Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2000
‎Egunkaria ko artikuluaren eta argazkiaren ebakina Lauaxetari erakusteko gogo bizia sentitu nuen. " Bazakiat nire ospea ez dela hirearekin konparatzekoa", esan nahi izango niokeen," baina denon beharra dik aberriak. Ez al zaik iruditzen?"
2001
‎Gaurko haserre bultaren erreferentziarik ez nuelako aurkitzen europar literaturan etsitzen ari nintzen. Buruz banekien alta Etxepareren mende ahituko Desesperatuaren Eresia http://www.dubellay.com lekuan kausi nezakeela, baina denetarik urrun" Et qui lâchera la bride à la fureur que je sens?" errepikatuz nenbilen, birjinitate kulturala galdua ez zuen indigena baten eran. Bidean, alabaina, oker edo zuzen, denbora pasan idazle unibertsalen lumaren mihitik isurtzen ene sentimenduen mirailak mirestea laket zitzaidan.
‎Ixteben agertu zen orduan, eskoba dantzatzen, eta bai guri bai oraindik ere mostradore ondoan segitzen zuten guardia zibilei etxera alde egiteko erran zigun, tente jarri eta nagusiaren papera eginez. Luisek zerbait erran zion, adarra jotzeko ideian, beti bezala, baina denak prestatzen hasi ginen handik joateko, eta orduan Lainez izeneko eltzetzu zimel hark handik inor ez mugitzeko agindu zuen. Serio, hura ez zen teatrorik egiten ari.
2003
‎Arrautza horietatik larbak sortzen dira, gero ninfa bihurtzeko, eta azkenean euli. Hogeita hamazazpi mota ezberdinetakoak daude, baina denek badute gauza bera elkarrekin: hanken azpian aurkitzen duten elikagaia jaten dute.
2004
‎Salbaziorako iraultza behar zuen mundu bateko partaide terminala... izandakoa. " Bai, maitea" esanen zion, urteak terminal izaten zeramatzan Ikek," baina denok gara terminalak hil behar dugun neurrian"; eta egia zela onartu zion, baietz denok garela terminalak, mundu guztia ari dela etengabe hiltzen eta sortzen, sortzen eta hiltzen.
baina denok dakigu
2005
‎Batez ere, apaizak denen aurrean esan zuelako, naturaltasun osoz. Halako batean ni hartu eta erdi ezkutuan esan izan balit, ez dakit, uste dut azkenean berdin esango nukeela ezetz, akaso ez, ez dakit, baina denen aurrean... Ba horrela esan zuen, berak eta biok elkarrekin lo egitea gau hura igarotzeko modu bakarra balitz bezala.
‎Belu zen. Ordurako nekatuta nengoen, baina dena atzeratu beharrak kirioak dantzan jartzen zizkidan.
‎Inori zintzurra egin behar izan gabetanik jabetu ginen ontziaz, oinutsik, labana eskuan, bat banaka aholotu eta estekatu genituen erreleboko guardak, ongi Vieites, ganberetara jaitsi eta afaltzen harrapatu genuen eskifaia osoa, garrasiren bat entzun genuen ofizialen jangelatik, baina denek etzan behar izan zuten, hori duk Arrieta, mahaiko labanek ez dute balio pirata baten larruan ebakitzeko, horrelaxe Ormazabal, lasai, lasai, krimenik egin ez duena ez da zertan beldur izan, epaiketa justu bat eginen diogu urkatu behar dugunari.
2006
‎inork ez daki zergatik baina denok dakigu
‎Neurri handi batean, Txerraren kontu latzarekin amaitu nahi du behin betiko. Amaitu, bai, baina dena ondo argituta, edo ahalik eta argien behintzat. Arantza horrek denbora luzeegi darama bere bihotzean iltzatuta.
‎Markosek bereganatua zuen, Lukas, Peli eta beste zenbaiten iritziaren gainetik, obraren zuzendaritza, baina denak ez zetozen bat bere erabakiekin; batzuen ustez, hura dena txapuza itzela zen; beste batzuek oso ongi zihoala uste zuten. Zuriñe hor zegoen beti denei animoak emateko.
baina dena garbi nahi badu
2007
‎Denok eragiten diogun mesfidantza ezkutatzearren, zurikeriatan ibiltzen da beti, eta jarrera bera espero du gugandik; baina denok ezagutzen dugu nagusi txikiaren baretasunak ezkutatzen duen zakur amorratua, txinparta txiki bat nahikoa baitu hortzak erakusteko.
‎Ez dakit ardura faltagatik den edo ausardia eskasak eraginda; bere burua eramaten nahiko lan badu-eta, beharbada, ez da nire kezka txikiena jasateko gauza. Orain arte kostata eraman dut jarrera hori, baina dena aldatu da: bi aste lehenago dutxan nengoela bularrean koxkor bat sumatu nuen eta, hamalau egun luzez zain egon ondoren, gaur eguerdian joan naiz medikuarenera.
‎erosketak egin ez zituelako demandan hasi nintzaionean, berak laburmetraian lanean ari zela erantzun zidan, eta nik gordin bota nion hasi zenetik lau urte joan zirela eta oraindik ez nuela ikusi pauso txiki bat ere egiten, eta bera hasieran dena buruan ondo gordeta zeukala esanez defendatu zen, baina gero negar batean lehertu zen, dena gaizki ateratzen zitzaiola esanez. Urteak daramatza ezer egin gabe, ezertan saiatzeko ausardiarik gabe, eta badakit ez dela erraza eguneroko kontuekin burutzea, niretzat ez behintzat, baina dena gaizki ateratzen zaiola esan ahal izateko gutxienez zerbait egiten saiatu beharra dauka, sofan eserita ezer ez delako gaizki ateratzen. Gau hartan negarrez hasi zenean, ez nintzen ezer erantzuteko gai izan ordea.
‎Aldi bateko urri gorriak atzendurik, bitan hogei eta hemeretziko urtarrilera, Habanara, egin zuen berehala jauzi. Aginte berriak errotik aldatu omen zuen egoera, eta Kuba bere buruaren jabe bihurtu zen, baina dena zegoen eginkizun, eta politikak harrapatu zuen bizimodu osoa edo, zehatzago errateko, lana, sormena, maitasuna, giza harremanak eta bizitzaren gainerako osagarriak ez zuten zentzurik politika deitzen zaion sare horretatik kanpo, eta hori, edozein iraultzaileri, Arseniori ere, gauzarik naturalena iruditzen zitzaion garai hartan. Asmo guziak biltzen zituen motorraren antzeko zerbait bilakatu zen politika handik harat, eta bizitzaren alderdi bakoitzari, atalez atal, ez zegokion hortz bakar bat bertzerik.
‎Etxera erretiratzerakoan, kortesiak agintzen duen bezala, lagun egin nahi ziola erran zion erizainari, eta denboraren axola gabe abiatu ziren elkarrekin. Azken tragoa proposatuko zion ostaturen bat zabalik harrapatuz gero, baina denak itzalirik zeuden orduko.
‎Hala ere, zorioneko txapela ikusi zuenetik, neurriz kanpoko irrika egin zitzaion. Argentinarrak eskumuturrean eraman ohi zuen Rolex beltza agindu zion Virgiliok, eta eguneko oharrak jasotzeko erabiltzen zuen blok bat, eta pipa zahar bat eskuratzeko modua ere ba omen zegoen, baina denak egokiak izanagatik, Ainhoaren asmoekin baino gehiago, bere irudimenaren ispiluari erreparatzen zion Migelek, eta hegazkinaren eskaileretan beheiti, Iruñeko espaloietan barna edo terraza batean jesarririk, Guevararen txapelaz jantzirik ikusten zuen bere irudia.
‎Ez zekien zer zeukaten platerean, baina bapo ari zen Migel inolako aitzakiarik atera gabe. Irakasleak, milinga, ez zeukan gogorik, baina denetarik jaten zuen, eta bere lagunak baino gehiago gainera. Aldian behin sardexka bazter utzi eta bloka zabaldu ondoren, boligrafoa hartzen zuen ikasleak eskuan; euskaraz idazten zuen badaezpada, zeren...
‎Gaur argitaratu dituzte oposizioetarako emaitzak, liburuzain plaza atera dut. Niri Karmeleren haragiaren leherketak barnea hauspotzen dit oraindik, baina dena bere lekura itzuliko den itxura dauka.
baina denon artean aberri hau
2009
‎Estudiantea iritsiko zen azkena, ginbaila kenduko zuen atea zabaldu aurretik, lebita erantziko zuen, inor agurtu gabe, eta inork agurtu gabe, baina denak begira zituela korrituko zuen taberna alderik alde, behaztopa egingo zuen artesitzen hasitako lauzetako batekin, baldarkeria disimulatzen saiatuko zen eta lotsatuta eseriko zen gure aldamenean. Batzuetan eltzekoa partituko zuen gurekin, beste batzuetan begira geratuko zitzaigun, Frantsesak eta biok eltzekoa garbitzen eta muturrak zikintzen genituen bitartean, kafeak eskatzeko ordua bitartean.
2010
‎Denon artean hil dugu, bakoitzak sastakada bat eman dio. Bakar bat ere ez zen hilgarria, baina denek kendu diote bizitza apur bat.
‎Film amerikarren irudiak etortzen zitzaizkion gogora, errepide bazterreko eserleku gorriko tabernak, kafe txarro haiek, edo paisaia hori bat, gari soro luze luzeak... Irudi solteak ziren, baina denak zetozkion zineman emandako une zoriontsuen akordutik. Beti esaten zuen filmek asko laguntzen ziotela gauzak modu irrazionalean erlatibizatzen, ze arrazionalki ezer erlatibizatzea ezinezkoa baita.
2011
‎Gidariari, baina denok entzuteko, erresuminez, poltsa hanpatu bana ukondoetan zintzilik emakumeak, un can morto, galego garbian. Bolanteari kendu, erregu eginez zabaldu zituen eskuak gidariak, hitzik behar ez zuen ezintasunaren antzezpena.
2012
‎Ez dakit nora joan ginen, non zegoen etxea. Ezkaratz baten parean gelditu ginen eta emakume bat irten zen, haur bat besoetan zuela iruditzen zait baina dena lausotuta oroitzen dut, gertatutakoa ahazteko eta ez esateko deus inori esan baitzidaten, eskuan pakete txiki bat zekarren, gidariari eman zion leiho irekitik. Gidariak niri eman zidan," Heldu!
2014
‎Ia aberria bezainbat, inguruan ikusten zuenagatik. Denak zeudelako Iparraldean aberriak ekarrita, baina denak maitasunaren zain. Baita Xabi bera ere.
‎Ura edan zuen eta eserita geratu zen, atseden hartzen. Pasealekua jendez gainezka zegoen, baina denak zebiltzan presarik gabe. Familia bat gelditu zen Xabiren aldamenean, eta umeetako batek Xabiri goitik behera so egin zion, jakin minez.
2015
‎Eginahalak eginagatik ere, ez zuten lortu saiora joan zedin konbentzitzea. Bestelako aukerak ere eskaini zizkioten, berak aukeratutako toki batean elkarrizketa bat grabatzea edo afari bat egitea kasu, baina dena alferrik. Ez iezadazue berriro deitu hiru aldiz jarraian errepikatu zienean, bertan behera utzi zuten ahalegina.
‎Laukia ukitzen zuen gezi baten gainean, letra larriz, agiria oinarria jartzen zuen. Beste lauki batean, baina dena bete gabe, beste batzuentzat lekua gorde nahian edo, eta antzezlan bat bailitzan, jokalariak irakur zitekeen letra xehez. Jarraian, bildutakoek proposatutako izenen zerrenda, berea izan ezik.
2016
‎Zerbaitengatik esango dutela pentsatu nahi dut. Edonola delarik ere, 2007tik edo 2008tik, nik irakurri dizkiodan elkarrizketetan (eta dezente izan dira; baina denak noski!), alderdi guztiak kritikatzen ditu. Syrizatik ez du ezer espero, ikusi dugun bezala; PASOK amaituta dagoelakoa ohikoa da bere ahoan; Alderdi Komunista, utikan; Demokrazia Berria ezin du ontzat eman, kontserbadoreak direlako; To Potami (Ibaia, itzulita), txarra eta oportunista iruditzen zaio; Egunsenti Doratuko neonaziak txerren txarrenak dira...
baina dena lehen aldiz bezala
‎– Ederto, Larrea. Adorea eta irudimena, baina dena neurrian, batez be irudimena. Prisioneroak ez dezala jakin nora datorren, eta datorrenean ez dezala inork ikusi.
‎Horrela elekatu ginen puska batean, bera galegoz eta ni euskaraz, arrunt erne entzuten zidan, eta adiera asmatu ordez nik errandakoa nola edo hala euskaraz errepikatzen saiatzen zela ikusirik, dialogo labur samurrak irakatsi nizkion, turismo gidetan ageri direnetakoak. Ez dut haatik Euskal Herriko turismo gidarik orainokoan irakurri, baina denak eite berekoak izanen dira noski. Algara egin genuen, jokalari ona zen, Anton Monteiro erasolariaren irabazteko grina bera zeukan, baina umorez hartzen zituen porrotak.
‎Mutilak, badakizue heldu den igandea maiatzaren lehenarekin egokitzen dela, ekin zigun harako hartan. Maiatzaren lehena Lanaren Festa zela ikasi genuen eskolan, baina denok genekien ez zela lanarena, langileena baizik, eta egun horretan borroka antikapitalista eginen zutela mundu kapitalista osoan kapitalismoak zapaltzen zituen langileek. Horrelakoak ziren unomayoak aspaldi, jende aldra bat lotzen zuten preso egun horretan, eta ondokoetan.
‎Bien arteko hitz trukea azalekoa izan da, elkarri dena esanda edukiko balute bezala, dena jakingo balute bezala batek besteari buruz. Lau lagunetatik inork ez du Letamendi aipatu, baina denak gogoratu dira Letamendirekin.
2017
‎Oina aurreratu dut eta eskuak aldaketan jarri. Ingurura begiratu dut baina denak ari dira luzaketak egiten, inor ez dago niri begira. Ez dauka zentzurik ingurura begiratzen jarraitzeak.
2018
‎Sekretuaren baitan dena da sekretu, baina dena ezin da isilpean eraman. Sekretuak erloju bonbak dira, edozein momentutan egin dezakete eztanda.
‎– Nahi duzuna Sara, baina denak logika du. Bestela, pentsatu.
‎Garabiari deitu dio eta tailer batera eraman dute autoa. Eta bitartean, malaostiaz beteta, baina dena berarentzat gordez, Fionari deitu dio.
‎“Beraz, ez dakizu ezer, baina denak ezagutzen dituzu... ”.
2019
‎Egiletza Ikasketen barruan ugariak eta anitzak dira ikuspegi diskurtsibo eta soziologikoetatik egindako ekarpenak (Zapata, 2014), baina denak bat datoz alderdi batean: egilearen heriotza aldarrikatzea ez da hain erraza; hain zuzen ere, egile kontzeptuaren konplexutasunak hezur haragizko idazlea gainditu eta testua ezinbestean zeharkatzen baitu.
‎Hilekoaren gaitzminaren antzekoa da, baina dena eskuinaldean batuta. Etxera heldutakoan ohean etzan naiz.
‎Behin maisuak hitz baten esanahia galdetu zigun, hitz berria, rossignol. Eta zeuk esan zenuen, isilka, baina denok aditu genizun: “Urretxindorra, ruiseñor”.
‎Hori da, zer dira lau lagun, hamar lagun, ehun? Zahar itxurak egiten ditu Iturriak, baina dena da freskoa. Zergatik egiten ditu zahar itxurak orduan, Eszter?
‎Une batetik aurrera, ordura arte kontuan hartu gabeko beste ezaugarri batzuk hasi ziren gure arteko kontuetan nabarmentzen. Urtetan uste izan genuen irudipen hori daukat borroka bakarra zegoela denontzat edo asko, beharbada, baina denak haren zerbitzura. Aurreko brankan, lehenik eta behin, politika zihoan, eta sotoan gordeta, berriz, bagoiak, hau da, gerraren izugarrikeria, naturaren gainbehera, kontsumismoaren eromena, edo emakumeen menpekotasuna, besteak beste.
2020
‎itsusia zara, baina denok gara
‎Nik gogoan dut ezagun baten bitartez heldu nintzela bilera horretara. Euskara elkarte batean idazketa talde bat sortu zuten, baina dena oso jende heldua zen. Bi gazte ginen bakarrik.
2021
‎Iruditzen zait opa behar diogula elkarri hanka sartzeko aukera eta libertatea zeren, bestela, egingo dugu diskurtso perfektua baina denok egongo gara elkarrekin haserre eta geure buruaren barruan beldurtuta. Nik ez dut nahi horrelako bertsolaritzarik.
‎Karnet horiak dira, baina ondo kontserbatu dira. Argazki asko solte daude, baina denek dute atzealdean izena, norbaitek karneta prestatzeko denbora nahikoa izan ez balu bezala: G. Galarza Garmendia (militante); F. Celaya Galarza (adherido); Juan Bautista Celaya Galarza (militante); Evaristo Echeverria Albistur (militante); Luciano Goicoeceha Galarza (adherido); Maria Mendia Urrestarazu (militante); Marcelo Pozueta Garmendia (militante)...
‎Luis Fernandezen anaia Santiren esaldi solte bat bazkalondo batean, esaten zuena aitona herrian ibili zela pistola gerrian; Falangerentzat herriko zenbait ezkertiarri buruz txostenak egin zituela zioten erreferentzia batzuk memoria berreskuratzeko webgune kaotiko samar batean; Somocurcio eta Chicharro Santoñan preso zeudela seinalatu zituela zioen lekukotasun kontraesankor edo anonimoa, berez ezer frogatzen ez zuena; Jorge Mendiluze Zelaiaren beste lekukotasun bat, esaten baitzuen Bilbon zela ikusi zituela aitona eta beste batzuk iritsi zirela tren geltokira, herriko batzuk salatzeko asmoarekin; are, herriko emakume batzuk ilea arras moztuta paseatzera atera zituztenen artean aitona zegoela dioten lekukotasun ezezagunak. Banaka hartuz gero, gutxi zen, baina denak batuta esanguratsuak, erakusten zutelako, ideologia zehatz batetik harago, aitonak baliatu zuela bere posizioa, irabazleen artean, herriko batzuen bizitzaren gainean erabakiak hartzen laguntzeko.
‎eta ni ere bai, baina dena egin genuen
2023
‎Tia zen, zalantzarik ez zegoen, negozio baten jabe, zaharra jada, eta erabat Miamikoa. Gure etxekoek, aitaren tartekoez ari zirenean, jende ona zirela zioten, baina denek maina berbera zutela, berezkoa, odolekoa esan nahi zuten. Ez nuen, hala ere, zure aitarekin ezkontzeko arazorik izan, auzokoak ginen, lehen esan dizut.
‎Ez, baina dena prebisio handiarekin planifikatu behar izatea, bai. Aurretiaz planifikatu behar dut nolakoa izango den nire urtea, seguru izateko.
‎Bost urte geroago amari kontatu nion gertatutakoa, gizon hura ordurako beste herri batera bizitzera joana zela. Oso gertuko pertsona batzuei ere kontatu izan diet harrezkero, baina denak hilak dira jada, tamalez, eta uste izatekoa da pederasta hura ere hala izango dela.
‎Bizipen asko ziren Guadalupe Agirre Begoña Martinez Urbistondorekin biltzen zutenak, baina denen gainetik bazen usaimenaren oroitzapenetara zetorkion usain bat, kasik gorputz baten trinkotasuna hartzen zuena, garunaren barne muinetan berregiten zitzaiona, Begoña ikusteaz bat. Usain sarkor baten erasoa zen, gorozkien eta jasminaren, heriotzaren eta intsentsuaren, fruta helduaren eta janari ustelduaren nahasketa definigaitz, ahaztezin eta okaztagarria.
‎ Galdetu ofiziokoen artean, are polizien artean ere. Horietako batzuek gorrotatzen naute, baina denek esango dizute leiala naizela nire bezeroarekin, lana amaitu arte.
‎Beste herrialde eta garai batzuetan gertatu bezala, antzerki unibertsitario indartsu eta eraginkorra egitea amesten hasi nintzen. Arte Ederretako jendearekin elkartu eta eszenografiak eraiki, material grafikoak egin, dramaturgia berriak sortzeko idazleak aurkitu… baina dena oso sakabanatua ikusten nuen, antzerkirako gogo gutxi eta zuzendaritzaren partetik interes falta handia. Bada, immobilismo horrek zerbait xumeagoa egitera eraman ninduen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia