioak direlako transmititu daiteke bertsoaren teknika bertso eskoletan; lehen premisa hori bete gabe ez dago zer eginik.
‎Tarteka, Arredondok oinezkoak bidaltzen zituen gotorlekua erasoan hartzeko, baina guztietan atzera bota zituzten setiatuek. Barrukoek, arma ugari bai, baina denak erabiltzeko beso gutxi zituztenez, Sardak bi taldetan banatu zituen tiratzaileak: batzuek fusilak kargatzen zituzten bitartean, besteek tiro egiten zuten eten gabe.
‎Batzuk eginen zuten hanka, baina denek ez dut uste. Holakoetan nahiz lehengoak desanparaturik gelditu, jende guzia berria hartuz ez baitzen batere errezago izanen herria berriz goratzen, edo, esate bateko, lehengo burniolak martxan jartzen.
2018
‎Ezinbesteko idazlea. Abokatua izan zen denbora batez, baina dena utzi zuen idazle izateko. Liburuak idazten ditu eta irakurle aparta ere bada.
‎Argi dago zehaztapen hauek, populazio berriaren oinarrizko arau batzuk zehaztu bazituzten ere, ez zituztela arautzen, zehatz mehatz, pertsonen estatutua edo elkarrekin herrigune berean sortzen zituen afera guztiak. Usadioa, beste zenbait hiritako tradizio juridikoa (Jakakoa bereziki, hango forua eredutzat hartua baitzuten), eta idatzi gabeko baina denek onartutako arauak, izan ziren gune berriko harremanak arautu zituen legedi berriaren osagarriak (Lacarra eta Martin Duque, 1975, 54). Eta esan behar da, foruak espresuki aipatzen ez duen arren, San Zerningo biztanleek ondasunak izateko eta saltzeko askatasuna zutela, inolako morrontza zergarik ordaindu behar izan gabe.
‎Lehen koadroan ikusten den bezala, portzentualki etorkin gehien jasotzen zuen lanbidea etxeetako zerbitzariena zen, baina dena den etorkinek hiriko sektore guztietan egiten zuten lan, eta horietako ia guztietan gehiengoa osatzen zuten. Ikusten denez, lanbide ez dutenen artean gutxiago dira etorkinak, eta horren arrazoi bat da umeen artean gehiago direla Iruñean jaiotakoak.
‎Bakarrik etorri direnek berehala hasi dute elkarrizketaren bat. Intsektu bilduma bat dirudi; denak beltzez jantzita, baina denak zertxobait ezberdin. Añes bera ere beltzez doa.
2019
‎Ahots kordak behar bezala zeuzkan, nerbioak ere bai, eta burua ere ondo, egindako proben arabera, nahiz buruaren barru barruko muina begiratzeko azterketa gehiago egin beharra zegoen. Medikuek jakin nahi izan zuten, mutikoari modu askotara galdetuta, ea zerbait gertatu zitzaion Beau Frenen, Frantziako kolegioan, eta amari ere galdetu zioten ea kolegioko zuzendaritzakoek zer esplikazio eman zuten, baina dena alferrik.
‎—Oso andre edukatua iruditu zait. Egia esan, ez du semearekin denbora askoan egoteko modurik izan, hiru mutil horiek zoratuta daudelako beren estropadekin, baina dena dela etorri baino poz handiagoarekin joan da, bizkortuta aurkitu du eta. " Ikusi egin behar zenuen Frantziako kolegiotik etorri berritan", esan dit biok sukaldean geundela.
‎Denetaz fijatu behar duzu, dena gogoratu behar da, dena grabatu behar da. Ez da ezer gertatu, baina dena gertatu da, dena geratu delako bilduta, grabatuta. Gero, dena paperera pasatu behar da, txostena idatzi eta amaitua da lana.
‎—Neuk ere bai, baina dena okaztatu nuen berehalaxe, eskerrak esan zuen Kepak.
‎Hantxe jaio nintzen ni. Ez naiz luzaro bizi izan uharte hartan, baina denen aurrean beti izan naiz ni Jamaikako neska.
‎Hortik aurrerakoa kontatzeko jendea ez da gehiegi luzatzen, baina denek adosten dute beste erromesa izan zitekeenak izugarrizko orro espantagarri batekin erantzun ziola, halako moldez non tunelaren oinarri guztiak goitik behera astindu zituen. Erromes koitadua, erabat dardaratua, hantxe bertan konorte galduta geratzeko zorian egon zen.
‎Kointzidentzia mordo hura, pentsatu nuen, Big Bang modukoa zen, baina alderantziz. Nire familia, bi aldeetatik, mundu erdian ibilia zen, Mexikon, Jamaikan, Argentinan, Estatu Batuetan, Espainian, Holandan, Alemanian..., baina dena sortua zen puntu batetik, eta, ematen zuenez, dena itzulia zen puntu berera, hiru kilometro karratu zeuzkan zona ñimiño batera, Gipuzkoa sakonean. Sinestezina, baina egia.
‎Diktadorea hil zenerako, ja jende asko antolatu zen debekuaren aurka, gure hizkuntza errekuperatzen hasi ginen, baina dena zegoen egiteko. Hizkuntzei dena dagokie, unibertsoaren mapa bat dira, eta oso zaila da guztia aldatzea, zeregin horretan jarraitzen du jendeak oraindik mapa osatzen.
2021
‎Hirugarren, datu zaparrada hasi da. Pedagogiak, alkimia huts izan nahi ez badu, datu enpirikoetan egon behar du oinarriturik, onuragarritasuna enpirikoki frogatu behar du; datuak kontuan hartzen ez dituzten sasi pedagogiek edo hitzontzikeriek egiten dute denak balio izatea, baina denak ez du balio. Eta, datuei erreparatzen badiegu, argi geratzen da zerk ez duen balio.
‎neska gazte batek gizonen oturuntzetan parte hartzen du prostituta izan gabe. Eumetis zuen izena," adimen onekoa" esan nahi baitu, baina denek Kleobulina esaten zioten Kleobuloren alaba zelako, hau da, zazpi jakintsuetako baten alaba. Enheduanna bezalaxe, errege baten alaba zen.
‎Johnson doktoreak —ilustratu ingeles ospetsua— esaten zuen inork ez duela sekula idatzi, astazakil edo txoriburu hutsa izan ezean, diruagatik ez bada. Ez dakigu zein buru mota zuten antzinako idazleek, baina denek zekiten hasmentatik beretik ez zegoela liburukien salmentaren bidez dirua egiteko esperantza izpirik ere. I. mendean, Martzial umorista kexu zen:
2022
‎Elikagaien zientziak adar ugari ditu, eta balio estrategikoa ere. Hainbat ikerketa bide ditu zabalik, baina dena ez da urre gorri, zientzia eta teknologiak neutroak ez direla kontu jakina baita.
‎Euskadi terminoaren agerpena izan da Dominique Dufauren artikuluan harritu nauena. Arestiko laginean birritan topatu duzu, baina denetara hamar aldiz dago Eskualduna ko artikuluan, eta hori" Hegoalderi buruzko irekidura baten seinale garbia" dugu. Ni sorpresaz harrapatu banau ere," Dominique Dufauren abertzaletasuna ageri agerian dago", haren obra aztertu duen Henri Duhauren arabera, 36 eta, izan ere, Dominique Dufau, 14ko Gerla Handia egin zuen arren, eta Senpereko gerlari ohien burua luzaro izan bazen ere, euskaltzale eta abertzale agertuko da gerla ondoan:
‎Horiek denak usaiakoak dira uhartean. Denak ikaragarriak dira, baina denak ezberdinak.
‎" Arma" horrek ez du inola ere goi mailako heziketa baztertzen, landu gabe uzten. Ez luke hala egin behar, bakoitzak bere neurrian aberasten duelako bere informazio maila eta irizpide kritikoa garatzeko ahalmena, baina denok izan behar dute, izan behar dugu, oinarri sendoa. Irakurtzen eta gogoeta egiten badugu, geure iritziak elkarrizketa askean, begirunez erkatzen baditugu lagun eta taldekideekin, abiapuntuaren eta gogoeta mailaren oinarri berdintasun bat izatea helburu izanik ere, irakurketan eta gogoetan garatzeko eta sakontzeko mugarik, goi mailako gogoeta garatzeko mugarik ez da izango, bakoitzak nahi beste, ahal beste hobe dezakeenez gero.
‎Irakaslea isildu eta berari so gelditu zenean, denok burua atzera biratu eta begira gelditu gintzaizkionan. Batzuk isil isilik; bestetzuk, barre txikiaz, baina denok bere xalotasunak kutsaturik.
‎—Tira, baina denok betetzekotan —mesfidati, Luisak.
‎Mendirik ezean eta errepide sareari esker, dena bertan dago, kilometroak asko izanda ere. Hiri handia, hirixkak, eta herri koxkorrak badira, baina denak irisgarritasunez gertu. Hizkuntza galerarako baldintzak direla iduri lezake.
‎Bidean gogoratzen du galdera bakar bat duela notarioarentzat, nola egin etxearen salerosketa saltzailea eta eroslea batu gabe. Plana egitean ez dio sekula xehetasun horri arretarik eskaini, beti iruditu zaiolako izapide sinplea, baina dena lotu nahi du, ez dio ezustekoari zirrikiturik utzi nahi.
2023
‎haren lehenengo emaztea Catalina Juarezena, hilketa hori epaitu behar zuen Luis Ponce de Leon epailearena, Moctezuma Xocoyotzin buruzagiarena eta Francisco de Garai lehiakidearena. Heriotza lazgarri horiek guztiak galderaz beterik daude, ez ziren inoiz argitu, baina denetan Cortes ez beste zen susmagarria. Hortaz, ez gara Patakon bezalako lapur xume bati buruz ari, baizik eta gaizkile setatsu bati buruz, zeinak bere erregeren aginduak urratzeaz gain, errege beraren handinahikeriaz baliatu baitzen egindako maltzurkeriak barka ziezazkion.
‎Gipuzkoako soka dantza alkateak irekitzen zuen, gainerako herritarrek soka irekian segitzen zutelarik. Herritarren artean iritzi politiko desberdinak egon zitezkeen, baina denak bat ziren dantza berean parte hartzerakoan, komunitate sena indartzen zuena. Jovellanos idazle espainolak XVIII. mende bukaeran harriturik idatzi zuen bezala:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia