|
/ Lur ta miñez nago? dio beste poema batean nire lagun poetak?, krisialdiak eta haustura batzuk ere eragin izan dizkidatenak; esan nahi dizudana da, garai batean bat eta oso sentitzen nintzena ez naizela bat eta oso sentitzen jada, bikaina iruditu zait hiriko areto batean izan zenuèn esperientzia, pintura modernoko erakusketa bat ikusgai, hasieran txantxatzat hartu zenuena,
|
baina
azkenean kubismoa (baita gure psikearen barne haustura ere ondorioz!) ulertzera eraman zintuena?, gutxi batzuetan ez bada; bestela esanda: ni ere ez naiz ni gisa sentitzen, neure puskak gisa baizik, ezusteko ederra hartu nuen Zapiain estimatuak jakinarazi zidanean garunean bi zati bereizi behar zirela (ezkerreko aldea eta eskuinekoa), bakoitza bere funtzioarekin, zeren eskuinekoak irudi sintetikoak eraikitzen dituen bitartean(, dogmatikoak?, alegia, Kantekin mintzatzeko), ezkerrekoak (eszeptikoa eta analitikoa denak, nolabait esatearren) alderantziz, eskizofrenia moduko bat ondorio?; horregatik maite eta miresten ditut, menturaz, bi euskal poetok, bi leiho bezala ere agertzen zaizkidanak, nondik, aldika, argi izpi batzuk iristen baitzaizkit, batean leiho batetik, bestean bestetik; are gehiago:
|
|
Izan ere, nire bizitza etengabeko bilaketa baten ondorioa izan da, beti norabide berean, bai —Jainkoarenak ote dira norabide guztiak, ordea, Damaso, baita Jainkoaren ukoarenak ere? —, baina, adin batetik aurrera, erantzunik gabeko galderak ere joan zaizkit kontrako eztarrira —" Ez naz leenagoko/ zalantza gabeko/ potingo argia. / Lur ta miñez nago" dio beste poema batean nire lagun poetak—, krisialdiak eta haustura batzuk ere eragin izan dizkidatenak; esan nahi dizudana da, garai batean bat eta oso sentitzen nintzena ez naizela bat eta oso sentitzen jada —bikaina iruditu zait hiriko areto batean izan zenuèn esperientzia, pintura modernoko erakusketa bat ikusgai, hasieran txantxatzat hartu zenuena,
|
baina
azkenean kubismoa (baita gure psikearen barne haustura ere ondorioz!) ulertzera eraman zintuena—, gutxi batzuetan ez bada; bestela esanda: ni ere ez naiz ni gisa sentitzen, neure puskak gisa baizik —ezusteko ederra hartu nuen Zapiain estimatuak jakinarazi zidanean garunean bi zati bereizi behar zirela (ezkerreko aldea eta eskuinekoa), bakoitza bere funtzioarekin, zeren eskuinekoak irudi sintetikoak eraikitzen dituen bitartean(" dogmatikoak", alegia, Kantekin mintzatzeko), ezkerrekoak (eszeptikoa eta analitikoa denak, nolabait esatearren) alderantziz, eskizofrenia moduko bat ondorio—; horregatik maite eta miresten ditut, menturaz, bi euskal poetok, bi leiho bezala ere agertzen zaizkidanak, nondik, aldika, argi izpi batzuk iristen baitzaizkit, batean leiho batetik, bestean bestetik; are gehiago:
|