2008
|
|
...nahi, hurrengo astelehenean Iruñera joan ginen astero bezala, baina ez nuen atsoa bisitatu, hotelera joan ginen zuzenean, eta Inaziok aitortu zidan buelta asko eman zizkiola nik esandakoari, eta berriro galdetu zidan, atrebituko zinateke?, eta nik, zuzenean erantzun ordez, zer pentsatzen nuen azaldu nion, burutik askotan pasatutakoa kontatu nion nik, Tomasek hilda bakarrik utziko ninduela bakean,
|
baina
berorrek ez beza pentsa nirea gorrotoa zenik, ez zen behintzat gorroto hutsa, Inazioren begi tristeen nahigabea ikusten nuen nik ohean sartzen nintzen aldiro, baserri triste hartan edo hotel ilun bateko gela ilunago batean ilusioa puzteko ere balio ez zuten ametsak egiten, eta Inaziogatik etorri zitzaidan burura Tomas garbitzearena, tiro bat igual, edo benenoa, arratoiak akabatzeko tabernan erabi...
|
|
Horrek salbatzen ninduen, ez jipoietatik, baina bai niganako susmo txarretatik, bestela garbituko ninduen. ...ez ginela libratuko ez ni ez niregana arrimatutakoa, gero aizto punta zorrotza apartatu zuen nire petxutik eta haragi puska handi bat txikitzen hasi zen, sast, sast, sast, gisatua egiteko, eta nik Inazio ikusi nuen han, egurrezko taula gainean txiki txiki eginda, niri Inaziok ematen zidan pena, seguru nengoen Tomasek ezer jakin bezain pronto haragi puska hura bezala geldituko ginela Inazio eta ni,
|
baina
berorrek ez daki zer den hori, ez daki zer den inor maitatzeagatik heriotza izatea mehatxu eta agian ordain...
|
|
Ez ditu berorrek ezagutzen! Bai, erraz esaten da amaren etxera bueltatzearena,
|
baina
berorrek zer uste du esango zidala nire amak. Seguru nagon ez dionala behar duena ematen!, horixe esango zidan eta Tomasengana bidaliko ninduen berriro.
|
|
Telebistan eta oso erraz esaten dute zer egin behar den horrelakoetan, zer dira ba lerde jale gibel  beltzak, poliziarengana joateko aholkatzen dute, nire Tomasek hau eta hau egin dit, eta kalera irtendakoan, zer?, Tomasi besotik heldu eta goazen etxera esango al nion, zatoz, laztana, gozatu bat emango dizut beti bezala... Ez diot errespetua galdu nahi, jauna, ez da nire asmoa, eta barkatuko ahal dit atrebentzia,
|
baina
berorrek uste du berori eta Tomas, berorren emaztea eta ni hain desberdinak garela?, berorrek beharbada ez dio sekula eskurik jarri emazteari, seguru dago ez duela sekula egingo horrelakorik, baina zin egingo luke aurrean daukan liburu lodi horren gainean?, nik ikusi dudanagatik iruditzen zait gizonezko guztiek duzuela grina hori, barka beza berorrek, esan diot ez niola errespetua galdu nahi, ez ... galdetzen zidanean, nik esaten nion, oso ondo, zeruan bezala, eta ahaztu egiten zitzaion ordubete lehenagoko jipoia, ahaztu bakarrik ez, seguru nago pen  tsatzen zuela ez ninduela jipoitu, ez zegoela berak baino hobeto tratatuko ninduen gizonik, eta loak hartzen zuenean, ni ohetik jaikitzen nintzen eta komunera joanda, zauriak eta garbitzen nituen ur oxigenatuarekin...
|
|
Zeruan bezala, esaten nion nik tarteka, zein ondo! ..., orduan bai bero bero, eta edozein bazterretan, baina ezkondu ginenean, berak nahi zuenean bakarrik egiten genuen, eta presaka, eta berak nahi zuen modura, nik ezin esan ba mantsoago gustatzen zaidala; hark, berriz, nobiotako ze iruditu zainik ez; ezta egingo al dinagu ere, berak nahi zuen guztietan hartu eta dale, askotan min emateraino; barka beza berorrek, badakit ez direla inori kontatzekoak,
|
baina
berorrek baleki...
|
2011
|
|
–Ez, jauna. Hauek euren erlijioa eta euren jainkoak dauzkate,
|
baina
berorrek ez dauka hauengatik kezkatu beharrik. Espainiako agintariak, merkatariak, soldaduak... horiek dira kristautu behar dituztenak.
|