Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2000
‎Eta ez nuen kontzientzian ezinegonik ez buruan buruhausterik izaiten, eta ez nintzen hargatik herstura hertsian bizi, zeren biak bainituen maisu eta irakasle, eta zeren irakaslearen erranetarat egoitea baitzen ikaslearen obligantza eta zeregina. Eta, komunionea egiten nuenean, gogoan izaiten nituen osabaren hitzak, hura ogi puska bat bertzerik ez zela, baina behin ogia ahoratuz gero, jaun Marcelek eman zidan kontseiluari jarraitzen nintzaion, eta kontseilu haren arabera bizitzen nituen neure baitan Kristoren oinazea eta Kristoren erresurrezionea.
‎Ikusi nuen momentuan ezagutu nian. Ez haiz oroituko, baina behin" Lux en" kartetan ari ginela, muturreko bat eman zidaan kabroi horrek.
2003
‎Jose Angel kuartelekoa zen, ume alai eta ederra, ile kirru beltzekoa. Ez zuten arazorik beren artean, baina behin" gu zuek, euskaldunak espainolak" entzun nituen eztabaidan. Hurbil nengoen, niregana itzuli eta:
2004
‎Esaten zitean: " ez, ez zakiat nor den, baina behin pelikula italiar bat ikusi nian", eta pelikula kontatzen ziguan. Eta horrela ibili gintuan mundu osoan, harik eta azkenean Italiara etortzea tokatu zitzaigun arte.
2005
‎Simon astiro sartu zen, sorginduta dagoela uste den etxean bezala, baina behin barruan, lehenengo ilaran jartzen zen ikaskide batek, Nereak, armairuaren ateak itxi eta giltzapean utzi zuen Simon.
‎Gaixotasun baten antzekoa zen, begitan hartuak zituen kabinak, errotik atera eta barrikadara botatzen zituen. Desmuntatuz gero, eramaten errazagoa zen, piezaz pieza, baina behin edo behin osorik altxatzea ere lortu genuen. Laurok kabina inguratu genuen.
2006
‎Ganberako lehendakaria belaunikatu egin zen erregearen aurrean, errespetuz beteta, baina behin eta berriz esan zion, irmoki, ez zuela agindutakoa beteko, errege izanik ere ez baitzuen hori egiteko eskubiderik.
2008
‎Gelditu zenean, ordea, denek jaitsi zuten eskua eta lurra bota zioten gainera. Berak eskuak jaso zituen, baina behin eta berriz bota zioten lurra. Erdi korrika egin zuen aurrera, eta gizonek lurra botatzeari utzi zioten.
‎Bisita haiek aski berdintsuak izaten ziren, honetaz eta hartaz hitz egiten zuten, zernahiz? baita Nazariok lantegi berri bat irekitzeko zuèn proiektuaz ere, labe garai eta guzti?, baina behin edo behin egin izan zion Mateok tupusteko bisitaren bat? 1897ko abuztuaren 8ko igande hartan egin ziòn bigarren bisita, esate baterako?, ilunabarreko hura ez baitzen batere ohikoa eguerdiko bisita egin ondoren, zerbait izugarria gertatu ezean. Nazario bere olan zegoen, eta Mateok oihu egin zion, Nazario!, Nazario!, baita Nazario istantean ohartu ere zerbait izugarria behar zuela, Mateori begiratzea besterik ez zuen, hain zuen honek begitartea desegina.
‎nuke esan zergatik egin nuen hura. Hasieran sena besterik ez zen izan; baina behin esku artean eduki nuenean, eta ikusi tenkatuta zegoela, jakin mina gaina hartzen hasi zitzaion beste guztiari, eta kabinako leihotik begirada bat ematea erabaki nuen.
‎Urte batzuk lehenago ezagutu zuen arren, Mateok ez zuen artean Nazarioren fabrikan lan egiten... baina ikusi bai, igande askotan ikusten zuten elkar –interes komun samarrak zituztèn lagunak ziren, azken batean–, hartarako Mateok bere herritik Nazarioren herrirako bidea egiten zuela, zaldia hartuta. Bisita haiek aski berdintsuak izaten ziren –honetaz eta hartaz hitz egiten zuten, zernahiz... baita Nazariok lantegi berri bat irekitzeko zuèn proiektuaz ere, labe garai eta guzti–, baina behin edo behin egin izan zion Mateok tupusteko bisitaren bat –1897ko abuztuaren 8ko igande hartan egin ziòn bigarren bisita, esate baterako–, ilunabarreko hura ez baitzen batere ohikoa eguerdiko bisita egin ondoren, zerbait izugarria gertatu ezean. Nazario bere olan zegoen, eta Mateok oihu egin zion, Nazario!, Nazario!, baita Nazario istantean ohartu ere zerbait izugarria behar zuela, Mateori begiratzea besterik ez zuen, hain zuen honek begitartea desegina.
2009
‎–Nik baietz uste dut. Nik uste dut arazorik gabe iritsiko zinateketela lehorrera, baina behin hara iritsita, kaiuko batean heldu zaretela ikusirik?
‎Eta denborarik ez zitzaidan geratzen. Billetea ikusita lasaitu behar nuen ala ez erabaki gabe atera nintzen logelatik, zarata apur bat eginez, azkarregi atera nintzelako, baina behin pasilloan nengoela pausoak apaltzen saiatu nintzen. Orduan begirada altxatu eta hantxe neukan Txaber, parez pare, minutu bat lehenago ni itsatsi nintzen paretari itsatsita bera ere.
‎Bekataria dela esan dit. Eta ez didazu sinistuko, baina behin txikitan txori txikiak lapurtu zizkidala eta horrelakoak aitortzen hasi zait. Beti desiratu duela besteena eta hori ez dagoela ondo?
‎Hartu izan balu, bertan egongo zen jada. Irratitik deika eta deika ari dira, ahal bezain pronto zuzenean sartzeko, baina behin eta berriz esan die irrati txikitik entzuten ari den datuak baino ez dituela, oraindik ez dela estaziora ere iritsi. Taxia ordaindu, zortzi euro, eta oinez hurbiltzea erabaki du.
2010
‎Domingo eta Ada? eta beren ezinezko amodioa; baldintza haietan, nola ez zitzaion Adari errotuko anaia ikusteko eta hari laguntzeko irrika!; halakoetan, Bibirekin joaten zen, baina behin edo behin ere joan zen bakarrik; Domingok bere aukera egin zuenean ere, oroitzen dudanetik?, bakarrik joan zen Ada, baita ezin kopetilunago etxeratu ere: –Bukatu dira Domingori eraman beharreko gaztak eta bukatu dira opariak?
‎Gas bat, ikuspegi fisiko batetik arintasunaren irudia izan zitekeena, ez izatetik izatetik baino gertuago, baina behin azala ukituz gero, edo biriketan sartuz gero, eta zeinen isil eta zeinen oharkabean sar zitekeen!?, bere izatezko izatea bereganatzen zuena, berun gori bihurtu arterainokoa, biktimari eragiten ziòn minezko mina bezain astun eta trinko, gasak menderatuak halaxe hiltzen ziren behintzat, itolarri batean, oihuka, gasaren arintasun guztiak oinaze ezin trinkoago baten astuntasun bihurtuak, azaleko eta biriketako zoko moko guztiak hartzen zituèn berun goriaren eremuan, nondik oinazerik arinenak ere ez baitzuen ihesbiderik?
‎Hauteskundeak irabazi arte Rodriguez Zapaterok ez zuen PSE EEren eta Batasunaren arteko ibileren berririk, baina behin Gobernuko presidente izango zela garbi zegoenean, inbestidura baino hilabete lehenago, Patxi Lopez PSE EEko idazkari nagusiak jakinarazi zion Egiguren eta Otegi isilpean zertan aritu ziren azken hiru urtean.
‎Aragoiko bonbardaketetan, biktima gehiago jaso zituen hiria Alcañiz izan zen. Datu ofizialek ziotenez, 80 lagun hil ziren, baina behin betiko zenbakiak hirukoitz dezake zifra hori.
‎Domingo eta Ada... eta beren ezinezko amodioa; baldintza haietan, nola ez zitzaion Adari errotuko anaia ikusteko eta hari laguntzeko irrika!; halakoetan, Bibirekin joaten zen, baina behin edo behin ere joan zen bakarrik; Domingok bere aukera egin zuenean ere —oroitzen dudanetik—, bakarrik joan zen Ada, baita ezin kopetilunago etxeratu ere: " Bukatu dira Domingori eraman beharreko gaztak eta bukatu dira opariak" esan zuen;" Zergatik?" galdetu nion;" Gaizki iruditzen zaiolako..."; Ada penatuta zegoen, zinez, eta haren penak penatzen ninduen, eta orduan, haren begia alaitzeko edo, esan nion:
‎Gas bat, ikuspegi fisiko batetik arintasunaren irudia izan zitekeena, ez izatetik izatetik baino gertuago, baina behin azala ukituz gero, edo biriketan sartuz gero —eta zeinen isil eta zeinen oharkabean sar zitekeen! —, bere izatezko izatea bereganatzen zuena, berun gori bihurtu arterainokoa, biktimari eragiten ziòn minezko mina bezain astun eta trinko... gasak menderatuak halaxe hiltzen ziren behintzat, itolarri batean, oihuka, gasaren arintasun guztiak oinaze ezin trinkoago baten astuntasun bih... Gas haiek, noiz edo noiz laino baten egitura hartzen zutenak, eta haizeak bultzatuta aurrera egiten zutenak, heriozko izarak iduri.
2011
‎Lehenengo ezustea eta ikara pasatu ondoren, gidariak ertzaintzaren zentralera deitu zuen parte emateko. Ez zuen salaketarik jarri, ezta bere izenik eman nahi izan ere, baina behin eta berriz errepikatu zuen arriskutsua zela halako astakirten bat biribilgunearen erdian (seguru asko anisez mozkor mozkor eginda, esan zuen) ganberradak eginez edukitzea. Zentraletik egiaztatu zen deia biribilgune inguruetatik egin zutela (fakultateen aurreko telefono publikotik, hain zuzen), eta zer gertatzen ari zen ikustera bi ertzain bidali zituzten patruila auto batean.
‎Pedroren itzulera narratzen du filmak: Pedro Sansinenea Euskal Herrira bueltatu da herri-minak bultzatuta, hogei urte Mexikon igaro ostean (Antxonek ere Mexikora egin zuen alde eta Sansinenea du bigarren abizena, baina behin baino gehiagotan esan du filmak ez duela ezaugarri autobiografikorik). Bueltatu eta berehala, Kepa gaztea ezagutuko du Pedrok (izen bera dute, baina, zurea bikoizketa ez zegoen garaikoa da, adin kontua?, esaten dio Kepak Pedrori), eta Keparen bitartez Lurdes erizaina, bikote baitira bi gazteak, baina kolokan dago haien harremana.
‎–Bitxia dun, Jug, esan zuen?, baina behin ere ez naun gauza izan, gai horri buruz erabakia hartzeko.
‎You' ll never know, dear, how much I love you, pilota guztiak frijiturik daude, saltsatan plots plots plots hasteko prest. Ingeles maila horixe dut; adi adi jarrita uler dezaket esaten dutena, baina behin ulertuta ere, atentzio maila batetik behera, letra kantatuta ere, ez dakit zer dioen. Euskaraz eta gaztelaniaz, nahi edo ez, ulertu egiten dut.
‎aurpegiz, mp3a poltsikoan ezkutatu izanaz harro (eskua poltsikoan sartu izan balit bezala sentitzen nintzen), arrai agurtu nau. Sarri ikusi ditut horrelako eszenak, beti pentsatu izan dut elkar horrela agurtzen dutenek harreman sinpatiko eta alaiak zituztela, pentsatu beharrik gabe bizitzen uzten dizutenak; baina behin barrutik bizitakoan sinpatia koartada bat baizik ez da izan, eta izuturik dagoen iraganeko bitxo raroari espazioa lapurtzera etorri den amaren amarru bat baizik ez dut ikusi inozentzia presuntzioa lotsagabeki indiskrezio bihurtu duen gizon oraindik nerabeki jator honengan. Mendiko motxila atzeko eserlekuan jarri (nik eskatu bezala) eta autoaren alde batetik bestera begiratu dit.
2012
‎Asteburu horietako arauak errazak ziren: berdin zen egunez etxera lagunen bat eramaten bazuen, baina behin ilunduta bakoitza bere etxean; etxean ez zalapartarik ez alkoholik, ez egunez eta ez gauez. Auzoren batek esanda edo berak igarrita arau hauetako bat hautsiz gero, akabo autonomia, eta horrelako asteburuetan aitarekin joango zen.
‎Esperantza guztiak galdu zituela esan zuen. Ez niri, jakina; niri ez zidan inoiz halakorik esan zuzenean, baina behin, ni lo seko nengoela uste zuen batean, medikuari zapla! bota zion, eta nik entzun:
‎Denak kendu zituzten, nire gurasoen armairu barrukoa ere bai. Hasieran, giltza emanda edukitzen zuten, itxita, baina behin ero haizeak eman zidan eta, ezin nuenez ireki, jota sarraila txikitu nuen. Bai, badakit horrela esanda basati samarra dela, eta are gehiago ni ikusita, txintxo aurpegi honekin, baina neure burua ikusteko beharra neukan.
‎Ezin esan dut ideia hura aurrenekoz nola etorri zitzaidan burura; baina behin sortuz gero, gau eta egun zebilkidan buruan. Helbururik ez nuen batere.
‎Han, gure zain zegoen Gruxnitski, dragoi kapitainarekin eta beste laguntzaile batekin. Azken honek Ivan Ignatievitx zuen izena, baina behin ere ez nuen haren abizena entzun.
‎Orain, zenbait azalpen eman behar ditut sekula ezagutu ez dudan gizabanako baten bihotz barreneko sekretuak jendaurrean zabaltzera bultzatu nauten zioen gainean. Gutxienez haren adiskidea izan banintz, edonork ulertuko zukeen benetako adiskidearen arinkeria maltzurra; baina behin bakarrik ikusi nuen neure bizitza osoan, gurdibide batean; horrenbestez, ezin dut haren aldera sentitu adiskidetasunaren mozorropean ezkutaturik egon ohi den gorroto ulergaitz hori, zeina lagun hurkoaren heriotzaren edo ezbeharraren zain baitago haren buru gainera gaitzespen, aholku, iseka eta auhen jasa batez oldartzeko, txingor erauntsiaren antzera.
2013
‎«Donibane Lohizunen, berriz, Telesforo Monzonen emaztea zegoen errepide erdian gorpuaren zain», oroitzen du aitak. Mugaraino ondo joan zen dena, baina behin hara helduta, Guardia Zibilaren auto ugari zituzten zain. «Hileta autoa inguratu zuten euren autoekin; ziztu bizian autobidera sartu ziren, eta gu mugan atxikita eduki gintuzten», kontatu du arrebak.
‎Ez zen ikasle txarra izan, baina behin baino gehiagotan irakasleak haserrearazi egin zituen bere bihurrikeria eta irteerekin, batez ere Azpeitiko institutuan. Zarautza bidali zuten, La Salle ikastetxera, baina han ere jasotzen zituen zigorrak, eta maisuak agindutako esaldia ehun edo berrehun aldiz kopiatu behar izaten zuen sarritan.
‎Interakzioan sartzen dira, eta alde batetik onuragarria dena kaltegarria izan daiteke bestetik. Malabaristak bezala, bola guztiak ahalik eta airosoen dantzarazten saiatu naiz, baina behin eta berriro makurtu behar izan naiz, lurrera jausitakoak ahalik eta disimulu handienaz jasotzeko.
2014
‎Rafak ez zidan kontatu, baina behin baino gehiagotan imajinatu izan dut nolakoa izan ote zen eszena, medikuarenera joan zenean. Askotan egiten dudan gauza da, bizi izan ez dudan zerbait neure buruan sortzea, edo modu batean gertatu dena bestela nola izan zitekeen asmatzera jolastea.
‎Zaldiak azkar aldatu, hiritik atera eta Tobol ibaia igaro zuten gabarra batean. Ura mantso zihoan oso, eta aise zeharkatu zuten, baina behin baino gehiagotan errepikatu zuten aurrerantzean horrelako ekintza, eta kinka larriagoetan segur aski.
2015
‎Zeru urdin baten azpian haize leun bat aurpegian sentituz paseatzea eta bihotzean kezkarik gabe eta buruan xederik gabeko pentsamendu jostariekin ibiltzea, hori da niretzat zorionaren irudirik beteena. Eta pentsamenduen joan etorri ausazko horretan ezin ikusizko hari batean bezala biltzen dira fantasiaren eta oroimenaren beira aleak, inoiz ideia abstrakturen bat edo kontzeptu jasoren bat, baina maizenik balizko pasadizoak, gerta litezkeenak baina behin ere gertatuko ez direnak, eta gero eta sarriago iraganeko oroitzapenak, denboraren galbaheak urrez koloreztatzen dituen sasoietakoak.
‎Institutuan literatura gustatzen zitzaidan, eta letretako karrera bat egin nahi nuen. Literatura eta musika maite ditut oraindik ere gehien, baina behin, bazkaltzen ari ginela, filologia erromanikoa egin nahi nuela esan nuenean, sekulako drama izan genuen. Denak kontra jarri zitzaizkidan, ama ere bai, eta baita anaia txikia ere.
‎Amorruz ari da, baina behin ere ahotsik goititu gabe. Lepo inguruko zainetan punpaka du odola, lehertu beharrez.
‎Eta han nengoen ni, haur heldu hiri handiko karrika harroetan galdu bat, nora jo ez nekiela. Tupustean estropezu egin nuen Fredekin, edo hark nirekin, edo... tira, gaurko egunetik ikusita, gutun honetara isurtzen utziko ditudan asmoen talaiatik, baliteke enkontru hura ere kasualitate hutsa ez izatea, baina behin hona iritsita, garrantzi gutxi du atzean utziak eta inoiz baino gehiago biharrak ekarriak.
‎Bezperako hilketaren datuak laugarren aldiz berrirakurtzeari ekin zion. Otar hartan fruta ale ustelen bat bazen, ziur zegoen hortaz, baina behin eta berriz begiratu arren, ez zion nondik heldu trazarik aurkitzen.
‎egia? Lehenengoa erori zitzaizunean zorabiatu egin zinen baina behin gauza bat gertatzeak ez du esan nahi beti errepikatuko denik. Ai!
‎Esaldi bihurria da, zinez, baina behin eta berriro irakurrita konturatuko gara Azpilkuetak esan nahi zuena dela bat, eta Goñik ulertu duena beste bat. Hau da, Goñik ulertu du hizkuntza biak ikasi zituela amarengandik, alegia, bai gaztelania eta bai latina, eta harritu egiten da XVI. mendeko emakume batek latina dakielako, ezaguna denean garai hartako emakumeen artean irakurtzen eta idazten jakitea bera ez zela oso arrunta izaten, eta latina jakitea benetan gertakari harrigarri eta bakana; esplikazio bat aurkitu nahi dio, dena den:
‎Esperientzia errepikaezina izan zen, baina behin eta berriro errepikatuko zena hurrengo egun eta asteetan. Amaitu ziren Jabiren eskola taxugabe haiek, ama alabek haren etxean ematen zuten ia denbora guztia betetzen baitzuen bideo haietako bakoitzak, eta Nadiak ez baitzuen huraxe ikustea beste nahirik.
‎Kuku sagar edo koskoiloak mota askotakoak izan daitezke, baina ezagunenak haritzarenak dira. Haritzaren fruitua ezkurra da, noski, baina behin baino gehiagotan ikus genezake ezkurrak ez ezik sagartxo txiki baten tamainako beste fruitu batzuk ere izan ohi dituztela haritzek. Sagartxo hauek, berdeak hasieran eta marroi kolorekoak gero, nahiko biribilak eta azal gogorrekoak izaten dira.
‎Sendatu zenean, berriro gidaritza lanean jarraitu zuen. Inguratzen ziren ontzi guztiei eskaintzen zien bere laguntza, baina behin ere ez omen zuen geroztik The Penguin gidatu.
‎–Gure aitonak urteak betetzen dituela. Txikitatik aditu dugu etxean Portzinkularen kontu hori, baina behin ere ez diogu arreta handirik jarri. –Aititaren kontuak?, esaten genion elkarri.
‎Aste batzuetan isilpean gorde nuen aurkikuntza, anartean ginekologo hasi berria baizik ez bainintzen ni, baina behin eta berriz saiakuntza laborategian errepikatu eta gero, saioetako ehuneko larogeita bost kasutan ernalketa lortzen zela ikusi nuen. Gainerako hamabostetan, ur gaziak ez zuen espermatozoide eta obuluen arrastorik lagatzen, Coca Colak eta vermouthak okela zatia birrintzen duten bezalatsu.
‎Patentatzerik ere ezin zitzaidan burutik pasatu. Oho rea nirea zen, bai, baina behin argitaratzen delarik, gizadi osoarenak izaten dira aurkikuntza zientifikoak. Enpresa bat baino gehiago hurbildu zitzaidan neure izenarekin botilaratutako gazura merkatuan jartzeko asmotan baina, egia, ni ez naiz lapurretarako jaioa.
‎–Ez dakit ezer asko, baina behin Reyk esan zidanez, Madrilgo zenbait alderdi eta herri erakunderekin daude harremanetan, eta Euskal Herriko borrokaren berri ematen eta laguntza eskuratzen ere saiatzen dira.
‎hartzen dute adinekoek,, azkenean, etxeko bat bezala?. Ez diote erreparorik jarri arrazagatik, kulturagatik, hizkuntzagatik; adinekoek hasieran duten erreparo bakarra zapiagatik izan ohi dute; deseroso sentitzen dira hasieran, baina behin konfiantza emanik, ez du sekula arazorik izan Souadek. Deserosotasun hori zergatik den ez daki azaltzen,, eurek ere ez dakite zergatik sentitzen diren deseroso?.
‎eta baga (eta bage), gabe? ageri dira; Lazarragaren izkribuetan andra, baga (eta asecaba, atsekabe?, baina behin bague), lora, lore, eta oba, hobe?; Betolatzaren ikasbidean andra eta baga; Gamizen bertsoetan baga (eta bague).
‎Ez zen ordea berpizte oparoegia izan, lau urteren buruan berriro ere aldizkariaren argia amatatu beharrean izan baitziren. Hirugarren saialdi labur bat egin zuten 1959 urteetan, baina behin betiko berpiztea 1963an ailegatu zen, sei orrialdedun astekari modura jada eta Agustin Beizama zuzendari zela. 1975ean, berriz, tabloide formatudun hamabi orrialdeko astekaria zen Zeruko Argia; goitik behera zuri beltzez atera ohi zuten, argazkiek presentzia lar ez zeukatela.
‎Zer ote dabiltza nire pertsonaiak?, galdetzen dio orduan bere buruari, damu kutsu batekin, pena pixka bat ematen baitio haien arrastoari jarraitu ez izanak. Istorio bateko eta besteko pasarteak nahas ez zitezen, aurrerantzean istorio bakarra kontatuko ziola agindua zion irakurleari, baina behin eta berriro zetorkion gogora emakume hura eskaileretan gora igotzen, alabari zer esango zion galdezka bere buruari, nork kontsolatuko zuen nor, berak alaba ala hark bera.
2016
‎Hiretzako dena... Ez didak sinetsiko, baina behin hemen izan huen.
‎–Pertsonen arteko maitasuna beirazko kutxatila dotore bat bezalakoa da, esan nion nik?, oso ederra baina hauskorra. Osorik dagoen bitartean ikusgarria, apaina, ederra, edozein liluratzeko modukoa, baina behin hausten bada, oso zaila berriro osatzeko. Eta hausten denean, onena izaten da betiko hautsi dela onartzea.
‎La Fleurrek ez zion nik baino fede handiagorik ematen halako fenomenoari; baina behin eta berriz ekiten zion gertaera kontatzeari: gurutze urreztatua ikusi ziola, zinta gorrizta bere botoi zuloari josia zeukala, eta otzara barruan begiratu eta ikusi zituela Chevalier saltzen ari zen pâtéak; beraz, ezin zitekeela horretan oker ibili.
‎Mila barkamen eskatu nion, baina behin eta berriz adierazi nion jakulatoria bat besterik ez zela izan; dama gogor tematu zen hori ituna alde guztiz haustea zela baieztera; nik neure burua defendatzeari ekiten nion, esanez hori aurreikusita zegoela hirugarren artikuluko klausulan.
‎deitzen zitzaien. Txanpon batzuen truke eltzean sardexka sartzen uzten zuten, baina behin bakarrik. Eta ateratzen zenarekin konformatu behar izaten zuen bazkaltiar gosetuak.
‎ETXERA nola heldu ginen ezin oroitu, baina behin bertan, logelan, txikitako koltxoi zaharra gogoratu zuen Tzortxokek, bere etengabeko gogoratze horretan, txikitako koltxoi zaharra, gauean pijama janztean. Hala esaten hasi zitzaidan, zehazki pijama janzten ari zela.
‎f) Nire ideiak ordenatzeko balio izaten didate, buruan bueltan dabilzkidan susmoak gorpuzteko, barruak jaten dizkidaten har literarioak une batez baretzeko (ALDEKOA). Gero agian ideia horiekin ados egon naiteke, ala ez hainbeste, denborak ere gauzak bere lekuan jartzen dituelako?, baina behin behineko epifaniatxo horiek, irakurketaren nolabaiteko segida gisa, indarra ematen didate nahiko gazte nintzela harrapatu ninduen pasio hari, literaturarekikoari, piztuta eusteko.
2017
‎Hortaz ez dizut berriz esango nahiko tabako ona bada ere hogeita bost dolar kosta zitzaidan zientoa Habanako adiskide bati handizka erosita bai gauzak han ederki aldatuta egongo dira beti bisita bat egitera joatekotan nabil baina behin ere ez dut erabakia hartzen lana besterik ez azken hamar urteotan ezin banketxea utzi gazteen ohiturak aldatu egiten dira unibertsitatean egon bitartean lehen urteetako bati garrantzitsuak iruditzen zaizkion gauzak badakizu esazkidazu hango kontuak
‎Atea irekitakoan txintxarriak tilin tilin egiten zuen, baina behin bakarrik, ozen eta argi eta tipi ate gaineko iluntasun garbian, soinu tipi argi bakar hura ateratzeko neurtu eta egokitu balute bezala, txintxarria ez gastatzeagatik edota isiltasuna berreskuratzeko isilune luzeegi baten beharrik ez izateagatik, atea ogi erre berriaren usain epelera irekitzen zenean; umetxo zikin bat pelutxezko hartz batenak bezalako begiekin eta bi txarolezko txirikordarek...
‎Denbora guztian niri begira ikusten nituen aztoreak bezala, aukera aproposaren zain zera esateko Ba begira ez naiz batere harritzen aspalditik nuen susmoa familia osoa erotuta dago. ...bat baino eta Lorraine haiei esaten edan ez du beharbada edango baina gizon ez dela uste baduzue nik esango dizuet egia jakiteko modua eta esaten du Horietako puta batekin txorakeriatan harrapatzen bazaitut ba al dakizu zer egingo dudan esaten du heldu eta astindu eder bat eman astindu eder bat eman neure eskuetan daukadan bitartean esaten du eta nik esaten dut ez badut edaten hori nire kontua da baina behin ere huts egin al dizut esaten dut nahi baduzu bertan bainua hartzeko adina zerbeza erosiko dizut zeren nik errespetu osoa baitiot puta zintzo ondradu bati zeren Amaren osasunarekin eta eusten saiatzen naizen posizioarekin handia da gero horrek beragatik egiten saiatzen naizenari errespetua izan ordez bere izena eta nire izena eta Amaren izena tankera horretan herri guztiaren aho goxagarri b...
‎Zertarako behar dituzte gizonezkoak??, galdetu ohi die aurrean dituen gazteei, eta hauek ez dira ausartzen esatera baina guztiek oso garbi dute, emakume horiek ez dute senarra ezertarako behar. . Gizonezkoa behin behineko bitartekoa da emakumearentzat, seme alabak erditzeko behar duen laguntza, baina behin helburu hori lortuz gero, zer egiten du senarrarekin??, galdetzen die berriro eta entzule gazteek badakite erantzuna zein den,, bazterrean uzten dute?, erantzun lezakete, baina ez dute ezer esaten, ez dira esatera ausartzen. –Gizonezkoen aroa bukatzen ari da?, errepikatzen du eta jarraitzen du gaurko gizontasunari buruzko bere diskurtsoarekin.
‎Ehizatutako oreina jan dutela? Ehizatzea gaizki zegok, baina behin hil ondoren, jendeak ez al dauka horrelako afari bat egiteko eskubiderik. Oreina ez duk berriz piztuko ez jateagatik.
‎Hauek ere maniaz josiak, noski: lehenengo, etxe azpiko kafetegian hasi nintzen gosaltzen, alferkeria hutsez ziurrenik, baina behin zerbitzariak nire ilearen inguruko iruzkin bat egin zidan, inofentsiboki baina zorrotz botatzen diren horietakoa: –nuke nik ere, jendeak zer pentsatzen duen axolarik gabe, zeu bezala orraztu gabe kalera irteteko ausardia banu!?.
‎Alde batetik, normala da, ze egundoko presioa dago, unibertsitatera ere notagatik sartzen zara. Horrekin ere ez nago ados, baina behin sartutakoan, ahaztu dezagun nota.
‎Dirua beste inon baino aiseago lortzen zelako eta, horrez gain, aukera eman zidalako probatzeko jakingura eragiten zidan edo kitzikatzen, asaldatzen nahiz liluratzen ninduen ia guztia, neure buruari galderarik egin gabe eta guztiz alde batera utzirik hausnarketa moralak oro. Baita neurez bururatuko ez litzaizkidakeen beste gauza asko ere, gogoko izango ez nituzkeenak intimitatean eskatu izan balizkidate, baina behin saiatzeko interesgarriak iruditu zitzaizkidanak. Lanari utzi arte ez nuen ulertu zeinen egoera erosoa zen nirea; bikote trukaketa batean parte hartu arte, Virginie Despentes bihurtua nintzela jada.
‎–Zorionez, putakume horiek ez zuten Chalchiuhtotolin saltzeko astirik izan. Eragozpen handia baina behin behinekoa izan zen. Azaroan, estatua Semionoven etxean berreskuratutakoan, lanari ekin genion.
2018
‎Batik bat oroitzapen zoriontsuak ekarri genituen gogora, eta esan beharra dut te aretoan elkarrekin eman genituen bi orduak guztiz atsegingarri izan zitzaizkidala. Esango nuke beste bezero batzuk ere sartu zirela aretora gu solasean ari ginen bitartean; han eseri, eta alde egin zuten gero, baina behin ere ez zuten gure arreta desbideratu, inondik ere. Izatez, Kenton andereñoak tximinia gaineko erlojuari begiratu eta esan zuenean etxera joan beharra zuela, ia ezin nuen sinetsi bi ordu iragan zirenik.
‎Kontua da hala ikusten zaitudala; ez du irudi zoriontsua izan zarenik azken urteotan. Alegia, barkatu, baina behin baino gehiagotan alde egin duzu senarraren ondotik, eta gaizki tratatzen ez bazaitu. Alegia, ezin dut inolaz ere ulertu zergatik ez zaren zoriontsu.
‎Nola ezartzen da intzestuzko heterosexualitatea desira modu ustez naturala eta artifizioen aurrekoa dela, eta zelan ezartzen da desioa prerrogatiba maskulino eta heterosexuala dela? Heterosexualitatea eta agentzia sexual maskulinoa diskurtsoaren bidez naturalizatutako eraikuntzak dira, marko estrukturalista fundazional honetan beti egiatzat jotzen direnak, baina behin ere justifikatu barik.
‎Deniz PKKko baseetan bizitza zailtzen zuten neskatxa anitz haietako bat izan zen; hainbat aldiz atetik bota eta tximiniatik berriz sartzea lortzen zuena. Hiru ahizpak behin eta berriz saiatu ziren gerrillari sartzen, baina behin eta berriz ukatu zieten, hamasei urte bete zituzten arte. Azkenean, hirurek lortu zuten gerrillari izatea.
‎Han dauden jokoetan jolasteko erosoago egin dezaket ohetik mugitu barik. Tristea da, ez dakit zelan azaldu, baina behin Pagasarriren argazki bat ikusi nuen, antzina antzinakoa, aititaren logelako biopantaila batean, eta ez dakit, ez zeukan zerikusirik. Haren aldean iruzur baten partaide sentitu nintzen basamortu horretan.
2019
‎–Ba, egia esan, ez dakit. Uste dut, alde batetik, ordura arte berak bakarrik zeraman zerbait zela, bere barruko zerbait, eta puntu bat arte erraza zitzaiola edo,, ez dut ezer esaten, bizitza guztian hala egin dut eta dena nolabait badoa aurrera??, baina behin ahots goran esaten baduzu, gizarte oso baten mentalitatearen kontra hasi behar duzu borrokan, kontrako noranzkoan zoaz, zerbait justifikatu behar bazenu bezala. Nik, adibidez, pentsatzen jarrita, zail bezala bizi izan banuen justifikatu beharra, ba, bere kasuan, ezin dut imajinatu?
‎Olympiquesen garaian, miresmena dio tranparik gabeko hierarkiak sortzen dituzten kirol lehiaketen zorroztasunari, baina berak ez du horren arabera jokatzen; Montherlanten obran eta bizitzan, hala haren pertsonaiek nola hark berak iskin egiten diete buruz buruko guztiei: animaliekin aritzen dira, paisaiekin, haurrekin, emakume haurrekin, baina behin ere ez berdinekin. Lehentxeago kirolaren argitasun gogorraz maiteminduta bazegoen ere, Montherlantek emakume mota bakarra onartzen du maitale gisa, hots, bera inola ere epaituko ez dutenak, bere harrotasun beldurtia ukituko ez diotenak;, pasiboak eta begetalak?
‎Beraz, handitu nahi nuen, baina behin ere ez nuen serio pentsatu helduei ikusten nien bizimodua egiterik, dio Colette Audryk?. [...] Eta, hala, handitu nahia haziz joan zen nigan, baina helduaren kondizioa batere onartu gabe, sekula solidario izan gabe gurasoekin, etxekoandreekin, emakume etxekoiekin, familiaburuekin.
‎Biharamunean, nahasi samarturik joan nintzen bulegora. Eskuak erakutsi zizkidan, nik eginiko harramazkez josiak[...] Eskatu zidan maizago elkartzeko[...] Amore eman nion, ez oso lasai, baina jakin minez beterik[...] Nire sexura hurbiltzen zenean, atzera egiten nuen lehengo tokira itzultzeko, baina behin, ni baino trebeago, gainean jarri zitzaidan, eta hatza sartu bide zidan baginan. Negar egin nuen minez.
‎G.S. andereñoa emana zitzaion gizon bati, ezkonduko zirelakoan, baina behin eta berriz esaten zion, ez zuela nahi ezkontzarik, ez zuela bere burua lotu nahi?. Emakume librearena egiten zuen.
‎Amari zer esan erabaki ezinik. Sukaldean sartu baino lehen argi nuen, horretarako jaitsi naiz, baina behin aurrean?
2020
‎Zerra zirkular batekin, umea gasolinatan bustiz eta su emanez... Hiltzeko modua aldatuz joaten da, baina behin eta berriz izaten du amets berbera. Pentsa, hori bai jasangaitza!
‎Istorio hori entzun ostean, kazetari lan mardul batean murgildu zen Quammen. Ekologiari eta biologia eboluzioari buruz idatziak zituen makina bat lan, baina behin ere ez zen menturatu mikrobiologiari edo zelula biologiari buruz idaztera. " Lurralde ezezaguna zen niretzat", aitortu izan du.
‎Kezkagarriena, halaz ere, joera hauek, teorian bederen, eskubide eta askatasun demokratikoetan oinarrituta dauden sistemetan oposiziorik gabe zabaltzea da. Eskubide murrizketak eta pribatutasunaren asaldatzeak ia beti salbuespenezko egoeretan ezartzen dira; baina behin behineko behar lukeenak behin betiko bilakatzeko arriskua bizia izan ohi da. Thomas Hobbesek zioen mehatxu egoeretan herritarrak botere subiranoarengana jotzen dutela bata bestearengandik babesteko, eskubideak eta askatasunak harengan errendituz.
2021
‎Izan ditut momentuak pertsonaiaz ahaztu naizena, baina behin fikziozko film luzeak egiten hasi ginenean, Moriartin, urtero urtero proposatzen nuen Altzoko Handiaren istorioa lantzea. Beharrezkoa ikusten nuen kontatzea.
‎" Bi aldiz egon naiz maitemindurik –ez diot horri buelta gehiegirik eman nahi–, baina behin, maitale haietako batengana nindoalarik, zeinak, badakit, dudatan jartzen baitzuen joaten ausartuko nintzen, lasterbide batetik menturatu nintzen, Earl’s Court ondoko errepide batetik, non inor gutxi ibiltzen baitzen, eta hala suertatu nintzen horma zuri baten eta ate berde ezagun baten aurrean. " Bai arraroa!
‎Oso oker egongo nintzen seguruen. Litekeena zen gure arteko harremana ezertan ez aldatzea eta berdin jarraitzea aholku matxinoak eskaintzen, baina behin egia ez esanda zaila da gero atzera egitea.
‎Etxekoandre ona zen. Behin eta berriz aldarazi zituen lekuz altzari berriak gustura geratu arte, baina behin gustura geratuta, behin altzariari kontzentraturik begiratu eta irribarre batekin buruaz baiezkoa egin eta gero, altzari hura hantxe geratzen zen betiko, garbiketa egiteko baino ez zuten mugituko.
‎Munroe familia ibarrera etorri baino lehen, gizon eta mutil guztiengan susmatzen zuen Marrazok Alicerenganako intentzio txarra, baina behin Jimmie gaztea begiz jo orduko, bere beldurrak eta susmoak murriztu egin ziren, denak Jimmie sofistikatuarengan batu arte. Mutil lirain bat zen, aurpegi politekoa, ahoa ondo formatua eta sentsuala, eta begiak institutuko mutilen harrokeria iraingarri horretaz dizdizka.
2022
‎Mahabadeko eskaera berarekin joan zen aiatolarengana; hark, baina, erantzun zion Iraneko talde guztiek sufritu zutela xaharen erregimena. Ghassemlouren proposamenak Teheranen subiranotasuna aitortzen zuen, eta eskubide kulturalak eta autonomia eskatzen zituen Kurdistanentzat, baina behin behineko gobernuak separatistatzat jo zuen.
‎Elurra atertu eta eguzki zurbil batek kirikatzen zuen hodeien artean. Saiatzen nintzen ez pentsatzen Marioren hitzei buruz, baina behin eta berriz itzultzen zitzaizkidan burura. Tira, normala zen Mario gaizki sentitzea, baina, Luisen heriotza anaiak azaldu bezala gertatuta ere, inork ez zion errurik botako.
‎" Politikoki urte gogorrak izanagatik ere, lantegian ez nuen sekula nire kontrako deus ere sumatu. Akaso, hautaketa egiterakoan kontuan hartuko zuten nor sartu eta nor ez, baina behin barrenean, nik ez nuen sekula nabaritu inor baztertzen zutenik bere ideiengatik, edo arazoak izan zituenik... Osaba errepresaliatuaren arrebek, nire izebek eta amak, ez zuten inoiz arazorik izan.
‎Erretratu batean izozturik gelditu zen, adibidez, Lekeitioko portuan korrokoi bat arrantzatu zutenekoa. Urtero opor lekuz aldatzeko ohitura izaten zuten bi familiek, baina behin Bizkaiko kostako kanpinera joan, eta hain ongi pasatu zuten, ezen oporraldia hiru aldiz errepikatzea erabaki baitzuten. Ez zen sekula berdina izan, ordea.
‎oraino erreka itxura ukan baina ibai izaten hasi behar duen memento uher hori; zailagoa eginen litzaiokeena ez balego sekula ibai izanen ez diren errekaz inguraturik. Betirako erreka izaten segitzea ote den erreka guzien ametsa; baina behin ibai izan ondotik ohartzen dira: amuarrainak eta izokinak agertu zaizkienean.
‎Zakar banatzen da beti, baina berriro itzultzen da, azken estutu bat, azken dardara, hitz goxo bat –gezur txiki bat– eta listo, alde egiteko prest dago. Saio ona izan da baina behin bateko kontua, eta ez da berriz gertatuko. Ziur dago horretaz, lanpetuta izango baititu hurrengo orduak, nahita ere da tentazioan erori.
2023
‎–Hori etorria! –Patxi barre algaraka hasi zen– Kosta zaizue hizketan hastea, baina behin hasiz gero... Ondo.
‎Ireluak azkenean lortu zuen itxura nola hala mantentzea, baina behin eta berriro begiratzen zuen hegoaldera, urduri.
‎Eugeniari ere bazkalondoak goxatzen dizkio. Ez zaio gustatzen bere ohiturak alda diezazkioten, baina behin errutina berria sortuz geroz, orain ez luke lehengora itzuli nahi. Eguneko alegrantzia bakarretakoa da.
‎–Niri ere ergelkeria iruditzen zait, baina behin egiazko datua ezarri nuen, eta zenbait piko bota zizkidaten ondoko bi asteetan... Geroztik...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia