Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2000
‎Lehen istant batean, stadiumaren handitasunak txunditu ninduen, eta haren arkitektura razionalista itxurakoak. Gero( baina askoz ere geroago), inguruaz jabetzen joan nintzen, alboan nuen jendeaz, eta abar. Aldean nuen jendeak, era berean, zelaiaren urruntasunaz jabearazi ninduen, hau da, kirolarien urruntasunaz, eta orduan gogoratu nintzen Schopenhauer ez, hark idatzi bai  tzuen (eta neuk irakurri) urruntasunak pentsamendua handitzen duela.
2001
‎Bibliografiaz kanpora hizkuntzalaritza dago, noski. Euskal literaturako testuekin ibili izan garenok eta arduratu garenok, nik ez dut esango gehienbat, baina asko eta asko hizkuntzalari bezala arduratu gara. Otxoa de Arinen Dotrina edo Kapanagarena literatura al dira?
‎hedabideei ahalmena aitortzearekin batera badirudi beste sozializazio eragileei buruzko ikerketa ezerezean utzi nahi dela, gizartearen gainerako esparruak bizitzarik gabeko esparruak bailiran tratatzen baitira. Hedabideenganako mendekotasuna kontestutik at uzten bada, agerian geldituko dira hedabideen eragin garrantzitsuak; baina garatzen diren gizarte kontestuan egokituz gero, ez ditugu, jakina, hedabideak inolako eraginik gabe utziko, baina askoz konplexuagoa izango da eragin horien dinamika, askoz ere faktore gehiagorekin lotuko delako.
2006
‎Garai hartan asko eragiten genien irizpide pedagogikoei. Jakin ezer gutxi genekien euretaz, baina asko kezkatzen gintuzten. Zer egingo dugu, ba.
‎Ez dakit egun hartan justu, baina eguntsu haietan hasi nintzen sentitzen ordutik utzi ez nauten zorabiotxoak. Buruko min deitu litezkeenak, ez, baina askotan sentitzen dut, bolada batzuetan, ia egunero, buru arintasun halako bat noizean behingo ziztada ez oso zorrotzekin.
‎Bada, harrigarria delako zenbat esanahi izan ditzakeen, eta zein ezberdinak elkarren artean. Normala da hitz batek esanahi bat baino gehiago izatea, baina askotan eremu semantiko berekoak edo antzeko esanahia dutenak izaten dira. Eta esanahi ezberdinak edukiz gero, ez dira gehiegi izaten.
‎Bai, badakit, hori ere ez da euskalgintzaren esklusiba, horrelakoxeak gara pertsonok. Kontua da sarritan euskara berreskuratzeko ideia eta planteamendu interesgarriak ikusten ditugula, baina askotan ematen du borobilak eta itxiak direla, ideiaren sortzailearen edo defendatzailearen formulazioan hasi eta bukatzen dela aukera. Mestizaje handirik ez dago, nire ustez, euskara berreskuratzeko gure formuletan eta ereduetan.
‎Euskaltzaindiak badu, baina ez bakarrik Euskaltzaindiak?, hortaz, nahikoa lan. Behar horiek asetzeko Akademiak azken urteotan erabaki asko hartu behar izan du eta hartu ditu, baina asko dira oraindik erabaki gabekoak lexikoan, joskeran... Zorionez, gure behar guzti guztiak ase ez baditu ere, Euskaltzaindiak hartu ditu dagoeneko euskaldun guztiontzat ezinbesteko, premiazko eta lehentasunezko diren hainbat erabaki.
2008
‎–Bai, baina asko ziren.
‎...tzen hasi nintzen, eta baita belarriaren atzea ere, eta esaten nion, ez dakit garbi zer egin, baina zerbait egin behar dugula ez dut dudarik, ezin dugu horrela segitu, ez zaizu iruditzen?, Inazio jiratu egin zen eta aurpegira begiratu zidan benetan ari ote nintzen jakin nahi balu bezala, eta galdetu zidan, atrebituko zinateke?, eta nik, ez nekiela, hori ez dela sekula jakiten momentua iritsi arte, baina askotan pentsatu nuela irtenbide hartan, arratoien benenorik eta horrelakorik gabe gainera, eta nik pentsatuta neukana kontatu nion, bueno, ez nion buruan neukan guztia kontatu beren baserrira joan ginen hartan, ez nuen-eta Inazio zeharo beldurtu nahi, hurrengo astelehenean Iruñera joan ginen astero bezala, baina ez nuen atsoa bisitatu, hotelera joan ginen zuzenean, eta Inaziok aitortu zidan bue...
‎Noski, jauna, egia da mingainluze asko joan zitzaiola Tomasi ni zertan nenbilen esaka, joango ez zitzaion ba, hi, Tomas, erositako prezioan salduko diat, baina laguna haiz eta esan egingo diat, hire andrea auzoko hankarteak berotzen omen zebilek, eta Tomasek, onenean, kasurik ez, edo mingainluzearekin haserretu, bere harrokeriak ez zion-eta egia ikusten uzten, kontuan izan beza berorrek sasoi hartan pozik zebilela nik ez niolako ezertan ere kontra egiten, eta nirekin petraltzen zenean, jende aurrean izaten zen, berea nintzela demostratzeko, zer ostia egiten dun hemen, hoa ohera!, esaten zidan hika eta bezeroen aurrean, eta nik, buruan ez bainuen Inaziorekin erabakitakoa besterik, zaputz egin ordez, obeditu egiten nion apal apal eta ohean sartzen nintzen, baina gogoa Inaziorengana joaten zitzaidan eta harekin pentsatzen egoten nintzen denbora guztia, Inaziorekin eta Tomas paretik kentzeko moduarekin, hori gabe ez nuen-eta lortuko Inaziorekin bizitzea, eta nik ez nuen beste ametsik, barka bekit berorrek, zer prestatu genuen eta nola moldatu ginen jakin nahi du eta, baina oraintxe kontatuko diot entzun nahi duena, dena zorrotz zorrotz preparatu genuen, nik Tomas erakarri behar nuen eta hortik zehar egun pasa egitera gonbidatu. Burua hartan nuela, Apeza deitzen dutena etorri zen tabernara eta ukondoak barra gainean jarririk eta irribarre gaiztoa erakutsiz, galdetzen ez dit ba Sanglasak gustatzen zaizkidan!, eta nik, tupustean eta tuntunarena eginez, San Blasak?, galdetu nion ahal nuen xaloen, urruti zeudela San Blas jaiak baina asko gustatzen zaidala egun hartako opilen anis puntua, eta Apeza zer esan ez zekiela gelditu zen, asmatu ezinik bezala adarra jotzen ari ote nintzen, Tomas mokadutxo bat jaten ari zen mahaira joan zenean, eta sekulako larritasuna sartu zitzaidan eta Pilarika ostiralez tokatzen baitzen eta asteburu osoa jai hartzekotan baikinen, erabaki nuen ezin genuela Tomas hiltzeko asmoa atzeratu......
‎Zer egin liteke hizkuntza aberats (usteko) etan?, dena esana dagoela dirudien hizkuntza horietan? (Mordoxka bat dira, baina asko asko ere ez dira hizkuntza kultural hipergaratuak, beren baitan galkatuak). Euskara hau berau haundiegia gelditzen zait maiz; ugariegia, nabarregia, txoroegia.
‎Ez dago gaizki. Oso gustura nago nere borondate gogor, ageriko eta abar honekin, baina askoz gusturago nengoke haizezkoa balitz.
‎nola bizi zen? (" ni ez bezala, seguru"); zerbait fisikoa izan zezakeen, neuronala edo hormonala(" nik ez daukadana"); bizitzeko gogo haundirik ez zuen edukiko(" nere moduan, baina askoz gutxiago oraino"); usteko zuen ez zutela behar, ez zutela maite, ez zuela izaten arrazoirik... (" nik ere hala uste dut, baina nere ustea ustela da").
‎" Inork ez nau maite, baina askok behar naute": boyscout.
‎boyscout. " Inork ez nau behar, baina askok maite naute": playboy.
‎Naizen guztia asko da (gehiegi da!), baina asko falta zaio ni izateko.
‎Tontoa izateko ez dago estudiatu beharrik, baina asko laguntzen du.
2009
‎errotik lurreratzen saiatzea. Hori da, progresibotasunaren izenean, edo gaizki ulerturiko profesionaltasunaren aitzakian?, batzuek proposatzen dutena baina askok ontzat ematen ez dugun ikuspuntua.
‎Gaztelaniak, zorionez, ez dauka zaintzaile beharrik osasun zerbitzuetan; euskarak, aldiz, bultzada behar du, herritar guztien eskubideak egiazki errespetatzea baldin badugu helburu. Aurrerapauso garrantzitsuak eman dira, baina asko da egiteke geratzen dena; eta hizkuntza eskubideak bermatzerainoko bide luzea pixkanaka baina etenik gabe egin ahal izateko, ez azkarregi baina ezta ere motelegi egin ahal izateko, ez dira batere lagungarri, alderantziz baizik, hainbat iritzi sortzailek, zenbait ordezkari politiko barne, gizarteratzen dituzten mezuak.
‎batez ere eremu formaletan gertatu da erabileraren gehikuntza, nagusiki osasun zerbitzuetan, eta hurrena udal zerbitzuetan, lan munduan eta banketxeetan. Lagunekiko eta seme alabekiko harremanetan ere gehikuntza gertatu da, baina askoz apalagoa. Etxeko erabilera, ordea, mantendu baino ez da egin azken hamabost urteotan:
‎Oker ibiliko ginateke uste izango bagenu duela hiruzpalau hamarkada arte euskara zela etxetik euskal hiztun ziren guztiek, euren artean, jolas giroan eta auzo bizitzan erabiltzen zuten hizkuntza bakarra edo nagusia. Asko ziren, jakina, euskara erabiltzen zutenak; baina asko ziren, halaber, euskarari bizkarra erakusten ziotenak. Iraganeko garai haietan euskal hiztun asko ziren, eskola erdaldunaren eraginez eta prestigio edo aitormen sozial eskasaren ondorioz, euskara gutxietsi eta erabiltzen ez zutenak.
‎Hala ere, interesgarriagoa litzateke ikustea ea bere burua espainiartzat daukan norbaiti grazia handia egiten dion Pelayo eta haren erregetza zalantzan jartzea. Pelayo jauna lehena edo bigarrena izan ote zen zalantza egingo lukeen norbait aurkituko genuke beharbada, baina askoz gehiago kostatuko litzaiguke norbait horrek Espainia duela zortzi bat mende existitzen ote zen zalantzan jartzea.
‎Honezkero ez dago esan beharrik eskumenean ditugun mekanismo guztiak erabiltzeak izugarri errazten duela eraikuntza. Gero, zalantzan jarri ahal izango da sinesgarritasuna, baina askoz zailagoa izango da zalantzan jartzea haren eraginkortasuna.
‎Gaur goizekoa izaki, berriki gertatua. Urbiko artzain baten artaldetik. Buschek Iraketik bezalatsu, baina askoz presakago?, ardi talde bat, kamioira igoarazita, kostalderantz eraman dute. Irailaren erdi erdian, goiztxo dirudi eta agudo sortzen du galdera sorta:
2010
‎Ez nau hipotesiak larregi konbentzitzen, bere olerkien leitmotiva bada ere. Ez dakit zergatik, baina askok ikusi nahi izan duten haragizko musa niri ez zait hain haragizkoa iruditzen. Hemen saltsa gehiago eta askoz konplexuagoa egon behar du.
‎Aznarrek berriro eseri behar izan zuen; ezin zuen besterik egin, kortesiak hala eskatzen zuen. Moncloak minutu gutxiko bilera izango zela ziurtatu zien hedabideei, baina askoz luzeagoa izan zen.
‎Batzuek barre egiten zuten. Esaten zuten gaztelaniaz nahikoa zela maskulino plurala, los, bi generoetarako; baina askotan, gehiegitan, gizartearen zati bat bakarrik hartu dugu kontuan los horrekin, eta bestea ezkutatu. Nik militante izatea erabaki nuen, bi generoak aipatzea beti, gizonezkoak eta emakumezkoak, vascos y vascas.
‎gizarte etxebizitza, familientzako laguntzak, laguntzak gehien behar duten pertsonentzako gutxieneko sarreren bermatzea, eskola porrotaren tasak gutxitzea, eta abar. Asko egin da, baina asko dago oraindik eginkizun.
2011
‎Zabarkeriaren bat, lapurretaren bat? Ez dauka inolako eragozpenik neskame bat kalera botatzeko, denboraldiaren hasieran hartu baitzuen, baina asko pentsatu gabe urtea hain txarra izango zenik. Txirrina jo du.
‎Transmisioa deitzen diogun hori ez ote da gero antzinako madarikazioen beste izena? Gogoeta gai oparoa Irène Némirovskyrentzat, juxtu juxtu salbatu da fribolitatearen genetik, baina askoz ere gehiago kostatuko zaio ondarez jaso duen harrotasunetik libratzea. Hortik datorkio hain zuzen bere alabei behar lukeen baino maitasun gehiago ematea saleroste afektiboaren aurka prebenitzeko.
‎Baina, oroz gain, amorrazioa sentitzen nuen, amorrazio itzela. Asko ikasi dut zuri begira, horixe egia, baina askotan egin dudan galdera baten erantzunaren zain segitzen dut: natura zergatik da hain putakumea?
‎Segidan, galtzak eta kuleroak kentzen ditu naturaltasun handiz. Zuriak ditu kulerook, baina askotan garbitutako arroparen kolore eroria dute. Hurbiltzeko agintzen dit toka.
‎Bidarrain guarda lanak egiten egon zen gizon euskaldun batek erran zidan bera ez zela sekula saldu, baina asko zirela saltzen zirenak. Honen esanetan, 1946an 300 bat libera irabazten omen zuten eta janaria erosten ia dena gastatzen.
‎Muga pasa ondoren, Txanberlain gehienetan Oiartzunen geratzen zen lotan, baina egun hartan erabaki zuen Donostiaraino jarraitzea eta bide batez eskutitzak eramatea. Bere arrebarengana joan zen, aspaldian esaten ari baitzitzaion bisita bat egiteko, baina askotan bezala, ez zegoen tokirik eta Amarako Moraza kaleko Euskalduna hotelera joan zen, han beti izaten baitzen ohea. Gauzainari deitu eta ataria ireki zion.
‎Etxe pare batekin nahiko diru atera zenezakeen. Berrogeita hamar galtza plantxatzea lana zen ordea; ongi moztuak eta oihal onekoak baziren dena ongi zihoan, baina askotan gaizki josiak egoten ziren. Dena dela, nik praktikatzen jarraitzen nuen.
‎Presoak hotelean jarraitzen zuten eta gainerakoan ez zegoen berririk. Diru pizar bat ere ekarri zidan, baina asko eskertu arren, esan nion Donibane Lohizunen Tomas Anabitarterekin egon behar zuela, hark atxilotu nindutenean oraindik kobratu gabe genituen azken bidaien dirua izango zuela. Dena dela, esan nion ez nuela presarik eta nahiz eta mesede handia egin, ez zuela astero etorri beharrik, hilean behin etortzearekin aski zela, eta kontatu nion behin bere lehengusina etorri zela bisitan Julianekin Asturiasen Ribadesellako espetxean geundenean eta Juliani esaten geniola:
‎Ni Urnietan bizi naiz eta Urnietan nik etorkinen seme alaba eta biloba asko ezagutzen ditut euskaldundu direnak eskolan, ikastolan, euskaldun sentitzen direnak, euskaldun bezala bizitzen direnak eta gurasoak ez dira euskaldun bezala bizitzen eta ez dira nazionalistak. Eta planteatzen baldin bazaie proiektu nazionalista maximal bat, independentzia adibidez, ez dute onartuko, ez dute onartuko eta gainera beren psikologian ez dago hori, ez da posible, beraiek sentitzen dira jaio ziren tokikoak, extremeñoak, kastellanoak, andaluzak... eta sentitzen dira baita ere, gero eta gehiago, ez denak baina asko, hemengoak. Eta beraiek esaten dute eta nik askotan hitz egin dut honetaz jende horrekin han, Urnietan, eta bueno," gure aurrekoak ez zekiat nongoak hituen, gu, haien seme alabak, ez gaituk euskaldunak izan, baina gure seme alabak, lehenbiziko belaunaldiko etorkinak direnen bilobak, horiek euskaldunak dituk, eta bakoitzak bere ideia politikoak izango dizkik".
2012
‎Hiru egun zeramatzan hilda, auzitegiko medikuen arabera. Berrogeita zazpi urte zituen baina askoz ere zaharragoa ematen zuen, hartutako tratamenduek ikaragarri zigortu baitzioten gorputza oso denbora laburrean.
‎Uste osoan da ez dela euskararen azken mohikanoa izango, baina askotan entretenitu ditu bere malenkoniazko orduak euskararen azken hiztuna imajinatzen. Halako batean konbentzitu da:
2018
‎Gordelekua aurrekoaren antzekoa da, beharbada eraikin berrixeagoa, zertxobait bederen, baina askorik zaindu gabea hau ere... Helene baino lehen iritsi dira Bruno eta Lorea.
‎Absidearen bi alboetan kriseilu parea piztuta zegoen, baina askorik ikusten ez zenez, sei besoko argimutil tzar bat piztu zenuen absidearen erdian. Han ageri zen, ezker aldeko horman, Battis Tobera itsua, Sein Floreten bitartez Goigoikoari ikusmena eskatzen!
2019
‎–Tira, errusiar soldaduak dira, gu bezalakoak, baina asko ere ez dira, eta, bestalde, triangelu suerte guztiak daude.
‎Asko frustratzen du beren lanaren lorpenak erreibindikatzen jardun beharrak, ez zaio ez martiri ez negarti rola gustatzen. Beragatik balitz, ez litzateke hainbeste saiatuko, baina askotan oihu egiteko gogoa etortzen zaio: Hizkuntza da benetan interesatzen zaidana!
‎–Ez, ez zait ahaztu, baina asko saiatzen naiz alemanez ez egiten.
‎" Barkatu lerroon atrebentzia, ez dakit nola ausartu naizen ere idaztera, baina asko poztuko nintzateke nik bidalitako aipuek hurrengo tertuliaren baterako balioko balizute.
2020
‎Teresa izeneko beren lagun batekin modu informalean irteten aritu da Connell. Mariannek ez du batere arazorik Teresarekin, baina askotan ikusten du bere burua Connell bultzatzen Teresarengatik gaizki hitz egitera inolako arrazoirik gabe, eta Connellek beti uko egiten dio horri.
‎Gu ezkondu aurretik, aitak dukat zorrokada ederra ekarri zidan Amilburura. Aitak emandako dukatak, guztiak ez dakit baina asko, faltsuak ziren. Idiakeztarrek eraman zituzten norabait diruok, zorro eta guzti.
‎Beraz, VAR delako tresna hori erabiltzearen aldekoa naiz, baina asko dauka hobetzeko. Osterantzean, nahasmena bakarrik sortuko du.
‎Ez dakit oso itxurazkoa den partidurik onenari buruz neuk hitz egitea. Egokiagoa litzateke beste batzuek euren iritzia ematea, baina askok galdetu didatenez, zerbait kontatzera noa. Lehenengo eta behin, ni oso kritikoa izan naiz beti neure buruarekin.
2021
‎Tableta hartu eta teklatuari begiratu nion. Lau letra ziren, baina asko kostatzen zitzaidan haiek idaztea. Ez nekien zaurgarriegi ote nengoen, Albaren heriotzaren albistea jaso nezakeen.
‎✳ Ilunpe distopiko hontan? ■Serie gehienak... agian ez, baina asko ez al dira... askotxo ez al dira oso oso distopikoak? ✳ Hortzeopa... koska.
‎Hi jeloskortzeko erabili ninan. Hortarakoxe... erabat ere ez, baina askotan hortarakoxe aitatzen ninan hura hire aurrean, ze orduan behar ninan... zeozer. ‣ Eta orain ez al duk ezer behar?
‎Edozeinen kasua dela, esan nahi nuke. ✳ Bai, baina asko daukanak, asko dezakeenak, asko daukazakeenak... ■Ufaaa!
‎✳ Zerarena... papilomarena ere badago, jakina... edo? ■Bai, badago, baina... baina askorekin, eta... ‣ Eta eta askorekin, eta edo askorekin...
2022
‎gizakien senezko erreakzioak zuzen  tzeko. Ofiziala are tenteago jartzen zen, haren aurpegiak automata baten seriotasun eta zurruntasuna hartzen zuen, buru makurtu bat egin eta takoi kolpe bat jotzen zuen(" O!, agurtzeko era prusiar hori", esaten zuen bere artean Angellier andreak, baina asko pentsatu gabe ekialdeko Alemanian jaiotako gizona izanik, huraxe zela harengandik espero zitekeen agurtzeko era bakarra, ez arabiarren zurikeriazko gurpena eta ez ingelesen bostekoa ematea). Angellier andreak eskuak uztartzen zituen sabelaren gainean, mojatxo bat gogorarazten zuen keinu horrekin, hildako bat beilatzen dagoela, antiklerikala dela susmatzen den familiarteko bat agurtzeko zutiturik; hori dela eta, hainbat espresio desberdin igartzen dira mojatxoaren aurpegian:
‎Flannery O. Connor en Misterio y maneras saiakera laburren bilduma irakurtzen. Banekien ipuinlari fina katoliko militantea zela, baina asko harritu naute kristau fedearen militantzia eta idazkuntza uztartuz egindako haren kontsiderazio batzuek. Hona paragrafo bat:
‎" Sexu desberdintasun arazo handi bat dago kontakizunetan". Alegia, eta grosso modo, gizonezko pertsonaia, zer esanik ez protagonista askoz, baina askoz gehiago dagoela literatura kontakizunetan, emakumezkoak baino. Literaturaren hasieretatik, ulertzen da, Aristotelesek esaten baitzuen Poetika n, brotxa lodia erabilita berriz, istorio on bat, gauzak, preferenteki gauza biolentoak egiten dituen gizonezko nabarmengarri baten istorioa dela.
‎Alabaina, kulturartekotasunean aurkitu dezakegun pluralismo identitarioaren eredua bideragarria da demokrazia multinazionalaren eta demokrazia kontsoziatiboaren testuinguruetan, baina askoz zailagoa da lurralde mailako demokrazia federalaren testuinguruan, eskubide sistema zentralizatu baten aurrean egongo ginatekeelako. Aipatzekoa da kulturartekotasunaren eredua onartzeak, alde batetik, hautu testuinguru anitzen sorrera sustatzea dakarrela, eta, bestetik, Kanadako gizartea osatzen duten komunitate nazionalek adierazitako premia espezifikoak ase ohi dituela.
2023
‎Gero eta gehiago ezagutzen gaitu. Gure ahuleziak, zaletasunak, ideologia, pentsamendu ezkutuak baina errealak, sentimenduak, osasun egoera psikologikoa zein fisikoa... gure mugikorraren erabilerak uste duguna baina askoz ere informazio handiagoa ematen dio superkonputagailu horri, eta, beraz, gure profil eredu bat eraikitzen du, oso oso zehatza. Hori guztia kontuan hartuta, oso ondo jakingo du superkonputagailu horrek noiz eta zer erakutsi, gu pantailaren aurrean egon gaitezen, guri produktuak saltzeko, gure ideologian eragina izateko, guregan eragina izateko; askotan, gu konturatu ere egin gabe gertatzen da eragin hori.
‎Demagun kotxean goazela eta bat batean kotxeko alerta gorria pizten dela, baina askotan zehazki ez dakigu zergatik piztu den, beraz, motorra begiratzen hasten gara, ondoren olioa, gero bestea... kotxeko alarma zergatik piztu den bilatu behar dugu. Ba antsietatearekin ere berdin gertatzen da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia