2015
|
|
Gero jakin nuen pertsona hau biziki adoretu eta kontsolatu zela hitz hauekin; eta zuetakoren batek bere burua samin honetan ikusiko balu, hemen jartzen dizkizuet. Dirudienez, gure Jaunak nahi du guztiek jakin dezatela arima hura dagoeneko berea duela, inork ez diola ukiturik egin behar; gorputzean, ohorean, ondasunetan bada, tira, guztitik aterako baita Haren Maiestatearentzat gorespena;
|
baina
ariman, hori ez! Bera bere erruzko ausarkeria handiaz bere Senarragandik aldentzen ez bada, Hark gorde egingo du mundu guztiaren erasotik eta baita infernu guztiarenetik ere.
|
|
barruko egintza hauek guztiak direla gozoak eta baretsuak, eta gauza nekagarria egiteak kalte egiten duela mesede baino gehiago. Indar nekagarria egitea deitzen diot, esaterako, arnasa gelditu nahi izateari;
|
baina
arima Jaunaren eskuetan utzi behar da, hartaz nahi duena egin dezan, bere probetxuaren ahalik eta ardurarik txikienaz eta Jainkoaren borondatearekin ahal bezain ongi bat eginik.
|
|
9 Behin otoitzean ari nintzela, irudikatu zitzaidan labur labur (formadunik ezer ikusi gabe, baina argitasun osoko irudipena izan zen), nola ikusten diren gauza guztiak Jainkoagan eta nola dauzkan guztiak Beragan. Hau idazten ez dakit nik,
|
baina
ariman ongi grabatua geratu zitzaidan, eta Jaunak egin didan mesede handietako bat da eta nahasien eta lotsatuen utzi nauenetakoa, egin ditudan bekatuez gogoraturik.
|
|
2 Beste hau, berriz, nola den adierazten hasterik ere ez dago, ezta ulertzerik ere;
|
baina
ariman berariazko sua sentitu nuen, nolakoa den esaten ez dakidana. Gorputzeko minak ezin jasanezkoak; bizitza honetan oso larriak igaro banituen ere eta, medikuek diotenez, hemen sufri daitezkeenik handienak (izan ere, elbarritu nintzenean nerbio guztiak uzkurtu zitzaizkidan, izan ditudan beste era askotakoak, eta are gehiago deabruak eragindako batzuk ere, kontuan hartu gabe), ez dira ezer ere han sentitu nituenen ondoan, eta amaierarik gabe eta sekula ere eten gabe izango zirela jakitea.
|
|
Beste batzuetan San Paulok dioenaz gogoratzen nintzen, munduarentzat gurutziltzatua dagoela. Nik ez diot hau hala denik, nik hala ikusten dudala baizik;
|
baina
arima horrela dagoela deritzot: ez datorkiola pozbiderik zerutik, eta ez dagoela han, ezta ez duela nahi lurrekorik ere, eta ez dagoela han, baizik eta gurutziltzatua bezala dagoela zeruaren eta lurraren artean; atsekabez, alde batetik ez bestetik laguntzarik ez datorkiola.
|
|
Uste dut nolabaiteko bihotz altxagarria ematen didana eta tratatzean atsedenarazten nautena desira hauek dituzten pertsonak aurkitzea dela; hau da, desirak egintzekin batera, beren iritziz askaturik dauden pertsonak badirelako, eta hala diote eta hala izan behar zuen, beren giza egoerak eta batzuek perfekzio bidea hasi zutenez geroko urteak asko izateak eskatzen dutelako;
|
baina
arima honek ongi ezagutzen du, oso urrunetik ezagutu ere, zein diren hitz hutsezkoak, edota hitzak egintzekin berresten dituztenak; izan ere, jakinean dago batzuek egiten duten probetxu eskasa eta besteek egiten duten probetxu ona, eta esperientzia duenak oso argi ikusten duen gauza da.
|
|
4 Ni ez nintzen saiatzen bitarteko hauek lortzen; alderantziz, zentzugabekoa iruditzen zitzaidan horretan saiatzea, izan ere, ni bezalako emakumetxo batek, inolako ahalmenik ez zuenak, argi ikusten nuen ezin zuela ezer egin;
|
baina
arimara desira hauek datozenean, ez dago haren esku haiek baztertzea. Jainkoari poz emateko maitasunak eta fedeak egingarri bihurtzen ditu naturazko arrazoiz hala ez direnak; eta horrela, monasterio gehiago egin zitezen gure Jeneral txit Agurgarriaren borondate gartsua kontuan izanik, eginda ikusten nituela iruditzen zitzaidan.
|
|
–Arimaren onerako bada, horren atzetik jarri behar baita guztia;
|
baina
arimarenerako denean, printzipio hau jarraitzeak eragozpen handiak ditu; horrela, orain dela gutxi erantzun nuen bururatu zitzaizkidanak agertuz?
|
|
11 Beharbada, barre egingo dute nire lepotik, eta hori argi dagoela esango dute, eta zuzen ibiliko dira; izan ere, garai batean ilun zegoen hori niretzat. Ongi ulertzen nuen arima nuela;
|
baina
arima honek zer merezi zuen eta nor zegoen haren barruan ez nuen ulertzen, nik hura ikusteko bizitzako huskeriekin begiak estaltzen nituelako. Nire iritziz, [orduan ulertu banu] orain ulertzen dudanez, nire arimaren jauregi txikitxoan hain Errege handia sartzen dela, ez nukeen hainbeste aldiz bakarrik utziko, batzuetan Berarekin egongo nintzakeen, eta hain zikin egon ez zedin saiatuko nintzatekeen.
|