2006
|
|
Nire adingabetasunaren parterik handiena aitarekin igaro nuen, Antoniorekin, eta amarekin aste buru batzuetan izaten nintzen; ez dut apenas oroitzapenik hirurok elkarrekin bizi izan ginen urteetatik. Arau zorrotzen mende bizi izan naiz beti; txikitan ulertezinak zitzaizkidan,
|
baina
betetzera behartuta nengoen. Hamabi urte egin nituenean azaldu zidan aitak neurri horien guztien zergatia:
|
|
Hermann ere hi bezala zegoan, gazteegia delako dudatan,
|
baina
bete ditik bete beharreko agiri guztiak, eta onartu ditek.
|
2018
|
|
Arrotzak asmo zehatzik gabe esan zuen hitz bitxia,
|
baina
bete betean asmatu zuen: Grazibelen orbainen berri jakin bezain laster, herio dantza suharra antolatu nuen neure inguruan.
|
2019
|
|
Azkeneko liburua sartu eta kaxa zelo lodiz itxi zuenean, erdi hutsa zegoen armarioari begira geratu zen Estitxu, hipnotizatuta. Bere arropak zeuden armario zatia zegoen hutsa,
|
baina
betea zegoen beste erdia, ahizparen arropekin. Ordura arte ez zen konturatu ez zuela inoiz armairu bat beretzako izan.
|
2022
|
|
Seme alabak are eta margulagoak, are eta distira galduagoak. Hona hemen NÃ dia, ilea luzea eta gaztaina kolorekoa, eta begiak ttikiak eta ilunak eta ezpainak meheak
|
baina
beteak, NÃ dia, betaurrekorik gabe dena fokutik kanpo ikusten duena. Eta hona hemen Quim, bainujantzirik gabe eguzkitan, soineko telefonoari adi tarteka, beltzarana, luzea eta zaildua, giharrak meheak baina markatuak, bularra hein batean hondora emana, titi puntak ilunak eta urre koloreko ile kuskuilatuak bekokiaren gainera axolagabe eta limur eroriak, eta begiak eztiaren kolorekoak, eta oinak eta eskuak erraldoiak.
|
|
Eta ordaindu nahi duenari neure burua ematen diodanean, emakume egiten nauen horixe ematen diot, feminitatea, horrexen fama dut, are gehiago, ez dut besterik egiten, eta, horri dagokionez, arrakasta dudala esango nuke, eta ez da praktikaren edo teknikaren kontua, egokitzeko daukadan malgutasun infinituarena baizik, horrek irentsi egiten bainau, kolperik edo laztanik gabe baldin badator, behintzat, bai, nik esaten dut feminitatea mugarik gabe egokitzeko gaitasuna dela; bere buruari ez eustearen indarrez ahitzen da, eta nonahi hondoa jotzen badut, askotariko egoeretan, irudikerian, bozkarioan, asperduran, da eserita nahiz etzan  da egonagatik ere, eroriagatik ere, ez dudalako zuloaren hondo hondoa inoiz joko, aulkiaren azpira erori nuke, ohearen azpira, lurra ireki egin litzateke lurraren sakoneraino amaigabe pirritaka jaitsi ahal izateko, are urrunago jaitsi, atzean utziz nire besoak, nire hankak, nire burua, gorputz zati horiek guztiak, korapilaturik emakume bat osatzen dutenak, eta azkenean ez litzateke geratuko printzesa baten bihotza baizik, pixoihalez liberatua, erresuma zati bat bere bideari jarraikiko litzaiokeena gizonek ezikusi egiten dioten zeruan amaitzeko esperantzan. Bai, irudikatzen ahal dut bihotz hori, bere buruari taupaka, bere buruarentzat, ezerk eusten ez diola, bihotz alferrikako bat,
|
baina
betea.
|