Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 16

2000
‎Adela eta Karmelo belarretan etzanak zeuden eta tarteka bi zigarroren mutur goriek, atxikia ematerakoan, elkarrengandik oso hurbil zeudela erakusten zuten; Esther eta Ruben, ordea, bazter bateko eserleku batean bistatu ditut, elkarrengandik urrunago eta soilik solasean arituko balira bezala (beharbada ongi egin nuen Chicagon berarekin ez afaltzen). Ez dakit, baina berriro ere estrainio samar sentitzen hasi naiz.
‎galdegin du irmo, eta epaiketako kide guztioi begietara so egiteko behar zuen isilunearen ondotik, nork ez du noizbait horrelako desiorik sentitu? Billek, sentitu ez ezik, eraman ere, urrunera eraman du, eta hanka sartu du, baina berriro diot: bere hutsa mundu osoaren aurrean onartu behar izan du, eta ez nire aurrean bakarrik, nork eta munduko herri asko botoi bat sakatuz birrindu eta porroka dezakeen pertsonak, eta pertsona horrexek barkamena eskatu dizue, baina batez ere, berriro diotsuet, niri eskatu dit.
2006
‎asmoak eta luze laburrak ezagutzen ez nizkion sare ikusezin batean sartzeko eskatzen ari zitzaidan Anghios. Harro egotekoa zen nigan jartzen ari zen konfiantza, eta bihotzez eskertzekoa, aldiz, azpilik gabe ari zitzaidala proposamena egiten, baina berriro ere besteena izango zen nire bizitzari buruzko iniziatiba. Sentimendu kontrajarri horiek guztiek eraginda, neure baitan bihurritu nintzen.
2008
‎Ez du atea zabaltzerik lortzen. Ematen du etsi egin behar duela, baina berriro eragiten dio maratilari. Atea kolpe batean zabaltzen da, eta sarrerako bobeda igeltsuzkoak anplifikatu egiten du zaratatxoa.
2009
‎–Itxuraz bizitza normalagoa, baina berriro ere agertu dira gaueko krisiak, lehen baino indartsuagoak eta penagarriagoak.
‎–Inoiz sartua nintzen burgesen etxeetan, bulegarienetan, baina berriro esango dizut: ez da dekoratuaren kontua, arimena baizik.
‎Ez dut ezer txarrik egin. Etengabe bueltaka dabilkit buruan agortzear den ordaintzeko epe bat, bitan atzeratu dudana baina berriro atzeratu ezin dudana, zain eta zain nago etengabe, itxaropenik batere gabe eta dardara batean nire familiaren etorkizunaz arduraturik. Nire semea, nire emaztea... zer egingo dute ni gabe?
2011
‎Kardinala lurrean zegoen, azala belzturik eta begiak zabal zabal eginda, mundu honetatik harantzago ikusitakoa ikusgarri gertatu izan balitzaio bezala. Alde egiteko ordua zen, baina berriro ere, esku hutsik joan behar zuten; ez zeukaten ezer: ez eta frogarik txikiena ere.
‎Nik igerian lortu nuen ertzera iristea eta beste bietako batek ere bai, beheraxeago izan bazen ere. Eta hirugarrena justu justuan iritsi zen, baina berriro lehengo ertzera. Orduan nik esan nion Frankori handik lehenbailehen atera beharra zegoela eta Martin eta biok Oiartzun aldera gindoazela prest zeudenekin.
2012
‎–Nire ustez, hara zer gertatu zen, esan nuen?: mutila lo zegoen; automobilaren hotsak esnatu zuen; baina berriro berehalaxe loak hartu zuen; borrokaren zaratarekin bigarren aldiz esnatzean, denbora luzea igaroa zela iruditu zitzaion. Egiazki segundo batzuk bakarrik pasatu ziren Jeanek automobila gelditu zuenetik oin zubira iritsi zen arte.
2020
‎Etxean, tradizioari jarraiki, eduki zuten beste zakur eme baten umea, gaineratu zuen. Eta bi alditan umatua zela esan zuen gero, auzokoen zakurrenak edo basa zakurrenak umeak, eta bi umaldietan eman zituen umeak, ez baitzuen nahi dena hozka eta dena zaflaka erabiliko duen zakurkumerik, baina berriro beterik gertatuz gero, haietako bat gordeko zuen, emea, zehaztu zuen, familia tradizioari segida emateko.
2021
‎Eta nola? ✳ Gezurra dirudi, edo ez... baina berriro ere Hannah Arendt anderearen laguntzarekin izan da, baina berreste moduko bat izan da, e?!; beste batengan idatzirik ikustea... zera: bakarrik pentsatzeak, bakardadetik pentsatzeak... ez bakarrik pertsona izua, baina karka atzerakoi obeditzailea ere bihurtzen zaituela.
2022
‎Jack zaharrak txingarrak kartoi puska batekin elkarrengana bildu eta ikatz tontor gorituaren gainean zabaldu zituen zuhurki. Tontorra mehe mehe estalita geratu zenean, Jacken aurpegia ilunpetan geratu zen, baina berriro suari haizea ematen hasi zenean, beste aldeko horman gora agertu zen haren errainu kukubilkatua, eta, aurpegia ere, poliki poliki, argitara irten zen berriro. Gizon zahar baten aurpegia zen, oso hezurtsua eta iletsua.
‎Palindromiak bost zentzumenetan eragiten dit, aparatu psikomotorean eta baita sexu organoan ere. Sartzen badut, sartu dudan gisa berean ateratzen dut, baina berriro sartzen ahalegindu izanagatik damututa. Zaila da esplikatzen, badakit:
2023
‎Bada, batzuetan nahiago nikek ezer ez gogoratu, António, min fisikoa baino okerragoak diren pentsamenduak kanporatu eta akabo, baina berriro itzultzen duk dena, bueltaka zabilek dena, nekaezin, neure buruan: Minhotik Bidasora abere kamioian etorri ginenekoa, errekan gora lehertu beharrean ibili eta ilunpetan, Endarlatsa parean, Bidasoko ur hotzetan sartu ginenekoa...
‎Lurrean zetzan Rozinari jaietako brusa irekitik bular bat ageri zitzaion, eta gona zabalaren azpitik, izterrak. Marinel irrits gosetu haiek harri eta zur zeuden, baina berriro hasi ziren oihuka, emaiok eta emaiok. Orduan emakumeak esku batez zapata bat atera, besteaz brusa itxi, oihu bat bota, Brezjeko Maria, lagundu iezadan!, jauzi batez zutitu, ia hegan eginez marinel handiarengana gerturatu, eta zapataren takoiarekin kolpeka hasi zitzaion, halako kemenez, hanka bat ortozik eta jauzi baldarrak eginez, non marinela atzerantz abiatu baitzen; uretik gertu zeudela, emakumeak, are grinatsuago, harengana jo zuen, une batez gelditu, zer egingo, eta gero gorputz guztiaz talka egin zion, oihuka:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia