|
«Mario Onaindiak, Xabier Markiegik, Juan Manuel Egiagaraik, Txiki Benegasek eta bostok kuadrilla moduko bat sortu genuen», esan du.EEren bukaeraEEren azken urteak, 1989tik aurrerakoak, oso zalapartatsuak suertatu ziren. Alderdia erdibiturik zegoen, barne arazo eta liskar handiak zeuden, eta, horren ondorioz, eszisioa iritsi zen.Desadostasunen arrazoi nagusia izan zen EEn zeuden bi pultsioak, abertzalea eta ezkerrekoa, bateratzeko zailtasuna. Aulestiak dioenez, «haustura hortik etorri zen, ezkerra eta abertzaletasuna ez direlako hain erraz ezkontzen»?,
|
baina
bestelako arrazoiak ere egon ziren: «Orain esan dezaket, baina Bandresek, Onaindiak eta hirurok oso gaizki amaitu genuen, desberdintasun politikoetatik harago.
|
|
Baixako jatetxe batean afaldu zuten, emakumeak setioko historia nola zihoan jakin nahi izan zuen, Ez zoan gaizki, nik uste, den bezain absurdoa izanda, Asko falta al duk bukatzeko, Hiru lerrotan buka liteken, gero ezkondu eta hagitz zoriontsuak izan zitunan formularekin, gure kasuan portugaldarrek, ahalegin alimale baten ondoren, hiria hartu zitenan, edo bestela has ninteken armak eta tresnak izendatzen, pertsonak eta pertsonaiak endredatzen, eta hala egitekotan ez niken inoiz bukatuko, beste aukera bat izango luken dagoen bezala uztea, elkarrekin topo egin dugunez gero, Nahiago nikek bukatuko bahu, Mogueime eta Ouroana horien bizitzei irtenbidea bilatu behar diek, gainerakoak ez dik hainbeste inporta, historia nola bukatuko den bazekiagu, bukaera horren nolakoaren froga duk Lisboan afaltzen ari garela, gu mairuak ez garelarik, ez eta mairuen lurrean dabiltzan turistak ere, Oso litekeena dun hiriko ateetara egin erasoan izan ziren hildakoak hilerrira eraman zituzten txalupak hementxetik bertatik pasatu izana, Etxera itzultzen garenean hasieratik irakurriko diat, Hori baldin eta gauza interesgarriagoetan jarduten ez badugu, Denbora luzea zeukaagu, jaun txit agurgarria, Gainera, historia laburra dun, ordu erdian dena irakurriko dun, ikusiko dunanez, gurutzatuek portugaldarrei lagundu nahi izan gabe alde egitearen ondorioa iruditzen zitzaidana baino ez dinat idatzi, Horrek nobela bat emango likek, Baliteken, baina honelako lanetan sartu nintzenean hik bahekien zuzentzaile normal eta apal bat baino gehiago ez nintzela, bestelako aparteko dohainik gabe, Desafioari aurre egiteko adina dohain baduk, ordea, Desafioa baino gehiago probokazioa deitu huke, hobeki esateko, Ongi zagok, probokazioa, Zer huen buru barruan erronka egin hidanean, zeren bila henbilen, Une hartan ez nian oso garbi ikusten, neure buruari ematen ahal nizkiokeen, edo eskatu hizkidanean hiri ematen ahal nizkian azalpen guztiak alferrekoak dituk, jada bistan duk hi hintzela bila nenbilena, Honako tipo argal eta serio hau, gaizki tindaturiko ilearekin dabilena, etxean giltzapeturik bizi dena, jaberik ez duen txakurra bezain tristea, Ikusi orduko gustatu zitzaidan gizona, errakuntza bat nahita jarri zuen gizona, non eta errakuntzak zuzendu behar zituen tokian, ezaren eta baiaren arteko bereizketa bizirik irautea beste helbururik ez duen buru eragiketa baten emaitza dela konturatu zen gizona, Arrazoi ona dun, Arrazoi neurekoia duk, Eta sozialki erabilgarria, Zalantzarik gabe, dena baiaren eta ezaren jabeak zeintzuk diren araberakoa den arren, Adostasunen eta jabetzen arabera sortzen diren arauek norabidetzen gaitizten, dun jabetza aldaturik adostasuna ere aldatzen dela, Ez duk irtenbiderik uzten, Ez zegon irtenbiderik, gela itxi batean bizi gaitun, eta gelako paretetan margotzen ditinagu mundua eta unibertsoa, Gogoan har ezak gizonak ilargia zapaldu duela, Eta berarekin bere gela itxia eraman zinan, Ezkorra haiz, Ez naun hainbestera iristen, errotik eszeptiko izatearekin konformatzen naun, Eszeptiko bat ez duk maitatzeko gauza, Alderantziz, maitasuna dun eszeptikoari sinesteko gelditzen zaion azken portua, Balitekek, Esan dezagun horren behar gorrian dagoela. ...ezer ordainduko, non ikusi duk horrelako aldrebeskeriarik, egileak editoreari afaria ordaintzea, ez dakik ezer harreman publikoez, Beti entzun dinat egile errukarriei esker bazkaltzen eta afaltzen dutela editoreek, Horiek kalumniak dituk, klase gorroto baten barne adierazpen zikinak, Ni ez naun gerra horretakoa, zuzentzaile xumea baizik ez naun, Horren bihotzez hartuko baduk, Ez ez, heuk ordaindu,
|
baina
bestelako arrazoi batzuk zeuzkanat hik ordaintzea onartzeko, Eta zein dira, Bada, setioaren historia makal honekin guztiarekin, ez dudala ia zuzentzaile lanik egin, eta, hortaz, nire ekonomiaren egoera periklitantearen arduraduna haizenez, bidezko dun hik ordaintzea, eta nolabaiteko trukea egitearren, bihar ogi xigortuak prestatuko dizkinat gosaltzeko, Horrela zorretan geratuko nauk berriz ere....
|
|
Baldintzei dagokienez, haiek ere erregearen eskuzabaltasunaz eta esker onaz fio ziren, Henrique zaldunarekin bat eginik, eta honen hitzak ontzat hartuz arrazoi eta zio berberak zirela kausa. Eztabaidak hartu zuen jitea ez zitzaien portugaldarrei gustatu, izan ere, ez zain gelditzearen alde zeudenei, ezta berehalako erasoaren alde zeudenei ere,
|
baina
bestelako arrazoi batzuk zirela medio, beren adostasun bakarra zen hipotesi arriskugarriki sinesgarri baten kontra azaltzea, hipotesia zen atzerritarrek eramango zutela nagusigoa, lur honetako jendea lan esku anonimoa baizik izango ez zelarik, bere izena ekintza hartan eta sarien zerrendan idatzirik uzteko eskubiderik gabe. Egia zen erasorik gabeko setioaren ideiaren aldekoei dorreen proiektua ez zitzaiela erabat desatsegina iruditzen, oso nabarmena baitzen dorre hauek ezin izango zirela eraiki erasoen desordenaren erdian, baina harrotasun abertzalea gailendu zitzaien kontsiderazio hauei, eta azkenean hauek zein berehalako ekintza zuzenaren aldeko pazientzia gabeek bat egin zuten, modu honetan atzerritarren proposamenak kontuan hartzea geroratu nahi zelarik.
|