Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2002
‎Barauts lauak egokiak dira 10 mm-tik gorako diametroa duten zuloak zulatzeko Zura zulagailuz zulatzen den bitartean, euste lana ere zaindu behar da. Funtsezkoa da edozein lanetan, baina are gehiago kasu honetan. Barautsa blokeatu eta pieza behar bezala lotuta ez badago, litekeena da kontrolik gabe biratzen hastea.
‎Edurekin hanka sartu huen, eta geroztik ez dun besterik egiten, hanka bat sartu eta bi hankak sartu, behin eta berriro! Nahi dunana egin ezan, beti nahi dunana egin izan dun-eta, baina ez etorri gero enegana laguntza bila... ’ Ama haserre zegoen, baina are gehiago haserretu naiz ni hitz haiek entzutean, eta esan ere, halaxe esan diot, ez nuela laguntza eskatzeko asmorik bera bezalako ama gaizto bati. Eta, handik aurrera, berak handiagoak bota dizkit, haren etxetik negar batean atera behar izan dudan arte.
2004
‎Padinek bestelako jazarpenak ere gogoratzen ditu, egoera arintzen laguntzen ez zutenak hain zuzen ere: " Lana gogorra zen, baina are gehiago derrigorturik eta tratu txarrak jasanda, erran behar dut gerra garaian baino gose gehiago eta okerrago pasatu genuela, dena eskuz egiten zen(...), leher eginda bukatzen genuen eta jaten genuenak ez zuen hori konpentsatzen". Bizi baldintza kaskarrak jasanda, ahulezia eta gaixotasunak laster agertu ziren, batzuetan muturreko egoerak agertzen zirelarik:
2005
‎...aurrekoarekin gertatu zena berriro gerta ez dadin, hots, behin behineko testu moduan aldarrikatu zena, hogeita hamar urte luzetan indarrean egotea, eta, bestetik, testu horren agintea indar dadin, estatuko kontsulta kidego gorenaren aurretiazko irizpenaren bidez; arean ere, irizpen hori beti da komenigarria, Ondasun Higiezinen gaineko Jabetza Erregistroa bezalako erakunde garrantzitsua arautzeko, baina are gehiago ondokoa ziurtatzeko: antolamendu beren ahal erregelamendu emaileak duen lege esparru zehatza.
2006
‎Orduko sortzaileek Kataluniako Montserratkomentuan garatzen zen mugimendu kulturalarekiko zor handiagoa zuten, erakundearekikoa baino. Aresti erraldoiak aldi berean izkiria zezakeen, urteeskasen artekaz hala ere, bizar abertzalearen moda bultzatuz «euskara salbo ikusiarte ez dut moztuko bizarra» eta Bartzelonako ikasleei «ETAren amek asko sufritzen dute semeak hiltzen dizkiotenean, baina are gehiago sufritzen dute semeekhiltzen dutenean» Imanol zenaren ahotsez ospetsu egin zen poema zati hau.
2007
‎Elikadurak garrantzi berezia du haurdunaldian, baina are gehiago nerabezaroan gertatzen bada. Garai horretan, energia eta mantenugai eskariak bizitzako beste etapa batzuetan baino handiagoak dira.
‎Trilluelos izan zen, gainera, ezkerrak irabazi zuen ia ia udal bakarra probintzia osoan. Horrek Demetrio dezente amorrarazi zuen, baina are gehiago Justino eta Paularen artekoa jakiteak.
2008
‎Izan ere, Andreotti politikari famatu haren ideia bat ekarri du gogora orain berri Juan Carlos Longasek: aginteak higatzen ditu indarrak, bai horixe, baina are gehiago oposizio lanak. Zer erranik ez, lan hori alderdi ustez kohesionatu batek ez, alderdi anitzetako koalizio batek egin behar duenean.
‎Herri esaera horrek badu aski zentzu lehen ere, baina are gehiago du kronobiologiari eta elikadurari egokitzen badiogu, eta bi horiek gorputzaren pisuan zer eragin duten aintzat hartzen badugu.
‎Maria Cristina hotelean sartze hutsak xarma berezia dauka, baina are gehiago, ate nagusitik sartu eta inguruan pertsona famaturen bat noiz helduko zain dagoen jende multzoak zelan begiratzen zaituen ikustean.
‎Gertakari hori Oteizak. Propósito Experimental 56? deitu zuen ikerkuntza prozesuaren emaitza logikoa izan zen, baina are gehiago, bere lehen eskultura eta testuetan, 1930eko hamarkadaren inguruan azaldutako zenbait ideiarekin ere erlazionatu daiteke. Oteizak hasiera hasieratik arteari eskatzen zizkion ezaugarri bereziak zirela eta, logikoa izan zitekeen, emaitza konkretu batzuk lortu ondoren, eskultura egiteari uko egitea.
‎Eta eskuzabaltasun are handiagoa. Museoak obrak erosi ditu, baina are gehiago lortu ditu dohaintzen bidez. Dohaintzak funtsezkoak dira bilduma oparoa osatzeko. Londresko National Galleryn, esate baterako, merkatari britainiarrek emandako obra ugari daude.
‎Gol festa Valentzian. Golak hartu bai, baina are gehiago izan ziren MRAk sartu zituenak.3 puntu garrantzitsu ekarri ditu Irurtzungo taldeak etxera eta sailkapen nagusiko 3 postuari eutsi dio. Bihar izanen du hurrengo partidua, 18:30ean.
2009
‎–Koldar hutsa zara, Oskar. Maritxu horrekin oheratzen zara, eta horrek gaizkitu egiten nau, baina are gehiago nazkatzen nau zu egiari aurre egiteko gauza ez izateak.
‎Oihuarekin batera, ama izebak irten ziren, ama bastoi batekin, bezperan bihurritu bat izan zuelako, eta izeba, ohi bezala, amaren atzetik: biak ala biak zeuden kezkatuta, antza, baina are gehiago kezkatu zen ama, Domingo eta Ada ikusi ahala posizio hartan, Domingo Adaren gainean jarrita, baita gerritik gora makurtuta ere, bere kopeta Adaren sudur puntatik zentimetro gutxira, bere esku zabalduez Adarenak finkatzen zituela, mutilak neska lurraren kontra gurutziltzatu nahi balu bezala, Ada bere garrasi histeriko azkengabeari eusteko ahaleginean, eta Domingo ixo, ixo eta ixo!...
‎Kontua da, krisia dabilkidala buruan bueltaka, gauza normala bestalde, besterik ez baita entzuten inguruetan. Krisiak kezkatzen nau bai, baina are gehiago, honen irtenbideek. Izan ere, krisi hau estrukturala ote denaren susmoa dut, hau da, sistema kapitalistaren oinarrietan errotuta dagoen krisia dela, eta sistema hau hala nola aldatuko den esperantzarik ez dudanez, ezkor samarra naiz etorkizunari buruz.
‎Etxean emaitza ona lortzea beti da garrantzitsua, baina are gehiago HC Leipzigen gisako talde baten kontra. 5.000 zale alemaniarrek sarrera erosi dute jadanik itzuliko partida ikusteko.
‎Egia da asko aurreratu dugula, baina are gehiago egin behar dugula uste dut. Kontzientziazioan asko dugu egiteko, guztiok lan egiten hasi eta ekosistema garbiago baten alde lan egiteko.
‎Oihuarekin batera, ama izebak irten ziren, ama bastoi batekin, bezperan bihurritu bat izan zuelako, eta izeba, ohi bezala, amaren atzetik: biak ala biak zeuden kezkatuta, antza, baina are gehiago kezkatu zen ama, Domingo eta Ada ikusi ahala posizio hartan, Domingo Adaren gainean jarrita, baita gerritik gora makurtuta ere, bere kopeta Adaren sudur puntatik zentimetro gutxira, bere esku zabalduez Adarenak finkatzen zituela, mutilak neska lurraren kontra gurutziltzatu nahi balu bezala, Ada bere garrasi histeriko azkengabeari eusteko ahaleginean, eta Domingo ixo, ixo eta ixo!...
2010
‎Baina ezta hori ere...!, alkateak onartu egin baitu bertan beste etxe zatar bat egitea nik bakarrik dakit nola astindu eta lausotu dituen etxetzar horrek nire ikusmen sentiberatasunak, solairuz solairu gora egiten zuen bitartean...!, plazaren zabalera murriztuz. Herrerako bizilagunek asko sufritu dute, bai, baina are gehiago sufritu dute, zokoan bizi ez ezik, are gehiago zokoratu baititu Odonen eta gobernuan dagoen taldearen erabakiak.
‎Robbenek korner bat atera zuen, Kuytek buruz penalti puntura luzatu eta Sneijderrek buruz 2 sartu zuen. Gol honek maldan gora jarri zion partida Brasili, baina are gehiago zaildu zitzaion norgehiagoka 73 minutuan Felipe Melok merezitako txartel gorria ikusi baitzuen. Azken minutuak joan etorrikoak izan ziren, baina bi taldeetako batek ere ez zuen goik sartzea lortu eta Holandak 2 emaitzarekin lortu zuen garaipena eta finalerdietarako txartela.
‎Garai hartako Alemanian 600.000 judu inguru zeuden; biztanleriaren% 1 Baina zientzia irakaskuntzan% 20 ziren, eta fisikan, berriz,% 25 Nazismoaren etorrerak aldaketa handiak ekarri zituen juduen gizarte estatusera, baina are gehiago unibertsitatearen mundura. 1933 urteko apirilean Zerbitzu Zibil Profesionala Leheneratzeko Legea ezarri zen, eta arioak ez ziren funtzionario guztiek beraien lanpostuak utzi behar izan zituzten.
‎Gogoa oroitzapenetan biltzen dudan une goren honetan, asaldatua, nire krimena aurkitzen dut; baina are gehiago damutu nahi nuke. Kondenaren aurretik nire arrangura handiagoa zen; ordutik heriotzarentzako lekua besterik ez omen da buruan.
‎“Herritarrek administrazio publikoekin beren ekintzen definizioan eta garapenean parte hartzeko aukera izan behar dute” Joan den urteko azaroaren amaieran, PdF k putzua zeharkatu zuen eta Bartzelonan egin zen Personal Democracia Forum Europe (PdFeu) lehen konferentzia. Ekitaldian Europako eta nazioarteko aditu onenak bildu ziren Agbar dorrean bi egunez; eztabaida handia sortu zen saioetan, baina are gehiago atsedenaldietan, korridoreetan. Hitz egin zen nola iritsi zen Obama presidente izatera neurri handi batean teknologiari esker, herritarrak gizarte zibiletik mobilizatzeari esker, gobernuek nola lagun diezaieketen (eta hala egin behar duten) herritarrei politikak garatzeko, datu publikoak irekiz gardenak izateko, Europak (eta Espainiak) paradigma politiko berri horretan duen zereginari esker, eta abar.
‎Baina, arabiera eta hizkuntza koloniala goi mailan utzirik, Magrebeko botere eliteek herri hizkuntzak berdin bernakularizatu dituzte. Herri hizkuntza guziak, arabiera arrunta ere bai, baina are gehiago amazigera. Azkeneko urteotan, amazig mugimendua zabaldu eta hainbat borrokaren ondoren, amazigeraren ezagutza ofizialaren alorrean aurrerapauso batzuk eman diren arren, Afrika iparraldeko estatuak" berberofoboak" dira.
2011
‎Rodriguezek azaldu duenez, «sentipenen bitartez, oroimenaren lekukoa belaunaldi batzuetatik hurrengoetara pasatuko da».Oleak argi du zein den gazteei helarazi nahi dien mezua: «Gerra beti da izugarria, baina are gehiago anai artekoa denean, familiak zatitzen dituenean. Saihestu egin behar dugu, bakea bilatu».
‎Estrasburgoko epaian jasotzen denez, adierazpen askatasunaren eskubidea preziatua da guztientzat, baina are gehiago herriak aukeratutako kargudun batentzat, 2003an legebiltzarkidea zen Otegi.
‎Bisitari ilustreekin egiten omen duten gisan, Errektoreak domina bat eskaini zigun publikoki. Ohore handiegia guretzat; baina are gehiago domina hura Jorge Oteizak diseinatua zela esan zigunean.
2012
‎Such a language is often viewed as a very specific gift, a marker of identity and a specific responsibility vis à vis future generations" (Fishman, 1991). Baieztapen horrek edozein hizkuntzari buruz hitz egiteko balio du, baina are gehiago B hizkuntzaz hitz egiteko, gutxiengoaren hizkuntza delako hain zuzen ere. Jokalari elebidunak jakitun dira B gutxiengoaren hizkuntza dela eta, horrenbestez, arriskuan dagoela, eta uste dute B desagertzen ez uzteko bide bakarra erabiltzea dela; hori dela eta, ahal dutenean, nahiago
‎Gaur egun, 100 dezibeliotako muga jartzen du Europako legediak audio tresna eramangarrien soinu irteerarentzat, baina are gehiago murrizteko asmotan dabiltza, kontsumitzaileak babeste aldera.
‎Bai, banekien, baina are gehiago izutu ninduen hark emandako abisuak.
‎Xury beldurrak airean zegoen, eta ni neu ere bai, baina are gehiago beldurtu ginen izaki indartsu haietako bat gure ontzira hurbiltzen ari zela sumatu genuenean. Ezin izan genuen ikusi, baina, haren sudur ziztua entzunda, garbi geratu zen piztia zoro eta ikaragarri bat izan behar zuela.
‎Askotan, “finantza txiringitoak” dira, eta herritar askoren dirua eraman dute. Hori edozein produkturi aplika dakioke, baina are gehiago indarra hartzen ari diren herrialdeetako inbertsioei dagokienez, aurreztaile gehienek ez baitituzte ezagutzen. Indarra hartzen ari diren herrialdeetako funtsak Alderdi horiek dira, bereziki hazkunde aukerak eta hobekuntza ekonomikorako itxaropenak, inbertitzeko unean indarra hartzen ari diren herrialdeak erakartzen dituzten faktoreak.
‎Etiketa da kontsumitzaileak erosi behar duen produktuari buruzko informazioa izateko leiho nagusia. Horregatik, arretaz irakurri behar da, baina are gehiago, gure animaliaren segurtasuna horren araberakoa denean. Jostailuaren etiketak materialaren osaera, zein animalia motarentzat egina dagoen eta zein adinetarako den adierazi behar du.
‎Urte luzez lagun izan duen txakurraren heriotza zaila da heldu batentzat onartzea, baina are gehiago haur batentzat. Hala ere, txikienak heriotzarekin ohitzea positiboa izan daiteke, baina baita mingarria ere.
‎Azken urteotan, kirolari ezagunen heriotzak eragin hori izan du gai zerrendan. Hala ere, jarduera fisikoa egitea onuragarria da, baina are gehiago modu seguruan eta berme guztiekin egiten bada. Hori dela eta, espezialistek azpimarratu dute garrantzitsua dela ohiko azterketa medikoak egitea, heriotza asko saihestuko liratekeelako.
‎Mary a GKE baten kalitatea ziurtatzeko baldintzak El GKEen Kalitaterako Institutua (ICONG) Kalitatea duen GKE araua Dagoeneko laugarren edizioa du. Azken bertsio horrek ez du aldaketa handirik egiten aurrekoekin alderatuta, baina are gehiago definitzen ditu kalitate maila ezartzeko garrantzitsutzat jotzen diren parametro teknikoak. gobernuz kanpoko erakunde baten kudeaketa gizarte ekintzakoak.
2013
‎Eta horrela kantuan igaro zuten negua inurriek. " Marikantak lan asko egin zuen baina are gehiago dibertitu. Animoa eta adorea ematen zion inurri taldeari inongo etsipen apurrik azaldu gabe.
‎Orain indar berberek gehi ezker abertzaleak 18 dituzte. Sei jarleku gehiago asko da, baina are gehiago da ekimen horren buruan ezker abertzalea bera dagoela ikustea.
‎Lekunberrin egingo dugu lehen emanaldia, Kantinan. Musikarako beti dira garai konplikatuak, baina are gehiago gaur egun. Oraindik musika programatzeko aretoak eta kontzertuak antolatzeko prest dagoen jendea badaudela ikustea zoragarria da guretzat. Horregatik, polita izango da Kantina bezalako toki batean hastea.
‎Libiarekiko harremanetan bere burua garaile ikusten zuen Pedrok, baina ez zen gustura gelditu. Esperientzia hark izan zuen zer edo zer gozotik, baina are gehiago garratzetik. Eta bere jokabidearekin, gehienetan, ados bazegoen ere, gutxi batzuetan ez, Libiarekin egindakoa egin ondoren zalantzaren batek eztenkatuko balu bezala.
‎Dorreak, bada, aldaketa askorekin iritsi dira gure garaira, eta aldaketok guztiz desitxuratu dituzte gerrako dorreen ezaugarriak. Lehenengo aldaketak Enrike IV.aren garaian egin ziren, baina are gehiago nabarmendu ziren Errege Katolikoen erregetzatik aurrera.
‎Irudia: MAK MSFk haurdun zeuden 10.500 emakumeri eman zien tratamendua 2011n, eta nabarmen murriztu zituen infekzioak, baina are gehiago murritz daitezke. 2011n, 15.000 haur inguru jaio ziren Zimbabuen.
‎Sofaren gainean uzteko tentazioak kuxinen arteko betiko galera eta gero bilatu behar izatea dakar. Kontua da aukera horrek aginte batentzat edo birentzat balio duela, baina are gehiago konplikatzen dira. Eta kontuan hartzen badugu zenbat gailu kontrolatu daitezkeen urrutitik (telebista, bideoa, musika katea, aire girotua, bideo-jokoen kontsolak, LTDko deskodetzailea edo satelite bidezko telebista kanalak, etab.).), ez da harritzekoa aginte mendia mahaiaren gainean saihesteko aukera bat bilatzea (edo bat bilatzen den bakoitzean denbora galtzen saiatzea).
‎Irudia: lulemon athletica Ariketa fisikoa haurdunaldian Egoera fisiko ona izatea beti da gomendagarria, baina are gehiago haurdunaldia, erditzea eta puerperioa bizi behar dituzten emakumeentzat. Muskulu tonifikatuak, erresistenteak eta malguak izateak haurdunaldi osasuntsuagoa bermatzen du, eta zenbait arrisku murrizten ditu.
‎Erretzeari uztea eta gutxiago gastatzea festatik irteteko: Beti da une egokia erretzeari uzteko, baina are gehiago zigarroen kostuek gora egiten dutenean. Ohitura horretatik alde egiteak mesede handia dakarkio poltsikoari eta osasunari.
‎Izan ere, Euskal Herrian, ez da aldarrikapenik falta.Nola ahaztu Sevillako atletismo joko mundialetan Giraldilaz mozorraturiko hura," Euskal Presoak Euskal Herrira" lelopean, aurkezlearekin dantzan, munduko kamara guztien aurrean... Eta hemen, etxean, irribarreak ahopean, emozioa bihotzean eta harridura non nahi.2013ko San Ferminak historiara pasatuko dira 18 minutuko atzerapen hori dela eta, baina are gehiago, nafar askok geuretzat dugun ikurrin handi hura udaletxe pare parean, luze bezain zabal ikusteagatik. Pairatzen dugun sinbolo debekuaren boomerang efektua eta arrantzale bizardunek itsasotik km batzuetara ere zeregina izan dezaketenaren adibide.Baina gaurko honetan bereziki tartalariak ekarri nahi ditut gogora.
‎Libiarekiko harremanetan bere burua garaile ikusten zuen Pedrok, baina ez zen gustura gelditu. Esperientzia hark izan zuen zer edo zer gozotik, baina are gehiago garratzetik. Eta bere jokabidearekin, gehienetan, ados bazegoen ere, gutxi batzuetan ez, Libiarekin egindakoa egin ondoren zalantzaren batek eztenkatuko balu bezala.
‎Zeharka begiratu du noiz edo noiz begi urdin sakonekin. Arras hunkiturik dagoela nabaria da, baina are gehiago dirudi menderatua, zapaldua, etsia....
2014
‎Batzuei akaso hori interesatuko zaie, baina amaiera ordenatuaren aldekoei ez. Diskrezioa ezinbestekoa da halako prozesuetan, baina are gehiago gizartearen parte hartzea eta bultzada; eta zalantza handiak daude berau behar bezala aktibatzen ari den. Argi esateko, lehen urrats batean EAJ eta ezker abertzalearen arteko konfiantza eta harreman ona klabea da zeregin horretarako, eta bigarren batean PSOErena ere bai.
‎Sukaldaritza tradizionala, soila, kostu handirik gabea; baserrietan landutako produktuekin edo kanpoan eros zezaketen apurrarekin egina izan da Euskal Herrian nagusi. Maila gorenera iristea zaila da, baina are gehiago hor mantentzea. Zeintzuk dira euskal sukaldaritza berriaren prestigioa mantentzeko gakoak?
‎Jabetzen naiz. Edozeinen kasuan litzateke hori pertsonaren askotarikotasuna alderdi bakar batera murriztea, baina are gehiago bizitza kausa baten alde emandako norbaiti buruz ari garenean.
‎Ez zela horren harrigarria esan al dut? Harrigarria agian ez, jakinaren gainean baikeunden, baina haren plantak bazuen halere zerbait durduzagarria; penagarria bai, baina are gehiago artegagarria; ikuste hutsak mina ematen zuen, baina babesteko gogoa baino gehiago ihes egitekoa pizten zuen; zakur makilatu batzuen antzera, kontsolatzera doakien eskuari haginka egiten diotenak. Sentsazio horixe sorrarazten zuen Artolaren itxura parte txarrekoak, baita hari buruz kontatzen ziren istorioek ere.
‎–Ez, ez; badakit badakizula, baina are gehiago esango dizut; agur esateko orduan, gogor eusten diozu zeure bizitzatik denbora baterako aldendu behar duen horri.
‎Donostia bezalako hiri handi batean bai; baina are gehiago herri txiki batean, biztanle gutxikoa (Gipuzkoan ia60 dira 5000tik beherakoak) ezaugarri jakin batzuen inguruan bizi diren herritarrak, bizi den herria.
‎Gure lehengusu batzuk abiatu ziren orduan; aurretik bidali zituzten gurasoak eta biharamunean irten ziren. Zer pentsatua eman zidan horrek, ez ziren erraz larritzekoak lehengusuak, baina are gehiago arduratu nintzen gure etxeko solairu guztiak husten hasi zirenean, bost solairu, lau etxebizitza solairuko. Hiru lagun geratu ginen azkenerako, oso zaharrak beste biak, gaixoak ere bai seguruenik.
2015
‎Jakoba Errekondoren etengabeko ikerketa eta dibulgazio lana, herrikoia eta elkarrekintzan eraikia, sostengu finkoa izan da gure elikadura subiranotasunaren kontzientzia handitu eta balioan jartzeko, egungo belaunaldientzat, baina are gehiago etorkizuneko belaunaldiaren erreleborako.
‎Aisha galtzea tamalgarria izan zen futbol talde osoarentzat, baina are gehiago Aiora eta biontzat, aurrelari onena ez ezik, lagun bikaina galdu baikenuen. Entrenamenduetara ez etorri arren, egunen batean geratzeko deitzen genion tarteka Aiorak eta biok; Aishak baietz esaten zigun, baina eguna zehaztu behar zenean beti zeukan egitekoren bat:
‎–Hitz horiek indar handia ditek, baina are gehiago egilearen azalpenak aditu eta gero. Artzek, liburua aurkeztu zuenean, telebisioan eman zitean prentsaurrekoaren berri eta hark, zeharo hunkituta, aitormen asko egin zitian:
‎2008an sozietate instrumental horrek Colonial higiezin enpresaren %1, 3 erosi zuen 68 milioi euroren truke. Krisia hasi berri zen, eta itxaropena zuten enpresa horren akzioak igo ostean salmentarekin zorrak kitatuko zituztela, baina are gehiago zorpetu ziren. Inbertsio hari aurre egiteko mailegua eskatu zion Globalek Reyal Urbis enpresari, baina hilabete gutxiren buruan, 2008ko abenduan, kiebran zegoen Global, eta Colonial zein Reyal zailtasun handietan.
2016
‎esaten dio; eta. Bethlehem? ardien antzera beeka esatean, ahoa bete bete egiten zaio doinuz, baina are gehiago maitasun samurrez. –Bethlehemgo haurra?
2017
‎Goi mailako ikasketak egin ondoren, letretan, bere herrian maisu egon zen nahiz eta goragoko lanpostua merezi zuen. Abertzalea zen baina are gehiago frankismoaren aurkakoa zen. Egun oraino azken horregatik da gehienik ezaguna bere herrian.
‎zenbat diru erabili eta noiztik? Pertsona guztiek aurreztu lukete, baina are gehiago lan mundutik gertu daudenek, beren diru sarrerak nabarmen murriztuko baitira. Eta, batez ere, hori egitea komeni da, etorkizuneko pentsio sistema publikoari buruz adituen gorabeherak kontuan hartzen badira; izan ere, inoiz ez da oraingoa bezain bokorra izango.
‎Korrika orain dena da. Urtean zehar da, baina are gehiago hilabete hauetan. Barruan gaudenontzat ere emozioa sortzen duen zerbait da; ni beti emozionatzen naiz, kilometro guztietan, Gasteizen ikusten dudanean milaka pertsona daudela kilometro baten zain, eta berdin berdin Trebiñun, Baxauri aldean, ikusten dudanean bi pertsona daudela lekukoa hartzeko prest.
2018
‎Izuak eraman gintuen, borroka haize kontra jarri zitzaigunean, etsi etsian aritzera eta, gu guztion sustraien arteko batasuna zela medio, gure indar guztia espaziora proiektatzera eta meteorito hura bere ibilbidetik desbideratzera, gure planetaren kontra jo zezan eta negu nuklear bat eragin zezan. Gertakari bat, aurreikusi legez, galera asko eragin zituena gure lerroetan, baina are gehiago alienigenen artekoetan, zeinen botere suntsigarria asko murriztu baitzen hurrengo milurtekoetan.
‎Espazio hau areto kapitularra izan zen. Nabarmentzeko modukoa da sartzerakoan gure gainean aurkitzen dugun izar ganga, baina are gehiago oinen azpian sortu zuten kripta. Kriptaren eginkizuna lurrean dagoen malda gainditzea da, elizaren eta klaustroaren arteko altuera berdintzea.
2019
‎Hala ezkontza horren lekukoa izango naiz pixka bat... Esango dizuet pozten naizela Frantziagatik; hala oso bizkor itxiko zaizkio zauriak; baina are gehiago pozten naiz Alemaniagatik eta neuregatik! Inork ez du atera izango bere ongintzatik Alemaniak Frantziari bere handitasuna eta bere askatasuna itzuliz aterako duen adinako probetxurik.
‎Alde batera inbidia ematen didazu: ez bakarrik etxetik, herritik, familiatik eta kristo guztitik urruti joan zarelako; hori ere miresten dizut, baina are gehiago zer nahi duzun argi edukitzea, nik ez bezala. Tira, ez dezadan neure burua zigortu:
‎Ez zen zigortzen zuen lehen aldia. Baina egun hartan ordu asko eduki zuen negutegian lanean, gehiegi nire ustez, krudel samarra zena berez, baina are gehiago lehengusua nolakoa zen jakinda, eta ez naiz ari lehengusua justifikatzen, e?, baina halaxe da.
‎Emakume burgesa bere kateei atxiki zitzaien, bere klase pribilegioei atxiki zitzaielako. Atertu gabe esplikatzen zioten, eta berak bazekien, emakumeen emantzipazioak ahuldu egingo zuela gizarte burgesa; gizonarengandik libre, lan egin beharra izango zuen; pena izan zezakeen senarraren eskubideen mende zeudelako berak jabetza pribatuaren gainean zituen eskubideak, baina are gehiago penatuko zen jabetza hori ezeztatuz gero; ez zuen inolako elkartasunik sentitzen langile klaseko emakumeenganako: senarrarengandik askoz hurbilago zegoen ehungintzako emakume langileengandik baino.
‎Senarrari ere gustatzen zitzaion hitz egitea, baina are gehiago Martak hitz egin zezan berak puru txikia erretzen zuen bitartean, lasai lasai, hautsontzia zaindu beste lanik gabe, ez zezala haizeak tabakoaren hautsa barreiatu eta beren begietara eraman.
2020
‎Irudia: fernanda0706 Depilazio intimoa egin aurretik hartu beharreko neurriak Depilatzeko, beti hartu behar dira neurriak, baina are gehiago ilea eremu estu batetik kentzen denean. idei ko adituak adierazten duenez:
‎Ilearen zainketa koarentenan Gure ilearen osasuna zaintzea garrantzitsua da beti, baina are gehiago ile apaindegiko profesional baten laguntza eta ikuskapena izan ezin dugunean. Denbora sobratuko zaigunez, zer moduz gu gehixeago zaintzeko?
‎Lehenik eta behin, eskerrak helarazi nahi dizkiet Telesforo Monzon Laborategiko lagunei. Eskerrak, noski, ekarpena egiteko egin didaten gonbidapenarengatik, baina are gehiago, egun bizi dugun testuinguruak utzi dituen ondorioetako gakoetan hizkuntza gutxituaren gaia ere kokatzeagatik. Izan ere, askotan, gehiegitan akaso, gizarteak egiturazko arazoak bizi dituenean eta etorkizuneko lehentasunak ezarri behar direnean, hizkuntzaren gaia elementu folkloriko eta apaingarrien kaxan uzteko joera dago.
‎Gaurkoak nebarekiko herra gogorarazi baino ez dio egin. Gorroto zuen, txikitan, bere mainak etxe osoan entzuten zirenean, baina are gehiago gorrotatzen zuen Matildek txera eztiz kontsolatzen ikustea.
‎Gero, noraezean pasatu dute goiza. Piper egitea dibertigarria da berez, baina are gehiago ekintza kitzikagarri batean parte hartzeko baldin bada. Barre galantak egin dituzte institutuko zuzendari jaunaren lepotik.
2021
‎Pasaiako portuan, zehazki," oso latzak" ziren, historialariaren arabera: " Arrantzale izatea beti izan da nahiko gogorra, baina are gehiago garai hartan. Gainera, konturatu behar dugu Pasaian flotan gehienak zirela Galiziatik etorritakoak, gero hona bizitzera etorri eta euskal herritar bilakatutakoak.
‎Zaldiz, bost egunetan Wadanen ziren eta atari nagusiaren aurrean hitz egin zuten ajjerren agintariekin. Harrituta zeuden Ghanako gerlariak ikusteagatik, baina are gehiago ziritar bat han ikusteagatik. Habusek argi adierazi zien lamtunak bakean utzi behar zituztela eta aurreko egoerara itzuli behar zutela.
‎Helduentzat maite dugun pertsona baten heriotza da hunkitzeko atalik zailena, baina are gehiago haur txikientzat, oraindik ez baitute argi heriotzaren esanahia, eta ez baitaude heldutasun emozionalean heriotzari aurre egiteko. Artikulu honek azaltzen du nola ulertzen duten haurren heriotza beren adinaren arabera, eta zenbait gako proposatzen ditu haurrei laguntzeko, hala nola errutina posible guztiak zaintzen saiatzea, haurrarekin heriotzaz hitz egitea nahi badu, presaka ez ibiltzea berari eragiten dioten erabakiak hartzeko eta haren portaera arreta handiz behatzeko.
‎10 kW-eko edo hortik beherako potentzia dutenentzat bakarrik kontrata daiteke. Puntu hau garrantzitsua da, baina are gehiago jakin behar duzu nola kalkulatu behar duzun argi potentzia, agian kontratatua duzun guztia behar ez duzulako. 2 Kontsumitzaile ahula, kaltebera larria edo baztertzeko arriskuan egotea.
‎Groenlandiara bidaiatzea zen Rodriguez eta Palmouren ametsa, eta, lortu zutenean, txundituta geratu ziren. Hizkuntzak eman zien atentzioa, baina are gehiago hango herritarren bizimoduak eta pentsaerak.
‎Horregatik hurbildu zen Malthusengana, besteak beste, mutilak halakorik inoiz imajinatu ez bazuen ere. Gozatzen zuen haren biolinarekin, noski, baina are gehiago bustitzen zizkion izterrak filosofiaz mintzatzeko erakusten zuen grinak. Jolas berri bat zeukan Christinek aurrean, eta ahal beste luzatu nahi zuen.
‎Bai, benetan fantastikoak dira euskal kostaldeko flysch paregabearen itsaslabarrak, eta badute adierazi ezin ahalako edertasun hieratiko bat deleitatuko zaituena, baina are gehiago, gure kostaldea zoragarria da ikuspegi geologikotik, bertako liburu sedimentarioak —Peter Ward ek deitu bezala— orririk orri narratzen baitigu —estraturik estratu— zer gertatu den Lurraren historiako hirurogeita hamar milioi urtetan zehar, hasi orain 105 milioi urte eta buka direla 40 milioi urte, Pirinioen agerpenarekin. Esan gabe doa, horretarako geologo eta paleontologoek arroketako testua irakurtzen ikasi dute —iridioaren mintzoa barne—, biologo jendeak DNAren letrak irakurtzen ikasi bezalaxe.
‎Gustuko dut nitaz hitz egiten dutenean, baina are gehiago nitaz idazten dutenean.
2022
‎● Erakunde publikoak eta Administrazioa gakoak dira esparru sozioekonomikoan traktore eta eredu izateko; izan ere, eredu izan behar dute, baina are gehiago ere egin dezakete, adibidez, hizkuntza betebeharrak jarrita lanak edo kontratuak esleitzeko orduan. Atzera begiratuta, ordea, historiak erakutsiko digu ez dagoela zertan zain egon hori noiz gertatuko, sarritan gizartea aurretik ere joan delako eta erakundeak atzetik etorri direlako gero; ikusi ahal izan dugunez, bien arteko elkarlanetik aurrerapausoak are handiagoak eta azkarragoak izaten dira.
‎Biharamunean baratze ondoan lurperatu zuten. Denak penaturik eta atsekabetuta gelditu ziren, baina are gehiago oraindik, ahal bada, Manex, errudun sentitzen zelako.
‎Kasu egiten zuen eskolan eta gustatzen zitzaion azalpenak entzutea, gauzak ikastea eta ezagupenak praktikara eramatea. Gustura ikasten eta erabiltzen zuen matematika, baina are gehiago profitatzen zituen irakurketa eta idazketa, literatura eta gramatika. Hizkuntzak ere gustatzen zitzaizkion.
‎Desadostasuna «atsekabez» adierazi dute: «Atsekabez auzitegi honekiko, baina are gehiago gaur oinarrizko babes konstituzional bat galdu duten milioika emakumeekiko».
‎Ekonomiak sortutako aberastasunaren banaketari buruzko beste datu interesgarri bat ematen du Nastatek: soldatapekoen diru sarrerak %5, 9 handitu dira, baina are gehiago(+ %14, 5) esplotazioaren soberakin gordina, hau da, enpresen eta autonomoen irabaziak. Are gehiago, soldatapekoen batez besteko soldatak %2, 3 handitu ziren bigarren hiruhilekoan, inflazioaren oso azpitik (%10, 2 Nafarroan, ekainean).
‎Lehenengo pertsonan hitz egiten dut, nire ikuspegia eskaintzen dut, ez diot inori ezer inposatu nahi ez katedra ezarri nahi. Liburua ikerlana da, baina are gehiago du saiakeratik, ez da gauza objektibo bat, eta ez du izan nahi. Halaxe ezarri digute:
‎Ez du fede itsurik teknologian. Betidanik, baina are gehiago Mirande aferaz geroztik, kontrol mekanismoen eta espiritu kritikoaren alde dago. Baina mesfidantza kronikoa ez da espiritu kritikoa, koldarkeriaren eta alferkeriaren nahasketa baizik.
‎Eñautek ezin zuen sinetsi Pantxikaren ahotik ateratzen ari zena, baina are gehiago nahasten zuen Erkudeni harridura keinu ñimiño batek ere ihes ez egiteak.
2023
‎Foru aldundietan EAJ eta EH Bildu azkartuko lirateke maiatzaren 28ko hauteskundeetan, bai bototan, bai batzarkide kopuruan, baina are gehiago EH Bildu koalizio abertzalearen kasuan. Horren ildotik, puntu eta erdira murriztuko luke alderdi jeltzalearekiko aldea, Gipuzkoan.
‎1936ko gerlaren ondorioz, Hego Euskal Herriko milaka haurrek beren etxeetatik ihes egin zuten, Frantzian, Katalunian, Sobietar Errepublika Batasunean, Belgikan, Erresuma Batuan eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan aterpetu ziren. Asko gurasoekin joan ziren, baina are gehiago orduko Euzko Jaurlaritzak haurrentzat antolatu ebakuazioetan joandakoak. Gogora Institutuaren arabera, 1936 eta 1937 bitartean 100.000 pertsona atera ziren Euskaditik erbestera eta horietatik 30.000 inguru haurrak ziren.
‎Beti egon behar du prest, baina are gehiago helburua ordu eta egun askotako bidaia egitea denean. Bidaiaren plangintzak eta autoaren mantentze lanak bikainak izan behar dute, ezustekoak saihesteko.
‎Sei Nazioen Torneoa garrantzitsua da, baina are gehiago lau urtez behin jokatzen den Munduko Txapelketa. Hori horrela, Basterretxearen aburuz, Munduko Txapelketa irailean izateak «asko eragingo du» gaur abian jarriko den torneoan.
‎1936ko gerraren ondorioz, Hego Euskal Herriko milaka umek egin zuten ihes euren etxeetatik, eta Frantzian, Katalunian, SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean, Belgikan, Erresuma Batuan eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan aterpetu ziren. Asko gurasoekin joan ziren, baina are gehiago izan ziren orduko Euzko Jaurlaritzak umeentzako propio antolatutako ebakuazioetan joandakoak.
‎Milimetro bat baino gutxiagoko diametro batean gasa sartzea «metaforikoa» iruditu zitzaion, baina are gehiago harritu zuten haria deskribatzeko topatu zituen definizioak. «Nukleo urgarriko haria da, gasezko bihotza duena».
‎Aipatutako elkarrizketa horiek filmatzeko, plano kontraplanora jo duzu, baina are gehiago gorputzak elkarrekin nahasten dituzten kamera mugimenduetara. Zeren bila?
‎Tasarik handienak dira 2008az geroztik, baina are gehiago igoko direla oso argi utzi du Christine Lagarde EBZko presidenteak: «Bidaia batean gaude, eta oraindik bide gehiago egin behar dugu».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia