Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2000
‎—Zergatik errazkeria hori? —erran zion osabak Pedrori, zeina bere studioan pintatzen ari baitzen koadro hura, nahiz eta amak Urbiango elizan esekitzeko asmoa zuen, Urbiaingo patroina santa Klara izanik— Eta ez diat hori erraiten zeren protestant naizen eta zeren sainduak eta sainduen sinboloak sinesten ez ditudan, baina artearen ikusmoldetik. Izan ere, zin zinez egiten diren koadroek ez ditek makulu lagungarri horien beharrik!
2003
‎Ez zitzaidan ondo iruditu eta han berean esan nion komisarioari ezin genuela batzordeko hirugarren kidea aurkikuntzaren meriturik gabe utzi, ikerlaria izan baitzen gu hirurotatik, oker edo zuzen, idazlearen bila ahaleginik gehien egin zuena. Neurologoa zen, baina artearen inguruko ikerketa interesgarriak egindakoa. Artistaren kontzientzia bikoitzari buruzko lan batengatik ezagutzen zuten mundu akademikoan.
2004
‎Orain bai etorri lukeela. Badakizu sekula ez duela handik irten nahi izan; orain bezain txarto ere egon izan dira, baina artean gazteagoa zen.
‎Oraindik Triesten bizi ziren. Berez, egun horretan gertatutakoa ez zen larritzekoa izan, baina artean Livia neskatoa zen, eta ulertu zuen, edo, hobeto esanda, ulertu ez arren iltzatuta geratu zitzaion euren eguneroko bizitza ez zela normal normala. Livia gereziak jaten ari zen, amak merkatutik ekarritakoak ordubete lehenago.
‎Hogeita hamar bat zentimetro luze izanen zen, haga sartzeko zulotik punta zorrotzeraino. Urteen poderioz, metala belzturik zegoen, baina artean ere eusten zion bere itxura makurrari. Urrezko zerrenda batek biltzen zuen erdialdetik.
2006
‎Ogibidez ere erizaina naiz, ez dakit esan dizudan. Urte pila bat daramat gaixoak zaintzen, ia nire bizitzaren erdia, karrera amaitu nuenetik, baina artean ikaslea nintzen, bigarren kurtsokoa, eta ekaineko azterketetan gai bat utzi nuen irailerako: anatomia.
2007
‎edo Volksgeistaren pertsonifikatze eta jainkozkotzea Erromak Greziari ikasi dio (eta, beste mila gauza bezala, Greziak Asiari: nahi dena esango da arraza asiarraz, hori bat bakarra da nonbait!?, baina artea, filosofia, zientzia, erlijioa, politika, Europak Asiari zor dizkio). Esan gura da, Estatu teokratikoa eta Volksgeist jainkozkoa berez ez direla Erromaren asmaketak izan, nahi bada Egiptoko edo Mesopotamiakoak baizik, baina Europako Estatuek Erromatik ikasi dituzte.
‎Orain badakit ez nuela halakorik esan behar, baina artean ez nekien eta esan banuen esan nuen. Nire hitzen zain baleude bezala, zakurrak zaunkaka hasi ziren eta katuak makakorroka.
2008
‎Oholesitik oso hurbil, defentsarako hurbilegi, ziotenez? basoak garai eta sarri jarraitzen zuen, lehor aldetik izeiak besterik ez, baina arte askorekin nahastuta itsasaldean.
‎Sentiera hori areagotu egiten zen Chiado auzo dotorearen magalean, Largo do Carmo ko terrazetan, jakaranda lasaigarriz inguratuta. Behegaina arbola haien lore moreez estalita zegoen, baina artean asko geratzen ziren adarretan, eta guztira, arrosaz edo hori argiz margotutako eraikinen hormekin batera, kolore ikusgarrizko koadroa osatzen zuen plaza hark.
‎Kanpora atera nintzen. Goizeko ordu txikiak ziren baina artean ez zuen guztiz ilundu. Marra gorrizta bat ikusten zen hodeiertzean.
2009
‎Herri ttikia zen eta Amos Scott sheriffa bakarrik joan zen Boddy harrapatzera. Bazituen 60 urte, baina artean ere oso indartsu zegoen, kirolzale amorratua baitzen.
‎senargai eder, ona bilatzea. Mutil guztiak begira gelditzen zitzaizkion, baina artean loturarik gabe zegoen.
‎Delitua jartzen duen tokian, ezezaguna irakur daiteke. Hau da, Nicolasa Agirrezabalaga Donostiako espetxetik Zaragozako espetxera bidali zuten haren kontrako kargurik ez bazegoen ere, militarrek zabaldutako epaia erabakita bai, baina artean ezagutarazi gabe zegoelako.
‎ipuinean, La comunicación en la pareja: claves del éxito irakurri ondoren, bikote protagonistak erabaki du papertxo batean idaztea bestearengan ezatsegin zaiona baina artean aitortzen ausartu ez dena.
‎Kirolari indartsua zen anaia gaztea. 23 urte, baina artean birjina. Nire lagunak pentsatu zuen horrexegatik ibiliko zela ziur aski beti sexuaz kalakan.
2010
‎ETAren telefono deia jaso zuten Gipuzkoako DYAn goizeko 8:00etan, Barajasko aireportuan lehergailua jarri zutela eta 9:00etan lehertuko zela ohartarazteko. Zalantzan egon zen Urkullu, gora jarraitu edo atzera egin, baina artean ohartarazpena besterik ez zen, familiarekin zegoen eta gailurra hain urruti ere ez zeukaten. Pagomakurretik gora zeuden ordurako.
‎Oihanak zazpi bat urte zituen orduan. Bazekien gutxi gorabehera non zegoen Amerika, eskolako mapetan ikusita, baina artean ez zeukan garbi Iparraldeko bisiten eta beste kontinente batean bizitzearen arteko aldea. Eskolako lagunak, amona eta lehengusuak luzaroan ikusiko ez zituela jabetu gabe hartu zuen hegazkina, ia berea bezainbateko ilusioz zihoan amaren ondoan.
2011
‎Latza izan zen! Gero, orduantxe eskolarako adina iritsi zitzaienean, senarraren arreba etorri zen berekin bizi eta etxeko gobernuan laguntzera, baina artean bi hilabete bertan ez eta eskaileretan behera erori, eta bizkarrezurretik jota geratu zen. Eta bost urtez Ma Parkerrek beste haur bat eduki zuen, haren negar saioak!?
‎a) Lehendabiziko fasean ikaragarrizko presio indarra dago estatu botere menderatzailearen aldetik mendeko hiztunak hizkuntza ofizialera makurrarazteko; b) bigarren fasean, elebitasunaren garroak zabaltzen dira jatorrizko hiztunen artean, baina artean ez dute galdu beren ama hizkuntzan jarduteko ohitura; c) hirugarren fasean, ordezkapenaren azpijanak jadanik burutu du burutu beharrekoa: belaunaldi berrien hizkuntza jadanik ez da arbasoena, estatuaren hizkuntza hegemonikoan mintzo dira jatorrizko herritarrak.
‎On Belisariok aitaren egin zuen ezin sinistuzko belozidadean. Azaldu genion lehen ere pentsatu genuela irtenbide hartan, baina artean Xanti bizirik zegoela eta ez zela ez bidezkoa ez kristaua gu denok hemen gizaki bat hilzorian utzita joatea, eta horrexegatik egin genuela atzera...
‎Oraingoan balak bete betean jo zuen mutila, bizkarrean. Ahuspez erori zen, baina artean bizirik zegoen. Aitonak berriz goratu zuen fusila.
‎Beck aurrerantz makurtu zen. Arnasa nekez hartzen zuen, zakur zahar baina artean arriskutsu baten antzera. Mikeli intentsitatez begiratu zion hitz egin aurretik.
2012
‎Platera mikrouhinean berotu eta gogo handirik gabe jan zuen. Babarrunak zapore garratz bat hartzen hasiak ziren, baina artean jateko moduan zeuden.
‎–Noski baietz! , jarraitu zuen Homaisek?, badago literatura txarra farmazia txarra dagoen bezalaxe; baina arte ederretarik garrantzitsuena osotoro kondenatzea inozokeria iruditzen zait, ideia gotiko bat, Galileo giltzaperatu zuten garai arbuiagarri haietarako hobea.
2013
‎Ederren arreta erakartzeko norgehiagokan, Wickham jauna eta ofizialak bezalako lehiakideekin, bazirudien Collins jauna ezerezean hondoratu zela; egia esan, dama gazteentzat hutsaren pareko zen bera; baina artean Philips anderea zuen entzule zintzo noizean behin, eta, emakumearen begi erneari esker, gizona kafeaz eta muffinez oparo horniturik egon zen.
‎esker ona. Ez bakarrik Darcyk behin maite izan zuelako, baina artean ere maite zuelako... Elizabethek ezetza ematean erakutsi zion laineza eta garraztasuna, eta ezetzaz batera egin zizkion akusazio bidegabeak barkatzeraino maitatu ere.
2014
‎Egia esan, berri nahasiak zabaldu ziren. Izan ere, batzuek ziotenez, larri baina artean bizirik zela atzerrira bidali zuten, leku lehorragoan gaitzari aurre egin ziezaion. Baina, horrek mesede handirik egin ez eta, azkenik, Anaisen bihotzak sufritzeari utzi zion.
‎Asiainek plastikozko poltsatxo batzuk aurkitu zituen komunean. Hutsik zeuden, baina artean hauts arrastoak zituzten.
‎Dardarka ari zen bere bulegoko berogailuaren ondoan. Ordu laurden bat zen polizia etxera iritsi zela, baina artean jantzita zeraman berokia. Ez zuen indarrik eranzteko.
‎Lehen asteetan fokuek egunero argitzen zuten haren karrika eguerdiko eta gaueko albistegien tenorean. Orain haien presentzia bakanagoa zen, baina artean noizbehinka agertzen ziren atariaren aurrean, kamerak eta mikroak prest.
‎Emakumeak zabaldu zuen atea. Berokirik gabe, baina artean karrikako arropak jantzita.
2015
‎Urte eta erdiko bizialdia besterik ez zuen Alternatibak garai hartan. 2008ko abenduan egin zuten batzar eratzailea, baina artean Ezker Batuko partaide izaten jarraitzen zuten kideetako batzuek, Matute barne. Hauek 2009ko apirilean utzi zuten Ezker Batua, eta geroztik, Alternatiba aparteko alderdia izan da.
‎esan zuen bere artean, baina hala ere joan egin zen. Eta, itsasora heltzean, ura purpura eta urdin iluna zegoen, arre eta lauso, ez lehen bezain berde eta hori, baina artean bare. Eta bertan zutik zegoela esan zuen...»
‎Nadaren etxera iritsi aurretik, bi gizon ikusi ditut hormetako grafitiak ezabatzen, baina artean bat, behintzat, irakurtzeko moduan zegoen:
‎Jada ondo ezagutzen nuen Maeght galeriaren aurrean garabi handi bat ari zen ezinean, alabastrozko bloke handi bat leihotik sartzeko ahaleginean. Gehiegi pentsatu gabe hasia zen, antza, han lekua izango zuelakoan, baina arte lanaren izkina eta angelu arraroek jarduna zaildu zioten. Atzera ezin zuen egin orain ordea, eta horregatik zegoen jendea han, erorketaren zain.
‎Tailerra bertan ixteko gogoa etorri zitzaion, baina artean bere bigarren eguna zenez ezin zuen halako zakarkeriarik egin. Edurne erizainak, azkenik, haren erneguari antzeman eta Iraneko oharrarena kontatu zion guztien aurrean.
‎Arindua hartu zuen Vitas lotan ikusita. Bederatzietan beste bisita bat egin zion, baina artean lo zegoenez, eguerdirako utzi zuen ikusteko. Eguerdian, baina, ezin izan zion ezer atera, Vitasek ez baitzuen hizketarako gogorik batere.
‎Udaberria zen Granadan, baina artean termometroa ez zen 5 gradutatik igotzen gauetan. Omarrek sekula ezagutu gabeko hotza deskribatzen du, hezurrak mintzen zizkiona.
‎Esana zien Sedó doktoreak aurrerakuntza handiak egiten direla medikuntzan denbora gutxian, baina artean bide luzea geratzen zela urratzeko. Ez zela lortu kimioterapian baliatzen ziren botikek bereizketarik egitea, eta, hortaz, berdin erasotzen zietela zelula gaiztatuei nahiz gainerakoei.
2016
‎Berria lehen aldiz irakurri zuenean egin zion inpresioa gogoratu du zaintzaileak; ederki zekien eskopetarena, baina orduan neskaren aurpegia desfiguratuta irudikatzean sentitu zuen hotzikara bera berritu zaio orain. Gasolindegiko kutxa hustuta zegoela zioen berriak, baina artean ez zutela jakitera eman zenbat diru lapurtu zuten.
‎Garai bateko serenoei buruzko aipamena ere egiten zuen kazetariak, baina lantegietako zaintzaileei buruz ezertxo ere ez zekarren. Bazekien berak ere ordurako gutxituta zeudela, eta beste segurtasun sistema batzuk ari zirela nagusitzen, baina artean geratzen ziren bakarren batzuk, nahiz oso jende gutxik izan haien berri. Ez zuen, hala ere, bazterketa sentimendurik izan:
‎Zuhaitz baten azpian gelditu nintzen: handik dozena bat urtera, Stalingradoko negu hozminean, su egurra egiteko sakrifikatuak izango ziren, baina artean 1929an hiriko bastioien gainetik beren hosto itzalpe handiak altu samar altxatzen zituzten zuhaitz zahar, ezki, zumar, platano, gaztainondo, haietako bat zen.
‎Eraikuntza haren egilea arkitektura irakasle ospetsu bat izan zen, hirian ere garai hartan eraiki ziren antzeko beste itsuskeria askoren erantzulea; eta enkargatu zuena Moisè Finzi Contini izan zen, Alberto eta Micòlen birraitona aitaren aldetik, 1863an hila eskumeneko lurraldeak Italiako Erresumaren mende geratu eta gero, eta, hortaz, Ferraran ere juduentzako ghettoa behin betiko iraungi ondoren. Lur askoren jabea eta «Ferrarako nekazaritzaren berritzailea» zen, horrela irakurtzen zen via Mazziniko Tenpluko eskaileretan, hirugarren eskailburuko goialdean, «italiar eta judu» bezala zituen merituak betikotzearren Komunitateak jarrarazi zuen oroitarrian?, baina arterako gustua ez zuen oso landua, jakina, eta hilobi bat sibi et suis altxarazteko erabakia hartu eta gero, ez zuen beste kezkarik izan. Urte haiek ederrak ziruditen, dohainez beteak:
‎Desegokitasun hau, jakina, larria da oso, ezen gizakia intrantsigentziarik basatienera lerra baitezake. Zenofobia, orain gutti jakin denez, giza arlo guztietan garatzen du gizabanakoak, baina arte mailan ematen da gehien. Pintura abstraktuarekiko zenofobikoak omen dira gogorrenak, eta, elkarte bat izateaz gainera (www.cenophobiabstract.com), kale borroka erabiltzen dute euren aldarri fobikoak ezagutzera emateko.
‎Inspektore-ordeak harri eta zur begiratzen zuen ingurura. Gauean baino suhiltzaile gutxiago ari ziren lanean, baina artean ponpa kamioi bat zegoen txaletaren aurrean, ura botatzen hondakinei. Muniain ibilgailuan bermatuta topatu zuten, ur botila bati hurrupaka.
‎Inspektore-ordeak aurpegia ahal bezala garbitua zuen, baina artean errauts orbanak zituen han hemen. Botila bat ur eta paperezko musuzapien pakete bat eskuratu zion Asiaini.
‎Jendea zorabiatzeko arriskua ere badugu, horrenbeste itzuli mitzuli eta inguru mingururekin. ...na zuzen kontatzen ahaleginduko gara, pentsamenduen haria zuzena izan litekeen neurri apalean, are apalagoa pentsamendu horien gaia oroimenaz baino gehiago irudimenaz ehundurik baldin badago, kasu honetan dagoen bezala; izan ere, hegazkina abiatzen ari den une honetan, lurra uztearekin batera sabel aldean halako kilika eta hutsunea sentitu dituen emakumeak bere ama du gogoan, hil berria zaion ama, baina artean ama ez zena, ezpada emakume gazte bat, izenez Begoña, Europa erdia sutan kixkaltzen ari zen unean Ameriketara ihes egin nahi zuena eta berak uste ez bezalako odisea batean abiatzera zihoana...
2017
‎Eskultura hori besapean nuela egin nuen Madrildik Donostiarainoko bidea trenez, baina gorabeheratsua izan zen bidaia, txartelik gabe bidaiatzen hasita nengoelako. Gerora aditu bihurtu nintzen horretan, auto stop egitea bezala zen baina trenez, baina artean ez neukan eskarmentu gehiegirik eta harrapatu egin ninduten. Kontua da goizaldera arimarik ere ez zegoen geltoki batean utzi nindutela.
‎Oteizak bere eskulturaren zikloa itxia zuen dagoeneko, oraindik hogeita hamar urtean beste hainbat egitasmotan buru belarri ibiliko bazen ere. Errebeldea, paradoxazalea, erretxina, profeta, agintari guztiekin zebilen haserre, baina artearen euskal agertokian bera zen jaun eta jabe?, jarraitu zuen Zulaikak, eta. Krensek eta Gehryk mirespen itsua ziotela esan zidaten eta saiatzeko eskatu zidaten bere obraren batzuk museo berrirako sal zitzan. Ez nuen lortu eta zerbait onik egin nahi banuen jende hori garbitu egin behar nuela errepikatzen zidan, dirua bazuela eta ordainduko zidala esanez?, erantsi zuen.
‎Arma laburrak zulatu egingo zituzten, eta arma luzeak, moztu. Atera, atera zituzten kaxetatik Etxeberrik eta Bergouignanek, baina artean ez ziren hasi zulatzen eta mozten. Lehergaiak ez zituzten ukituko, ezbehar arriskua saihestearren, eta, gainera, makinetatik eta detonagailuetatik aldendu egin zituzten, gelaren barren batean utzita.
‎Berak, esaterako, anai arreben sagan hirugarrena, baina anaia mutilen artean lehena izanik, argi zuen aitaren altzairu enpresarekin jarraitu behar zuela. Gerora postindustrial deituko genien baina artean industriala zen garai eta herriko familiaren tradizioari jarraikiz, enpresa gizona izatea egokitu zitzaion. Bizimodua egina, erraza edozeinen begitan, eta hark ere hala esaten zuen, erraza izan omen zuen.
‎Segituan jakin zuen bera zela: zahartua, bizitzak zigortua, baina artean ere ederra. Samurtasun irribarre batek argitzen zion aurpegia, eta gozoak bezain onberak zituen begiak.
2018
‎Txetxuk tiraka urrundu zuen amari jaregin nahi ez zion alaba. Kolorea itzuli zitzaion aurpegira, baina artean ez zen ezer esateko gai. Aitak Naomi bere logelara eroan zuenean baino ez zen Aiora malkotan urtu, ertzainei eszena erakutsi bitartean, biosegaren pantailan.
‎Apur bat harriturik eta sinesgaitz begiratu zion poliziak, baina artean irribarretsu.
‎Atea ireki eta nire gelara sartu ginen eta, esandakoez erabat damutu balitz bezala, hasi zitzaidan barkamen eske, begiak malkotan zituela eskatu zidan emateko besarkada bat, bakeak egin behar genituelako. Trakeski besarkatu ninduen, eta bere negar malkoek lepoa bustitzen zidaten bitartean pentsatzeko astia izan nuen zeinen arraroak diren gizonezko batzuk, zeinen galduta sentitzen diren sentimenduek barrena astintzen dietenean, nola gutiziatzen eta itsutzen diren maite duten horrekin, baina artean ez nuen susmatzen, ezta hurrik eman ere, zenbateraino gal zezakeen burua Perrin jaunak.
‎–Oihartzun handi samarra izan zuen misio horrek, eta Iruñean ere izan zuten horren berri. Hartan, Tracsa tik deitu zidaten; lehen pausoak ematen ari zen enpresa hori, baina artean finkatu gabe zegoen. Hainbat bazkide ziren:
2019
‎Halaxe izan zen emakumearentzat ere garai batean, mundu etsaiaren kontrako borrokak exijitzen zuenean komunitatearen baliabideak osoro baliatzea; etxeko lan gogorren nekea gaineratzen zitzaion haurrak etengabe eta nolanahi edukitzeko nekeari. Hala ere, historialari batzuek diote garai hartantxe izan zela arinena gizonen nagusitasuna; hobe litzateke esatea nagusitasun hori zuzenean bizitzen zela, artean ez zela berretsi eta desiraturiko zerbait; ez ziren ahalegintzen emakumearentzat trabak ziren desabantaila krudelak konpentsatzen, baina artean ez zen iritsia geroago erregimen paternalistarekin batera iritsiko zen umiliazioa. Ez zegoen sexuen berdintasunik eza berresten zuen instituziorik; bestelako instituziorik ere ez:
‎Haren ahotsaren tonua entzunda, idazleak bulego hartatik ateratzeko ordua zuela igarri zuen, baina artean ere galdera bat zuen egiteko. Tipo hark ez zuen akaso emakume bat hiltzeko behar zen zalutasuna, baina oraindik ez zuen haren lankidea ezagutzen.
2020
‎Gero, plaza ingurua arakatu zuen begiradaz. Zalantzarik gabe, ez zen garai hurbil bateko egoera baina artean ere xiringa bakan batzuk ikus zitezkeen han eta hemen.
2021
‎Herritarren artean egon nahi du, arima aristokratikoa dauka. Beretzat literatura arte ederra da baina arte eder hori fabrikan bezala egiten du, behar dituen orduak ematen dizkio, diziplinaz irakurtzen du, ofizioaren ezagutzak ematen duen bikaintasuna bilatzen du. Arimak literatura eskatzen dionez eta literaturak irakurleak exijitzen dituenez, era honetako idazleak best sellerrak egiten dituzten printze bilaka daitezke eta irakurleen errepublikak belaunaldi oso batentzat zabal ditzakete.
‎Garai oso ilunak ziren. Politikan sartutako lagunak bilera klandestinoetara joaten ziren, manifestazioetan parte hartzen genuen, drogaren munduak gainditu gintuen... baina artea, artea ez zen existitzen. Orduan arteak ez zuen nirekin zerikusi handirik.
‎Larrinagatik ez zegoen Arkadia kontrolatzerik. Kristauak ziren han, bai, baina artean ere Pan jainkoaren oihartzunen bat aditzen zen aldeano aldeana haien artean.
‎Artea da. Errealitateari atximur egiten dio, baina artea da. Probokazioa; beharra.
‎Ahalik eta ate gehien berreskuratzea da plana, Born auzoko taberna batean erakusketa jartzeko eskaintza jaso baitut. Ez da erakusketa bat egiteko lekurik aproposena (galeriaz beteta dago Born auzoa), baina artea prezio xume batean erosi nahi duten turistak Bornen pilatzen dira eta, esan didatenez, lauzpabost pieza saltzeko aukera asko ditut. Bakoitza 50 edo 60 mila pezetatan jarrita, hiruzpalau hilabetez bizitzeko lain izango dut.
‎Harrapakin ederra benetan! Horretan pentsatzen zuen etenik gabe, egunero hamaika bider ateratzen zuen burua leihotik bizikleta begiztatzeko; baina artean ez zen bizikleta hartzeko gauza izan. " Nazkatzen ari naiz", pentsatu zuen, goibel.
2022
‎Hala zen: makillajea erdi ezabaturik zegoen, baina artean bi orban gorrixka nabarmentzen ziren neskatoaren masail zurbiletan. Ezpainek ere behar baino kolore biziagoa zuten, azal grisarekin kontraste gogorrean.
‎Egiaz, ez zen oso ikuspegi ederra, baina niretzat teilatuak eremu misteriotsu eta ezezaguna ziren, txoko ezkutuz eta bazter sekretuz betea. Asmo lausoa nuen noizbait esplorazio bat egiteko, baina artean ez nuen une egokirik topatu.
‎Landazabal jaunaren arrosa atera zuen berokiko sakelatik. Lorea apur bat zimeltzen hasita zegoen, baina artean eguzki txiki bat bezain ederra zen.
‎Isabelek bezperan itzulitako arrosa berokiko sakelan neraman. Zakarretara botatzeko asmotan atera nintzen etxetik, baina artean ez nuen abagunerik izan. Gaua Irla misteriotsuaren orrien artean eman ostean, lorea zanpaturik eta maskaltzen hasita zegoen.
‎Baserri bideetatik atera eta herrigunera iristean, esker onez hartu zuen Eñautek kaleko farolen argia. Goizeko ordu biak ziren ordurako, baina artean ez zuen logurarik sentitzen. " When sartu duzu pitxu gramo bat, eta zaude de hard mañaneo".
2023
‎amarengan ez nuen ezaugarri haietatik bat ere aurkitzen. Ezin sinistuta nengoen, baina artean ez lotsatuegi. Eta ai maistrak jakingo balu amak biraoka jarduten duela, batzuetan oheak egiteke uzten dituela egun osoan eta tabernatik airean bidaltzen dituela gehitxo edan duten bezeroak.
‎Eta haien nahierara itxuraldatzen nintzen, hobeto zaude beltzez jantzita, egin ezazu mototsa, ederki emango lizuke soineko more batek. Otzan, tuntun, baina artean ere eztabaidazale, oldarkorregi, ikusarazi nahi diet ez didatela hola eta hola adarrik joko, zuk nahi duzuna jantziko dut, mototsa egingo dut eta nahi duzun guztia, bale, baina jakin ezazu horrek izugarri amorratzen nauela eta zure western madarikatuek nazka nazka egiten nautela. Ez zegoen xelebreagoa izaterik.
‎Mohamed Abdelaziz kopetan zauri batekin etorri zen. Ilea moztu behar izan nion, baina artean ez nekien zein zen; ezizen bat zuen garai hartan".
‎Gainera, batzuetan estetikaren gaia ere engantxatu egiten zaigu pixka bat. Askotan pentsatu izan da estetika azaleko zerbait dela, baina artearen beste adar bat ere bada. Estetika ez da zerbait estaltzeko sortzen den zerbait, izaera bat da, narratiba bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia